
2 minute read
kaltetutako familien ezaugarriak Euskadin
1. atala Integrazioa eta gizarte-bazterkeria Euskadin
Lehen atalaren helburu nagusia Euskadiko gizarte-integrazioaren mailak aztertzea da eta, zehazki, gizarte-bazterkeria arinetik integrazio osora doan tartean herritarrak nola banatzen diren. Hori dela eta, ardatz horretako biztanleriaren banaketari buruzko datu orokorrak aztertu ditugu — bai Espainia osoan bai Euskadin —, horrek erkidego honetan 2018 eta 2021 artean izan duen bilakaera, eta gizarteratze-mailen eta pobrezia ekonomikoko egoeren artean dagoen lotura. Atal guztian zehar, bi ikuspegi osagarri izango ditugu kontuan: bata ebolutiboa, 2018 egoera 2021ekoarekin alderatuz, eta, bestea, lurraldekoa, Euskadiko egoera Espainiakoarekin alderatuz.
FOESSAren (EINSFOESSA) Integrazioaren eta Gizarte-Beharren inguruko Inkestak oinarri duen metodologiaren esparrua, hau da, integraziotik gizartebazterkeriara doan jarraipenaren azterketa hiru maila handik osatzen dute; lehenengoa eta orokorrena, bazterkeriaren hiru ardatz nagusiei dagokie; ekonomikoa, politikoa eta gizartekoa, eta harremanena; bigarrena, bazterkeriaren dimentsioei (enplegua, kontsumoa, parte-hartze politikoa, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, gizarte-gatazka, eta isolamendu soziala); eta, azkenik, arazo zehatzei ikuspegi askoz ere espezifikoagoa eskaintzeko, dimentsioen-multzoa osatzen duten eta inkesta honen esparruaren barruan gizarte-bazterkeria eta -integrazioaren kategoriak eraikitzen dituzten 37 adierazleak hartzen dira kontuan.
1.1. Gizarte-integrazioko tasa altuak mantentzen dira, baina nabarmen hazi dira bazterkeria-egoera larriak
FOESSAren Integrazioaren eta Gizarte-Beharren inguruko Inkestaren arabera, 2021ean Euskadiko biztanleriaren % 57,7 erabat integratuta zegoen,
% 26,1aren integrazioa prekarioa zen, % 7,3 bazterkeria-egoera arinean
zegoen eta % 9 bazterkeria-egoera larrian. Gizarte-bazterkeria-egoeran daude Euskadiko herritarren % 16,3, hau da, gutxi gorabehera Erkidegoko sei biztanletik bat —360.000 biztanle inguru— bazterkeria-egoera arinean edo larrian zegoen 2021ean.
Espainia osoarekin alderatuz gero, Euskadiko egoera, oro har, positiboagoa
da. Erabat integratuta dauden herritarren kopurua askoz ere handiagoa da —ia % 58 Euskadin, aldiz, Espainian % 42,2—, integrazio-egoera prekarioan dauden herritarren kopurua, berriz, baxuagoa da (% 26,1 Euskadin eta % 34,4 Espainia osoan). Guztira, Euskadin integrazio-egoeran dauden herritarren ehunekoa
% 83,7koa da —erabateko integrazioa eta integrazio prekarioa barne—,
Espainian, berriz % 76,6koa. Beraz, lehengo ondorioaren arabera, egoera hobea da Espainian baino, gizarte-integrazioan dauden pertsonen kopurua altuagoa da eta, integrazioaren barruan, pisu handiagoa du erabateko integrazioak: zehazki, erabateko integrazioa duten pertsonak Euskadin integratuta dauden pertsona guztien % 68 dira, Espainian, aldiz, % 55. Beste modu batera ikusita, soilik integrazio-egoeran dauden pertsonen heren batek pairatzen du Euskadin integrazio-egoera prekarioa eta Espainian % 45ek.
Gizarte-bazterkeria-egoeran dauden pertsonen ehunekoa txikiagoa da Euskadin Espainian baino: bazterkeria-egoera arinean dauden pertsonak biztanleen % 7,3 dira, Espainian, aldiz, % 10,7; eta bazterkeria-egoera larriek Euskadiko biztanleen % 9ri eragiten diote, eta Espainian, berriz, % 12,7ri. Oro har, Espainian
bazterkeria-egoerek ia biztanleen laurdenari eragiten diote, Euskadin, berriz,
% 16,3ri. Bazterkeriaren gizarte-eremuaren barruan, gizarte-bazterkeria larriaren pisua antzekoa da bi lurraldeetan, beraz, bai Euskadin bai Espainian, bazterkeriaegoeran dauden pertsonen % 55 bazterkeria-egoera larrian dago.
Espainiarekin alderatuta Euskadik egoera hobea du, horrek, ordea, ez du ezkutatzen bazterkeria-tasek okerrera egin zutela nabarmen 2018 eta
2021 artean, bazterkeria kasu larriek batez ere. Hain zuzen ere, bilakaeraren ikuspegitik, badirudi Euskadiko egoerak nabarmen egin duela okerrera, bereziki, bazterkeria-egoera larrian dauden herritarren kopuruari eta ehunekoari dagokionez.
2018tik, integrazioaren gizarte-esparrua apur bat murriztu da eta % 86,1etik % 83,7ra igaro da. Erabateko integrazio-egoeran dauden herritarren ehunekoa apur bat murriztu da (% 59,7tik % 57,7ra igaro da) eta integrazio prekarioan