1
Aurkibidea - Manifestu transfeminista 3. - Feminismoak eraldatzen, mugarriak eraldatzen 5. - ZZE (Zuk Zeuk Egin): Pintura 9. - Mantxatzen 10. - Extranjera. Gabriela Mistral 12. -Ilustrazioa: tres voltes revels 13. - Pribilegioak/zapalkuntzak: ERRESISTENTZIA 14. - Negar eutsien antologia 16. - CrĂtica al aborto ( JaurĂa Fanzine, numero I) 19. - Hilabeteko gomendioa: Gata Cattana 23. - Martxoko egitaraua
2
MANIFESTU TRANSFEMINISTA Matxinada TransFeministarako deia egiten dugu: Feminismo erradikaletik gatoz, gu gara bollerak, putak, transak, migratzaileak, beltzak, heterodisidenteak… amorrutik ekindako iraultza feminista gara, eta hortzak erakustera gatoz; politika zuzen eta genero bulegoetatik atera eta gure desiren bultzadek bidera gaitzatela politikoki ez zuzenak izatera, molestatzera, birpentsatzera eta gure mutazioei esanahi berriak ematera. Emakume izate hutsak jada ez digu balio. ‘Emakume’ subjektu politiko feminista motz geratu zaigu, baztertzailea da izatez, kanpoan uzten baititu bollerak, transak, putak, beloa daramatenak, gutxi irabazten dutenak eta unibertsitatera joan ez direnak, oihu eta garrasi egiten dutenak, paperik ez dutenak, maritxuak… Leherrarazi dezagun sexu-genero binomioa praktika politiko bezala. Jarrai dezagun hasi genuen bide hura, “emakumea ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da”, jarrai dezagun 3
botere egiturak, zatiketak eta hierarkizazioa ikustarazten. Ikasten ez badugu emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna ekoizpen kulturala dela, zapaltzen gaituen egitura hierarkikoa bezalaxe, egitura horixe bera indartzen jarraituko dugu: gizon/emakume mugak. Pertsona orok sortzen du generoa, sor dezagun askatasuna Argudia dezagun garen beste genero anitzekin‌ Desiratik birsor dezagun, desiratik borroka gaitezen edozein erregimen totalitarioren aurrean gure gorputzen burujabetzaren alde. Geure gorputzak geureak dira! Eta hala dira baita ere geure gorputzen mugak, mutazioak, koloreak eta trantsizioak. Ez dugu gure gorputzen gainean hartutako erabakiak babesterik behar, generoz transmutatzeko gai gara, izan nahi duguna gara, trabestiak, bollerak, superfemme-ak, butch-ak, putak, transak, beloa daramagu eta wolofera hitz egiten dugu; sarea gara: amorruz beteriko taldea! Matxinatzeko deia egiten dugu, kaleak hartzeko, blogak iraultzeko, desobeditzeko, baimenik ez eskatzeko, aliantza eta egitura propioak sortzeko: ez gaitezen defendatu, ikara ditzagun, izan daitezen gure beldur!! Egiazkoak gara, herri eta testuinguru ezberdinetan martxan gabiltza, saretuta gaude, helburu komunak ditugu eta dagoeneko ez gaituzue isilduko. FEMINISMOA MUGAZ GAINDIKOA ETA GENERO TRANSFORMATZAILEA IZANGO DA EDO EZ DA IZANGO!
4
Feminismoak eraldatzen - mugarriak eraldatzen Gaur, egunero hertsatzen gaituzten mugei buruz hitz egin nahi dugu, muga horietatik eratorritako begi-bistako zein saihestutako baztertzeez, gure gorputzen, identitateen, exotikotasunaren, jatorrien, ideien, pobreziaren eta abarren instrumentalizazioaz, gu beti markatzeko eta marraren bestaldean kokatzeko dagoen joeraz, gu baikara beti konkistagarriak diren beste horiek, lehengaiak, ikerketarako zein mirespenerako objektuak. Manifestu hau idazten dugunok, lehen lerroan kokatzen gara beti, gainezka gaude, baina, aldi berean, geure historiaren subjektu gara, geure aldarrikapenena, geure eskubideena. Ausartak eta indartsuak gara, milaka zapalkuntza pairatu ditugu, gure azala erresistentea da, gure izaera harroa, gure ahotsa amorratua eta bortitza. Transfeminismoaz hitz egiten dugu borroka feminista autonomo eta antikapitalistaren barruan lekua dugun beste gorputz guztiak sartzeko. Hemen gaude gorputz guztiak, patriarkatuaren aurka, emakume-gizon dikotomia binarista eta arkaikoak eragindako bazterketaren aurka. Hala ere, gogorarazi nahi dugu ideiak ez direla txapen
antzera
pegatinak;
jartzen
ditugun
transfeminista izateko, lehenik eta behin, egon diren borroka feministak ezagutu beharko dituzu, hezkuntza patriarkalaren aurrean deseraiki, ezarria izan zaizun programazio binarista desikasi.
5
Asmo ona izatea ez da nahikoa, autokritikoak izan nahi dugu, zalantza piztu nahi dugu, lur emankorretan erein nahi dugu. Ez dugu onespen hutsalik nahi; bide dugun transfeminismo honetan, benetako harreman horizontalak eraiki behar ditugu, non botere, jakintza eta identitateak birbanatuko diren, non “besteok” exotiko izateari utziko diogun, non ez garen apaingarri edo kolore huts bat izango. “Mugaz gaindiko” kontzeptua erabiltzen dugu sistema ekonomiko globalak markatzen eta baztertzen gaituelako, eta gure pobrezia zein prekarietatea zigortzen dituelako. Zalantzan jarri nahi ditugu lehen munduko pertsona guztien “berezko” eskubideak, zalantzan jarri nahi ditugu baita ere “beste atzerritar guztion” eguneroko jazarpen eta eraso mediatiko zein polizialak. Agerian jarri nahi dugu sufrimendu jasanezina dela zirkulazio agiri baten beharrean Atzerritarrak Barneratzeko Zentro batean behin-behinerako (48h-6 hilabete artean) sarrarazia izatearen beldur bizitzea. Egunero baztertzen gaituen zaurgarritasunaz hitz egin nahi dugu, produkzio medioetara dugun irisgarritasun ezaz, baita eskubideen inguruko informazio ezaz ere. Mikroghettoen antolaketa neokolonial modernoaz hitz egin nahi dugu, gure auzo multikulturaletaz, oraindik mantentzen ditugun emozioen ezagutza ezaz, gure arteen ezagutza ezaz, gure jakintzen ezagutza ezaz. Elkarrekin hausnartu nahi dugu “besteak” izaten jarraitzen dugulako, beti marraren beste aldean gaudelako, komunitatearen alderdi koloretsua, geure diskurtsoaren subjektu izan nahi dugu, berau zuekin elkarbanatu nahi dugu, “izan” nahi dugu, eta ez besterik gabe paisaiaren elementu hermetiko bezala “existitu”. Ez dugu soilik argazkietan azaldu nahi, argazkiak ere egin nahi ditugu. Denbora eta dokumentuak alde batera utzita, beti
6
kanpoan uzten gaituzten eta betebeharrak mantendu baina eskubideak murrizten dizkiguten egiturak salatzen ditugu. GAUR gurera batzera gonbidatzen zaituztegu, eraldatzera, mutatzera, lardaskatzera, bazterrak nahastera, iraultzera, distiratzera, gaupasa egitera. Gure mikro-politikak birsortzeaz eta aldatzeaz hitz egin nahi dugu, betiere, gure komunitateetatik eta taldeetatik, gure egunerokotasunetik... Aldaketak zorutik, lurretik, ezagutzatik eta norbanakoen etika koherente batetik kutsatzen eta zabaltzen direla sinisten dugu. Germen bat izan nahi dugu, USBtik sartu eta zure laztanak, hitzak, orgasmoak zein pentsamenduak kutsatzen dituen birusa izan nahi dugu. Gaur guk perbertitu, birkolonizatu... nahi zaitugu; guk, besteok, “sudakokâ€?, femme-ok, intersexualok, transexualok, beltzok, pobreok, gizatxarrok, galduok, sorginok, madarikatuok, paperik gabekook, baztertuok‌ Itotzen gaituzten egiturak hausteko ageriko desiotik eztanda egin nahi dugu, gorputzetatik, euren identitateetatik eta formetatik haratago. Erein nahi dugu, eskuak lur eta simaurrez bete, sustraietatik haratago joan, hitz eta kontzeptu berriak asmatu, dikotomikoa, baztertzailea... ez den espazio batean kokatu; ez dugu azalean geratu nahi, ez dugu nahi desio objektu eta kontsumo exotiko hutsak izan. • Transfeminista gisa; Transfeminismoa, ikuspegi feminista batetik, gorputz disidenteen, anbiguoen, mistoen eta abarren gaineko bortizkeriari, errepresioari eta bazterketari aurre egiteko estrategia politikoen multzoa da. Gure gorputzak aldatu nahi ditugun edo ez erabakitzeko askatasuna aldarrikatzen dugu, eragozpen burokratiko, politiko, ekonomiko eta medikorik gabe. Hori dela eta, Stop 2012 kanpainaren alde agertzen gara; hau da, transexualitatea despatologizatzearen eta gaixotasun mentalen gidaliburuetatik ezabatzearen alde. Dokumentu ofizialetan gure izen eta sexua aldatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, horretarako inongo ebaluazio medikorik edota psikiatrikorik pasa behar izan gabe. Mugaz gaindiko gisa;
7
Migrazio politikak osoki erreformatzearen alde agertzen gara, komunitate migratzailearen benetako parte-hartzea bermatuz, betiere prozesu migratzailerako tresna izanik eta ez horiek kriminalizatzeko elementua. Exijitzen dugu lan egiteko eta duin bizitzeko oinarrizko eskubidea ez dadin agirien eta trantsizioen ustezko legezkotasunean oinarriturik kriminalizatua, jazarria eta zigortua izan. Aurretik azaldutako guztiagatik gonbidatzen zaituztegu: gurekin kutsatu eta zitalki garatzen ari den birus hau zabaltzera, zapaltzen gaituzten egitura guztiak amiltzera eta gure hirietan hesi libertarioak sortzera, bertan txikiarazten gaituen heteropatriarkatu globalizatu eta kapitalistaren aurkako erresistentzia eraikitzeko.
Gora gorputz eta ideia disidenteak! Transfobiak gaixotu egiten gaitu! Bilaka ditzagun gure identitateak eta maitasunak anabasa global! Mugak behera, gora komunitateak!
Sinatzen dute/batzen dira: Kasa PĂşblika de Mujeres La Eskalera Karakola, Migrantes Transgresorxs, Maribolheras PrecĂĄrias, Coletivo TransGaliza, Acera del Frente. ORGULLO CRĂ?TICO Trans-Les-Gay-Bisex-Queer 2010 Trans, Migrantes, Precarias: Por una Lucha Trans-Fronteriza!
8
ZZE: PINTURA Gaur egungo pinturak oso toxikoak dira, nahikoa da berauen etiketak irakurtzea. Baino aspaldidanik erabiltzen du gizakiak pintura, eta naturako elementu ugari erabili daitezke margotzeko. Zer eta nola erabili da jakin beharrekoa, eta hori azalduko dugu artikulu hontan. Pintura desberdinak egin daitezke etxean dauzkagun osagaiekin, patata, esnea, edota olioa erabiliz. Baina gaurkoan, kareazko pinturak egiten ikasiko degu, paretak pintatzeko oso egokia baita. 10 litro pintura ekoizteko behar ditugun osagaiak: 3-4 kg kare hidratatua 1kg gatz lodia 250cc kola binilikoa, fijadore bezela erabiltzeko. Pigmentu begetalak, nahi diren koloretakoak. Nahasketa egiteko kubo haundi bat erabiliko degu. Pixkanaka karea, gatza eta kola nahastuko ditugu. Dena oso ondo nahastu, eta karea pixkanaka gehitzean joan. Nahasketaren konsistentzia pinturaren antzekoa dela ikustean, kolore pigmentuak gehituko dizkiogu nahi ezkero. Erabili aurretik, berriz nahastu dena, karea behean geratzen baita. Merkea da, desinfektantea, eta paretei arnasten uzten die pintura honek. Errezeta honek diru gutxiagorekin paretak margotzeko ahalmena ematen digu, bai barruan baita kanpoan ere.
9
mantxatzen MURCIELAGAS MENSTRUANTES
Osasun-sistemak gorputz oro arautu nahi duen honetan, “hilerokoa” ere erregimen honetan, feminitatearen zutabe handi bat da. Horregatik, mantxatzea gure eskura gerturatu nahi dugu, guk nahi dugun moduan bizi eta erabiltzeko. Ez gaude ados odol-jario horri “hilerokoa”, “menstruazioa” nahiz “regla” deitzearekin, ez baitugu zertan hilabetero edo maiztasun jakin batean izan beharrik beti. Beste izen batzuk asmatzeko beharra ikusita, mantxatzea erabiltzea erabaki dugu, bere esanahi despektiboa irauliz. Baina zer da odol hori? Umetokiko barnealdeko pareta (endometrioa) apurtzearen ondorioz agertzen da, progesterona hormonaren gutxitzeagatik. Beraz, gure oozitoa (jende askok obulua deitzen diona) ernaltzen ez denean endometrioa apurtu eta odol jarioa sortzen da. Momentu hauetan izan dezakegun tripako mina umetokiko kontrakzioei dagokie (ez da “obarioetako” mina). Bideoan odol-jario askea (“sangrado libre”), hileroko kopa eta telazko konpresak agertzen dira mantxatzean erabiltzeko, metodo osasuntsu eta autogestionatu moduan, kapitalismoak saldu nahi dizkigun konpresa eta tanpoi toxiko eta garestiei uko eginez. Zer egin hileroko odolarekin? Gure odola ez da zaborra, ez da zikina. Hileroko odolak elikagai asko ditu, baita ama zelula asko ere birsortze-ahalmen (“poder regenerativo”) handiarekin. Gure odola zuzenean edateko, batido bat edo tortilla bat egiteko, ilerako maskarila bezala, landareei ongarri gisa botatzeko edota odolarekin marrazteko erabili dezakegu. Jan hilerokoa eta ahaztu anemia! Gozatu zure odola.
10
czarny.kott
11
EXTRANJERA A Francis de Miomandre
«Habla con dejo de sus mares bárbaros, con no sé qué algas y no sé qué arenas; reza oración a dios sin bulto y peso, envejecida como si muriera. En huerto nuestro que nos hizo extraño, ha puesto cactus y zarpadas hierbas. Alienta del resuello del desierto y ha amado con pasión de que blanquea, que nunca cuenta y que si nos contase sería como el mapa de otra estrella. Vivirá entre nosotros ochenta años, pero siempre será como si llega, hablando lengua que jadea y gime y que le entienden sólo bestezuelas. Y va a morirse en medio de nosotros, en una noche en la que más padezca, con sólo su destino por almohada, de una muerte callada y extranjera».
Gabriela Mistral (Vicuña, Chile, 1887) txiletar poeta izan zen. Bere burua ‘eusko-amerindiar’tzat zuen, arbasoen aldetik eusko eta aimara jatorria zuenez. Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen (1945), eta hori lortzen lehendabiziko latinoamerikarra izan zen. Irakaskuntzaren inguruan murgildurik eman zuen bizitza guztia: nekazari inguruetan irakasle, hasieran, eta erantzukizun handiagoko karguetan, ondoren. Horrela, parte-hartze zuzena izan zuen Mexikoko irakaskuntzaren antolakuntzan. Kontsul izan zen Napolin, Lisboan, Rio de Janeiron eta Los Angelesen, eta zenbait kargu bete zuen Nazioen Erakundean eta Nazio Batuen Erakundean. Idatzi zituen olerkietan gehien erabiltzen zituen gaiak barne minak, izadia, lana, nekazarien miseria, emakumearen askatasuna eta haurtzaroa dira. Lehen idazlanean, Desolación (1922) olerki liburuan, ageri dira jadanik haren lan osoan aurkitzen diren gaiak, mina eta maitasuna.
12
rebels. s e t l o v s e r t Martxoak 8rako ilustrazioa
13
14
15
NEGAR EUTSIEN ANTOLOGIA
IV Hortzetako sentsazio hotza, hotzikarak goitik behera Ta ezin hitz egin zuri, bihotza, Behar baitezu denbora bera. Pentsamenduak alde batetik bestera Ezker-eskubi Mugitzen dabiltza nahiera. Poesia idazten, hola ateratzen zaitelako Burua jaten, Bakarrik egoten eztakitelako. Ta badatoz gurasoak, presioak, Zereginak ta nik eztitutela gogoak. Zereginak, zer ez eginik, Loa izango da irtenbide hoberena Ez daukatelako horrela egoteko asmorik.
16
IX Norekin ordaintzen dira, Gehiegi edandako alkohol tantak? Norekin ordaintzen dira, Barruan gordetako reggae-kantak? Norekin ordaintzen dira, Pentsatu ez ziren ustekabeak? Norekin ordaintzen dira, Garaiz ikusi ez diren giza-gangak? Nora joan ziren, Txikia nintzeneko printzesak?, Nora joan ziren, Bete ez diren promesak? Nora joan ziren, Paper zimurreko zirriborroak? Nora joan ziren, Pentsatutako hitz ederrak? Zergatik galdu ziren, Arrazoi gabeko irriak? Zergatik galdu ziren, Irudi liburuetako herriak? Zergatik galdu ziren, Ezagutzen ez nituen hitz arroak? Zergatik galdu ziren, Amets gaiztoetako piztiak? Nondik atera ziren, Ezagututako entzungorrak? Nondik atera ziren, Fantasiazko istorioak? Nondik atera ziren, Ezer ez dakiten zoriontsuak? Nondik atera ziren, Denok jasotako hitz gogorrak?
17
Non bukatu dute, Bidali ez ditudan mezuak? Non bukatu dute, Jaso ez ditudan musuak? Non bukatu dute, Kostata eutsitako malko hoiek? Non bukatu dute, Bete ez ditudan sudokuak?
XIV Lehortearen ondorengo ekaitza iritxi da, dena uholdatzen duen horietakoa. Dena suntsituko du, ez badu jada egin, pitzatutako lur marroixkaren tarteetatik belar berriak sortuz. Dena berde bihurtuko da, zelai erraldoia bizi-bizi, sasi eta guzti... hurrengo ekaitzak uholdatzen edo sikateak berriro idortzen duen arte. Ur faltan belarra ez dago bizirik eta ez du sufritzen. Gehiegizko urarekin berriz, itota dabil, ezin arnastu, sufritzen.
XVIII Norbere burua ezagutzen aurkitzen dian ezezagunak harrigarriak dia: hutsunean artean izaki beldurti bat aurkitu daiteke, hutsunearen pean ezkutatuta. Existitzen ez dan kaleko existitzen ez dan ezkerreko ixkinaren atzean ikusten da malkoa, gazigozoa, oldarkorra eta maitakorra, bekoizkeriz betea, amorruz eta besarkadaz, baita besarkada faltaz, elikatua.
Porrumentzio
18
CRITICA AL ABORTO Jauria Fanzineko textua
Que tu novio no utilice condón, mientras te folla con su pene eyaculador de semen de CIS hombre, está, comúnmente, considerado una imprudencia. Que tu novio, mientras realiza dicha práctica, se corra dentro tuyo, está, comúnmente, considerado un accidente. Que tú quieras extirpar de tu cuerpo tu propio óvulo invadido por su esperma, antes de que se transforme en otro ser sintiente, que dependa de ti durante años, y condicione toda tu vida, sin que tú hayas tenido la determinación de reproducirte, está, comúnmente, considerado un asesinato. Lo se de un no
que más me impresiona de todo esto es que tu novio corra dentro de ti, sin tu autorización, como si un accidente se tratase. Claramente sobrepasando límite tuyo, explícito o no (no olvidemos que tú estás tomando la decisión de reproducirte).
Y es trágico, porque si la acción clave y no consentida que supone que tú te quedes embarazada se entendiese como realmente es: una violación; no habría lugar a dudas de que cualquier aborto entra dentro del marco legal (lo que, por otro lado, sinceramente, me toca el pie). En cambio, los CIS tíos eyaculadores de esperma, se cuidarían más de usar condón y, tal vez, incluso, se realizarían vasectomías sin control, por el bien de la humanidad y del resto de seres del planeta (no es coña).
19
Mientras tanto, yo recuerdo aquellas épocas en las que tenía sexo hetero. Veréis, cuando yo tenía sexo hetero, veía el mundo de otra manera y, sobre todo, veía el sexo de otra manera. En aquella época pensaba que follar era tener penetración… Pensaba que todo lo demás no contaba, que eran solo preliminares… Pero he follado mucho desde entonces, y he podido comprobar que el pene es una extremidad totalmente prescindible para disfrutar al máximo nivel del sexo; que el pene, y su hegemonía en las relaciones sexuales, solo tiene sentido para que los CIS hombres puedan seguir regodeándose en su masculinidad normativa, pretendiendo que tu disfrute sexual dependa de dicha extremidad. Que no te la cuelen… La heterosexualidad es la principal estrategia para posibilitar la dominación masculina del patriarcado. No es casualidad que las principales medidas de control del embarazo no tengan en ninguna consideración la salud de las mujeres. Desde la bombita de hormonas de la píldora del día después, hasta operaciones quirúrgicas para abortar, pasando por la ingesta de hormonas preventiva o la castidad. ¿Acaso algún CIS macho se plantea hormonarse para infertilizarse y tener relaciones sexuales falocéntricas más placenteras? Suena a risa, ¿verdad? Pues el 16,3% de CIS mujeres en el Estado español consumen la píldora anticonceptiva.
20
Tengo que reconocer que hurgando en internet he podido encontrar noticias que hablan de una píldora para hombres que, si bien es cierto, tiene su gracia, no debemos olvidar que si queremos tener autonomía sobre nuestros cuerpos embarazables no debemos NUNCA delegar esta responsabilidad en un sujeto masculino CIS. Y cuando digo NUNCA, también me refiero a lo que, para mí, es cuestión principal: el aborto nos pone en manos de terceras personas, por lo tanto, nuestra autonomía y, especialmente, el destino de nuestros cuerpos se ve condicionada a la voluntad de terceros. Para mí, el error está en pensar en que el aborto es la solución. La posibilidad de abortar es un requisito imprescindible para recuperar la autonomía de nuestras vidas una vez que un CIS hombre fértil ha pasado por encima de nuestra voluntad. Pero la decisión que va a determinar nuestro destino está mucho antes. Está cuando decidimos centrar nuestras relaciones sexuales en la penetración. Está cuando accedemos a tener penetración sin condón -aunque no consintamos que nos eyaculen dentro. Está cuando idealizamos la penetración como la cúspide del placer o de la conexión entre seres. Está cuando priorizamos el placer masculino por encima de nuestra propia salud, tomando decisiones que la ponen en riesgo. Está cuando tenemos prácticas que potencialmente suponen que nuestras vidas tomen un rumbo que no queremos. Incluso, mucho antes, cuando nos hemos dicho que todo lo demás no es follar.
21
Cuando tengo mi puño entero dentro del coño bien lubricado de mi novia y nos miramos a los ojos mientras me lo aprieta. Cuando me mete la lengua hasta la garganta. Cuando me llena el pecho de saliva. Cuando le suplico que me deje comerla el coño y noto su clítoris durísimo dentro de mi boca. Cuando todavía no me ha tocado y ya estoy a un segundo de correrme. Cuando me folla todas las partes del cuerpo. Cuando me folla con todas las partes de su cuerpo. Cuando nos tocamos durante horas sin llegar del todo a corrernos. Cuando me dice por wassap todo lo que quiere hacerme. Cuando nos deseamos intensamente aun sin llegar a vernos.
Todo eso, es follar. Yo, antes, estaba equivocada.
22
Gata cattana Bi urte bete berri dira Ana Isabel Garcia, Gata Cattana ezizenez ezagutua, gure artetik joan zela. Egunez poeta eta gauez rapera, bere ametsa erdi bidean gelditu zen. Liburu bat argitaratu zuen (autoeditatua, eta ia etxez etxe saldu zuena) eta disko bat argitaratzear zuela, shock anafilaktiko batek erail zuen. BANZAI diskoa, hil ondoren argitaratu zen, inguruko lagunei eta familiari esker. Doinu elektronikoak flamenkoarekin nahasten ditu eta gai sozialen inguruan hitz egiten du. BANZAI hitza, jatorri japoniarrekoa da; samuraiek borrokara joaten zirenean oihukatzen zuten. Disko hau egitea horixe izan zen beretzako “borrokara joan, eta lasai gelditzea, dena askatzea�. Bere letrak matxismoaren aurka egiten zuten zuzenean, eta hainbat elkarrizketetan argi utzi zuen emakumeen kosifikazioa garaitzea izango zela bere karrerako helburuetako bat. LA ESCALA DE MOHS liburua berrargitaratu dute, orainarte argia ikusi ez duten testuekin. Ana Sboza ezizenarekin aurkitu ditzazkegu bere poemak. Bere ama oso inplikatua egon da alabaren artean, artistaren hitzak bizirik mantendu eta mundu osora iritsi daitezen. 25 urterekin utzi gintuen , balio kalkulezineko musika eta poesiekin. Milaka emakumerengana iritxi dira bere hitzak, eta kontsigna bihurtu dira borroka feministan. Etorkizun oparoa izango zuen ezustekoarengatik izango ez balitz.
23
MARTXOKO EGITARAUA M8: Asanbladako mutilek zaintza lanak egingo dituzte. EMAKUMEAK* GREBARA! Martxoak 15: Jantoki beganoa. 21:00 Martxoak 22: Udaberri fest. Martxoak 30: Hernaniko Emakumeon* III Afari feminista
Urumean ekintzarik antolatu nahi baduzu edo gelaren bat erabili behar baduzu jarri gurekin harremanetan: urumea.herrigunea@riseup.net edo sare sozial bitartez.
24
25
26
27