BEITU 1. ARGITARPENA.
GURE BETIKO
FAMILIA NAHASTE BORRASTE /\/\/\/\/\/\/\/\/\//\\/\/\/\ ESKLUSIBA
ED SHEERAN Sekretu guztiak
INKESTA
Maitasuna
ZURE BEGIETAN SAKONKI GALTZEN NAIZ A h o l lagungarriak
k
u
a) Hitz ederrak Mutil askok hitz eder bat esaten dutenean zuregan duten estimazioa adierazten dute. Neska gehienek honi txarto erantzuten diote baina ez da gauza negatibo bat.
Sarrera b) Sentimenduak modu egokian adierazi Batzuetan emakumeek, batez ere, mutil-lagun berria dutenean, mutilei dena onartzen diete eta ez dira ezergatik haserretzen. Zoriontasuna haserrea bezala adierazi behar da inolako beldurrik gabe.
c) Ez Hitzordu bat eskatzean "Ez" bat hainbat esanahi izan ditzake:
Lauro Ikastolako 3.DBHko neskei inkesta bat pasatu diegu haiek gustuko duten mutilekin daukaten konpatibilitatea aztertzeko. Orokorrean emaitzak positiboak izan dira eta neska askok lehen hitzordua lortu dute.
Ondorioak Emaitzak ikusita emakumeen %68ak konfiantza dauka mutilarekin. Hori bikaina da, mutil bakoitzari gustatzen zaizkion gauzak dakielako eta edozein gaiez hitz egin dezaketelako. Zoritxarrez, beti dago norbait mutilak bera ezagutzen ez duena, kasu honetan %8a da. Lasai egon ziur aski egun batean aho bete hortz utziko zaitu eta berarekin edonora irtetera gonbidatuko zaitu.
• Agian • Inoiz ez • Bai
1
Maitasuna
Galdetu diegun emakumeen %76ari hitz eder bat esan diete. Gainontzeko %24ak ez dituzte hitz goxoak jaso, hori konfiantza falta da. Seriotasunez harreman bat hazteko hitz ederrak behar dira, emakumeok asko miresten ditugulako horrelako gauzak. Nori ez zaio gustatzen zure mutil-lagunarengandik hitz eder bat entzutea?
Famatuen esaldi interesgarriak "Batzuetan pentsatzen nuen bizitzan gertatu ahal zen gauzarik txarrena bakarrik bukatzea zela. Baina ez da. Txarrena, bakarrik sentitu egiten zaituen pertsona batekin bukatzea da." ROBIN WILLIAMS "Gizon baten akatsik handiena e m a ku m e b at e n m a i t a s u n a esnatzea da emakumea maitatzeko intentsiorik gabe" BOB MARLEY "Aurrera jarraitu besteek esan ahal dizuten gauzei kasurik egin gabe. Zugatik begiratu eta aurrera jarraitu." JOHNNY DEEP
Elkar gustuko duten bi pertsona ezin dira oso urrun bizi, bikote horien maitasuna azkar galtzen delako, agian beste pertsona bat ezagutu dutelako. Pasatu dugun inkestan %41ak esan du leku berdinetatik ibiltzen direla eta bakarrik %10ak ezetz esan du. Egin dugun galdera garrantzitsuenetarikoa ia mutilak neskarekiko interesa duen jakiteko sortu dugu. %58ak adierazi du, mutilak beraienganako interesa duela, aitzakia leloekin hurbiltzen zaielako. Mutilak oso desberdinak dira: mutil isilak daude, nesken atentzioa deitzen saiatzen direnak, ausartak... Bakoitza den modukoa da eta ezin dugu ezer egin gustatzen zaigun mutila isila bada. Ezin dugu behartu ezer egitera, bestela u r r u n d u e t a b e l d u r t u e g i n g o d e l a ko . G e h i e n e k maiteminduta daudenean asko disimulatu egiten dute eta zure lagunekin bezala hitz egiten zaituzte, horregatik %49ak onartu dute lagunekin bezala hitz egiten dietela. Bukatzeko, aurreko artikuluan ikusten den bezala, gure inkestako emaitzak oso positiboak izan dira. Esan dezakegu Lauro Ikastolako neskek zorte handia dutela maitasunean.
"Emakume azkar batek musuak ematen ditu maitatu gabe eta entzuten du baina sinestu gabe." MARILYN MONROE
2
15 de abril de 2015
Erromara bidaiatu gurekin Gure ama
Ile marroia dauka gure amak, marroi iluna kanela antzekoa. Labur eta liso eramatea gustatzen zaio, horregatik asko zaintzen du. Begi txikiak baina oso irekiak, eta betile luzeak ditu. Ezpainak arrosa kolorekoak dira eta agin zuriak baina desordenatuak dauzka. Sudurrari buruz luzea eta zuzena da.
Aulkian eserita zegoen, egongelako aulkian misteriozko liburu bat irakurtzen. Berarengana hurbiltzean elkarrizketa egiteko, irakurtzeari utzi egin zion eta pozik erantzungo zidala esan zidan.
1 Gure ama, Magdalena.
15 de abril de 2015
Zenbat urtekin egin zenuen bidaia? Ondo egon zinen zure Romako estantzian? 23 bete baino lehen joan nintzen, bai, oso ondo egon nintzen.
Zenbat denbora egon zinen? 5 egun geratu ginen. Lehenengo egunean eguerdian heldu, eta azken egunean bazkaldu ostean Bilboko bidaia hasi genuen.
Norekin egin zenuen bidaia? Beste norbaitekin egitea gustatuko litzaizuke?
Erromako plaza bat.
Nire amonarekin eta bere bi lagunekin joan nintzen. Bai, gaur egun familiarekin egitea gustatuko litzaidake, senarra eta bi seme-alabekin
Oroitzapen interesgarri bat gogoratzen duzu? Aintzineko argazki kamara eraman nuen bidaiera, eta argazki asko egin nituen berarekin, baina etxera bueltatzean, zoritxarrez konturatu nintzen kamarak ez zeukala karreterik eta argaki gabe geratu nintzela.
Baina konturatu bezain laster taldekide bati gutun bat idatzi nion eta bere argazki batzuk bidali zizkidan.
Non ospedatu zinen han zeuden bitartean? Hotel batean, baina hiritik pixka bat urrun zegoenez autobusa hartzen genuen leku batetik bestera mugitzeko
Erroma.
Monumento asko ikusi zenituen? Bai, pilo bat. Erromatarren koliseoa, Batikano hiria eta beste asko
2
15 de abril de 2015
Denbora eman zizun nahi zenuen guztia ikusteko? Ez. Erroman gauza pilo bat daude gainera jende asko dagoenez kola handia egin behar da eta ez geneukan hainbeste denbora.
"Hango iturriak eta kaleak istorioz beteta daude" MAGDALENA LOSADA
Zer gustatu zitzaizun gehien? Zergatik? La Fontana de Trevi gustatu zitzaidan gehien, zeren toki ederra zen, nahiz eta jendez beteta egon. Hango iturriak eta kaleak istorioz beteta daude.
Lagun berriak egin zenituen han? Oraindik harremana mantentzen duzu? Egin nituen lagun berriak bidai berean negoen pertsonekin. Talde bat doa leku desberdinetara eta taldekide horiekin lagun egin nintzen. Baina orain ez dut mantentzen harremanik bidaia amaitu ostean ez nuen haiekin berriro hitz egin.
Desberdina da hango jendea eta hemengoa? Ez dira oso desberdinak, alaiak dira eta berbatiak baina ez gara oso desberdinak.
Egia da oso gidari txarrak direla, ez dituzte semaforoak erespetatzen eta kontuz ibili behar da gurutzatzean
La Fontana de Trevi. 3
" Paziente batek irribarre zabal bat eskaini eta eskerkor egoteak nire lanari balio handia ematen dio " Maider Iza
Bere hasiera Nire lehengusina Maider deitzen da eta 19 urte ditu. Neska oso alaia da eta bere helburuak lortzen ditu. Orain dela bi urte medikuntzan bideratzea aukeratu zuen.
Bizitza profesionala Bi urte daramatza unibertsitatean, oso lanpetuta egoten da baina batera egoten garenean oso ondo dabilela ikusten dut eta bere karrerari buruz sakontzea gustatuko litzaidake.
Bizi izandako esperientziak 19 urte dituen arren neska independientea eta heldua da. Estatu Batuetan eta Alemanian egon da bere hizkuntza maila hobetzen eta bertako kultura ezagutzen. Egunen batean GKU batean laguntzea gustatuko litzaioke.
Zergatik aukeratu zenuen medikuntza egitea? Maider Iza. Batxillerren anatomia arloa aukeratu nuelako eta asko gustatu zitzaidalako, gainera pertsona gaixoak tratatu eta berriro osasuna berreskuratzeak ematen dien poztasunak, ni ere pozten nau. Txikitatik zeneukan idea da edo azkenengo urteetan bururatu zaizu? M.I. Ez, txikitan ile apaintzailea izango nintzela esaten nuen geroago ideia hori burutik joan zitzaidan baina ez neukan argi zer izan nahi nuen, azkenean lehen esan dizudan bezala, batxillerren negoenean aukeratu nuen karrera hori hartzea. Asko kostatu ahal zitzaizun medikuntza egiteko nota lortzea? M.I. Bai, esfortzu handia egin nuen urte osoan zehar eta horren ondorioz selektibitaterako ez nuen gehiegi ikasi behar izan, errepaso txiki bat bakarrik izan zen.
1
Zein unibertsitatera zoaz? Gustatzen ahal zaizu? M.I. Leioako EHU unibertsitatera noa, irakasleak ondo prestatuta daude eta ondo irakasten dute baina tresneria eta baliabide aldetik pixka bat eskas dago. Orokorrean ondo dago eta pozik nago unibertsitate honetan. Zuk espero zenuena baino zailago edo errezagoa egiten ari zaizu? M.I. Ikasgai batzuk nik espero baino errezagoak iruditu zaizkit baina adibidez anatomia espero baino zailagoa suertatu zait. Orokorrean ez dut sorpresa handirik hartu erreza ez zela izango banekielako. Zenbat urte eman beharko dituzu medikuntza ikasten? M.I. 80 urte ditudanean amaituko dut. (Barre egiten du) Ba guztira hamar urte dira baina azken urteetan jada dirua irabaziko dut ospitale batean praktiketan egongo naizelako. Medikuntzak zure denbora librerako orduak murrizten dizkizu? M.I. Bai, batzuetan praktikak arratsaldean izaten dira eta deskantsatzeko behar dudan denbora kentzen dit. Mediku izaterako orduan ba al dago beldurra ematen dizun zerbait? M.I. Bai, gaixo bati tratamendu ezegokia ematea eta gaixotasuna txarrera joatea edota horren ondorioz hiltzeko aukerak asko handitzea. Azken batean medikuntza gai serioa da pertsonen bizitzak zure eskuetan daudelako. Zein da mediku izateraren parte politena? Zergatik? M.I. Nire ustez pertsona bat sendatzea alaitasunez betetako esperientzia bat da, paziente batek irribarre zabal bat eskaini eta eskerkor egoteak nire lanari balio handia ematen dio. Egunero ordu berdinak sartzen dituzu unibertsitatean? M.I. Ez, ordutegia oso aldakorra da. Egun batzuetan hiru ordu egoten naiz eta beste batzuetan berriz zazpi ordu egon behar gara han. Jende asko eguneroko ohikeria edo rutinaz kexatzen dira baina niri ez zait gehiegi gustatzen egun hain aldakorrak edukitzea. Zein dira medikuntzan ikasten diren ikasgairik garrantsitzuenak? M.I. Anatomia, kirurgia, patologia eta mikrobiologia dira nire ustez, dena den ez dakit datorren urtean emango ditudan ikasgai gehienak zeintzuk diren. 2
Ikasgairen batean hildako jendea ikertu behar duzula entzunda daukat, zelako esperientzia da? M.I. Hasieran inpresioa ematen du baina egun pare batzuetan ohitzen zara ez delako bizirik dagoen gorputz bat aztertzea bezalakoa, hori bai zirrarak hor jarraitzen du, azken finean giza gorputza barnetik aztertzean guri buruzko ezagutza zabaltzen dugulako. Mediku bezala Euskal Herrian lan egitea gustatuko litzaizuke edo beste lekuren batera joango zinakete? Nora? Zergatik? M.I. Hemen, Euskal Herrian lanpostu egoki bat badago eta gustura sentitzen banaiz hemen geratuko naiz baina eskaintza hobeago bat badago, dudarik gabe atzerrira joango naiz. Atzerrira joatekoan, Alemania edo Ingalaterrara joatea gustatuko litzaidake ekonomia aldetik hobeago doazelako eta gehienetan hospitaleak hobeto hornituta daudelako. Umeak edo nagusiak sendatzea gustatuko litzaizuke? M.I. Oraingoz behintzat nagusiekin lan egitea gustatuko litzaidake. Umeak atentzio gehiago behar dutelako eta askotan lasaitu egin behar zaielako, ez dut uste oraindik umeekiko taktu ona dudanik. Medikua izateak zure bizitza aldatu dezakeen zerbait dela uste duzu? M.I. Bai, maila pertsonalean izugarri, izan ere nik egindako zerbaitek beste bati laguntzeak poztasun handia emango dit eta beraz nireganako konfiantza asko handituko dudala uste dut eta honek nirekin ondo eta pozik sentitzera lagunduko dit.
3
Daniel Sanchez LLanes
BIZI MILITARRA Ezkerreko argazkian gure lehengusua azaltzen da bandera juramentuan Eskuinean ni azaltzen naiz berarekin.
Gure lehengusua
Badago nik asko miresten dudan pertsona bat, bere izena Daniel Sanchez da eta ez dauka lan arrunt bat. Berak familia utzi du Valladolid-en, Burgos-eko kuartel batean sartzeko. Gaur egun Danielek 24 urte ditu eta bere bizitza ia osoa Gaztela Mantxan eman du, bi urte zituela Bilbotik joan egin zelako bere gurasoekin batera. Ikasketetan ez zen batere aditua, horren ondorioz, Batxilergoko ikasturte bat errepikatu egin zuen eta zaila izan zen berarentzat unibertsitatera ailegatzea. Unibertsitatean ere ez zuen sorterik izan, orduan lan txikiak egiten hasi zen, adibidez, lorategiak ureztatzen edo lagunen autoak konpontzen. Danirekin hitz egin dugu eta hainbat gauza interesgarri kontatu dizkigu bere lanari buruz.
Zerk bultzatu zintuen militarra izatera? Nik ez neukan oso argi zertan lan egingo nuen. Bizi naizen herrixkan lagun bat daukat militarra dena eta urte asko daramana, orduan galdetu nion ia nolakoa zen militarra izatea. Berak oso interesgarria zela esan zidan eta saiakera egitea aukeratu nuen. Oposizio moduko bat egin nuen Madrilen, nota altua ateratzerakotan (Espainiaren barruan) nora joan aukeratu ahal izango nuen. Niri Cadiz-era joatea tokatu zitzaidan eta bertan oso ariketa gogorrak egiten genituen, baina niri asko gustatzen zaidanez kirola praktikatzea bertan jarraitu nuen, orain arte.
1
Daniel Sanchez LLanes
Uniformea erabiltzen duzu? Gustatzen al zaizu? Bai, uniformea eramaten dugu. 4 mota ezberdin daude. Lehenengoa, ekitaldi ofizialetarako erabiltzen dugu, adibidez Espainiako banderari juramentua egiteko. Bigarrena basora joaten garenean erabiltzen dugu. Eskutatzeko da eta oso egokia da gogorra baita, gainera basoan gauak pasatzen ditugu eta hotz handia egiten duenez babestu egiten gaitu. Hirugarrena egunero erabiltzen duguna da. Azkenik, laugarrena, kirola egiteko erabiltzen dugu, txandal bat da baina ezin dugu etxetik ekarri, denok berdina erabili behar dugulako. Oso erabilgarriak dira baina ez ditut gehiegi gustoko. Gainera, egoera onean mantendu behar ditugu eta guk garbitu eta lisatu behar ditugu.
Zein izan da militarra izateagatik pasatu duzun gauzarik gogorrena? Nik uste dut pasatu dudan gauzarik gogorrena hautaprobak direla. Lan handia egin behar duzulako eta oraindik ez dakizulako ia ejerzitoan sartuko zaren ala ez. Ofizialak oso gogorrak ziren eta gainera berria nintzenez dena oso zaila zen. Probak 40 gradutara egiten genituen eta egun batzuetan pentsatzen nuen bertan bera utziko nuela. Gainera, oso luzeak izan ziren, ia hiru hilabetez egon ginen proba horiek egiten (ekainetik abuztura).
"Nik bereziki emakumeak animatzen ditut ejerzitoan sartzeko"
Zenbat denbora nahiko zenuke lan honetan egotea? Nik ikasketa batzuk jarraitzen ditut urrutitik eta lan desberdin bat ateratzen bazait, hau utziko dut, baina momentuz pozik nago ejerzitoan lan egiten. Ikasketa hauek lanarekin lotuta daude, gainditzen baditut mailaz igoko ninduten, gaur egun soldadua naiz. Igoko baninduten kaboa bihurtuko nintzen, gero sargentoa, subtenientea, subofiziala eta azkenik, ofizialetan postu ezberdinak daude.
-Daniel Sanchez
Zenbat denbora daramazu ejerzitoan? Ia urte oso bat daramat, 2014ko ekainean hasi nintzen, orduan... 10 hilabete.
Zenbat kobratzen duzu hilabetero? Zelako galdera! (Kar, kar, kar) gutxi gorabehera 1.000 euro kobratzen ditut hilabatero.
2
Daniel Sanchez LLanes
Kuartel ezberdinetan egon zara? Ze desberdintasun dituzte? Bi kuartel ezberdinetan egon naiz lanean, Burgos-en eta Cadiz-en. Oso desberdinak dira, Cadiz-en askoz txarragoa zen. Jateko bakarrik kroketak eta gauza frijituak jaten genituen, Burgos-en alderantziz, koilarazko platerrak ere jaten ditugu, adibidez, indabak, sopa, etab. Cadiz-eko kuartela askoz handiagoa zen orduan jende asko zegoen. Gure logelan 20 bat pertsona geunden eta Burgos-en 4 gara. Orain askoz baliabide gehiago ditugu, bainugela bat eta sukalde bat daukagu logela bakoitzeko. Gainera hegoaldean ofizialak oso gogorrak ziren.
Gizon eta emakumeen portzentai berdina dago kuartelean? Ez, gizonak gehiengoa gara, oso emakume gutxi daude. Gutxi gorabehera %10a dira emakumeak. Tradizionalki ejerzitoa gizonek gauzatzen zuten lan bat zen baina gaur egun gero eta emakume gehiago daude lan honetan sartuta. Nik bereziki emakumeak animatzen ditut ejerzitoan sartzeko, duda barik.
Ze nolako ordutegia daukazu? Ordutegi sinplea da. Goizeko zazpi eta erditan gosaltzen egon behar gara, beraz zazpietan altzatzen gara. Goizeko zortzietan nire lan postuan egon behar naiz. Astelehenetan, asteazken eta ostiraletan tiroketa klaseak ditugu basoan. Asteartean, ostegunean eta ostiralean formazioa daukagu eta ia egun osoa kirola egiten pasatzen dugu. Aste batzuk ezberdinak dira, maniobra espezialak egitera joaten gara basora eta bertan pasatu behar izaten dugu aste osoa. Hori oso neketsua da ia ez dugulako lorik egiten. Aste normal batean arratsaldeko hiruretan bukatzen dugu lanaldia astelehenetik ostegunera eta ostiralean eguerdiko ordu bietan bukatzen dugu. Ordu horretatik aurrera "libre" daukagu.
Armak erabiltzen dituzu? Bai, prestakuntzaren parte dira. Ez da ezer garrantzitsua ez garelako elitezko gorputzak, horretarako beste destakamendu batzuk daude.
Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik, oso elkarrizketa interesgarria izan da. Eskerrik asko zuri ere, inoiz ez didatelako elkarrizketatu nire lanari buruz. Oso hurbila eta atsegina izan da zurekin hitz egitea. Eskerrik asko ere nitaz gogoratzeagatik proiektu hau aurrera eramateko.â—ź
3
19 de mayo de 2015
Yoga Yoga gorputza tonifikatzen eta indartzen duen ariketa da. Gero eta jende gehiago praktikan hartzen ari da ariketa mota hau, oso ona delako gorputzarentzat, hainbat zentzutan. Yoga-k asko laguntzen du buruko oreka mantentzen, trankilizante asko baino emaitza hobeagoak eskaintzen ditu, gainera bigarren efekturik gabe. Praktika honek oreka eta argitasun mentala eskaintzen du. Yoga egiten lehengo pertsonak, duela 3.000 urte edo gehiago bizi ziren, eta hinduko kulturatik datoz. Haien kondairak esaten du, yogaren sorrera hasi zela arrain bat (Mat-sya izenekoa) Shiva jainkoa ikusi zuenean bere emazteari yoga ariketa erakusten. Orduan, arrainak posturak imitatzen saiatu zen eta gizon batean bihurtu zen. Hinduen arabera, kondaira honek yogaren sorrera azaltzen du. Ez da bakarrik ona forman mantentzeko. 1
19 de mayo de 2015
Yoga motak, egia esan zuhaitzeko bederatzi adarrak dira, eta zein aukeratzen duzunaren arabera, zure gorputzako muskulu batzuk lantzen dituzu. Bederatzi adarren lehengoa, Bhakti yoga da. Bhakti yoga.
Mota honek guru edo jainko bat adoratzeko bidea da. Normalean kantiko saioetan egiten da eta jainkoarekiko harremana lantzen du. Yoga mota hau oso ona da pertsona sentiberentzat. Bigarren adarra, Hatha yoga deitzen da. Mota hau garrantzitsuenetakoa da mendebaldean, adar honek gorputza erabiltzen du tresna bezala, bakoitzaren esploraziora heltzeko. Postura hauen helburua gorputza eta burua araztea da. Oso ona da ariketa hau inorentzat nahi duena osasun eta forma fisiko ona eduki. Jnana yoga, ere ezagutzen dena benetako jakinminaren yoga bezala. Ariketa mota hau egiten duten
Hatha yoga.
pertsonek, jakin-mina haien kabuz lortu nahi dute, arrazoiaren esker. Buru arrazionala eta analitikoa daukaten pertsonentzat hoberena da.
Adarretariko beste yoga mota Laya yoga da. Aholku moduan hobeto da irakasle profesional batekin praktikatzea, zeren arriskutsua diren posturak daude. Laya yogak chakretan edo zentro energetikoetan lantzen du, eta helburuz dauka bakoitza menperatzea.
2 Laya yoga.
19 de mayo de 2015
Bederatzi dira, baina horiek dira famatuenak eta gehien praktikatzen direnak. Karma, raja, tantra, kriya, eta sahaja yogak ere oso famatuak dira.
Estatu Batuetan oso ariketa famatua da, ia-ia 21 milioi pertsonek praktikatzen dute egunero, eta hori bakarrik Ipar Amerikan. Indian eta beste kulturako herrialdeetan 30 milioi baino gehiagok egiten dute, eta hori kontuan hartuta kultura desberdinak eta ohitura desberdinak dituztela. Horregatik, interesgarria da jakitea zer edukiko duen yogak bi kultura hain desberdinetan sartzeko, eta bietan arrakasta edukitzeko. Agian pentsatu ahal da moda bat dela, baina duela 500 urte baino gehiago Paramahansa Yogananda izeneko yoga irakasleak eraman zuen ariketa hau Estatu Batuetara, eta hortik aurrera ariketa praktikatzen duten pertsona kantitatea, bakarrik handitu da. Baina oraindik ere jende asko dago pentsatzen dutena yoga bakarrik postura batzuk direla, eta ez duela inolako laguntzarik ematen. Egia esan yoga-k estresa txikitzen laguntzen du, zure gorputza ezagutzen laguntzen dizu, estatu depresiboak kentzen laguntzen du, autuestimua igotzen du, gaixotasunen aurreko defentsak hobetzen ditu eta beste arrazoi asko daude yoga gorputzarentzat ona dela arrazoitzeko.
3
19 de mayo de 2015
Hainbat postura desberdin daude yogan, batzuk besteak baino famatuagoak dira, baina denek daukate haien zailtasuna. Baina lortzekotan azken batean asko erlaxatzen du. Postura zailenetakoa grua da, zeren besoekin mantendu behar zara bakarrik eta hankak airean ipini. Oreka asko mantendu behar da, eta oso garrantsitsua begirada aurrean mantentzea.
Beste zailenetarikoa, ipurtargiaren postura da, aurrekoa bezalakoa da, baina hankak luzatuta egon behar dira aurrerantz, eta bakarrik mantendu behar zara besoekin.
Zubiaren posea, ere beste zail bat da, zeren zure pisu guztia hanketan eta besoetan dago, bitartean gorputz enborra airean mantentzen da.
Beste postura honek erraza ematen duen arren agian zailena izan daiteke, uxoaren posea deitzen da. Bizkarra asko biratu behar da ondo egiteko, gainera besoekin oreka mantendu behar da.
Azkena, jende askoren ustez zailena dena, bakarrik besoekin oreka mantentzen duzun posea da, hankak eta enborra airean dituzu eta eskuekin bakarrik mantentzen zara. Pinoaren antzekoa da, baina ez zaude guztiz estiratuta. 4
Gazteak eta literatura Gaur egun, gizartea gai zehatz bati buruz dago kezkatuta, beste batzuen artean. Gai hori gazteek irakurketarekiko duten interesa da. Zergatik gazteek irakurtzeko hain interes gutxi daukate? Zergatik irakurketa ez da eguneroko jarduera? Galdera hauek oso komunak dira nerabe gehienen gurasoen artean. Nerabe bati ordenagailu edo liburu baten artean aukeratzen uzten badiozu, esango duen erantzuna nahiko argi dago berak ahoa ireki aurretik. Gaur egungo gazteok teknologia berriekin hazi gara eta gu handiagoak egiten ginen e単ean teknologiak aurrera egiten zuen. Denbora aurrera doa eta tradizioak eta egunerokoak aldatzen doaz. Duela 50 urte gazte batek ez zituen ordenagailuak, bideo-jokoak ezta mugikorrik ere ez, orduan, kalera atera egiten ziren jolastera edo liburuak irakurtzen ibiltzen ziren. Gaur egun, gazteok, ez gara mugikorretik urruntzen eta oso denbora luzeak ematen ditugu horren aurrean; sare sozialetan, argazkiak eta bideoak ateratzen edo lagunekin Whatsapp-aren bitartez hitz egiten. Inoiz ez ditugu liburuak irakurtzen denbora-pasan edo denbora librea dugunean.
Orain, gazte batek "liburu" hitza entzuten duenean, berehala, ikasketekin erlazionatzen du. Irakurtzea betebehar bat moduan ikusten dugu eta horrek, azken batean, alfertasuna ekartzen du. Denbora librea dugunean askoz dibertigarriagoa eta errazagoa ikusten dugu telebista ikustea edo joko batean aritzea. Nerabeak gero eta alferragoak bihurtzen ari gara eta teknologia hori bultzatu egiten du.
Hasieran ordenagailu finkoak sortu ziren eta bakarrik leku batean izan genezaken. Orain ordenagailu higikorrak daude eta edozein tokitan erabili ditzakegu: ohean, sofan eta nahi dugun lekuan. Irakurtzearen ohitura ez da hasten jada nerabe bat zarenean, hau askoz lehenago hasi behar da. Ume bat 5 edo 6 urterekin hasten da irakurtzen, adin horrekin, hitz gutxi dituen liburuak irakurtzen hastea gomendagarria da, beraiek ohitura hartzen joateko. Ez dago dudarik, ume bat txikia zenean ez bazuen irakurtzen, hazten denean liburuen maitalea ez dela izango. Aurreko ideiak ezinezkoak dira gurasoen parte-hartzea ez badago. Hasieran, umeak irakurketaren munduan sartu behar dituzte. Gurasoek betebehar funtsezko bat daukate, gurasoek ez badituzte umeak animatzen irakurtzera, umeek ez dute irakurriko. Baina, nola kenduko diogu teknologia ume bati eta liburu bat eman berehala? Orain, galdera horri erantzuna dago eta liburu elektronikoa du izena. Horrela ez dute liburuaren lodiera ikusten ezta argitasunari buruz kezkatzen.
Inkesta bateko erantzunak ikusita, hamar umeetatik bederatzik esan dute irakurtzea maite dutela baina nerabeenak ikusita erantzunak guztiz kontrakoak dira.
14 eta 24 urteen arteko pertsonen erdia baino gehiagok onartu dute irakurtzen ez dutela, denborarik ez dutelako, gustuko ez dutelako edo alferregiak direlako. Pedro CĂŠsar Cerrillok, Gaztela Mantxako ikasketa tokiko zuzendariak esan du, irakurketaren prozesuan bi aldi daudela. Lehenengoa, DBHra pasatu egiten direnean eta gero Batxilergora. Gero eta nagusiagoak egiten diren eĂąean gero eta gutxiago irakurtzen dute. Hau ez da bakarrik Espainian gertatzen, National Literaly Trust erakundeak aitortu du 12 eta 16 urteen artean dauden nerabe Ingelesen %30a, ez dutela irakurtzen. Irakur ahal izateko, jende gehienak, isiltasuna eta lasaitasuna behar du. Gazte askok etxeetan ez dute lasaitasun hori aurkitzen eta gomendagarria da liburutegietara joatea liburuez goxatu ahal izateko.
Duela urte batzuk mugikor eta tabletentzako Wattpad izeneko aplikazio bat sortu zen. Bertan, jendeak, liburuak idatzi egiten ditu. Kapituluka idazten dira eta han izena emanda dauden pertsonak beste erabiltzaile batzuen liburuak irakur dezakete inolako arazorik gabe. Anna Todd, idazle Estatu Batuarrak bertan liburu bat idazten hasi zen. Gero eta pertsona gehiagok irakurtzen zuten bere liburua eta azkenean ia milioiak izan ziren liburua irakurri zutenak. Hainbeste arrakasta izan zuenez, argitaletxe batek zuzenketak egin zizkion eta argitaratu egin zuten.
Nobela honen protagonista Hardin izeneko mutiko bat da eta horaindik ikaslea da. Neska batekin maitemindu egiten da, haien harremanak gorabehera asko ditu eta liburua aurrera doala gero eta pertsonai gehiago agertzen joaten dira.
Liburu honek duen ezaugarri bitxi bat, One Direction, banda ingelesean oinarrituta dagoela da, idazlea banda honen jarraitzailea baita. Nobela horren izena After da eta 4 liburuz dago osatuta. Nerabeen artean, orain, oso arrakastatsua da, batez ere, nesken artean. Pila bat jende irakurtzen ari da edo irakurri egin ditu liburu hauek. Hori oso positiboa da, liburu hauek irakurri dituztenak nahi izan dutelako izan delako eta ez dituztelako inork behartu irakurtzera. Mota hauetako liburuak agertzen direnean nerabe edo gazteei irakurtzeko gogoa sortzen zaie eta telebista ikusteaz edo mugikorrarekin ibiltzeaz aparte irakurri egiten dute eta burmuina gauzatzen eta trebatzen dute. Nerabeak eta jende gehienak liburu bat portadarengatik epaitzen du, ez gara gezurtiak izango, beraz, hori apur bat alde batera ixten saiatu eta liburuak beraien barruan dagoenagatik aukeratu. Liburu asko opariak gordetzen dituzte barruan eta bakarrik aurrealdeagatik ez ditugu alboratuko. Liburuak orrialde zenbakiarengatik izaten dira epaituak ere. Irakurtzea gustatzen ez bazaizu orrialde gutxietako liburuekin hastea gomendagarria da eta denbora aurrera doala mailaz aldatzen joan. Azkenean, mila orrialdetako liburuak irakurtzen amaituko duzu! Ez dugu teknologia albo batean utziko, liburu elektronikoekin irakur dezagun! Ez dugu bertan paperean irakurri behar, irakurtzeko beste modu batzuk badaude! Proba egin dezagun! Azterketetako garaietan ikasleak oso estresatuta egoten dira eta ohera joan baino lehen tarte batzuetan irakurtzea oso ona da estresa kentzeko eta lasaiago oheratzeko. Ondorioz, irakurketa zaletasun osasuntsuenetarikoa, dibertigarrienetarikoa eta aberasgarrienetarikoa da. Irakurketaren ohitura gutxinaka-gutxinaka galtzen ari gara, ez dugu hori zertan gertatzen utzi behar. Gainera, nerabeentzat ikaskuntza-iturri bat izan daiteke, orduan zergatik ez dugu saiakera egiten eta gehiago irakurtzen?
Nerea Mu単oz 3.D
15 de mayo de 2015
HEGAZ, BIZITZA HOBEAGO BATEN BILA
Espainiarrak Alemaniako lanbide agentzia batean.
Munduan zehar krisi ekonomikoa oso arin zabaltzen ari da eta guztiok gabiltza guri noiz etorriko ote zaigun kezkatuta. Jende askok kotxea hainbeste erabiltzeari utzi dio, supermerkatuan janari gehiegi erosteari edo eskaparate bat ikusi eta dendan sartu behar izateari, baina erabaki erradikalagoak hartu dituzten pertsonak ere badaude. Batzuek beraien herrialdeetatik joatea erabaki dute bizitza hobeago bat eduki ahal izateko. Hurbilen daukagun adibidea Espainiakoa da. Espainian gero eta lan postu gutxiago daude eta soldatak asko jeitsi dira, horregatik jende askok beste herrialde batzuetara emigratzea erabaki du. Gehien bat jende gaztea izan da erabaki hau hartu duena, ikasketak amaitu berri 1
15 de mayo de 2015
dituztelako eta prest daudelako beste leku batera joateko. Bertan, lan on bat aurkitzeko itxaropena dute. Mapfre enpresak egindako estadistiken arabera: Espainiako emigranteen profilak, goi mailako ikasketak ditu eta bakarrik bidaiatzen du. Emakumezkoak dira %53a eta hirutik batek 31 urtetik 40 urtera ditu. Nahiz eta familiek gero eta gehiago emigratzen duten, oraindik %70a bakarrik joaten da erbestera. Atzerrira lan egitera joan diren pertsonetatik, askok honako sektoreetan egiten dute lan: Banku sektorean (%14,4), osasungintza-farmazeutikoan (%13,7) eta petrolio-kimikoetan (%11,8). Badirudi gehien gustatzen zaigun tokia Hego Amerika dela, emigranteen %20 baino gehiago hara joaten delako. Bigarren postua Europak hartzen du, %20,3 arekin eta gero Amerikako Estatu Batuak %7,2 arekin. Hala ere Afrika eta Asiako merkatuek gero eta indar gehiago hartzen ari dira.
Emigrazioaren fenomenoa urterik urtera handitzen doa. Azkenengo urtean %2,4 ean areagotu da mundu osoan. Aurreikusien arabera, 2017. urtean milloi erdi pertsona baino gehiago beste herrialde batera lanera bidaliak izango dira beraien enpresengatik, nahiz eta oraindik, %60a bi urte baino gutxiagoko epean egoten den atzerrian.
2
15 de mayo de 2015
Aukera gehien ematen dituzten herrialdeak Hemengo bizitza kalitatea ez bazaizu hona iruditzen eta atzerrira lan egitera joan nahi baduzu, hona hemen nora joateko aholku erabilgarri batzuk: • Alemania: Estatu honek soldata
handienak eta aukera hoberenetarikoak eskaintzen ditu, batez ere ingeniarientzat (Informatika eta robotikan adituak direnak). Gainera, segurtasun sozialaren egoera bikaina da.
• Noruega: Beste alde batetik Noruega
daukagu, bertan ere soldata honak (66.000€ bataz bestekoz) eta segurtasun sozial bikaina dago. Lan egiteko leku hoberenen rankig-ean, estatu hau munduko seigarrena da.
Laburbilduz, Europak bizitza kalitatea hobetu nahi duten profesionalentzat helmuga on bat izaten jarraitzen du.
Hauek izaten dira atzerrira lanean joaten direnen ardura nagusiak: • Etxebizitza: %41arentzat buruhauste nagusia da, administrazio tramiteak ezberdinak izaten direlako eta etxe egokia aurkitzea ez delako erraza izaten. • Osasuna: Gaixotuz gero, nola jokatu behar duten galdetzen diote beraien buruari. %34ak zerbait pasatuz gero zein mediku edo hospitalera joatea jakin nahi du. Izatez 10etik 4 pertsonek urgentzia bat izan dute eta zerbitzu hauek erabili behar izan dituzte.
" Ez gara guztiek pentsatzen duten abenturazaleak: Beldurrez goaz Alemaniara"
Ekialde hurbila: Nazio hauek petrolioa dela eta diru asko dute eta munduko azpi egiturarik ikaragarriena egiten ibili dira. Hobekuntzak direla eta, profesional asko behar dituzte beraientzat lan egiteko eta soldata honak eskaintzen dituzte. Beste alde batetik, segurtasun sozial ona daukate. Israel da nabarmentzen den estatua, kanpostarrentzat aukera asko ematen dituelako. Beste nazio batzuen artean Australia eta Kanada aipatzekoak dira baita ere. Tramite asko eskatzen dituzten arren, toki interesgarriak dira. Asia aldean, Singapur aipatzekoa da, azkenengo urteetan ingenierien eskaera asko hasi delako bertan.
Ilusio eta itxaropenez beterik dago maletaren erdia, beste erdia berriz zalantza eta beldurrez. Oreka honekin egiten dute Alemaniarako bidea gure herritar askok. Hurrengo hilabeteetan pasatuko dena beraien esku dago. Ondo moldatzen badira eta suerte apur bat badaukate bertan geratuko dira beraien ametsak betetzen. Ostera, berriro atzera bueltau beharko dira eta plan berriak egiten hasi. Alemaniara 2012. urtean 1.081.000 pertsona joan ziren. Estatistiken arabera erdiak etxera itzultzen dira hilabete
3
15 de mayo de 2015
batzuk pasatu ondoren. Zeintzuk dira bueltatzera eramaten dituzten zailtasunak? Arrazoi asko egon ahal dira baina gehienetan zergatia, berdina izaten da: Normalean ikasketa askoko pertsonak direnez, lan on bat segituan aurkituko dutela pentsatzen dute baina hau askotan ez da hain erraza izaten. Honegatik esperantzak galtzen dituzte eta beraien herrialdeetara itzultzea erabakitzen dute. Berlinen alemanez hitz egitea ez da beharrezkoa lanerako baina bai lan-postu onak aurkitzeko. Hau dela eta askok egun erdiko lana hartzen dute eta beste erdia alemana ikasten ematen dute. Hau jende askorentzat arazo handia da, bertara joatean ingelesarekin nahiko izango zelakoan zeudelako. Egia da askok ez dituztela beraien ametsak betetzen baina beste batzuek esperientzia baliogarriak lortzen dituzte eta lan dezente bat eskuratzen dute. Zure helburua lortu ala ez, esperientzia hau denei ondo etorriko zaie etorkizunean bizitzari aurre egiteko.
Mundua eskaintza bikainez beterik dago zu bezalako pertsonentzat, baina gogoratu zure prestakuntza funtsezkoa dela eta zure asmoak eta nahiak argi izan behar dituzula garaipena lortzeko.
4
ED SHEERAN Datu biografikoak Edward Cristopher Sheeran, hau baita bere benetako izena, 1991eko otsailaren 17an jaio zen Halifax izeneko herrian, Erresuma Batuan. Gaur egun, 24 urte dituen kantautorea da. Pianoa, perkusioa, biolontxeloa, gitarra eta bibolina jo egiten ditu abesteaz aparte.
HTTP://WWW.EDSHEERAN.COM/
Abeslari eta musikagile honek bira internazional bat ematen ari da eta geldialdi bat egin du gure herrialdean. Beno, ondo iruditzen bazaizu elkarrizketarekin hasiko gara. Bai, noski. Egun on, hemen doa lehenengo galdera. Ze diskoak aldatu zuen zure bizitza? Egun on, nire ustez, O izeneko diskoa izan zen. Abeslaria Damien Rice da eta 2002. urtean atera zuen. Disko hori izan zen nire bizitza aldatu zuena eta abestiak idazteko eta abeslaria bihurtzeko gaitasuna eman zidana. 11 edo 12 urte nituen Damien Rice eta bere abestiak ezagutu nituenean. Zein da zure abestirik gogokoena? American Pie, Don McLeanek sortuta. Fazeta askotako konposizio bat da eta entzuten dudan bakoitzean gauza berriak aurkitzen ditut. Oso abesti argia da eta nire ustez, idatzita izan den abestirik onena da. Adi entzuten baduzu ohartuko zara Buddy Holli, The Beatles, The Rolling Stones, Bob Dylan edo Elvis dituela presente. Apartekoa da. Agertokira atera baino lehen ze musika estilo entzutea gustatzen zaizu? Normalean, kontzertu bat baino lehen hip-hop edo R&B entzuten dut. Adibidez 2001 diskoa oso egokia iruditzen zait momentu haietarako. Eta ze abesti laguntzen zaitu egun tristetan? Bon Iver. Uste dut haien diskoak oso egokiak direla mota hauetako egunetarako. Duela urte batzuk, Justin Ve r n o n , b a n d a h o r r e t a k o liderra, ezagutzeko aukera izan nuen. Pasadizo bezala kontatuko dizuet, nire ezkerreko besoan daukadan esaldi hau [Everything that happens is from now on (argazkian)] berak idatzi zidala. Oso polita iruditzen zait. Zein izan zen joan zinen lehenengo kontzertua? 2001. urtean Green Day kontzertu batera joan nintzen Londres-eko Wembley Arena-n. Oso ikuskizun ona izan zen, asko gustatu zitzaidan. Nerabe bat nintzenean, taldeak asko gustuko nituen batez ere, Offspring, Linkin Park edo Limp Bizkit. Oraindik musika hori entzuten jarraitzen dut noizbehinka.
Nolakoa izan zen idatzi zenuen lehenengo abestia? Ez dakit zer esan... Nire karrera musikalaren hasieran gutxi gorabehera bost edo sei konposaketa egin nituen, duela asko, baina ez dut letra ezta melodia gogoratzen. Agian ez ziren oso onak, eta horregatik ez ditut gogoratzen. Hori izan daiteke. Gaur egun, ze musika mota entzuten duzu? Denetarik entzuten dut, lehen esan dizudan moduan hip-hop eta R&B asko gustatzen zaizkit. Horrez gain, disko akustikoak ere entzuten ditut. Adibidez, Sam Smith eta Passenger dira nire abeslari gogokoenetarikoak.
Bisita daukazunean zein da ezkutatzen duzun diskoa? Ez ditut plazer errudunak. Gazteagoa nintzenean Backstreet Boys edo Britney Spears entzuten nituen baina ez ditut ezkutatzen. Abesti onak dituztela uste dut eta horregatik hainbeste jende haien diskoak entzuten dituzte. Adibidez, Britney Spears-eko Baby one more time abestia oso ona da eta ez da bertan ezer ezkutatu behar. Ze abesti entzungo da zure hiletan? Duda barik Folk Irlandarra entzungo da. Agian Cara Dillon abeslariari buruzko zerbait. Espero dut nire hileta tristea eta iluna ez izatea eta nire bizitzaren ospakizuna izatea. Norbait hiltzen denean sufrimendua eta mina gelditzen diren pertsonen artean dago ez hildako pertsonan. Hori bai, sufrimendua eta tristura sortzen duena heriotzan pentsatzea da. Beno, hau izan da guztia. Nire partez gehiago egongo nintzen zurekin hizketan baina ezinezkoa da. Eskerrik asko guztiagatik, Ed. Eskerrik asko zuri, denbora bikaina pasatu dut zurekin.â–Ş