
2 minute read
atala Pobrezia eta diru-sarreren bermea: Bizitzeko
Une hauetan osasun-krisiaren intentsitatea aurreko hilabeteetan bizitakoa baino baxuagoa den arren, oraindik goiz da bai osasun-egoera bai hortik eratorritako gizarte-egoera kontrolatzeko esanguratsuenak izan diren neurriak eta faktoreak ebaluatzeko.
FOESSA Fundaziotik, aldiz, garrantzitsua eta egokia iruditu zaigu une hauetan gure gizartean dagoen bazterkeriaren irudia ateratzea, pandemia hau izaten ari den tsunamia igaro ostean, edo bitartean. Martxoan konfinamendua hasi eta egun gutxira, erantzuna behar zuten hainbat galdera egiten hasi ginen: Nola eragiten die krisi honek gure herrialdeko bazterkeria- eta integraziomailei? Pandemiak berdin eragin die gizarteko geruza guztiei, edo, berriro ere abantailarik gutxienak dituzten etxebizitzak al dira kaltetuenak? Testuinguru berri honetan bazterkeria sortzen duten elementu berriak identifika ditzakegu?
Galdera hauei eta beste batzuei erantzuteko, FOESSAko (EINSFOESSA 2021) Integrazio eta Gizarte-Beharren Galdetegi berri bat bidali dugu, eta 2021eko martxoa eta maiatza bitartean egin genuen eremu-ikerketa. Galdetegi horren erantzunek osatzen dute hein batean txosten hau, estatistika-iturri ofizialetatik ateratako informaziorik esanguratsuenarekin batera. Dokumentu honen helburu nagusia da bazterkeria-egoera eta COVID-19aren krisiak Euskadiko bizi-baldintzetan eta gizarte-egituran zehazki izan duen eragina deskribatzea. Lurralde-ikuspegia du eta «Gizarte-kohesioaren eta COVID-19aren ondorioak Espainian» txosten orokorra irakurketarekin osatu beharko litzateke. Dokumentu hori zabalgoa da errealitatearen xehetasun interpretaziozkoagoak eta etorkizunekoagoak ditu.
2007tik, FOESSA Fundazioak gizarte-bazterkeriaren bilakaera sistematikoa behatu eta ikertzeko hautua egin du. Hainbat olatutan (2007, 2009, 2013 eta 2018), FOESSA Txostenak gizarte osoaren bizi-baldintzen inguruko gogoeta egin du eta, bereziki, pertsona eta kolektiborik zaurgarrienak direnena. Horretarako, Gizarte Bazterkeriaren Indize Sintetikoa (GBIS) erabili dugu.
Indize horrek pertsonek gizartean parte hartzeko duten gaitasuna eta aukerak neurtzen ditu 37 adierazleren bitartez, eta oinarrizko 8 arlo aztertzen ditu: enplegua, kontsumoa, parte-hartze politikoa, osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-gatazka eta gizarte-isolamendua. Kasu honetan, GBIS berrikusi eta handitu dugu, gizarte-bazterkeria-egoeran dauden pertsonen errealitatea hobeto identifikatu ahal izateko.
2007an hasitako lan-prozesuak ordutik ahalbidetu digu desberdintasun-egoerak sortu edo mantentzen dituzten egitura-izaera duten elementuak salatzea, eta, aldi berean, koiunturalagoak diren aldaketak aztertzea eta ikertzea, krisialdien, oparoaldi ekonomikoaren edo gizarte-bazterketaren dimentsioen, gizarteratzearen eta gizarte-kohesioaren gainean eragina duten politiketan izandako funtsezko aldaketen ondorioz. Alde horretatik, bi berrikuntza daude txosten honetan: babes sozialerako tresna gisa Bizitzeko Gutxieneko Errenta ezartzea eta bazterketa sortzen duen aldagai berri gisa, arrakala digitala.
Horrela, EINSFOESSAren edizio honekin, Euskadiko bazterkeriaren irudia eguneratu eta ikuspegi bikoitzetik aurkeztu dugu: luzerakoa eta konparatiboa. Luzerakoa Euskadiko bazterkeria datuen bilakaera erakusten duelako 2018tik eta konparatiboa kasu guztietan erkidegoetako datuak Espainia osoko datuekin alderatzeko aukera dagoelako.
Euskadin, Espainian bezala, osasun-krisi honek arrasto sakona utzi du. Espero zen bazterkeriaren eta pobreziaren ugaritzeaz gain, ondoriorik larriena gizartebazterkeriaren zabalpena izan da, batez ere integratzeko zailtasun handienak zituzten pertsonen eta familien artean.
Joera honek ohartarazi digu krisian zehar bazterkeria azkar hazten den arren, gero etortzen diren susperraldi eta hazkunde ekonomikoaren garaietan ez direla bazterketa maila horiek erritmo berean jaisten. Horrela, azkeneko hamarkadetan ikusi dugu krisi garaietan bazterkeria jasatea erraza dela, baina hortik irtetea zailtasun bilakatzen dela, baita oparotasun aldietan ere.
Funtsean, ezjakintasun eta berehalakotasun garaiotan, FOESSA Fundaziotik, alde batetik, krisiaren eraginaren dimentsioa hartzen laguntzeko datuak eskain nahi dizkiogu gizarteari, pertsona eta talderik kaltetuenak identifikatuz, eta, bestetik, gogoeta sakona sustatu nahi dugu, Gizarte-eredua, eredu ekonomikoa eta banaketa-eredua birpentsatzeko, baita gure bizikidetzaren oinarria izango diren balioak ere.
Azken helburua pobrezia-egoeren kronifikazioa eta gizarte-bazterkeria saihestea izango da, gizarte bidezkoagoa lortzeko gizarte-eraldaketan jarriz begirada.