1 minute read

Sarrera

Sarrera(1)

2020ko martxoa gogoangarria izango da gure herrialdean COVID-19aren krisia lehertu zen hilabetea izan zelako. Krisia Asian hasi zen arren, mundu mailako pandemia bilakatu zen laster eta egungo munduaren ezaugarri nagusienetako bat agerian utzi zuen horrela; globalizazioa. Planetan bizi garen pertsona gehienek abesti berberak entzuten ditugu, ikus-entzunezko produktu berberak kontsumitzen ditugu, arropa berbera janzten dugu... Elkarren artean hain dago lotuta mundu hau, ezen koronabirusak aste gutxi batzuk behar izan baitzituen Wuhanetik irten eta mundu osoko osasun-krisia bilakatzeko, herrialde gehienak gelditzeko ahalegin irmoak egin bazituzten ere.

COVID-19aren krisia ziurrenik mundu mailako lehen pandemia bihurtu den arren, ondorioak oso desberdinak ari dira izaten herrialdearen eta eskualdearen arabera. Herrialde bakoitzean errotuta dauden gizarte harremanetarako ohiturak, geldiarazteko neurrien gogortasuna eta egokitasuna, gobernuek ezarritako prebentzioak, herritarrek arazoarekiko duten sentsibilizazioa edo osasun-zerbitzuen arretarako gaitasuna gakoak izan dira osasun-krisiaren ondorioak gutxitzeko garaian.

Osasun-krisitik eratorri den gizarte- eta ekonomia-krisiari dagokionez, asko dira baita ere herritarrengan eragin handiagoa edo txikiagoa izaterako orduan erabakigarriak izan diren faktoreak. Elementu horien artean daude osasunkrisiaren eragin maila, ekonomia geldiarazi edo moteldu duten murrizketaneurriak, produkzio-ereduaren sendotasuna eta kaltetuenak izan diren sektoreekiko menpekotasuna (turismoa, aisialdia, etab.) eta gobernuek herritarren eskura jarri dituzten gizarte-babesaren erantzunak.

(1) Txosten honetan Euskal Herria eta Euskadi terminoak berdin erabili ditugu.

This article is from: