Athletic club aldizkaria

Page 1



EGUNERO LAN EGITEN Wiliams 1994aren ekainaren 15ean Bilbon jaio zen. Bere ama Liberiarra da eta aita Ghanakoa. Athltic jubenilean jolastu zuen bere lehenengo denboraldia. Hurrengo denboraldian Baskonian jokatu zuen hirugarren mailan. Denboraldi erdian Bilbao Athtletira joan zen eta bertan urtea bukatu zuen. Aurtengo denboraldia (14-15) Bilbao Athtleticen 18 partidu eta gero, Txingurrik deitu zion lehenengo taldean debutatzeko.

Estatistikak Lehenengo taldearekin debutatu zuenetik 24 partidu jokatu ditu. Ligan 19 partidutan gol bat sartu du. Errege kopan 3 partidu jokatu ditu eta ez du golik sartu, baina, finala falta da. Azkenik, Uefan bi partidu jokatu eta gol bat sartu du.

Gaur I単aki Williamseri elkarrizketa egin diogu, gai desberdin asko aterako dira, baina, batez ere bere ibilbide profesionalan zentratuko gara. Elkarrizketa Bilboko 4 izarrezko hotel baten dago eginda. Gainera, originala erderaz egin genuen eta ondoren gu geuk itzuli behar izan dugu.

1.Zein izan da zure golik onena? Eta partidurik garrantzitsuena? I単aki Williams: Golik onena Athleticen sartutako lehen gola Uefa, Torinoren aurka hain zuzen. Bestetik, partidurik garrantzitsuena Kordobaren aurkako partidua. Izan ere, partidu hori nire debuta izan zen. 2. Zein da zure ohiko lekua hamaikakoan? I.W.: Txikitatik aurrelaria izan naiz baina orain Txingurrik hegaletan jolasteko esan dit.

1


9 . Z e r d e sb e rd i n t a s u n d a g o 2 . B mailatik lehen mailara? 3. Zein jokalari mirezten duzu? I.W.: Egia esan jokalari asko daude baina baten baten fijatu beharko banintza... Aduriz. Baina Henry ere asko gustatzen zait... Jokalari asko mirezten ditut. 4. Norekin parekatuko zinateke? I.W.: Jendearen arabera, Samuel Etoren antza daukat. 5. No r d a z u re u s t e z e u k i d u z u n entrenatzailerik onena? I.W.: Denek gauza asko erakutsi dizkidate b a i n a b a t a u ke r a t u b e h a r d u d a n e z , Zigandarekin geldituko nintzateke.

I.W.: Oso nabaria da jokoaren erritmoa. Nik uste, tarte handia dagoela batetik bestera. 10. Beste talde batera joatea pentsatuta daukazu? I . W. : E z , e z . At h l e t i c e n g e r a t u ko nintzateke. Athleti bakarra delako mundu osoan. Gainera, txikitatik dena eman dit. 11. Nork uste duzu osatuko duela etorkizunean Athleticen aurrelari postuak zurekin batera? I.W.: Ez dakit ba. Zalantzatan ipini nauzu; egia da behetik datozen guztiak oso onak direla baina nik ezin dut erabaki. Horretarako dago entrenatzailea. 12. Zer nolakoa da arbitraje maila? I.W.: Oso zorrotzak dira gehienak baina batzuetan protestatu daiteke ere. Beraz maila ona dagoela esango nuke. 13. Uste duzu jokalaria izatean neurriz kanpo balioztatuta zaudetela?

6. Zer uste duzu hobetu ahal duzula? I.W.: Dena hobetu behar dut berria naizelako lehen taldean. Horretarako egunero lan egin behar dut.

I.W.: Egia esan ez dakit. Jokalari batzuk bai eta beste batzuk ez. Pertsonak, talde eta

7. Zure ametsa? I.W.: Askoren moduan, Athleticekin kopa irabazi eta Bizkaiari poztasuna eman. 8. Zer sentitu zenuen debutatu zenuenean? I.W.: Hasieran urduri egon nintzen, oso urduri, ondo jokatu behar nuela pentsatu nuen. Horrela nire gaitasunak topera erakutsi

Elkarrizketa bukatzeko gehitu behar dut nabaritzen dela Iùaki berria dela futbolaren munduan. Elkarrizketatzerakoan, oso urduri zegoela zirudien, izan ere, oso labur eta azkar erantzuten zuen. Baina hala ere, kontzientziadun mutil bat dela uste dut oso eskuzabala.⏛ 2


surf erreportaia

SURFLARIEN PARADISUAK

Surfa XVIII. mendean Hawaiin sortutako ur kirol bat da. Olatu bat ohol baten gainean zutik hartzean datza.

Gaur egun mundu osotik zehar zabaltzen ari da surfa eta pertsona

ÂŤSurfa mafia bezalakoa da; behin barruan zaudela ezin zara irtenÂťKelly Slater

asko surf taulak eta surf estiloak perfekzionatzen saiatzen ari dira. Erreportai honetan surfa egiteko zazpi lekurik onenak erakutsiko dizkizuegu surflari adituen balorazioen arabera.

1


surf erreportaia

7- ARICA (Txile) Txile Iparraldean kokatutako hondartza kilometriko honetan, Hawaiiko Pipeline hondartzan dauden olatu antzekoak daude. Olatuak "el gringo" ezizena hartzen du eta adituek diotenaren arabera, baldintza onak daudenean, kalitate handiko olatuak sortzen dira. Hondartzaren hondoa harriz sortuta dago.

6- SUPERBANK (Gold Coast, Australia) Imajinatu zaitez bostehun metroko ibilbidea olatu bakar batean. Bertako surflarien arabera olaturik luzeenak 2km-ko ibilbidea euki dezakeela hasieratik amaierararte. Egun on baten edozein surflarik, edozein beste hondartzan, aste baten surfeatu ahal duen ibilbide berdina egin dezake.

Hondartza artifizial honen inguruan beste hondartza garrantzitsu batzuk aurkitu daitezke: Snapper rocks edo Kirra.

5- CLOUD NINE (Filipinas) Filipinetan kokatutako hondartza zoragarri honetan 4-5 metroko olatuak sor daitezke; gainera oso jende gutxi egoten da. Cloud Nineko olatua eskuinekoa da eta hondoa harriz eta koralez beteta dago. Horrek tubo ederrak sortzen ditu.

Hondartza honi Cloud Nine izena datorkio bertan marka honetako txokolatinak gustatzen zitzaizkion surflari batek bere bizitza galdu zuelako.

2


surf erreportaia

4- MUNDAKA (Euskal Herria) MUNDUKO OLATU EZKERRIK ONENA Mundaka herrian dago kokatuta hondartza eta olatuek 300 metroko ibilbidea eduki dezakete. Adituen arabera harearen gainean sortutako olatua mundu guztiko ezker onena dauka. Euskal Herrian hainbat hondartza daude, mundu osoan zehar ezagunak, baina Mundaka besteen gainetik nabarmentzen da. Gainera, Urdaibai ibaiaren bista ezin hobeak ditu inguruan.

Azkenengo egunetan, berriz ere, Mundakako olatua polemika bihurtu da. Laida hondartza berreskuratzeko draga lanak direla eta, Mundakako olatuen defendatzaileek horren aurka agertu dira.

3- MAVERICKS (California, AEB) SURFA MADE IN USA Half Moon Bayn kokatutako harrizko hondartza honetan oso ohikoak dira zazpi metroko olatuak. Hala ere, olaturik handiena 20 metrokoa izan da. Surfa egiteko garairik onena negua da eta hondartza hau BGWTeko (olatu handien munduko txapelketa) txapelketako hondartza bat da. Ausartenak bakarrik sartzen dira olatu beldurgarri hauen artean eta gehienek ur-motorren laguntza behar izaten dute olatuen indarrak ur-ertzera edo hondora ez eramateko.

Olatuak erpin bat sortzen du, hau da: puntu baten apurtzen da eta bai ezkerrera zein eskumara joan zaitezke. Adituen arabera ezker olatua arina eta arriskutsua izan daiteke.

Bitxikeri moduan, Apple enpresak atzeko pantailan Maverickseko olatu baten argazkia jartzeko aukera ematen dizu. Izan ere, biak daude Californiako estatuan.

3


surf erreportaia

2- J-BAY (Sudafrika) OZEANOEN BATURA Ozeano Indikoa eta Atlantikoa batzerakoan korronte berezi bat sortzen da eta horrek 4-5 metrorarteko olatuak sor ditzake Sudafrikaren hegoaldeko hondartza honetan.

Gaur egun Surflari profesionalen txapelketa bat jokatzen da bertan. Hondoa harrizkoa da eta eskuin luzeko olatua sortzen du eta batzuetan tuboak ere sor daitezke.

Bitxikeri moduan, 2006an Andy Irons eta Kelly Slater surflari profesionalak munduko txapelketa lehiatzen zeuden. Azken segunduan, Kellyk olatu bat hartu eta Andy Ironsi txapelketa kendu zion.

1- PIPELINE (hawaii) SURFAREN KAPERA SIXTINA Pipeline edo Pipe hondartza Oahu irlan (Hawaii) dago kokatuta eta munduko olaturik onenak daude. Hondartzaren hondoa koralez sortuta dago eta 5-6 metroko olatu arinak sor daitezke. Gaur egun surflari profesionalen egoitza da eta urtero txapelketa bat baino gehiago egiten dira. Ofizialki estreinatu zen urtetik hainbat argazkilari eta surflari hil dira olatuen indarragatik.

Arrezifeak zulo ugari dituenez, olatuaren uhina heltzerakoan tuboak sortzen dira eta indar handia sortzen dute.

http://youtu.be/4G9XrCOuVyE 4


surf erreportaia

5


GURPILEN GAINEAN Italiako Giroa Italiako Giroa Frantziako Tourrak inspiratu zuen. Lasterketa frantsesa L'Auto egunkariak antolatuta eta Italiakoa Giroa berriz, La Gazzetta dello Sport egunkariaren esku. Historiako aurreneko Giroa Milanen hasi zen, zortzi etapa ziren, guztira 2448km. Luigi Ganna izan zen ekitaldi honen irabazlea.

Frantziako Tourra Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmoarekin. Tourra etapaz osaturiko lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten da sailkapena. Honek, Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapa guztiak amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko.

Txirrindularitzaren Historia Txirrindularitza, 1789 an sortu zen baina urte batzuk igaro arte ez ziren lasterketak egiten hasi. Lehen taldea 1881 ean sortu zen ,“Unión Velocípeda de Francia" deiturikoa. 1896. urtean, Atenaseko joku olinpikoetan txirrindularitza egiten hasi zen baina hasiera zenez, txirrindulariak errepidetatik ibili beharrean pistan ibiltzen ziren. Lehenengo txirrindularitza lasterketa errepidean, 1868 an izan zen, Parisen. Lasterketa honek sei egun iraun zuen.

1


Bizikleten eta Txirrindularitzaren garapena

Espainiako vuelta

Espainiako Vuelta 1935. urtean ospatu zen lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411km-ko ibilbidea egiteko. 14. etapatan, bataz beste 240km egin ziren. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, Informaciones egunkari espainiarrak itzuli handi bat antolatzea erabaki zuen Espainian. Urtero, udaberrian ospatzen zen, baina 1990 urtetik aurrera Irailean ospatzen da. Itzuliko azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, Madrilen egiten da, Paseo de la Castellana etorbidean.

Gaur eguneko bizikletekin alderatuta hasierako lasterketetan erabiltzen ziren bizikletak oso zaharrak ziren. Gainera lehen txirrindulariek ez zuten kaskorik erabiltzen baina orain derrigorrezkoa da, lurrera jauziz gero buruan min ez hartzeko. Oraingo bizikletak aldaketak dituzte eskutokian eta horrela errezagoa da aldapak igotzea.

Esatekoa da, lehen txirrindulari gehienak drogak hartzen zituztela, etapak bukatu eta irabazi ahal izateko. Oraindik batzuk drogak hartzen jarraitzen dituzte. Estetika aldetik orain askoz politagoak dira, kolore biziak erabiltzen dituztelako, irudiak gehituz. 1970 eko bizikleta

Oraingo bizikleta

2


Mountain Bike Orain dela 25 urte sortu zuen Mike Sinyardek, Specialized bizikleta markaren fundatzaileak, bizikleta mota hau. Errepiderako bizikleta arrunta baino zurrunagoa da. Honela jaio zen ezaguna den Stuntjumper modeloa. Mendiko bizikleta ere da ezaguna BTT izenarekin.

Errepideetako bizikletekin alderatuta bizikleta mota hauek duten berezitasun nabarienak hauek dira: koadroa, aldaketak, gurpil zurrunagoak suspentsioak erabiltzeagatik. Hauek dira erabili beharreko herramintak bizikletaren gurpilak zulatuz gero: -Gurpilak desmuntatu ahal izateko palankak -Partxeak eta lekeda -Erradioen tresna -Bihurkin lauak eta izar erakoak -Allen giltzak: 4, 5 eta 6 mm. -Kate-tresna -Ganbera -Eskuko puzgailua

Esperientzia Ahaztezina

Nik esperientzia bat izan nuen mountain bikean ibiltzen eta oso ona izan zen. 30 km egin nituen, eta azkenengoetariko bat gelditu nintzen, baina garrantzitsuena ez zen postua izan esperientzia baizik. Esatekoa da nik 12 urte nituela eta beste guztiak nagusiak zirela. Ni nire lagun batzuekin joan nintzen eta gure erronka bira bukatzea zen eta horrelaxe egin genuen. Etxera bueltatu nintzenean ama eta aitari kontatu nien eta ez zuten zinezten nik 30km egin nituela.

3


Miguel Indurain

Miguel Indurain Larraia, Atarrabian ( Nafarroa) jaio zen 1964ko uztailaren 16an. Indurain errepideko txirrindularitzan aritzeagatik da ezaguna. Bere taldean burua zen, erlojupekoan trebetasun handia erakutsiz. Zortzi urtez Villaves taldean aritua zen kategoria apalagoetan. Lehenengo urtean Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta hamar garaipen lortu zituen. 1985ean lehen aldiz Frantziako Tourrean parte hartu zuen eta urte berean Espainiako Vueltan lider izan zen lau egunez. Bere azken urtearen erronka seigarren Tourra irabaztea izan zen, baina ez zuen lortu hamaikagarren postuan geratuz. Bere azken bira Covadongako aintziretan bukatutakoa izan zen eta bertan txirrindularitza utzi zuen.

4


ESPAINIAKO LIGA F.C.Bartzelona Bartzelona Futbol Kluba, Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Espainiako futbol liga 22 aldiz irabazi du.

BBVa liga Athletic Club Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol talde bat da, Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen duena. 1898. urtean sortu zen.

Espainiako futbol ligako lehen maila edo BBVA Liga Espainiako futbol-talde hoberenek parte hartzen duten txapelketa da. 1929an egin zen lehen aldiz. Gaur egun 20 talde daude, nahiz eta hasieran 10 baino ez.

55 talde ezberdinek parte hartu dute. Hiruk baino ez dituzte eman denboraldi guztiak maila horretan: Real Madril, F.C.Barcelona eta Athletic Club.

Real Madrid Real Madril, Madrilgo kirol elkarte bat da. Txapeldunen Liga 10 aldiz eta Espainiako liga 32 aldiz irabazi dituela.

1


Urrezko baloia Urrezko Baloia, 1956 eta 2009 artean France Football aldizkari frantziarrak Europako futbolari onenari eman izan zion bakarkako saria da. 2010etik aurrera FIFAren futbolariaren Sariarekin bat egin eta Urrezko Baloia ematen da. Saria hirutan lortu duten jokalari bakarrak Johan Cruyff, Marco Van Basten holandarrak eta Michel Platini frantziarra izan dira, azkenak jarraian lortu zituelarik

Espainian kopa gehienak taldeka ematen dira, baina, bi individualki dira.

Kalifikazioa 2014/15eko liga bukatzeko bakarrik partidu bat geratzen zaie talde guztiei, baina nahiz eta partidu bat geratu Bartzelona lehenengo postuan geratuko da. Bartzelonak urte zoragarria izan du: Liga irabazi du, jende askok uste duen besala Errege kopa eta seguruenez Champion Leagea. Ez dugu ahaztuko, bigarren postuan geratu den taldea, Real Madrid. Baina urte honetan ez da inora heldu ezta ezer irabazi.

Urrezko bota

Urrezko bota, urtero 1968. urtetik europar ligako goleatzaile handienari ematen zaio eta 1997.urtetik goleatzaile handienari puntu sistema batetin jarraiki.

2


Joakoan dauden txapelketak

Gaur egun BBVa liga parte hartzen duten talde batzuk txapelketetan sartuta daude. Jokoan dauden hiru txapelketetan BBVa ligako talde baten bat dago. Hiru txapelketa horien izenak dira: Uefa, Errege kopa eta Champions Leage.

UEFA

UEFA edo Union of European Futbol Associations (Europako Futbol Elkarteen Batasuna) Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente honetako erakunde nagusia da futbolari d a g o k i o n e a n , e t a F I FA o s a t z e n d u t e n s e i konfederazioetako bat da. UEFAren barruan 53 futbol elkarte daude eta Europa kontinenteko herrialde independente guztiak barnean hartzen ditu, salbuezpen hauekin: Kosovo, Monako eta Vatikano Hiria.

Talde guzti hauetatik finalera heldu diren biak, Sevilla eta Dnipro dira. Finala Berlinen jokatuko dute 2015eko maiatzaren 27an, gaueko 20:45etan.

3


Argazki honetan ikusi daiteke nola Sevilla eta Dnipro finalera heldu diren edo zergaitik beste talde batzuk ez diren heldu.

Champion Leage

UEFAko Txapeldunen Liga edo UEFA Champions League UEFAk urtero antolatzen duen Europako futbol kluben txapelketa da. Mundu mailan, hain zuzen ere, ligarik garrantzitsuena da.

Lehenengo edizioa 1955ean hasi zen Europako Klub Txapeldunen Kopa edo Europako Kopa izenarekin. Bertan Europako liga desberdinetako txapeldunek hartzen zuten parte eta eliminatorioak jokatzen ziren finalera iritsi arte. Lehenengo bost txapelketak Espainiako Real Madril taldeak irabazi zituen. 1992-1993 urtean liga formatua ezarri zen eta gaur egungo UEFAko Txapeldunen Liga izena hartu zuen. Real Madrilek eta AC Milan dira txapelketa hau gehien irabazi duten taldeak.

2015eko Champions Lea geko finalera h e l d u t a ko b i t a l d e a k , Ju v e n t u s e t a F.C.Bartzelona dira. urte honetan Real Madrilek ez du sorte handia izan eta semifinaletan Juventusek irabazi ziolako. 4


Errege Kopa

Futboleko Espainiako Errege Kopa, partikularki Espainial antolatzen den txapelketa da. 83 taldek hartzen dute parte: Lehenengo Maila eta Bigarren Mailako talde guztiek, Bigarren B Mailako onenek eta Hirugarren Mailako Multzo txapeldunek, bigarren taldeak kontuan hartu gabe. Txapeldunak hurrengo denboraldiko UEFA Kopan hartuko du parte.

Bartzelonak 27aldiz irabazi du errege kopa, Real Madrilek 6 aldiz eta Atletiko Madrilek 5 aldiz. Urte honetako Errege kopako finalera, Bartzelona eta Athletic Klub heldu dira, maiatzaren 30eko 21:30 etan izango da.

Argazki honetan ikusi daiteke

5


ELKARRIZKETA

2015-04-11

MARIASUNCIĂ“N ARGOITIA

"Ikastola klandestinoa" Bizitza guztia, lan berdina "Mari" 1950eko Abenduaren 16an jaio zen Lekittoko dendari kalean; bere etxean hain zuzen. Pertsona konstantea eta langilea izan da txikitatik eta gaur egun 64 urterekin prest dago edonori laguntzeko. Lan gogorra 18 urtetatik elektrodomestikoak saltzen expert cordevi dendan ibili da 62urtetararte ia-ia egun osoa lan egiten gainera.

Mariasun Argotita

Mariasunen adina kontuan hartuta, fisikoki oso ondo dago. 60 urte baino gutxiago duela dirudi eta oso altua da. Arazoren bat euki du bere eskuan baina oso ondo eraman ditu arazoak. Gainera, alargun gelditu zen duela urte gutxi eta ez du arazo handirik izan bere faltan. Gaur, Mariasun Argoitia elkarrizketatu dut eta bere bizitzako ikasketei bur uz, lanari bur uz eta etxebizitzari buruz sekretu batzuk kontatuko dizkigu.

Familia eta bidaiak 1- Ba al zenuen anai-arrebarik? Zelan deitzen dira? Mariasun Argoitia: Nagusiena Maria Jesus da, bigarrena nire anaia da eta Sabin du izena, zoritxarrez hilda dago. Eta gazteena, ni neu naiz. 2- Egiten al zenituen gaztetan bidaiak? M.A.: Lehenengo aldiz Lekittotik irten nintzela hogei urterekin izan zen eta Bartzelonara joan nintzen. Nire aita bisitatzen joan nintzen familiagaz.

Xabier Larrinaga

1


ELKARRIZKETA

2015-04-11

Ikasketak

Etxebizitza

3- Ikasteko aukera izan al zenuen?

8- Lekittoko ze partetan bizi zinen?

M.A.: San Jose monjen eskola pribatuan ikasi nuen 14-15 urterekin "certificado de e s t u d i o " e m a n a r te . G e r o , unibertsitatera joateko aukera izan nuen baina ez nintzen joan.

Lana 4- Zertan egin zenuen lan? M.A.: 18 urterekin sartu nintzen elektrodomestikoak saltzen zituen denda baten eta jubilatu arte bertan egon naiz.

M.A.: Dendari kalean bizi nintzen familia guztiarekin. Gainera atari bakarra zegoen eta auzokideak gure etxetik pasatzen ziren euren etxeetara sartzeko. 9- Zergatik aukeratu zenuen gaur egun bizi zaren etxea? M.A.: Nire aitak erosi zuen etxea eta gustatu zitzaigunez aukeratu genuen. 10- Hona etorri aurretik, zer edo zer entzun dut etxe honen historiari buruz. Zer kontatu ahal didazu? M.A.: Etxe hau, Lekittoko lehen ikastola izan zen lokaletara pasatu aurretik. Duela 50 urte sortu zuten i k a s to l a e t a d e n a h e m e n t x e h a s i z e n i z k u t u a n . Klandestinoa izango balitz moduan.

5- Ba al zeneukan lotsa j e n d e a re n a u r re a n h i t z egitean?

Egunerokoen aldaketa

M.A.: Noski! Hasieran Bilbora bidaltzen gintuzten kursilloak e g i te n e t a o r d u a n e z n e u k a n erderarako erreztasunik.

M.A.: Astean zear goizez eta arratsaldez lan eta lan eta a stebur uetan juerga pixka bat egiten nuen nire gizonarekin edo lagunekin.

6 - Z e i n z e n z u re l a n e ko ordutegia? M.A.:

7- Zure laneko gauzarik onena eta txarrena? M.A.: Onena lankideen arteko

11- Zein zen zure egunerokoa gaztetan?

12- Zein da zure egunerokoa gaur egun? M.A.: Goizean etxeko lanak egiten ditut eta arratsaldetan txikitako lagunekin ibiltzen joaten naiz edo eta kartetan jolasten dugu. 13- Zer edo zer aldatuko zenuke zure bizitzatik? M.A.: EZ.⏛

Mariasun nire ama, aitabitxi eta izekorekin

harremana eta txarrena, publikoaren aurrean lan egin beharra. Xabier Larrinaga

2


ATHLETICI BURUZKO INKESTAREN ARTIKULUA

2015eko maiatzaren 12

ADURIZ AKERRAK GOL OKERRIK EZ DITU • Athletici buruzko azterketa ikasle gehienek gainditu dute. • Nesken futbola oraindik ezezaguna egiten zaigu. Artikulu hau Athletici buruzko inkesta baten ondorioekin sortuta dago. Informazio horrekin Athleticen hamaikako onena sortu eta inkestatutakoen jakintza-maila ezagutu daiteke.

Aritz Aduriz Donostian jaiotako eta Espainiako hainbat futbol taldetan jokatu duen aurrelariak (Valentzian, Mallorcan edo eta Valladoliden besteak beste) Aritz Aduriz du izena. Gaur egun 34 urterekin aurtengo txapelketan Athleticeko pitxitxia da 21 gol ligan, gehi 3 gol izarren ligan, gehi 5 gol errege kopan sartuta.

Inkestatutakoen arabera, Aduriz taldeko jokalaririk onena izan da Iker Muniain edo eta Mikel Ricoren aurretik. Izan ere, %81,9ak oso ona dela erantzun du. Bestetik, pertsona bakar batek txarra dela erantzun du.

1

2 ATHLETIC INKESTA

3 1


ATHLETICI BURUZKO INKESTAREN ARTIKULUA

2015eko maiatzaren 12

Hamaikakoa Inkestatutakoen hamaikakoan aldaketa nabarmen bi ikus daitezke Valverdek jartzen duenarekin konparatuz; Muniainena gehituta gaur egun lesionatuta baitago. Lehenengo eta behin, Herrerin daukagu atezain moduan Iraizozi postua kendu eta gero. Bigarren aldaketa, Ander Iturraspe izan da San Jose baino gehiago gustuko dutela zelai erdian jokatzen. Valverderen iritzia errespetatu egin behar da baita ere zeren eta Iturraspe hilabete asko egon da lesionatuta.

Beste postuetan ordea, inkestatutakoak bat datoz Valverderekin jokalari gustukoenak aukeratzerako orduan.

Testaren ondorioak Inkestan hainbat galdera jarri ditugu Athleticen historiari buruz eta gaur egungo egoerari buruz. Galdera hauen erantzunekin ondorio ugari atera dira baina garrantzitsuena zera da: gaur egun oraindik emakumeen kirola ez da oso ezaguna. Hau da, ez zaio garrantzirik ematen.

Hiru galdera jarri ditugu inkestan eta horietako baten gehienek ez dute asmatu. Galdera emakumeetan ea nork jokatu dituen partidu gehien izan da eta %43.4k bakarrik asmatu du. Egia da galdera hau inkesta guztiko zailena izan dela eta esan daiteke jendeak ez dakizkielako emakumeen taldeko jokalarien izenak. Bigarren galdera errazagoa denez, %74ak erantzun du zuzen.

Bestetik, gizonezkoen sei galdera proposatu dira inkestatutakoek erantzuteko. Gehienek ondo erantzun dituzte. Erantzunen arabera lehenengo galdera izan da zailena , izan ere erantzun desberdinen arteko aldea ez da oso handia izan. Galderak zera zioen: zenbat txapelketa irabazi ditu historian zehar Athleticek? erantzun posibleak 30/31/32 ziren. Athleticek 23 errege kopa eta 8 liga irabazi ditu eta erdiak bakarrik asmatu du. Bigarren galderarik zailena azken aurreko galdera da. Valverde eta Clemente artean dudatan egon dira, ziur asko ez dakite Valverde nahiz eta arinago urte batzuetan entrenatzen ibili oraindik ez duela Clemente gainditu. Izan ere Clemente 8 denboralditan egon zen entrenatzaile moduan eta Valverde 4 denboraldi gehi azkenengo biak (2013-2014/2014-2015).

ATHLETIC INKESTA

2


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.