±18 55 dec2015

Page 1

±18 · presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Hondakinen kudeaketa 2015eko FLL lehiaketaren ardatza Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika alorretako profesional gehiago behar dira

www.etorkizuna.eus

Gazteria

Gazteek drogen inguruko ‘ikuspegi positiboa’ dute Interneten duIN! gazteen arteko arazoak konpontzeko gida birtuala

abendua 2015

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

55



abendua 2015

55

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

4 5

Ospitalean ere ikas daiteke

6

Nola Prestatu oraindik existitzen ez diren lan moduetarako?

8

Hondakinen kudeaketari konponbide berritzaileak ematea izan da aurtengo FLL lehiaketaren helburua

10

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika alorretako profesional gehiago behar dira

12

Sara Buesa, Pili Zabala eta Anton Pradera Gazte Rol Model Sarien irabazle

18000 ikasle inguruk Ertzaintzak ikasgeletan emandako hitzaldi prebentiboetan

giza eskubideak 14

Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman antolatutako euskal biktima kereilariek irabazi dute René Cassin saria

6

10

gazteria

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

18

Gazteek drogen inguruko ‘ikuspegi positiboa’ azaltzen dute Interneten

20

duIN! gazteen arteko arazoak modu positiboan konpontzeko gida

26 28

Igazte. BGazte.

18

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza

Lauro ikastolak aurkeztutako proiektu batek irabazi du Galicienciaren sari nagusia

± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

4

Lauro Ikastolak aurkeztutako proiektu batek jaso du Galicienciaren X. edizioaren sari nagusia. Ikastola bizkaitar honetako Betabot taldeak Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatutako azokara joateko aukera jaso zuen apirilean Bilbon Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. ”Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” lanarekin jaso dute aitortza Ourensen, eta ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzeko software batekin lortu dute saria. Guztira, 74 proiektu izan dira Galicienciaren hamargarren edizio honetan eta, horietatik, bi euskal ordezkari; sari nagusia irabazi duen Lauro ikastola alde batetik eta Lauaxeta ikastola bestetik. Lauroko Betabot taldeak hezkuntza hobetzeko helburua duen aplikazio bat garatu du. Zehazki, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa errazten duen software bat da. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da, eta autismoa duen ikasle batekin probatu zuten. Lan horrek oso harrera ona izan du Galicienciaren bisitarien zein epaileen artean. Hala, hiru sari nagusietatik lehena jaso du Betabot taldearen proiektuak.

Mondragon Unibertsitateak surf eta irristatze kiroletako profesionalak prestatuko ditu Mondragon Unibertsitateak, Enpresa Zientzien Fakultatearen bitartez, Surfa eta irristatze kiroletako marketin eta management aditu ikastaroa eskainiko du seigarren urtez. Estatuan eskaintzen den mota honetako ikastaro bakarra da, eta surf nahiz bestelako irristatze kirolen (tartean, eskia, snowboarda eta skate-a) zaleei bere pasioa ogibide bihurtzen laguntzea du helburu. Sektoreko enpresa garrantzitsuenen babesa ere badu. Ikastaroa egiten duten guztiek enpresa zein erakundeetan praktikak egin ahalko dituzte; hala nola, 3sesenta eta Surf Limit Mag aldizkarietan edota Nest Hotel Uba Aterpetxean. Norberak bere kontura ere bila ditzake praktikak.

Ospitalean ere ikas daiteke 2014-2015 ikasturtean, 1873 ikaslek jaso zuten arreta ospitale-eskoletan; 207k etxean bertan; eta 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Zentroetan Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak ”Ospitalerako ipuinak” bildumaren aurkezpenean azaldu duenez, joan zen 2014-2015 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2134 ikaslek, osasun arrazoiak zirela eta ohiko ikastetxera joan ezin zirela-eta, Ospitaleko eta Etxeko hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroek eskaintzen duten zerbitzuaren bidez jaso zuten hezkuntza. Horietatik, gehienek, 1873k, ospitale-eskoletan jaso zuten hezkuntza-arreta, 207 ikaslek euren etxean bertan, eta gainerako 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroetan. Izan ere, Euskadin, gaixoaldi luzea duten ikasleentzako hezkuntza-arreta egoera bakoitzera egokitzen den eskaintza malgu baten bidez ematen da, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen bidez. Gainera, Euskadi da Estatu mailan ospitaleko arreta, etxekoa eta arreta terapeuti-

ko-hezigarria bere hezkuntza sisteman integratuta dituen erkidego bakarra. Ospitale-eskolak Ospitale-eskolek eskaintzen duten arreta, ospitalean ingresatuta eta eskola adinean dauden neska-mutilei zuzendua dago, beti ere medikuaren baimena baldin badute. Ohikoena izaten da ikaslea bera joatea pediatria atalean kokaturiko ikasgelara. Hala ere, haurrak bere gelan egon beharra daukan kasuetan, ikasleak eurak hurbiltzen dira haren gelara arreta pedagogikoa eskaintzera. Ikaslearen ikasketa prozesuan eta garapenean ospitaleko egonaldiak izan dezakeen eragin kaltegarria arintzea da ospitaleko ikasgelen xede nagusia. Ospitalean haurrek duten egoera bereziagatik –gaixo eta euren girotik urrun baitaude- eta adin nahiz maila desberdinetakoak direlako, ikasgela hauek irizpide metodologiko malguak darabiltzate, jarduerak ikasle bakoitzaren erritmora egokituta.


18000 ikasle inguru Ertzaintzak ikasgeletan emandako hitzaldi prebentiboetan Interneten erabilerak dituen arriskuak, bullyinga, genero-indarkeria, gizalegearen aurkako jokabideak eta drogak izan dira gehien jorratu diren gaiak Pasa den ikasturtean 17 943 ikaslek parte hartu zuten Ertzaintzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 164 ikastetxetan emandako 406 hitzaldi prebentiboetan. Hitzaldi horietan gehien jorratu den gaia Internet eta sare sozialak nabigatu eta erabiltzeak ekar ditzakeen arrisku eta arriskubideena izan da eta, guztira, 9108 ikaslek parte hartu dute gai horretan sakontzen zen hitzaldietan. Arrakasta handia izan duen beste gaietako bat eskola-jazarpena edo bullying-arena izan da: guztira 91 hitzaldi prebentibo eman dira gai horren ildotik, eta 3421 ikasle bertaratu da horietara. Berdinen arteko tratu txarren aurkako borroka (1.521), gizalegearen aurkako jokabideei aurre hartu eta gizalegezko balioak sustatzeko eskolak (1.551) eta drogen errealitate eta kontsumoari buruzko hitzal-

diak 4.627 pertsonen arretaz jabetu ziren guztira. Horiez gain, eman dira bestelako ikastaro batzuk ere: bide-segurtasunaren oinarrizko ezagutzari (225) eta kirol-jardueretako prebentzioari (250) buruzkoak, SOS-Deiak 112 telefonoa noiz eta nola erabiltzen jakitekoak (246) eta gazte talde antolatu eta bortitzen gaineko informazioa ematekoak (66). Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiaren Prestakuntza Arloko buru den José María Delgado komisariordeak azaldu duenez, Halako prebentzio-jarduerekin oinarrizko gakoak eman nahi dira, ikasleek ezagutzak izan ditzaten berengan edo inguruan eragindako tratu txar edo tratu desberdin oro hautemateko, eta pertsona guztien eskubide eta betebeharretan oinarritutako prebentzio, informazio eta heziketan sakontzeko.

hezkuntza

Pasa den abenduaren 11an, Hezkuntzarako I. App Azoka ospatu zen UPV/ EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako gradu eta graduondoko ikasleek, sakelako telefonoetan erabiltzeko diseinatu eta sortu dituzten hamabi aplikazioak erakutsi ziren. Antolatzaileen esanetan, azoka UPV/EHUko ikastetxe biek elkarlanean burutu duten lankide– tza-proiektuaren ekitaldi gorena da. Ekimen berritzaile hau Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterreko ‘Tecnologías Telemáticas Avanzadas’ eta Lehen Hezkuntzako Graduko ‘Lenguas e Innovación en la escuela’ irakasgaietan burutu da, eta bere helburua hezkuntzarako app-ak sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute lan irakaskuntza zein ingeniaritzako ikasleek. Irakaskuntzako ikasleek, hezkuntzarekin lotutako arlo ezberdinetarako app-ak diseinatu dituzte, batez ere hizkun– tzen ikasketara zuzenduta daudenak. Eta ingeniaritzakoek berriz, app bakoitza eraiki edo programatu dute, aurretik erabakitako diseinu horietan oinarrituta. Prozesu osoan zehar, ikastetxe bietako ikasleak elkarren artean kontaktuan egon dira. Proiektu honen ondorioz, tresna interesgarriak sortu dituzte. Besteak beste, SiConSignos, pertsona gorrekin komunikatu ahal izateko aplikazioa; ABU APP, adineko jendeari euskara hurbiltzeko app-a; GuztiokEuskarApp, euskaldunak ez diren gurasoek seme-alabekin egunerokotasunean euskaraz aritzeko erraztasunak eskaintzen dituen tresna; edota TravelAthlete, goi-mailako kirolariei zuzenduta. Lan guztiak, ikasleek beraiek egindako poster eta tutorialen bidez aurkeztuko ziren Hezkuntzarako I. app Azokan.

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

UPV/EHUko ikasleek hezkuntza helburuak dituzten hamabi aplikazio sortu dituzte elkarrekin


hezkuntza

Nola prestatu gazteak oraindik existitzen ez diren lan moduetarako?

± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

6

Bilbon burututako Ikaslanen II. Biltzarrean teknologia berriek industriara ekarritako aitzinamenduak eta horiek Lanbide Heziketan izango duten eragina aztertu da Pasa den abenduaren 10ean Ikaslanen II. Biltzarra burutu zen Bilbon ‘Etorkizunarekin bat’ lelopean. Biltzar horren ardatza, teknologia berriek industriara ekarritako aintzinamenduak eta horiek Lanbide Heziketan izan duten eragina izan dira. Euskadiko LHko ikastegi publikoak batzen dituen irabazi asmo gabeko elkarteak, ikaskuntzaren lantegi adimendunerako (edo robotizatutako) egokitzearen gaia jorratuko zuen, hala nola, beharginen prestakuntzarena jada gainean den etorkizun honetara. Ildo horretan, honelako galderak plazaratu ziren: Nola prestatu egungo gazteak, biharko egunean jardun ahal izan dezaten oraindik existitzen ez diren lan moduetan? Zein profiletako beharginak eskatuko dituzte nagusiki enpresek etorkizunean? Adituak Bilbon burututako biltzarrean, besteak beste, UNESCOko Gazteria, Alfabetatzea eta Gaitasunen Garapenen Arloko buru Borhene Chakroun-ek hartu zuen parte. Chakrounek munduan zehar hezkuntza arloan agertzen ari diren joera desberdinak errepasatu zituen. Berak azaldutakoaren arabera, Estatu Batuetako gobernuaren aurreikuspenen arabera, gaur egun eskolan diharduten haurren % 65ak, oraindik gaur egun existitzen ez diren lan moduetan jardun beharko du lan merkatuan murgiltzen den garaian, eta, halako egoera baten aurrean, gero eta beharrezkoagoa izango da diziplina ugaritan jardun ahal izango duten langileak edukitzea. Horrek noski, bere prestakuntza etengabe hobetzea eskatuko du. Bilbon Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuorde Jorge Arevalo ere izan zen. Arevalok ekoizpen eredu berriak puntako herrialde industrializatua den eta, etorkizuneko berme gisa, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin duen Euskadi bezalako lurralde bati zein

nolako erronkak ezartzen dizkion azaldu zuen. Enrique de la Rica, ESEUNE Business School-eko Zuzendari eta irakaslea, enpresen eta ekonomiaren ehuneko aldaketa global gero eta arinagoek norbanakoan zein norberaren ibilbide profesionalaren eraikuntzan duten eragina azaldu zuen. Azkenik, Gorka Palazio, EHUko katedradun Ikus-entzunezkoen Teknologian, eta teknologia berrien erabileran hezkuntzan eta ‘online’ hezkuntzarako plataformen sorkuntzan aditua, sarean aurkitu litezkeen lanabesak eta Big Dataren ahalmena izan zituen aipagai. Enpresaren hurbileko LHa Biltzar honen programak, enpresari guztiz hurbilekoa zaion LH bat aurkeztu nahi izan du. Euskal enpresek ekoizpen adimendunaren aldeko apustua egin ahal izateko trebakuntza oso altuko , eta aldi berean, oso malguak diren langileak behar ditu. Eta hori lortzeko, ezinbeste-

koa da Lanbide Heziketa ere horretara moldatzea. Horregatik, Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren espirituak jasotzen duen moduan, berritzaileak izateko beharra dago ikasketa eredu berriak bereganatzeko orduan. Ikaslan Bizkaiko presidente Jesús Losadak azaldu zuenez, ”behartuta gaude ezinbesteko ikasketa prozesu hori samurtzera; inoiz ahaztu barik, hala ere, gure benetako betebeharra pertsonak formatzea dela; eta gure ikasleei, lanpostu batean jarduteko behar bezala trebatzeaz gain, baloreak ere irakatsi behar dizkiegu, hala, gizonen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, kultura ekintzaile bati dagozkion gaitasunak eta jarrerak, esfortzuaren beharra, edota behar ondo eginaren onarpena. Guztion artean, ikastegi, enpresa eta ikasleek sortu dugu ingurunearekin konprometituriko LH bat guztiz harro eduki gaitzakeena. Ostera, lasterketa honetan ez dago helmugarik. Egunean-egunean dago ekin beharra” .


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

7

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

8

Hondakinen kudeaketari konponbide berritzaileak ematea izan da aurtengo FLL lehiaketaren helburua FLL Euskadi kirol-ekitaldien formatua duen lehiaketa da, gaitasun berritzaileen garapena eta talde-lana bultzatzen dituena hezkuntza-robotikaren bidez, horrela zientzia eta teknologiaren zaletasuna sustatuz Donostiako Axular Lizeoa; Zornotzako (Bizkaia) Karmengo Ama Ikastetxea eta Elburgoko (Araba) Tecnoclub Elburgo taldeek Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen duen First Lego League (FLL) Euskadi zientzia eta robotika lehiaketako VII. edizioko lehen, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Epaimahaiaren iritziz, horiek izan dira, hain zuzen ere, lehiaketan parte hartu duten hiru lan-

talderik osoenak beren zientzia-proiektuaren kalitate eta berrikuntzagatik, diseinatu duten robotaren fidagarritasunagatik eta lehiaketan zehar erakutsitako balioengatik. Sailkapen horrek Espainiako finalean parte hartzeko aukera emango die, eta baita Open European Championship edo Estatu Batuetako World Festivalera jauzi egiteko aukera ere. Aurten, lehenengo aldiz eskola-lehiaketetan 9 eta 10 urte arteko haurrek

ere parte hartu ahal izan dute hartu dute parte Junior FLL kategorian. Lehiaketa, abenduaren 12an burutu zen Euskaltelek Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitzan. Guztira 500 euskal ikaslek, taldeka banatuta, parte hartuko dute edizio berri honetan. Esan bezala, aurten, ikasle gazteenek ere parte hartzeko aukera izan dute eta, horrela, lehiaketa bi kategoriaten banatu da: Junior FLL, 6-9 urte arteko 100 haurrekin,


IRABAZLEA

I.Saria

Scientia Fundazioa

Axular Lizeoa (Donostia)

2.Saria

Euskaltel Konekta Fundazioa

Karmengo Ama (Amorebieta)

3.Saria

Innobasque

Tecnoclub Elburgo (Elburgo)

Robotaren ibilera onenaren Saria

COITPV

Axular Lizeoa (Donostia)

Diseinu Mekaniko onenaren Saria

IK4

Begoñazpi ikastola (Bilbo)

Tecnalia

Zalla BHI (Zalla)

DFB/BFA

Santo Tomás Lizeoa (Donostia)

Urbaser

Begoñazpi ikastola (Bilbo)

Hezkuntza Saila

Higer Cyber (Hondarribia)

Bridgestone

El Regato Ikastetxea (Barakaldo)

Euskaltel Konekta Fundazioa

El Regato Ikastetxea (Barakaldo)

Bilbao Dynamics

Arizmendi Ikastola (Arrasate)

Aero Espazio Eskola

Lauaxeta Ikastola (Zornotza)

Ausolan

Santa María Ikastetxea (Portugalete)

Programazio onenaren Saria Estrategia & Berrikuntzaren Saria Irtenbide berritzaile onenaren Saria Ikerketa Saria Aurkezpen onenaren Saria Talde-lanaren Saria Adeitasun profesionalaren Saria Inspirazioaren saria Ekintzailetzaren saria eta FLL kategoria, 10-16 urte arteko 400 gazterekin. First Lego League Aurtengo edizioan, mundu osoko 80 herrialdetako 300 000 gaztek baino gehiagok parte hartu dute First Lego Leaguen, irtenbide berritzaileak proposatuz hondakinen kudeaketarako. Euskadiko lehiaketako irabazle izan den Axular Lizeoko taldeak fruta-azalak erabiltzea espartzuak edo barne-zolak sortzeko proiektu bat aurkeztu du. Karmengo Ama Ikastetxekoek, berriz, erabilitako txikleak lehengai bihurtzea produktu berriak sortzeko irtenbide bat asmatu dute. Azkenik, Elburgoko umeek badminton bolanteeko hondakinak kudeatzeko sistema bat proposatu dute. FLL Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoan gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko aintzatespen handia duen programa integrala da, betiere ikaste-esperientzia dibertigarri eta zirraragarri baten bidez. Orain arte, First Lego League Euskadi-ren zazpi edizioetan 2000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, eta nazioarteko faseetan─Europan eta Estatu Batuetan─ bederatzi euskal talde izan dira. Bestalde, irakasleek eta ikasleek proiektua aba-

latzen dute eta hezkuntza-esperientzia dibertigarritzat jotzen dute, eta horri esker proiektuen arabera lan egiten ikasten dute hainbat gaitasun edo trebetasun garatuz, talde lana, ekintzailetza, arazoen konponketa edota prentsamendu kritikoa, besteak beste. FLL Euskadi Berrikuntza Eskola programaren barruan kokatzen da, eta hau Innobasqueren ekinbidea da gazteen artean berrikuntza sustatzeko eta ekintzailetza eta zientzia- eta teknologia-kultura bultzatzeko. Honela, FLL Euskadi eredu propioarekin garatu da, eta bere bereizgarria da elkarlaneko proiektua dela enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta herri-erakundeekin. Nazioartean planteatzen den erronka Euskadiko testuinguru sozio-ekonomikora egokitzen da, eta parte hartzen duten gazteei prestakuntza-programa esklusiboa eskaintzen zaie hitzaldi, bisita eta erakustaldietan oinarritua. Hondakinen kudeaketa Europar Batasunean 5.000 milioi hondakin tona baino gehiago sortzen dira urtero; horietatik 5,5 milioi Euskadin, %80 industria- eta eraikuntza-jardueren ondorioz, eta gainerako %20 hiri-hondakinak dira. Horren haritik, EAEko Honda-

kinen Prebentzio eta Kudeaketa Planak (2020) ondorioztatzen du hondakinak kudeatzeko erarik onena ez sortzea dela eta ekonomia zirkularra proposatzen du ekonomia-eredu berri baten oinarri gisa, non ezer ez baita botatzen eta bai dena ustiatzen. Ekonomia zirkularraz eta hondakinen kudeaketaz izan dira Euskaltel, Alboan, ZTE, Indumetal, Ausolan, Bridgestone, Tecnalia eta Gaiker IK4-ko profesionalek FLL Euskadi-ko parte-hartzaileei eman dizkieten prestakuntza-saioak. Guztira 14 ordu baino gehiago, eta horietan hondakinen kudeaketa egokiak eskatzen duen zientzia- eta teknologia-planteamendua azaldu diete, nola gaika bereizi eta tratatu berriro balio-katean sartu ahal izateko, eta nola baliabide bihurtu. Ideia hauek taldeak inspiratzeko eta beren proiektuetan irtenbide berriak proposa ditzaten balio dute. Honela, La Salle Berrozpeko (Andoain, Gipuzkoa) taldea tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko proiektua egiten ari da; Lauaxeta ikastolakoa (Zornotza, Bizkaia) erabilitako txikleak produktu berriak sortzeko ustiatzeko moduaz; eta Elburgoko (Araba) taldea Badminton jokatzeko erabiltzen diren ‘pilota’ hegalariak berrerabiltzeaz.

hezkuntza

EMAILEA

9 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

SARIA


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

10

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika alorretako profesional gehiago behar dira Etorkizunera begira, lan-merkatuan gaitasun eta trebetasun berriak eskatuko dira eta aipatu alor horiek aukera ematen dute beharrezkoak izango diren gaitasunak, trebetasunak eta ezagupenak garatzeko Hezkuntzan aritzen diren adituek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika esparruak funtsezkotzat jotzen dituzte. Ingelesezko siglak erabilita, esparru horiek STEM akronimoaren bidez izendatzen dira, hots, Science, Technology, Engineering eta Mathematics. Esparru horiek gure hezkuntzan izan behar duten papera aztertzeko, Innobasquek eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta, �Zergatik dira STEMak funtsezkoak XXI. mendeko hezkuntzan?� jardunaldia burutu zen Bilbon pasa den abenduaren 15ean. STEM Jardunaldia Jardunaldian zehar azaldutakoaren baitan, Europan zientzia, teknologia, ingeniaritza edo matematika alorretan enplegua gero eta handiagoa da eta, datozen urteetan, are gehiago izatea espero da. Lanbide Bokazioaren Garapenerako Europar Zentroak egindako azterlan baten arabera, lau alor horietako unibertsitate-ikasketetako titulua dutenen eskaria %14 haziko da 2020ra bitartean, beste lanbideen kasuetan, batez beste, soilik %3 haziko den bitartean. Horregatik, funtsezkoa da jakintza-arlo hauetako bokazioak gehitzea eta ikasleek etorkizuneko profesionalei eskatuko zaizkien trebetasun batzuk garatzea. Horren haritik, Munduko Ekonomia Funtsak eta The Boston Consulting Group-ek 16 gaitasun, trebetasun eta nolakotasun identifikatu dituzte, ikasle orok izan behar dituenak lan-merkatuan arrakasta izateko; adibi-


Mutilen kontua bakarrik? Bestalde, STEMen inguruan detektaturiko ahultasunetako bat da mutil gehiagok egiten dituela honelako ikasketak neskek baino. Egoera orekatzeko, Elhuyar

Fundazioak Sting europar proiektua koordinatzen du, zientzia-hezkuntzan genero-ikuspegia ere sartzeko. Honela, lau unibertsitate, hiru zientzia-zentro eta fundazioa prestakuntza-ikastaro bat ari dira garatzen, 10 eta 16 urte arteko ikasleei eskola ematen dieten zientzia-irakasleentzat. Halaber, Donostian Tabakalerako laborategien proiektua den Hirikilabs-en berezitasunaren berri eman da; bertan teknologia erreminta pedagogiko gisa erabiltzen baita. Azkenik, Deustotech Learning-eko Guenagak Trastea Club aurkeztu du; bertan jarduerak eta lantegiak antolatzen dituzte 4 eta 14 urte arteko ikasleentzat, ikasleei nahiz ikasten ari diren ikastetxeei zuzenduta. STEMen inguruko jardunaldi hau ”Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info

hezkuntza

Irakasgaiak modu erakargarrian Jardunaldian zehar, STEM delakoekin zerikusia duten irakasgaiak modu erakargarrian irakasteko estrategiak aztertu ziren. Ildo horretan,besteak beste, honako partaideak aritu ziren: Elvira González, Berritzegune Nagusian Natura Zientzietako aholkularia; Merkat Bernaola, Begoñazpi ikastolako zuzendaria; Danel Solabarrieta, Elhuyar Fundazioko hezkuntza-proiektuen koordinatzailea; Diana Franco, Tabakaleran Hirikilabs-en arduraduna; María Luz Guenaga, DeustoTech Learningen Ikerketa-unitateko arduraduna; Asier Perallos, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Informatika Ingeniaritzako zuzendaria; eta, Alberto Bokos, Innobasqueko Sozializazio zuzendaria.

Gonzalezek, adibidez, Zientzia Hezkuntza ekinbidea azaldu du, nahitaezko irakaskuntzako irakasleei laguntzekoa, didaktika praktiko eta berritzailea bultzatzen duelarik zientzia-gaitasunak garatzeko. Hau eta GoLab online laborategiak Eusko Jaurlaritzaren mendeko Berritzegune Nagusiak hezkuntza ez-unibertsitarioaren berrikuntza eta hobekuntzarako duen laguntza-zerbitzuak sustatzen ditu. Bere aldetik, Bernaolak Begoñazpi ikastolan xakearen bidez matematika irakasteko aukera azaldu zuen. Begoñazpikoa da, hain zuzen ere, xakea eskola-curriculumaren barruan sartu duen Euskadiko lehen ikastetxea. Horrela, 4 urteko ikasleek xakea ikasgai gisa lantzen dute, eta irakasgai hau Lehen Hezkuntzako etapa osora hedatzea da helburua.

11 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

dez, aritmetika, IKTak, finantzak, kultura eta zibismoa, pentsamendu kritikoa, problemak ebazteko gaitasuna, sormena, komunikazioa, lankidetza, jakin-mina, ekimena, iraunkortasuna, egokitzeko gaitasuna, lidergoa eta gizarte- eta kultura-kontzientzia.


hezkuntza

Sara Buesa, Pili Zabala eta Anton Pradera Gazte Rol Model Sarien irabazle

± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

12

Begoñazpi Ikastolak banatzen dituen eta hezkuntza alorrean eredu den sari honek, ikasleentzat ahalegin eta hobetzearen eredu izango den sarituen lan eta solidaritate lana aintzat hartzen du, hori baita sariaren helburu nagusia Sara Buesak, Fernado Buesa, ETAk hildako parlamentari sozialistaren alabak, Pili Zabalak GALek hil zuen Joxi Zabalaren arrebak eta Anton Praderak, CIE Automotiveko presidenteak jaso dute Begoñazpi Ikastolak lan eta elkartasun baloreak aintzat hartzen dituen ‘Gazte Role Model Saria’ 2015. Jada bere zortzigarren ediziora heldu diren sariok, Estatu eta Euskadi mailan, hezkuntza munduan erreferente dira, adierazgarri diren pertsonen elkartasuna eta hobetzea bezalako baloreak geletara eramateagatik. Sari-banaketa pasa den azaroaren 9an burutu zen Begoñazpi Ikastolan bertan. Bertan, besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Mónica Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria; Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuko zuzendaria; Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua; Lorea Bilbao Kultura foru diputatua eta Mario Iceta Bilboko gotzaina izan ziren. Sarituak Sara Buesak eta Pili Zabalak ”eredu solidarioari” saria jaso zuten eta Anton Praderak, berriz, ”lan ereduari”. Euskadiko gizarte eta lan munduko zazpi kidek osatzen duten epaimahaiak, Sara Buesak eta Pili Zabalak Eusko Jaurlaritzaren ”Adi-adian” programan egindako lana nabarmendu du. Programa horretan, terrorismoaren biktimek, Euskadiko ikastetxeetako gazteak indarkeria eta mendekuaren aurrean sentsibilizatu eta immunizatzeko asmoz, euren esperientzia azaldu dute. Horrez gain, Begoñazpi Ikastolako zuzendaria den Merkat Bernaolak azaldu duenez, aurreko ikasturtean euren esperientzia azalduz Sara Buesak eta Pili Zabalak eskainitako saio biek eragina izan zuen Ikastolarengan zein ikasleen-

gan: ”Euren testigantzak, barkamen eta adiskidetzearen erakusgarri izateaz gain, zintzotasun froga ere izan ziren”. Izan ere, ”ikasketa-xedez, gazteen aurrean jarri eta euren bizitzako unerik mingarrienak azaltzen dabez”. Oraingoan, biktima biek jasoko dabe batera Begoñazpi Ikastolak lehenengoz bikoiztu dauan saria. Praderari dagokionez, epaimahaiak enpresa munduko lan-ibilbidean hobetzeko duen grina azpimarratu du. Gernikan jaiotako bide-ingeniari hau, euskal industria munduko enpresaburu eta kudeatzaile gailena da. Gaur egun, CIE Automotiveko presidente eragilea da. Epaimahaiak, euskal enpresan estrategikoa dan automobilgintzan duen sormen

eta barrikuntza gaitasuna ez ezik, sorturiko lanpostu zein nazioartean hedatzeko gaitasuna ere nabarmendu du. ‘Gazte Role Model Saria 2015’ epaimahaia, Euskadiko gizarte enpresa munduko zazpi adituk osotu dute, halaber: Alberto García-Erauzkin Innobasqueko presidentea, Aitor Cobanera SPRIko Barrikuntzako zuzendaria, Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentea, Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomia saileko idazkari tekniko ekonomikoa, Gaspar Martínez Bilboko Elizbarrutiko idazkari nagusia, Nerea Begoña Elizbarrutiko Ikastetxeetako zuzendaria eta Merkat Bernaola Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.


Azaroaren 26 eta 28 bitartean, eta �Hezkuntza eta jasangarritasuna etorkizunerantz� lelopean, Hezkuntza arloko ehun eragile baino gehiago elkartu ziren Bilbon burutu ziren Hezkuntzako Euskadiko IV. Jardunaldietan. Duela zenbait urte, Nazio Batuek garapen jasangarriari begiratzen dion hezkuntza ezartzea nahitaezko baldintzatzat jo zuen sozialki etorkizun jasangarria eta berdintasunezkoa lortzeko. Indarrean jarraitzen duen premisa izanik, Bilboko jardunaldietan parte hartu zutenek Euskadik gai horren inguruan zein jarrera duen eztabaidatu zuten. Bertan, era

askotako pertsona, elkarte, enpresa eta erakundek hartu zuten parte, guztiak ere jasangarritasunera bide egiteko trantsizio-prozesuetan inplikatuta daudelarik. Ikuspegi horiek guztiak aintzat hartuta, esperientziak trukatzeko aukera izan zen eta jasangarritasunaren alorrean hurrengo urteetan jarraitzeko jarduera-ildoak eztabaidatu ziren, beti ere Jasangarritasunerako Hezkuntzaren Euskadiko Estrategia diseinatzen hastea buruan izanik. Jasangarritasunerako hezkuntzak aurrerapauso handiak izan ditu azken hamarkadan, 2005-2014 hamarraldia

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Hamarkada izendatu zuelarik Nazio Batuen Elkarteak. Une honetan, etapa berri baten hasieran izango ginatekeela diote adituek, non, besteak beste, funtsezkoak izango dira honako alderdi hauek: erakundeen eta gizarte-eragileen arteko sareko lana, sare sozialak, jasangarritasunerako hezkuntzak txertatzea administrazioen politiketan, gaitasunen lanketa, gazteen protagonismoa eta mobilizazioa, trebatzaileen prestakuntza, tokiko erakundeen inplikazioa oinarri komunitarioko programatan, eta abar.

13 Âą 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

Nazio Batuak erakundeak garapen jasangarria aintzat hartzen duen hezkuntza eredu bat ezinbestekotzat jotzen du sozialki etorkizun jasangarria eta berdintasunezkoa lortzeko

hezkuntza

Hezkuntzako Euskadiko IV. Jardunaldiek etorkizuneko jasangarritasuna izan dute ardatz


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

14

Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman antolatutako euskal biktima kereilariek irabazi dute 2015eko René Cassin saria Sari honekin plataformaren inguruan antolatutako euskal biktima kereilari guztiei errekonozimendu morala ere egin nahi izan da ”Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren euskal plataforman” antolatutako euskal biktima kereilariek jaso dute, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik, Bakegintza eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiak antolatzen duen René Cassin Saria. Giza Eskubideen Egunarekin bat eginez, urtero antolatzen ohi den sari ekitaldian jaso dute irabazleek bere aintzatespena. Epaimahaiaren esanetan, irabazleek justizia unibertsalaren defentsaren esparruan gauzatzen dute bere jarduna, giza eskubideen urraketa larrien aurka egiteko tresna gisa eta, horri esker, bere lana saritzea erabaki dute. Sari honekin batera, gainera, plataformaren inguruan antolatutako euskal biktima kereilari guztiei errekonozimendu

morala ere egin nahi izan da. ”Ia 200.000 pertsona hil zituzten Estatuan epaiz kanpoko exekuzioen eta derrigorrezko desagerpenen bitartez, eta horietako 9.800 Euskadin hil zituzten”, azaldu du Urkullu Lehendakariak. Bere esanetan, ”ez dira gertaera bakanak”, eta horregatik sari hau ”inpunitatearen kontrako mezu demokratiko bat” dela ”jurisdikzio unibertsalaren printzipioa defendatzen” laguntzeko dela azpimarratu du. Sariak, orobat, Plataformak egiaren eta justiziaren bilaketan egiten duen lan indibidual eta kolektiboa sustatzeko balioko du. Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia den Jonan Fernandezek irekiera eman dio ekitaldiari. Epaimahaiak plataforma hori saritzeko erabakia hartu zueneko akta irakurri ondoren, platafor-

ma horretako lau kide hauek hartu dute parte ekitaldian: Josu Ibargutxik, Julia Mongek, Josefa Berasteguik eta Luis Ortizek. Beren bizipenak eta erakundean egiten duten lana azaldu dute. René Cassin saria René Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, beren jardunaren bitartez gure gizartean giza eskubideen balioak nabarmenki sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen lana publikoki aitortzeko helburuz. Rene Cassin jaunaren oroimenez ezarri zen sariaren izena. René Cassin Baionan jaio zen 1887an; Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen 1948an; eta Bakearen Nobel saria eman zioten 1968an.


‘Jakintza Elkarrizketa’ jardunaldiak pausu bat gehiago dira ‘Ehunberri: espazioak eta elkarguneak gizarte ehun berri baterako‘ proiektuan

15 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 abendua

Pasa den abenduaren 11an, UPV/EHU eta gizarte-mugimenduen ikuspuntutik Euskadiko gatazkari, indarkeriari eta bakeari heltzeko topagune izateko xedea duten ‘Jakintza elkarrizketa’ jardunaldiak inauguratu ziren. Aipatu jardunaldiek, aukerak sortzeko toki alternatiboa izan gura dute, herritarrei zuzendutako gizarte-ekintzaile, akademiko eta ikasleen topaketa irekia, akademia-lanetik, gizarte-ekintzatik eta egunerokotasunetik sortutako bakerako jakintzaren elkarrizketa, hain zuzen ere. ”Jakintza elkarrizketa” jardunaldiak ‘Ehunberri: espazioak eta elkarguneak gizarte ehun berri baterako‘ proiektuaren barruan kokatzen dira. Hau, Donostia 2016 Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gune Irekiak - Gizarte Ikerkuntza Elkarteak sinaturiko hitzarmena sinaturiko hitzarmena dela-eta bakearen arloko azterlanen inguruko ikerketa psikosoziala da. Lehenengo jardunaldiak abenduaren 11 eta 12 bitartean burutu ziren. Jardunaldien irekiera ekitaldian, besteak beste, UPV/EHU-ko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta, Ehuguneko koordinatzaile Joxerramon Bengoetxea, Donostia 2016ko zuzendari kulturala den Xabier Paya eta Ehunberriko zuzendari eta koordinatzaile Xavi Minguez izan ziren. Lehen egunean, Donostiako campuseko Carlos Santamaria Zentroan eta nahi zuten guztientzat irekita, lau mahai tematiko osatu ziren (Indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak; Memoria eta historia; Genero-desberdintasunak eta -nagusitasunak gatazkan, indarkerian

hezkuntza giza eskubideak

UPV/EHU eta gizarte-mugimenduen hausnarketa Euskadiko gatazka, indarkeria eta bakearen inguruan

eta bakean; eta Hedabideak gatazka eta indarkeriaren aurrean). Bigarren egunean, berriz, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, elkarrizketa jardunaldi ireki bat burutu zen, Euskadin bakea eraikitzeko ezagutzak, ideiak eta esperientziak partekatzeko, baita interes berak dituzten pertsonen artean proposamenak sortzeko ere. Ehunberri egitasmoa Ehunberri: gizarte-ehun berri baterako espazioak eta elkarguneak ekimena ikerketa psikosoziala da, bake-ikasketen arlokoa. Donostia 2016ren Bakearen Itsasargia osatzen duten proiektuetako bat da; bizikidetza oinarri hartuta gizarte berria eraikitzeko helburua duena, hain zuzen. Ehunberri proiektuak ekarpena egin nahi dio bakeari eta Euskadiko gizarte-ehuna berreraikitzeko lanari; horretarako, ezagutza, parte-hartzea eta elkarrizketa sustatu nahi ditu. Herritarrak ahalduntzea, ezagutzak partekatzeko aukerak sortzea eta bizikidetza eta

gure etorkizun hurbila hobetzeko ideia berriak aztertzea dira proiektu honen helburu nagusiak. Hori guztia lortzeko, topaguneak sortuko dira eta, horietan, bakearen aldeko mugimenduetako kide izan diren pertsonak eta eragileak, unibertsitatea, komunikabideak eta, oro har, herritar guztiak elkartu nahi dira. Topagune horietan hainbat metodologia landuko dira, espazio irekietan eta itxietan, eta mintegiak eta jardunaldiak ere egingo dira. Egitasmoa bere lehen fasean aurkitzen da une honetan eta une honetan gizarte zibilak bakearen alde egin duen lana aztertu nahi da. Horregatik, lehen fase horretan, euskal gizarteko kideei Euskadin bakea eraikitzea helburu duten erakundeek eta mugimenduek gauzatu dituzten ekimen, proposamen eta ekintza nagusiak erakutsi, erakunde horien arteko sareko lana ahalbidetu; eta epe laburrean gauzatzeko modukoak diren ekintza-proposamenak diseinatu nahi izan dira.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

16

Bizitegi elkarteak #sintechoconderechos kanpaina garatu du Abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bizitegi elkarteak #sintechoconderechos izeneko sentsibilizazio kanpaina garatu du Bizkaian. Aipatu elkartearen 35. urteurrenarekin bat eginez, Bizitegiko kideek Giza eskubideen Adierazpenaren hainbat artikuluren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri dute abian. Datozen hilabeteetan, gainera, kaleko beste zenbait ekintza ere burutzeko plangintza garatzen ari dira. Bizitegi elkartearen xedea elkarbizitzarako guneak sortzea da, batez ere, etxerik Gabe dauden persona horiekin elkartasun eta konpromiso maila altuagoa lortzea helburu dutelarik. Ildo horretan, abian jarri den kanpainak etxerik gabeko pertsionenganako jarrera ezkorra aldatu nahi du, kaleko ekintza berritzaile baten bitartez gizartea mobilizatuz; etxerik gabeko pertsonak dauden egoeraren inguruan Bilbo eta Bizkaiko herritarrak sentsibilizatu gizarte justuago bat lortzeko. Ikusezin bilakatu arte etxerik gabeko pertsonen irudia kaltetzen dituzten aurreiritzi, estigma eta topikoekin amaitu; etxerik gabeko pertsona ikusgai egin. Dituzten eskubideak aldarrikatzea honako Giza Eskubide hauek onartzera begira: bizitza duina izateko eskubidea, etxebizitza bat izateko eskubidea, adierazpen askatasun eskubidea, bizimodu libreki erabakitzeko eskubidea, besteak beste; bizkaitar gizarteko eremu ezberdinetako pertsonai ospetsuei erabiltzaileek egindako elkarrizketa sail baten bitartez atxikimenduak lortu gizartean eta Bizitegik dituen baliabideak eta azken 35 urteetan zehar etxerik gabeko pertsonak, buru-gaixotasunak edo menpekotasunen bat duten pertsonak eskainitako zerbitzuak ezagutzera eman.

Inoiz baino bisitari gehiago Gernikako Bakearen Museoan 2015. urtean 37 441 bisitari izan dira, aurreko urtean baino 3354 bisitari gehiago Urte amaierarekin batera, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak museora joandako bisitarien berri eman du eta emandandako datuen arabera, 2015 izan da, azken urteetako bisitari kopururik handiena izan duen urtea. Gernikakoa da Euskadin ezezik, Estatu mailan ere, bakearen inguruan den museo bakarra eta azken urteetako datuek aditzera ematen dutenez, bisitarien aintzatespena ere badu. 2015. urteko datuei dagokionez, bisitariak jatorri guztiz desberdinetakoak izan direla ikus daiteke. Harritzekoa bada ere, bisitari euskaldunek ez dute talderik kopurutsuena osatzen, gure erkidegotik joandako bisitariak 7134 izan baitira. Estatuko beste erkidegoetatik joandako bisitarien kopurua, berriz, 7996koa izan da eta Europako beste estatuetatik etorritakoak, aldiz, 18 893. Urrutiko bisitariak ere izan dira, hala nola, Asiatik etorritako 1007 bisitari edota Ameriketatik etorritako 2374. Erakusketak Erakusketei dagokionez, 2015. urtean zehar hiru erakusketa nagusi izan dira Gernikako museoan, halaber, ”Zibili-

zazioen arteko elkarrizketa”; ”Ondarearen berreraikuntza gerraondoan”; eta ”Bakea josiz; gatazka, arpillera, Memoria”. Aipatu hiru erakusketa nagusi horiez gain, beste hiru erakusketa bibliografiko ere izan dira: ”Espainiako Gerra Zibila zineman”; ”Berreraikuntza Gerra Zibila ostean”; eta ”Emakumea eta Gerra Zibila”. Erakusketak ezezik, bi mintegi ere burutu dira: ”Erori eta altxatu: ondarea berreraikitzea gerra baten ondoren” eta ”Bilaketa ilbantzen”. 2016 Datorren urteari begira, Gernikako Bakearen Museoak hainbat ekintza prestatu ditu. Adibidez, otsailaren 3an Nazioarteko eskolarteko Bakea eta Ez Biolentziaren astea ospatuko da. Erakusketei dagokionez, apirilaren erdialdetik irailaren erdialdera memoria historikoaren inguruko erakusketa izango da. Hau amaitu ostean, eta abenduaren erdialdera arte, “”Bake erreferenteak” izeneko erakusketa izango da. Eta urte amaieran, ”Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa” erakusketa izango da.


Ugalketa osasunerako eskubidea eta sexu eskubideak aztertu dira osasun publikoa, psikologia eta sexologia adituen eskutik

Giza Eskubideen Nazioarteko eguna dela dela, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) edozein motatako indarkeriaren kontrako adierazpena zabaldu du indarkeria desberdinek (zuzena, kulturala, egiturazkoa...), batez ere, gazteei dagokionez, suposatzen duten Giza Eskubideen urraketak salatzeko. Aipatu adierazpenean, EGK-k, oraindik ere eskubideen babesean gutxieneko unibertsalak bermatu gabe jarraitzen dutela azpimarratu du. Horrela, urraketak egunero eman arren, horietako asko ez dira hedabideetako agendetan azaltzen eta, ondorioz, ez dira ‘existitzen’, ikusezin bilakatzen baitzaizkigu. Horregatik, EGK-k argi utzi nahi izan du nahitako sufrimendua ez dela inoiz onargarria izango eta, ildo horretan, nahita sortutako sufrimendu guztiak maila berekoak direla azadu dute, hots, ez da besteen gainetik gailentzen den sufrimendurik eta, ondorioz, guztiek arreta maila bera merezi dute. Adierazpen horretan, EGK-k Giza eskubideen defentsan aritzen diren gazte eta gazte-elkarte guztien lana eskertu du. Amaitzeko, edozein nahitako indarkeriagatik Giza eskubideak urratuta izan dituzten biktima guztiek aitortza, konponketa eta justizia merezi dutela aldarrikatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak.

Pasa den azaroaren 17 eta 18an, eta Bizkaiko Foru Aldundiko enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Sailak antolatuta, 2015eko Bizkaiko Giza Eskubideen VIII. Foroa burutu zen ”Osasuna izateko eskubidea eta Giza Garapen iraunkorra” izenburupean. Aurtengo foroan, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME), ONUSIDAko eta Nazio Batuen Populazio Funtseko (UNFPA) ordezkariek Osasuna izateko eskubidea izan dute hizpide. Honekin batera, Ugalketa osasunerako eskubidea eta sexu eskubideak ere aztertu dira osasun publikoa, psikologia eta sexologia adituen eskutik. Osasun-eskubidea Osasun-eskubidea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 25. artikuluan jasota azaltzen den eskubidea da. Gainera, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean ere jasotzen den eskubidea da. Gaur egun, ez da munduan bi tratatu horietako baten bat sinatu ez duen estaturik. Hala ere, eta gezurra badirudi ere, gaur egun, ugalketa-osasuneko arazoak dira adin ugalkorreko emakumeen gaixotze eta heriotza kausa nagusie-

netako bat. Datu ofizialen arabera, egunero, haurdunaldiarekin edo erditzearekin zerikusia duten konplikazioak direla eta 800 bat emakume hiltzen dira munduan. OMEk azaltzen duenez, sexu-osasuna gaixotasun, disfuntzio eta ezgaitasunik ez izateaz gain, sexualitatearekiko eta sexu-harremanekiko errespetua izatea, plazera lortzeko eta sexu-esperientzia seguruak eta hertsadura, diskriminazio eta bortxakeriarik gabeak izateko aukera aitortzea da.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia

hezkuntza giza eskubideak

EGK-k aitortza egin die giza eskubideen alde lan egiten duten gazteei

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 2015 abendua

Bizkaiko Giza Eskubideen Foroak osasuna izateko eskubidea izan du aurtengo gai nagusia


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

18

Gazteek drogen inguruko ‘ikuspegi positiboa’ azaltzen dute Interneten Gizarte sareetan eta mezularitza zerbitzu desberdinetan izaten diren gazteen arteko solasaldietan garagardoa eta kannabisa maila berean azalduko lirateke Asociación de Usuarios de la Comunicación (AUC) elkarteak gazteriak drogen inguruan duen ikuspegia aztertu du gizarte sareetan hauek izaten dituzten solasaldietan oinarrituz. Aipatu erakundeko presidente den Alejandro Peralesek azterlan horrek utzitako zenbait ondorio aurkeztu ditu Drogei buruzko Estatuko Planaren 30. urteurrena dela eta Complutense unibertsitatean burutu berri den Gazteak, Drogak eta Komunikazioa Foroaren II. edizioan. Peralesek azpimarratu duenez, gazteek gizarte sareetan izaten dituzten

solasaldietan, drogen inguruko ikuspegi oso positiboa azaltzen dute eta, adibidez, antzeko interes maila azaltzen dute garagardoarekiko zein porruekiko. AUCek egindako ikerketa horretan, gazteen arteko gizarte sare zein mezularitza sistema desberdinetako 5000 solasaldi baino gehiago aztertu dira. Solasaldietan gazteek drogen inguruan azaltzen zuten ikuspegia aztertu nahi izan da. Peralesek aipatu duenez, mutilek zertxobait gehiago hitz egiten dute drogen inguruan neskek baino, baina, oro har,

parekotasun handia omen dago. Sexuen arabera, neskek drogen inguruan hitz egiten dutenean, kasu gehienetan, horiek bere pertsonan duten eraginetan eta horiek hartzeko arrazoietan zentratzen dira. Mutilen kasuan, berriz, gai nagusia drogak erosteko edo horiek kontsumitzeko tokien ingurukoa izaten da. Gehien kontsumitzen ez dutena izan ez arren, alkohol destilatua da gazteen mezuetan gehien aipatzen den droga. Gehien aipatzen diren drogen sailkapen horretan garagardoa eta porruak azalt-


• DBHko ikasleek egiten duten drogen kontsumoaren inguruko ESTUDES azterlanaren arabera, alkohola eta tabakoa dira ikasleek gehien kontsumitzen dituzten drogak. • Ikasleen %80k baino gehiagok, azken hamabi hilabeteetan, alkohola kontsumitu duela onartzen du. • Drogak kontsumitzen hasteko batez besteko adina 13 eta 16 urte bitartean kokatzen da, drogaren arabera. • Polikontsumoa gero eta normalagoa bilakatu da Estatuko zein Europako gazteen artean.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

gazteria

Onurak eta hutsuneak betetzeko aukerak Garagardoaren inguruan, adibidez, gazteek bere izaera soziala azpimarratzen dute (garagardo bat hartzeko geratu…). Porruen kasuan, esperientzia pertsonalagoa izaten da, derrigorrez lagunen artean egin behar ez dena eta, aztertutako mezuen arabera, baita kutsu erreibindikatiboagoa duena ere. Kasu bietan, adituen kezka sortzen duen polikontsumoa azaltzen da, hots, gazteek droga bat baino gehiagora jotzeko joera dutela, hain zuzen ere. Kokaina eta

pilulak lirateke sarritan aipatzen diren bestelako substantziak. Peralesek azaltzen duenez, gazteek Interneten konplizitatea, praktika kooperatiboak eta itxaropen positiboak bezalako onurak (benefits) aurkitzen dituzte. Era berean, arazoak konpontzeko edo hauetatik ihes egiteko gappers delakoak ere aurkitzen dituzte, hots, hutsuneak betetzeko baliabideak. Zorionez, gazteek gizarte sareen bidez hedatzen dituzten mezuetan drogen inguruan esaten den guztia ez da positiboa. Zentzu horretan, AUC-ko kideek ikusi ahal izan dutenez, barregarri geratzeko beldurra, gurasoekiko jarrera, ikasketetarako kontzentratzeko arazoak edo osasuntsu izateko arazoak ere aipatzen dira drogak ez kontsumitzeko arrazoien artean. Peralesek azpimarratzen duenez, hauek izan daitezke etorkizunean gazteekin landu daitezkeen ildoak, izan ere, erakundeetatik iristen zaizkien mezuak ez dituztela aintzat hartzen baitirudi.

19 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

zen dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Azterlan honen arabera, gazteek bidalitako mezuetan bai garagardoa eta baita porruak ere antzeko arrisku mailan jartzen dituzte gazteek. Peralesek azpimarratu duenez, azterlan horretan ikusi ahal izan den ondorioetako bat gazteek gizarte sareetan drogen inguruan egiten duten gutxiespena da.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

20

duIN!, gazteen arteko arazoak modu positiboan konpontzeko gida birtuala Gasteizko Udalak 12 eta 20 urte bitarteko gazteen artean sor daitezkeen arazoak modu fresko, ozar eta berritzailean konpontzeko gidakatalogoa kaleratu du Gasteizko Udalak 12 eta 20 urte bitarteko gazteen artean sor daitezkeen arazoak modu positibo batean konpontzen lagun dezakeen gida birtuala kaleratu du. duIN! izenarekin aurkeztu den gida hau aipatu adin tarteko gazte eta nerabeekin lan egiten duten gizarte eta hezkuntza eragile guztietara zuzentzen da baina, udaletik azpimarratu duten moduan, bereziki, bakearen kulturaren baloreetan oinarrituz hiritarrak hezi nahi dituzten hezkuntza arloko profesional guztiei. Gasteizko Udaleko gazteria zinegotzia Iñaki Prusillak azaldu duenez, ”gida hau bereziki hezitzaileei begira kaleratu da, pertsona gazteak kritiko, arduratsu, solidario eta gatazka egoera desberdinen aurrean baloreak izan ditzaten laguntzeko” . Gida honen prestaketa Gazteria Zerbitzuaren III Gazte udal-planaren barruan kokatzen da, ”Sozialtasun eta Bizikidetza” lan ildoaren barruan, hain zuzen ere. Azken finean, helburu nagusia Gasteiz gazteentzako topaketa eta bizikidetza gune bilakatzea da. Gida honetan, gatazka pertsona gazteen hazkunde integralerako aukera bilaka daiteke. Gidak pertsona gazteen bizikidetzarako hezkuntza jorratzen du gizarte demokratikoago eta baketsuago bat eraikitzeko. Gida prestatzearen ardura Matiz Elkarteko zuzendari Sara Mazarena izan da. Horretarako, gatazken konponketetan aditu diren Ramón Alzate (UPV/EHUko katedraduna), Mari Luz Sánchez de Heredia (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta


21 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

Gatazkak konponbide positiboa Prestatzaileek azaldu dutenez, duIN! gida bat baino gehiago izateko xedea du. Izan ere, bertan gazteen arteko gatazkak modu positiboan konpontzeko eta hauen arteko bizikidetza errazteko den ezagutza teorikoa eta aplikatua bitartekari sozialen esku jartzen da. Horrela, hezkuntza alorreko esparru desberdinetako hezitzaileen esperientzia desberdinak jaso dira irakasleria osoaren praktika hobetzeko. Gidaren hasieran, testuinguruaren azalpen teoriko bat aurki daiteke. Modu honetan, gazteen arteko gatazken konplexutasuna modu egokiago batean uler daiteke. Jarraian, gatazka horiei aurre egin ahal izateko, erreminta-kutxa praktiko bat eskaintzen da. Kutxa horretan, gazteekin lantzeko dinamika eta metodologia didaktikoak eta interneten eskuragarri diren baliabide pedagokikoak ezezik, beste profesionalekin, informazioa partekatzeko zein esperientziak elkartrukatzeko, harremanetan jartzeko aukera ere dago. Gidan, guztira, gatazka bat modu positiboan kudeatzeko 20 aukera desberdin azaltzen dira. Horietako batzuk, ”12 hodei proiektua” (IRSE) edo Sansomendi ikastetxeko ”Zuk ikasten baduzu, nik ikasten dut” kasu, Gasteizen bertan garatutakoak dira. Beste esperientziak Asturias, Galizia, Katalunia, Valentzia eta bestelako autonomia erkidegoetan garatutakoak dira eta, gainera, atzerrian garatutakoak ere aurkezten dira (Txile, Argentina, Austria, Brasil edota Finlandia. Azken kasu honetan, mundu osoko aintzatespena lortu duen eskola-jazarpenaren kontrako KIVA proiektua azaltzen da. Aipatu esperientzia horiek guztiak ekintza-esparru desberdinetan banatuta daude: Kulturarteko bizikidetza; jazarpena-bullyinga; seguratsuna sarean,; eremu komunen erabilera; indarkeriaren prebentzioa; genero-kohezkuntza; ekologia; eta desberdintasuna eta garapenerako hezkuntza.

gazteria

Jesús Prieto Mendazaren (Gasteizko Berritzegunea) laguntza izan du.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

22

Erraminta berriak erabiliko dira adingabeen Zeuk Esan arreta-zerbitzua indartzeko Bost urteren ondoren, telefono bidezko arreta-proiektua kanal berriekin hazi egin da; adingabeek erabiltzen ohi dituzten sare sozialak ere kezkak jakinarazteko erabiliko dira Eusko Jaurlaritzak hau eta nerabeei arreta emateko sortu zuen Zeuk Esan zerbitzuaren laguntza-telefonoak (116111) bost urte bete berri ditu. Orain arteko balantzea positiboa izan arren, Eusko Jaurlaritzak beste bultzada bat eman nahi izan dio programari eta, teléfono bidez ematen den zerbitzua mantentzen bada ere, teknologia berrien

bidezko beste kanal batzuetara ere hedatuko da. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak eman ditu prentsaurreko batean zerbitzuan izango diren berrikuntzen berri. Bertan, sailburuarekin batera, dira Familia Politikaren zuzendari José Luis Madrazo eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko

Hezkuntza Berriz–tatzeko zuzendari Begoña Garamendi ere izan dira. Izan ere, Zeuk Esan programa sailarteko lankidetzaren ondorioa da. Esan bezala, Zeuk Esan zerbitzuaren ardatz nagusia 116111 telefonoa izaten jarraituko du. Zerbitzu hau, gogoratu behar da, doakoa eta anonimoa eta, gainera, ez du arrastorik


Elkarlana Zeuk Esan arreta-zerbitzua aurrera ateratzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila elkarlanean arituko dira. Lankidetza horren adibidea da, adibidez, adingabeak dituzten ikastetxeen bitartez egingo den zabalkunde-kanpaina. Begoña Garamendik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, azaldu duenez, difusioa Berritzegunei esker burutuko da. Dagoeneko Lehen Hezkuntzako aholkulari, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaile, LHko zentroen zuzendari eta Premia Berezietako aholkulari bakoitzarekin harremanetan jarri dira arduradunek, postaz, kanpaina berrian parte har dezaten. Honetan datza kanpaina, hain zuzen: • Ikasleei horretarako diseinatutako bideoa erakustea.

Zabalkunde kanpainaren bitartez, sei urtetik aurrerako adingabe guztiek zerbitzua ezagutzea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak; horrez gain, irakasleen artean ere ezagutarazi nahi du, adingabeen babesgabetasun edo eskubideen urraketako egoerak hauteman baititzakete. Hain justu, eta adingabeak laguntzeko pentsatutako zerbitzu bat izanik ere, hainbat helduren deiak jasotzen ditu: guraso, familia, irakasle eta hezkuntza ez-arautuko profesional eta/edo begiraleak, bai eta haurtzaroari eta nerabezaroari lotutako beste hainbat pertsona ere. Izan ere, baliteke helduek zenbait egoera hautematea –eskola-jazarpena, kasu– baina ezin aurre egitea, edo ez jakitea nola. Prebentzio-tresna Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren esparruan, Enplegu eta Gizarte

Politiketako sailburuak azaldu duenez, ”haurrek beren buruarekin ondo sentitzen eta bai familien bai erakunde publikoen laguntza eta babesa duten sentimenduarekin hazteko, funtsezkoa da Gobernuak horretara bideratutako tresnak eskaintzea haur eta nerabeei, modu unibertsalean eskaini ere”. 116111 telefono zenbakiak ez du haur edo nerabeen kalteberatasun eta babesgabetasun egoerak jakinarazteko soilik balio; orobat, prebentzio-zerbitzua izateko borondatea du. Hau da, haur eta nerabeek egoera zail bati aurre egin beharreko kasuetan, dela arazo txikia, dela handia, konfiantzazko lagun diskretu eta eraginkor bat izan nahi du. Telefonoaren beste aldean psikologian edo gizarte-zientzietan prestatutako eta adingabeekin tratuan eskarmentatutako heldu bat egoteak laguntza bilatzeko aukera ematen du betiere. Izan ere, haur eta nerabeek arazo eta kezkak dituztenean, batzuetan inguruko helduek eskaintzen diegun garrantzi eskasarekin egiten dute topo. Zenbaitetan, ez dute inor aurkitzen beren sentimendu eta zirrarak kontatzeko. Batzuetan ezin dituzte definitu ere ez; beraz, zerbitzuak profesional bat eskaintzen die telefonoaren bestaldean, banan-banako arreta emateko. Babesgabetasun kasuen aurrean, Zeuk Esan zerbitzuak bere jardunbidea abiarazten du. Hala, 116111 zerbitzua erantzuten duen lantaldeak haur eta neraberen bat babesgabetasun-arriskuan dagoela sumatzen badu, dagokion gizarte-zerbitzuari jakinarazi beharko dio. Kontsultatzaileak salaketa jarri edo gertatutakoa jakinarazi nahi badu, kudeaketak non egin eta harremanetan zeinekin jarri behar duen esango diote. Kontsultatzaileak ez badu salaketarik jarri edo jakinarazi nahi, Zeuk Esan zerbitzuak jakinarazi eta komunikatuko dio ofizioz zeregin hori beteko duen pertsonari.

gazteria

• Ikasleei 116111 telefono-zenbakia beren mugikorreko kontaktuetan gordetzeko proposatzea. • Tutoretzaren zati bat zerbitzuari eskaintzea: esaterako, webgunea eta Facebook eta Twitter profilak erakustea.

23 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

uzten telefono-fakturetan. Gainera, telefonoz eskaintzen den zerbitzuaz gain, teknologia berrien bidezko kanal berrietara ere joko da. Adibidez, webgunea (www.euskadi.eus/zeukesan); adingabeentzako bloga (http://zeukesan.blog.euskadi.net) , adingabeekin lan egiten duten helduentzako bloga (http://helduakzeukesan.blog.euskadi. net); YouTube kanala (https://www. youtube.com/user/zeukesan); eta Twitter eta Facebook bezalako sare sozialak (@Zeukesan eta https://es-es. facebook.com/zeukesan) ere izango dira. Hau guztia gutxi balitz, aipatu prentsaurrekoan Zeuk Esan zerbitzuak buletin edo newsletter delako bat ere izango duela aurreratu zen. Hau, hamabostean behin argitaratuko den aldizkari bat izango da newsletter hori eta haurrekin zein nerabeekin zerikusia duten albisteak irakurri ahal izango dira. Aipatutako aldizkaria harpidedunei bidaliko zaie posta elektronikoaren bidez (zerbitzuaren webgunean dagoen estekaren bidez harpidetu ahal izango da) eta sare sozialetan ere eskegiko da.


gazteria

Gazte Solidarioak: Udal etxebizitzen alokairu merkeak auzoko gizarte bizitzan konprometitzen diren unibertsitateko ikasleentzat

± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

24

Bilboko Udalak, UPV/EHUk eta Deustuko Unibertsitateak sustatzen duen ”Gazte Solidarioak” programak, auzoko proiektu komunitarioetan laguntzen duten ikasleei alokairu partekatuko pisuak eskaintzen dizkie hilean 55 euroko prezio sinbolikoaren truke. Une honetan, 55 dira aipatu programan parte hartzen ari diren ikasleak, hogei pisu desberdinetan banatuta. Horietatik, 45 EHUko ikasleak dira eta beste hamarrak, Deustuko Unibertsitatekoak.Ikasleek Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetako proiektu komunitarioetan eta talde ahulen laguntzako proiektuetan laguntzen dute,

bere pisuak kokatuta dauden auzoetan, hain zuzen ere. ”Etxebizitza duin eta merkea ez da batere erraza unibertsitateko ikasleentzat, inon ere; Bilbon ere ez. Udal Etxebizitzak erakundeak Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko eguneroko bizitzan konprometitzearen truke eskaintzen dizkie, herritarren arteko bizikidetzaren ohiturak eta balioak zabaltzeko, gizartekoak eta ekojasangarriak direnak” azaldu du Goyo Zurro Etxebizitza zinegotziak eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidenteak”Gazte solidarioak” programaren edizio honetako aurkezpenean.

EGK-k gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamen aurkeztu ditu Legebiltzarrean Pasa den azaroaren 16an, EGK-ko presidente Itxaso Andueza eta Amaia Elorza, enplegu eta etxebizitza teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Enplegua, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean izateko aukera izan zuten eta, bertan, ”Gazteontzako enplegu planak egiteko gazteon errezetak” txostena aurkeztu zuten. Hori, gazteen prekarietateari aurre egiteko hamazazpi proposamen biltzen dituen txostena da. Dokumentua jada ekainean aurkeztu zuen EGK-k baina azken hilabeteetan gizarteko eragile desberdinekin elkartu izan dira hori aberasteko. Funtsean, dokumentuak prekarietatearekin amaitzeko eta kalitatezko enplegua eta gazteon lan eskubideak bultzatzeko 17 proposamen aurkezten ditu. EGK-ko ‘gazteria eta enplegua’ lan taldeak urtebete baino gehiago eman du proposamen horiek guztiak lantzeko eta xedea azken urteetan administrazioek bultzaturiko gazte enplegu planetan diren hutsuneak betetzeko ideiak ematea izan da. Dokumentua bi atal nagusitan banatzen da: enplegu planak garatzeko kontutan hartu beharreko gakoak alde batetik eta, bestetik, gazteek enplegu duina sustatzeko ezinbestekotzat jotzen dituzten zenbait proposamen. Dokumentua irekia da eta edozein gazteren ekarpena aintzat hartu dela adierazi dute EGK-ko kideek. Esan bezala, azken hilabeteetan administrazio publikoko, talde politikoetako, sindikatuetako eta bestelako gizarte eragileetako kideekin bilerak izan dira jatorrizko dokumentua osatzeko eta aberasteko. Guztira, hogei bilera baino gehiago burutu dira azken lau hilabeteetan xede horrekin.

Gazte Hitzak, Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Gazte Hitzak Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketa Gasteizen jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gaia librea izango da baina fikziozko generoa jorratu beharko dute aurkezten diren lanek. Bi modalitate nagusi izango dira: gaztelania eta euskara, eta bakoitzaren barruan bi adin tarte: 14-18 urte eta 19-25 urte. Lanak Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora bidal daitezke, edo posta elektronikoz bidali, gaztehitzak@gmail.com helbidera, 2016ko urtarrilaren 29ra bitartean. Epaimahaikideen artean, besteak beste, Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondo izango dira. Modalitate eta adin tarte bakoitzeko sari bat banatuko da. Batetik, 300 euroko balioa izango duen txartela, liburuetan gastatzeko, eta, bestetik, Bernardo Atxagaren (euskarazko modalitatea) eta Juan Ibarrondoren (gaztelaniazko modalitatea) laguntza norberaren lana osatzeko. Saritutako lanak zabaldu egingo dira.


AROPE (At Risk Of Poverty or social Exclusi贸n) adierazle estretegikoaren arabera Gaindegia- Euskal herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behatokia-k Europa 2020rako adierazle estrategikoa den AROPE datuetan oinarrituta Euskal Herrian den pobrezia eta gizarte bazterketa arriskua kalkulatu du. Aipatu adierazlearen arabera, pobrezia ez da soilik gaitasun edo baliabide ekonomikoen falta eta, ondorioz, gabezia material larriak edota gurasoen lan intentsitate baxua ere kontutan hartzen dira. Gaindegiak egindako kalkuluen arabera, Euskal Herriko biztanleria osoaren %16,7 pobrezia edo gizartebazterketa arriskuan bizi da. Adingabeen kasuan ehuneko horrek gora egiten du ia %20raino. Esan bezala, pobrezia ez da soilik gaitasun ekonomikoaren arabera neurtzen eta adierazle hau osatzerakoan gabezia material larriak ere aintzat hartu dira. Jarraian zehazten diren bederatzi baliabideetatik familia batek lauri ezin badie aurre egin gabezia material larria duela esan ohi da:

alokairua, hipoteka edo ohiko fakturak ordaindu; neguan etxea tenperatura egokian mantendu; ustekabeko gastuei aurre egin; hiru astean behin haragia, oilaskoa edo arraina jatea; urtean astebete, gutxienez, oporretara joatea; autoa izatea; garbigailua izatea; koloreko telebista izatea; telefono bat izatea. Kasu horretan, Gaindegiaren kalkuluen arabera, euskal biztanleria osoaren %4k gabezia material larriak izango lituzke eta, adingabeen kasuan, %5,3k. Euskal Herrian diren datuak Europar batasuneko batez bestekoarekin alderatzen badira, gurean egoera hobea dela ikus daiteke. Izan ere, Euskal Herrian pobrezian edo gizarte-bazterketa arriskuan bizi den biztanleriaren ehunekoa Europakoa baino ia zortzi puntu baxuagoa da, %16,7 eta %24,5, hurrenez hurren. Gabezia material larriei dagokionez ere, gurean egoera hobea dela ondoriozta daiteke. Europan, batez beste, horrelako arazoak dituen biztanleria %11,1 den bitartean, Euskal Herrian %9,6koa da.

Munduko Medikuak, Prosalus eta Mediscusmundi GKE-ek Estatu mailan den Garapenerako Laguntza ofiziala, osasunerako lankidetzarako dagokionez, gero eta txikiagoa dela salatu dute. Izan ere, gaur egun laguntza hori 1989an zen mailaren antzekoa da, hots, Errenta Nazional Gordinaren %0,14, hain zuzen ere. Osasunari bideratutako aurrekontua, %3,5 eta %20 murriztu da azken bi urteetan, hurrenez hurren. Aipatu erakundeetako ordezkariek kezkagarritzat jo dute jada 2008. urtean hasitako joera hau, sektore hori giltzarri baita pertsonen eta herrien garapenerako. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, euskal lankidetzaren eragile nagusiak aintzat hartuta (Eusko Jaurlaritza, Toki Erakundeak eta Unibertsitateak), 2014. urtean Garaperako Laguntza Ofiziala 49.957.193 eurokoa izan zen. Kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzak %78a jarri du. Gure artean lankidetzara bideratzen den kopurua hazi bada ere, oraindik ez da Lankidetzarako Euskal Legean aurreikusitako %0,7ra iristen. 2014an osasunari emandako laguntzari dagokionez, euskal exekutiboa hirugarren Autonomia Erkidegoa da osasunari emandako diruaren kopuru osoak aintzat hartuta (2.687.134 euro). Orientazio geografikoari dagokionez, Amerikako eskualdeek lehentasuna izaten jarraitzen dute euskal osasun lankidetzan. Kontinenteka, Amerikak du lehentasuna entitateen zein Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari dagokionez.

gazteria

25 卤 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

Euskal Herriko 18 urtetik beherako gazteen %20a pobrea da

Osasun lankidetzarako inbertsio gehiago behar da


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

26

Gero eta gehiago dira euskaraz ondo hitz egiten duten gazteak Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen arabera, 2014. urtean, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %64,4k ondo hitz egiten zuen euskaraz Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak gazteriaren artean den euskararen ezagutzaren gaineko zenbait datu eman ditu ezagutzera. Aztertutako datuak Eustatek bost urtetan behin burutzen duen Bizi-baldintzen inkestatik datoz. Horien arabera, azken 25 urteetan nabarmen hazi da euskaraz ondo moldatzen diren gazteen kopurua. Horrela, 1989an ondo moldatzen ziren gazteak %24,4 ziren bitartean, gaur egun, ehuneko hori %64,4ra hazi da, hots 40 puntu gehiago. Euskararen hazkundea nabarmena izan bada biztanleriaren adin tarte guztietan, hazkunderik nabarmenena gazteen artean emandakoa izan da. 2014ko datuei erreparatuz gero, ikus dezakegu 15 eta 19 urte bitarteko taldea dela euskara ezagutzearen ehuneko handien duena (% 81,6k ondo hitz egiten duela dio) eta ehunekoak behera egiten du adinean gora egin ahala: % 59,3koa da 20 eta 24 urte bitartekoen artean eta % 54,4koa 25 eta 29 urte bitartekoen taldean. Herrialdeka, Gipuzkoa da euskaraz ondo hitz egiten dutela adierazten duten gazten kopururik handiena duena (%74,8). Jarraian, Bizkaia (%60,4) eta Araba (%53,6) aurkituko lirateke.

EAEn euskaraz ondo hitz egiten duten gazteen eta biztanleria osoaren ehunekoaren bilakaera 100 Biztanleria osoa

15-29 urte bitarteko gazteak

80 61,3

60

52,0 40,2

40

31,5 24,9

20 0

64,4

24,4

1989

28,6

1994

31,2

1999

33,6

2004

36,1

36,7

2009

2014

Iturria: EUSTATen Bizi-baldintzak inkestatik Gazteen Euskal Behatokiak ateratako datuak

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigorriaga.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

Araba


gazteria

Agenda

28 ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

Abenduak 19, larunbata, 19:30. Mahai-ingurua + Proiekzioa. “ED+C: El día más corto”. Sarrera dohainik. Abenduak 26, larunbata 20:30. Musika. Outer Heaven. Sarrera dohainik. Bilborock. Urtarrilak 2, larunbata 19:30. Musika. Ramdom taldearen lehen EP-aren aurkezpena 10€. Bilborock.

Bilboko Udalak gazteak Bilborockeko jardueretan inplikatzeko programa jarri du abian Bilboko Udaleko Gazteria sailak gazteei parte hartzeko espazio bat eskaini nahi die eta, horretarako, #BilborockLab izeneko programa garatu du. Honen xedea Bilborock aretoan izango den programazioaren barruko proposamen berriak kontrastatzea, oniritzia ematea eta analisia egitea izango da. Abendua eta urtarrilean zehar, Gazteria Saila harremanetan jarriko da Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteekin eta horien ekimen eta proiektuekin, Bilborock aretoan 2016ko otsailean izango den saio ireki batera gonbidatuko ditu. Aldi berean, gazteei laguntza eskatuko zaie, partaidetzarako saio ireki hori batera diseinatzeko. Pertsona-talde batek modu berrian

gizartean dagoen behar bati erantzuteko da espazio hori. Behin #BilborockLab horretan azaldutako ideiak bilduta, Gazteria Sailak Bilboko oraingo zein etorkizuneko errealitatearekin bat datorren programazio batekin bat datorren 2017-2019 denboraldirako programazioa abian jartzeko ekimena berrikusi eta aztertzeko asmoa du. Udalak gazte guztiei adorea eman nahi die #BilborockLab ekimenean parte hartzeko. Horretarako harremanetan jar daitezke helbide elektroniko hau erabiliz: bilborocklab@bilbao.eus. Baita parte hartu Facebook eta Twitter sare sozialetan #BilborockLab etiketa erabiliz. Horren bidez prozesua aurrera eramaten jarraituko da.

Urtarrilak 13, asteazkena 10:00. Jardunaldia. “Europa Sortzailea” eta “Europa hiritarrekin”. Izen-ematea ezinbestekoa. Bilborock. Urtarrilak 16, larunbata 21:00. Musika. Fullmetal Band + Indomables. 8/10€. Bilborock. Urtarrilak 22, ostirala 20:00. Antzerkia. Loulogio: “Achuchao”. 10-13€. Bilborock. Urtarrilak 23, larunbata 20:00. Musika. Ankenai. 10-12€. Bilborock. Urtarrilak 30, larunbata 19:00. Musika. Ihauterirako kopla txikien lehiaketa. Sarrera dohainik. Bilborock.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2015 abendua

29

Abian da euskara sustatzeko Galdeketaun lehiaketaren II.edizioa Aplikazio mugikorraren formatua duen lehiaketa hau 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratuta dago bere sakelako telefonoetan euskaraz jolas eta jardun dezaten Abian da jada Bilboko Udalak, Notzeberri. com atari kulturalaren laguntzarekin batera, aplikazio mugikorraren formatua duen ”Galdeketaun” lehiaketaren II. edizioa. 12-17 urteko Bilboko gazteei zuzendutako lehiaketa horren xede nagusia gazteek euren mugikorretan euskaraz jardun eta jolas dezatela da. Esan bezala, lehiaketa Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailaren ekimena da eta horren bidez, euskarazko tresnak baliatu nahi ditu aipatu adin-tarte horretako gazteekin, euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten. Lehiaketa Bilbo eta Bizkaiari buruzko galdera eta erantzuna moduzko zenbait itaunen bidez osatzen da, eta bertan kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera eta Athletic-en inguruko galderak aurki daitezke, besteak beste. Parte-hartzaileek

ahalik eta punturik gehien lortu behar dituzte. Zenbat-nahi aldiz olgetako aukera ematen du hilabete bi iraungo duen lehiaketak, azaroaren 25etik urtarrilaren 25era. Puntuazio altuena lortzen duena sarituko da, baina horrez gain, bestelako sariak ere zozkatuko dira bertan parte hartzeagatik eta baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere. Hortaz, edonor izan daiteke saridun. Nola parte-hartu Jokoa ”Google Play Store” aplikazio-dendatik jaitsi ahal izango dohainik. Lehiatzen hasi aurretik, parte-hartzaileek erabiltzaile izena, telefonoa eta adina bakarrik adierazi behar dituzte erregistratzeko. Telefono-zenbakia izenari lotua izango da, eta hortaz, ezingo dute jolastu erabiltzaile batek baino gehiagok telefo-

no-zenbaki berberarekin. Aurten, galdera berri dezente jarri dira, eta laugarren erantzuna gehitu zaie. Aurten ere, dena modu ausazkoan ikusiko da, bai eta erantzunak ere. Jolasak entretenimendua sustatzen du, eta nahi beste aldiz jolas daiteke, euskal kultura irakasteko eta ikasteko. Joan den urtean, ia ehun jokalari ibili ziren norgehiagoka interesgarri honetan, baina harrigarriagoa da 4000 bider baino gehiago jolastu zutela. Datu pozgarri horrek adierazten du euskara jokorako hizkuntza erraz eta normala dela parte-hartzaileentzat, eta era berean, APP hau oso erakargarri bilakatu dela. Lehiaketari buruzko informazioa guztia eta APP-a deskargatzeko esteka www.galdeketaun.biz webgunean aurkitu daiteke.



Gazteberri.eus Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.