“Hirigintza Covid Garaian; espazio publikoak bizi eta eraldatu” argitalpen honek, izen bereko topaketan jasotako proiektuak, jarduerak eta lanerako erabilitako materialak biltzen ditu. Topaketa honen helburu nagusia hirigintzaren eta lurralde-plangintzaren etorkizunari buruzko hausnarketa kolektiborako gune bat sortzea izan da, COVID-19ren ondorioz 2020an bizi izandako osasun-krisiak sortutako testuingurutik abiatuta.