±18 51 abendua 2014 issuu

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

www.etorkizuna.eu

abendua 2014

Hezkuntza

Gazteria

... eta gehiago

Garai aurreko eskola uzte tasa

Smartphonekin larrituta

IGazte

First Lego League

Beldur Barik irabazleak

BGazte

Etxeko lanak bai ala ez?

Auzolandegiak 2015

Lan merkatua gazteentzako

Alkoholik ez adingabeentzat

Giza Eskubideak

51



abendua 2014

51

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza Nola aldatu da Euskadiko lan merkatua krisiaren zazpi urte hauetan?

6

10.000 gaztek hartu dute parte Prestik gazteen enplegurako azokan

7

Euskal gazteriaren % 58, 2k gehiegizko prestakuntza du

8

EAEk garai aurreko eskola uzte tasa onenetakoa du Europa mailan

11

Ikaskuntza hobetzeko proiektu berritzaileak First Lego League

3

6

± 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4

lehiaketaren eskutik

12

Cyberprogram 2.0: eskola jazarpena saihestu eta murrizteko programa

giza eskubideak 14

Hezkuntza unibertsalaren aldarrikapena protagonista Nobel Sarien emate-ekitaldian

11

gazteria

KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIOA: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. DISEINUA: JP ARGAZKIAK: Markel Redondo / Artxiboa ERREDAKZIOA ETA PUBLIZITATEA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

18

Alkoholik ez adingabeentzat

20

Smartphonekin larrituta

26

Igazte. Euskal gazteriaren gehiengoa eutanasiaren alde azaltzen da

28

BGazte. ‘Bilbon eskolatik antzerkira’ programa

18

ARGITARATZAILEAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN KULTURA SAILAREN LAGUNTZA JASO DU


hezkuntza

Euskal Lanbide Heziketa Estatu Batuetan

± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

4

Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak, azaroaren erdialdean Ameriketako Estatu Batuetako Washington hirian egin zen nazioarteko sinposioan parte hartu du. Arevalo Euskadiko Lanbide Heziketaren (LH) bilakaeraz aritu zen. “Ingurune konplexuago eta lehiakorrago batean garatzen ari den ekoizpen eredu berriari” erantzuna ematen saiatu zen Arevalo. Lanbide Heziketako sailburuordeak industria esparruan jarduteko behar diren gaitasun berriak eta lantaldearen espezializazio beharra nabarmendu zituen, besteak beste. Horrez gain, Arevalok Lanbide Heziketari esker, Euskadin prestakuntza eta espezializazio maila handiagoko profesionalak sortu direla azaldu zuen. Era horretan, teknologiaren garapen azkarrera egokitzen dira.

Armeria Eskolako Ikasketa Sariak Armeria Eskolak 2013-2014 ikasturteko Armeria Eskolako Ikasleen Guraso Elkartearen Ikasketa Sariak banatu zituen pasa den azaroaren 19an. Sarituak hauek izan ziren: Yerai Astigarraga Ruíz eta Andoni Retana Sendino (“Mekanizazioa” zikloa); Irfan Khan Anjum eta Asier Salaberria Garate, (“Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan” zikloa); José Ariel Zuñiga Rojas, (“Mekatronika industriala” zikloa); Daniel Santos Pérez eta Erlantz Salas De La Concepción, (“Telekomunikazio eta informatika sistemak” zikloa); Daniel Vinaras Arquillo, Angel Hidalgo Bueno eta Unai Gasteain Elustondo, (“Automatizazioa eta robotika industriala” zikloa); Jon Korta Aranburu eta Jon Egaña Berriozabalgoitia, (“Mantentze-lan elektronikoa” zikloa). Horretaz gain, Ikasketa Sari Berezia eman zioten, espediente akademiko bikaina izateagatik, Patxi Marin Castillari, “Instalazio elektrikoa eta automatikoak” zikloaren ikasleari.

Nola aldatu da Euskadiko lan merkatua krisiaren zazpi urte hauetan? UPV/EHUk argitaratzen ohi duen Euskadi Lan Txostena kaleratu berri da, 2014. urteko hirugarren hiruhilekoari (uztaila-iraila) dagokiona, hain zuzen ere. Aipatu txostenak zenbait berritasun metodologiko izan ditu, txostenaren zuzendari den Sara de la Ricak azaldu duen bezala, ‘Biztanleria Jardueraren Arabera’ (BJA) datuetaz gain, Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuak ere erabili baitira. Horrez gain, txosten berriak aipatu hiruhileko datuak 2007ko epe bereko datuekin alderatu ditu krisiak izan duen eragina neurtu nahian. De la Ricak azaldu duen bezala, “urtez urteko alderaketak eginez zaila izaten da aldaketa nabarmenak ikustea baina, hiruhileko bat krisiaren aurreko azken urteko hiruhileko berarekin alderatuz, epe luzeko ikuspegia lor daiteke”. Txosten honek ematen dituen ondorioetan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoko lan merkatuaren osaera azken zazpi urteetan dexente aldatu dela ikus daiteke: “Lanean dauden biztanleak zahartu dira, baina prestakuntza handiagoa dute; hala, bereziki handitu da unibertsitateko ikasketak dituen langile taldeen presentzia (% 34tik % 54ra). Ondorioz, egun EAEn diren langile gehienek goi mailako ikasketak dituzte. Aldiz, lehen mailako ikasketak dituzten langileen taldea ia desagertu da, lanean dauden

pertsonen taldetik”. Txostenaren baitan, krisiak “gizonezkoen” lanpostu askoz gehiago suntsitu ditu “emakumezkoena” baino. Arrazoia nabaria da: krisia bereziki eraikuntza sektorean pairatu da, non lanpostu galera handia izan den eta hau, nagusiki, gizonezkoez osatutako sektorea da. Bestalde, unibertsitarioen igoera gertatu da krisiaren urte hauetan nabarmen igo delako Euskadiko langileen hezkuntza maila. Hala, hezkuntza maila handia dutenen kopurua handitu da kolektibo guztietan, nola langileen hala langabeen taldeetan. Enpleguaren suntsiketa amaitzen ari da Txostenetik atera daitezkeen datu positibo eskasen artean, nabarmentzekoa da emakume langileen ehunekoaren igoera (% 46ra iritsi da). Era berean, azterlanak adierazten duenez, badirudi, krisian enpleguaren sorrerak eta suntsiketak izandako bilakaerari erreparatuz gero, enpleguaren suntsiketa garbia amaitu dela. “2014a inflexio urtea izan daitekeela esan daiteke, eta baita enplegu garbia suntsitzeari utziko zaiola ere. Halere, suntsipena jaitsi dela ikusten dugun arren, enpleguaren sorrerak ez du indarrik hartu. Termino garbietan, enplegua ez da sortzen, ezta suntsitzen ere”.


5 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

Pasa den azaroaren 5 eta 9 bitartean, UPV/EHUk antolatzen ohi duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ardatz duen ‘Zientzia Astea’ren hamalaugarren edizioa burutu zen Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hiriburuetan. Balantzea egiteko orduan, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea den Fernando Plazaola “oso pozik” agertu da “adin guztietako jendearen aldetik harrera bikaina jaso duelako eta horrek euskal gizarteak zientzian, teknologian eta berrikuntzan duen interesa geroz eta handiagoa dela erakusten duelako”. Aipatu bost egun horietan, ekimen honen hiru egoitzetara hurbildu zen jende kopuru zehatza jakitea zaila den arren, nabarmentzekoa da Euskal Herri osoko 117 ikastetxetatik etorritako 6.000 ikasle inguruk bisitatu zituztela Zientzia Astearen karpak eta 1.163 lagunek hartu dutela parte tailer eta txango desberdinetan. Horietan guztietan parte hartzeko, ezinbestekoa zen aurretik izena ematea. Edizio honetan, UPV/EHUk antolatu duen zientzia, teknologia eta berrikuntzaren astearen eskaintza, laburbilduta, honako hau izan da: 39 stand (17 Bizkaian, 11 Donostian eta 11 Gasteizen), 20 tailer (8 Bizkaian, 5 Donostian eta 7 Gasteizen), 16 txango (5 Bizkaian, 5 Donostian eta 6 Gasteizen), bi erakusketa, bi lehiaketa eta lau zientzia-ikuskizun. Aurten Zientzia Astera hurbildu dire-

hezkuntza

UPV/EHUko Zientzia Asteak gizarteak zientzian eta teknologian gero eta interes handiagoa duela berretsi du

nek, oso arlo desberdinetan sakontzeko aukera izan dute, hala nola, burmuinaren funtzionamendua, fisioterapia, ekosistemen osasuna, biologia, robotika, nanoteknologia, energia berriztagarriak, DNA, arkeologia edota biomimetika, beste arlo askoren artean. Plazaolak azaldu duenez “beste urte batez, Zientzia Asteak izan duen harrera bikaina izan da”. “Ez dago zalantzarik -gaineratu du UPV/EHUko Ikerketa

errektoreordeak- Zientzia Astea sendotu egin dela gure gizartean gero eta gehiago diren zientzia eta teknologia zaleen topagune erakargarri gisa”. Era berean, Plazaolak, Unibertsitateko irakasle, ikerlari eta administrazio eta zerbitzuetako langileei eta horiei laguntza eskaini dieten ikasleei eskertu die egindako “lan ordainezinagatik, kalitatezko eta aniztasun handiko eskaintza hurbildu dietelako bertaratutakoei”.


hezkuntza

10.000 gaztek hartu dute parte Prestik gazteen enplegurako azokan

± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

6

Bizkaiko Foru Aldundiak eta bestelako erakunde parte-hartzaileek modu positiboan balioetsi dute aurtengo edizioa Azaroaren 25 eta 26 bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian burututako eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Prestik gazteen enplegurako azoka edizio arrakastatasua izan da, besteak beste, aurreko edizioan izandako parte-hartzaile kopuruaren errekorra errepikatu delarik. Aurtengo edizioan 10.000 gazte baino gehiago pasatu dira azokatik eta, horietatik, 6.402k hitzaldi eta tailerretan parte hartu dute. Bizkaiko Foru Aldundia eta parte hartu duten gainerako erakundeek oso modu positiboan balioetsi dute laugarren edizio hau eta aurreko urteetako edizioekin alderatuz, interakzioa eta parte hartzeko aukera handiagoa jo dituzte balio nagusitzat. Horrela, Prestik lanmerkatuan sartu nahi duten gazteentzako erreferentziaz– ko hitzordua bilakatu da. Bi egunetan zehar 25 konferentzia eta 32 tailer izan dira erakusketa-eremutik kanpo gaitutako aretoetan, Euskalduna Jauregia handitzeko eremuaren 4.000 metro koadrotan, hain zuzen ere. Eremu horretan tailer gehiago egin dira, gazteen enplegurako azoka honetan parte hartu duten 22 erakundeen eskaintza aurkeztu da eta lanerako elkarrizketa egin zaie 3.200 gazteren artetik hautatuko 241i, 28 enpresatan 150 lanpostu betetzeko. Elkarrizketa horiei Eures sarearen bitartez egindakoak gehitu behar zaizkie, Europar

Batasuneko zenbait herrialdetan (Belgika, Holanda eta Alemanian, esaterako) hamabost lanpostu baino gehiago betetzeko. Prestiken antolatutako lan-orientaziorako mahaietan 250 pertsona baino gehiagori eskaini zaie arreta, ekintzaileentzako aholkularitza eskaintzeko mahaietan, aldiz, 92ri. “Zu zara protagonista” bideo-spotean parte hartu duten pertsonak ere 92 izan dira. Bideo horietan azokara bertaratutako pertsonen testigantzak jaso dira. Prestik 2014en ekintzailetzarekin erlazionatutako hiru lehiaketa egin dira: Elevator Pitch, Start up Academy eta Ekinduz, azken hori SITEK-UPVk antolatua. Lehenengo lehiaketako sariak atzo eman ziren, bi mailatan: ideian eta enpresena. Alberto eta Xabier Gonzaloren SIGPI eta Binary Soul izeneko enpresa bat izan ziren irabazleak. Azken hori mugimenduarekin kontrolatutako aplikazio interaktiboak, bideojokoak, hezkuntzarako jokoak eta oro har softwarea garatzen dituen enpresa bat da. Start Up Academyko irabazleak Team Finder-en bultzatzaileak izan ziren: Juan Ruiz de Gordejuela, Borja Cembrero Saralegui eta Guillermo Alejandro Bilbao. Amaitzeko, Aitor Manriquek eta Jon Martinek irabazi zuten atzo egin zen Ekinduz lehiaketaren finala.


arabera, beraz, prestakuntza maila altua duten gazteen % 36,2an gain-prestakuntza ematen da (oinarrizko lanbideetan den % 13,4a eta prestakuntza maila ertaina eskatzen duten lanbideetan aritzen den % 22,8a). Prestakuntza altua duten gain-prestakuntza tasa hau Espainiakoa baino ia hamar puntu altuagoa da (26,4) eta EAE da prestakuntza maila oso altua duten gazteen artean gain-prestakuntza indize altuena duen erkidegoa. Buletin honen arabera, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko 25 eta 35 urte bitarteko 10.800 gaztek enplegua modu aktiboan bilatzeari utzi zion. Datu hauek aurtengo bigarren hiruhilekokoak dira eta aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta % 4,6ko beherakada suposa– tzen dute.

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info

7 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

“Avance del Mercado Laboral Asempleo -Afi” Buletinak azaltzen duenez, 25 eta 35 urte bitarteko euskal langileriaren ia % 60 bere prestakuntzaren azpitik den lanpostu batean ari da lanean. Zentzu horretan, estatuko batez bestekoaren azpitik aurkitzen da EAE, Espainia mailan bere prestakuntza azpitik lan egiten duen gazteriaren portzentajea % 57,4 baita. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, eta beti ere aipatu buletinean azaltzen diren datuen arabera, maila ertaineko prestakuntza duten 25 eta 35 urte bitarteko gazteen % 22,1 oinarrizko lanbideetan da lanean. Kualifikazio maila altua duten gazteen % 13,4k, aldiz, oinarrizko lanak burutzen ditu eta prestakuntza maila bera dutenen % 22,8k prestakuntza ertaina eskatzen duten lanbideetan egiten du lan. Datu hauen

hezkuntza

Euskal gazteriaren % 58,2k gain-prestakuntza du


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

8

EAEk garai aurreko eskola uzte tasa onenetakoa du Europa mailan Estatuko batez bestekoa 23,5ekoa den bitartean EAEn % 8koa da


hezkuntza

EB28: 11,9 EB27: 12,0 9,3 7,1 9,7 9,8

8,0

8,4

5,6

11,0 9,9

5,4

9,7 7,3 8,0 19,2

9

6,3

9,2

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

12,4

6,4 11,8

17,3

12,5

23,5

10,1 9,1

2014-15 ikasturtearen hasiera zela eta emandako prentsaurrekoan, Espainiako Hezkuntza Ministerioko Montserrat Gomendiok Espainian den garai aurreko eskola uzte tasa ezagutzera eman zuen. Tasa honek, DBH amaitu eta bere ikasketekin jarraitzen ez duten ikasleen ehunekoa islatzen du. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitate Estatu-idazkariak azaldu zuenez, aipatu tasa % 22,7koa da, duela bi ikasturte baino ia lau puntu baxuagoa baina Europar Batasunan den batez bestekoa baino hamar puntu handiagoa eta Euskal Autonomia Erkidegoan bertan den tasa baino 14 puntu altuagoa. Kontutan izan behar dugu LOMCE legearen helburu nagusienetako bat

garai aurreko eskola uzte tasa ahalik eta gehien gutxitzea dela. Datu hauek esku artean izanda, zaila da ulertzea zer dela eta aplikatu behar den lege hori EAEn gure artean tasa hau jada estatuko batez bestekoa baino hiru aldiz txikiagoa bada. Honen aurrean, euskal hezkuntza arduradunek kezkaz ikusten dute LOMCEren ezarpena eta honek euskal hezkuntza sisteman izan dezakeen eragin kaltegarria. Azpimarratu beharra dago Euskadi, jada, Europar Batasunak 2020. urterako arlo honetan ezarrita duen helburuaren azpitik dela. Gomendiok azaldu duenez, Espainian izan den beherakada hori Lanbide Heziketan izan den matrikulazioaren

igoeraren ondorioa da eta ez krisiaren ondorioa. Izan ere, eraikuntza sektorea bere onenean zegoenean (krisi aurreko azken urteetan) gazte askok ikasketak utzi eta sektore honetan sartu ziren soldata erakargarri baten bila. Sektore honek porrot egin zuenean, gazte hauek guztiak langabezian geratu ziren oso prestakuntza eskasarekin. Euskadi Europako onenetakoa Euskadin, berriz, ekonomia eraikun– tzan ezezik bestelako sektore industrialetan oinarritu izan da gehienbat eta, horri esker, gazte askok bere burua Lanbide Heziketan trebatzen jarraitzea erabaki izan ohi dute. Horrek azalduko luke, hein handi batean, EAEn


18 eta 24 urte bitarteko biztanleen garai aurreko eskola uzte tasa Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainian eta Europar Batasunean *

30 25 20 15

EAE

Espainia

2012

2011

2010

2009

2008

2007

2006

2005

2005

2004

2003

2002

2001

2000

1999

1998

1997

5

1996

10

1995

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

10

35

1994

hezkuntza

40

EB27

* Gehienez bigarren hezkuntzako lehen etapa burutu eta inongo ikasketa edo prestakuntzatan ari ez den biztanle-ehunekoa. ITURRIA: EUROSTAT (2014-05-19) eta EUSTAT (Biztanleria Jaruderaren Arabera - BJA

den garai aurreko eskola uzte tasa baxu hauek. Eustat-ek emandako datuen arabera, 2012. urtean tasa honek bere daturik onena ezagutu zuen EAEn (% 7,7) sasoi berean estatuko batez bestekoa %24,9koa zenean. Irakaskuntza adituek diotenez, oraindik ere Euskadin posible litzateke datu hau zenbait puntutan jaistea eta, beraz, oso datu ona izan arren, ezin da, oraindik ere, garai aurreko eskola uzte tasa estrukturaltzat jo. Zorionez, eskola uzte tasa nabarmen jaitsi da azken 20 urteetan. Horrela, 1994an garai aurreko eskola uzte tasa % 17,8koa zen EAEn eta 2004an, berriz, % 14,2koa. Gaur egun, aldiz, Austria (% 7,6) edo Danimarka (% 8,0) bezalako herrialdeen parean aurkitzen gara eta Finlandia (% 9,3) edo Holanda (% 9,2) baino hobeto. Herrialdeka, azken datuen arabera, Bizkaia izango litzateke garai aurreko eskola uzte tasarik baxuena duen herrial-

dea, % 7ko tasarekin. Jarraian, Gipuzkoa (% 7,8) eta Araba (% 10,1) izango lirateke. Krisiaren eragina Adituek azaltzen duten moduan, krisi garaian garai aurreko eskola uzte tasa apalagoak izaten dira, lan merkatuan sartzeko zailtasunak ikusita gazteek bere burua trebatzen jarraitzea erabakitzen dutelako. Europar Batasunaren aurreikuspenen arabera, hurrengo 5-6 urteetan kualifikazio baxuko 13 milioi lanpostu desegingo dira Europar Batasunaren barruan baina erdi eta goi kualifikazioa eskatzen duten beste 15 milioi lanpostu sortuko direla uste da. Eskola uztea ekiditzeko programak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkun– tza Politika eta Kultura Sailak programa desberdinak garatzen ditu eskola uztea ekiditzeko. Adibidez, derrigorrezko

hezkuntzan, gobernuak beste erakundeetako gizarte zerbitzuetan elkarlanean aritzen da eskola huts egitea eragozteko eta hamar bat ikastetxetan esku-hartze proiektuak ditu erdeinatuen diren ingurunetan baliabide gehiago emateko. Era berean, Bidelaguna programaren bidez (lehen PROA izenarekin ezaguna), eskolan atzerapena duten ikasleei eskolaz kanpo laguntzen zaie eskola bereko ikasle helduago edo ikasle ohien bidez. DBHko lehen ziklorako, gainera, Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programaren bidez (HBSP), ikasleek dituzten zailtasunei ikasgelan bertan erantzuten saiatzen da. Bigarren zikloan, berriz, dibertsifikazio kurrikularrak hizkuntzen edota ikasketa zientifiko-teknikoetan zailtasunak diren arazoetan zentratzen da. Kasurik larrienetan, eskolatze osagarria erabiltzen ohi da, hots, 12-16 urteko ikasleak ikastetxez aldatzea.


Lehiaketak berrikuntza, zientzia, robotika eta talde-laneko gaitasunak sustatzea du helburu, horretarako esparru hauetan aditu direnen laguntza jasotzen delarik

11 Lehiaketako lehen postua lortu zuen Karmengo Ama Ikastetxeko taldea

berrian, guztira, 350 ikaslek hartu dute parte; ekinbide hauek euskal ikasleen zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzen dituzte, eta beraien espiritu berritzailea elikatzen dute, kirolekitaldien antzeko formatu dibertigarriaren bidez.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

Abenduaren 13an Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasquek antolatuta, First Lego League Euskadi lehiaketaren seigarren edizioa burutu zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologian den Euskaltelen egoitzan. Lehiaketa bi ataletan banatu zen: Junior FLL (6-9 urte bitarteko ikasleentzat) eta FLL Euskadi (10-16 urte bitartekoentzat). Guztira, 350 ikasle inguruk hartu zuen parte eta Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxea, Barakaldoko Colegio El Regato eta Arrasateko Arizmendi Ikastola sailkatu ziren, hurrenez hurren, lehen hiru postuetan. Defendituriko zientziaproiektuaren sormenagatik, diseinaturiko robotaren fidagarritasunagatik eta honela erakutsitako balioengatik talde hauek sailkatu dira Espainiako finalean parte hartzeko; martxoan izango da Tenerifen. Han, Europako txapelketara edo Ameriketako Estatu Batuetako World Festival-era joateko aukera izango dute, non euskal taldeek baduten esperientzia, beti lortu izan baitute nazioarteko txapelketetan parte hartzea. Innobasquek antolatzen duen lehiaketa honetako edizio

hezkuntza

Ikaskuntza hobetzeko proiektu berritzaileak First Lego League lehiaketaren eskutik


hezkuntza

Cyberprogram 2.0: Eskola jazarpena saihestu eta murrizteko programa

± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

12

UPV/EHUko Maite Garaigordobil irakasleak zuzendutako taldeak Internet eta sare sozialetan ematen den eskola jazarpena ekiditeko programa garatu du Indarkeria, eskoletako jolastokietan ez ezik, sare sozialetan ere ematen da. Sarean, perbertsioa are gehiago nabarmentzen da, mundu birtualean, anonimatua gaizkilearen lagun delako. Irainak, jazarpena edo beldurra dira, beste hainbaten artean, eskola-jazarpena eta Interneten bidezko eskola-jazarpena zehazten duten ezaugarrietako batzuk. Eskolan zein sarean pairatzen diren jazarpenek ondorio larriak izan ditzakete biktimarentzat muturreko muturreko kasuetan; suizidioa ere eraginda. Baina kalteak ez dira soilik biktimengan agertzen; erasotzaileentzat eta behatzaileentzat ere ondorio oso kaltegarriak ditu. Maite Garaigordobil UPV/EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedradunak zuzendutako taldeak hainbat urte eman ditu ikasgeletan lan egiten, handitzen doan arazo hori ebaluatu eta aztertzeko. Ikerketa horren ondorioz, esku hartzeko programa bat sortu da, Interneten bidezko eskola-jazarpena saihestu eta murrizteko: ‘Cyberprogram 2.0’. Programa hori aurreko ikasturtean ezarri zen Gipuzkoako hiru ikastetxetan. Guztira, DBHko 13 eta 15 urte arteko 176 nerabek parte hartu zuten horretan. Emaitza onak Lagin osotik 93 parte-hartzaile bost talde esperimentaletan banatu, eta beste 83kin lau kontrol talde osatu ziren. Ebaluazio esperimentalean lortutako emaitzek egiaztatu dutenez, ‘Cyberprogram 2.0’ tresna eraginkorra izan daiteke berdinkideen arteko edozein motatako indarkeria saihestu eta murrizteko. Horrela, esperientzia gauzatu ez duten nerabeen aldean, egiaztatu da hori egin dutenen artean bai ‘aurrez aurreko’ bai Interneten bidezko eskola-jazarpeneko erasotzaileen portzentajea murriztu dela eta jokabide sozial positiboak, enpatia edo autoestimua, aldiz, handitu egin direla.

“Programa horren bidez, neurri handian landu ditugu horiekin biktimenganako enpatiaren gaia eta behatzaileek egoera horiek salatzeko daukaten gaitasuna. Berdinkideen arteko edozein motatako indarkeria ikusten duen pertsona mugiarazten saiatzen gara, isilik gera ez dadin eta egoera sala dezan, helduok jardun ahal izateko. Horiekin lan egiten dugu, salatzen duena, txibatoa baino, ikaskide solidarioa dela konturatu daitezen. Baina asko beldur dira, eta isildu egiten dira” azaldu du Maite Garaigordobilek. Programa bi ikasturtetan (2011-2013) egindako azterlanean oinarritzen da. EAEko ikastetxe publikoetan zein pribatuetan DBH eta Batxilergoa egiten zituzten 12 eta 18 urte arteko 3.026 ikaslek parte hartu zuten. Ikerketak ‘aurrez aurreko’ lau jazarpen mota (fisikoa, ahozkoa, soziala eta psikologikoa) eta Interneten bidezko eskola-jazarpeneko 15 jokabide (pasahitza lapurtzea, norbaiten lekua hartzea, dei eta mezu iraingarriak...) ebaluatzen zituen. Lortutako datuek adierazten dute azken urtean gazteen % 83,7k eskola-jazarpeneko egoeretan esku hartu dutela: horietatik % 39,2 biktimak ziren, %

38,4 erasotzaileak eta % 79,5 behatzaileak. Halaber, ikerketak jakinarazi du hiru biktimako bi erasotzaileak zirela. Interneten bidezko eskola-jazarpenari dagokionez, azterlanak adierazi zuen gazteen % 69,8k Interneten bidezko eskola-jazarpeneko egoeretan nolabait esku hartzen zutela: % 30,3 biktimak ziren, % 15,5 erasotzaileak eta % 65,1 behatzaileak. Halaber, egiaztatu da hiru biktimako bat erasotzailea zela. “Gizarteak ez die erantzun egokia ematen egoera horiei. Kasu bat antzematen denean, askotan biktimak dira ikastetxetik alde egin behar dutenak, ez baita lortzen arazoa konpontzea. Eskolajazarpeneko eta eskola-jazarpenaren aurkako protokolo eta prozedura asko daude, baina, egia esan, ez da lortzen indarkeriazko jarrerak gutxitzea, ezta behatzaileek salatzea ere. Mezu bat daukat erasotzaileen eta behatzaileen gurasoentzat: beren seme-alabek ere ondorio negatiboak jasotzen dituzte; izan ere, egoera horietan parte hartzea oso kaltegarria da nortasuna garatzeko. Denak dira galtzaile” nabarmendu du UPV/EHUko Ebaluazio Psikologikoko katedradunak.


ELGA/OCDEk egindako azterlan baten arabera, Espainian, batez beste, 15 urteko ikasleek astero 6 ordu baino gehiago ematen dute etxeko lanak egiten ELGA/OCDE erakundeak, Pisa 2012 txostenan lortutako emaitzetan oinarrituta etxekolanek hezkuntzan diren aldeak aztertu ditu. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, PISA txostenan emaitza onenak lortzen dituzten ikasleek ordu gutxiago ematen dituzte etxekolanak egiten. Azken hamarkadan ELGA osatzen duten herrialdeetako 15 urteko ikasleek astero etxeko lanak egiten ematen duten ordu kopurua, batez beste, jaitsi bada ere, Estatuko ikasleek, oraindik ere, sei ordutik gora ematen dute astero etxekolanak egiten eta, horrela, denbora gehien ematen dituzten ikasleen sail– kapenean laugarren postuan aurkitzen

dira. PISA txostenan emaitza onenak lortzen ohi dituzten Finlandia eta Hego Koreako ikasleek, berriz, hiru ordu baino gutxiago ematen dituzte etxeko lanak egiten. Beraz, garbi dago etxeko lanak egiten denbora gehiago ematea ez dela arrakastaren sinonimo. ELGAk ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2003. urtean 15 urteko ikasleek etxeko lanak egiteko ematen zuten denbora, batez beste, 5,9 ordu ziren. 2012an, aldiz, ordu kopuru hori ordubete murriztu da. Italia (8 ordutik gora), Irlanda, Polonia eta Espainia (hirurak 6 ordutik gora) dira ELGAko sailkapen honetan lehenengoak eta

hauen aurretik, nahiz eta ELGAko kide ez izan, Errusia aurkituko litzateke (10 ordu baino gehiago). Alde ekonomikoak Txosten honen arabera, maila ekonomiko altua duten familietako ikasleek, batez beste, 5,7 ordu ematen dituzte astero etxeko lanak egiten. Familia erdenaituetan bizi diren ikasleek, aldiz, 4,1 ordu ematen dituzte. Adituen ustetan, etxeko lanek ikasleen etekinan diren aldeak susta ditzakete eta, horregatik, familia erdenaituetako ikasleei ere etxeko lanak egiten denbora gehiago ematea eskatzen zaie.

hezkuntza

13 Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

Eta zuk, zenbat denbora ematen duzu etxeko lanak egiten?


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

14

Hezkuntza unibertsalaren aldarrikapena protagonista Nobel Sarien emate-ekitaldian Satyarthi indiarrak eta Yousafzai pakistandarrak haurren hezkuntzaren alde egindako lanarengatik jaso dute saria Kailash Satyarthi indiarra eta Malala Yousafzai gazte pakistandarra izan dira aurtengo Bakearen Nobel sariaren irabazle. Sariaren emate-ekitaldian bertan Nobel Fundazioaren Kontseiluko Presidentea den Carl-Henrik Heldin-ek azaldu zuenez, sari honen bidez “funtsezkoa den eskubidea aintzatetsi nahi izan da, hezkuntza eta haurtzaro seguru bat izateko eskubidea, hain zuzen ere”. Heldinek gehitu zuenez, “erlijio, genero edota

etnia alde batera utzita, pertsona guztiok dugu horretarako eskubidea”. Heldin-en hitzetan, “gizateriak aurre egin behar dien erronkei aurre egin ahal izateko, hezkun– tza ezin da talde bakar baten pribilegioa izan. Hezkuntza funtsezkoa da nazio eta pertsonen arteko bizikidetza baketsu eta garapenerako”. Egun bizi dugun testuinguruaren eta bere garaian Alfred Nobelek bizi izan zuenaren arteko parekotasunak azaldu ostean, Heldinek “hezkuntza eta

ikerketaren garrantzia ezin dela gutxietsi” azpimarratu zuen. Haurren hezkuntza Kailash Satyarthi indiarra eta Malala Yousafzai gazte pakistandarra sarituak izan dira haurren hezkuntzaren alde egin duten lanarengatik. Satyarthi-ren kasuan, epaimahaiak bere ausardia saritu nahi izan du, izan ere, Gandhiren tradizioari jarraiki, Satyarthik hainbat manifestaldi eta pros-


Beste hautagaiak Aurtengo Bakearen Nobel Saria irabazteko aukera zuten beste hautagaien artean Francisco Aita Santua, Denis Mukwege mediku kongoarra, Nazio Batuetako idazkari orokorra den Ban Ki-moon, Alemaniako kantziler-ohia Helmut Khol, homosexualen eskubideen aldeko Frank Mugisha aktibista ugandarra eta Edward Snowden CIAko kide ohia aurkitzen ziren.

giza eskubideak

15 41 biktima aurtengo René Cassin Sariaren irabazle bizikidetzari egindako ekarpenarengatik Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunenarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik, Giza Eskubideen René Cassin saria eman zien 41 biktimari hauek Euskadin bizikidetzari egindako ekarpena aitortzeko. Izan ere, René Cassin sariaren xedea jendaurrean beren ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza eman duten pertsonak edo gizataldeak jendaurrean aitortzea eta saritzea da. Saritutako biktimak, “Adi-adian” moduluan (ikasgeletan bere lekukotza azaltzean datzan modulua), biktima hezitzaileen aurreko programetan eta “Glencree” ekimenean parte hartu duten biktimak dira (ekimen honetan askotariko biktimak batu ziren). Sari honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, biktimen esfortzu pertsonala eta Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko eskuzabaltasuna eta ekarpena errekonozitu nahi izan du. Honetaz gain,

biktima guztiek indarkeriaren kontra, eta bizitzaren, giza eskubideen eta bizikidetzaren alde egindako isilpeko esfortzua ere aitortu nahi izan da. Lehendakariak bere hitzaldian adierazi du saritutako biktimei bakarrik ez, biktima guztiei zuzendutako aitormena dela saria. “Sari honekin biktima bakoitzak bizitzeko egiten duen borroka aitortzen da” bizi izandako esperientzia traumatikoa elkarbizitza-esperientzia bihurtuz, zioen Lehendakariak. Lehendakariak gaineratu du “ez dagoela aitzakiarik”, “gizartearen eta politikarien betebeharra gutxieneko akordioak aurkitzea dela, bat egiteko, elkarrekin bizitzeko”. Izan ere “bat egitea eta elkarrekin bizitzea posible dela erakutsi baitute biktimek beraiek, bizi behar izan dutena bizita ere” azpimarratu du Lehendakariak. Amaitzeko, Lehendakariak eskerrak eman die, bai sarituei, baita biktima guztiei ere, Bakea eta Bizikidetzaren alde egindako bere lan eraikitzailearengatik.

± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

testa baketsu antolatu izan ditu hauresplotazioa salatzeko. Satyarthi 1954an jaio zen Indiako Vidisha-n eta, gaur egun, haur esplotazioaren kontra lan egiten duen GKE baten presidentea da. 1998an arazo honen kontra protesta egiteko mobilizazio bat antolatu eta 7 milioi pertsona baino gehiago elkartzea lortu zuen. Malala Yousafzai-ren kasuan, berriz, epaimahaiak gazte honek neskatoen hezkuntza eskubidearen alde egin duen lana saritu nahi izan du. Kontutan hartu behar da Malala Yousafzai, jada, pasa den urteko saria irabazteko faborito nagusienetako bat izan zela. Oso gaztea izan arren (18 urte), Yousafzaik bere jarduerarekin haur eta gazteei bere egoera hobetzeko bidea erakutsi die. Yousafzai 1997an jaio zen Pakistango Mingora herrian eta duela bi urte larriki zauritua izan zen eskolara eramaten zuen autobusa erasotua izan zenean. Bere segurtasunarengatik Erresuma Batura eraman zuten eta, azken bi urte hauetan, emakumeen hezkuntza eskubidearen ikono bilakatu da. 2013. urtean, ‘Time’ aldizkari estatubatuarrak Yousafzai munduan den eragin handiko pertsonen artean kokatu zuen. Saria bi hautagai hauen artean bana– tzean, Nobel Fundazioak bakearen aldeko mezua ere luzatu nahi izan du. Izan ere, irabazleek tradizionalki gatazkan bizi izan diren bi komunitateetako kideak dira, halaber, hinduak/musulmanak edota indiarrak/pakistandarrak. Adituen ustetan, gaur egun, 168 milioi haur inguru lanean aritzen dira inolako baldintzarik gabe. Zorionez, eragile desberdinek gaitz honekin amai– tzeko egiten duten lanari esker, azken 14 urtean 78 milioitan jaitsi da horrelako egoeran aurkitzen diren adingabetuen kopurua.


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

16

Biktimak, hezkuntza, gazteria eta birgizarteratzea ardatz duten proiektuak aurkeztuko dituzte Euskadik eta Ipar Irlandak PEACE IV programa europarrean Euskadik eta Ipar Irlandak batera partekatu eta aurkeztuko dituzte Europako erakundeen aurrean bakearen eta elkarbizitzaren gaineko lankidetza-proiektuak, zehazki, biktimei, hezkuntzari, gaztediari eta birgizarteratzeari buruzko lankidetza proiektuak. Bakegintza eta Elkarbizitzarako idazkari nagusi Jonan FernĂĄndezek eta Europar Batasuneko programa bereziak kudeatzeko ardura duen SEUPB erakundeko Pat Colganek, Bilbon, 20 pertsonak osatutako Ipar Irlandako ordezkaritza bat (SEUPB erakundearen eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin) urriaren amaieran egin zuten bileretako lehenengo ondorioak aurkeztu dituzte. Topaketa honetako helburua interes komuneko proiektu zehatzak identifikatzea da, esperientziak

eta ikaskuntzak elkar trukatuta. Horrela, Europako bakegintzako eta bizikidetzako esperientziek Euskadiko errealitatean erabiltzeko moduko isla izatea lortu nahi da, eta, era berean, Euskadin hezkuntzaren, gazteen, udalen, unibertsitateen edo herritarren partehartze alorrean egiten diren jarduketek Europar Batasunean oihartzuna izatea eta jarduketa horiek trukatzeko gune partekatu bat izatea lortu nahi da. Hainbat saio burutu ostean, atera zituzten lehenengo ondorioak hauek izan dira. Lehenik eta behin, Ipar Irlandako eta Euskadiko bakegintza- eta elkarbizitzaprozesuak oso desberdinak dira, baina erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzan oinarritzen den bakea eraikitzeko eredu bat dute komunean. Lankidetza

publiko eta sozialeko eredu hori ekarpen propio, berri eta berezia da. Erakundeen eta herritarren bulkaden arteko bat-egite horretan bat datoz bi esperientziak eta Europan batera partekatu eta eskaini dezakegun errealitate praktiko eta proposamen kontzeptual bat da. Gainera, Oinarri horrekin, lan-hipotesi batean ados jarri dira: Euskadiko eta Irlandako instituzioek eta erakundeek lankidetza-proiektuak parteka ditzakete, gutxienez, lau arlotan: biktima, hezkuntza, gazteria eta birgizarteratzean. Azkenik, hasierako akordio horretatik abiatuta, SEUPB erakundeko ordezkaritza batek eta Eusko Jaurlaritzako beste batek osatutako talde batek lau proiektu hauek atonduko dituzte, Peace IV izeneko programan sar baitaitezke.


35 milioi esklabu baino gehiago mundu osoan Fondation Walk Free Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu duenez, gaur egun, mundu osoan 36 milioi pertsona inguru esklabotzaren biktima dira. Hauetatik, gainera, erdia baino gehiago bost herrialdeetan aurkitzen dira: India, Txina, Pakistan, Uzbekistan eta Errusia. Giza eskubideen alde lan egiten duen GKE honen esanetan, esklabo gehienak soilik bost herrialdeetan aurkitzen badira ere, esklabotza eredu berrien kasuak beste 162 herrialdetan aurki daitezke. Izan ere, Fondation Walk Free esklabotzaren inguruko ikerlana burutu du munduko 167 herrialdetan eta, guztietan, esklabotza kasuren bat aurkitu ahal izan du. Esklabotza eredu berrien artean, Fondation Walk Free-k honakoak aipatzen ditu: gizakien salerosketa,

sexu-esplotazioa, derrigorrezko lana, zorrak direla eta ematen den morrontza edota derrigortutako ezkontzak. Fondation Walk Free-ko kideek salatu dutenez, India da esklabo gehien dituen herrialdea (14,3 milioi) eta bertan esklabotza eredu moderno guztiak aurki daitezke. Jarraian Txina (3,2 milioi), Pakistan (1,2 milioi), Uzbekistan (1,2 milioi) eta Errusia (1,1 milioi) aurkituko lirateke. Hauen atzetik, Nigeria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Indonesia, Bangladesh eta Tailandia aurkituko lirateke. Esklabotza paira– tzen duen populazioaren ehunekoak aintzat hartzen badira, aldiz, Mauritania izango litzateke esklabo gehien izango lituzkeena (bere populazioaren % 4) eta jarraian Uzbekistan (% 3,9), Haití, Qatar, India eta Pakistan aurkituko lirateke.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia

giza eskubideak

Pasa den urriaren 10ean ‘Cartooning for peace’ izenburuko erakusketak ateak zabaldu zituen Bilboko Bizkaia Aretoko Axular gelan. Abenduaren hasierara arte zabalik izan den erakusketa honetan, nazioarteko prentsako marrazkilariek egin dituzten eta tolerantzia eta adierazpen-askatasuna ardatz nagusia duten marrazkiak ikusi ahal izan dira. Cartooning for Peace ekimena New Yorken sortu zen 2006ko urriaren 16an Nazio Batuen egoitzan, Kofi Annan, Nazio Batuetako garai hartan idazkari nagusiak eta Plantu, Le Monde egunkariko marrazkigileak, egindako bilera batzuen ondorioz. Egun hartan, mundu osoko prentsa marrazkigile ezagunenetako hamabi elkarretaratu ziren prentsa marrazkiak eta karikaturak adierazpide eta berehalako komunikabide gisa duten egitekoaz eztabaidatzeko, hizkuntza trabarik gabe, tolerantzia eta bakearen zerbitzuan. Harrezkero, Cartooning for Peace erakusketak mundu osora esportatzen dira eta sareko marrazkilari kideen kopurua gero eta handiagoa da (egun, 40 nazionalitatetako 130 marrazkilari). Aipatu erakusketarekin batera, azaroaren 19an eta 20an “Adierazpen-askatasuna, Memoria Historikoa eta Multikulturalismoa” jardunaldiak burutu ziren. Jardunaldi hauek Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko ataleko Administrazio Zuzenbidea Sailak antolatu zituen eta bertan, besteak beste, Pau-ko Unibertsitateko eta UPV/ EHUko irakasleek parte hartu zuten.

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

Prentsa-karikaturaren erakusketa adierazpen askatasuna aldarrikatzeko


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

18

Alkoholik ez adingabeentzat Eusko Jaurlaritzak alkoholaren kontsumoa arautuko duen lege aurreproiektua aurkeztu berri du. Salmenta zigortuko da baina ez kontsumoa Eusko Jaurlaritzak alkoholaren kontsumoa arautuko duen lege berriaren aurreproiektua aurkeztu berri du, eta honen helburu nagusienetako bat, gazteen artean ematen den gehiegizko kontsumoa murriztea izango da. Horrela, lege berriak 16 urtetik beherako gazteei tabernetan sartzea debekatuko die, beti ere, pertsona heldu batekin ez badoaz. Gainera, lege berriak alkohola kalean kontsumitzea debekatuko du, batez ere boteiloila delako fenomenoarekin amaitzeko asmoz. Legearen aplikazioa udaletxeen esku geratuko bada ere, Osasun Sailburua den Jon Darponek lege aurreproiektuaren aurkezpenean argi utzi nahi izan zuen boteiloilaren kasuan ‘zero tolerantzia’ izango dela. Horrela, 600 euroko isunak jarriko zaizkie kalean alkohola edaten du-

tenei baina kasurik larrienetan, hala nola, hezkuntza zentroen inguruan alkohola adin gutxikoei saltzea, isunak 600.000 eurotaraino irits daitezke. Legeak alkoholaren salmenta debekatuko du merkatal zentroetan gaueko hamarretatik aurrera. Alkoholaren publizitatea ere arautuko da lege berriaren bidez. Gazteak ardatz Osasun Sailburuaren ustez, gehiegizko alkohol kontsumoa dago eta hau normaltzat jotzen da. Sailburuak azaldu duenez, legeak garrantzi handia emango dio gazteen kontsumoari nerabetasunean kontsumo ohiturak finkatzen direlako eta gaztetatik edaten duen norbaitentzat zaila izaten delako kontsumo hori baz-

tertzea. Eusko Jaurlaritzak esku artean dituen azterlan desberdinen arabera, gazteak gero eta lehenago hasten dira alkohola edaten eta jada koma etiliko kasuak antzeman dira 12 urteko gaztetxoen artean, batez ere, nesken artean. Darponek aurkeztu duen lege aurreproiektuak ez du soilik alkoholaren kontsumoari aurre egin nahi. Alkoholarekin batera, tabakoaren kontra ere egingo du lege berriak eta, horrela, futbol zelai edota gastronomiaelkarteetan ere erretzea debekatuko da. Alkohola eta tabakoaren kontra joateaz gain, legeak menpekotasuna sortzen duten bestelako elementuen kontrako aholkuak ere emango ditu, adibidez, jokoa, bideojokoak edota sakelako telefonoaren erabilera.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

19

gazteria


Smartphonekin larrituta gazteria

Net Children Go Mobile europar sareak egindako azterlan baten arabera gazteek nahiago dituzte harreman pertsonal zuzenak gizarte sareak baino

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

20

Net Children Go Mobile europar sareak argitaratu berri duen azterlan baten emaitzen arabera, nerabeek ez dute gustoko etengabe konektatuta egon behar izatea eta nahiago dituzte harreman pertsonal zuzenak gizarte sareak baino. Aipatu ikerketan, Euskal Herriko Uniber– tsitateko ikerketa talde batek hartu du parte eta Alemania, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Espainia, Irlanda, Italia eta Portugaleko nerabe, guraso eta irakasleekin osatutako eztabaida taldeetan eta elkarrizketetan oinarritu da.

EU Kids Online eta Net Children Go Mobile-k landutako txosten baten arabera, haur eta nerabeek, batez ere, gailu mugikorren bidez konektatzen dira Internetera. Txosten honen arabera, adibidez, 9 eta 12 urte bitarteko europar haurren ia % 30ak jada sakeleko telefono baten bidez konektatzen da Internetera. Garbi dago, beraz, tabletak edota smartphone bezalako gailu eramangarriak direla adingabeek Interteten sartzeko erabiltzen dituzten tresna nagusienak. Askoren ustetan, adingabeek neurrigabeko erabilera egiten ohi dute eta, horregatik, guraso zein irakasleek hauen erabilera mugatu izan ohi dute arau desberdinen bidez. Gazteek, aldiz, oso modu positiboan baloratzen dituzte gailu hauek, besteak beste, modu errazago batean komunikatzeko aukera ematen dietelako, informazioa eskuratzeko

modu ezin hobea direlako eta, oro har, hainbat gauza berri ezagutzeko parada ematen dielako. Erabilera Hala ere, eta orain arte nagusi zen ideiari aurre eginez, nerabeak, nagusiki, deseroso sentitzen dira etengabe konektatuta egon behar izatearekin edota bere gailuek etengabe emititzen dituzten mezu ohar seinaleekin. Ildo horretan, nerabe askok nahiago dute harreman pertsonal zuzenak gizarte sareen bidez manten– tzen direnak baino. Azterlan honetan azpimarratzen denez, gainera, nerabeek jakin badakite gailu hauen bidez zenbait arrisku biderka daitezkeela. Hau, komunikazio aukera berrien ondorio izango lirateke eta baita egun komunikatzeko dagoen abiadura handiagoan ere. Izan ere, gizarte sareetan, sarritan, garrantzitsuena azkar erantzutea izaten baita (Whatsappen kasu) eta ez hainbeste esaten dena ondo pentsatzea. Gailu hauek, gainera, edozein momentutan eta lekutan,

EU Kids Online-k egindako azterlanaren arabera, gaur egun 2010an baino arrisku handiagoak daude sarean


EU Kids Online ikerketa Sarea 2006an hasi zen haur eta nerabeek interneten izan ditzaketen arriskuak ikertzen. Aurten, talde honek bere lana txosten batean jaso du eta, azken urteetan, nerabeek interneten sartzeko dituzten patroiak nabarmen aldatu direla jasotzen da. Horrela, interneten sartzeko garatu diren gailu eramangarri berriei esker, erabilera gero eta pribatuagoa da. Honek, hein handi batean, arriskuak ere biderkatu egin ditu, behekaldeko grafikan ikus daitekeen moduan. Laburbilduz, hauek lirateke proiektu honen ondorio nagusienak: • Adingabeek zenbat eta gehiago erabili internet orduan eta gaitasun digital handiagoak eta etekinak lortzeko aukera handiagoak. • Internet erabilera guztiak ez dira probetxugarriak; onura adingabearen adin, genero, maila sozio-ekonomiko eta gurasotik jasotzen duen laguntzaren araberakoa izango da. • Trebetasunak eta aukerak

arriskuetara lotuta daude. Zenbat eta gehiago erabili orduan eta prebentzio neurri gehiagoren beharra. • Guraso, adiskide eta eskolaren papera oso garrantzitsua da eta baita estatu bakoitzean den legedia. • Pornografia da haurren inguruan interneten den kezkarik nagusiena. • Eduki biolento edo krudelak bigarren tokian geratuko lirateke. • Adingabeak benetan gogaitzen dutena benetazko biolentzia da, batez ere beste haurrek edo animaliek pairatzen dutena. • Online arriskuen gaineko ardura nabarmenki hazten da 9-12 urte bitartean.

gazteria

Sarean nerabeentzat izan daitezkeen arriskuak

21 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

‘lotsagarri’ izan daitezkeen argazkiak ateratzea ahalbidetzen dute eta baita segundu bakar batean ere partekatzeko aukera ere. Nerabeen kasuan, gainera, sarritan lagunaren telefonoa hartu eta honen izenean mezu iraingarriak bidaltzen ohi dira. Nerabeen kezka handienetako bat gailu hauek galtzearena da. Honekin batera, zenbait aplikazioen izkutuzko kostuaz ere kexatzen dira. Hau guztia dela eta, hots, sakelako telefonoak oso gailu erabilgarriak izan daitezkeelako baina hauen erabilerak, oraindik ere, zenbait arrisku dituelako, EHUko Maialen Garmendia irakasleak teknologien erabilerarako ohitura egokiak lantzea gomendatzen du. Bere ustez, “gailu hauen erabilera goiztiarra, mehatxutzat baino, aukeratzat jo behar da. Nerabe bakoitzak garapen prozesu desberdina du eta teknologia hauen erabilerak aukera eman ahal die gurasoei gailu hauen erabilera errealitate partikular bakoitzera egokitzen”. Garmendiak gurasoek bere seme-alabek gailu hauetez egiten duten erabilera arautu behar dutela uste du eta “zenbat eta gazteagoa izan nerabea, orduan eta inplikazio handiagoa” izan behar dela azpimarratzen du. EHUko irakasleak adierazten duenez, gailu hauek izan ditzaketen arriskuak genero eta adinaren arabera alda daitezke.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

22

Guztiak irabazle Beldur Barik 2014 lehiaketan Urretxu-Zumarragan ospatu da aurtengo edizioaren sari banaketa ekitaldia Pasa den azaroaren amaieran aurtengo Beldur Barik lehiaketari amaiera ematen zion jaialdia ospatu zen Urretxun eta Zumarragan. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat txokoetatik gerturatu ziren gazteak indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik Jarrera eraikitzen jarraitzeko elkartu ziren. Sarituak Aipatu itxiera ekitaldi horretan, hainbat jardueren ondoren, aurtengo Beldur Barik

sariak ere banatu ziren. Ekitaldia Urretxuko Labeaga Aretoan burutu zen. Lehenik eta behin, Urola-Garaiko lehiaketa lokaleko lan sarituak eman ziren ezagutzera. Horrela, lehen kategoriako aipamen berezia Ezkio-Itsasoko “Herri txikietako egunerokotasunean” lanarentzat izan zen eta sari nagusia, aldiz, Urretxu-Zumarragako “Desmarkate” lanarentzat. Bigarren kategoriako sariei dagokienez, aipamen berezia “Zapata galdua, printzesa hila” lanarentzat izan zen eta lehen saria “Panteras” lanarentzat.

Jarraian, Lehiaketa Orokorreko lan sarituen txanda izan zen. Web gunearen bidez jasotako bozken arabera boto gehien jaso zituen lana “Kateak moztu, libre izan” izenburukoa izan zen. Ondoren, ikus-entzunezko ekoizpen onena bezala izendatutako lana ezagutzera eman zen: “Donde todo empieza”. Lehenengo kategoriako sariak Durangotik aurkeztutako bi lanei eman zitzaien. Aipamen berezia “Game Over” eta lehenengo saria “Eta guk, zer?”


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

23

gazteria


Bilboko Udalak gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko lehiaketa bat jarri du martxan

gazteria

Bilboko Udalak, Nontzeberri. com Interneteko kultura atariarekin elkarlanean, “Galdeketaun” deritzon lehiaketa jarri du martxan. Mugikorrentzako aplikazio bat da, eta 12 eta 17 urte bitarteko Bilboko gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusi. Parte-hartzaileek gai desberdinei (kultura, kirolak, artea, geografia, Bilbo hiria eta Athletic taldea) buruzko

± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

24

hainbat galderari erantzun beharko diete. Test formatuko galderak izango dira. Aplikazioa bi hilabetez egongo da martxan, eta parte-hartzaileen eta emaitzarik onenak lortzen dituzten hamar lagunen artean sariak zozkatuko dira. Jokoa Google Play Store aplikazioaren bidez jaits daiteke. Infomazio gehiago www. galdeketaun.biz webgunean.

Auzolandegiak 2015an izena emateko deialdia zabalik Irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko nahiz pribatuek Auzolandegiak 2015 ekimenerako proiektuak aurkez ditzaten deialdia ireki da. Proiektu horiek edozein motakoak izan ahalko dira (ingurugiroa, arkeologia, berreraiketa, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarearen berreskuratzea…) Auzolandegiak deritzon ekimenaren helburu nagusia borondatezko lanaren bidez gazteen arteko kultura-trukea eta elkarbizitza sustatzea da, betiere komunitatearentzako onuraren bat ekarrita. Printzipioz, auzolandegiak uztailean eta abuztuan egingo dira. Izena emateko epea hilabete batekoa izango da, EHAAn argitaratuta agertzen den hurrengo egunean hasita.

“Pobrezia eta emakumea” mikrokontakizun lehiaketaren irabazleak

Aktibatu+, eguneroko ekintza txikien bidez ingurugiroa sustatzeko programa

Karla Agirre eta Marina Marroquín izan dira UPV/EHUko % 0,7 Elkartasun-Fondoa elkarteak antolatzen duen “Pobrezia eta emakumea” mikrokontakizunen lehiaketako irabazleak. Agirre eta Marroquínen lanak aurkeztu diren beste 107 lanei gailendu zaizkie; 23 euskaraz eta beste 86 gazteleraz. Agirrek euskarazko mikrokontakizunen atala irabazi du “Begiak” izenburua duen mikrokontakizunarekin eta Marroquín-ek, aldiz, gaztelaniazko atala irabazi du “El muro de los olvidados” mikrokontakizunarekin. Euskarazko atalean accesit-a Aroa Pachek irabazi du “Wat DIo” lanarekin eta gaztelerazkoan, berriz, Alberto Arabiourrutia izan da accesitaren garaile “Detrás de una ventana” lanarekin.

Aktibatu+ programak Bizkaiko herritarren artean planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko eta norberak ere onura lor– tzeko eguneroko ekintza txikiak sustatzeko xedea du. Ideia hori Global Action Plan-en (GAP) bidez sortu zen, nazioarteko sare bateko kidea den GKE. Sare horrek helburu partekatu hau dauka: Eguneroko ekintzek ingurumenean duten eragina arintzea, etxe, lantoki eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz. Nazio Batuek eta UNESCOk bermatutako proiektua da, eta 23 herrialdetan dago ezarrita, 1990etik. “Aktibatu+” programan parte hartzen ari diren erakundeak Eguzkibegi Ikastolan bildu dira, planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko egindako lanarengatik errekonozimendua jasotzeko.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 urria

25

gazteria


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

26

Euskal gazteriaren gehiengoa eutanasiaren alde azaltzen da Hala ere, eutanasiaren aldeko jarrerak behera egin du azken urteetan Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriak eutanasiaren inguruan duen iritzia aztertu nahi izan du eta, horretarako, ‘Euskadiko gazteak 2012’ txostenan diren datuak erabili ditu. Azterketaren ondoriorik esanguratsuena honakoa da: Euskadin, lau gaztetatik hiru eutanasiaren alde daude. Oso kopuru handia izan arren, azpimarratzekoa da ere azken urteetan eutanasiaren aldeko jarrera honek behera egin duela. Horrela, 2008. urtean eutanasiaren alde zuedenak % 82 ziren eta, lau urte beranduago, hots, 2012. urtean, %73. Generoari dagokionez, emaitzek adierazten dutenez, eutanasiaren alde daudenak gehiago dira mutilen artean (% 76) nesken artean (% 70) baino. Ikasketa mailari dagokionez, berriz, emaitzek azaltzen dutenaren arabera, zenbat eta ikasketa maila altuago izan, orduan eta eutanasiaren aldeko jarrera hobea. Eutanasiarena ez da soilik eztabaida etikoa eta esparru politikora ere pasa da. Hau ere gazteen ideologian islatzen da eta horrela, eutanasiaren alde daudenak gehiago dira bere burua ezkertiatzat jotzen dutenen artean (% 84) bere burua eskuindar

edo zentroko jotzen dutenen artean baino (% 68). Erlijioak noski, ser esan handia du honetan guztietan eta, ondorioz, norberaren sinismenaren arabera, alde handiak ikus daitezke gai honen inguruan. Eutanasiaren alde gehien azaltzen direnak gazte ateoak izango lirateke (% 81). Oso gertu, Jainkoarengan bai baina erlijioan sinisten ez dutenak (% 80) eta agnostikoak edo indiferenteak (%79) izango lirateke. Tarte handiagoa somatzen da, jada bere burua katolikotzat jota elizara joaten ez direnekin (%70). Katoliko elizkoi edo praktikanteen artean, ez dago jarrera nagusi bat baina gehiago dira eutanasiaren alde daudenak (% 48), kontra daudenak baino (% 41). Azkenik, katolikoa ez den beste erlijio bateko sinestunak eutanasiaren kontra daudela esan dezakegu, alde baino gehiago (% 47 kontra eta % 37 alde). Espainian, legerian ez da aurreikusten, ez eta ezartzen ere eutanasiari buruzko berariazko erregulazio osaturik, eta horrelako portaerak aipatzen dituen arau-testu bakarra Zigor Kodea da; zehapen zigorgarria dagoela aipatu baino ez du egiten. Hainbat mugimendu sozial eta politikok, hain justu, eutanasia despenalizatzea eskatzen du.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

Araba


gazteria

Agenda

± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

28

Abenduak 4, Osteguna 20:00. Musika. Barrutirock: Sutan + Cadillac Records. Bilborock. Sarrera dohainik. Abenduak 10, Asteazkena 19:00. Musika. Bilbaomusika. Bilborock. Sarrera dohanik.

Bilboko Udalak Scratch Day ekimena babestuko du datorren urtean ere

Abenduak 11, Osteguna

Bilboko Udalak bat egingo, beste edizio batez, Scratch Egunarekin. Hau, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei (10-12 urte) bideratutako nazioarteko jardunaldi teknologikoa da eta 2015eko edizioa prestatzeko, abenduaren 10ean, irakasleentzako doako prestakuntza-saio bat izango da Deustuko Unibertsitateko Ingenio gelan. Bertan, beharrezko ezagutzak eta gaitasunak emango dizkiete interesa daukaten irakasleei, Scratcharen erabilera susta dezaten. Scratch aplikazio informatiko erabilerraza da, eta horren bidez ikasleek programazioko eta robotikako proiektuak egin ditzakete, eta sormena, pentsamendu logikoa, arazoen analisia eta taldeko lana garatzen dituzte. Scratch ikasgeletan erabiltzearen beste abantaila batzuk dira norbere ideiak zalantzan jartzeko gaitasuna garatzea eta bakoitzak bere erritmoan eta bere gaitasunen arabera lan egiteko aukera, programazio multimediaren oinarrietan sakonduz eta kontzeptu matematikoak barneratuz (koordenadak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna, eta abar). Scratch Eguna (Scratch Day) 2008an

21:00. Musika. Metal Church Fest:

sortu eta garatu zuen Massachusettseko Teknologia Institutu (MIT) ospetsuko Media Lab-en “Lifelong Kindergarten Group” taldeak. Jardunaldi ludiko eta teknologikoa da eta urtero mundu osoko Lehen Hezkuntzako milaka ikasle erakartzen ditu. Azken lau edizioetan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko bostehun ikasle inguru aritu izan dira, Bilbokoak, Bizkaikoak eta Euskal Herrikoak. Scratch Egunaren bosgarren edizioa 2015eko maiatzaren 16an izango da eta, aurreko edizioetan bezala, parte hartuko duten taldeek (10 eta 12 urte bitarteko 5 edo 6 ikasle, irakasleen laguntzarekin) proiektu hauek garatu beharko dituzte: • Ordenagailuz egindako infografia edo animazioa, Bilboko Alondegiko pantaila erraldoian ikusiko dena. • Animazio horretan oinarritutako bideojoko bat egitea. • Mundu errealarekin interakzioan egongo den instalazio bat, Scratcharekin programatutako. •Talde bakoitzaren aurkezpen-txartela izango den posterra diseinatzea. +info: www.scratcheguna.eu

20:00. Musika. Barrutirock. Bloque H + Mamma Jam. Bilborock. Sarrera dohanik. Abenduak 13, Larunbata Nukoke + Inoiz + Akhvan + Selfshot + Cheel Gary + Deimocracy. Bilborock. Sarrera: 6€. Abenduak 16, Asteartea 19:00. Musika. Bilbaomusika. Bilborock. Sarrera dohanik. Abenduak 17, Asteazkena 20:00. Topaketa. Conversaciones en Sostenido: Doctor Deseo + Luber Jack. Bilborock. Sarrera dohanik. Abenduak 18, Osteguna 20:00. Musika. Barrutirock: Unset + Sharkriders. Bilborock. Sarrera dohanik. Abenduak 19, Ostirala 22:00. Topaketa. Pre-Tracking Bilbao. Bilborock. Sarrera dohanik. Abenduak 26, Ostirala; Abenduak 27, Larunbata eta Abenduak 28, Igandea 11:00-13:00/ 18:00-20:00. Antzerkia. Gabonetako haurrentzako mikroantzerkia: ‘Pequeñas Cápsulas de teatro en 10m2’. Bilborock. Sarrera: 4€.


Azken bi hamarkadetan 160.000 ume baino gehiagok harremana izan dute, programa honi esker, Arte Eszenikoekin, ikusentzule gisa

29 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 abendua

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Arte Eszenikoen aldeko apustuari eusten dio, hezkuntzarako tresna gisa, eta ikasturte honetan ere aurrera jarraitzen du “Bilbon Eskolatik antzerkira” programarekin. Jada ohikoa den Eskola Antzerki Lehiaketarekin batera, 20. urteurrena ospatuko dute, hasierako helburu berberekin: Arte Eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzea eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea. Ekimen horietan, alde batetik, konpainia profesionalek umeei zuzenduta prestatu dituzten lanen emanaldiak aurki daitezke eta, bestetik, sorkuntza ere sustatu nahi da antzerki ikastaroen eta lehiaketaren bitartez. Bi hamarkada hauetan, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” ekimenari esker, 160.000 ikus-entzule baino gehiagok, umeek gehienbat, harremana izan dute antzerkiarekin, Euskal Herriko artistekin eta konpainiekin, baina baita Estatuko gainerako lekuetakoekin eta beste herrialde batzuetakoekin ere. Kopurutan, 1995/1996 ikasturtetik 754 emanaldi eskaini dira, eta ekimenean gure hiriko 96 ikastetxek hartu dute parte. Ikasturte honetarako 28 emanaldi programatu dira, zortzi konpainiaren eskutik. Konpainia horiek Bilborocken, Campos Antzokian, AlhondigaBilbaoko auditorioan eta Otxarkoagako eta San Frantziskoko udaltegietan eskainiko dituzte bere lanak. Eskolako antzerki denboraldia Otxarkoagako udaltegian,

gazteria

Gazteentzako antzerki emanaldiak Udalak sustatutako ‘Bilbon eskolatik antzerkira’ programaren eskutik

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako Engruna Teatre taldearen “Posta Kodea” antzezlanarekin inauguratu da jada azaroaren hasieran.. Emanaldietara joateko aukera eskaintzeaz gain, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” ekimenaren barruan, Kultura eta Hezkuntza Sailak material didaktikoak ere jarriko ditu irakasleen esku, taldeekin lan egin ahal izateko, ikastetxeetan bertan, eta ikus-entzule berrien prestakuntzan aurrera egin ahal izateko. Hogeigarren edizio honekin bat etorriz, berrikuntza gisa, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aurrera eraman beharreko tailer-ikuskizun bat ere programatu da, ikus-entzule horiek obra klasikoetara lotutako sorkuntza eszenikora hurbiltzeko, kasu honetan Shakespeareren “Criados y bufones” ikuskizuna. Horrez gain, ikasturte honetan proiektu pilotu bat ere hasiko da, zenbait ikastetxeri laguntza emateko, euren ikasleen artean kultur ohiturak susta ditzaten. Horretarako ikasleekin lan egingo da, aurrera eraman beharreko

ekintzak diseinatzeko. Antzerki lehiaketa Era berean, Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berri bat antolatuko da. Lehiaketaren helburu nagusia, Arte Eszenikoak ikastetxeetan tresna didaktiko gisa erabiltzea eta umeen artean Arte Eszenikoak sustatzea da. Horrela, antzerki emanaldien lehiaketa da, egokitutako lanak edo ikasleek beraiek sortutakoak aurkeztuko dituena. Ondorioz, “Bilbon Eskolatik Antzerkira” programaren osagarri egokiena da, izan ere, ikasleak ikus-entzule izatetik protagonista izatera pasako baitira. Irabazle suertatzen diren taldeentzat dirutan banatuko diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300€ko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Modalitate bakoitzeko lan irabazleek diploma bat eta 300€jasoko dituzte, eta, horrez gain, euren lana ikusentzuleen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Arriaga Antzokian ospatzen den Eskola Antzerki Jaialdiaren barruan.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.