PORTFOLIO 2021

Page 1

2021 portafolioa leire moreno


leire moreno, portafolioa 2021


AURKIBIDEA 00. Aurkezpena 01. Logotipoak 02. Maketazioa 03. Euskarriak 04. Ilustrazioa 05. Argazkilaritza


Kaixo! Nire lanak ikusi aurretik nire buruaren aurkezpen txiki bat egitea gustatuko litzaidake. Leire naiz, Hernanin bizi den 28 urteko emakume bat. Txikitatik interesa piztu izan didate sorkuntzarekin zerikusia duten esparru desberdinek; musika, dantza, marrazkiak... Batxilergoa amaitu ondoren, diseinu grafikoa ikasi nuen. Argazkilaritza zegoelako eman nuen izena zikloan, baina, ustekabean, mundu zoragarri bat zabaldu zitzaidan begien parean, izan ere, bertan nahi nuen guztia sortzeko aukera nuen; disko azalak, egutegiak, pegatinak, liburuak... Adin horretan, deigarriak egiten zitzaizkidan herri mugimenduetan hasi nitzen murgiltzen, eta haietan parte hartzen dut gaur egun arte. Hernaniko Sutu Jaiak taldean hasi nintzen herriko gazteei aisialdi alternatibo bat eskeini nahiean. Nire ikasketak eta gogoak baliatuz, kartelak egiten nituen gure ekimenak zabaldu ahal izateko. Denbora aurrera joan ahala beste eragile eta borroka batzuk ezagutu nituen, eta nire pentsamendu kritikoa garatzen joan zen heinean militantziarako espazio berri bat sortzeko beharra sentitzen nuen. Egoera antzekoan aurkitzen ziren pertsonekin egin nuen topo; ordurarte bizi izandako militantzia eredu maskulinoak ez zigun uzten gure buruak nahierara moldatzen; militantzia goxo, horizontal eta emozional baten beharra genuen, eta horregatik, Urumea ikastola zaharra okupatu eta Urumea Herrigunea sortu genuen elkarrekin. Urumea ekoizpen kulturala eta artistikoa ahalbidetzen duen hazitegi kolektiboa da, bi ildo nagusi dituena: transfeminismoa eta antiespezismoa. Ildo horiek ardatz izanda eta parte-hartzea zein sorkuntza uztartuz, ekimen desberdinak burutu ditugu azken hiru urteetan: jardunaldiak, tailerrak, sormen azokak, zaintza sarea… Ekimen horien antolakuntzan parte hartzeaz gain, horiek zabaltzeko kartelak sortu ohi ditut zein proiektuaren sare sozialak kudeatu ditut, nolabait proiektuaren komunikazio arloaz arduratu naiz. Egindako ibilbide honek zuen lan eskaintzara eraman nau, izan ere, urte hauetan lana nola egin nahi dudan ikasi dut. Oso garrantzitsua iruditzen zait nire baloreekin bat egiten duten emakumeekin lan egitea, eta sortzeko dudan pasioa profesionalki garatzeaz gain, formatzen eta ikasten jarraitzeko aukera paregabea dela uste dut. Eskaintzen duzuen lanpostuak ilusio berezia egiten dit, niretzat oso garrantzitsuak diren bi arlo elkartzen baititu: feminismoa eta sormena. Diseinatzerako garaian begirada transbertsal batetik egiten dut lan modu naturalean, eta estilo propioa dudan arren sortzeko garaian oso pertsona moldagarria izan naiteke. Era autonomoan funtzionatzen badakit eta nire militantziari esker lan taldean aritzeko zein kooperatzeko gaitasunak garatu ditut, eta uste dut lan taldearentzat oso aberasgarria izan daitekela. Asko gustatuko litzaidake zuekin bildu eta nire lan egiteko modua zein zuen zalantzak argitzeko aukera izatea. Besterik gabe, jarraian duzue nire lana. Mila esker.


aurkezpena IKASKETAK 2010-2012 CEINPRO Produkzio grafikoaren diseinuko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria

2012-2014 ESCIVI Irudia argiztatzeko, hartzeko eta tratatzeko Goi-mailako Teknikaria

2015-2017 Hernani LHII Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko Goi-mailako Teknikaria

LAN EXPERIENTZIA Gautena Etxebizitzako hezitzailea 2020-2021 Gertu programa: Autismoa duten haurren familien seme alaben jarrera arazoei hobeto heldu eta haren ohiturak edo errutinak bideratzeko hezitzailea. 2019-2020. Aisialdiko hezitzailea haur, gazte zein helduekin. 2017-2021 Ausolan Jangela orduetako hezitzailea Hernaniko Aratz ikastetxean. HeziZerb Hondarribiko gazte bulegoko hezitzailea eta diseinatzaile grafikoa. Gazteentzako aholkularitza eta arreta zuzena. Udalekuak Udalekuetako hezitzailea Urtxintxa, Kiriketan eta Kanika aisialdi taldeetan.

2019-2020 BIRT LH Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea

trebetasuNAK Zehatzak 2017-2021

2017-2021

2017-2019

2010-2020

Transbertsalak

- Adobe Photoshop - Adobe Illustrator - Adobe Indesign - Sare Sozialak

- Moldagarritasuna - Sortzailea - Erraz ikasteko gaitasuna - Talde lana

KONTAKTUA @czarny.kott

663473045 leiremoreno.e@gmail.com


01

LOGOTIPOAK

Agrupación de Papel 2016ean abian jarri zen egitasmoa da. Enpresa honetan paper sulfurizatua eta elikadurarako beste hainbat paper mota eskaintzen dira. Proiektu berria izan arren, urte askotan Gipuzkoan jardunean aritu den Agrupación Industrial enpresan ditu aurrekariak. Enpresak logotipo minimalista bat nahi zuen. Kolore berdea erabili da irudirako; hasiera berriak eta garapena sinbolizatzen ditu. Agrupación de papel , 2016


Giza jardueraren ondorioz itsasoak hondatzeari buruzko hausnarketan oinarritutako proiektua da Tantaz tanta ozeanoa; ingurunean ekintza zuzenak sortu, garatu eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu. Proiektua Donostiako haurtxoko eta Gaztelekuetako erabiltzaileei zuzendua dago. HeziZerb elkartea , 2018


Hernaniko Urumea Herrigunea hazitegi kolektibo transfeminista da. Ezberdintasunetik behatu, sentitu, amestu, sortu eta elkarbanatzea da espazioaren helburua: modu, jarrera eta espazio grisen birziklapena egitea. Logotipoan gure lan egiteko modua islatu nahi izan da. Urumea Herrigunea, 2018


Hondarribiako Gaztelekuko logotipoaren berritzea. Aurreko logotipoaren oinarritik abiatuta , gaztelekuaren eraikina irudikatu da. Koloreak errespetatu baino tonalidade leunagoak erabili dira. Kutsu informala emateko kaligrafiazko tipografia erabili da. HeziZerb, 2019


02

maketazioa Sistema inmunologikoa indartzen duten elikagaiez osatutako errezetak biltzen dituen fanzinea, 2020ko berrogeialdian sortua. Etxeko inprimagailuarekin edo eta modu ekonomiko batean inprimatu eta zabaltzeko pentsatua dago diseinaturik. Konfinamendurako errezetak Fanzinea, 2020


Europa mailako SALTO proiekturako gauzatutako triptikoa. Social Action for Life quality training and Tools, laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala duten pertsonei erantzuteko profesionalek duten egokitze beharrean oinarritzen da, Alzheimer gaixotasuna, autismoaren espektroko gaitzak edo nahaste psikiatrikoak dituztenei bereziki. Testua nagusi den honetan, diseinuaren detaileak egiteko kolore urdina erabili da. Lasaitasuna adierazten duen kolorea bada ere tonalidade desberdinak erabiltzeak indarra ematen dio diseinuari. 6 hizkuntzetan diseinatu da triptikoa. SALTO, 2017


Nor Euskal Herrian espezismoaren aurkako mugimendu sendo eta koordinatua sortzeko lan egiten duen taldea da. Gizaki gisa ditugun pribilegioei buruzko hausnarketa sustatu nahi du, gizakiak ez diren animaliak diskriminatzera eta zapaltzera eramango gaituen sistema baten aurka borrokatzeko. Euskarazko edukia sortzea du helburu, antiespezismoa zabaldu eta finkatzeko. Gizakiz Bertze, modu kolaboratiboan maketatutako 3 urtetako gertakari eta hausnarketak biltzen dituen argitalpena da. Nor Antiespezista Gizakiz Bertze argitalpena, 2020



03 euskarriak

Miluta Design boltso markarako sortutako egutegia. Miluta Design, 2015


Hernaniko Gazte Asanbladak San Joan jaietan eskeinitako egitarauaren posterra. Sutu Jaiak, 2017


Ezkerrean, 2017an Hernaniko Lanbide Heziketak eskeinitako formakuntzen ate irekieren deialdirako posterra. Eskubian, eskaintzen diren zikloetako informazioa jasotzen duen triptikoa. Bi kasuetan ikastetxearen logotipoaren koloreetatik abiatu gara diseinuak egiteko. Gizarte Berrikuntzako LHII Hernaniko Lanbide Heziketa, 2017



Posterrak Urumea Herrigunea, 2018


Urumean antolatutako jantokientzako diseinuak. Hilabetero antolatutako ekimenaren difusiorako kartelari koherentzia bat eman nahi izan zaio elementuak errepikatuz, irudia ikusi eta jendeak ekimena identifikatu zezan. Urumea Herrigunea, 2019


Posterrak Urumea Herrigunea, 2019


Posterrak Urumea Herrigunea, 2018


04 ilustrazioa









05

argazkilaritza






KONTAKTUA @czarny.kott

663473045 leiremoreno.e@gmail.com



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.