Integrazioa eta gizarte-bazterkeria Euskadin
1|1
1. atala
Integrazioa eta gizarte-bazterkeria Euskadin
Lehen atalaren helburu nagusia Euskadiko gizarte-integrazioaren mailak aztertzea da eta, zehazki, gizarte-bazterkeria arinetik integrazio osora doan tartean herritarrak nola banatzen diren. Hori dela eta, ardatz horretako biztanleriaren banaketari buruzko datu orokorrak aztertu ditugu — bai Espainia osoan bai Euskadin —, horrek erkidego honetan 2018 eta 2021 artean izan duen bilakaera, eta gizarteratze-mailen eta pobrezia ekonomikoko egoeren artean dagoen lotura. Atal guztian zehar, bi ikuspegi osagarri izango ditugu kontuan: bata ebolutiboa, 2018 egoera 2021ekoarekin alderatuz, eta, bestea, lurraldekoa, Euskadiko egoera Espainiakoarekin alderatuz. FOESSAren (EINSFOESSA) Integrazioaren eta Gizarte-Beharren inguruko Inkestak oinarri duen metodologiaren esparrua, hau da, integraziotik gizartebazterkeriara doan jarraipenaren azterketa hiru maila handik osatzen dute; lehenengoa eta orokorrena, bazterkeriaren hiru ardatz nagusiei dagokie; ekonomikoa, politikoa eta gizartekoa, eta harremanena; bigarrena, bazterkeriaren dimentsioei (enplegua, kontsumoa, parte-hartze politikoa, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, gizarte-gatazka, eta isolamendu soziala); eta, azkenik, arazo zehatzei ikuspegi askoz ere espezifikoagoa eskaintzeko, dimentsioen-multzoa osatzen duten eta inkesta honen esparruaren barruan gizarte-bazterkeria eta -integrazioaren kategoriak eraikitzen dituzten 37 adierazleak hartzen dira kontuan.
1.1. Gizarte-integrazioko tasa altuak mantentzen dira, baina nabarmen hazi dira bazterkeria-egoera larriak FOESSAren Integrazioaren eta Gizarte-Beharren inguruko Inkestaren arabera, 2021ean Euskadiko biztanleriaren % 57,7 erabat integratuta zegoen, Aurkibidea
33