5 minute read

e n b i d o a

Next Article
k e s t a .

k e s t a .

. Danbolineko erredakzio taldean parte hartu nahi?

Urte berriarekin batera, herritarrei Danbolineko erredakzioan parte hartzeko deia egin nahi diegu Taldean parte hartu nahi izanez gero, bidali mezu bat 722 60 92 65 telefono zenbakira edo jakinarazi Danbolineko kideren bati Auzoetan ere baditugu erredakzio talde txikiak Animatu!

Advertisement

Denok Etxera

Hasi dugu urte berria ere, eta esango dugu betiko moduan hasi dugula. Izan ere, urtarrilaren 7an Bilbon manifestazioa izan zen, Sarek deituta “Etxera bidea gertu” lelopean. Eta beste urte batez han izan ginen, eta beste urte batez “ ea hau azkena den” entzuten genuen ezagun edo lagunekin topo egindakoan 34 urte pasa dira dispertsio politika martxan jarri zutenetik, 31 urte nire lehen bixitatik, eta esan dezakegu dispertsioaren amaierara iristen ari garela. Preso politiko gehienak Euskal Herrian daude, bai, baina salbuespen-politikak indarrean jarraitzen du: gradu-aldaketak, espetxe-baimenak ez dizkiete denei berdin ezartzen Espetxeetako tratamendu-batzarren erabakiak etengabe errekurritzen ditu Auzitegi Nazionalak eta EAEko espetxe-administrazioak onetsitako gradu-progresioak atzera bota Espetxe-politika arrunta aplikatuta, 110 euskal preso erdi-askatasunean egongo lirateke gaur egun, edo baita baldintzapeko askatasunean ere. Hainbat preso hirugarren graduan egonik kalean ikusi ahal izan dira, egunez kalean ibiliz eta gauen espetxera lotara Baina errekurtso hauek direla eta, hori ere kenduko diete eta egun guztia espetxean egotera igaroko dira

U28 Bilbora!Duela lau urte erabaki behar izan nuen nire etorkizunaren zati garrantzitsuenetariko bat, edo hori diote behintzat. Izan ere, batxilergoa bukatu eta Gasteizera joan nintzen Lehen Hezkuntzako gradua egitera Urte horietan zehar, doako hiru praktikaldi gauzatu nituen eskola ezberdinetan Bitarte horretan, gurasoen dependen-tziatik aldentzen hasteko, ikasturteetan zehar klase partikularrak ematen eta herriko aisialdi taldeko begirale gisa aritu naiz lanean. Hau horrela, 22 urterekin, gradua amaituta eta hezkuntza esparruan lanpostu bat lortzeko dauden ezintasunak ikusita, egun, bigarren gradu bat ikasten ari naiz Gainera, estatuak bigarren gradu hau ikastea ez du oinarrizko behar bezala ulertzen eta ondorioz mota guztietako laguntzak ukatzen ditu Horrenbestez, ikasketa hauek suposatzen duten gastua ordaintzeko ostalaritzan hasi naiz lanean zerbitzari gisan.

Kontatu berri dudan pasarte hau EHko beste gazte askok idatzi lezakete Izan ere, gazte langileon baldintza ekonomiko orokorrak kontuan hartuz gero, langabezia, aldizkako lanak eta soldata baxuak dira ohikoenak

Testuinguru honetan, bankari eta enpresari handiak dira negozioa egiten ari direnak beraien irabaziak biderkatuz; zuzenean eta zeharka langileon soldatak erasotuz Esaterako, gazte baten soldatarekin ezin da biziproiekturik eta etorkizun egonkorrik lortu

Etxebizitzari dagokionez, etxe bat erosteko zailtasunak, alokairuen prezio altuak eta eskaintzarik ezak irtenbiderik gabeko egoeran utzi gaituzte. Horrez gain, geroz eta zailagoa da beste zenbait oinarrizko zerbitzutara sarbidea izatea: osasuna, energia, hezkuntza, kultura, kirola

Honi guztiari, ezin diote irtenbiderik eman instituzioek, langileon antolakuntza independentea izanik aterabide bakarra Hau horrela, urtarrilaren 28an GKStik Bilbon eta Iruñean mobilizatuko gara Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!

Eta iheslari eta deportatuak? Hauek herrira ezin etorrita jarraitzen dute Irla txiki batean deportatua egotea preso egoteko beste modu bat da, irla bera presondegi bihurtuta Horrela dugu Antton herritarra, hainbat urtetan zehar Cabo Verden Honen egoeraren inguruan lana egiteko sortu zen “Antton Ao Povo” herri ekimena. Eta denon beharra izango da honetan ere, bakoitzak bere aletxoa jarriz eta indarrak batuz lana egitea errazagoa baita Pausoak eman diren arren, oraindik ez da bidea amaitu Bidean elkar topo egingo dugun esperantzan, ea urte hasierak errepresaliatuen eskubideen defentsan hasi beharrean, beste modu batera hasten ditugun Bide batez, urte berri on denoi!

80 urte bete aurretik egin nahi zuen lana bete zuen Xabier Unanuek (Zestoa, 1943) urtarrilaren 19an. Herrigintzako hainbat gaietan aritua, bertso jaialdi eta santa eskeko jardun asko antolatutakoa da bera. Denboraren poderioz eta maitasun handiz osatzen joan den lana herriaren esku laga zuen gordailu modura liburutegian, herritarrek kontsultatzeko moduan

Aurkezpenean bildumaren inguruko azalpenak eman zituen.

AAurreneko sortan, Zestoan 1976-2007 bitartean Zestoan antolatutako jaialdietako bertsoak daude transkribatuta. 50 jaialdietako bertsoak daude, horietatik 37ren grabazioak ere badaude, beste 13ak Xenpelar dokumentazio zentroak digitalean pasatako audioetatik transkribatuak dira. Bertan daude Zestoako Bertsolari Taldeak 1976tik 2000 arte antolatutako jaialdi guztiak. 1976an Joxe Mari Iriondo jarri zuten gai jartzaile Bera Loiola Irratiko esataria zen, eta jaialdia grabatzeko baimena eskatu zuenean, bertsolari taldekoek trukean kopia eskatu zioten, eta horri esker hasi ziren bilduma osatzen Anekdota modura, Xalbadorrek behin abestu zuen Zestoan, 1976an, hil zen urte berean, eta bertso horiek bilduma honetan jasota daude Xenpelar dokumentazio zentroak utzitako bilduman, garai horietan hainbat arrazoirengatik (baserriren bat erre zelako ) antolatutako jaialdietako bertsoak ere badaude, gainera, eta baita, Euskadi Irratiak antolatu eta Zestoak parte hartzen zuen Pernando Amezketarraren sariketako 1985eko bost jaialdi ere.

Bildumako parte dira, baita ere, 60 eta 90 minutu inguruko grabazioak dituzten 244 kasete. Erdiak inguru Laxaro Garatek emanak. Grabazio horiek Xenpelar dokumentazio zentroaren eskutan utziko dira eta asmoa da honek digitalizatu eta liburutegian kontsultatzeko modura jartzea Kasete horiez gain, VHS formatuan 31 bideo eta 2005-2022 arteko prentsa artikulu bilduma ere badaude “guztira 2 400 orrialde inguru daude eskaneatuta zortzi karpetatan jasota Aurre jubilatu nintzenean, ohitura neukan prentsako artikuluak mozteko, Laxaro Garatek ere bazuen, eta aurretik jasota nituen dokumentuak eta 2005etik orain artekoak jaso ditut, azkena 2022ko txapelketakoa izango da”

Zestoatik kanpoko 110 bat bertso-saioren transkripzioak daude beste multzo batean “Saio horien kaseterik ez nuen gorde, berrerabili egiten nituelako Horiek transkribatzen hasi nintzenean, nire buruan ez zegoen bilduma hau osatuko nuenik, eta bata bestearen gainean grabatzen nituen behin transkribatu ondoren”.

Santa Agedako Zestoako 19922016 urte bitarteko kopla gehienak ere jasota dauzka, 10 000 kopla inguru Santa Ageda tradizioaren inguruko txostena ere gehitzen du Zestoakoez gain, beste herrietan dauden ohiturak, Agedaren ikonografia jasotzen ditu bertan

“jaso ditudan bertso zaharrenak Lore Jokoetan 1898an jarritakoak dira” ondorengoak Jasota daude Zestoari buruz idatzitakoak Benantxio Larrarte apaiza 70 urte ingururekin hasi zen bertsoak idazten, meza ondoreneaneta kantatzen zituen, eta nik eskatu eta azkenean behintzat, 130 bat bertso sorta eman zizkidan, gehienek eliza inguruko gaia dute Pello Aizpurua Liliberen lan handia ere badago. Gazterik hil zen, eta isildu ere bai, baina beti jarraitu zuen paper txikiarekin idazten. Kostatu zitzaidan, baina lortu nuen bilduma hori ere, berak zuzenduta, gainera. Hemen lan handia dago, 350 bertso inguru daude eta asko eskertu beharrean nago Zestoako Erralla bertso eskolak 1981etik 89ra bitartean Uztapide Bertsopaper Sariketa antolatu zuen eta hango hiru sarituen bertsoak ere jasotzen dira Lanik handiena

Uztapide (2.760 bertso), Basarri (866 bertso) eta Xalbador (1.588 bertso), garai konkretu bateko hiru bertsolari handiren bilduma ere txertatu du bere lanean. Xalbadorri buruz aipatu zuen “bertsoak entzun, denak egiten nituen, baina ulertu gutxi, eta transkripzioetan ohitura nuen jartzeko nolabait jasota daude Egun batean, Aizarnako Jesus Mari Mujikak, Xalbadorren familiarekin harremana zuen, eta esan zidan Xalbadorren alaba aitaren bertsoak biltzen ari zela Neuzkan transkripzio eta grabazioak pasa nizkion eta hark behar den bezala zuzenduta itzuli zizkidan Niretzat egundoko poza izan zen, ez bainintzen horretarako gai”

Bertsolari eta zezenzalea izanik, “Bertsolaria zezenekin solasean ” bilduma ere osatu du, zezenen gaia lantzen duten bertsoak bilduta. “Harritzekoa da gerra aurretiko zenbat dokumentu dagoen zezena, sokamuturrarekin, inauteriekin eta zezenarekin lotura dutenak. Uste gabeko bitxikeria asko daude, esate baterako, Pio Barojaren aitaren, Serafin Barojaren, suzko zezenaren bertsoak Gerra aurrekoak gehienak bertso jarriak, idatzikoak eta gerra ondoreneko jaialdietan bat-batean abestuak, 2 000 bertso inguru daude”

Unanueren bildumako lanik kuttunena “Zestoa bertso idatziaren arrastoan” da Denetarik dago bertan, tartean bertso pertsonalak ere badaude eta horiek erabiltzeko egileen eta familiaren baimena behar dela argitu du Unanuek. “Jaso ditudan bertso zaharrenak Lore Jokoetan 1898an jarritakoak dira. Joko horietan bertso idatzi sariketa izaten zen eta jasota dauzkat hiru sarituen bertsoak”. Arroabeko Keixeta baserriko Pello Aranburu “Saikola”ren bertsoak ere jasota dauzka “Plazan ibilitako bertsolaria da, Orioko Saikola baserrira joan zen morroi Honek bertso pila bat dauka idatzita, gehienak Auspoan jasota daude Zestoakoak jasota dauzkat Uztapidek ere, idatzitako bertso bilduma handia du, batik bat 1974an mututu

Olaldek emandakoa da, 999 bertsoko bilduma. Milagarren bertsoa neuk jarri nion. Bilduma honek berak bakarrik merezi du liburu oso bat Zestoako jaialdi askotan kantatu du eta bera da Santa Agendan gehien ibili den koplaria Lan asko egindako bertsolaria da”

Josu Iribar Olalde bertsolaria aurkezpenean zen eta hitza hartu zuen poliki-poliki eta bilduma osatzen nola joan zen azaldu zuen: “Jubilatu ondorenean hasi nintzen, pandemia garaian ere piloa idatzi nuen, tartean Zumaiako kontuak ere bai, omenaldietakoak... Asko daude txikitako oroitzapenak; auzotara idiekin joaten ginenekoak, sagar jotzeak… Banekien Xabierrek nire bertso mordoa zuela jasota eta horregatik pentsatu nuen hauek ere berak izan beharko lituzkeela”

Aurkezpenak bukatuta, dokumentuak sinatu dituzte Xabier Unanue eta Amaia Garate liburutegiko arduradunak Honek eskerrak eman dizkio herritarren izenean Margari Eizagirre zinegotziak, ahaztuta gelditu ez dadin, altxor hori zabaltzeko aukerak aztertu behar direla gaineratu du.

This article is from: