CRISTOBAL GAMON IKASTETXEKO KIROL PROIEKTUA

Page 1

ESKOLA KIROLA CRISTOBAL GAMON HLHI-N 1.- INGURUAREN AZTERKETA Cristobal Gamon HLHI Errenteriako D ereduko ikastetxe bat da eta Kaputxinotarren auzoan kokaturik dago. Cristobal Gamon HLHIk bi eraikin ditu: Sorgintxulo kaleko 6. zenbakian dagoen eraikin nagusia eta Mandoegi kaleko eraikina. Eraikin nagusian Haur Hezkuntza osoa eta Lehen Hezkuntzako lehen eta hirugarren zikloa daude, bigarren zikloa Mandoegi eraikinean dagoelarik kokatua. CRISTOBAL GAMON NAGUSIASORGINTXULO 6 20100 ERRENTERIA

HLHI

– CRISTOBAL GAMON MANDOEGIMANDOEGI Z/G 20100 ERRENTERIA TLF:943 51 22 98

HLHI

eposta: zuzendaritza@cristobalgamonlhi.eus web-orria: www.cristobalgamonlhi.hezkuntza.net

Eskola kiroleko eskaintza Lehen Hezkuntzako 2.mailatik hasi eta 6.maila arteko da. Jarduera hau aurrera eramateko eraikin nagusian estali gabeko bi patio eta gimnasioa ditugu. Horretaz gain, euria egiten duenerako estalita dagoen eremu txiki bat daukagu. Normalean bi patioak erabiltzen ditugu, behekoan saskibaloian aritzeko lau saski eta paretan margotutako bi porteria ditugularik; goikoan bi porteria eta beste kiroletan aritzeko marrak lurrean margotuta. Gimnasioan bi saski ditugu. Eremu estalia oso txikia da eta aldapan kokatua dago.

–


Instalakuntza hauek gure eskura ditugu egunero 16:15tatik 18:30ak arte. Orokorrean pozik gaude ditugun instalazioekin, baina astelehenetan, euria egitekotan, lekuz larri ibiltzen gara entrenamendu egokiak egiteko.


2.- ARAUDIA ETA FUNTZIOAK: a) Euskal Autonomi Erkidegoan: 1. Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legea. 2. Uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua. 3. Euskal Eskola Publikoaren Legea. b) Lurraldeari dagokiona ( Gipuzkoako Foru Aldundia) 1.Urteko arautegia . 1a. Eskola Kiroleko jardueren onartzen duen Foru Agindua.

urteko

programa

1b. Eskola kiroleko urteko programako jarduerak aurrera eramatean gertatu ohi diren gorabehera berezi batzuk konponduko dituen prozedura arautzen duen Foru Agindua.

2.Denboraz kanpoko legeria: 2a. Eskola ikasleentzako kirol teknifikazioko unitateei baimena ematea arautzen duen Foru Agindua. 2b.Saskibaloi, eskubaloi, futbol, areto futbol eta errugbiko hastapeneko unitateak arautzen dituen 69/2008 Foru Agindua. 2c.Eskola Kiroleko programaren barruko baimenak emateko prozedura arautzen duen 145/2009 Foru Agindua. 2d.Eskola Kiroleko Lurralde Kontseilua sortzeari, osatzeari eta funtzionamendu erregimenari buruzko 39/1998 Foru Agindua. 2e. Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluaren funtzionamendu araudia onartzen duen Foru Agindua. 3. Orientatze aldera: Kirolaren Euskal Plana 2003-2007 Kirolaren Euskal Planak dio eskola kirola dela Kirolaren Euskal Ereduak dituen lau jarduera motetako bat. Plan


horretantxe zehazten dira Eskola Kirolaren helburuak eta ezarpenerako printzipioak.

Ereduaren edukia,

Eskolako kirolaren helburu nagusia izango da haur kirolegilearen hezkuntza-garapena osatzea eta kirolari bakoitzaren banakako beharrizanak asebetetzea. Hala, eskola kirolak haurren heziketa integrala bilatuko du, beren sarbidea eta parte hartzea bermatuz berdintasunez eta sexu-estereotipo eta roletatik kanpo; haurren nortasuna era harmoniatsuan garatzea bilatuko du, bai eta geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea eta bizimodu osasuntsua eramatea bermatuko duten baldintza fisiko eta kirol ohitura batzuk eskuratzea ere. Erakunde komunen eskuduntzak eskola kirolean: 1.Eusko Jaurlaritza a) Eskolako kirolaren oinarriak eta printzipioak finkatzeko eskumena, bai eta kirol diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzekoa ere. 2.Foru Aldundiak a) Araudiak garatu eta gauzatu; azken hori udal administraziorekin koordinatuta, autonomia erkidegoaren eskola kirolari buruzko araudia aintzat harturik betiere. 3.Udalerriak a) Lurralde historikoetako aldundiek onarturiko eskola kiroleko programak gauzatu aldundiekin koordinatuta. b) Udalerriei dagokie lurralde historikoetako aldundiek onarturiko eskola kiroleko programak gauzatzea aldundiekin koordinatuta; kirol jarduerak egiteko instalazioak uztea, besteak beste. c) Errenteriako Udalean txertatuta dagoen Kirolaisik zehaztutako lerroak jarraitzen ditugu ekintza hauek aurrera eramateko. 3. c) 1.- Kirol praktikaren gizarte oinarria areagotzea. Planaren indarraldia amaitzean gure ikasleen ahalik eta kopuru handienak astean behin kirola edo ariketa fisikoa egitea lortu nahi da. Horrela, kirol jarduera eta osasuna erlazionatuta geratzen dira. -Ikastetxeetako eskola kirolaren egiturak sendotzea; xede horrekin, kluben eta ikastetxeen arteko itunak indartuko dira - Partaidetzako kirol eskaintza osoa diseinatzea, kalitatezkoa,


geografikoki ondo banatua eta hiri guztiarentzako globala. -Eskaintzak diseinatzean generoarekin lotutako gizarte estereotipoak desagerraraztea. Federazioen, kirolean:

kluben

eta

ikastetxeen

eskuduntzak

eskola

4.Federazioak ederazioen ardura izango da eskola kiroleko jardueretarako laguntza teknikoa ematea; horretarako, eskola kiroleko programak antolatzen eta gauzatzen parte hartuko nahiz lagunduko du, aldez aurretik foru aldundiarekin adostuta. Akordio horiek lankidetza hitzarmenen bidez formalizatuko dira. Laguntza teknikotzat hartzen da alderdi tekniko guztien zuzendaritza, koordinazioa eta jarraipena, jarduera edozein dela ere. 5.Klubak Kirol klubek ikastetxeekin batera ari beharko lukete kirol irakaskuntzan, parte hartzeko lehentasunezko egitura dira 12-18 urte bitartean, eta kirol errendimenduaren nahiz teknifikazioaren oinarrizko guneak dira. Ondorioz, kontzeptu guztiak- bai heziketakoak bai tekniko-taktikoak, ikastetxeko partaideen adinaren eta mai laren arabera, 0-11 urte bitartekoetan- kudeatu, planifikatu eta administratu beharko lituzkete. Beraz, esan daiteke kirol klubak, kirol sozietate anonimoak eta kirol taldeak direla erreferentziazko markoak errendimenduan hasteko eta etorkizuneko kirolariak identifikatzeko ibilbideetan. 6.Ikastetxeak Ikastetxeak eta haien ingurua (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) dira 0-11 urte bitartean kirol jardueretan parte hartzeko gune oinarrizkoa. Beraz, kontzeptu guztiak- bai heziketakoak bai tekniko-taktikoak, klubeko partaideen adinaren eta mailaren arabera, 12-18 urte bitartekoetan- kudeatu, planifikatu eta administratu beharko lituzkete. Beraz, ikastetxeak dira erreferentziazko markoa kirol partaidetzako ibilbidean sartzen diren jardueretan parte hartzeko, eta bere gain hartu beharko lituzke heziketa, antolakuntza eta administrazio lana.


3. ESKOLA KIROLA CRISTOBAL GAMON HLHI-N A- IKASTETXEAREN KIROL ESKAINTZA: -ADINAK ETA KATEGORIAK 6-12 urte bitarteko haur guztiek har dezakete parte Eskola kirolean: KATEGORIA PREBENJAMINAK BENJAMINAK ALEBINAK

IKASMAILA L.H. 1 – L.H. 2 L.H. 3 – L.H. 4 L.H. 5 – L.H. 6

ADIN BAKOITZEKO KIROL ESKAINTZA

L.H. 1 / L.H. 2

KIROL HASTAPENA: Joku eta kirol desberdinen lehen urratsak egingo dituzte

L.H. 3 / L.H. 4 Benjaminak KIROLANITZA: Futbola, Saskibaloia, (mistoa) Eskubaloia eta tarteka kirol anitzak lantzen L.H. 5 /L.H. 6 ditugu. Alebinak (mutilak, neskak)


- ZER DA ESKOLA KIROLA? Eskola-kirola Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, ikastolako ikasleek (neska-mutilak) praktikatzen dituzten araututako kirol jardunaldiaz osatzen da. Ikasleek eskola ordutegiz kanpo baina eskolaren ardurapean helburu hezitzaileekin burutzen dituzten jarduera fisikoen eta kirolen multzoa da, kirol hastapena helburutzat duena. - EZAUGARRIAK Eskola-kirolak hezitzailea izan behar du, hau da, giza harremanak landu, haurren garapenari eta formazioari garrantzia eman, kirola osasuntsua bultzatu, eta kirol eskeintza aberatsa haurrei eskaini. Jakina da kirolak lehiakortasuna ezaugarri duela, eta bere neurrian hori ere bultzatu egin behar dela; hori bai, eskola-kirolean lehiaketaren erabilpen egokia ezinbestekoa da. Eskola kirolean kirol hastapena lantzen da. Lehen etapa honetan, joko eta kirolen aniztasuna bermatzen saiatzen gara, haurrari etorkizunean kirol modalitate batean edo gehiagotan jarduteko aukera eskainiz. Kirol espezializazio goiztiarra ekidin eta haurrarren heziketa integrala bermatuz, gure helburua Eskola Kirola amaitutakoan gustukoen duen eta hoberen dagokion kirol jarduera aukeratu eta praktikatzen jarraitzeko gai izatea da. Eskola Kirola jarduera hezigarria euskaldun batean burutuko dena.

da,

gozagarria

eta

giro

- ZERTARAKO ESKOLA KIROLA? Haur guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten. -Kirol desberdinak ezagutzeko. -Kirola modu egokian egin ahal izateko (entrenatzaile prestatuak, instalazio egokiak‌) -Kirola eginez ongi pasatzeko (batzuetan irabazi, beste batzuetan galdu, baina beti jokatu, jolastu eta gozatu). -Kiroletan ere euskaraz aritu ahal izateko (hizkuntza aberastu, eskolaz kanpoko Euskara erabili).


-Kirola eginez hezi eta garatzeko (lagunartean errespetuz eta arduratsu jolatu, kirol saioetara joan, taldean hartutako konpromisoak bete‌). - HELBURUAK Eskola-kirolak hiru zutabe nagusiei erantzuna ematen saiatu behar du: hezkuntza, kirola eta euskara. Aipaturiko hiru funtsezko zutabe horietan honako helburu hauek finkatuko ditugu: 1.- Kirol ezberdinak ezagutu. 2.- Haur guztien partehartzea eta ongi pasatzea bermatu. 3.- Haurren arteko harreman osansuntsuak sustatu: elkarren arteko errespetua, disziplina, konpromisoa, joko garbia, kiroltasuna‌ 4.- Kirol ekintza guztietan euskararen erabilpena bultzatu, euskara kirolarekin erlazionatuz. - KIROLA EGITEAREN ONURAK Ikastolaren helburua txikitatik ikasleak kirola egitea da eta honek onura batzuk ditu haurrarentzat. 1-ONURA FISIKOAK Ariketa fisikoa haurtzarotik eginda haurrek BIZI-KALITATEA eta BIZIITXAROPENA hobetuko ditu, gehiago gozatuko du bizitzaz eta denbora gehiagoz gainera, hau ikusirik ikasleak animatu nahi ditugu kirola egitera eta ESKOLA KIROLEAN PARTE HARTZERA. 2-ONURA PSIKOLOGIKOAK - Psikologikoki ondo sentitzen lagunduko dio. - Pozik, alai, ilusioz beteta eta lasaiago bizitzen lagunduko dio. - Osasuntsuago sentituko da. - Pertsona baikorragoa bihurtuko da eta poztasun maila handiagoa izango du. - Lagunekiko harremanetan gustorago sentituko da. - Komunikatzeko gaitasuna.


- Autokontzaptuaren hobekuntza: 1-Bakoitzaren gorputza onartzen laguntzen du. 2-Kirol trebetasunak hobetuz gustorago sentitu. 3Kirolaren bidez errespetua Portu, talde baten partaide sentitu‌. 3-ONURA HEZITZAILEAK - Balio Etiko positiboak landuko ditu. - Heldutasuna bere osotasunean garatzen lagunduko dio. - Kiroltasunean eta joko garbian oinarritutako gizalegezko portaerak ikasiko ditu. - Talde lanerako gaitasuna hobetuko du, lankidetza, partaidetza, elkarlana eta solidaritatea bezalako balioak landuz. - Arauak, kideak, arduradunak onartzen eta errespetatzen ikasiko du. - Kirol jardueran hartutako konpromezuek erantzunkizunaren zentzua garatzen lagunduko dio. - Kirola tresna aparta da balioak trasmititzeko. 4-ONURA SOZIALAK - Taldekideen artean onartua izaten lagunduko dio. - Harremanak hobetzeko bideak erakutsiko dizkio. - Harremanetarako beharrezkoak diren trebetasunak eta portaerak landuko ditu: partehartzea, behar den bezela komunikatzea, arazoei konponbideak aurkitzea, porrotak onartzea‌. Azken finean, inguruko harremanak izateko gaitasuna garatuko du lagun berriak egiteko aukerak ugalduz. - Gure artean zabalduta dauden arauak, balio moralak eta kul tur ereduak barneratzen eta bere izaerarekin bateragarriak egiten lagunduko dio. - Taldeko eta gizarteko partaide izaten lagunduko dio. - Kirolak jarrera egokiak eta berdintasunezko harremanak bultzatzen dituenez, inguruan dituen etorkinen integrazioa erraztuko du. - Neskak eta mutilak gaitasun berdinak dituztela eta edozein jardueratan elkarrekin parte har dezaketela ikasiko du, aurreiritzi eta uste okerrei aurre eginez.


3.-CRISTOBAL KIROLEAN

GAMON

HLHI-REN

HELBURUAK

ESKOLA

ESKOLA KIROLA IKASTOLAKO HEZKUNTZA-SISTEMAKO OSAGAI BAT DA ETA KIROL IHARDUERAK IKASLEEN HEZIKETA HOBETZEN LAGUNTZEN DIGU. Helburu nagusienak kirola eginez ondo pasatzea, hezitzea eta kirol ezberdinak ezagutzea da. Gure helburua ez da goi-mailako kirolariak lortzea baizik eta kirolaren bitartez haurrak hezitzea eta kirola egiteko ohitura hartzea txikitatik eta eskola kirola amaitutakoan gustukoen duen eta hoberen dagokion kirol jarduera aukeratu eta praktikatzen jarraitzeko gai izatea. Baina badira beste helburu batzuk ere non ikasleen balio positiboak indartzea bilatzen den (HONI ERE GARRANTZI HANDIA EMANGO DIOGU): - Norberaren gorputza ezagutzea, bakoitza bere gaitasun eta oztopoekin. - Aurkari, epaile, entrenatzaile, taldekide eta norbere burua errespetatzea. - Higiene eta osasun ohiturak hartzea. - Talde lana bultzatzea (indibidualtasuna baztertuz). - Irabazi nahiz galtzen ikastea. Beste balio batzuk indartzea ere bilatzen da: -

Solidaridadea. Lagunartekotasuna. Taldeko lana. Besteekiko errespetua. Elkarbizitza.


4.-KIROL BATZORDEA ETA BERE FUNTZIOAK Ikastetxeko kirol batzordea da kirol ekintzak bultzatzen dituena eskolaz kanpoko orduetan. Kirol batzordeak Eskolaz kanpoko Kirol Ekintzak antolatzea eta ekintza horien jarraipen zuzena egitea du helburu. Hona hemen nola osatuta dagoen komisio hau:

KIROL BATZORDEA

IKASTETXEKO ZUZENDARIA

GURASOAK

AHOLKULARITZA (KIROLAISI)

KIROL KOORDINATZAILEA

GORPUTZ HEZKUNTZA IRAKASLEA

FUNTZIOAK -

Urtero Eskolaz Kanpoko Kirol Ekintzen programazioa aurrera eraman. Kirol ekintza hauen antolaketa, programazioa, jarraipena eta balorazioa egin. Ikastolan eskeiniko diren kirol modalidateak zein izango diren erabaki. Eskola kiroleko helburu eta arauak finkatu. Kirol batzordea urte osoan zehar harremanetan egongo da eta behar denean bilerak egingo ditu.

BATZORDEAREN PLANGINTZA: EKAINEAN -

Urtean zeharreko kirol ekintzen balorazio bat egin eta hurrengo urterako aldaketaren bat egin behar den adostu.


-

Jasotako inskripzioak aztertu eta honen arabera hurrengo urterako plangintza osatu (taldeak, monitoreak...). Jasotako inskripzioen arabera entrenamendu egunak, tokiak eta ordutegiak finkatu. Ondoren zirkularra gurasoei bidaltzeko. Hurrengo urterako kirol eskaintzaren arabera zer material erosi behar den aztertu eta erabaki (baloiak, ekipazioak..).

IRAILEAN -

Ekainean egindako lehen plangintza begiratu eta aldaketaren bat egin behar den ikusi. Monitore kopurua aztertu taldeen arabera (aurreko urtekoak, berriak...). Materiala erosteko daukagun diru kantitatearekin zer erosi erabaki (beharren arabera).

URTEAN ZEHAR -

Eskolaz kanpoko kirol ekintzen jarraipena egin eta ematen diren arazoak konpontzen saiatu.

Eskola kirola aurrera eramateko kirol monitore talde bat dago kirol koordinatzailearen bitarez zuzendurik eta kirol komisioak gainbegiratuta. KOORDINATZAILE ETA KIROL MONITOREEN PERFILA Urtero Eskola Kiroleko ekintzak aurrera eramateko Kirol Koordinatzaile bat eta ikasturtean izango dugun talde kopuruak baldintzatuta kirol monitore-entrenatzaile euskaldun kopuru bat behar izaten dugu. Langile guztiek profesional titulatuak izan behar dute (Gorputz Hezkuntzan lizentziatua, kirol magisteritzan diplomatua, kirol teknikariak...). KIROL KOORDINATZAILEAREN BETEBEHARRAK Atal honetan ikastolako kirol koordinatzaileak urtean zehar behar dituen funtzioen zerrenda agertzen da. Funtzio horietako batzuk urte osoan zehar betebeharrekoak izango dira eta beste bat zuk ordea urteko momentu jakin batzuetan bete beharrekoak.


IKASTURTE HASIERAN -

-

Ikasturte hasieran lehen pausoa beti kirol komisioarekin elkartzea izango da, bilera honetan ikasturte berrirako ditugun baliabideen azterketa egingo da, aurreko urteko esperientziak baloratuz eta berrirako aladaketak planteatuko dira behar izango balira. Aurreko urteko begiraleekin kontaktuan jarri jarraituko duten edo ez jakiteko. Beharrezkoa balitz begirale berriak bilatzen hasi. Kirol koimisoarekin adostutako perfila bete beharko dute. Izen emate orriak berriro banatu, taldeak modu egokienean osatzeko. Zirkular bidez, gurasoei kirol iharduerei buruzko informazioa banatzea: egunak, ordutegiak‌. Materialaren egoera zein den ikusi eta beharrezkoa dena erosi. Begirale guztiekin bilera egin ikasturte berrirako informazioa banatzeko (ordutegiak, taldeak, egunak, arauak....). Honetaz gain ikastolako kirol filosofiaren berri emango diegu baita funtzionamendua mugatzen duen araudia ere.

IKASTURTEAN ZEHAR -

-

-

Ikasturtean zehar lehiaketan erabiliko den arropa prestatu eta banatu. Partiduen egutegiak ateratzean prestatu eta banatu. Ikastetxeko zuzendariarekin kontaktuan egotea, gerta daitezkeen arazoak konpontzeko eta ikasleei eta talde zehatzei buruzko informazioa jasotzeko. Kirol komisioarekin bilerak egitea ikasturtearen nondik norakoak aztertzeko eta baloratzeko. Saio, partidu eta begiraleen lanaren gainbegiraketa. Begiraleekin etengabeko informazio trukaketa izatea eta izan daitezkeen arazo guztietan laguntzea (disziplina arzoak, ariketak...) Eskatzen duten gurasoei beharrezkoa den informazioa edo azalpenak ematea. Kirol materialare kontrola eraman. Erakunde antolatzaileekin etengabeko komunikazioa izatea (kirol patronatua, federazioak, beste ikastola..) Ekonomia kudeatu. Eskola Kontseiluko bileretan Eskola Kirolaren inguruko gaien berri eman. Astean zehar eskola itxi.


IKASTURTE BUKAERAN -

-

Ikasturte bukarean erakunde antolatzaileetan beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu; memoria, datorren urteko programa.... Kirol komisioarekin bildu ikasturtearen balorazioa egiteko eta hurrengo urterako lehen planifikazio bat egiteko. Ikastolako jailadia prestatu eta begiraleekin bildu jaialdia eta ikasturteari buruz hitzegiteko. Hurrengo urterako inskripzio orriak banatu eta jaso. Ondoren, hurrengo urteko ordutegiak banatu zirkular batean.


ESKOLA KIROLEKO ARAUAK BEGIRALEAK -

-

-

-

-

-

-

-

-

-

EUSKARAZ hitzegin beti taldekideekin eta beste monitore edo ingurukoekin. Partiduetan jokalariei minutuak banatzerakoan astean zehar egindako lanari emango diogu lehentasuna baina jokalari guztiek denbora berdina joka dezaten saiatuko gara. Helburua kirolaren bitartez ondo pasatzea eta ikastea da. Ikasleen eredu zarete eta irakasteaz aparte kirolaren bitartez hezitzea dugu helburu. Ikasleei arauen berri eman ikasturte hasieran eta noizbehinka errepasatu ahaztu ez ditzaten. Norberak bere taldearekin ere zenbait arau adostu ditzake. Adostutako arauak bere osotasunean betetzen saiatu. Errespetua monitoreekin, taldekideekin, arerioekin, epaileekin... Garbitasunaren zentzua garatu, eguraldi txarra izan arren entrenamendua dago, beraz aldatzeko arropa ekartzea gomendatu. Partiduetan eta entrenamenduetan dutxa (edo gutxienez arropa aldatzea) derrigorrezkoa izango da. Janzkeraz arduratu arropa egokia entrenamenduetarako. Ikastolako ekipaia partiduetan soilik erabili daiteke. Partiduetan monitorea eta jokalariak gutxienez ordu laurden lehenago egon behar dute eta puntualitatea garrantzizkoa izango da beti. Entrenamendu hasieran, berotzeko garaian joku bat erabiliko dugu, batez ere benjaminetan koordinazioa lantzekotan. Materiala zaindu beharra dago, entrenamendua amaitzean materiala jaso (baloi guztiak bildu, ondoren datorrenak dena ongi aurkitu dezan). Saioa edo entrenamendua prestatuta eduki jokalariak iritsi baino lehen. Saioak ez inprobisatu, aurretik pentsatu eta prestatuta eduki. Taldearen erantzunkizuna monitorearena da guztizkoa. Arazoren bat edukiz gero guraso, senide, kiroldegi edo norbaitekin KIROL KOORDINATZAILEARI deitu edo beregana jo eta arazoa argitu lehenbailehen. Monitoreak arazoren bat badu entrenamendu edo partidu batetan aurkezteko ikastolako beste monitore batekin konpondu, Kirol koordinatzaileari esan eta umeei abisatu. Edozein kasuagatik entrenamendu edo saioa bertan behera utzi behar bada lehenbailehen jokalariei eta Kirol koordinatzaileari abisatu. Haurrei partiduen berri eman, noiz, non eta zein ordutan adieraziz.


KIROLARIAK (HAURRAK) -

-

-

-

Saio nahiz asteburuetako jardunaldietara faltatzekotan, abixatu. Partiduetako asistentziaren garrantziaz ohartu taldekideak salduta ez uzteko. Puntualitatea eta ordutegiak betetzea. Partidu egunetan partidua baino ordu laurden lehenago edo entrenatzaileak esandako orduan egongo gara gure taldekide eta begiralearekin bildu eta berotze ariketak egiteko. Jarduerako hizkuntza bakarra euskara izango da. Instalakuntzak eta materiala zaindu eta modu egokian erabiltzea. Saioa amaitzean kirol materiala jasotzen lagundu. Ez diskriminatu inor bere sexu, arraza edota egoera fisikoarengatik. Saioarekin erlazionaturik ez dauden objetu edota materialak ez ekartzea. Entrenamenduetan zehar ezin da meriendatu. Saioetara arropa eta oinetako egokiak ekartzea. Kirol modalidade guztietan partehartzea beharrezkoa da. Jarrera ona eta errespetuzkoa izango duzu taldekideekin, begiraleekin eta koordinatzailearekin. Partiduetan beti errespetuzko jarrera erakutsiko dugu taldekideekiko, aurkariekiko eta epailearekiko (isekarik ez, garraxirik ez....) Entrenamendu eta partiduetako emaitzak kiroltasunez onartuko ditugu. Emaitzak garrantzirik ez duen arren BETI gogo biziz saiatuko gara.

GURASOAK Gurasoen papera ezinbestekoa da Eskola Kirolean: larunbatero haurrak sedeetara eramateko, animatzeko, giro ona sortzeko... Gogoratu beraz: Dena dute ikasgai adin honetako haur eta gaztetxoek, eta kirolaren bidez ere ikasi egiten dute: kirola praktikatzen, taldean jolasten, ardurak hartzen‌. Monitore entrenatzaileak bideratzen du ikasketa hori, baina bada beste irakasle pisuzko bat, eta hori zuek zarete, gurasoak. Kirolaren aurrean hartzen duzuen jokabideak eta jarrerak garrantzi berezia du seme-alabentzat. - ANIMATU zuen seme-alabak kirola praktikatzera, interesik izanez gero. Baina, hala ez bada, ez behartu.


- BALORATU saiakera eta ahalegina azken emaitza baina gehiago. Lagunduko dio haurrari bere trebetasunean helburu errealistakfinkatzen, eta garaipena lortze soila erlatibizatzen. - Partidan zehar utzi haurrari kirolaz gozatzen eta erabakiak bere kabuz hartzen. - ESTIMATU egin duen lana. Inoiz ez barregarri utzi edo garrasirik egin hutsegiteren bat egin duelako edo partida galdu duelako. - ERAKUTSI esfortzu zintzoa garaipena bezain garrantzitsua dela. Horrela, jokoaren emaitza errezago onartuko du, eta alferrikako etsipenak eta tristurak alboratuko ditu. - BULTZATU beti arauak betez jolastera. - GOGOAN IZAN haurrek ongi pasatzeko antolatzen direla kirol hauek, eta ez gurasoen gozamenerako. - TXALOTU jokaldi on guztiak, egilea zure aldekoa edo kontrakoa den erreparatu gabe. Eredugarria da haurrarentzat. - SAIATU gehiegikeria fisikoa eta hitzezkoa baztertzen kiroleko jardueretatik. - EMAN GARRANTZIA monitore entrenatzaileen eta epaileen lanari, eta ez jendaurrean jardun haien kontra. Kontuan izan gehienak beren ahalegin zintzoena egiten ari direla zuen seme-alaben mesedetan. - KRITIKA ONGI BIDERATU jokabide okerrak kritikatu egin behar dira zuzendu ahal izateko, baina behar den lekuetan egin eta planteatu behar dira. Horretarako daude ikastetxeko kirol batzordeak, arduradunak...




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.