Issuu ±18 46 urria 2013 issuu

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Euskal Lanbide Heziketa eredugarri Europan Passion for Knowledge: Zientziarekiko grina

www.etorkizuna.eu

urria 2013

Gazteria

... eta gehiago

Abian da Belduk Barik Jarrera 2013 lehiaketa

IGazte

Euskal belaunaldi berdea

Giza Eskubideak BGazte

46



urria 2013

46

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza 53 milioi euro, unibertsitatez kanpoko beketarako

5

Atzerriko unibertsitateetan ikasteko jarraitu beharreko pausoak

6 8 10

Sakelako telefonoak ikasteko ere balio du

12 14

Garbi al duzu zer ikasi nahi duzun? EAEko ikasleriak hezkuntza sistemaren inguruan duen iritzia Zientziarekiko grina Euskal Lanbide Heziketa Europan eredugarri

giza eskubideak 16

Euskal gazteak heriotza-zigorraren kontra

18

Ilusioa sustatuko du ONCE Fundaciónaren XXX. Eskola lehiaketa

gazteria 20 22 koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Eduardo Urdangaray / Chema Barroso / José Luis Cuesta / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

12

24 26 28

Euskal belaunaldi berdea

18 24

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren XXIV. Astea Beldur Barik Jarrera 2013 lehiaketa Igazte. Gazte gutxiago droga mendekotasunen tratamenduan BGazte. Darabilbo

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du

3 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

4

Politeknika Txorierri Bizkaiko Teknologia Parkean barneratu da Politeknika Ikastegia Txorierrik Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean barneratzeko hitzarmena sinatu du. Sinatutako hitzarmenaren baitan, lankidetza marko bat zehaztu da non Politeknika Ikastegia Txorierrik enpresa jarduerara orientatutako trebakuntza eskaintza indartu ahal izango du. Politeknika Ikastegia Txorierriko zuzendaria den Juan Ă ngel San Vicentek adierazi duenez, hitzarmen honek berrikuntza teknologiko eta didaktikoa garatzeko aukera emango du. Izan ere, hitzarmen honek Parkearen barruan diren enpresei bideratutako ekintza amankomunak garatzeko aukera emango du Lanbide Heziketako esparru desberdinetan. Hitzarmen honi esker, Politeknika Ikastegia Txorierri Euskadiko Teknologia Parkeen Sarean eta Zientzia eta Teknologia Parkeen Espainiar Erakundearen kide ere izango da.

53 milioi euro, unibertsitatez kanpoko beketarako Eusko Jaurlaritzak 53 milioi euro bideratuko ditu 2012-2013 ikasturtean, unibertsitateaz kanpoko ikasleen eskolaratzea finantzatzeko. Aipatu diru-laguntzak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkun– tza Berezia eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra; Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailak eta erdi-mailako eta goiko mailako heziketa zikloetako ikasleei zuzenduta daude. Era berean, diru-laguntzak herri administrazioen titulartasuneko

eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketetarako ere badira, eta halaber, musika eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako irakaskuntzetarako, eta gainerako ikasketa berezietarako, beti ere, Hezkuntza Sailak onartutako ikasketa-plan bati erantzuten badiote eta ikasketa horiek bukatzean sailak emandako akademi titulu ofiziala lortzen bada. 53 milioi euro hauek irakaskuntza, joan-etorria edo egoitza, material didaktikoa, eta jantokia bezalako gastuak estaltzeko eskatu ahal izango dira.


Atzerriko unibertsitateetan ikasteko jarraitu beharreko pausoak

5 Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Atzerriko unibertsitate batean ikasteak balio erantsia eta aintzatespena ematen dio edozein ikasleren kurrikulumari. Hala ere, atzerriko programa akademiko batera heltzeko hainbat izapide bete behar dira halabeharrez. Unibertsitate bakoitzak eskaera prozesu desberdina izaten du. Horregatik, azken orduko ezustekorik ez izateko, komenigarria da ahalik eta lasterren erabakitzea zein unibertsitatera joan nahi duzun eta, gutxienez, urtebeteko aurrerapenarekin izapide guztiak hastea. Unibertsitate gehienetan sarbiderako azterketa bat egin behar izaten da, SAT (Scholastic Aptitude Test) izenarekin ezagutzen dena. Azterketa honetan, hautagaiak eskatutako ikasketarako duen maila neurtzen da eta, batez ere, Estatu Batuetako unibertsitateetan burutu beharreko froga izaten da. Honekin batera, ingeles maila altua izatea ere funtsezkoa da. Ingeles maila frogatzeko bi azterketa nagusi daude: IELTS (International English Language Testing System) eta TOEFL (Test od English as a Foreign Language). Gradu edo graduondo bat ikasi nahi izanez gero, aipatu azterketetan nahikoa nota altua eskatzen da eta, horregatik, komenigarria litzateke azterketa hauek behar bezala prestatzea. Zenbait unibertsitateetan, elkarrizketa pertsonalak ere burutu behar izaten

hezkuntza

Ingeles maila altua ezinbestekoa da atzerrian ikasi ahal izateko

dira. Hau ere, noski, aldez aurretik prestatzea gomendatzen da. Ikasturte osoa atzerrian eman nahi dutenek, berriz, badute ‘summer session’ delako alternatiba. Hauek, ikasgai bat edo bi prestatzeko uda ikastaroak izaten dira eta, hainbat kasutan, jatorrizko uniber–

tsitatean kredituak lortzeko ere balio dute. Ikastaro hauetan izena emateko prozesua askoz ere errazagoa da, baina aurrekoetan bezala, ingeles maila altua ezinbestekoa da. Gainera, ikastaro hauetan parte hartze aktiboa eta idatzizko lan desberdinak ere eskatzen ohi dira.


± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

6

Bizi dugun Informazioaren Gizarte honetan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritar guztiek dute IT txartela lortzeko aukera. Hau informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Herritarrei orokorrean zuzenduta dago, eta batez ere Informazioaren Gizartea esaten zaion horretan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritarrei. Helburu bikoitza du: • Herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko duen ziurtagiri baten truke. • Erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei. Gaur egun administrazio publikoek eta enpresa pribatuek IT Txartelaren ziurtagiria eskatzen dute lanpostu jakin batzuk eskuratzeko. Hainbat erakundek esaterako, ziurtagiri hori erabiltzen dute funtzionarioen ofimatika ikastaroak baloratzeko barne tresna gisa. Beste erakunde publiko batzuek, berriz, IT

sanbizenteikastola.org

hezkuntza

Oraindik IT Txartelarik gabe?

Txartela eskatzen dute lanpostu publikoak eskuratzeko, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak etab. IT Txartelaren webgunean izena eman dezakezu. https:// www.it-txartela.net/KZ/usuario/index.jsp

Sakelako telefonoa ikasteko Estatuko ikasleen erdiak sakelako telefonoa erabiltzen du informazioa bilatu eta kontsultatzeko Sakelako telefonoa gazteek bere komunikaziorako gero eta gehiago erabiltzen duten tresna da, baina baita ikasketetarako ere. Valladolideko Unibertsitateko Percomp taldeak burutu duen ikerlan baten arabera, estatuko ikasleen ia erdiak gailu hau erabiltzen ohi du ikasteko orduan. Funtzio bera egiteko tableta erabiltzen du ikasleriaren %18ak eta liburu elektronikoa %9ak. Aipatu ikerlanaren arabera, sakelako telefonoa, gehienbat, informazioa bilatu eta kontsultatzeko erabiltzen da. Erabilpen bera ematen diote ordenagailuari, baina azken hau, oraindik ere, bere jarduerarako funtsezkotzat jotzen dute ikasleek. Ikasleek sakelako telefonoa ikasteko erabiltzen badute ere, hauen erabilera

mugatuta dago ikasgeletan. Ikerlanan parte hartu duten ikasleen %17ak onar– tzen duenez, bere ikasgeletan debekaturik dago sakelako telefonoak erabiltzea. Izan ere, inkestatutakoen %2ak soilik onartzen du bere ikasgeletan sakelako telefonoen erabilera sustatzen dela. Percomp taldeak ikasleak bere zereginetan laguntzeko sakelako telefo-

noetarako aplikazio bat garatu nahi du. Ikerketa honi esker, aintzindaria estatu mailan, sakelako telefonoak ikasgeletan erabilgarri ere izan daitezen metodologia bat garatu nahi da. Talde honek defendatzen duen moduan, bere garaian ordenagailuak ikasgeletan txertatu ziren moduan, apika, bada garaia sakelako telefonoak txertatzeko ere.


Eusko Jaurlari– tzak 2014ko udan atzerrian ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko deialdia ireki berri du. Guztira, 533 plaza izango dira, eta diru publikoa jasotzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako DBHko 3. eta 4 mailetako eta Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta dago eskaintza hau. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 847.038 euro bideratuko ditu aipatu ikastaro horietara. Atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemaniera ikasteko plaza

Prepárate para las pruebas de acceso a los ciclos de Formación Profesional Vías de acceso a la FP En 1997 se establecen estas pruebas de acceso a los grados Medio y Superior de Formación Profesional. Tras varias adaptaciones en estos últimos años, en la actualidad se configuran como una vía rápida y práctica de acceso para aquellos alumn@s que no tienen el graduado en ESO para acceder a Grado Medio o Bachillerato para Grado Superior; el único requisito para presentarse es la edad, 17 y 19 años respectivamente. Estructura de las pruebas Los exámenes evalúan los conocimientos mínimos establecidos para poder cursar dichos ciclos. Así para Grado Superior hay dos asignaturas obligatorias (Matemáticas y Lenguaje) y dos optativas, excepto alumn@s con convalidaciones. Y para Grado Medio se establecen tres áreas: Socio-lingüística, Matemática y Cientifico-técnica. Cursos de preparación En el Grupo Edison, con centros abiertos en Bilbao, Barakaldo y Getxo, se imparten cursos específicos de preparación para superar estos exámenes. Partiendo del nivel de conocimiento inicial de los alumn@s en las asignaturas a preparar, se establece una preparación individualizada para cada alumn@ adaptada a sus diferentes circunstancias: fecha de inicio, nivel de partida, horarios disponibles,… Contando con la ayuda y atención de profesores especialistas en las diferentes

asignaturas, el alumn@ obtiene el máximo rendimiento de su esfuerzo, así lo avala el porcentaje de aprobados de los alumn@s preparados el año pasado, que se sitúa en el 90%, cuando este nivel se reduce al 60% en la convocatoria general. GRUPO EDISON: APOYO INTEGRAL AL ESTUDIANTE Desde 1981 el Grupo Edison ayuda a los estudiantes a mejorar su rendimiento y a alcanzar sus objetivos. Sus profesores están especializados en el asesoramiento personal del alumno. El objetivo fundamental es descubrir la metodología y la planificación que ha de utilizar en su estudio, para adquirir por fin hábitos de trabajo, mejorar sus actitudes, recuperar la falta de base y poder lograr buenos resultados académicos de forma progresiva. Sus cursos de apoyo y técnicas de estudio van dirigidos a alumnos de Primaria, ESO y Bachillerato, trabajando todas las asignaturas, tanto en euskara como en castellano, de manera individualizada. Para aquellos alumnos que tienen que preparar el examen de acceso a los Grados Medio y Superior de Formación Profesional o para entrar a la universidad a través del examen de mayores de 25, el grupo EDISON les ofrece una preparación eficaz y personalizada, adaptada a sus circunstancias. Llamando al teléfono 944440047 pueden obtener una información más detallada.

7 lortzen duten ikasleei hainbat gastu ordainduko zaizkie: joaneko eta itzulerako bidaia, bidaia asegurua, matrikula eta ikasturteko eskola materiala, ostatua, mantenua eta lotako lekutik ikastaroa izango den tokira arteko garraioa.

Pruebas de Acceso a Formación Profesional En Edison, desde 1997, estamos especializados en la preparación de este examen (Grado Medio y Grado Superior). Te Ofrecemos: • Atención personalizada • Flexibilidad de Horarios • Gran eficacia: 90% de aprobados • Profesorado especializado y con gran experiencia. Clases de apoyo • Primaria · ESO · Bachillerato · Universidad • Ciclos Formativos · Selectividad • Alumnos CEBAD - IBD Pruebas de acceso • Universidad + 25 años y Ciclos Formativos

Infórmate en nuestros centros BILBAO. Gordóniz, 6-Ext. Dpto. 2. (OOO Indautxu). Tfno.: 94 444 00 47 Getxo. Torrene, 9-Bis, Oficinas Dpto. 5. (OOO Algorta). Tfno.: 94 491 46 41 BARAKALDO. Elcano, 11 - 2º (OOO Barakaldo). Tfno.: 94 478 12 72

± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Gasteizko IPI Sansomendi eskola Acción Magistral Sariko IX. edizioko finalista suertatu da DBH eta batxilergoari dagokion atalean. Ikasgune gasteiztarrak aurkeztutako ekimena Ikas Komunitatetzat definitzen da eta elkarrizketa tresnak erabiltzea proposatzen du trebakuntza prozesu eraginkorragoak lortzeko. Ekimenak honako izenburua du: “Tutorización interetapas: Los mayores enseñan a los pequeños y todos aprendemos más”. Sansomendi eskolako irakasleria, gehienbat, maila sozio-ekonomiko baxuetakoa da, %32 etorkinak direlarik eta %65 ijito etniakoak. Ikasleen %15ak hezkuntza behar bereziak azaltzen ditu. Eskola porrot tasa altuak ekiditzeko ekimenak lau jarduera planteatzen ditu, non, ikasle helduagoek ikasle gazteagoak laguntzen dituzte elkartasuna, errespetua edota esfortzua bezalako baloreak sustatuz.

hezkuntza

2014ko udan ingelesa, frantsesa eta alemaniera atzerrian ikasteko 533 plaza

Gasteizko Sansomendi Acción Magistral 2013 Sariko finalista


hezkuntza

Ikasle gehienek ez dute garbi zer ikasi nahi duten

± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

8

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza gradua ikasleen gustu eta enplegu eskaintzetan lehena Ikasleen erabakirik garrantzitsuenetako bat unibertsitate ikasketak behar bezala aukeratzea da. Unibertsitaterako sarbidea ematen duen azterketa gaindituta, bataz besteko nota bat behar izaten da gradu desberdinetan sartu ahal izateko, baina, ikasleek garbi al dute azterketa hau burutzerakoan zein ikasketa burutu nahi dituzten ondoren? Círculo Formación aholkularitzak 13.000 mila gazteren artean burutu duen ikerlan baten arabera, ikasleen %76ak ez du garbi zein unibertsitate ikasketa burutu nahi dituen. Beraz, 4 ikasleetatik bakarrak daki zer ikasi nahi duen. Aipatu kopurutik, hots, zer ikasi garbi ez dutenen artean, %5ak ez daki zer ikasi, %31ak bi graduen arteko zalantzak ditu eta %40ak hiru graduen artean. Oro har, zientzietako ikasleek garbiago izaten dute zein ikasketak burutu, apika, gradu horietan normalean nota bat eskatzen delako; gizarte zientzietakoak, ostera, ez hainbeste. Azken hauen artean, dena den, bada gradu guztien gainetik ikasleen gustoko den gradu bat: Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ). Izan ere, gradu hau bilakatu da ikasle gehienek burutu nahi duten gradua. Gustuak eta lan eskaintzak Círculo Formaciónek burututako aipatu ikerketaren arabera, ikasleen %34ak Gizarte eta Zientzia Juridikoen alde jotzen du, %29ak Osasun Zientzien alde, %22k Ingeniaritza eta Arkitekturen alde eta %15ak Humanitate eta Arteen alde. Era berean, Infoempleok eta Adeccok iaz burututako ikerketa baten arabera, EAZ gradua izan zen enpresek gehien eskatutako ikasketa eredua, eskaintza guztien %4,2rekin, hain zuzen ere. Horrek, %1,5eko igoera suposatu zuen aurreko urtearekin alderatuta. Ordura arte, Ingenia-

Ikasleek gustokoen dituzten hamar unibertsitate ikasketa:

1. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza. %4,18 2. Ingeniaritza Industriala. %3,26 3. Ingeniaritza Informatikoa. %2,96 4. Ingeniaritza Tekniko Industriala. %2,89 5. Enpresa Zienziak. %2,52 6. Ekonomia. %2,32 7. Zuzenbidea. %2,20 8. Ingeniaritza Tekniko Informatikoa. %1,75 9. Telekomunikazio Ingeniaritza. %1,54 10. Lan Harremanak. %1,34.

ritza Industriala zen lan eskaintza gehien zituen ikasketa. Hala ere, ikerlan honen arabera, titulazio teknikoak dira eskaintza gehien dituzten ikasketak, nahiz eta %46,7tik %43,3ra pasa. Indarra hartzen ari dira, berriz, ikasketa juridiko-sozialak lan eskaintzen %36,7rekin. Sektoreka, zerbitzuena da eskaintza gehien biltzen dituena, %8,78rekin. Hau, hirugarren postuan kokatzen zen aurreko neurketan eta lidergotza kendu dio industriari. Gaur egun, lan eskaintzen

%61an unibertsitate mailako ikasketak eskatzen dira, 2011an baino 12 puntu gehiago. Zer ikasi? Zein aldagaien arabera aukeratzen du gazte batek ikasketa batzuk edo besteak? Círculo Formaciónek egindako azterlanaren arabera, %43ak bokazioz aukeratzen ditu bere ikasketak, eta %36ak, berriz, irtenbide profesional hobeak izango dituelakoan. Badira pragmatikoak direnak ere; adibidez, %13ak soldata oso altuak dituzten lanbideetarako prestatu nahi du bere burua, %4k etxetik gertu egoteko eta %3k lan ordu asko behar ez dituzten lanbidetarako. Bokazioari dagokionez, berriz ere, ikasle gehienak ikasketa zientifikoetan azaltzen dira. Azkenik, ikerlan honek ondorio interesgarri bat ere uzten du. Horrela, ikerlanaren arabera gazteek ez dute egun bizi dugun krisi ekonomikoa kontutan hartzen ikasketak aukeratzeko orduan; gehiengoak gustoko dituen ikasketak burutzen ditu eta etorkizunean egoerak hoberuntz egingo duela uste du.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

9

hezkuntza


hezkuntza

Ikasten ala lanean?

Ikasten

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

10

Krisiaren eraginez edo, euskal gazteriaren gehiengoak ikasketak ditu jarduera nagusi eta ia bakarra. Pasa den ikasturtean jasotako datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteriaren %41k ikasten jarraitzen du eta 16 eta 20 urte bitartekoen artean, berriz, %87k. Oso gutxi dira ikasten duten bitartean lanean ere aritzen direnak


Ikasketa maila Amaitutako ikasketa-mailari dagokionez, EAEko gazteen %38k derrigorrezko ikasketak amaitu ditu, edo oraindik ere horietan murgilduta daude; % 31k bigarren mailako ikasketak amaitu ditu, Batxilergokoak izan ala erdi-mailako heziketa-zikloren bat (Lanbide Heziketako moduluren bat); gainontzeko % 31k goi-mailako ikasketak amaitu ditu: goimailako heziketa-zikloa edo unibertsitate-ikasketak. Amaitutako ikasketen harira, adinari dagozkion alde logikoez aparte, ataka nabamena dago gizon eta emakume gazteen artean: goi-mailako ikasketak dituzten nesken ehunekoa nahiko handiagoa da ikasketa-maila bereko mutilena baino (% 36 eta % 27, hurrenez hurren). Ikasketa maila alde batera utzita, mutilen artean Heziketa Zikloak ikastea (erdi-mailakoak nahiz goi-mailakoak) ohikoagoa dela ikus genezake nesken artean baino. Horrela,, erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloak amaitu dituztela diotenak % 29 dira mutilen artean eta % 20, nesken artean. Euskal hezkuntzaren balorazioa Datu objektiboetatik haratago, azterlan honetan euskal gazteriak euskal

Euskadiko gazteek EAEko hezkuntza-sistemari egiten dioten balorazioaren bilakaera (%) 4 13

4 8

3 6

3 8

80

Ed / Ee 39

35

33

30

60

Nahiko txarra +Oso txarra

40

20

0

44

53

2000

58

2004

Ez Ona ez txarra

59

2008

11

Oso ona + Nahiko ona

2012

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, (Euskadiko Gazteak Seriea)

Euskadiko hezkuntza-sistemari oso ona edo nahiko ona dela uste duten gazteak, amaitutako ikasketen arabera UnibertsitateIkasketak

% 59

Heziketa zikloak (LH)

% 61

Derrigorrezko ikasketen ondorengo Bigarren mailakoak

% 59

Derrigorrezko ikasketak

% 57 0

10

20

30

40

50

60

70

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia

Oro har, euskal gazteriak euskal hezkuntza sistemaren inguruko iritzi ona du. Baloraziorik kaxkarrenak unibertsitate mailako ikasleen artean ematen dira

hezkuntza sistemaren inguruan duen iritzia ere jaso nahi izan du. Ildo horretan, ondoriorik azpimagarriena honakoa hau litzateke: Euskal Autonomia Erkidegoko hamar gaztetatik 6ren ustez (% 59), gure autonomia-erkidegoko hezkuntza-sistema oso ona edo nahiko ona da. Kontrako

hezkuntza

100

aldean, berriz, euskal gazteriaren %8 aurkituko litzateke; hauen ustez, euskal hezkuntza sistema txarra edo oso txarra litzateke. Euskal hezkuntza-sistemari buruzko gazteriaren iritzi positiboek gorakada xume baina egonkorra izan dute azken urteotan. Gainera, Euskadiko hezkuntzasistemaren balorazio positiboa orokorra eta antzekoa da kolektibo guztietan, gazte bakoitzaren ikasketa-maila gorabehera. Horrek esan nahi du Euskadin, hezkuntza-gaietan egiten diren jarduerek balorazio ona jasotzen dutela, oro har, gazteen ustez. Datu apalagoak lortu dira, dena den, unibertsitate ikasketak burutzen dituzten gazteen artean. Horrela, gazte unibertsitarioen %10ak euskal hezkuntza-sistema nahiko txarra edo oso txarra dela dio.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteriaren %41k ikasten jarraitzen du eta hori da, printzipioz, bere jarduera bakarra. Horixe da, hain zuzen ere, pasa den ikasturtearen amaieran, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek Euskadiko hezkun– tza-sistemari buruz duten iritzia jasotzeko Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterlan baten ondoriorik esanguratsuenetako bat. Aipatu azterlana, 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri egindako galdetegietan oinarritu da eta, besteak beste, eguneroko bizitzari, jokaerei, jarrerei eta balioei buruz galdetuzaie. Esan bezala, azterlan honetan lortutako emaitzen arabera, euskal gazteen %41ek ikastea du jarduera nagusi bakarra. Ehuneko honen gaineko irakurketa tentuz egin behar da, izan ere, adin tartearen baitan alde nabarmenak baitaude. Horrela, 16 eta 20 urte bitarteko gazteen artean, jardun bakarra ikastea dutenen ehunekoa %87koa da; 25 eta 29 urte bitartekoen artean, ostera, %8koa.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

12

Zientziarekiko grina Urriaren lehen astean Passion for Knowledge delako topaketa burutu da gure artean. Honen xedea gizartean zientziaren garrantzia sustatzea izan da eta, aurten, DBHko ikasleek lau Nobel Sarirekin hitz egiteko aukera izan dute Euskadi izan da hil honen hasieran zientziaren komunikaziorako topaketa garrantzitsu baten gune. Passion for Knowledge - Quantum 13 lelopean, topaketa honek zientziarekiko irrika eta garapen zientifikoen zein nolako garrantzia duten transmititu nahi izan du. Aurtengo topaketak, gainera, gonbidatu oso bereziak izan ditu, izan ere, gure artean lau Nobel Sari eta bi Asturietako Printzea Sari izan dira. Passion for Knowledge - Quantum 13 topaketaren ezaugarri nagusienetako bat parte hartzea izan da. Horrela, programatuta ziren jarduera desberdinen artean, honako hauek azpimarra daitezke: hitzaldiak, antzerkia, edota formatu desberdinetako komunikazio ekintzak. Era berean, Passion for Knowledge - Quantum 13 zientzia komunitaterako kongresu bat izan da eta, bertan, ikertzaile gazteei bideratutako

tailerrak, bigarren hezkuntzako ikasleentzako elkarguneak eta publiko guztira zuzendutako jarduerak izan dira. Donostia International Physics Center izan da (DIPC) topaketa honen antolatzailea eta jarduera guztiak Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusaren barruan garatu dira. Programatutako jarduera guztiak publiko ororentzat bideratuta izan dira, hauen artean bertaratu diren Nobel Sarien hitzaldiak azpimarra daitezkeelarik. Hitzaldi hauekin batera, Naukas Quantum delako saioak gehitu behar zaizkio. Saio hauetan, Naukas online komunikazio plataforma ezaguneko kideek, 10 minutuko hitzaldi laburren bidez, gai zientifiko desberdinen inguruko bere ikuspuntua azaldu zuten. Era berean, “La entrevista� izenburuko antzazlana ere estreinatu zen. Lan honetan, zientzia

bere bizitzen ardatz duten bi pertsonen arteko harreman pertsonaletan sakontzen da. Nobel Sariak ikasleekin Publiko ororentzat bideratutako hainbat jardueretaz gain, eta aurreko edizioetan hasitako ibilbideari jarraituz, Passion for Knowledge - Quantum 13 topaketak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak zientziara gerturatu nahi izan ditu lehen mailako zientzilariekin elkartzeko aukera emanez. Horrela, top@DIPC - zientziarekin solasean!topaketak burutu dira Donostia, Bilbo zein Gasteizen. Hauetan, DBHko ikasleek bertaratu ziren Nobel Sariekin eztabaidatzeko eta ikuspuntuak elkar trukatzeko aukera izan zuten. Topaketa hauek 2009. urtetik ospatzen dira eta hauen xedea ikasketa zientifiko eta teknologikoen bokazioa sustatzea da, ho-


hezkuntza

Aaron Ciechanover. Kimikako Nobel Saria (2004)

Claude Cohen-Tannoudji. Fisikako Nobel Saria (1997)

rretarako, zientziarekiko grina piztu nahi delarik. Topaketa hauetan, modu informal batean, ikasleek puntako zientzilariekin haurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute eta baita bere zalantzak planteatzeko ere. Guztira, 80 ikastetxeetako 500 ikasle eta irakaslek hartu dute parte eta, esan bezala, gonbidatutako zientzilariek, baita hauen artean ziren Nobel Sariek, zientziarekiko eta ikerketarako duten grina edo irrika azaldu zuten. Donostian, adibidez, gazteek Jocelyn Bell Burnell astrofisikoa, Juan Ignacio Cirac Fisiko teorikoa eta Fisika Nobel sariduna den Claude Cohen Tannoudjirekin izateko parada izan zuten. Gasteizen, berriz, ikasleak Kimika Nobel sariduna den Aaron Ciechanover eta Rafael Yuste neurobiologoarekin izan ziren. Azkenik, Bilbon Kimikako Nobel sariduna den Dudley Herschbach eta fotonikan aditua den John Pendry izan ziren. Tailerrak Hau guztia gutxi balitz, Passion for Knowledge - Quantum 13 edizio honetan, lehen aldiz, trebakuntza tailerrak eta Nobel Pitch izeneko tailer berezia izan dira. Hauek guztiak, bereziki unibertsitatean diren ikasleei eta ikerlari gazteei bideratuta zeuden. Horrela, Donostian burututako Nobel Pitchean, esparru

desberdinetako (biologia, fisika eta kimika) graduondoko zenbait ikerlari gaztek gure artean izan diren lau Nobel Saridunei bere lanak aurketeko aukera zuen. Bestalde, aipatu tailer hauen xedea ikerlari gazteei bere ikerlanen komunikaziorako tresna eraginkorrak aurkeztea izan da. Azken finean, zientzilari on batek, gizarteari modu eraginkorrean hedatu behar dio burutzen dituen aurrerapen guztiak. Azkenik, Passion for Knowledge Quantum 13ri amaiera emateko, Donostian eta Bilbon burututako hiru trebakuntza tailer izan ziren. Gonzalo Álvarezek “Presentación Científica” delakoan zientzilariek bere lanak beste zientzilarien aurrean aurkezteko behar dituzten trebetasunak aurkeztu zituen. “Divulgación científica” delakoan, berriz,José Ignacio Latorrek eta Cesar Tomék publiko orokorraren aurrean zientzia aurkezteko gakoak azaldu zituzten. Azkenik, “Valorización de la investigación y estrategias de emprendimiento” tailerran, Asier Rufinok ezagutzaren eraldaketa negozio nola bilakatu azaldu zuen. Passion for Knowledge - Quantum 13 barruan ere Brand Ritchie Workshop-aren XXX. edizioa burutu da. Edizio honen ardatza kondentsatutako materiaren fisika eta materialen zientzia izan da.

Dudley Herschbach. Kimikako Nobel Saria (1986)

Jean-Marie Lehn. Kimikako Nobel Saria (1987)

Ginés Morata. Ikerketa Zientifikoko eta Teknikoko Asturias Printzea Saria (2007)

Jocelyn Bell Burnell. Royal Society elkarteko kidea eta Oxford Unibertsitateko Katedraduna

± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

13


hezkuntza

Europan eredugarri

± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

14

Euskal Lanbide Heziketak izan duen garapenari Europako abangoardian kokatu da. Europak euskal Lanbide Heziketa jarraitu beharreko eredutzat hartu du. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuorde Jorge Arevalok eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendari Ramon Martínez de Murguiak lan-agenda trinkoa bete dute urriaren hasieran Bruselan, Europar erakundeekin. Lan-misioaren helburua Lanbide Heziketako Euskal Estrategia aurkeztea izan da, estrategia hori europar lehentasunen agendarekin alderatzea eta Europak 2014-2020 sasoirako dituen Programetan posizionatzea, batez ere Erasmus+2014-2020 Programan, beste batzuen artean. Arévalo Sailburuordeak Bruselan bete duen lan-misioa Urkullu Lehendakariak iragan apirilean euskal erakundeetan egin zuen bisita instituzionalaren ostean egin da, eta beraren bidez erantzuna eman zaio Europar Batzordearen Presidente Jose Manuel Durao Barrosok euskal Lanbide Heziketako estrategiaren inguruan azaldutako interesari. Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren lankidetza estuarekin eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkari Marta Marínen parte-hartzearekin, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilerak izan dituzte bai Europar Batzordeko Hezkuntza Zuzendariarekin eta bai Batzordeko Enplegu, Enpresa eta Industria Zuzendaritza Nagusietako arduradunekin, eta baita Lanbide Heziketaren Garapenerako Europar Zentroko (CEDEFOP) adituekin eta europar plataformekin ere. Euskadiko Lanbide Heziketa, erreferente Europan Europako zenbait zuzendaritzarekin bilerak izan ondoren, Jorge Arevalo sailburuordea pozik azaldu da, eta Euskadiko Lanbide Heziketak Bruselan sortu duen inpresio bikaina azpimarratu du. “Euskadiko Lanbide Heziketaren garapenarekin erabat harrituta gelditu dira, Europa 2020 Estrategiarekin guztiz bat baitator. Horrek, Euskadi Europako Lanbide Heziketaren abangoardian ezartzen du”. Arevaloren hitzetan, interesik han-

diena Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean dagoen harreman estuak sortu du, bai eta Euskadin sortzen ari den ikastetxe ereduak berak ere. “Lanbide Heziketako bestelako ikastetxe mota bat azaldu dugu, erronka berrien aurrean erantzuteko eta moldatzeko gaitasunari dagokionean berritzailea. Ikastetxe eredu malgua eta eraginkorra iruditu zaie, eta Europako beste eskualde batzuetarako erreferentziazkoa izan daitekeena. Etorkizunean ager daitezkeen arazoen zati bati erantzuna eman diezaiokeen eredua gurea dela uste dute, bai enplegu sorrerari dagokionean, bai eta lehiakortasunari dagokionean ere”. Europak euskal Lanbide Heziketan jarraitu beharreko eredua ikusi du, Arevalok azaldu duenez. “Ez bakarrik enpresa txiki eta ertainen arazo zehatzei konponbidea ematen diolako. Horrez gain, ikastetxeetan bertan enpresak sortzeko gure proposamenak asko harritu ditu, sektore lehiakorretan eta sektore berrietan enpresak sortzea proposatzen dugulako”.

Sailburuordeak aurreratu duenez, Europako beste foro batzuetan ere Euskadiko Lanbide Heziketa azaltzeko gonbidapenak jaso dituzte. “Europa guztirako probaleku izatea proposatzen digute, proposatzen dugun eredua garatzen jarraitu ahal izateko, eta jasotzen ditugun emaitzak aztertzen jarraitu ahal izateko. Europako instituzioek nabarmendu dituzte Euskadiko 2013-2015eko Lanbide Heziketako Agenda Estrategikoaren bikaintasuna eta ikuspegi berritzailea, eta horrek berresten du euskal Lanbide Heziketa Europako abangoardian dagoela. Oraingo erronkei erantzuten dieten proposamen eta aukera berriak aurkeztuz, eta berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta enpresen sorreraren eremuan enpresekin dagoen loturari esker, euskal LHak lekua hartzen du europar agendan eta aukerak zabaltzen ditu LHko euskal irakasle eta ikasleentzat; horrekin batera, zuzeneko onura sortzen du euskal enpresa-sarearentzat, gizartearentzat eta ekonomiarentzat.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

15

publizitatea


Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

16 giza eskubideak


Urriaren 10ean heriotza-zigorraren kontrako eguna ospatzen da mundu mailan. Pasa den urtean, 682 pertsona exekutatuak izan ziren 21 estatu desberdinetan. Hauetako exekuzio gehienak Txina, Iran, Irak, Saudi Arabia, Yemen eta Amerikako Estatu Batuetan burutu ziren. Pasa den urtearen amaieran 23.286 pertsona zeuden gartzeleratuta heriotza-zigorrarekin. Iaz bakarrik, 1.722 heriotza-zigorra ezarri ziren 58 herrialderen artean. Eta zer dio euskal gazteriak afera honen inguruan? Gazteen Euskal Behatokiak 2012ko martxoan inkesta bat burutu zuen EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteen artean gai hoen inguruan galdetuz. Inkestaren emaitzek adierazten dutenez, EAEko gazteen %77 heriotza-zigorraren aurka dago. %16k, ordea, alde daudela dio. %7k ez du iritzirik eman gaiari buruz.

• Pasa den urtean, gutxienez, 682 pertsona exekutatuak izan ziren 21 herrialde desberdinetan. • Exekuzio gehienak, orden horretan, Txina, Iran, Irak, Saudi Arabia, Amerikako Estatu Batuak eta Yemenen burutu ziren. • Txinak beste herrialdeak batera baino pertsona gehiago exekutatu zituen. Dena den, Txinan heriotzazigorraren inguruko datuak ezagutzea ia ezinezkoa, hau estatu sekretutzat jotzen baita.

Azken urteotako joera ikusita, antzeman daiteke heriotza-zigorraren alde dauden gazteen ehunekoak gora egin duela: %9 zen 2008an eta %16 da 2012an. Juventud en España 2012 txostenean Estatu osoan jasotako datuen arabera,

heriotza-zigorraren aldekoen ehunekoak inoiz ez bezain altuak dira Espainiako gazteen artean, %43, alegia, nahiz eta galdera egiterakoan baldintza bat jarri: “delitu oso larriak egin dituzten pertsonentzat”. Gazteen sexuak edo adinak ez du eraginik heriotza-zigorraren alde edo kontra egotean. Ikasketa-mailak, ordea, badu eraginik. Hain zuzen ere, amaitutako ikasketen maila zenbat eta altuagoa izan, behera egiten du heriotzazigorraren aldeko jarrerak. Nork bere burua ideologikoki nola definitzen duen ere esanguratsua da. Bere burua eskuindar edo zentrokotzat jotzen duten gazteek heriotza-zigorraren aldeko joera handiagoa dute bere burua ezkertiartzat dutenek baino. Nolanahi ere, heriotza-zigorraren aldeko jarrerak gutxiengoarenak dira, kasu guztietan.

• Munduko 140 herrialde inguruk bere burua abolizionistatzat jotzen du, hots, heriotza-zigorraren kontrakoa. • Pasa den urtearen abenduaren 11an, Nazio • Iraken heriotza-zigor kasuen batuetako 111 herrialdek kopuru nabarmena eman Batzar Orokorraren da. 2012an 129 pertsona laugarren ebazpenaren alde exekutatuak izan ziren, bozkatu zuten heriotzaaurreko urteko kopuruaren zigorraren erabileraren bikoitza. luzamenduaren inguruan. • 2012. urtean zehar, soilik • Iaz, 27 herrialdeetan 21 estatutan gauzatu ziren heriotza-zigorren indultu heriotza-zigorrak, hots, eta konmutazioak eman hamar herrialdeetatik ziren. bakarrean.

giza eskubideak

Oraindik ere gutxi izan arren, azken urteetan heriotza-zigorraren alde dagoen gazteen kopurua hazi da

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Euskal gazteria heriotza-zigorraren kontra


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

18

Ilusioa sustatuko du ONCE Fundazioaren XXX. Eskola Lehiaketak ONCEk eta bere Fundazioak txikienen artean desgaitasunaren normalizazioaren balorearen sustapenaren alde egin dute ”Ilusioaren Eguna: Egun 1, 1.111 arrazoi” lelopean, ONCE Fundazioak Lehen Hezkuntza, DBH eta Hezkuntza Bereziko ikasleei zuzenduta dagoen eskola lehiaketaren edizio berria aurkeztu berri du. Jada, hogeita hamargarren edizioa izango da eta aurtengo xedea ikasgeletan egungo gizartearen baitan ilusioa beharrezko balore gisa sustatzea izango da. Ikasleen lanak tokian tokiko administrazio desberdinetara bidaliko dira: Autonomia Erkidegoetakoa, estatu mailakoa eta baita Europa mailakora ere. Izan ere Europar Kontseiluari eskatuko ”Ilusioaren Egun Europearra” deklaratzeko eskabidea luzatuko zaio, beti ere RAEren arabera

”betetzen den itxaropena erakargarri den zerbait” gisa ulertuaz. Lehiaketak burutu dituen edizio hauetan guztietan, guztira, 2 milioi ikasletik gora hartu dute parte, milaka irakasleen eskutik, edizio bakoitzean lan desberdinak eginez desgaitasunarekiko sentsibilizazioa eta normalizazioa lortu dute, besteei erakutsiaz. ONCEk eta bere Fundazioak txikienen artean desgaitasunaren normalizazioaren balorearen sustapenaren alde egin dute. Horregatik Lehiaketaren historian zehar bai txikienei eta hezkuntza alor guztiari helarazi nahi izan diete pertsona desgaituen normalizazio eta elkarkidetza

baloreak. Aurrerapausoa emango da edizio honetan eta oinarriak oraingoan ilusioaren bitartez jarriko dira. Integrazioa Ilusioaren bitartez Integrazioari bidea Ilusioaren parametroaren bitartez irekiko zaio. Horretako Lehiketaren 30. edizioak Lehen Hezkuntzako ikasleei afitxe publizitario bat egitea proposatzen die; Bigarren Hezkuntzakoei 30 segundoko spota; eta Hezkuntza Berezikoek aukeratu dezakete afitxea edota spotaren artean. Kasu orotan lanak eskolako kurrikuloaren baitan egingo dira Plastika eta Hizkuntza alorretan, irakasleen lana ere errezteko. Edizio honetako


nobedadea da gela osoak lan egin dezakeela lan baten inguruan, gehienik 30 ikasle izanik gela edo talde bakoitzeko.

Ramón Rubial Fundazioak antolatzen ohi duen ipuin lehiaketaren edizio berria abian jarri du, XI. edizioa hain zuzen ere. Ohi bezala, demokrazia, berdintasuna, tolerantzia, askatasuna eta elkartasuna

Kategoriak eta faseak Lehiaketaren 30. edizioak lau kategoria ezartzen ditu: A Kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak); B Kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak); C Kategoria (Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4.ra), eta D Kategoria (Hezkuntza Berezia). Aurreko ediziotan bezala, Lehiaketako epaimahaikideek lan hoberenak sailkatuko dituzte hiru faseetan zehar: fase probintzialaren erabakia apirilean ezagutuko da; autonomikoa maiatzan; eta estatu mailakoa ekainean. Edizio honen irabazleek Ilusio kanpamentu batetan asteburua irabaziko dute. Lan guztiak ONCEk eta ONCE Fundazioak Lehiaketa honetarako aktibatutako plataforma online bidez aurkeztuko dira: Webgunea: http://www. concursoescolaronce.es/ Twitter: @ConcursoONCE Facebook: facebook.com/ concursoescolarONCE YouTube: http://www.youtube.com/ user/concursoONCE

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzak eskola kiroleko lehiaketetan diziplina araubidea ezartzen duen Dekretu berria prestatu du. Honen baitan, arau-hausteak hiru mailatan sailkatzen ditu, larritasunaren arabe-

ra: arau-hauste oso larriak (indarkeria, sexismoa, arrazismoa, xenofobia, homofobia eta intolerantzia), larriak eta arinak, bai kirolariek burututakoak, bai teknikari eta zuzendarienak eta baita erakundeenak ere.

XI. Ramón Rubial Fundazioaren Ipuin Lehiaketa dira 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei bideratutako lehiaketa honen ardatzak. Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango dira, horretarako epea datorren urtarrilaren 21a izango delarik.

Eskolatu gabeko populazioa, batez ere, emakumezkoei dagokie Irailaren 8an ospatzen den Alfabetizazioaren Nazioarteko Eguna dela eta, Desarrollo InteRed GKEak pertsona guztien alfabetizazioa bete gabe dagoen helburua dela salatu du. Azken hamarkadan eskolatze tasa %83tik %90era pasa bada ere, oraindik 710 milioi pertsona helduk ez daki ez idazten ez irakurtzen, bereziki, analfabetizazioa emakumeei dagokien arazoa delarik. Gaur egun, 56 milioi haurrek ez dute eskolara joateko inolako aukerarik.

Bi milioi sinadura ura izateko eskubidearen alde Europa mailan burutu den ekimen bati esker bi milioi sinadura baino gehiago bildu dira Europar Batasunaren barruan ura izateko eskubidea berma dadin. Sinadura bilketa honekin, Europar Hiritar Ekimen bat garatuko da Europar Batasunak populazio osoari ur-horniketa bermatzeko neurriak har ditzan. Proposatzen diren neurrien artean, ura merkatal hondasuna ez izatea eskatuko da.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA saileko GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA ETA hezkuntza, hizkuntza politika eta KULTURA SAILEKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

Herri administrazio eta justizia saila

Departamento de administración pública y JUSTICIA

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

giza eskubideak

Izaera hezitzaile, prebentibo eta zuzentzaileko zigorrak eskola-kirolan

19 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Fundación ONCEk antolatzen duen lehiaketaren XXX. edizioak ikasgeletan egungo gizartearen baitan ilusioa beharrezko balore gisa sustatu nahi du


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

20

%76 %71 %71 %69 %67 Etxeko zaborrak banatu

Uraren kontsumoa murriztu

Berogailuaren erabilera murriztu

Garbiguneak erabili

Kontsumo txikiko bonbilak erabili

Kontsumo iraunkorrarekin zerikusia duten ohiko jokabideak EAEko 15 urteko gazteen artean

Euskal belaunaldi berdea Euskal gazteriaren %76ak etxeko zaborra bereizten ohi du eta %71 ur-kontsumoa murrizten saiatzen da. Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriaren kontsumo eta ingurumenaren zaintzari buruzko ohituren ikerlana burutu du “Gazteak eta kontsumo arduratsua� izeneko azterlanaren barruan. Kontsumoari eta ingurumenaren zaintzari buruzko ohitura horiek aztertzeko, aipatu azterlanan hamairu jokabide zehatz aztertu dira, horien inguruko maiztasuna zein nolakoa den galdetuz. Hamairu jokabide horiek lau multzo nagusitan bana daitezke: erosketak,

birziklapena, energiaren aurrezpena eta mugikortasuna. Birziklapena Birziklapenari dagokionez, etxeko zaborra hondakin-motaren arabera sailkatzea edo bereiztea da gazteek burutzen duten ekintzarik ohikoena. Guztira, inkestatutako gazteen %76ak zabor organikoa, plastikoa, beira eta papera banatzen ohi dituela baieztatzen du. Ikerlan honen arabera, neskek (%79)

mutilek (%74) baino gehiago birziklatzen dute eta adinka, 25 eta 29 urte bitartekoek (%78) 15 eta 24 urte bitartekoek (%73) eta 20 eta 24 urte bitartekoek (%76) baino gehiago. Birziklapena eta gero, gazteek gehien burutzen ohi duten jarrera ur, berogailu eta aire egokituaren kontsumoaren murrizketa litzateke. Gazteriaren %71k hori egiten ohi duela adierazten du, hain zuzen ere. Kasu honetan ere, ohitura hori zabalduago dago nagusienen ar-


Garraio publiko erabili edota kotxea partekatu

%63

Zure poltsa eraman erosketak egiterakoan Iturria: Gazteen Euskal Behatokia

tean. Horrela, 25 eta 29 urte bitartekoen artean, %75ak ur-kontsumoa kontrolatzen du eta %73k berogailuarena eta aire egokituarena. Emakume eta gizonen artean, berriz, ez dago alderik. %69k Garbiguneak erabili ohi dituzte. Gazteen %67k kontsumo gutxiko bonbillak erabili ohi dituzte. Mugikortasun ohiturak direla eta, gazteen %64k dio oinez edo bizikletaz mugitzen dela. Ehuneko berberak dio garraio publikoa erabili ohi duela, edo autoa konpartitu. Azterturiko beste jokaera batzuetan ez bezala, gazteenak dira bizikletaz edo oinez gehien ibiltzen direnak (15 eta 19 urte bitartekoen %71) eta garraio publikoa neurri handiagoan erabiltzen edo autoa konpartitzen dutenak (%78). Gazteen %63k bere poltsa eramaten

dute erosketak egiteko. Gizonen eta emakumeen arteko aldea nabarmena da kasu honetan: nesken %72k sarri egiten duela dio; mutilen %55ak esaten du gauza bera. Alde hori ingurumena zaintzearen aldeko sentsibilitatea emakumeengan handiagoa izateari zor dakioke, edo mutilak erosketak egitera ez joateari, etxeko lanen banaketan dagoen desberdintasunaren beste adierazgarri bat, alegia. Zalantzarik gabe, erosketen arloan hobe daiteke gehien, ez bakarrik mutilen kasuan. Gazteen erdiek bakarrik (%52) erosten dituzte sasoiko frutak eta barazkiak; % 34k diote bilgarri gutxi dituzten produktuak erosten ahalegintzen direla;

% 32k produktu birziklatuak eskuratzen saiatzen direla; %18k produktu jakin batzuk ekiditen dituzte, ingurumenarrazoiak direla-eta; eta %17k produktu ekologikoak erosi ohi dituzte.

gazteria

Oinez edo bizikletaz mugitu

%64

21 Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

%64


gazteria

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astea

± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

22

Donostiak urtero du, udazken aldera, hitzordua fantasiazko eta beldurrezko zinearekin. Aurtengoa, jada, XXIV. edizioa izango da eta, berrikuntza gisa, film laburren sariak ere diruz ordainduko dira. Izan ere, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, bere hastapenetatik, film laburrei arreta berezia eskaini die. Horregatik, eta errealizadore zein ekoizleei laguntzeko asmoz, sari gehienek hemendik aurrera zenbateko ekonomiko bat izatea erabaki da. Beste berrikuntzen artean, aipatzekoa da ere animazioko film labur onenak bilduko dituen kategoria berriaren sorrera. Gazteei dagokionez, antolakuntzak epaimahaikide izateko aukera emango die 18 eta 30 urte bitarteko gazteei.

Horretarako izena eman beharko dute urriaren 15a baino lehen. Bi egun beranduago, hots, urriaren 17an zozketa egingo da 150 epaimahikide gazte hautatzeko. Hauek guztiek, besteak beste, aste osorako abonoa, katalogo ofiziala eta “2000 maníacos” izenburuko fanzine berezia jasoko dute. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko XXIV. Astea, urriaren 26an inauguratuko da eta Edgar Wrighten azken filma, ‘Bienvenidos al fin del mundo’ (The World’s End, 2013), proiektatuko da Antzoki Zaharreko inaugurazio ekitaldian. Edgar Wrighten komedia berria dugu film hau. Aurretik, Zombies Party (Shaun of the Dead, 2004) eta Arma fatal (Hot Fuzz, 2007) filmak zuzendu zituen, besteak beste.

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info


23

autobusa eta kotxe pribatua iritsi ziren, azken honek, aparkatzeko arazo handiak izan baitzituen.

Ibilbidearen kostearen inguruan, bizikleta da, noski merkeena eta garestiena, berriz, lehena iritsi zen taxia.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Gasteizko Udalak esperimentu bitxia burutu du azken egunetan hiriburuko kaleetan zehar. Izan ere, Udalak garraiobide desberdinen lasterketa antzeko bat antolatu du eta emaitzak ezagutzera eman ditu. Aipatu lasterketaren abiapuntua Lakuan izan zen, Donostia kalean hain zuzen ere eta Abastos plazatik igaro ostean, Txagorritxura abiatu ziren Lakuako merkatal zentroan amaitzeko. Esan bezala, lasterketan garraiobide desberdinek hartu zuten parte, hala nola, taxi bat, bizikleta bat, autobus publikoa eta auto bat. Irabazlea neurtzeko bi aldagai hartu ziren kontutan: ibilbidea burutzeko emandako denbora eta ibilbide horren salneurria. Denborari dagokionez, taxia izan zen denbora gutxien behar izan zuena, 40 minutu hain zuzen. Gezurra badirudi ere, bizikleta izan zen bigarren iritsi zena, hamar minutu beranduago zirkulazio arau guztiak beteta. Bizikletaren ondoren,

gazteria

‘Lasterketa’ bitxia Gasteizko kaleetan


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

24

Guztiak berdinak garelako Beldur Barik Jarrera 2013 lehiaketa 18 eta 26 urte bitarteko gazteentzat da eta emakumeenganako indarkeria gaitzestea, nesken ahalduntzea eta benetako berdintasunean oinarritutako maitasun-harreman positiboak bezalako gaiak dituzten lanak sarituko dira


Nola hartu parte Lehiaketan edozein adierazpen artistikoa bidaliz parte hartu dezakezu, baina beti grabatzen eta bideo formatoan aurkezten baduzu! Bideoek ez dute, lehen esan bezala, zertan kalitate handian grabatuak izan behar eta gauzarik xumeena izan daiteke, garrantzitsuena mezua baita. Behin bideoa grabatuta, YouTube (Google kontu bat behar da) edo Vimeo (izena eman behar da) plataformetara igo behar da. Behin bideoa igota, plataforma horiek edukiak partekatzeko ematen duten esteka bidali behar da honako posta elektronikoko helbidera: jarrera@beldurbarik.org honako informazioa zehaztuz: parte hartzen den kategoria, proiektuaren izenburua, proiektuaren esteka, banakako parte hartzea bada (izena, sexua, adina) eta taldeko parte hartzea bada (taldeko pertsona bakoitzaren izena, sexua eta adina adieraziz), harremanetarako pertsona, helbidea, herria eta probintzia, Telefonoa eta E-posta. Bideoak grabatzerakoan, kontutan hartu behar da autore-eskubide eta Copyright legeak errespetatu behar direla. Bideoarekin batera musikaren bat erabi nahi izanez gero, musika hori erabiltzeko eskubideak izan behar dira, bestela, aurreko edizioetan izan diren arazoak errepika daitezke. Izan ere, aipatu YouTube eta Vimeo plataformek arau hau errespetatzen ez dituzten edukiak ezabatu egiten dituzte eta lehiaketatik at geratzeko arriskua dago. Sariak eta epaimahaia Lehiaketa bi kategoriatan banatuta dago eta kategoria bakoitzeko hiru sari banatuko dira. Kategoria bakoitzeko irabazleak 500 eurotako ordainsaria irabaziko du eta gainera, kategoria bakoitzeko bi aipamen berezi izango dira. Azken hauek 250 eurotako saria jasoko dute. Epaimahaia osatzen duten pertsonek proiektu honi lotutako erakundeen ordezkariak, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministak izango dira.

• Zer da Beldur Barik? Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko. • Zein gai jorratzen ditu? Besteak beste, honako hauek: Feminismoa, sexu aniztasuna, maitasuna, ligoteoa, auto defentsa eraso sexistak, gorputza eta Beldur Barik delako jarrera. • Lehiaketa pasa den irailaren 10ean jarri zen abian eta lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da. • Epaimahaia osatzen duten pertsonek proiektu honi lotutako erakundeen ordezkariak, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministak izango dira.

gazteria

za; film laburrak; animazio proiektuak; proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea; performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

25 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Jada abian da Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren IV. edizioa. Beste behin, gazteek emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerak salatzeko aukera izango dute adierazpen artistiko desberdinen bidez. Lan horiek guztiak errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, eran–tzukidetasuna eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte, hots, Beldur Barik jarrera delakoa islatu behar dute. Horretarako, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ezsexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa. Proposamenek ezaugarri hauek eduki behar dituzte: 1. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. 2. Gogoetak eta eztabaidak sorrarazten dituen mezua eduki behar dute, nesken jabekuntzatik eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisotik abiatuta. 3. Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar. 4. Emakumeen aurkako bestelako indarkeria eta bazterketa mota batzuk erakutsi behar dira. 5. Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa. 6. Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob; errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak; argazkiak, argazkimuntaiak; fotonobelak; lipdubak; dant-


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

26

Gero eta gazte gutxiago droga mendekotasunen ziozko tratamenduan Ezagutzera eman diren 2011ko datuak azken hamarkadan izan diren onenak dira Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2011. urtean 620 gaztek hasi zuten drogamendetasunen ziozko tratamendua. Hau funtsezko adierazlea da drogen erabilerak biztanlerian dituen eraginak neurtzeko, substantzia psikoaktiboen gehiegizko erabilera edo mendetasuna direla-eta, urtean tratamendua hasi duten pertsonen kopuruaren berri ematen baitu. Kopuru kezkagarria izan arren, tratamendua hasi duten gazteen kopuruak behera egin duela azpimarratu behar da, %13an hain zuzen ere. Datu hauek, azken hamarkadan izan diren daturik onenak dira eta, gainera, kasu gutxiago izateaz gain, gazteek erregistratutako kasu-kopuru osoan

hartzen duten pisua ere murriztu egin da. Horrela, 2011n, alkohola edo beste droga batzuk direla-eta tratamendua hasi duten pertsona guztien %22 bakarrik izan ziren gazteak. 2011n tratamendua hasi zuten gazteen %87 gizonak izan ziren (541) eta %13 emakumeak (79). Drogen kontsumo problematikoari dagokionez, osasunerako arriskutsuak diren bestelako jokaera batzuekin gertatzen den bezala, jokaera maskulinoa ez da femeninoa bezain babeszalea. 25 eta 29 urte bitartekoek hasi dituzte gazteen adin-taldeko tratamendu gehienak (% 47), 20 eta 24 urte bitartekoek, kasuen % 33, eta, 15 eta 19 urte bitartekoek, % 20.

Tratamendua eragiten duten droga nagustienetan ohikoena kannabisa da, jarraiko bigarren urtez. Kasukopurua jaitsi bada ere (246tik 223ra), tratamendu-hastapenen % 36 hartzen ditu. Jarraian, kokaina dator, beherakada handia izan duena 2008az geroztik. 2011n 196 tratamendu hasi dira, kokainak eraginda. Tratamendu-hasieren tasa, hau da, alkohola edo beste droga batzuk direlaeta, 15 eta 29 urte bitarteko zenbat lagunek hasi duten tratamendua adin-talde horretako 1000 pertsonako, ‰ 2 da. Tasa askoz ere handiagoa da gizonen artean (3,3 milako) emakumeen artean baino (0,05 milako). Gainera, gora egiten du adinean gora egin ahala.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

28

Bilboko Gazteguneak berriz ere abian dira

Agenda

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du, berriz ere, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratutako Gaztegune hezkuntza-arloko aisialdiprograma. Aipatu programaren barruan, urriaren hasieratik eta ikasturtea luzatzen den bitartean, martitzen eta barikuetan, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 17:00etatik 20:30era zabalik izango dira gazteguneak. Gizarte eta Hezkuntza-arloko jarduerak egiten dituzte gaztetxoek gune hauetan eta, horrela, adinkideekin egon daitezke ikasgeletatik kanpo. Era guztietako jarduerak burutu ahal dituzten bertan eta gazte bakoitzak bere interesen arabera egiten ditu ekarpenak. Sormenarekin edo adierazpenarekin zerikusia

Urriak 17. Osteguna 20:00. Bilbao Hiria 25 Pop-Rock Lehiaketa: Pop Rock. The Dispositives (Gipuzkoa) + Luggoni (Asturias) + James Room (Bizkaia). Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik.

duten jarduerak egin ditzakete, hala nola, sukaldaritza ikasi, musika entzun, kirola egin, txangoak eta jaiak antolatu, zinera joan eta beste hainbat jarduera ere Zortzi gaztegune daude hiriko barrutietan. Hauexek dira: Deustu (Udaltegian); Uribarri (Moraza plaza); Otxarkoaga (Udaltegian); Begoña (Udaltegian); Zazpi Kale (Arategizar, 2); Errekalde (Elejabarri eskolan); Irala. (Udaltegian); Zorrotza (Udaltegian). Gizarte eta hezkuntza-arloko profesional gazteek dinamizatzen dituzte gazteguneak. Dinamizatzaileek gazteek egindako proposamenak biltzen dituzte eta horiek gauzatzeko laguntza ematen dute. Gainera, gizarte-sareetan eta beste bitartekoen bidez horien zabalkundea egin eta informazioa ematen dute.

Fun & Serious Games Festibalaren III. edizioa Fun & Serious Game Festival bideojokoen nazioarteko jaialdiaren III. edizioa azaroaren 25 eta abenduaren lehena bitartean ospatuko da. Aurtengo edizioak, gainera, oso babesle berezia izango du: Nacho Vigalondo zinema-zuzendaria hain zuzen ere. Vigalondo zinemaren eta bideo-jokoen arteko loturaz arduratuko da, edizio honek, bi esparru hauen artean izan den harremanan sakonduko baitu. Izan ere, azken hamarkadatan, artista ugarik bi diziplina horiek elkartu dituzte eta euren artean zegoen lerroa desagertuz joan da. Nazioarteko zinema-zuzendari ospetsuak, bideo-jokoen industriako sortzaile famatuak, bikoizketako aktoreak eta gidoilariak ikusteko aukera egongo da Bilbon,

Urriak 18. Ostirala 20:00. Bilbao Hiria 25 Pop-Rock Lehiaketa: Metal. Unbreath (Bizkaia) + The Mercy House (Erresuma Batua). Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 19. Larunbata 21:30. Vhäldemar + Black Ocean Witness. Lekua: Bilborock. Sarrera salmenta aurretik: 10 euro (Bilborock). Sarrera salmenta lehiatilan: 12 euro. Urriak 21. Astelehena 19:00. Beldur Barik Bilbao Saria: Coaching para participantes. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 22. Asteartea 19:00-20:30. Munduko Hizkuntzak. Praktikatu frantsesa modu informal eta dibertigarrian, ama-hizkuntza alemana dutenekin!. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 23. Asteazkena 20:00 h. Hitzaldia. ”La marca del arte: Introducción a la comunicación promocional para artistas”. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 24. Osteguna 20:00.Bilbao Hiria 25 Pop-Rock Lehiaketa: Pop Rock. Educados (Bizkaia) + Mikel Uraken (Bizkaia) + Lemy River (Barcelona). Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 29. Asteartea 12.00-14:00 / 17:00-21:30. Instalazioa. BAD 2013. PABLO MARTE: ”Again, again (st)”. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Urriak 31. osteguna 19:30. Hitzaldia. Co&Co Plataforma De Pensamiento Abierto. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik.


gazteria

Darabilbo: Jada ez duzu Bilbon euskaraz ez hitz egiteko aitzakiarik Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Bilboko Euskaltegi Sarearekin batera, Bilboko auzo guztietan euskaldunei euskara praktikatzeko aukera gehiago ematen dien Darabilbo. Erabili euskara Bilbon egitasmoa martxan jarri berri du. Urrian hasi eta abendua bitartean iraungo duten talde jarduerak, ikasleei, ikasle-ohiei, berbalagunei, mintzakideei eta oro har, euskaldun osoei bideratuta daude eta Udala eta euskaltegiez gain, euskalgintzan ezeziik, bestelako esparruetan ere lan egiten duten elkarteek parte hartu eta laguntzen dute egitasmoan, hala nola Bilboko Euskara elkarteak edo Athletic Fundazioa, konpartsak, AlhondigaBilbao, Arte Ederren museoa edo Guggenheim museoa. Darabilbok 12 bat pertsonez osatutako taldeak proposatzen ditu, elkarlanean eta doan zenbait auzotan errepikatu daitezkeen edo eta behin baino gertatuko ez diren tailer eta ekitaldi desberdinetan parte har dezaten. Hiru hilabetetan, urrian, azaroan eta abenduan, hain zuzen ere, euskaldun eta euskaltzaleek euskara praktikatzeko honako jarduera hauek izango dituzte: • Trikot tailerrak. Kakorratz-lana. Tailerrean ezer ez dakitenek kate itxurako bordatua eta puntu baxua egiten

ikasiko dute, eta zerbait dakitenek karteratxo bat, edo amigurumi txiki bat egingo dute. Materiala bertan banatuko zaie. • Hizkuntz jarrerak, portaerak eta lidergoaren inguruko tailerrak. 4 tailer egingo dira eta helburuak dira: hizkuntzekiko jarrerak landu, eraldaketa sustatu, portaera berriak sortu eta hizkuntza-lidergotza indartu. • Dastaketa tailerrak. Pintxo tailer bat egingo da, eta 5 dastaketa tailer (4 garagardo dastaketa tailer eta bermut dastaketa tailer bat). • Elkarteekin Mahaian egitasmoa. Azaroaren 7an Bilboko 8-10 elkartek bere ateak zabalduko dizkiete 12 pertsonari afari bat prestatzeko. • 8 Aste, 8 Museo. Astero Bilboko museo bati bisita gidatua egingo da, euskaraz. • Euskara Partyak. Kalderapekon eta Kafe Antzokian egingo dira party biak. Bertan triki-poteo baten ostean parte-hartzaileek tribialean jokatzen, abesten, bikotea bilatzen eta abarretan arituko dira. • Bertan Bilbo Hiri ibilbideak. Bertan Bilbo liburuan oinarritutako hiri ibilbideak egingo dira. 90-100 minutu arteko ibilaldiak izango dira, Unamuno plazan

hasi eta geldialdi batzuk egin ondoren Kafe Antzokian amaitu. 2 ibilbide. • Bizikleta Martxa. Abando eta AbandoIbarran zeharreko bi bizikleta-martxa egingo dira, Abando udalerria zeneko historia ezagutuko delarik. • Dantza tailerrak. Dantzan eskarmentua duten zein ez duten pertsonei zuzenduta dago; helburua da gorputza eta mugimenduaren bidez une atsegina pasatzea. • Grabatu tailerrak. Solokoetxe aldean dagoen La Taller grabatu tailerra ezagutu, une horretako erakusketa ikusi eta grabatuaren historia txiki bat egin ostean, norberak grabatu bat egiteari ekingo dio, punta lehorra deitzen den teknika erabiliz. • Athleticekin berbetan. 25 pertsona Athleticeko jokalariekin berbetan arituko dira Ibaigane jauregian, kafetxo bat hartzen duten bitartean. Athleticekin ezagutu eta jolastu Lezaman. • Bertso gosari eta askariak. Abenduan izango den Bertsolari Txapelketa nagusiari begira, aurreko astean lau bertso gosari edota askariak egingo dira, txapelketa nondik-norakoak ezagutzeko eta bertso batzuk denon artean egiteko bertsolari biren laguntzaz.

± 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

29





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.