Gazteberri123 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 123. Zbk | 2017 Martxoa |

Robotek gure lana egingo dute. Zer egingo dugu guk?

#123


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Bilboko Udalak gazteak ardatz izango dituen menpekotasunen aurkako plana garatu du z Euskal gazteak prest daude atzerrira

08

Erreportajea: Gizon eta emakumeen soldatak parekatzeko lehen urratsa

14

Elkarrizketa: Aingeru Mayor

joateko laboralki hobetu ahal izateko z Lanbideren behatokia kontratazioen garapena aztertzeko

20 Zientzia z Martxoak 14: Pi zenbakiaren eguna

22 Euskara z Euskararen alde korrika z Euskarazko eskaintza zabalagoa izango da EHUko Uda Ikastaroetan z Sorbonak Nafarroako ondare immateriala eta euskara aztertu ditu

32 Sexua z Euskal gazteriaren % 80 inguruk semealabak izan nahi ditu z Masturbazioaren onurak

34

26

Erreportajea: Robotek gure lana egingo dute. Zer egingo dugu guk? GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

Teknologia berriak z Internet bide okerretik doa z 18.317 web gune euskaraz z Euskal blogarien topaketa

42 Agenda 3


Gazteberriak GAZTEEN ARTEAN EUSKAL ONDAREAREN EZAGUTZA INDARTZEKO SARIA Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondarea Sariaren III. edizioa jarri du abian. Lehiaketa horren xedea DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko lehen mailako ikasleen artean euskal kultura-ondarearen hedapena bultzatzea da. Lehiaketan parte hartzeko 3 eta 10 minutu arteko iraupeneko bideoak aurkeztu behar dira kultura ondarearekin lotutako duten ikuspegia azalduz. Partaideek Irlandara zazpi eguneko bidaia irabazteko aukera izango dute. Bertan, Irlandako kulturaren, hezkuntzaren eta gazteriaren arloko eragileak ezagutzeko aukera izango dute.

ZINELEKUK SORTZAILE GAZTEAK TREBATUKO DITU Arabako Gazteria Foru Institutuak eta Gasteizko Udalak antolatuta Zineleku programak jakintzaalorrarteko trebakuntza eskainiko die sortzaile gazteei. Izena emateko epea jada zabalik da eta maiatzaren 1ean amaituko da. Programa uztailaren 23 eta abuztuaren 3 bitartean garatuko da KalakaLaben eskutik Gasteizko Santa Maria Katedraleko aterpetxean. Programa 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat da eta euskaraz izango da. Aurtengo programa soinua eta Super 8mm filmazioa izango ditu ardatz.

4

Bilboko Udalak gazteak ardatz izango dituen menpekotasunen aurkako plana garatu du Droga eta alkohola ez ezik, plan berriak apustuak ere aintzat hartuko ditu Bilboko Udalak Menpekotasunen V. Udal Plana aurkeztu berri du. Plan horren berritasun handiena honakoa da: substantziarik gabeko menpekotasun edo zaletasunak ere aintzat hartuko ditu. Izan ere, plan berriak garrantzi handia ematen die joko patologikoei edo apustuei. Zentzu horretan, adin gabeek eta gazteek arreta berezia jasoko dute, Udaletik azpimarratu duten bezala, ludopata gazte eta helduen profilak guztiz desberdinak direlako. Bilboko Udaletik azaldu dutenez, apustuak jada ez dira pertsona helduen kontua eta, gero eta gehiago, gazteek joko horietan parte hartzen dute, bereziki, Internet bidez.

Gazteen artean menpekotasunak ekiditeko prebentzioan sakontzea aurreikusten da. Horrela, jada Bilboko hainbat ikastetxerekin lanean ari da Udala. Joko eta apustuak ez ezik, Planak alkoholaren eta hainbat drogen menpekotasunak ere jorratuko ditu. Kasu horretan, xedea substantzia horien kontsumoa ahal den neurrian murriztea eta kontsumo horiek eragiten dituzten jarrera negatiboak ekiditea da. Plana indarrean izango da 2019. urtera arte eta lau lan-ildo nagusi izango ditu: haurrak, nerabeak, gazteak eta pertsona helduak.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


ABIAN DA INSTANT1EAN INSTAGRAMEKO LEHIAKETAREN II. EDIZIOA Pasa den martxoaren 1ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirola Zuzendaritzak Instant1ean Instagrameko lehiaketaren II. edizioa jarri zuen martxan. Lehiaketaren helburua irudi baten bidez nerabeek bere bizitzako istant bat azaltzea da: musika, kirola, eguneroko une esanguratsuak... Lehiaketan Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 7an amaituko da.

NAZIOARTEKOTZE-BEKAK BEINT PROGRAMAREN ESKUTIK Eusko Jaurlaritzak martxan jarri ditu BEINT nazioartekotze-beken programa. Programa horri esker, unibertsitateikasketak dituzten 100 gaztek atzerrian praktikak egin ahal izango dituzte. Prestakuntzaren iraupena 14-16 hilabete ingurukoa da.

GIPUZKOA ACTIVE HACKING Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko hiri eta herriak espazio publiko aktiboak bihurtzeko egitasmoa garatu du. Bere izena #Gipuzkoaactivehacking da eta gazte zein nerabeei euren udalerrietako espazio publikoak berrinterpretatzeko proiektuak aurkezteko aukera ematen die.

NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN? Abian da gazteei zuzendutako “Non ikusten duzu Europa Euskadin” argazki-lehiaketaren VI. edizioa. Lehiaketaren xedea da gazteek Europak euren ingurune hurbilena garatzen nola lagundu duen azaltzea. Ideia hori argazki batean azaldu beharko da. Lehiaketa EAEko 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Lanak aurkezteko epea martxoaren 20an hasi zen eta apirilaren 23an amaituko da. Partaideek argazkilaritza materiala irabazteko aukera izango dute.

HEGO EUSKAL HERRIAN DEN GAZTE LANGABEZIA-TASAK EUROPAR BATASUNEKOA BIKOIZTEN DU

ELA sindikatuak ezagutzera eman dituen datuen arabera, gazte langabezia-tasa % 38,1ekoa da Nafarroan eta % 43,1ekoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Espainiako batez bestekoa % 41,9 da eta Europar Batasunekoa, berriz, % 18,5. ELAk salatzen duenez, langabezia-tasa handiak ez ezik, prekarietate-baldintzak nagusi dira, batez ere, gazteen, emakumeen eta 55 urtetik gorakoen artean.

“Krisiak aberatsen mesederako sortzen dira, horiei esker arauak berridazteko aukera dutelako” ANGUS DEATON. Ekonomia Zientzien Nobel Saria 2015. urtean desparekotasunaren inguruan egindako lanei esker. Princeton Unibertsitateko katedraduna.

GAZTEEN KOPURUA % 25EAN JAITSI DA EAE-N EUSTAT-ek emandako datuen arabera, gaur egun, 15 eta 29 urte bitarteko 283.517 gazte bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Duela hamar urte bizi ziren adin bereko gazte kopuruarekin alderatuta (377.395) gazteen kopurua laurden batean murriztu dela ikus daiteke.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

LANBIDE HEZIKETAKO URREZKO DOMINA. María Busto Montalvok Spain Skills olinpiadan urrezko domina bat irabazi du. Horri esker, Abu Dhabin izango den World Skills eta Budapesten izango den Europe Skills lehiaketetan parte hartzeko aukera izangon du Bustok.

GUTUN ZURIA JAIALDI LITERARIOAREN X. EDIZIOA. Bilboko Gutun Zuria jaialdia apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean izango da Ospakizuna lelopean. Izan ere, aurtengoa jaialdiaren hamargarren edizioa izango da eta urteurren hori ospatzeko, goi-mailako idazleak ekartzeko apustua egin da. Horien artean, adibidez, honako hauek aipa daitezke: Alberto Manguel, Annie Proulx, Siri Hustvedt, Diamela Eltit edota Kirmen Uribe.

5


IKERTZAILE GAZTEAK LEHEN SEKTOREAN

Euskal gazteak prest daude atzerrira joateko laboralki hobetu ahal izateko % 85,3 atzerrira joango litzateke bere ibilbide profesionalean garatzeko Young Business Talent txostenak estatuko unibertsitate-aurreko gazteen inguruko jarrera eta joerak aztertu ohi ditu. Euskadiri dagokionez, euskal gazteak profesionalki garatzeko atzerrira joateko prestutasunik handiena azaltzen dutenak dira. Horrela, euskal gazteen % 85,3 atzerrira joateko prest dago hori bere ibilbide profesionalerako mesedegarri bada. Euskaldun gazteek gustukoen dituzten herrialdeak AEB, Erresuma Batua, Alemania eta Italia dira. Txostenak azaltzen duenez, euskal gazteak dira bere ikasketak aukeratzeko zalantza gehien dituztenak. Horrela, EAEko gazteriaren % 38,2 bakarrik dauka garbi zer ikasi nahi duen.

6

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak 21 beka banatu ditu ikertzaile gazteen artean lehen sektorean lanean has daitezen. Beka horiek Eusko Jaurlaritzak lehen sektorean eta nekazaritzako elikagaien industriaren balio-kate osoan I+G+bko jarduerak sustatzeko garatzen ari den politikaren barruan kokatzen dira. Aipatu hogeita bat beka horietatik hamaika ikertzaile gazteentzat bideratuta daude eta beste hamarrak, berriz, teknologoentzat. Beka eskuratu duten ikertzaile gazteek doktore gradua eskuratuko dute eta teknologoek, aldiz, enpresa eremuaren barruan garapen teknologikoko eta berrikuntzako arloetako trebakuntza. Programa horren barruan garatuko diren gaiak, besteak beste, honako hauek izango dira: nekazaritza, elikagaiak, animaliak, arrantza, ingurumena eta basogintza.

Future Lan

Lanbideren behatokia kontratazioen garapena aztertzeko Eusko Jaurlaritzak hainbat sektore ekonomikotan kontratazioek duten garapena aztertu nahi du eta, horretarako, Lanbidek kudeatuko duen Future Lan izeneko behatokia garatu du. Behatokiak 2030. urtera arteko balioztapenak egingo ditu, eta jada Eusko Jaurlaritzatik aurreratu dutenez, etorkizunean izango diren kontratazio gehienak beharrezkoa izango den belaunaldi-erreleboak baldintzatuta egongo dira. Enplegu sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, datozen urteetan enpleguak joera positiboa izango du Euskal Autonomia Erkidegoan. Zentzu horretan, gazte enplegua sustatzearen beharra azpimarratu du sailburuak eta horretarako, adibidez, Lehen Aukera bezalako programen garrantzia azpimarratu du. Artolazabalek azaldu duenez, 2024. urtera bitartean sortuko diren lanpostuen % 88 inguru belaunaldi-erreleboa dela eta izango dira. Datu hori aintzat hartzen bada, 260.000 postu betetzeko beharra izango litzateke.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa



Gizon eta emakumeen soldatak orekatzeko lehen urratsa Pasa den otsailaren 22an emakume eta gizonen soldata-berdintasunaren aldeko Europako eguna ospatu zen. Gezurra badirudi ere, lan bera egiteagatik (behintzat antzeko produktibitatea duten lanak) emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa jasotzen dute kasu gehienetan. Islandia izan da legez desparekotasun hori ekidin duen lehen herrialdea.

8

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

9


S

eguruenik, jakinaren gainean izango zarete baina, normalean, gizonek emakumeek baino gehiago kobratzen dute lan bera edo antzeko lan bat egiteagatik. Hori ez da gure artean bakarrik ematen den fenomenoa; mundu osoan hala gertatzen da. 2015. urtean jasotako datuen arabera, adibidez, Estatu Batuetan emakumeek, batez beste, gizonek baino % 20 gutxiago kobratzen zuten. Europar Batasunean, berriz, batez beste, emakume batek gizon batek baino % 16,3 gutxiago kobratzen du lan bera egiteagatik (Estonian % 30 da eta Eslovenian %3,2) . Adituek azaltzen dutenez, gizon eta emakumeen arteko soldata-desparekotasun horrek elkarrekiko erlazioa duten hainbat faktoreengatik ematen da: lana, familia, gizartea edota gizonek eta emakumeek egin ahal duten eta egin beharko lituzketen lanen inguruko estereotipoak. Hau guztiz bidegabea da, eta, gainera, giza eskubideak urratzen dituen fenomenoa da. Izan ere, 1966. urtean sinatu zen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen nazioarteko Itunaren 7. artikuluan jasotzen den moduan, langileek bidezko soldata bat jaso behar dute eta kasu guztietan, balio bera duen lanarengatik soldata bera jaso beharko dute, inolako bereizketarik gabe, partikularki, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatu behar delarik. Zorionez, nahiz eta poliki ematen ari den, badirudi egoera aldatzen ari dela eta gero eta gehiago

10

omen dira desparekotasun hori guztiz zuzengabea dela onartzen dutenak. Egoera hori zuzentzeko lehen urratsa Islandian eman dute (beste behin). Bertako gobernuak enpresak gizon eta emakumeen arteko soldata-

ISLANDIA AURRENDARI BESTE BEHIN BERDINTASUN KONTUETAN. Islandiako gobernuak gizon eta emakumeen soldatak legez parekatzeko neurriak hartu ditu. 2022. urterako soldata desparekotasunarekin amaitzea espero dute.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


parekotasuna errespetatzen dutela frogatzera behartuko dituen lege-erreforma onartu berri du. Araua hiru urte barru jarriko da indarrean eta 2022rako soldata desparekotasuna guztiz desagertuko dela espero dute.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

Lanaren Nazioarteko Erakundeak ez du uste mende honen amaierarako desparekotasun hori desagertuko denik mundu osoan. Islandian onartu duten legeak, genero kontuengatik ez ezik, etnia edo nazionalitate kontuengatik

ematen diren desparekotasunekin ere amaitu nahi du. Generoa dela eta egun Islandian den soldata desparekotasuna % 14 ingurukoa da. Hala ere, Islandia da parekotasun kontuetan munduko herrialderik aurreratuenetako

11


AMATASUNA. Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, soldata desparekotasunean gehien eragiten duen faktorea amatasunarena litzateke. Horrela, erakunde horrek prestatu duen txosten baten arabera, seme-alabaren bat duten emakume langileek seme-alabarik ez dituzten emakume langileek baino gutxiago kobratzen duten bitartean, aita diren langileek aita ez direnek baino gehiago kobratzen dute.

bat. The Economist aldizkari prestigiotsuak argitaratu duen artikulu baten arabera, Islandia litzateke herrialderik onena emakume langile batentzat. Zentzu horretan, herrialde eskandinaviarrak dira gizon eta emakumezkoan arteko parekotasunaren alde lan gehien egin dituztenak. Aipatu sailkapen horretan, Islandiaren atzetik, Suedia, Norvegia eta Finlandia aurkituko lirateke. Kontrako aldean (soilik ELGA/OCDE osatzen duten herrialdeak aintzat hartuta) Hego-korea, Japonia eta Turkia aurkituko lirateke. Gure artean, berriz, eta Gazteen Euskal Behatokiak jasotako datuen arabera, lanaldi osoan lan

12

egiten duten gizon eta emakume gazteen arteko soldata-aldea 100 eurokoa baino handiagoa da. Oro har, emakume gazte langileek gizon gazte langileek baino prekarietate handiagoa izaten dute. Horrela, soldatetan ez ezik, alde nabariak izaten dira bien arteko aldi baterako kontratu kopuruan, lanaldi partzialean lan egiten duten emakume eta gizonen kopuruan edota enplegua galtzeko edo prekario bihurtzeko aurreikuspenetan. Ildo berean, eta jada Gazteberrin azaldu genuen moduan, pasa den urtean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “Ibilbide moreak: emakume gazteen egoera lan

munduan� izeneko txostena argitaratu zuen. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 29 urte bitarteko emakume gazteen soldata, batez beste, adin bereko gizonena baino 266 euro baxuagoa zela azpimarratzen zen. Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, soldata-desparekotasunean gehien eragiten duen faktorea amatasunarena litzateke. Horrela, erakunde horrek prestatu duen txosten baten arabera, semealabaren bat duten emakume langileek seme-alabarik ez dituzten emakume langileek baino gutxiago kobratzen duten bitartean, aita diren langileek aita ez direnek baino gehiago kobratzen dute.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa



Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


AINGERU MAYOR Chrysallis Euskal Herria elkarteko presidentea

“Sexu identitatea genitaletan ez dagoela ulertu behar dugu” Chrysallis elkartea zakila duten nesken eta bulba duten mutilen gurasoek osatzen dute. Urte hasieran egin zuten kanpainari esker gai hau gizarteratzea lortu zuten.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

‘Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak’ leloa erabili zenuten urte hasieran egin zenuten kanpaina batean. Norberaren nortasun sexuala, beraz, ez da bakarrik hankartean dugun horren baitan eraikitzen? Sexu identitatea autopertzepzio kontu bat da: “ni neska naiz”, “ni mutila naiz”. Beraz, guztiz subjektiboa da. Prozesu mental bat da eta, horrela, nonbait ematekotan, hankartean baino, garunean emango litzateke. Eta hau adibide sinple baten bidez uler daiteke: mutil batek istripu baten ondorioz bere zakila galduko balu mutila izateari utziko lioke? Argi dago ezetz! Kasu horretan, zakilik gabeko mutila izango litzateke baina, esan dudan moduan, autopertzepzio kontu bat denez pertsona horrek bere burua mutiltzat hartzen jarraituko luke. Mutila izaten jarraituko luke. Horregatik, garrantzitsua da identitatearen kontzeptualizazioa desgenitalizatzea eta ulertzea sexu identitatea ez dagoela genitaletan. Eta hau oso argi erakusten digute zakila duten neskek eta bulba duten mutilek. Kontzeptuak argitzearren, zein da sexu identitatearen eta generoaren artean den aldea? Sexu identitatea norberak bere burua zein sexuarekin identifikatzen den litzateke, hots, zure burua gizontzat ala emakumetzat jotzen duzun. Generoa, berriz, sexuagatik gizarteak inposatzen dituen estereotipoak eta rolak lirateke. Zeren baitan eraikitzen du haur batek bere sexu nortasuna? Sexu identitatearen muina norberak gizona ala emakumea den jakitea da. Har dezagun gizon baten adibidea; gizona denaren ezagutza horren gainean pertsona horrek bere bizitza osoan zehar gizona izateko bere modua eraikiko du. Gure haurrekin argi ikusi ahal izan dugunez, neska edo mutil direla jakitea barnetik kanporako prozesu bat da. Hasieratik dakite neska edo mutil diren eta, gure haurren kasuan, gainera, besteok esaten dugunaren kontra. Beraz, aurkikuntza bat da, ez da aukeraketa bat, hots, gure haurrek ez dute neska edo mutila izan

15


nahi duten aukeratzen, neska edo mutila diren aurkitzen dute. Eta autopertzepzio hori ez da kanpotik eraikitzen den zerbait. Hori bai, autopertzepzio horren gainean sexu identitate osoaren eraikuntza hasiko litzateke, hots, nolako neska edo mutila eraikitzen joaten den. Izan badira sexu identitatea garunean den egitura neuronalaren araberakoa izan daitekeela azaltzen duten zenbait ikerlan baina hori, oraindik ere, frogatzeke dago. Hala ere, hala balitz ere, guretzat sexu identitatea zerbait subjektiboa izaten jarraituko luke eta, beraz, ziurtasun osoz soilik ezagutu ahalko genuke neska edo mutil horrek hala adierazten duelako. Zuzena da haur transexualak terminoa erabiltzea? Nola izendatu beharko genituzke? Guk transexualitatea terminoa erabiltzen dugu, nolabait, haur horien errealitatea izendatzeko, ulertzeko eta ikasteko baliagarria delako. Gure elkartea adingabe transexualen gurasoen elkartea da. Termino horrek kolektibo horren inguruan hitz egiteko era errazten du baina arazoak sor daitezke adjektibo hori sustantibo moduan erabiltzen denean. Izan ere, terminoa izen bezala erabiltzen dugunean pertsona horiek bere ezaugarri batera mugatzen ditugu. Bestalde, haurrek ez dute inoiz bere burua transexualtzat jotzen, mutilak edo neskak direla diote baina ez dute transexualak direla esaten. Egia da pertsona horiek, helduak egiten direnean, hainbatetan, adjektibo hori erabiltzen hasten direla identitate politiko gisa, hots, bere izaera hori aldarrikatzeko.

16

Zakila duen neska bat naiz (edo bulba duen mutila). Arazo bat daukat? Garbi dago haur horiek euren sexu identitatea dela eta, hots, zakila duten neskak edo bulba duten mutilak izateagatik bizitzan zehar hainbat zailtasun aurkituko dituztela. Seguruenik sarritan euren sexu identitatea ukatuko diete, beraiek direna ukatuko diete. Hala ere, eta jende askok kontrakoa pentsa badezake ere, haur horiek zoriontsu bizi daitezke baldin eta familian eta eskolan prozesua modu egokian egiten bada eta, are gehiago, txikitatik eurene identitatea errespetatu bada. Identitatea ukatu zaien kasutan, berriz, orduan bai ematen dira arazoak, zu zarena ezin izatea oso gogorra baita. Orokorrean, Euskal Herrian diren kasuetan oinarriturik, gizartea oso ongi erantzuten ari da errealitate horren aurrean familia eta eskolatik prozesua ondo laguntzen bada. Ezin da orokortu baina, kasu gehienetan, gazte horiek bizitza nahiko lasaia eramaten dute. Jar gaitezen gurasoen paperean. Nola eraman ahal duzue normaltasunez gizartean normalizatuta ez dagoen fenomeno hori? Familia bakoitzaren prozesua desberdina da baina, funtsean, badira errepikatzen diren fase edo etapa batzuk. Gehienetan, hasieran ukapena izaten da. Gure semealabak babestu nahian edo, nahiago dugu pentsatzea horrelakorik gertatzen ez dela. Gizarteak oraindik errealitate hau ulertzen ez duenez etorkizunera begira gure seme-

Normatiboak ez ziren identitate, orientazio, izaera eta genitalak beti baztertuak izan dira. Ez soilik ezjakintasunagatik, baita tabuagatik ere. Horrek eskubide gutxiago zituen gutxiengo oso bat sortu du. LGTBI+ siglen barruan batu dezakegun gutxiengo bat. Egunero alternatiba gehiago mahaigaineratzen dira, eta are gehiago, horien gainean lan egiten da hauek balio eta aniztasunaren erakusle bezala ulertuta

SEXUALITATEAREN KOLOREAK. EGKak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sexualitatearen inguruko gida argitaratu berri dute. Gida horren xedea gazteei sexu aniztasunaren inguruan informazioa ematea da.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


“Sexualitaearen Koloreak” - Egilea: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua - Argitaratzailea eta Koordinatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

Identitatea Izaera Orientazioa

Genitalak

alabek arazoak izango dituztela pentsatzen dugu. Sufrimendua handia da, batez ere etorkizunean izan daitezkeen arazoen inguruan pentsatzen duzulako. Baina etorkizuneko sufrimendu horretan oinarrituta ematen den ukazio horrek sufrimendua eragiten du orainaldian. Errealitate horri bizkarra ematen badiogu sufrimendua eragiten diegu gure txikiei eta, berriz, errealitate hori onartzen denean, zoriontsuago bizi dira. Gure elkartean 40 familia gaude eta, erabiltzen ditugun estimazioen

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

arabera, Hego Euskal Herrian 400 familia inguru izan daitezkeela uste dugu. Elkartean onarpen hori egin dugun familiak gaude. Onarpen prozesu hori desberdina da familia bakoitzean; batzuek denbora gehiago behar dute eta beste batzuek gutxiago. Baina haur hauek beraiek direna izan ahal izatea nahi badugu, haien identitatea onartzea bide bakarra da eta hori egin ondoren familia, eskola eta inguruneari horren berri eman behar zaio. Hori guztia ondo egiten bada,

egoera guztiz aldatzen da eta lehen negarrez zen haurra irribarretsu azaltzen da, zoriontsu (bere gora behera guztiekin, noski, beste edozein haur bezala). Familia askorentzat onartze prozesu hori loratze antzeko bat da, ireki egiten dira eta poztasuna sentitzen dute. Poztasun horrek hala ere, badu hainbat familiatan zapore mingotsa, izan ere, zenbaitetan galdetzen baitiogu gure buruari zergatik: “zergatik guri”, “zergatik hau”...; iruditzen zaigulako beste edozein modutan bizitza errazagoa izango zela. Baina, aldi berean, egoera horrek indartu egiten gaitu eta geure burua garatu ahal izateko eta pertsona bezala hazteko izugarrizko oparia da, bereziki, errespetuan, onarpenean eta baldintzarik gabeko maitasunean. Zer da zehazki Chrysallis elkartean egiten dituzuen lanak? Elkartea zakila duten nesken eta bulba duten mutilen gurasoek osatzen dugu. Elkartearen xede nagusiena familien arteko babes sare bat sortzea da, hau da, ibilbide hau guztia bakarrik ez egitea eta beste familiak hurbil izatea, sor daitezkeen zalantzak, pozak, ametsak eta beldurrak beraiekin partekatzeko. Horrez gain, arreta zerbitzu bat ere badugu, bereziki errealitate horri aurre egin behar dioten familia berrientzat. Arreta zerbitzu horretan, familiek ez ezik sexologia adituek ere parte hartzen dute. Azken urteetan sexologo talde bat osatu izan ahal dugu. Kontuan izan behar da gai honen inguruan lan handia egin behar dela gizartean: ikastetxeetan, erakundeekin, etab.

17


Zentzu horretan, gure beharrik handiena familientzako berariazko arreta zerbitzu baten eraketa da, gai hori ezagutzen duten profesionalez osatua. Une honetan familiok bolondreski egiten ari gara lan, baina ez gara iristen egiteko dagoen guztira eta gainera horretan ematen dugun denbora guztia norberak bere familiari eskaintzeko denboratik lapurtu behar du. Bestalde, gai horren inguruko baliabideak sortzen ari gara. Kontuan izan haurren transexualitatearen inguruan oraindik ez dagoela ia ezer ikertua, ez dagoela ia ezer idatzita; eta ezagutza gure haurren bizipenetan dago eta hori guztia jasotzen ari gara elkartean, sexologoek, psikologoek, pedagogoek eta hezitzaileek errealitate hori hobeto ezagutu dezaten. Euskal Herrian, adibidez, mundu mailan aitzindari diren baliabide didaktikoak sortu ditugu eskoletan lantzeko.

18

Eduki horiek guztiak Interneten daude eskuragarri eta jada zortzi hizkuntzatara itzuli dira. Azkenik, gai hori gizarteratzeko lana egiten ari gara eta hor kokatuko litzateke, adibidez, urte hasieran egin genuen kanpaina. Zein nolako laguntza jasotzen duzue erakunde publikoetatik? Nafarroako Gobernuak oso denbora gutxian aurrerapauso asko eman ditu: familientzako arreta zerbitzua martxan jarri du (nahiz eta une honetan finantzazioarekin hainbat arazo egon), hezkuntza sailetik haur eta gazte hauek dauden ikastetxeetan haien prozesua laguntzeko formazio plan integral bat bermatzen du, eta gainera herrialdeko ikastetxe guztietara bidali ditu transexualitatea ulertzeko eta sexu-aniztasuna lantzeko material didaktiko eta liburuak, parlamentuan harrera egin digute,

transexualitatea despatologizatuko duen lege berri bat garatzen ari da, gida integral bat garatzen ari da… Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, gauzak oso geldi egon dira orain arte eta haur eta familia hauen errealitatea laguntzeko ez da aurrerapausorik eman. Iaz transexualitatearen arretarako “Gida integrala” argitaratu zen, eta osasun arloan hainbat aurrerapauso ematen baziren bertan, adibidez pediatriako kontuetan, gidak transexualitatea patologizatzen jarraitzen du (2012ko legeak bezala). Gainera gida ez da batere “integrala”, eta batez ere haur eta gazteen eta haien familien beharrak ez ditu kontutan hartzen. Eusko Jaurlaritzari premiazkoa den familientzako berariazko arreta zerbitzua sortzea eta ikastetxeetan transexualitate egoeran den haur bat dagoenean modu integralean ekitea eskatu diogu, arreta osoa modu koordinatuan egitearen beharra azpimarratuz. Bi puntu horiek jorratzen ez diren bitartean, gu egunero ikusten ari gara familiak zailtasun askorekin aurkitzen direla eta horren ondorioz haurrek sufritzen dutela. Eta gogorra da jakitea haur bat negar egiten duela egunero, edo eskolatik etorri eta autolesionatzen dela, batez ere jakinda sufrimendu guzti hori saihestu ahal dela laguntza egokia emanda. Familiek haien semealaben errealitatea lagundu eta babestu ahal izateko laguntza eta babesa behar dute, eta babes eta laguntza hori erakunde publikoek eman behar dute. Espero dezagun erakundeak honen larritasunaz eta premiaz ohartzea.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa



Ď€ zenbakiak Matematikatan eta Geometrian zirkunferentzia baten eta bere diametroaren arteko harremana zehazten du.

20

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


ZIENTZIA

Matematikarien zenbaki kuttuna π zenbakia egunero erabiltzen ditugun teknologia gehienetan azaltzen da eta matematikan ez ezik, fisikan eta ingeniaritzan ere funtsezkoa da Pasa den martxoaren 14an Pi (π) zenbakiaren nazioarteko eguna ospatu zen, hots, hirugarren hilaren hamalaugarren egunean. Ospakizuna 1988. urteaz geroztik egiten da eta proposamena Larry Shaw ikertzailearena izan zen. Estatu Batuetan datak “hilabetea/eguna/urtea” formatua jarraituz idazten omen dira eta martxoaren hamalauak π zenbakiarekin bat egiten zuela ikusirik Shaw-ek proposamena luzatu zuen. Egun horretan gainera, Albert Einstein zientzialariaren jaiotza ere ospatzen da. π zenbaki irregularra da eta, ondorioz, ez da inongo zenbaki osodun espresio aljebraikotik lortzen. Oso zenbaki garrantzitsua da matematikan zein geometrian zirkunferentzia baten luzeraren (perimetroaren) eta bere diametroaren arteko zatidura kopuru konstantea dela azaltzen duelako. Jada antzinako jakintsuek harreman horren berri zuten, adibidez, Mesopotamian edo Grezia klasikoan, baina zailtasun handiak zituzten harreman hori zenbaki zehatz batean azaltzeko eta, adibidez, Arkimedesek 223/71 eta 22/7 artean kokatzen zela azaldu zuen. Seguruenik, Arkimedesek bere garaian ez zuen horren berri izango baina gaur egun dakigunez, π zenbakiak 22 bilioi dezimal baino gehiago ditu. Lehenengo 100 mila Illinoiseko Unibertsitatearen web orrialdean ikus daitezke. π zenbakiaren izena William Jones matematikariaren asmakizuna da. 1706. urtean Jonesek periphereia hitz grekoaren lehen letra erabili zuen zenbaki hori izendatzeko (p=π).

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

21


Euskara Euskararen alde korrika

© korrika.eus

Korrikaren 20. edizioak Otxandio eta Iruñea lotuko ditu martxoaren 30 eta apirilaren 9 bitartean Martxoaren 30ean hasiera emango zaio AEK-k antolatzen duen Korrikaren 20. edizioari. Ohi bezala, aurreko Korrika amaitu zen herrialdean ere hasiko da aurtengoa, Bizkaian, eta 2007an bezala, Iruñean amaituko da. Korrikaren edizio berriaren leloa “BatZuk” izango da (“Bat egitera, zuk egitera, euskaraz”). Korrika duela 37 urte sortu zen AEK-ko eta AEK-tik kanpoko hainbat lagunen ekimenez baina, gaur egun, euskalgintza, euskal kultura eta euskararen erreferentzia bihurtu da. Aurtengo edizioan, hain zuzen ere, 1980an ekimen hau abian jarri zuten pertsona horiek omenduko ditu Korrikak. Pasa den urtearen amaieran Donostiako San Telmo Museoan egin zen aurkezpen-ekitaldian antolatzaileek azaldu zuten moduan, aurtengo edizioaren ezaugarri nagusia aniztasuna izango da eta horixe da, hain zuzen ere, ‘Batzuk’ leloarekin irudikatu nahi izan dutena. Aipatu ekitaldian, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak azpimarratu zuenez, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea, eta

22

Aurtengo edizioaren abestia Zirkorrika da eta Xabier Zabalak eta Uxue Alberdik osatu dute. Gainera, hainbat abeslari musikarien partehartzea izan du

horretan eman ditu AEK-k hainbat urte. Korrikan lortzen diren funtsak AEK-k egiten duen lana sostengatzeko erabiliko da. Hamaika egunez luzatuko den ibilbideaz gain, Korrika beste hainbat ekitaldiz osatzen da: Korrika kulturala, atzerriko hainbat tokitan egiten diren Korrikaren aldeko ekitaldiak Etxepare Institutuarekin batera 20 baino gehiago izan dira aurten), ikastetxeekin batera egiten diren Korrika txikiak edo Bertso Korrika. Aurten, gainera, euskaltegietarako zein ikastetxeetarako unitate didaktikoak ere prestatu dira.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


EUSKADIKO I. BOOKTUBER BOOM LEHIAKETA

AURKEZPEN EKITALDIA. Korrika 20 pasa den azaroan aurkeztu zen Donostiako San Telmo Museoan. Bertan, AEK-ko kideek euskal gizartean euskaraz egiteko hautua irmoago dagoela azaldu zuten, baina, hala ere, oraindik helduen artean bultzatzen jarraitu behar dela azpimarratu zuten.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

Galtzagorri Elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Liburutegi Zerbitzuak Booktuberboom lehiaketaren I. edizioa antolatu dute. Lehiaketa horren xedea, Euskadiko gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea da. Horretarako, mundu osan arrakasta handia duen Booktube fenomenoan oinarrituko dira. Horren baitan, gaztetxoek liburu baten inguruko kritika edo iruzkina bideoan grabatu eta YouTube plataforman zintzilikatzen dute. Lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 14 eta 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute. Lanak aurkezteko epea urriaren 24ean amaituko da.

EHUko Uda Ikastaroetan euskarazko ikastaro gehiago izango dira Aurtengo Uda Ikastaroetan euskaraz diren ikastaroen kopurua inoiz baino handiagoa izango da. Horrela azaldu dute Bilbon egin den aurtengo edizioaren aurkezpen-ekitaldian. Guztira, 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional izango dira aurtengo programan. Horietatik, 24k euskara izango dute hizkuntza nagusia. Matrikula epea jada zabalik da. Maiatzaren 31 baino lehen izena ematen dutenek, gainera, % 15eko deskontua lortzeko aukera izango dute.

Sorbonak Nafarroako ondare immateriala eta euskara aztertu ditu Etxepare Euskal Institutuak ezagutzera eman duenez, Paris 3 unibertsitatean Nafarroako ondare immateriala eta euskararen babesaren historiaren inguruko hitzaldia izan da. Hitzaldi horrek urtero Pariseko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean euskararekin erlazionatuta antolatzen diren ekintzak osatu ditu. Aipatu hitzaldian Ekaitz Santaziliak Nafarroako Foru Erkidegoak historian zehar euskararen mantenurako eta zabalkunderako erabilitako faktore politiko, soziolinguistiko eta ideologikoak izan ditu aztergai.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Modak dakarrena... Glu-glu Glutenarekiko intolerantzia edo jasanezintasunik ez baduzu, «glutenik gabe jateak osasunerako onura osasuntsu duenik ez du ziurtasun zientifikorik»; biztanleriaren % 2k arrazoi medikoak ditu hartarako, baina % 10ak gomendio horiek jarraitzen ditu. Urteak daramat dieta horren ondorioez ikastaro eta kongresuetan ohartaraziz; ahozabaltzat ninduten. Zehazki, duela hiru urte, 2014ko martxoan, Gluten Intolerantzia artikulua argitaratu nuen Gazteberrin; pisua jaisteko era osasuntsua glutenik gabeko dieta egiteko moda kritikatuz. Gaur, azkenik, zientziak arrazoia eman dit: ez du inongo zentzurik. Guruentzako mezua: zuen foodie-blogetatik jada gomendioa baztertu dezakezue. Harvard Unibertsitateko Elikadura Sailak, 30 urtez 200 mila pertsona baino gehiago ikertu ondoren, honakoa ondorioztatu du: Low gluten diets may be associated with higher risk of type 2 diabetes; hots, glutenarekiko dieta baxuak diabetes tipo 2aren arriskua handi dezake. Zur eta lur uzteko modukoa. Glutenik gabeko dietak ale anitz erretiratzea dakar: garia, zekalea, garagarra, malta eta olo-kalitatea kontrolatzea; beraz, zuntz disolbaezina (zahia), burdina, potasioa, magnesioa eta B taldeko bitaminak kontsumitzeari utziko zenioke. Bai noski, horiek beste zereal edo sasi-labore batzuekin ordezka daitezke: amaranto, artatxiki, basartoa, gari sarrazenoa, kinoa, teff-a, baina errealitatea bestelakoa da. Normalean, artoa, arroza eta patatak erabiltzen dira ordezkari; eta kitto. Azken ale eta tuberkuluak merkeagoak dira, finduagoak eta zuntz, burdin, magnesio edo bitamina B gabeak. Ordezkatzera jarrita, ez dut nahi gabe ogi edo pastaz hitz egiten, egia esanda, azukreakin, grasa asetu-ekin eta ordainezin salneurriekin direlako. Berriaren gakoa, dirudienez, zuntzean dago. Zenbat mega behar ditugu? 50Mb, 300Mb? 25G baino gehiago! Barkaidazue, 25g (gramo) nahi nituen esan. Jakin dezazuten: batezbesteko kontsumoak ez ditu 15g-ak gainditzen; eta elikaduratik glutena baztertzen dituztenen artean, txikiagotzen da erabat. Zuntza, dietetikoa dena, diabetesa tipo 2 eta beste gaixotasun kronikoen alderdi babeslea da: asetasuna handitzen du, azukre- eta kolesterol-xurgapena

24

gutxitzen du (gluzemia-indizea gutxituz), eta birlafekalaren bidea bizkortzen du. Glutenarekiko intolerantzia edo jasanezintasunik ez baduzu, zure erabakia berriz pentsatu beharko zenuke. Eta zeliakoa bazara? Ni-neu zeliakoa naiz. Kasu horretan zure elikadura ere berriz aztertu beharko zenuke. Armairuko elikagai bereziak ikuskatu: ogia, ogi-txigortua, pasta, okintza- eta gozogintza-oreak (gaizki deitutako irinak), gailetak, opilak, zenbat osagai dituzte? Homologo diren produktuarekin alderatu; zenbateko azukrea?, koipe asea? Beharbada, palmondo-gantza; zuntzik al dute? kanabera-azukreak ez hartu integral-elikagaitzat. Ez dakit nori lapurtu diodan esaldia, baina “ez da hain garrantzitsua zenbat jaten duzun, baizik eta jaten duzuneko zenbatekoa ez den janaria”. Gabe merkatuan (azukrerik gabe, koiperik gabe, glutenik gabe, laktosarik gabe) gu zerbait saltzeko hitz-jokoak darabilte haiek osasungarri ikusi ditzagun, hots, ez direnak. Zeliakoa bazara, eta beste gaixotasunik ez baduzu, ez duzu gehigarririk behar. Zeliakoelkarte, botika-enpresa edota elikagai-enpresetatik jasotako gehigarri-gomendioez kokoteraino nago. Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (UPV/EHU) edota CIBERobn-ek (Biomediku Gizentasuneko eta Elikadurako Sare-Fisiopatología Ikerketa-Zentroak) egindako ikerketak diotenez: «Zeliakoek gehitutako azukre, koipe eta proteina gehiago kontsumitzen dituzte, oro har, biztanleriarekin alderatuta». Hala ere, elkarteak gomendatzen dit abelgorri-haragi proteinetako gehigarri bat hartzea. Noiztik du haragiak glutena?, noiztik gomendatu beharra dago haragi gorriko kontsumoa handitzea? Ez al da ba hau, haragiak, OME-k minbizi sortzaile litekeela esandakoa? Esanak esan, gogoeta egin. Zeliakoa izanda edo ez: lehentasuna eman begetaljatorriko elikagaiei, fresko eta sasoikoei zentzudunez, gogoratu begetal hitza ez dela beti osasungarria; etiketak irakurri, jaten duzunaren kontziente izateko; aztertu nondik datozen zure elikagaiak, zure osasunak eskertuko dizu. Eta #GlutenFree dietak, behar ez dutenen artean, moda igarokorra izatea espero dut.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Robotek gure lana egingo dute. Zer egingo dugu guk? Adituen ustez, hurrengo 30 urteetan robotak egun gizakiok egiten ditugun lan gehienak egiteko gai izango dira. Horrek erronka handia suposatuko du gizadiarentzat gutako askok ez baitu bizitza osoan zehar zer egiterik izango.

26

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

27


G

asolindegira joan, gasolina bota, ordaindu eta joan. Hori egitea posible da bertako langileren batekin inolako harremanik izan gabe. Gauza bera supermerkatuetan edota beste hainbat salmenta puntutan. Adituen ustez, azken urteetan izan diren aurrerapen teknologikoak direla eta, laster robotak gizakiok egiten ohi ditugun lan guztiak egiteko gai izango dira. Hori horrela bada, hurrengo hamarkadetan mila milioika langile zer egiterik gabe geratuko dira, gizadia inoiz aurre egin behar izan duen erronka handienetakoaren aurrean utziz. Aditu horien ustez, eta egun diren aurreikuspenak beteko balira, herrialde aurreratuenetan langabezia tasa % 50etik gorakoa izango litzateke. Ongi etorriak laugarren industria iraultzara. Robotak prest daude hainbat lan mekaniko egiteko. Pasa den mendearen 70eko hamarkadan robotak industrian aritu dira lanean, adibidez, automobilgintzan. Baina aurrerapen teknologikoak direla eta, adimen artifizialean aurrerapausu handiak eman dira eta lehen garaiko robot horiek ez dute zer ikusi handirik egungokoekin. Eta, halabeharrez, galdera hau egin behar diogu gure buruari: robotek gure lana egin behar badute, zer egingo dugu guk? Erantzun erraza ez duen galdera da; ez behintzat, aspektu filosofikoetan sartu nahi ez badugu. Izan ere, hainbat adituentzat lana izan da gure bizitzari nolabaiteko zentzua eman dion elementua. Lana izan ohi da bizitzan zehar

28

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


EDOZEIN LAN EGITEKO GAI. Suediako DeLaval enpresak behiak jeizteko gai den robota garatu du. Sarritan robotak industriarako soilik baliagarri izango zirela pentsatu izan da baina, bereziki, lehen eta hirugarren sektorean aurrerapen handiak egin dira.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

gauzak lortzeko tresna baina, lanik gabe zer geratzen zaigu? Horixe da, hain zuzen ere, Japoniako Fukoku Mutual Life Insurance aseguru-etxeko 34 langilek pentsatuko dutena. Izan ere, urte honen hasieran langile horiek kaleratuak izan dira eta euren lana IBM enpresak garatu duen algoritmo batek egingo du. Ez gara, beraz, zientzia-fikzioaz ari. Robotak eta adimen artifiziala jada gure artean daude; gure errealitatearen parte dira eta horrekin bizitzen ikasi beharko genuke. Pasa den hilabetean Europako Parlamentuak adimen artifizialaren industria arautzeko eskaera luzatu zion Europar Batasunari. Parlamentuan, besteak beste, robotikaren alderdi etikoen inguruan eztabaidatu zen, hots, roboten eskubide eta betebeharren inguruan eta, azken finean, gizaki eta roboten arteko harremanaz. Horren inguruko lehen hausnarketa Isaac Asimovek egin zuen jada duela 75 urte. Asimovek robotikaren oinarrizko hiru legeak idatzi zituen Gurpil zoroa kontaketan. Kontaketa horretan zehazten denaren arabera, gizaki eta roboten arteko harremanak zehazten dituen lehenengo legearen arabera, robotek ezin izango dute gizakiei kalte egin eta, ahal duten neurrian, edozein gizaki kaltetuta izatea ekidingo dute. Bigarren legearen arabera, robotek gizakiok emandako aginduak bete beharko dituzte, beti ere, lehenengo legearen kontra egiten ez badute. Eta, azkenik, robotek bere izatea defendatuko dute, baina aurreko bi legeak urratu gabe.

29


Europako Parlamentuaren proposamenak haratago joan nahi du eta, besteak beste, robot eta gizakien arteko ezkontzek sor ditzaketen arazoak aurreikusten ditu. Beraz, badirudi saihetsezina den fenomeno baten aurrean gaudela. Hala ere, badira horren guztiaren alderdi positiboak azpimarratu nahi dituzten adituak. Horrela, aditu horien ustez, robotek lan mekanizatuak egiten dituzten bitartean, gizakiok lan sortzaileagoak egiteko aukera izango genuke. Zentzu horretan, etorkizunean orain ez diren lanak ere sortuko direla azpimarratzen dute. Era berean, robotek gizakiaren lana osatu ahal dutela nabarmentzen dute, hots, gizakientzat arriskutsuak edo ezinezkoak diren lanak egin ahal dituzte. Lehiakide izan beharrean kide izaten ikasi behar genukeela azaltzen dute aipatu aditu horiek. Zenbait ekonomialarien ustez, robotetan oinarritutako ekonomia bat lehiakorragoa izan daiteke eta bertatik eratorritako etekinak gizakien artean bana daitezke, adibidez, oinarrizko errenta unibertsal baten bidez. Izan ere, gurea ez da mekanizazio masibo bati aurre egin behar dion lehen belaunaldia. Lehen industria iraultzaren garaian ere makinek lan guztiak egin behar zituztela uste zuten eta azkenean, kalte baino, aukera berriak zabaldu ziren. Oraingoan ere, beraz, arriskuak baino aukerak sor daitezkeela azpimarratu beharko litzateke. Garbi dago robotek bere gain hartuko dituzten (jada egin dute) lehen lanak trebakuntza maila baxuagoa duten horiek izango direla. Hori horrela izanik, belaunaldi gazteenek trebakuntza maila altuagoa behar izango dute lan merkatuan sartu ahal izateko eta horrek, zuzenean, eragin positiboa izango du hezkuntzan. Pilota, beraz, gure teilatuan dago. Robotek ordezkatuko gaituzte ala lagunduko gaituzte?

30

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


Adimen artifizialaren arriskuak gizateriarentzat Stephen Hawkings, Bill Gates edo Elon Musk bezalako adituak bat datoz: adimen artifizialaren garapena kontrolatu behar da Zientzia-fikziozko film gehienetan gizakiontzat lan egiten duten robot adimentsuek gizakien kontra egiten dute gure zibilizazioa arriskuan jarriz. Hor ditugu, adibidez, Terminator, Matrix edota 2001: Odisea espazioan filmak. Azken urteetan aurrerapen izugarriak izan dira adimen artifizialaren (AI-Artificial Intelligence) esparruan, kasu gehienetan, helburu militarra zuten proiektuei esker. Horrek kezka handia sortu du hainbat zientzialarien artean. 2014. urtean, adibidez, Stephen Hawkingsek honakoa idatzi zuen The Independent egunkarian: “AI arrakastaz sortzea gizakion historian izan den gertakaririk garrantzitsuenetakoa litzateke baina, aldi berean, zoritxarrez, azkena ere izan daiteke sor daitezkeen arriskuak ekiditen ez baditugu�. Hawkingsek azpimarratzen zuenez, gizakion garapen biologikoa

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

mugatua denez ezin izango dugu inoiz robot adimentsuekin lehiatu. Zientzialari britaniarraren iritziz robot adimentsuak arma nuklearrak baino arriskutsuagoak izan daitezke. Antzeko iritzia du PayPal edo Tesla Motorseko sortzaileetako bat den Elon Muskek. Haren ustez, adimen artifiziala gizadiak duen arriskurik handienetakoa da eta horregatik, gai horren inguruan nazioarteko legedia garatu behar dela uste du. Microsofteko sortzaile Bill Gates ere kezkatuta dago AI-k izan dezakeen garapenaren inguruan. Gatesen ustez adimen artifizialaren garapena mehatxua izan daiteke gizakiontzat behar bezala arautzen ez bada.

31


Sexua Euskal gazteriaren % 80 inguruk seme-alabak izan nahi ditu Baina horietatik laurden batek uste du ezin izango duela bere ustez egokiena den adinean izan Gizarte aurreratu edo aberatsenetan gurasotasuna gero eta gehiago atzeratzen da. Gazte gehienek lehentasuna eman ohi diete ikasketei eta ibilbide profesionalari baina, hala ere, gurasotasuna gazte gehienen proiektu nagusienen artean aurkitzen da. Horrela adierazten du, behintzat, Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman duen ikerlan batek. Izan ere, 30 urtetik beherako gazteen % 83k seme-alabak izan nahiko lituzkeela aitortzen du. Kopurua oso antzekoa da mutilen zein nesken kasuan (% 82,3 eta % 83,7, hurrenez hurren), baina nesken kasuan, ugariagoak dira muturreko iritziak, hots, proportzio handiagoan aipatzen dute seme-alabaren bat izan nahiko luketeela (% 51,9) baina baita ez dutela batere nahi ere (% 7,0). Ikerketak agerian uzten duenez, zenbat eta helduago orduan eta seme-alabak izateko gogo handiagoa azaltzen dute euskal gazteek. Horrela, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean seme-alabak izateko gogoa % 85 inguruan kokatzen den bitartean, 20 urtetik beherakoen

32

Batez beste, 8 minutu eta EAEko 15Porno Seme-alabarik ez duten eta 29kontsumitzaileen urte laubitarteko segunduko kontsumoa %51k 34 urte gutxiago gazteek seme alabak izateko dutenbaino gogoa egiten da ditu 100

80

60 Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua 40

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

20

0

GUZTIRA

EMAKUMEAK

GIZONAK

Batere gogorik ez Ed/Ee

Gogo handia Nahikoa gogoa Gogo gutxi ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia

artean % 80an aurkitzen da. Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) emandako datuen arabera, EAEn, batez beste, emakumeek 32 urterekin izaten dute bere lehen seme-alaba, baina euskal emakume gazteentzat 29 litzateke lehen seme-alaba izateko adin ideala. Zentzu horretan, nesken % 40 inguruk ez du uste bere lehen semealaba nahi duten adinean izango

dutenik. Adinean gora egin ahala, jaitsi egiten da idealtzat jotzen duten adinean guraso izango direla uste duten gazteen ehunekoa eta, aitzitik, hori gertatuko ez dela deritzotenen ehunekoa handitzen da. Dena dela, adin tarte guztietan gehiago dira nahi duten adinean guraso izango direla uste dutenak beren aitatasuna edo amatasuna atzeratu beharko dutela uste dutenak baino.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

EAEko gazteentzat lehenengo seme-alaba izateko adin ideala 30 urte dira

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

BILBOKO GAZTE GEHIENEK KONDOIA ERABILTZEN DUTE HIESaren kontra lan egiten duen T4 erakundeak egin duen ikerlan baten arabera Bilboko 15 eta 20 urte bitarteko gazte gehienek kondoia erabiltzen dute bere harreman sexualetan. Aipatu erakundeak 300 gazte baino gehiago elkarrizketatu zituen pasa den Aste Nagusian eta antisorgailuen erabilerari buruz galdetu zien. T4 elkarteko kideek azaldu dutenez, preserbatiboaren erabilera handiagoa izaten da lehen harremanetan baina gazteak heldutu ahala erabilera hori murriztu egiten da. Bestalde, aipatu ikerketaren arabera nesken % 47,2k ez du inolako harreman sexualik izan. Mutilen kasuan kopuru hori % 40,9koa litzateke. Harremanik ez dituzten gazte gehienak 15 eta 17 urte bitartekoak dira. Azkenik, ikerketaren datuen arabera gazte gehienek bere burua heterosexualtzat jotzen dute.

SEXUAREN TXOKOA

Masturbazioaren onurak Albiste on batekin natorkizue: masturbazioa ona da osasunerako! Beti pentsatu izan ohi dugu bizitzan diren gauzarik onenak txarrak direla, bai lizunak direlako bai kalte egin dezaketelako. Hala ere, masturbazioaren kasuan, eta historikoki hamaika aldiz kontrakoa errepikatu bada ere, ez dugu zertan kezkatzerik. Eta ez da nik esaten dudalako; zientziak baieztatzen du. Egun gizartean den arazorik ugarienetako bat estresarena dugu. Nor ez da noiz edo noiz estresatuta egon? Estresaren kontra, bada erremedio erraza, antsiolitikorik gabea, guztiz naturala eta osasuntsua. Izan ere, masturbazioarekin nerbio-sistema zentrala erlaxatu egiten da eta, ondorioz, baita gure burua eta gorputza ere. Modu horretan, estresa gutxitu egiten da. Eta arrazoi beragatik, masturbazioak eragin zuzena du loan ere. Masturbazioaren beste onura bat mina txikiagotzeko duen gaitasuna da, bereziki, hilerokoaren ondorioz sortutako mina. Masturbazioaren bidez orgasmora iristen bagara gure giharrak erlaxatu egiten dira eta mina bezalako erantzun negatiboak murrizten dira. Aldi berean, masturbazioak gure sistemaimmunologikoa indartzen du eta horri esker, adibidez, onddo genitalak, infekzioak eta beste hainbat gaixotasun ekidin daitezke. Azkenik, masturbazioak duen onura garrantzitsuenetako bat aipatu nahiko nuke: energia eta ongizate emozionala dakar. Ongizate sentipen hori dopamina eta oxitozina hormonen jariatzearen ondorioa da. Beraz, badakizue, orain ez duzue masturbazioaz ez gozatzeko aitzakiarik!

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak EUSKAL BLOGARIEN TOPAKETA Azkue Fundazioak eta Argiak antolatuta, euskal blogarien bigarren topaketa egingo da Bilbon martxoaren 30ean. Topaketaren xedea, Azkue Fundaziotik azaldu dutenez, euskal blogintzaren inguruan sakontzea, eta joerak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren aztertzea eta hausnarketa zabaltzea da. Gainera, topaketarekin batera, Blogetan lehiaketaren sari-banaketa ere izango da. Topaketa bi mahai-ingururekin borobilduko da. Bietan blogen eta interneten inguruko gaiak jorratuko ditzute adituek.

GOOGLE MAPS-EK KOTXEA NON APARKATU DUZUN GOGORATZEN LAGUNDUKO ZAITU Nori ez zaio gertatu? Kotxea non aparkatu duzun ezin gogoratu eta bueltaka ibili aurkitu arte. Google-k arazo horri amaiera eman dio eta, horretarako, funtzio berria gehituko dio bere Maps aplikazioari. Horri esker, kotxea aparkatu eta gure sakelako telefonoan koordenatuak gorde ahal izango ditugu ‘aparkalekua gorde’ funtzioaren bidez. Kotxea non aparkatu dugun gogoratzen az badugu nahikoa da sakelako telefonoan gordetako koordenatuak begiratzea.

34

Internet bide okerretik doa Interneten aita den Tim Berners-Lee zientzialariaren ustez Internet, gero eta gehiago, jatorrizko ideiatik aldentzen ari da Duela 28 urte, gizadiaren historian eragin handiena izan duen ideietako bat sortu zen. Tim Berners-Leek egun Internet bezala ezagutzen dugun mundu mailako sare digitalaren lehen harria jarri zuen. Baina ia hiru hamarkada beranduago BernersLee ez dago gustura bere sorkuntzak hartu duen norabidearekin. Izan ere, webfoundation.org-era bidalitako gutun ireki batean zientzialari britaniarrak egun Internetek dituen hiru arrisku nagusien inguruko iritzia eman

du, halaber, pribatutasuna, informazio faltsuen gorakada eta gobernuen esku-hartzea. Berners-Leeren ustez, arazo horiek erabiltzaileen espresio askatasuna mugatzen dute eta, ondorioz, Internet bera ere mugatuta legoke. Informazioari dagokionez, erabiltzaileok gero eta iturri gutxiagotara jotzen duela azpimarratzen du (bilatzaile eta sare soziala gutxi batzuk) eta horrek indar handia ematen die iturri horiei, azken finean, haiek erabakitzan baitute zein informazio partekatu eta zein ez.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


18.317 webgune euskaraz PuntuEUS Behatokiak ezagutzera eman duenez Euskal Herrian 230.000 webgune baino gehiago daude eta, horietatik, 18.317 euskaraz dira. Horietatik, .eus domeinua erabiltzen dituztenak 6.302 lirateke. PuntuEUS Behatokiak euskarak Interneten duen presentzia aztertzen du, bai modu kualitatiboan zein kuantitatiboan. Horretarako, hiru alor nurtzen ditu: .eus domeinuaren erabilera, Internet Euskl Herrian eta euskararen egoera Interneten. Azken horren inguruan, euskara Euskal Herriko webguneen %13k erabiltzen du. Kopuru horrek bat egingo luke euskarak duen kale erabilerarekin.

GTA V izan da pasa den hilean gehien saldu den bideo-jokoa Grand Theft Auto V bideo-jokoa 2014. urteko azaroaren 18an merkaturatu zen. Bi urte baino gehiago ondoren, salmentetan arrakasta izaten jarraitzen du eta pasa den hilean estatu mailan gehien saldu den bideo-jokoa izan da. Atzetik, FIFA 17 eta Resident Evil biohazard jokoak kokatu dira, azken hori bi postu igo ondoren. Hirurak PS4 plataformarako jokoak dira.

ISUNAK ERABILERA BALDINTZAK DIRELA ETA

Europak isunak jarriko dizkie Facebook, Google eta Twitter-i bere erabilera baldintza eta zehaztapenak aldatzen ez badituzte. Haien politikek Europan kontsumitzaileak babesteko arauak urratzen omen dituzte.

BALE URDINA GTA V PS4

FIFA 17 PS4

RESIDENT EVIL PS4

BIDEO-JOKOEN BETA BERTSIOEK GERO ETA JARRAITZAILE GEHIAGO DITUZTE Bideo-jokoen industriak gero eta diru gehiago sortzen du. Salmentetan arrakasta izateko konpainiek inbertsio handiak egin behar izaten dituzte baina horrek ez du beti arrakasta bermatzen. Bideo-jokoak ez dira merkeak eta jokalariek ondo pentsatu behar dute euren dirua zein jokotan gastatu nahi duten. Horregatik, beta bertsioak gero eta arrakastatsuagoak dira. Horiei esker, jokalariek jokoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dute xentimorik gastatu gabe eta ekoizleek deskargen baitan jokoa arrakastatsua izango den ala ez jakin dezakete.

Hori da jada 130 gazteren suizidioa eragin duen jokoaren izena. Jokoan gazteek hainbat proba gainditu behar dituzte eta horietako batzuk oso arriskutsuak dira. Anonymous taldeak jada jokoaren kontrako kanpaina hasi du.


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Berdintasuna zeharkako balorea da eta hala ulertu eta landu behar dugu Askok uste dutenaren aurka, tamalez, Indarkeria Matxista eta Indarkeria LGTBI+fobikoa ez dira desagertzen ari, nahiz eta gizarte bezala balore eraldaketa pixkanaka lortzen ari garen. Pentsamoldearen oinarria esleipen binarioa da, pentsaera patriarkalaren ondorioz. Emakumea ala gizona. Aukera elkar-baztertzailean oinarritutako eredu horrek, “guztia ala ezer ez� logikaren arabera eraikitakoa, egoera mehatxatzen duen errealitate orokoren aurka egiten du. Hori horrela izanda, Berdintasun erreala erdiestea askoz ere zailagoa da. Hor daude datuak. 2015ean emakume gazteen aurkako indarkeria-tasa globala ‰ 7,3ra iritsi zen. Kontuan izan behar da gainerako emakumeen kopurua bikoizten duela datu horrek. Eta, testuingurua osatzeko, 2015ean 1.000 emakume gaztek baino gehiagok egin zituzten salaketak indarkeria jasateagatik. Azpimarratzekoa %73ak bikote eta bikote ohiengandik etorritako indarkeria salatu zuela. Honen froga argia dugu oraindik ere ikerketarik berrienetan jasotzen dena: gazteria oraindik ez da gai izan balore matxistak guztiz atzean uzteko, gizartea bera gai izan ez delako. Zergatik? Ideologia patriarkalak badirauelako; gutxieneko aldaketak eginez, baina baloreen jarraipena ziurtatuz. Egun indarrean dagoen estatu mailako 1/2004 Lege Organikoak Genero Indarkeriatzat bikote edo bikotekide ohiak egindakoak soilik ditu. Legeak berak, emakumeenganako indarkeria oro aipatu ostean, larrigarri hau soilik bikote eta bikote ohi testuinguruetan emango dela adierazten du. Era honetara, indarkeria matxista kontzeptua asko murrizten da. Zergatik ez edozein gizonek, emakume baten aurka(hau emakume izanagatik burutzen duen edozein eratako eraso? Hori baita Indarkeria Matxistaren definizioa. Era honetara,legedietako hizkuntza erabiliz, sexu-jazarpen, abusu, eraso eta bortxaketak, hala nola, bestelako tratu txar psikologiko zein fisikoak barnebilduko lirateke. Eta ez soilik bikote testuinguruan. Gizartean orokorrean ematen den kasu oro baizik. Era berean, ez da ahaztu behar Indarkeria LGTBI+fobikoa. Hau ere, zoritxarrez, errealitatea da

36

oraindik. Hala ere, ez dugu eskuragarri ikerketa sakonik edo datu landurik. Are gehiago, eskura daukagun informazio bakarra Estatu mailako StopLGTBfobia Behatokiak egiten duen gorroto delituen gaineko informazioa da. Horren arabera, sexu identitate edota orientazioagatik 27 eraso eman ziren EAEn. Kontuan izan behar da, gainera, gai honen inguruan ez dagoela oraindik ez Estatu mailako edo Autonomia Erkidegoko lege integralik. Ezta, Euskadi mailan, LGTBI+ kolektiboaren behatoki propiorik erez. Nola atera ataka honetatik? Erantzukizuna guztiona da. Gizarte bezala bilatu behar dugu konponbidea, ahalik eta ahots gehien kontuan izanda neurri eta politiken diseinuan. Alde batetik, administrazioa. Etorkizuneko gizartean ideologia patriarkalaren zantzurik nahi ez badugu eguneroko lana da gakoa. Berdintasun politika konkretuak egin baino, berdintasuna zeharkako balore gisa txertatu behar da diseinatzen den politika publiko orok horren eragina izan dezan eta pausu oro bide berean joan dadin. Zehazki, gazteon ahotsa kontuan hartzea ezinbestekoa da. Horrekin estuki lotuta hezkuntzak sekulako garrantzia du, bertan indar gehiago egin beharko genuke. Eta horretarako ezinbestekoa da baliabideak eta formakuntza erraztea, bai hezkuntza formalean, eta bai ez-formalean. Berdintasunean oinarritutako formakuntza benetan zeharkakoa izan dadin, hainbat esparru falta dira: testuliburuak, ikasgaietan emakumeak zein baztertutako kolektiboak ere protagonista izatea... Bestetik, gizartea eta, bereziki, gazteria. Belaunaldi berrienen eta helduenen arteko zubia gara eta erronka gure esku artean dago. Denoi eragiten digun kontua da eta ezin da beste alde batera begiratu. Horregatik eskatzen diogu 0 tolerantzia Indarkeria Matxista ala Indarkeria LGTBI+fobiko kasuen aurrean eta lekuko izanez gero ez isilik geratzea eta biktimari laguntza luzatzea. Eta biktima izanez gero, jakin ezazu bakarrik ez zaudela eta zure bizitza berreraiki dezakezula. Guztion artean egin beharreko lana da. Administrazioa eta gizartea, gazte eta heldu, eragile eta norbanako. Are gehiago aurrez aipatutako datuak ikusita.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

37


Bikoiztu dira euskal ikasgeletan izandako eskola-jazarpen kasuak Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako datuen arabera, 2015-16 ikasturtean 121 eskola-jazarpen kasu egiaztatu dira EAEko ikasgeletan. Kopuru horrek 2014-15 ikasturtean izandako kasuak ia-ia bikoizten du Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek 2015-16 ikasturtean eskola-jazarpenak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera, eta aurreko ikasturtearekin alderatuz, eskola-jazarpen kasuak bikoiztu egin direla azpimarratu behar da. Hala ere, Uriartek azaldu duenez, igoera horrek ez du esan nahi gero eta jazarpen gehiago daudenik baizik eta jazarpenarekiko gero eta tolerantzia gutxiago dagoela. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, jazarpen kasu gehienak DBHn ematen dira. Gainera, kasuen laurden bat inguru Internet edo sare sozialen bidez eman dira, hots, ciberbullying kasuak izango lirateke.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Punto de Vista zinemaldiak oso balantze positiboarekin itxi du aurtengo edizioa Bertara gerturatu den jende kopurua ez ezik, hedabideetan izan duen oihartzuna ere azpimarratu dute antolatzaileek Amaitu da jada Punto de Vista-Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioa. Martxoaren 6 eta 11 bitartean gauzatu den programak inoiz baino jende gehiago biltzea lortu du. Guztira, 8.329 ikusle izan dira XI. edizio honetan, iaz baino 200 inguru gehiago. Jarduera gehienak Baluarten egin dira baina baita Gayarre Antzokian, Nafarroako Filmotekan, Huarte Arte Garaikideko Zentroan, Katakraken edo NÊbulan ere. Bestalde, antolatzaileek hamaikagarren edizio honetan komunikabideetatik jasotako estaldura zabala eta garrantzitsua nabarmendu dute. Zentzu horretan, Victor Éricek prentsan idatzitakoa azpimarratu nahi izan dute. Guztira, 1.000 agerpen baino gehiago erregistratu dira prentsan, irratian, telebistan eta Interneten. Aurtengo edizioan, 72 hedabide akreditatu dira. Edizio honetan, Punto de Vista jaialdian 21 boluntariok hartu dute parte. Boluntario horietatik asko berriro aritu dira jaialdian, aurreko

40

edizioetan parte hartu eta gero, beraz, jaialdiaren arabera, hori izan da lehiaketa baten egoera eta osasun onaren adierazle bikainetako bat. Horrez gain, jaialdian hirugarren urtez parte hartu duen Gazte Epaimahairen parte-hartzea finkatu da, 21 kiderekin. Bere balorazioei jarraiki, epaimahai honek Sail ofizialeko pelikuletako bat soilik ez du gainditu, marjina txikiarekin (From Vincent’s House in the Borinage), publikoaren botoari jarraiki, berriz, filma guztiek gainditu dute. Azken hura izan da jaialdi honetan gertatzen den lehenengo aldia. Nabarmendu behar da publikoaren botazioaren partaidetza aktiboa bikoiztu egin

dela beste urteekin konparatuta, beraz, argi geratzen da, jaialdian ohikoa den bezala, publikoa oso kontzientziatua dagoela eta oso aktiboa dela. Lehenengo aldiz, Punto de Vista jaialdiak hitzarmen bat sinatu du, dokumentu zinema eta sorkuntzako masterretako hainbat ikaslek jaialdian parte hartu ahal izateko, besteak beste: MasterLav, UPV-EHU, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Pompeu Fabra, ECAM, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta aurten DocNomads nazioarteko masterrarekin estreinatu den hitzarmena. Hura Lisboa, Brusela eta Budapest artean antolatuko da.

GAZTEBERRI #123 | 2017 Martxoa


Zinea, antzerkia eta musika protagonista Giza Eskubideen inguruko II. Jardunaldietan Bakea, Bizikidetza eta Giza eskubideak ardatz dituzten jardunaldiak apirilaren 6an amaituko dira Martxoaren 23 eta apirilaren 6 bitartean Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldien bigarren edizioa ospatuko da. Jardunaldiei hasiera emateko Mariposas de Hierro filma eskainiko da. Bertan, hainbat indarkeria motako biktima izan diren emakumeen testigantzak jasotzen dira eta, jarraian, filmaren zuzendari Bertha Gaztelumendirekin hitz egiteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. “Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” lelopean biktimekiko eta haiek egia ezagutzeko, justiziarako eta ordaina jasotzeko duten eskubidearekiko elkartasunetik, bakearen kultura sustatzea eta bizikidetzarako eta adiskidetzerako prozesuak bultzatu nahi dira, elkarrizketan, errespetuan eta irtenbideen bilaketa partekatuan oinarrituta. Jardunaldien egitarauan zineforuma, antzerkia eta musika, mahai-ingurua eta Alepotik (Siria) bideo-txat bidez egingo den hitzaldia jasotzen dira. Martxoaren 30ean, Gabriela

Ybarrak, Ion Arretxek eta Luis Gardek parte hartuko dute “Biktimen eta bakearen defentsa literaturatik” izenburua daraman mahai-inguruan; beren azken lanari, beren esperientziari eta artetik eta literaturatik giza eskubideen defentsari egiten dioten ekarpena ikusten duten moduari buruz hitz egingo dute. “Sin adiós-Adiorik gabe” antzerki eta musika proposamena apirilaren 1ean izango da; Mireia Gabilondok eta Teresa Calok zuzendutako artemuntaia da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren barruan aurkeztutakoa, indarkeria jasan zuten hiru lagunen bizitzan oinarritzen dena: Juan Manuel García, Mikel Zabalza eta Francisco Javier Cómez. Indarkeria deslegitimatzeaz gain, batez ere erail zituzten pertsonen bizitzan oinarritzen da; familien partehartzea izan dute horretarako. Amaiera, apirilaren 6an izango da bideo-txat bidez egingo den George Saberen “Buenos dias desde el cielo de Alepo” hitzaldiarekin; Alepoko (Siria) Marista Urdinetako anaia da Sabe, eta Nafarroako Gobernuaren 2016ko Elkartasunagatiko Nazioarteko Saria jaso zuena.

Gobernua eremu mistoan beste 11 udalerri sartzearen alde azaldu da Euskararen Legean aurreikusitakoarekin bat eginez, Gobernua eremu mistoan beste hamaika udalerri sartzearen alde azaldu da. Hamaika udalerriak honakoak izango dira: Abaigar, Aibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta eta Zuñiga. Aldaketa hori egiteko proposamena errealitate soziolinguistikoaren bilakaeran oinarritzen da, baita gaur egun eremu ezeuskaldunean dauden udalerri batzuen eskari sozialean ere; azkeneko hilabeteetan, udalerri horietako osoko bilkurak eskatzen ari dira egin daitezela legezko dagozkion ekimenak udalerri horiek eremu mistoan sartzeko.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

41


Agenda APIRILAK 1, LARUNBATA

APIRILAK 2, IGANDEA

APIRILAK 8, LARUNBATA

• NEKEZ ARI + ADIIXKIDEAK. Angelu. 21:00.

• LEIVA. Kursaal, Donostia. 19:00. 26 €.

• ZENOBIA. Santana 27-Fever Aretoa, Bilbao. 18:30. 15 €.

• ZEA MAYS. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00.

APIRILAK 6, OSTEGUNA

• HAVALINA. Azkena Aretoa, Bilbao. 20:00. 12 €.

• SINKOPE. Stage Live, Bilbao. 19:30. 12 €.

• CANTECA DE MACAO. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 13 €.

• GREEN VALLEY. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:00. 12 €.

• LUKIEK. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 5 €.

• JOANNE SHAW TAYLOR. Azkena Aretoa, Bilbao. 21:00. 12/15€.

• HESIAN. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 12 €.

APIRILAK 7, OSTIRALA

• MUCHACHITO Y LA BANDA DE EL JIRO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 18 €.

• INÉS PARDO & LONE ARK. Bilborock Aretoa, Bilbao. 20:00. 12 €.

• RUPER ORDORIKA. Bastero Kulturgunea, Andoain. 21:30. 12€.

• MIKEL URDANGARIN. Campos Elíseos Antzokia, Bilbao. 20:00. 12/15€.

• GATIBU. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. 15/18€.

• BELLAKO. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 8 €.

• MAKULU KEN. Hika Ateneo, Bilbao. 21:00.

• LOS TIKI PHAMTOMS + LADRONES DE GUITARRAS. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 8/10€.

• JABI IZURIETA. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 20:00. 5 €. • DINERO + SMOKE IDOLS. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 13 €. • JULIETA VENEGAS. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 20/23 €.

• WHITNEY ROSE. Satélite T, Bilbao. 21:30. 12/15€. • LABRIT. Abandoko Udaltegia, Bilbao. 19:30. Doan.

• 7 NOTAS 7 COLORES. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 18 €.

• HAVALINA. Dabadaba Aretoa, Donostia. 19:30. 12 €.

• VIRENQUE + THE ICER COMPANY. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 22:00. 10 €.

• MORGAN. Ermua Antzokia, Ermua. 22:15. 10€.

• THE BREW. Hell Dorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. • MAIALEN. Abbadia Gaztelu Behatokia, Hendaia. 19:00. • NEW STRAITS. Pagoa kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 6 €.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa


APIRILAK 9, IGANDEA • MONSTER TRUCK + THE PICTUREBOX. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 17 €.

APIRILAK 13, OSTEGUNA • HIGHLIGHTS + LAST FAIR DEAL. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 5 €.

APIRILAK 14, OSTIRALA • THE LIMBOOS + MUD CANDIES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8 €.

APIRILAK 15, LARUNBATA • SEX MUSEUM + THE LOOKERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 12 €. • THE EXPLOITED + CASUALTIES + CODE RED + CLOWNS. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:00. 20/25€.

• PAGOA ROCK JAIALDIA 2017. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 6€.

APIRILAK 16, IGANDEA • GHOST B.C. BEC-Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo. 20:00.

APIRILAK 20, OSTEGUNA • THE NEATBEATS. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:15. 10 €. • 22M2. Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz. 19:30. Doan.

APIRILAK 21, OSTIRALA • RAPSUSKLEI. Sala Kubik, Bilbao. 20:00. 10 €. • THE DICTATORS NYC. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15 €.

• TREPAT. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00. 7 €. • ANGLADA CEREZUELA. Altxerri Aretoa, Donostia. 20:30. 8 €. • GATIBU + PELAYO Y SUS MALDITOS. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 15/18€. • MUSE TRIBUTE BY GREEN COVERS. Le Coup, Gasteiz. 20:00. 9 €. • PANTXOA CARRERE. Senpere. 19:30.

APIRILAK 22, LARUNBATA • BURNING. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 20:00. • THE DICTATORS NYC. Hell Dorado, Gasteiz. 22:00.

APIRILAK 23, IGANDEA

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa

43


• DENIZ TEK BAND. Satélite T Aretoa, Bilbao. 12:00. 12 €.

Biarritzeko Mediateka:

APIRILAK 25, ASTEARTEA

• “IN VARIETATE CONCORDIA”. 2017ko apirilaren 29ra arte.

• TRISTTAN MOURGUY + HOREBA. Parral taberna, Gasteiz. 20:30.

Bilboko Guggenheim Museoa:

APIRILAK 26, ASTEAZKENA

• “HERMAN ETA MARGRIT RUPF BILDUMA”. 2017ko apirilaren 23ra arte.

• STEVE GUNN. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10 €.

APIRILAK 28, OSTIRALA • ZEA MAYS + RURAL ZOMBIES + ALBERT CAVALIER. Social Antzokia, Basauri. 21:00. 10 €. • IMMACULATE FOOLS. Moma Aretoa, Bilbao. 19:30. 20:00. • SOGE CULEBRA & DANTE. Santana 27, Bilbao. 20:00. 12 €. • SIDONIE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15 €. • JAMES ARMSTRONG. Amaia Kultur Zentroa, Irun. 20:00. 10€.

APIRILAK 29, LARUNBATA • DREAM THEATER. BEC - Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo., Bilbao. 20:00. • LEÓN BENAVENTE + ENRIC MONTEFUSCO. Social Antzokia, Basauri. 21:30. 10 €. • HEY MR. NEKEN. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 6 €. • MEINSTEIN. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 10 €. • PSICOACUSTIC. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 20:00. Doan.

2017ko maiatzaren 21era arte.

Donostiako Tabakalera: • “BIZIGARRIAK: ZIRKULAZIOA ETA EURFORIA. 2017ko ekainaren 11ra arte.

Gasteizko Artium Museoa:

• “ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA”. 2017ko ekainaren 4ra arte. • “EGINBERRI”. 2017ko maiatzaren 7ra arte.

Bilbao Arte:

• “DOPPLER ECO TAC”. MIRIAM ISASI. 2017 maiatzaren 14ra arte.

• “TEKNOLOGIA DEL ENCANTAMIENTO”. 2017ko maiatzaren 31ra arte. • “KULTURA GARAIKIDE BATEN AZTARNAK”. URTZI IBARGÜEÑE. 2017ko maiatzaren 3ra arte.

Gasteizko Iparralde Etxea: • “ERREFUXIARTE”. 2017ko maiatzaren 15era arte.

Bilboko AZ Azkuna Zentroa: • “HIRIKO EPIFANIAK. CARLOS GARAICOA ARTISTA KUBATARRAREN ERAKUSKETA”. 2017ko maiatzaren 14ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “IKATZA ETA BELUSA. ORTIZ DE ECHAGÜEREN ETA BALENCIAGAREN BEGIRADAK HERRI JANTZIARI”. 2017ko maiatzaren 07ra arte.

• “INORK EZ DAKIENA”. 2017ko maiatzaren 14ra arte.

Donostiako Lugaritz Kultur Etxea:

Donostiako Aiete Kultur Etxea:

• “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea:

• “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte.

• “INOIZ EGIN EZ DITUDAN ANTZEZLANAK”. IKERNE GIMENEZ. 2017ko apirilaren 21era arte.

• “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte.

• “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

IRUÑEAKO CONTRALUZ GALERIA: • “PROSTITUZIOA. KALE BIZITZAREN ERRETRATUAK”. 2017ko apirilaren 9ra arte.

• “EMEEK EMANA”. 2017ko maiatzaren 7ra arte.

Tolosako Topic Museoa:

APIRILAK 30, LARUNBATA

Donostiako Kubo Aretoa:

• TWELVE FOOT NINJA. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:00. 18:00.

• “IRUDIZKO ARKEOLOGIAK”. MIQUEL NAVARRO.

• “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

44

GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa



etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #123| 2017 Martxoa



yi

nE uro pe

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu in dy

USA St

Stu d y in Canada ud y

in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.