Gabonetako aldizkaria 2019

Page 1

G ABONAK 2019 - 2020


EGITARAUA

GráficasRD - c/Iruña 1Bis Deusto-BILBAO - 94 447 93 04 - info@graficasrd.com

c Gernika-Lumoko Udala O Dokumentazioia: Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Compañía de Gargantúa. Inprimatzea:

abenduak 5, osteguna 18,00etan Gabonetako argiteria piztea Udaletxeko Plazan (txokolatada)

abenduak 7, larunbata 19,00etan Gabonetako Arbola piztea Lorategietan (txokolatada) 20,00etan Jaiotzaren inaugurazioa Santa Luziako ermitan (txokolatada)

abenduak 24, asteartea 17,00etan Olentzero eta Mari Domingi herriko kaleetan zehar Udaletxean amaitzeko

abenduak 28, larunbata, 29, igandea, eta 30, astelehena 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (domekan 16,30) Gabonetako Jolas Parkea Jai Alai Frontoian

urtarrilak 6, astelehena 17,30etan Erregien Kabalgata Lehendakari Agirre Plazatik irtenda (Geltoki)


Agurra Gabonetako Arbola bat eduki nahi nuke, Gernikako biztanleok bertan ez dauden pertsona guztien izena jartzeko, dagoeneko hemen ez daudenak, bizitzaren bide luze honetan gurekin egoteko. Arbola ederra izango litzateke, oroitzapenez, sentimenduz, pozez, tristuraz eta agurrez, eta esker onez betea. Mila koloreko arbola, adin askotakoa, jada joan diren emakume, gizon eta umeena, baina gure memorian arrastoa utzi dutenena. Baina gaur egungoen izenak ere egotea nahi nuke, bakea eta alaitasunaren, besarkaden, berriz elkartzeko ilusioaren eta ongi etorrien argi itxaropentsua garelako. Istorioz, kontakizunez egindako izakiak gara, gure herriaren, gure familien, gure lagunen gainean hitz egiten dutenak; gure bizitzaren parte izan diren pertsona guztien zatiak gara; gure hiribilduaren memoria kolektiboa gara. Horregatik emozioz opa diot Gernika-Lumoko familia osoari haizerik onenak beti gurekin izatea, eta elkartasunaren eta anaitasunaren ahotsa gero eta altuagoa izatea gure artean. Eguberri on eta urte on guztiontzat!

JosĂŠ MarĂ­a GorroĂąo Gernika-Lumoko Alkatea

3


GERNIKA GABONETAN

Argi gauak Abenduaren 5etik urtarrilaren 5era arte Gernika-Lumoko hiribildua argiz betetzen da. Ospakizunez betetako hilea dugu, ia mundu guztiaren gozamenerako, nola umeentzako, hala nagusientzako. Argiak piztea, Gabonetako zuhaitzak erdigunean eta auzoetan jartzea, Olentzeroren etorrera, Errege Magoen Kabalgata, argi-arkuak, opari eta otordu berezien erosketak, tabernetan zehar errondak, animazioa eta senide eta lagunekin anaitasuna... Dena da argitasuna, egiten duen denbora gorabehera; eta gau hotzek ere argi bakar, ezberdin eta berezi bat dute.

Marijesiak Foru Hiriaren erdigunetik, goizaldean egiten duten erronda batean

4

Ocho de Enero kalea

Feriala eta Picasso kalea Pasealekutik


gernika gabonetan

Gabonetako zuhaitza

rren hau uten n a z laz erantz Die up len For kaerei u k J a o: es ago Fot ge M e r r E

Elkarretaratzea Foru plazan, Olentzero ikusteko

Errenteriako 'Gabonetako Almendrondoaz' eta San Kristobal plazakoaz gain, aurten beste bat egongo da Lorategietan

5


SAN NIKOLAS San Nikolasen Gabonetako garrantzia beste bertsio bat esaten duena, kanpoan han utzitako oinetakoen barruan utzi zituela txanponak. Hortik dator 'Zapatuaren Jaia', hasiera batean abenduaren 6aren bezperan ezarri zena (345. urtean bera zendu zen urtea), gaur egun oraindik ere ikasleek ospatzen dutena, batez ere Herbehereetan, eta Frantzia eta Italia, Alemania, Austria, Polonia, Errusia, Kroazia, Grezia, Erresuma Batua, Zipre eta abarretan.

6

Bariko San Nikolasen irudia uste dugun baino Gabonetako tradizio gehiagoren atzean dago.

Arrantzaleen santua

IV. mendean jada, Myrako gotzain honi (gaur egungo Turkia), neguan opariak emateko ahalmena ematen zitzaion. Oso familia aberatsean jaioa, bere gurasoak hiltzean dirutza handia jaso zuen oinordetzan, eta jendearen artean banatzeko beharrizana izan zuen. Badirudi galtzerdiak tximiniako erlaitzean zintzilikatzeko ohitura (eta, hedaduraz, zapatak etxeko atean Errege Magoei jartzekoa) bere hagiografoek kontatutako pasadizo batetik datorrela: miserian eroritako hidalgo batek bere hiru alabak prostituziora behartu zituela kontatzen dute; eta bere egoerari konponbidea emateko, inork jakin barik bere izan zela erruduna, gotzainak tximiniatik urrezko txanponak bota zituen eta bertan neskek lehortzeko jarritako galtzerdien barruan erori ziren. Badago

Gotzain hau (Bariko San Nikolas izenarekin ezagutzen da, bertan bere gorpuzkiak lurperatuta daudelako, nahiz eta Italiako hiri hori inoiz zapaldu ez zuen bizirik) ikasleen patroitzat hartzen da, behin hiru mutiko heriotzatik salbatu zituelako, eta horregatik irudikatzen da bere ondoan hiru umerekin, nahiz eta beste patronazgo batzuk ere badituen, arrisku egoeretan babesa ematen dutenak (suteak, lapurretak, hondamendi ekonomikoak, hondoratzeak). Bizkaiko marinelak, Bilbon Bariko San Nikolas elizaren eraikuntza babestu zuten. Ondoren, kostaldean San Nikolas ermitak eraiki ziren, Elantxoben (1803), Algortan (1863), Olabeagan (1869) eta Muskizen (1750). Eta, bitxia bada ere, beste bi barnealdean, Gordexolan eta Izurtzan.


san nikolas Historiako lehen santu ez martiria izan zen, eta katoliko, ortodoxo, kopto eta anglikanoek gurtzen dute; Errusia, Grezia edo Turkia bezalako herrialdeen patroia da, eta bi mila tenplu baino gehiago ditu mundu osoan.

San Nikolasetik Santa Clausera

kultura ezberdinetan Gabonetan jendeari dohainak emateko mito, istorio eta kondaira guztien atzean dagoela. Hala, duela mila eta zazpiehun urte baino gehiago, San Nikolas izan zen gerora, eta Kristautasun osoan, Gabonetako opariak banatzen dituzten pertsonaien aitzindaria.

Denok dakiguna da San Nikolasek Santa Claus pertsonaia sortu zuela. Holandako etorkinak XVII. eta XVIII. mendeetan New Amsterdamera (gaur egun Manhattan) masiboki iritsi ondoren, han hasi zen ospatzen 'Sinterklaas' jaia. Hasiera batean apezpiku-jantziekin eta lera magiko batetik tiraka zihoan zaldi zuri hegalari batean. XIX. mendean kultura amerikarreko figura nabarmen batzuk (horien artean Washington Irving idazlea) bere irudia deformatuz joan ziren, eta bere konnotazio erlijiosoak kendu zioten; irudi hori sendotu egin zen Coca-Cola enpresak egokitu zuenean, gorriz jantzi ta 1930. urteko Gabonetako publizitate kanpainan erabiltzeko. Baina argi dago San Nikolasen figura herri eta

Errege Magoak las iko N n Sa

Santa Claus eta Olentzero

7


MUNDUKO GABON-KANTAK Gabon-kanten jatorria, teoria ezberdinetara irekita dago, baina, dirudienez, argi dagoena da abesti profano bezala sortu zirela, olerkariek, juglarrek eta, oro har, bilauek interpretatuak (hortik hitzaren etimologia) XV. mendean. Zenbaitek lehenago ere kokatzen ditu Historian, Beheko Erdi Aroan ere bai, arte sakratu modura, latinez eta herriaren helmenetik eta ulermenetik kanpo; hala ere, gaur egun ezagutzen dugun sendotzea eta ondoren jende artera zabaltzea Errenazimendutik dator, printzipioz goi klaseentzat eta Gortearentzat esklusiboak izan ondoren. Espainia eta Portugalgo kantu adeitsuetatik dator eta handik gutxira Italiatik ere bai. Mexikoko gabon-kantarik zaharrena, 'Munduko erredentorea jaio da' izenekoak Espainian dauka jatorria, XV. mendean. Gabon-kantak Europako iparraldean eta tradizio anglosaxoian txertatzea (eta Estatu Batuetara egindako jauzia) nahiko geroagokoa dela esan daiteke. Edonola ere, adierazpen musikal hori gaur egun erabat lotuta dago Gabonak ospatzen dituzten kultura guztiekin.

8

Munduko Gabon-kantarik ospetsuena

Danbolin jole unibertsal txikia

Iaz bi mende bete ziren gaur, ziurrenik, historiako Gabon-kantarik ospetsuena dena sortu zenetik. 1818an, Austriako herrixka xume batean, Obendorf (Salzburgotik ez urrun), Joseph Mohr, bertako San Nikolas eliza txikiko parrokiako apaizak, bere lagun Franz Xaver Gruber organistari eskatu zion, idatzi zuen olerki bati musika jartzeko, urte horretan Gabon Gaueko Galloko Mezan interpretatu ahal izateko. Horrela sortu zen, duela berrehun urte, "Stille Nacht, Heilige Nacht", hemen "bake gaua" izenez ezagunagoa. Nork esango zien Mohr aitaren onari eta haren lagunari gaur egun Gabonkanta hau fenomeno unibertsala izango zela. Hirurehun hizkuntza eta dialekto baino gehiagotara itzuli da (latina barne), munduko abesbatza eta orkestra ospetsuenek interpretatzen dute, eta planetan zehar musika-izar ugarik abesten dute. 2011n UNESCOk "Gizateriaren ondare kultural ez-material" izendatu zuen.

Mugak gainditu dituen beste Gabon-kanta bat, berrehun hizkuntza eta bertsio baino gehiagotan abesten dena, “Danbolin jole txikia” da. Jatorriz 'Carol of the Drum' ('Danbolinaren Gabon-kanta') izenekoa, Estatu Batuetan. Konposaketa hau, herri Gabon-kanta bezala, Missouriko Katherine K. Davis pianistak sortu zuen, honek, 1941ean, txekiar original bat moldatu zuenean. Bertan kontatzen da XII. mendeko kondaira frantses baten trama. 50eko hamarkadan, Trapp familia ezagunak Europan ospetsu egin zuen bertsio bat grabatu zuen eta, hortik aurrera, Eguberrietako kontzertuetan munduko orkestra onenek interpretatzeaz gain, musikako artista ugarik ere abestu dute, besteak beste, Frank Sinatrak Bob Dylanek, ABBAk, Stevie Wonderrek eta Whitney Houstonek. Ahaztezina izan zen 60. hamarkadan Raphaelek edo David Bowiek eta Bing Crosbyk bi ahotzetara abestutakoa. Eta testua osorik ez dakitenentzat ere, “ro po pom pom” bere lelo gogoraerraza Gabonetako hizkuntza unibertsala da.


munduko gabon-kantak ‘Hator, Hator’, hizkuntza eta mugak baino haratago Euskadi, koruen lurraldea, zortzikoteen eta kantarien lurraldea, Gabonetako musika tradizio handia duena eta Gabon-kantaren ikur dena da. 'Hator, Hator' da, segurtasunez, denboran zehar gehien interpretatu eta bertso-zaletu den euskarazko Gabonetako abestia, bai gure mugen barruan eta kanpoan ere bai. Jesus Guridik konposatu zuen 1921 inguruan, eta pieza honen antzinatasunak, beraz, mende bat baino gehiago dauka. Baina inor gutxik daki euskal konpositore ospetsua, Gasteizen tradizio musikal handiko familia batean jaioa, Lorenzo Guridi y Area biolin-jotzaile gernikar nabarmen baten semea zela, eta Arabako hiriburuan finkatu zela, bere "las Américas" biolinarekin arrakasta nabarmena izan ondoren. Iruñean jaiotako Trinidad Bidaola Ledesma pianistarekin ezkondu zen. Ledesma musikari ospetsuaren biloba da eta ez da harritzekoa Jesus gazteak 1898an konposatu izana bere lehen obra, hamabi urte besterik ez zituela. Zarzuelak, sinfoniak, orkestrarako, pianorako eta organorako obrak, orfeoia... oso famatuak egin zituen, eta egun horietan bere 'Cantos Populares Vascos' nabarmendu behar da, XX. mendeko bigarren hamarkadan argitaratua, eta 'Hator, hator mutil' sinbolikoa duena.

Argazkia: NATIONAL GEOGRAPHIC

Ezinbestekoak 'White Christmas' (Gabon Zuria). Irving Berlinek 1940an idatzia, Bing Crosbyk 1942an abestu zuenean, Guiness errekorren liburuan sartu zen, gaur egun arte gehien saldu den singlea bihurtuz. ‘Adeste Fideles’ Bere egiletza argi ez badago ere (XII eta XVII. mendeen artean), egia dena da Eguberrietako bedeinkapenean erabili izan dela Frantzian, Espainian, Portugalen, Alemanian eta Ingalaterran XVIII. mendean. Latinezko bertsioa hizkuntza askotara itzuli den arren, onena eta interpretatuena latinez idatzitakoa da.

‘Hator, Hator’ Hator, hator, mutil etxera, gaztaina ximelak jatera, Gabon Gaba ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan, ikusiko dok aita barrezka amaren poza atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Gaztainak erre artian, gaztainak erre artian, txipli, txapla, pun! Gabon Gaba pozik igaro daigun.

9


MARIJESIAK Gabonetan Gernika-Lumok duen nortasun-ezaugarrietako bat, zalantza barik, Marijesien antzinako tradizioa da, 'Marijesiak' izenez ezagutzen direnak. Jatorri ezezaguneko ohitura da, ohitura hau, seguruenik, historian duela mende batzuk hasi arren, Bizkaiko hainbat herritan zabalduta dago, baina Hiribilduan du adierazpenik handiena. Iazko Eguberri bezperan Gernika-Lumoko Udalak merezitako omenaldia egin zien gure usadio eta ohituren zaindari trebe horiei, eta Adolfo Urioste kalean argiteria berezi bat eskaini zien, bere logotipoa erreproduzitzen duena. Eguberri egunaren aurreko bederatzi gauetan zehar Marijesiak goizaldean Gernikako kaleetan zehar ibiltzen dira errondan, berrogeita lau bertso kantatzen, bakarlari batekin eta koru batekin, Historia Sagratu osoa erantzuten, Adanetik hasi eta Kristoren jaiotzaraino. Gaur egun Marijesek errezitatzen dituzten bertso batzuk XVII. mendeko dokumentu batean aurkitu dira; eta litekeena da hau izatea haiei buruz dagoen erreferentziarik zaharrena. Lehen lau gauetan Katekismo Zaharreko Sorkuntza eta Familia Santuaren irudiez hitz egiten duten koplak abesten dira, "Maria, Jose; Jesus, Maria" leloan oinarrituta. Hurrengo bost gauetan Jesusen irudiari eta Katekismo Berriari buruzko bertsoak abesten dira, doinu berri bat eta "Adoratzen zaitugu, Jesukristo" leloa erabiliz. Eta azken egunean, abenduaren 24ko goizean, Salbatzailearen jaiotzaren berri ematen duten bertsoak kantatzen dira, "Bart belenen hasi da Jesus Nazareten" leloa erabiliz, hiru txanda jarraian eginez.

“ABENDU SANTU HONETAN‌â€? Abendu santu honetan Kristoren jaiotzian, Kontentuaren handiz Guztiok poz gaitian Maria, Jose, Jesus, Maria.

10


marijesiak Labayru Fundazioak, duela berrogei urte baino gehiago euskal hizkuntza eta kultura ikertu, sustatu eta hedatzeko helburuarekin sortutako erakundeak, 'Marijesak' zer diren eta Gernikan nola mugitzen diren kontatzen du bere blogean.

Marijesiak Gernika-Lumon 2015eko abenduaren 18an argitaratua

Bizkaiko hainbat herritan izan da, eta gaur egun ere mantentzen da, Gabonetan Jaunaren jaiotzan koplak abesteko ohitura, izen ezberdinekin ezagutzen direnak, baserri edo kaleetan zehar ibiltzen diren bitartean. Kantatzen duen jende taldeak, eta kasu batzuetan esketxak egiten dituztenak, modu askotakoak dira, eta ume, gazte edo adinduz osatuta egon daitezke. Hurrengo lerroetan, tradizio gernikarra deskribatuko dugu, Marijesiak izenarekin ezagutzen dena (Maria eta Jesusen izenen kontrakzioa). Izenak bai abesten diren koplei bai abesten dituzten taldeei egiten die erreferentzia. Dirudienez, testuak eta tradizioa herrian irudikatzen zen auto sakramental zahar baten aztarnak dira. Koplak goizaldean abesten dira, Gabon Gauaren aurreko bederatzi egunetan Foru Hiribilduko kaleetan zehar. Letrek Ume Jesusen jaiotzaren eszenak deskribatzen dituzte. Garai batean gizonek bakarrik osatzen zuten taldea, nahiz eta 60ko hamarkadaren amaieratik emakumeak prestakuntzan sartu ziren. BakarlaMarijeses de Gernika-Lumo, 1962. (foto aportada por Segundo Oar-Arteta)

Taldea Andra Mari elizaren aurrean belaunikatuta, bere ibilbidea hasi aurretik

riak kopla bat abesten du eta koruak erantzuten du. Bakarlariak egun batzuetatik besteetara aldatzen dira, eta baita denboran ere. Kopla batzuk lehen bost egunetan errepikatzen dira, hurrengo hirurak beste batzuk abesten dira eta Eguberri egunean azkenak, Belengo Haurraren jaiotza deskribatzen dutenak. Ibilbidea Andra Mari parrokiaren kanpoaldean hasten da, Lumora begira dagoen atearen aurrean. Bertan, belauniko dauden taldeko kideek Jesus Sacramentadori agur kantua abesten diote. Ibilbidean, eliza eta kaperetan geldialdiak egiten dituzte, eta leku seinalatuetan ere bai, hala nola 1937ko hiribilduaren bonbardaketan bizilagunak hil ziren babeslekuetan edo beste gune interesgarri batzuetan, hala nola bakarlari ezagunen etxeetan. Antzina, ibilbidea beti bera izaten zen, baina herria hedaduraz handituz joan denez, beste auzo batzuek kantarien presentzia eskatu dute, eta, ondorioz, egiten dituzten ibilbideak egun batetik bestera aldatu egiten dira, auzoaren zatirik handienera iristeko. Gabon gauean, goizaldeko erronda amaitu ondoren, parrokian abesten dute goizeko mezaren amaieran, eta, ondoren, herrian zehar eskean ibiltzen dira, jendeak eskaintzen dizkien dohainak jasoz, ongintzarako edo helburu sozialerako.

11


JAIOTZAK Bizkaiko Belenisten Elkarteak 61. urteurrena ospatuko du Elkarteak berriz ere jaiotza handi bat instalatu du Santa Luzia ermitan Ia urte osoan aritzen dira jaiotza armatzen. Martxotik, lanak hasten direnetik, biltzen diren urtarrilera arte, ingeniaritzaren eta arkitekturaren, igeltserotzaren, eskulturaren eta pinturaren miniaturaren artista hauek osatzen dute, profesional eta zaleen artean, Estatu osoan ehunka eta ehunka pertsona biltzen dituen gremioa. Belenistak dira. Gabonetan, beste urte batez, jaiotza erraldoi bat ikus daiteke Gernika-Lumoko Santa Luzia ermitan. Bizkaiko Belenisten Elkartearen obra da, eta edizio bakoitzean guztiz ezberdina den muntaia ikusgarri hau urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahal izango da. Bizkaiko Belenisten Elkartea 1958an eratu zen Bilboko San Anton elizan, eta dagoeneko sei hamarkada baino gehiago daramatza lanean. Erdi Aroan sustraiak dituen antzinako artearekiko gogo sutsuaren ondorioz, kideek denbora gehiena ematen dute paisaia- eta arkitektura-egiturak sortzen, pertsona-, animalia- eta mota guztietako tresna-irudi txikiek populatuta, handi eta txikien gozamenerako izan dadin Gabonetan. Jesus Uresandi presidenteak jarduera horren nondik norakoak azaldu ditu, eta, kasu honetan, berrogei “langile� inguru ditu langintza horretan. Santa Luzia ermitan iaz jarri zen Jaiotzaren xehetasuna

12

Hamabost pertsona finko dituzte; eta data zehatz hauek hurbiltzean, beste hogei edo hogeita bostek kolaboratzen dute jardueran. Horietatik gehienak erretiratuak dira; eta beren lanetan jardunean ari direnek honetan dihardute asteburuetan. Aparejadoreak, dekoratzaileak, arotzak, argiketariak, eraikuntzako jendea... guztiak oso "iaioak" dira, eta bakoitzak bere ezagutzak aplikatzen ditu. Buru-belarri aritzea eskatzen du zeregin honek. Gernikakoa bezalako muntaia batek, esaterako, hiruzpalau hilabeteko lana dakar, esklusiban aritzen diren hiru pertsonarekin. Aurten ura sartu du. Gauza berria da hau, eta Gaztelugatxeko San Juaneko ikuspegi bat. Materialak aparatosoak direnez, eta haien egiturak urtero aldatzen direnez, ahalik eta material gehien birziklatu behar izaten dute, nahiz eta biltegiratze arazoengatik azkenean zati handi bat


jaiotzak botatzera behartuta dauden. Gehienbat porexpanarekin, iztuku-pastarekin eta kolarekin lan egiten dute; establezimendua bere egoitzatik gertu duen fruta-saltzaile batek zurezko fruta-kaxa guztiak gordetzen dizkie; eta, askotan, poliestirenozko erretiluak ere erabiltzen dituzte, elikagai asko biltzen dituztenak. Bitxikeria gisa, iaz erabaki zuten euren erakusketetako baterako erabilitako burdinazko profil artekatuen luzera neurtzea, eta lerroan jarrita San Mames estadiora buelta bi aldiz eman zezaketela jakin zuten. Aurten euren muntaietan jarritako ardi kopuru osoa kontatzeko asmoa dute. Gutxitan erosten dituzte figura berriak: hirurogei urtean 2.000 baino gehiagoko funtsa dute jada, eta batzuetan 'tuneatu� egiten dituzte, momentuko beharraren arabera. Belenak jartzen dituzten ferietara eta azoketara joaten dira ahal dutenean. 'Zotz' figura batek (eskuz egindako artisau-figurak, bakarrak eta betiko) 200 eta 400 euro arteko kostua du, eta aurrekontu handia beharko litzateke. Horrela, irudi hauek egiten dituen artisau gremio osoak goraldian jarraitzen du, buztinez, alabastro hautsez, erretxinaz... egiten, eta 'modernizatu' egin da, 3D inprimagailuak erabiltzen hasi eta benetako oihalekin eta ile naturalarekin ikusiz.

Aurtengo Jaiotza berrirako abian den muntaiaren zati bat, Gaztelugatxeko San Juan haitza atzean

Bizkaiko Belenisten Elkarteak zortzi erakusketa antolatu ditu aurten “Belenen Ibilbideaâ€? erakusketaren barruan: Gernikakoaz gain, beste bi Getxon eta Barakaldon, Bilbon, Pasos Museoaren erakusketa dago, non, bide batez, iaz Santa Luziarako egin zen jaiotza handia ikus daitekeen, beste zazpi lanekin batera; beste bat Euskal Museoan (dena euskal baserri tipikoekin), Itsas Museoan, Erriberako Azokan‌ Artearekiko maitasunagatik, belen egile maisu hauek, NBEk "Gizateriaren Kultur Ondare" izendatu dezan saiatzen ari dira. Gabonetan jaiotzaren historia birsortzen dute, muntaiak ingurunera egokitu eta kasu bakoitzean irudimen eta sormen dosi handiak emanda.

Gernika-Lumoko Santa Luzia ermitan Jaiotza: abenduaren 9tik urtarrilaren 6ra (Eguberria eta Urte Berria izan ezik). Lanegunak: 16tik 19,30era Jaiegunak: 10atik 19,30era Sarrera doan.

13


LOTERIA Gabonetako Zozketa Berezia Estatu osoko loteriarik ezagunena da. Urtero milaka pertsonak egoten dira abenduaren 22ko goizetik, irratia entzuten, telebista ikusten edo internet begiratzen zein sari atera den jakiteko, beren partaidetzen edo dezimoen emaitzak eta balizko sariak izan diren ala ez egiaztatzeko. Iaz, 3347 zenbakia atera zen, saila lau milioi eurorekin hornitua, 12:35ean kantatu zen zortzigarren taulako lehen alanbrean, eta 'El Gordo' saria jaso zuen. Gernikar askok gogoratuko dute unea, 2. Administrazioak 30 serie saldu baitzituen oso-osorik, eta 120 milioi euro banatu zituen Hiribilduan. Baina, zein da zozketa honen historia? Noiztik ospatzen da? Zergatik deitzen da 'El Gordo'?

Jatorria "Zorteak" eta "zorizko jokoak" gizateriaren beraren historia bezain zaharrak diren arren (Antzinako Grezian, Erromatar Inperioan, eta Itun Zaharrean ere badaude erreferentziak), "Loteria modernoa" bezala ezagutzen dena XV. mendeko Europan berragertu zen, Flandria errenazentistan, udal lanak ordaintzeko asmoz bultzatua. Garai horretan ere, germaniar estatuetan, Karlos V.ak sustatu zuen bere menpekoei zergak jaitsi ahal izateko, eta hortik Ingalaterrara pasa zen, eta Ipar Amerikara jauzia eman zuen. Italiako 'lotto'-a 1448an dokumentatuta dago jada, eta Frantziara hedatu zen, non 1776an bere ustiapena, dekretuz, Estatuaren esku bakarrik utzi zen. Geroago iritsi zen Espainiara, XVIII. mendearen amaieran, Esquilacheko markesaren eskutik, Karlos III.aren lehen ministroa (Napoliko erregea ere bazen, eta hura izan zen “jaiotzen� ohitura inportatu zuena); eta jada 1811n, eta Independentziaren Gerrak moteldutako ekonomia bati dirua emateko asmoz, bi zozketa berezi egitea proposatu zen, ekainean eta abenduan, sari handiagoak emanda.

14

Lehen zozketa berezia, gerra baten gastuak ordaintzeko egin zena tradizio zahar bihurtu da gaur egun, eta gizarte-estamentu guztietako milaka pertsona mugiarazten eta ilusionatzen ditu egun hauetan.

Lehenengo Saria "El gordo" izena ematen zaion lehenengo sariari dagokionez, ez da horrela deitzen sari handienari zegokiolako, logikoa dirudien bezala, baizik eta XVIII. mendean zozketa sustatzeko egin zen ilustrazio batetik datorrelako izena, eta pertsonaia potolo bat irudikatzen zuelako, loteriaren amaierako zenbakiekin eta bonboko bolekin estalitako gorputza eta jantzia zituena. 'El FanĂĄtico por la LoterĂ­a' edo 'El Enano Afortunado 'ere deitua, pertsonaia, garai hartako liburu eta estanpetan agertzen zen, eta hain ezaguna egin zenez, 'El Gordo de la Loteria' izena erabiltzea erabaki zen, gaur egun ezagutzen dugun bezala, duela bi mende baino gehiagoko zozketan eman zen lehen saria izendatzeko.

Zorte on guztioi!


GABONZAHARRA Denok egiten dugu ahalegina familiarekin edo lagunekin afaldu eta jolasteko, urtea ondo bukatzeko, eta, batez ere, Urte Berria ondo eta desio onekin hasteko. Mundu osoan zehar, herrialde, gizarte eta kultura guztiek beren tradizio espezifikoekin ospatzen dute unea, eta horietako batzuk benetan bitxiak dira. Erritoak eta folklorea, asmoak eta determinazioak, sineskeria eta sinesmenak... Leku batzuetan ohiturak ia sinestezinak dira. Hemen, egiten duguna da, kanpaiekin hamabi mahats hartu eta xanpainarekin topa egin.

Ohiturak eta tradizioak Mahatsen tradizioa 1909. urtetik datorrela uste da, bertan fruitu horren uzta soberakin handia egon baitzen, eta ekoizleak beren salmentak handitzen saiatu ziren kanpaina berritzaile batekin. Hori horrela balitz, historiako publizitate-kanpainarik arrakastatsuenetako bat izango zen, ziurrenik. Dena dela, mahats bat hartzen dugu gauerdiko kanpai-hots bakoitzarekin; eta urte berria xanpain edo cavarekin topa egiten jasotzen dugu, edo beste aparra duen bestelako edariren batekin. Ohitura hau Latinoamerikara esportatu zen, eta bertan toki batzuetan mahatsa mahatsondoengatik edo latitude horietan ohikoagoa den beste fruitu txikiren batengatik ordezkatzen dute. Hala ere, hau ez da munduko bestelako lekuetan gertatzen. Italian, esate baterako, tradizioak, Antzinako Erromatik datorrela dirudienak, dilistak jatea agintzen du: zenbat eta gehiago jan, orduan eta aberastasun handiagoa izango du datorren urtean. Danimarkan, beren maiteen atean platerrak apurtzen dituzte: zenbat eta baxera zati gehiago aurkitu norberaren ate aurrean, orduan eta maiteago sentituko dira. Estatubatuarrek musuak banatzen dituzte kanpaikadekin, maitasuna eta konpainia onak ziurtatzeko hurrengo 365 egunetan. Eta britainiarrek korrika egiten dute: euren etxeetan afaldu ondoren, kalera botatzen dira korrika, urte berria ospatzen den etxera iristeko; eta lehenengo iristen denak zorte ona izango du hu-

rrengo hamabi hilabeteetan. Eta askoz bitxikeria gehiago daude: Puerto Ricon, etxearen garbiketa orokorra egitera behartuta daude; Brasilen, hondartzak koloretako kandelekin betetzeaz gain, zuriz jantzi behar dira; eta Filipinetan, sator-irudiak dituzten arropekin edo estanpatu zirkularrekin. Eta Japonian... ez dira konformatzen hamabi kanpai-hotsekin: gauerdian, herrialdeko tenplu guztiek beren kanpaiak jotzen dituzte ehun eta zortzi aldiz.

Sineskeriak Hemen, adierazi dugun modura, ohitura orokorra mahatsena da; baina denok izaten dugu gure mahaian sineskerietan sinesten duen baten bat. Gainera, aspaldi egin genuen geure, barruko arropa gorria janzteko moda, eta badira xanpain kopan urrezko eraztun bat sartu behar dela uste dutenak; edo "gauza negatiboak erre", gauza txarrak paper batean idatzi eta kiskaliz; edo etxeko leiho guztiak ireki behar direla energia txarrak kanpora botatzeko. Eta badira aulki batera igo eta bertatik jauzi egiten dutenak ere, eskuineko hankarekin lurreratuz, eta hori guztia egiten dute, urtea ondo hasteko ustetan.

15


GASTRONOMIA Janari tradizionala Egia da Eguberrietako ospakizunak mendebaldeko ia mundu osoan goraipatzen direla elikagai adierazgarri edo oso bereziekin, sarritan urteko gainerako egunetan kontsumitzen ez direnak. Ohitura hau kristautasunaren aurrekoa ere bada, eta neguko solstizioaren antzinako ospakizunetatik, uztaren bedeinkapenetik eta urtaro hotzaren aldeko desioetatik dator. Baina, gainera, euskaldunak beti izan gara mahai onaren zaleak. Gure tradizioak, gure historiak eta, ziur aski, gaur egun genetikak ere, edozein aukera solemnizatzera garamatzate, ongi jatearen erabilera are gehiago luzatuz. Eta egun hauetan etxea leihotik bota ohi dugu, usadio eta ohitura zaharrak hein handi batean errespetatuz, baina baita berrituz eta egungo garaietara egokituz ere. Gabonetako tradizioak agintzen du oraindik, eta asko dira gure birraitona-amonek jaten zutena kontsumitzera mugatzen direnak, hala nola, aza edo azalorea, barraskiloak, bisigua eta txitxarroa kostaldekoak, eta bakailaoa barrualdekoak, gaztainak ('Hator, hator' -ean kantatuak) eta angulak ahal dituztenak; eta itsaskia, saturatu arte; arrain zopa, artxoa edo aharitxoa edo txerri kumea laban eginda, izokina, eta solomilloa‌. sarrera klasikoak, besteak beste, urdaiazpikoa, zainzuri nafarrak edo entsaladilla. Ardo onekin lagunduta dagoen jate ona, gure herentziaren parte da.

16


gastronomia Bakailaoa pil pil erara

Gaztaina purea

(Karlos ArgiĂąanoren errezeta)

OSAGAIAK: Zuritu gabeko gaztainak 600gr /100gr gurin /350 ml esne/ 100 ml ardo zuri / gura beste gatz / gura beste piperbeltz zuria

OSAGAIAK (4 lagunentzat): 4 bakailao zati gazi / 5 berakatz hortz / 1/2 pipermina / 300 ml. olio birjina estra ELABORAZIOA: Jarri olioa kazola baxu eta zabal batean. Jarri baratxuriak eta bota. Urreztatuta daudenean, plater batera eraman eta berpiztu. Garbitu pipermina eta zatitu lau zatitan: salteatu laburra egin eta kendu plater batera. Olio horretan jarri bakailao zatiak (aurrena azala gorantz dutela). Frijitu lau minutuz alde bakoitzean eta kendu plater batera. Uzten duten seruma bol batean gorde.

ELABORAZIOA: Lehenengo eta behin, gaztainak ontzi batean jarri eta garbitu, ondo kendu hura. Gaztaina bakoitzean gurutze itxurako ebaki bat egin. Prestatu eltze bat urarekin, bi litro inguru: gaztainak sartu eta irakiten jarri. Sukaldatu 20 minutuz su motelean. Egosteko denbora amaitu ondoren sua itzali. Edalontzi batean ur hotza gehitu, eta zuritu aurretik gaztaina bakoitza ur horretan murgildu (batez ere ez erretzeko). Denak zurituta daudenean, lau zatitan moztu eta gorde egiten dira. Beste ontzi batean gehitu esnea eta gurina, eta berotu gurina urtu dadin. Gehitu zurituta eta zatitutako gaztainak, eta prestatu sei minutuz. Denbora igarota, ontzi berean birrindu daitezke gaztainak eskuko irabiagailu batekin. Testuraren arabera, esne gehiago gehitu daiteke, dentsitate txikiagoa izan dezan.

Pil pil saltsa egiteko: Pasatu olioa beste bol batera, eta itxaron epeldu arte. Epel dagoenean, jarri lapikoan olio pixka bat eta bakailaoaren serumetik pixka bat, eta lixatu, emeki-emeki mugitzen ari den isuri-gailu batekin. Gehitu gainerako olioa pixkanaka. Erdia gehitu duzunean, serumaren gainerakoa, isuri-gailuarekin mugitzeari utzi gabe bota. Gero, gehitu gainerako olioa, eta jarraitu mugitzen, pil pil lodia atera arte. Gehitu bakailao zatiak eta berotu ondo. Zerbitzatu plater batean eta estali saltsarekin. Apaindu berakatzekin eta pipermin zatiekin.

17


GASTRONOMIA Aza errefritoz OSAGAIAK: Aza bat (400 gr inguru) / 2 baratxuri hortz / 100 ml oliba olio / Gatz pittin bat / 10 gr piperrauts, gozoa edo pikantea (aukerakoa) ELABORAZIOA: Aza zehatz-mehatz garbitu behar da. Horretarako, zerrenda finetan moztu eta hostoak arretaz garbitzen dira. Ondoren, aza egosi egingo da presio-eltze batean, ur eta gatz pixka batekin, eta 10 minutu egiten utziko da (kazola arruntean 40 minutu inguru beharko ditu). Behin aza egosita, xukatu eta gorde egin behar da. Aparte dagoen zartagin batean, berakatzak frijitu urreztatu arte, aldez aurretik xerratua; zartagina sutatik atera, eta, gura izanez gero, piperrautsa gehitu zaio. Errefritoa mugitu eta azaren gainera bota.

Gaztainak eta aza bakarrik edo laguntza eta goarnizio modura kontsumi daitezkeen produktuak dira. Gaztaina purea, bere zapore leunarekin, primeran doa haragiak laguntzeko, sagar pure edo txalota saltsarekin batera. Azari dagokionez, garbantzu egosi on baten baldintzarik nagusienetakoa da eta txerri haragiarekin duen maitasun istorioa antzinakoa da jada.

18

Arroza esnearekin (receta de Karlos ArgiĂąano)

OSAGAIAK (4-6 pertsona): Litro 1 esne / 100 gr. arroz / 70 gr. azukre / 2 limoi-azal zati / 2 laranja-azal zati / kanela adar 1 / bainilla1/2 / kanela hautsa. ELABORAZIOA: Jarri kazola batean esnea, arroza, kanela adar bat eta bainilla zorro erdi bat. Gehitu limoi-azala eta laranja-azala. Mugitu eta utzi sukaldean, su baxuan, 40-45 minutuz. Mugitu 4-5 minuturo, itsatsi ez dadin. Arroza duen esneak ehundura melosoa eskuratzen duenean, azukrea gehitu. Mugitu eta utzi pixka bat gehiago prestatzen (5-10 minutu). Kendu kanela, bainilla eta laranja- eta limoiazalak. Utzi lasaitzen eta lau kopatan banatu. Kanela hautseztatu gainetik eta zerbitzatu. Apaindu arroz kopak menda hosto txikiekin Aholkua: Arroza kiskali ez dadin, garrantzitsua da osagai guztiak egosten ipintzean hotzean jarri. Krematsu geratzeko trukoa esne fresko-freskoa erabiltzea da, eta su motelean egostea, pixkanaka-pixkanaka mugituz.


gastronomia Postreak Turroiak, mazapanak, bolboroiak, txokolateak eta gozokiak, oro har, hemen beti batu izan ditugu ohiko konpota, edo intxausaltsa gozoa; baina ez ditugu ahaztu behar klasiko euskaldunak, hala nola goxua, edo betikoa eta ongi etorria den arroza esnea.

Goxua (Joseba ArgiĂąanoren errezeta) OSAGAIAK (2 pertsona): Pastel-kremarako: 300 ml esne / 200 ml esnegain / 60 g azukre / 40 g arto-irin / 2 gorringo / arrautza 1/ bainilla 1/2 Magdalenak mozkortzeko: 2 madalena / 50 gr azukre / 50 ml ur / 25 ml ron Esne gaina muntatzeko: 100 ml esnegain / azukre koilarakada 1 Apaintzeko: Karamelizatzeko azukrea / menta ELABORAZIOA: Pastel-kremarako, jarri ia esne guztia (erreserbatu pixka bat) esnegainarekin eta bainilla zorro irekiarekin batera egosteko. Utzi irakiten. Jarri azukrea eta arto irin findua bol batean, eta nahastu. Aurretik erreserbatutako esnea isuri, eta nahastu irina diluitu arte. Gorringoak eta arrautza bota eta irabiatu masa homogeneoa geratu arte. Esnea irakiten hasten denean, bota masaren gainean. Dena nahastu eta berriro kazolara isuri. Jarri pastel-krema su leunean, astindu gabe, loditu arte. Eseki berriro krema fin-fin gera dadin. Sukaldeko plastikozko estalkia jarri

(kremari itsatsita geratu behar da). Hozkailuan hoztu ordubetez. Jarri esnegaina azukre koilarakada batekin. Estali sukaldeko plastikoarekin eta hozkailuan hoztu ordubetez. Egin xarabe bat madalenak mozkortzeko. Berotu azukrea eta ura lapiko batean, azukrea desegin arte. Gehitu rona eta utzi pixka bat murrizten. Jarri esne-gaina koparen hondoan. Jarri magdalena gainean eta estali xarabearekin. Bete kopa pastel-kremaz. Azkenik, estali krema azukre geruza batekin eta karamelatu soplete batekin. Apaindu menta hosto txikiekin. Goxua buztinezko kazolatxoetan edo edalontzietan ateratzen da.

19



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.