10 minute read
P i o B a r o j a Z e s t o a e t a
from Urtarrila 2023
by DANBOLIN
Orain dela 150 urte, 1872ko abenduaren 28an, jaio zen Pío Baroja Donostian. 21 urterekin, mediku izan zen gure herrian, 1894ko abuztuaren 13tik 1895ko azaroaren hasiera arte, eta egonaldia erabakigarria izan zen bere idazle bizitzan Bizipen horietatik sortuko zen bere lehen liburua, Vidas sombrías (Bizi terraltsuak), eta gerora ere, bizitza osoan zehar, beti izan zituen gure herria, herriko bazterrak, herriko pertsonak inspirazio iturri; 70 urte paseak zituen arren, ondo gogoan zeuzkan, artean, Zestoako oroitzapenak bere memorietan (Desde la última vuelta del camino)
Advertisement
Arin, solte idazten zuen, atseginez: atal laburrak, erritmo bizia, elkarrizketa franko, deskribapen tinkoak, ez ugariak Bere testuek zirriborro baten antza dute askotan, ez dute egiturarik, edozein moduz hasten dira, pertsonaiak sartu eta irten dabiltza, sakontasun ikaragarririk gabe. Baina itxuraz gabezia dirudien horretan datza bere modernotasuna.
“Zestoan euskaldun sentitzen hasi nintzen eta ordurako galduta neukan arrazaren haria jaso nuen ” , dio Barojak (En Cestona empecé a sentirme vasco y recogí este hilo de la raza que ya para mí estaba perdido) Hari horrekin, gure herriaren erretratu zoragarria egiten du Euskaldun sentitze horretan garrantzi ikaragarria du paisaiak: Agido aldeko mendi bazterrek; Osinbeltz aldeko paraje ilunak; Ertxiña harritsuak eta zuhaitzik gabeak, mehatxuzko itxura duenak; Zubizar aldea eta hango bideak, zubiak eta edarrak buruan dituztela hura zeharkatzen duten neskak, eta “ urrunean mendiak, pagadiz eta artadiz beteak, zeinetatik lainoak igeri baitoaz” Paisaiarekin batera, ezinbestekoak ditu baserriak, bideak, ostatuak, San Joango ermita, Urola ertzeko zuhaitz okertua edo Niagarako ur-jauziak irudikatzen zituzten bere etxeko paper estanpatuak
Eta eszenografia horretan jartzen ditu bere pertsonaiak, egiazkoak eta fikziozkoak, eta beren sinesmenak, kondairak eta tradizioa, tristurak eta pozak. Baroja ez da handikien zale; “burges merkatariek edo herri handietako enplegatuek nazka ematen didate”, dio behin baino gehiagotan Itogarria egiten zaio herriko karlismo itxia eta Elizaren indarra Bainuetxeko jendea –eta Aita Coloma, sofa batean eserita eta emakume aberatsez inguratuta– edo Pedro Diaz bezalakoak ezin ditu jasan Aldiz, Dolores serora, Parodi maisu zaharra, Osinbeltzeko andre petrikiloa, Xele neskamea, Maribeltxa, Aizkorriko Ageda begikoak zituen Atsekabeekin edo baztertuekin konprometitutako pertsona dugu Baroja, eta makina bat adibide daude bere liburuetan zehar: esaterako, Zestoako ezkongabe gaixo hura, tuberkuloso geratu zenekoa, eta haren arrebak eta senarrak, etxean eduki eta zaindu beharrean, Miserikordiara eraman nahi izan zutena Eta Baroja medikuak hori esan zionean, eta gizagaixo hura negar-malko galantak isurtzen hasi zela ikusi zuenekoa
Pio Barojak badu beste ezaugarri bat aditu askok azpimarratu eta goraipatu dutena: bere obran ehunka euskal kanta daude, han eta hemen tartekatuta, besteak beste, Zestoan inspiratutako lanetan: “Uso zuriya erra zu / Nora juaten zera zu / Ezpañiaco portuya oro / Elurrez betiac dituzu / Gaurco zure ostatu / Nere echian badezu”, entzuten du [Zestoako] Aizkorriko Agedak. Oso maitea zuen Barojak euskal ahozko tradizioa.
Baroja eta Zestoan inspiratutako pasarteak irakur daitezke gure herria ezagutu ere egin gabe, esate baterako Japonian Eta zoragarria litzateke hango batek, Baroja irakurtzen ari dela, gure herria imajinatzea Finean, horixe egiten dugu geuk irakurtzen ditugun liburuetako toki gehienekin Baina irakurri dezakegu liburu bat eta Barojaren pertsonaiak ibili diren toki berean ibili, edo haiek ikusten zuten paisaia –edo antzekoa– ikusi, edo Zalakainek zeharkatu zuen bide berdintsua egin... Pio Baroja plaza edo Kaleokerra –dimentsioak, itsas-haize gordinaren sentsazioa, iluntasuna...– ez dira oso desberdinak orduan eta gaur Barojak Medikuzarraren etxetik ikusten zuen paisaia ez da hain desberdina ordukotik Autopsiaren bat egitera joaten zenean kanposantura, handik ikusten zuen eliz-dorrea eta Agido aldeko mendiak berdintsuak dira Zatoz, bada, irakurle, Baroja eta Zestoaz murgiltzera
Bainuetxeko Gran Hotel (1895) delakoari azken ukituak emateko (margotzeko, dekoratzeko ) kanpoko jendea ekarri zuten; denei los madrilleños deitzen zieten Kartetan eta igel-tokan jokatzen, edaten, abesten, gitarra jotzen eta flamenkoa dantzatzen aritzen ziren Dantza flamenkoaren kontu hori izugarria eta deabruzkoa iruditzen zitzaien zestoarrei Madrildar horiek herriko neskekin atrebentzia txiki batzuk hartu omen zituzten, baten bat besarkatu nahian, eta neska horietako batzuek, hurrengo egunetan, ez omen zuten plazan dantza egitera irten nahi izan. [Memoriak]
Gaur aurrezki kutxa dagoen inguruan zen Laranjadi etxea. Bertan bizi izan zen Pedro de Egaña, Isabel II.a erreginaren ministro izandakoa eta garaiko euskal politikaririk ezagunenenetakoa Liburutegi oparoa eduki behar zuen baina Barojak ez zuen gehiegi arakatu, berak aitortzen duenez. [
Toki hau da, berez, hasiera. Hona iritsi zen diligentzian Baroja Donostiatik eta "Blasen ostatuan" jan zuen: "Bapo jan nuen, edan berriz gehitxo, eta janari oparoarekin animatuta hantxe geratzea erabaki nuen" Ostatuaren ondoko etxean bizi ziren bi pertsonaia: Bisiño eta Izeta epailea [Memoriak]
Pio Baroja eta Zestoa: ibilbidetxo bat
1950eko hamarkadako argazki batean oinarrituta, Barojaren garaiko Zestoa irudikatu nahi izan dugu, gutxi gorabehera Bertan, Pio Barojarekin lotzen diren lekuen ibilbide bat proposatzen dugu Gauza batzuk desagertuta daude, kosta egiten da imajinatzea askotan
Barojaren garaiko herria. Beste batzuk zutik daude, ordea, paisaia ez da asko aldatu toki askotan. Hego-haizea edo iparrekoa, eguzkiaren indarra edo txepeltasuna, eliz-dorreko kanpaihotsak... horiek hor diraute.
Hemen proposamen bat egitera gatoz: Baroja irakurri eta, gero, Barojarekin ezagutu bere lekuak Jarraian dituzu, irakurle, horretarako tresnak Geraldi bakoitzean azalpen labur-labur bat besterik ez dugu egiten, eta bukaeran, leku horri buruzko aipamenen bat egiten duten liburuen laburdura ematen dugu
Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdi aldera hasi zen Zestoako errebala handitzen Gurutzeagan bizi zen Benito Aranburu udal idazkaria, eta bertan tertulia ederrak egiten zituzten: idazkariak pianoa jotzen zuen, eta gainerakoek zortzikoak eta beste doinu batzuk kantatzen zituzten Bero zen egunetan, errepide aldera begira zeukan lorategian egoten ziren [Memoriak]
Barojak hilabete batzuk pasa zituen Dolores seroraren etxean, apopilo, baina negu aldera familia osoa etorri zen Zestoan bizitzera, gure garaian Villarreneko etxea esaten zitzaionera. Etxe hori Nikasio Umerez medikuak eraiki zuen XIX mendearen erdi aldean Handik ikusten zituen Barojak Zestoa eta inguruak, eta esango genuke paper garrantzitsua jokatzen duela bere ibilbide literarioan. Ondoko etxeren batean bizi zen Parodi maisua (Zalakain-eko Fermin Soraberri) [Memoriak]
Pertsona liskarzale gisa aurkezten du Barojak Oso izaera desberdineko pertsonak ziren Diaz eta Baroja Karlista bata, liberala bestea; handikien aldekoa bata, jende xumearen laguntzaile bestea Pedro Diaz egiten du Barojak Zestoatik alde egin behar izanaren erantzule baina, agian, ez zen horrenbesterako; litekeena da heroi gaizki tratatuaren papera hartu nahi izana Barojak. [Memoriak]
El árbol
1. Dolores seroraren etxea
Baroja 1894ko udan iritsi zen Zestoara Donostiatik La Vascongada dilijentzian, bospasei orduko bidai astuna eginda 1894ko abuztuaren 12an izendatu zuen udalak mediku Apaizak eta beste medikuak aholkatuta, Kaleokerrean hartu zuen ostatua, Dolores Zulaika seroraren etxean Bizente Ibargurenekin zegoen ezkonduta Dolores, eta honen ahizpa Joxepa Inaxi ere haiekin bizi zen [Memoriak]
9. Plaza
Herriko jaietan, udaletxeko balkoian egon zen Baroja, dama gazte batekin hizketan Txistularien arratsaldeko dantzaldiak ere oso gustuko zituen ("danbolin-jole miresgarriak zeuden, jada ez dauden bezalakoak")
Plaza izan zuen tribuna udal agintariak, "ezkontzeko ideia bitxia" zuten bi gazte, festa eta taberna giroa gustuko zituzten herriko fededunak, zekorketak edo alkoholez betetako zortzikoen doinuak astintzeko [Memoriak] Hojas sueltas
8. Kanposantua
1892an egin zen kanposantu berria Arteaga aldean. Barojak buru-hezur mordoxka bat eraman nahi izan zituen etxera, ikerketarako, baina beste medikuak, Don Pedrok, eragozpenak jarri zizkion Garai hartan, kanposantuan egiten ziren autopsiak ere; gutxienez, bi heriotza traumatiko aztertu behar izan zituen Piok: Osinbeltzen eroritako emakumearena, eta Bainuetxeko sabaitik behera eroritako langilearena; biak ala biak burua hautsita hil ziren [Memoriak]
NON AURKITU ZESTOAN INSPIRATUTAKO PASARTEAK:
(Izenburua euskaraz ere ageri den kasuetan, esan nahi da euskarazko itzulpena ere argitaratua dagoela)
Vidas Sombrías - Bizi terraltsuak (1900) Barojaren lehen liburu hori osatzen duten hainbat ipuin Zestoan edo inguruan oinarrituta daude
La Casa de Aizgorri (1900) Medikuzarraren etxetik ikusten diren bistak aipatzen ditu Zalacaín el aventurero - Zalakain abenturazalea (1908) Fermin Soraberri pertsonaia Zestoako Parodi maisuan oinarrituta dago Iraetatik Zestoara bitartean gertatutako pasarte bat aipatzen da
César o Nada (1910) Hitzaurrean protagonistak, Cesar eta Laura, Zestoara etorri dira, medikuarekin solasean dihardute eta bere etxea bisitatzen dute.
Las inquietudes de Shanti Andia - Xanti Andiaren kezkak (1911). Familia oneko gizaseme batek haurdun uzten du Shele neskamea (VI. atala).
El árbol de la ciencia - Jakintzaren arbola (1911). Bi medikuen arteko gatazka.
Juventud, Egolatría (1917) Zestoako hainbat bizipen kontatzen ditu kapitulu labur batean
Vitrina Pintoresca (1935) Aipamen labur bat besterik ez [Memoriak]Familia, infanciay juventud(1945) Zestoan egon zeneko pasarteak, 50 orrialde inguru
El País Vasco (1953) Aipamen labur bat
Hojas sueltas Zestoako festei buruzko artikulu “satiriko” bat
* Informazio gehiago: Pio Baroja, lekuak eta pertsonak Danbolin, 2013ko uztaila
ODONTOLOGOA DA GOIATZ ARISTI ZABALETA HERRITARRA. HIZKETARAKO GAI IZAN AURRETIK, TXIKI-TXIKITAN, SARTU OMEN ZITZAION BOKAZIOA, ETA EZ DU GALDU OFIZIORAKO PASIOA. AGIAN HORREGATIK HASI DA BIDE BERRIAK URRATZEN, ETA ORAINDIK PROFESIONAL GUTXIK JORRATZEN DUTEN BIDEA HARTU DU AHOA ETA HORTZAK ZAINTZEKO MODU DESBERDIN BAT. DENTOSOFIA ESATEN ZAIO. AHOARI BEGIRATZEKO MODU ZABALAGO BAT DA, AHOKOAK OSASUN OROKORRAREKIN BATEAN AZTERTZEN DITUENA DENTOSOFIAREN ARABERA, AHOAREN FORMAK GURE IZAERAZ ASKO ESAN DEZAKE. AHOAN, HORTZETAN, GEURE BARNEKO IZATEA ISLATZEN DA
TERAPIA HORREN ARABERA ARNASTEAREN GARRANTZIAZ ERE ARITU GARA GARAI
BATEAN SINETSIKO EZ LITUZKEEN GAUZAK FROGATZEN ARI DELA AITORTU DIGU ARISTIK HIZKETAN HASI AURREKO AZALPENETAN ITXI BERAZ AHOA, HARTU ARNASA, ETA HASI LEITZEN.
Zergatik dentista?
Nire zaintzaile Gorettiren amak, Jexuxa Erkiziak, esaten zuen hitz egiten hasi aurretik banekiela dentista izan nahi nuela Dentistara joaten nintzen lehen aldietatik garbi nuela gogoratzen naiz, aulkian eseri eta pentsatzen nuen: nik hau nahi dut egin handitan
Bidea erraza izan al da?
Ez Unibertsitaterako sarrerako nota altua eskatzen zen eta horrek presio handia eragin zidan ikasketetan Batxilergoa eta unibertsitatea biak izan ziren gogorrak, eta karrera gainera gaztelaniaz egin behar izan nuen brakets, kokots aparailu edo ahosabaia zabaltzeko aparailurik erabili gabe
Hortz pilaketa/aho txikia
Optometrista, osteopata eta dentosofia bidez artutako pazientea. Ahoan hortz pilaketa, aho txikiegia etorriko ziren hortz guztiak behar bezala kabitzeko. Dentosofiako aktibadoreak erabiliaz arnasketa eta mihiaren funtzioak estimulatu dira, ondorioz ahoak behar bezala garatzeko estimuluak jaso ditu Aho, begi, hankaetan aldaketak eman direnez, gorputzaren posizioa ere orekatzen doa
Unibertsitatetik odontologiaren bide tradizionalarekin irten al zenuen?
Bai, endodontziak, enpasteak, protesiak… hori da bide tradizionala. Gero, ama izan nintzenean, sakontzeko gogoa sentitu nuen eta ortodontzia ikasi nuen, hau ere bide tradizionaletik: “brakets”ak jartzean oinarritzen dena Eta horren ondoren Eider Unamuno odontologoa ezagutu eta berarekin ikastaroak egiten hasi nintzen pandemian Hor hasi zen aldaketa
Zer da aldatu zena?
Pazienteei begiratzeko modua, hasteko Arazoa zuzenean tratatu beharrean arazoaren jatorria bilatzen hasi nintzen eta gaitza tratatzeko era aldatu nuen horrela Eta hori iraultza bat izan da niretzat
Adibidez: hortzak pilatuta edo lekurik gabe baldin bazeuden, lehen braketsarekin indarrez behartzen ziren hortzak bere lekura joatera. Orain, berriz, hortzak horrela egotearen arrazoia zein den bilatzera joaten naiz eta jatorri hori tratatzera: irensketa, arnasketa, murtxikatzea, mingaineko frenulua eta abar Eta jatorri horiek tratatuta ahoan eraldaketak ematen dira eta baita osasun orokorrean onura nabarmenak ere Adibidez: oxigenazio maila handiagoa eta kalitate hobekoa jasotzen hasten gara burmuinean, buruko minak gutxitzen dira, atsedena hobetzen da, gorputzari indarra ematen dio, arnasbideko gaixotasun kronikoak gutxitzen dira: otitisa, rinitia, asma, alergiak, zurrungak, bronkitis, anginak, begetazioak...
Ahoa ixterakoan baraila ezkerrerantz okertzen zuen, ahosabaiaren ezkerreko aldea erabat zanpatuz Pista zuzenen bidezko tratamenduarekin eta osteopatarekin sesio batzuk eginez 3 hilabetean ahoa guztiz zentratua.
Erreabilitazio neuro-oklusala eta erreabilitazio funtzionalaren bidez Hozkada aurre gurutzatua zuzentzea lortu da
Dentosofia izena du terapia mota honek, ezta?
Teknikoki terapia funtzionala eta terapia neuro-oklusala deitzen zaio, helburua gorputzaren oinarrizko funtzioak berreskuratzea delako Kontua da dentosofia haratago doala: ahoko egiturak pertsonaren izaera azaleratzen duela defendatzen du Eta niretzat ere gero eta nabarmenagoa da Dentosofiako esaldi honekin bat egiten dut: «Pertsonaren eremu psikoafektibo osoa ahoan irudikatzen da, eta ahoaren eraldaketa guztiekpertsonaren izaeran eragiten dute». Alegia, hortzetan irakurri daiteke arima, ahoak pertsonaren jarrera erakusten digu eta ahoko aldaketek jarrera aldatzen dute eta alderantziz Hori duela urte batzuk esan balidate ez nuke sinistuko, orain aurpegiera ikusita bakarrik badakit pertsona hori nolakoa izan daitekeen, lan eskarmentuak gauza asko frogatu dizkit.
Adibidez: baraila, edo masailezurra, aurreraka duten pertsonak oso suharrak izaten dira, akziora jotzen dute pentsatu gabe Baraila atzerago dutenek, berriz, buruari buelta gehiegi ematen dizkiote eta akzioan sartzea kosta egiten zaie Laguntzen badiogu baraila horri bortxa gabe aurrera joaten, burutik
“Umetan titia ez hartzeak, zesarea bidezko jaiotzak, jaki bigunek… ez dute uzten ahoa behar bezala ga- ratzen :ahoa erabili egin behar da, handitzeko eta lekua egiteko.” gorputzera egingo du pertsona horrek, pentsatzearen eta akzioaren arteko oreka berreskuratuz
Hozkada ireki batean (aurreko hortzak ez direnean elkartzen) airea sartzen da tarte horretatik, eta horiek kontzentratzeko arazo gehiago dituzte Ahoa ondo ixtea lortzen badugu, zapata kaxa bat bezala, pertsona zentratu egingo da, ez da ilargian hain sarri egongo.
Honek bestelako ortodontzia baztertzera bultzatu al zaitu? Honek eraman nau ortodontzia hobekuntza estetiko soilak lortzeko erabiltzera Nire ustez hortzak zuzenduta ez dugu jatorriko arazoa konpontzen. Azken hitza, jakina, bezeroak izan ohi du. Bezeroak erabakitzen du, baina ondo azalduta zein den erabaki osasuntsuagoa, eta zein neurri estetiko hutsa.
Oro har, bide osasuntsuagoa lantzen da, aktibadore izena duen kautxuzko aparatuekin tratatzen dugu, edota errehabilitazio neuro-oklusala egiten
Zein dira ahoaren garapen egoki baterako oinarri garrantzitsuenak?
Arnasa sudurretik hartzea eta botatzea ezinbestekoa da, aho sabaia sudurraren lurra delako Aldi berean, ahoak mingaina aho sabaian behar du eta tragatzen dugun bakoitzean aho sabai horri bultza egitea, estimulatzea Bestalde, mastekatzea bi aldeekin egitea oso inportantea da Mingainaren frenuluari garrantzi handia ematen diogu, izan ere, mingaina behean egotera behartzen du, eta ondorioz, arnasa ahotik hartzen ariko gara hein handi batean. Frenulua ondo detektatzea oso garrantzitsua da. Emilio Lo- pez dentista ezagunak dioenez, benetako pandemia ahozko arnasketa da
Ahoa itxi behar dugula, alegia?
Ahoa itxi eta sudurretik arnastu Sudurretik hartutako arnasak filtroa du eta epeldu egiten da bidean Arnasak
%100% sudurretik izan behar du Kontsultan dudan laguntzaileak Behobia-Donostia lasterketa osoa egin du ahoa itxita; kirolarien errendimendua asko hobetzen da sudurretik arnastuz Aipatu beharreko beste alderdi bat da gorputz osoari behatzen diogula, ahoan desoreka bat baldin badago alterazioak burutik oinetaraino egon daitezke. Alde batetik bakarrik murtxikatzen badugu, gorputzeko alde bat garatuago egon daiteke bestea baino eta horrek gorputz osoko arazoak sor ditzake: aurpegitik hasita begi barruko giharrak tenkatu, trigeminoa, zerbikalak okertu, bizkarra Horregatik bestelako profesionalekin elkarlana ezinbestekoa da: osteopatak, posturologoak, optometristak, logopedak arazoaren jatorrira, osotasunera, iristeko Nik, adibidez, Nagore Olazabal herritarrarekin elkarlan handia egiten dut, podo-posturologoa da bera eta elkarren osagarri gara. Zestoan bizi den Irati Egizabal logopedarekin ere badut hartu-emana.
Oro har jendeak sudurretik hartzen al du arnasa?
Gaur egun ez da ehuneko 10era iritsiko sudurretik arnasa hartzen dutenen kopurua Faktore asko daude horretarako, nabarmenenak aipatzearren: umetan titia ez hartzea (biberoiarekin bentosa ez da egiten eta ahotik hartzen da
Sudurraren funtzioa aztertzen, ahoarekin erlazio zuzena baitu arnasak filtroa du eta epeldu egiten da bidean. Arnasak 100% sudurretik izan behar du ” arnasa) eta zesarea bidezko jaiotzak. Jaki bigunak ere kaltegarriak dira eta gero eta gehiago erabiltzen ditugu, pure gutxiago eta fibra gehiago jan behar genuke: ahoa erabili egin behar da garatzeko, handitzeko eta lekua egiteko
Zurrumurruek kearen antza dute, laster desagertzen dira, baina ukitzen duten guztia belzten dute. Germaine Necker (Madame de Staël)
Bi uste ustel daude esaldi horretan:
1) Gaztelaniaren erabilera adin guztietan ari da igotzen
2) Zein hizkuntzatan aritzen gara (jasotzen eta igortzen) sare sozialetan, tabletetan, ordenagailuetan...? Zenbat ordu, bataz beste, egunero?