2021-2022
Eskola Programa Didaktikoa Iraunkortasunerako Hezkuntza
Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez. Ekoetxea Urdaibain egiten diren ekintza guztiak, Eusko Jaurlaritzak Ingurumena hobetu eta babesteko asmoz, eta baita jasangarritasunerako hezkuntzarako sortu dituen plan eta estrategiekin bat datoz. Ekoetxea Urdaibaik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko erakusketa iraunkor bat dauka, Biosfera Erreserba bat zer den deskribatzen duena garapen jasangarriaren eredu gisa. Bertan, Urdaibairen ezaugarri propioak, bere kudeaketa eredua eta egiten ari diren proiektuak erakusten dira, baita bere ondare naturala eta kulturala. Horrez gain, biodibertsitatearen inguruko erakusketa orokor bat du, eta honen helburu nagusia Biodibertsitatea zer den azaltzea eta bere balioarekiko sentikortzea da, argazkien, ikus-entzunezkoen, eta muntaketa interaktiboen bitartez. Dorretxeko behatokitik bista zoragarriaz goza daiteke, eta teleskopioak erabiliz, hainbat lekuren xehetasunak aurki ditzakegu: Laidako hondartza, padura, estuarioa inguratzen duten mendi eta basoak, Atxarreko San Pedro baseliza, etab. Horrez gain, zentroak formazio eta hezkuntza tailerrak garatzeko zonaldea, kanpoaldean kokatzen den jolas-gunea (jolas parkea eta labirintoa), taldeentzako jantoki estaliak, auditorioa eta taberna-kafetegi zerbitzuak ditu.
URDAIBAI: GIZAKIA ETA NATURAREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN EREDU Urdaibaik aniztasun handia dauka paisaiari eta ekologiari dagokienez, hainbat ekosistema oso ezberdin biltzen baititu: amildegiak, hondartzak, basoak, padurak, ibai-ibarrak, etab. Inguru guzti hauen kontserbazioa bultzatu eta beraien erabilera jasangarria bideratzeko asmoz, nazioarteko hainbat babes figura ditu Urdaibaik; honako hauek dira aipagarrienak: UNESCOK 1984an Biosfera Erreserba izendatu zuen. 1992an, Mundaka-Gernikako itsasadarra RAMSAR Hitzarmeneko Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen zerrendan sartu zen. Urdaibaiko zenbait eremu NATURA 2000 Sarearen parte dira, E uropar Batasuneko babes turiko naturgune sarea: • Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE): - Mundakako itsasadarreko eta Ogoño lur muturreko itsas gunea. - Urdaibaiko itsasadarra. • Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE): - Urdaibaiko itsasertzak eta padurak. - Urdaibaiko ibai sarea. - Urdaibaiko artadi kantauriarrak.
Eskola Programa Didaktikoa Jasangarritasunerako hezkuntzarako Eskola Programa, 2020ko Ingurumen Esparru Prog raman oinarriturik dago eta Ekoetxea Urdaibaiko programa nagusietako bat dugu. Eskola programa hau ingurua beha tzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikas-jardueratan oinarrituta dago. 2021-2022 Eskola Programa Didaktikoa, 2021eko urriaren 4a eta 2022ko ekainaren 17a bitartean garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu: Garapen Jasangarriaren eta bere kudeaketak sor tzen dituen erronken garrantziaren inguruan hezi tzea. Jasangarritasunerako heziketaren arloan metodologia berritzaileak eskaintzea. Biodibertsitatea eta Geodibertsitateari buruz senti kortzea eta ezagutzak hartzea, bai orokorrean zein lan eremuan oinarrituta. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea eta balioan jartzea. Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea. Ekosistemek eskeintzen dituzten onurak (ekosistemen zerbitzuak) ezagutu eta beraien kontserbazioa ren garrantzia ulertzea. Eskola-eremutik kanpoko harreman per tsonalak erraztea, eta aisialdiaz gozatzeko modu berriak aur kitzea. Hezkun tza-ziklo bakoi tzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin. Gorde zure bisita eguna 2021eko irailaren 6tik aurrera.
OHARRA: Eskola Programa honek, covid-19a dela eta sortutako krisiaren ondorioz, osasun agintariek eta dagokien instituzioek une oro emandako jarraibide eta aholkuak beteko ditu higiene-neurri eta aforoei dagokienez.
Bisitaren antolaketa Lanaldia 10:00etatik aurrera garatuko da, eta bi zati ezberdin edukiko ditu (kanpo ibilbidea eta bisita zentrora). Bi atsedenaldi egongo dira, bat hamai ketakorako eta bestea bazkaltzeko. Ordutegia eta programa talde bakoitzaren behar konkretuetara moldatu ahal izango dira, posible den neurrian taldeen interesetara egokituz. Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari “Irakaslearen materiala” deritzon agiria bidaliko zaio garatu ko den programaren antolaketa, eduki, eta gomendioekin.
Gomendioak Ekoetxea Urdaibaitik, honako gomendioak eman nahi dizkizuegu, bisita egin aurretik: Aurretiz botatako materiala begiratzea, unitate di daktikoaren helburuak hobeto ulertzeko. Egingo diren ibilbideetarako oinetako egokiak ekartzea. Ikasleek arkatza edota boligrafoa ekarri beharko dute lan koadernoa osatzeko (haur hezkuntzako kasuan izan ezik). Bisita egunean, komeni da irakasle bat etortzea talde bakoitzeko (talde bakoitzak 20 ikasle izango ditu gutxi gora behera). Bestalde, autobus pribatuarekin zatozenentzat, goizean egingo den ibilaldirako zuen autobusa beharko dugula jakinarazten dizuegu.
ESKURAGARRI DAUDEN UNITATE DIDAKTIKOAK 2021-2022 ikasturterako 7 unitate didaktiko ezberdin dauzkagu aukeran, hezkuntza ziklo zehatzetara egokituak.
Haur Hezkuntza
LH 1. zikloa
LH 2. zikloa
LH 3. zikloa
DBH 1. zikloa
unitate didaktikoak
Biodibertsitatearen hastapenak Baso gela Kosta Denboran zeharreko bidaia Iraun (Eskolako Agenda 2030) Padura Urdaibai, Biosfera Erreserba
DBH 2. zikloa
Batxilergoa / Ziklo formatiboak
1. UNITATE DIDAKTIKOA
Biodibertsitatearen hastapenak
Helburuak Bizidunak eta bizigabeak bereiztea, landare eta animalien garrantzia ulertu eta beraien kontserbazioarekin sentikortzeko. Jolasen bidez biodibertsitateaz gozatzea, modu didaktiko eta erakargarri batean gure ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko. Izaki bizidunen ezaugarri eta premiak ezagutzea, ingurune ezberdine tan bizi-eredu desberdinak aurkitzen direla ulertzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 orduko iraupena duen ibilbidea Ekoe txea Urdaibaiko in gu ruetan. Ikasleek Urdaibaiko ekosistema nagusiak ezagutuko dituzte ibilbidean zehar aurkituko dituzten txoko ezberdinen bitartez. Hauetako bakoitzean material desberdinak izango dituzte jolasen bidez biodibertsitatea zer den eta duen balioa ikasteko.
Erakusketa
“Zer da biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko edukiak erabiliko di tuzte, besteak beste izaki bizidunen bizilekuak eta beharrak ezagutzeko, eta gizakiontzat duten garrantzia ulertzeko.
Behatokia
Antolatutako ekintzak paisaia ezberdinen behaketan zentratuko dira haien ezaugarriak ezagutzeko (koloreak, formak, animalia eta landareak, etab.).
“Biodibertsitatearen hastapenak” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.
2. UNITATE DIDAKTIKOA
BASO gela Helburuak Ikasleekin baso-eskoletako metodologiak eta aire zabaleko hezkuntza teknikak aplikatzea, ekintzara bideratzen duten tresna pedagogiko eraginkor gisa. Jolasaren bidez naturaz gozatzea, norbere bizipenei esker ingurua ezagutzeko. Kontzentrazioarekin, sormenarekin eta hizkuntzarekin lotutako ekin tzak garatzea, ikasleen garapen kognitiboa bultzatzeko. Naturak ematen dizkigun onurak ezagutzea, hauek kontserbatzearen garrantzia ulertzeko.
Ekintzak Ibilbidea
2 orduko irupena izango du eta Ekoetxea Urdaibaiko kanpoaldean dagoen hariztian garatuko da, jolas librea eta ekintza gidatuak tartekatuz. Kasu honetan, basoa, ikertzeko eta esperimentatzeko eszenatoki bezala erabiliko da, sormena eta zentzumenak ardatz hartuz. Laburbilduz, inguruaren deskubrimenduan sakonduko dugu naturarekin kontaktu zuzenari esker.
Erakusketa
Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, ikasleek biodibertsitateari eta oro har naturari buruzko ezagutza indartu ahal izango dute.
Behatokia
Urdaibaiko paisaia desberdinen behaketa egingo da, natura aniztasunaren garrantzia azpimarratuz.
“Baso gela” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.
3. UNITATE DIDAKTIKOA
Kosta Helburuak Urdaibaiko kostaldeko paisaia-aniztasuna ezagutzea, ekosistema hauek eskeintzen dituzten zerbitzuei esker, inguruko ekonomiarako eta giza garapenerako duten garrantzia ulertzeko. Kostaldean eta bereziki marearteko gunean bizi diren espezieak identi fikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko. Urdaibaiko biztanleek historian zehar kostaldeko paisaiekin izan duten hartu emana ezagutu, eta honi lotutako ondare kulturala balioan jartzea.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea txatxarramendiko irlaren inguruan (Sukarrieta). Ibilbidea itsasbeheran egingo da, marea-putzuak eta hareatzak aztertzeko aukera izanik. Horrela, bertako izaki bizidunak eta ekosistemen ezaugarri nagusiak in situ ikusi ahal izango dituzte. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloaren kasuan, ibilbidea Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dute. Bertan hondartza eta marearteko gunea ezagutzeko jarduerak eta jolasak burutuko dituzte.
Erakusketa
Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-entzunezko edukiak erabiliz, kostaldeko paisaiei buruzko ezagutza eta jasangarritasunaren aldeko ideiak indartuko dira.
Behatokia
Kostaldeko paisaiaren analisia, behatokitik ikusten diren itsasertzeko ekosistema desberdinak eta hauen eraldaketak landuko dira.
Esperimentu gela
Kostaldea eta bertako ondarearekin zerikusia duten esperimentazio jarduerak egingo dira bertan.
“Kosta” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.
4. UNITATE DIDAKTIKOA
Denboran zeharreko bidaia Helburuak Historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea, ondare kulturalaren kon tserbazioaren garrantziaz jabetzeko. Denboran zehar gertatu diren klima, paisaia eta biodibertsitatearen aldaketak ezagutzea, beraien arteko harreman eta elkarreraginak uler tzeko. Garai ezberdinetan gizakiak egin dituen naturaren erabilera desberdinak ezagutzea, inguratzen gaituen naturak duen garrantziaz ohartu eta bere kontserbazioarekin sentikortzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko iraupena duen bisita Santimamiñeko multzo arkeologikoan zehar, non ikasleek kobazuloaren sarreran dagoen aztarnategia bisitatu, eta 3Dko ibilbide birtuala egin ahal izango duten.
Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira
Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-entzunezko edukiak erabiliz eta behatokiak erakusten dituen bistak aprobetxatuz, gizakiak Urdaibain denboran zehar garatu dituen ekonomia eredu desberdinak ezagutuko ditugu. Era berean, hauek paisaian izan duten eraginaren inguruan hausnartuko dugu.
Esperimentu gela
Errepliken bidez Paleolito garaiko tresna eta material ezberdinak (ehiza tresnak, sua egiteko materialak, arropak, labar artea, etab.) sortuko dituzte, historian zehar gizakiaren beharrak asetzeko naturak izan duen garran tzia ulertzeko. “Denboran zeharreko bidaia” bisitaldiaren prezioa: 2€ ikasle bakoitzeko. Unitate didaktiko hau garatzeko beharrezkoa da, taldea autobus pribatuan etortzea. Unitate Didaktiko hau burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren laguntza eta San timamiñeko lan taldearen laguntza izan dugu. UNESCOren ondarea eta erreferentzia lekua da gure lurraldean; kudeaketa arduratsu baten eredu: ikerketa, kontserbazio eta zabalkundea ardatz dituelarik. Proiektu berritzailea: denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina du.
5. UNITATE DIDAKTIKOA
IRAUN
(ESKOLA AGENDA 2030)
Helburuak Garapen Iraunkorraren garrantziari buruz heztea, honen aldeko konpromiso pertsonal eta kolektiboak sustatzeko. Garapen iraunkorraren helburuak (GIH-ak) ezagutaraztea, iraunkortasunak batzen dituen gaien aniztasuna ulertzeko. Gizakiak bere inguruan duen eraginaz ohartzea, gure ekintzen inguruko hausnarketak bultzatzeko. Talde lana sustatzea, arazo orokorrak konpontzeko tresna gisa.
Ekintzak Jolasa
“Scape room” edo ihes gela metodologian oinarritutako abentura fisiko eta mentaleko jolas bat da. Ordu beteko iraupena du eta Ekoetxea Urdaibaiko inguruetan burutuko da. Ikasleek zenbait erronka gainditu beharko dituzte, horretarako gaitasun intelektualak, sormenekoak, kooperatiboak eta dedukziozko arrazoibideak erabiliz. Aldi berean garapen iraunkorrerako helburuak (GIH-ak) landu eta ezagutuko dituzte.
Erakusketa
Ekoetxea Urdaibaiko erakusketetako ikus-entzunezko edukiak erabiliz, Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GHI-ak) ezagutzan sakonduko dugu. Hau da, etorkizuneko belaunaldien baliabide eta aukerak baldintzatu gabe egungo beharrak asetzen dituen garapen baten aldeko ideiak indartuko dira.
Behatokia
Inguruko paisaia desberdinen analisia, hauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen azterketa eta gizakiak naturan sortzen dituen eraldaketen inguruko gogoeta burutuko da.
“Iraun” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko. Unitate didaktiko hau bereziki interesgarria da Eskolako Agenda 2030ean parte hartzen duten ikastetxeen tzat, lantzen den gaia honekin estuki lotuta baitago.
6. UNITATE DIDAKTIKOA
Padura Helburuak Padurek inguruko biztanleen giza garapenean eta ekonomian duten garrantzia ulertzea, urriak diren ekosistema hauek balioan jartzeko. Paduretan bizi diren espezieak identifikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko. Padurako paisaiaz gozatzea eta bizipenak konpartitzea, inguru hauekiko errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarrien beharrei buruzko hausnarketa burutzeko. Espezie inbaditzaileek Euskadiko hezeguneetan duten presentzia eza gutzea, honek suposatzen duen kalteaz jabetu eta arazoarekin senti kortzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Busturiko San Kristobal auzoko paduran zehar. Bertan, paisaiaren interpretazioa eta espezieen identifikazioa burutuko dugu, eta ikasleek espezie inbaditzaileen problematika ere bertatik bertara ezagutuko dute.
Erakusketa
Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-entzunezko edukiak erabiliz, padurako paisaiari buruzko ezagutza eta jasangarritasunaren aldeko ideiak indartuko dira.
Behatokia
Paisaiaren analisia, paduran ematen diren erabilerak eta hauek sortzen dituzten eraldaketak landuko dira.
Esperimentazio gela
Padura eta bertako ondarearekin zerikusia duten esperimentazio jarduerak egingo dira bertan.
“Padura” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.
7. UNITATE DIDAKTIKOA
Urdaibai, Biosfera Erreserba Helburuak Biosfera Erreserba bat sakonki zer den ezagutu eta ondare natural eta kulturalaren kontserbazioaren garrantziaz sentikortzea, Biosfera Erreserben oinarrizko helburua balorean jarriz: Garapen jasangarria. Natura 2000 Sarearen parte diren ekosistema nagusiak, baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden geodibertsitatea eta ondare kulturala ezagutzea. Urdaibaiko oinarrizko ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuei (hornidurazkoak, erregulaziozkoak, kulturalak...) buruzko ezagutzak lortzea.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko ibilbidea Urdaibaiko itsasadarrarekiko paralelo doan landa-ingurutik, Sukarrietatik hasten dena eta Ekoetxea Urdaibain, Busturian bukatzen dena. Ibilbide honetan, Natura 2000 Sarean barne dauden ekosistemak aztertuko dira, batik bat: ibai sarea, artadi kantauriarra, itsasertza eta Urdaibaiko itsasadarra eta padurak.
Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira
Ekoe txea Urdaibaira egingo den bisita gidatuan, ikasleek Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruko ezagutzak sendotuko dituzte, horretarako erakusketa iraunkor bat izango dutelarik elementu interaktibo eta bideo mapping-arekin.
“Urdaibai, Biosfera Erreserba” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.
informazioa eta izen ematea Erreserbak 2021eko irailaren 6tik aurrera gauzatu ahal izango dira, harremanetan jartzeko honako telefono zenbakietara deituz: 946 870 432 946 870 402 Deien ordena errespetatuko da egutegia betetzen den arte.
Azpiegiturak • Jateko gunea. • Taberna (astelehenetan itxita). • Jolas tokia. • Labirintoa.
• 5 hektareako gune berdea. • Autobusentzako aparkalekua. • 2 Erakusketa iraunkor. • Aldizkako erakusketa.
Nola iritsi
Busturia-Axpe
Bermeo
Kanala Marismas
San Bartolomé
daibai Ekoetxea Ur rretxea Madariaga Do Altamira-San
Autobusa: Bizkaibus-eko Bilbo-Bermeo linea. Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 946 125 555; www.bizkaia.eus
Marismas
Busturia
Kristobal
ueta Astilleros-Mur BI-2235 Bilbo/Bilbao mo Gernika-Lu Murueta
Urdaibai
Urdaibai
Getxo
Trena: Euskotreneko Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekin tren-aldaketa egiteko aukera ere badago). Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 944 333 333; www.euskotren.eus Busturiako San Kristobal eta Axpe dira zentrotik gertuen dauden geltokiak.
di uhartea
Txatxarramen
Sukarrieta
Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zornotzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Bertan Ekoetxea Urdaibaira nola joan adierazita dago.
BI-2235 Gernika-Lumo
5 Bermeorantz
Hartu BI-223 Barakaldo
BI-635 Bilbo/Bilbao
Hartu BI-635
Gernikarantz
Helbidea eta kontaktua
ano
Amorebieta-Etx
A8
ostiarantz
A8 hartu Don
ntz
ua) Gernikara
tik (ordainlek
ernika irteera
Amorebieta-G
Gernikatik Bermeorako errepidea • San Bartolome auzoa, 35 48350 Busturia (Bizkaia) 946 870 432 (Hezkuntza Saila) 946 870 402 (Bisitariari arreta) www.ekoetxea.eus hezkuntza.urdaibai@ekoetxea.eus www.facebook.com/EkoetxeaUrdaibai