B DAIDE Biadaiatzearen magia
ESPIRITU BIDAIARIA Mundua ezagutzen
Uretik
ITSAS BIDAIAK mundua ikusten
GABONETAKO OPARIA Etiopiako bidaia
A U R K I B I D E A Bidaiariak lurretik, uretik eta airetik
ELKARRIZKETAK Gure familia
ARTIKULUA Euskaldunei egindako inkesta
ERREPORTAIAK
MUSIKA
Itsas bidaiak
Musikagilen biografia Eurovisio kanta txapelketa
ETXETIK KANPO Alemaniera eta holandera ikasi behar izan ditut.
Gorka Gonzalez Revilla
Atzerrira joatea nire erabakia izan zen.
Gorka 1988ko martxoaren 28an jaio zen, Bilbon. Orain 28 urte dituela, atzerrian bizi da, Alemanian lan egiten duelako. 23 urterekin bertara joan zen ikastera urte batez eta 24 urterekin lan egitera joan zen. Alemaniera eta Holandera hitz egiten du, 23 urtekin Alemaniera ikasi zuen eta 24 urtekin lanagatik Holandera ikasi behar izan zuen.
Familia, lagunak eta neskalaguna hemen usteak arduratzen zintuen?
Noiz ikusten dituzu senideak, laguna, etab.? Senideak eta lagunak aurrez aurre ez ditut asko ikusten. Gutxi gora behera, aste bat udan eta beste aste bat gabonetan. Beste aldetik, neskalaguna hilabetero ikusten dut. Baita ere esan beharra dago, gaur egun interneten laguntzaz egunero ikusi ahal ditudala.
Atzerrira bizitzera joan nintzen lehen aldiz bai, baina gaur egun ohituta nago eta kezka hori ez dut gehiago sentitzen. Ohitura berdinak dituzu han? Ez. Nire ikuspuntutik Bilbon nituen ohiturak atzerrian mantentzea ezinezkoa da. Lurralde bakoitzak bere ohiturak ditu, eta lurralde horietan bizimodu ona izan nahi baduzu, beraien ohiturei moldatzea beharrezkoa da.
Nola sentitu zinen lehenengo egunean hegazkina hartzerakoan? Pozik. Beti bizi izan nahi nuen esperientzia bat zen.
Beraiengana joaten zara edo zugana joaten dira?
Urduri zuenden esperientzi berri hori bizitzeko?
Senideak eta lagunak ikusteko, beraiengana joaten naiz. Beste aldetik, neskalaguna ni bisitatzera etortzen da.
Noski. Leku ezezagun batera joaterakoan beti dago urduritasun hori ea han zer aurkituko duzun.
Zenbat leku (hiri) ezberdinetan lan egiten egon zara? Lau hiri eta lurralde ezberdinetan bizi izan naiz, baina lan egiterakoan hainbat hiritan lan egin dut. Ezberdintasunak antzematen dituze bizimoduan? Bai. Jendearen jarrera eta ohiturak ezberdinak dira.
Lan egiterakoan hiri ezberdinetan lan egin dut.
Nagusia izan arren, pena sentitu zenuen zure lurraldetik kanpo bizitzera joateagatik? Ez. Atzerrira joatea nire erabakia izan zen. Beldurrik zenuen han jasoko zenuen tratuarekin? Urduritasuna beldurra baino gehiago. Leku ezezagun baten bakarik egotea eta hango ohiturak ez ezagutzea ez da erreza.
Apirilak 14, 2015
GABONETAKO OPARIA Makuren eta izeko Izaskunen bidaia
Bidaia Izeko Izaskuni, lagun batek, eskatu zion berarekin joatea Etiopiara,Yared, adopatatzeko zeukan umetxoa, ekartzeko. Izekok baietz esan zion pentsatu barik bidaia hark bizitza aldatuko ziola.
Izaskun Izeko Izaskunek 50 urte ditu, bidaiatzea asko gustatzen zaio eta oporrak aprobetxatzen ditu munduko leku desberdinak ezagutzeko. Etiopiara joan arte egindako bidaia guztiak turistikoak ziren.
Maku Makuren benetako izena Mari Cruz da. Bere ametsa seme bat izatea zen, horregatik, momentu egokia heldu zenean Etiopiako umetxo bat adoptatzea erabaki zuen. Horrela bada, tramite guztiak egiten hasi zen. Umea hartzeko momentua heldu zenean ez zeukan argi nori eskatu laguntza bidaia egiteko. Behin, izekorekin hitz egiten pentsatu zuen bera zela egokiena, eskatu zion, izekok baietz esan eta biak abiatu ziren bidaia berezi horretan.
Nola eskatu zizun berarekin joatea? - Arratsalde batean bageunden taberna batean zerbait hartzen eta Makuk komentatu zidan Etiopiara joango zela bere umea hartzera. Esan nion niri ere gustatuko litzaidakela Etiopiara joatea eta berak esan zidan pertsona batzuen artean, pentsatzen ari zela nori eskatu Izeko Izaskun eta Yared joatea, eta, agian ni izango nintzela pertsona egokiena. Galdetu zidan ia prest egongo nintzatekeen berarekin joateko. Baietz esan nion asko pentsatu gabe. Bidaia egiteko momentua heldu zenean nola zegoen Maku? - Urduri baino, esango nuke hunkituta zegoela. Dena den, gauza oso bitxi bat gertatu zitzaigun. Hegazkinean sartu ginenean, ikusi genuen nire laneko neska bat bere bikotearekin zihoala baita ere leku berberera beste ume bat ekartzera. Nire lankidea oso pertsona alaia da, irrifartsua, bromazalea, eta orduan bidaia osoa barre egiten egin genuen. Nik uste dut urduritasunak farrea eragiten zigula. Oso gustura egin genuen bidaia!
Maku bere umearekin Etiopian
1
Apirilak 14, 2015
Zer sentitu zenuen umezurtz-etxera heltzean? - Lekua oso oso pobrea zen. Dena den, bertan zeuden pertsonak oso langileak ziren, oso alaiak, oso hurbilak eta nahiz eta baliabide gutxi izan etekin asko ateratzen zioten haien lanari. Umeak oso ondo ikusten ziren; uste dut, langileen jarrerak lortzen zuela hori. Bi urte geroago oporretan elkarrekin
Nola ikusi zenituen hango umeak? - Guk ikusi genituen umeak ez zeuden umezurtz-etxean. Etxe hura ezin zen bisitatu. Badirudi handik umeak guraso berriekin joan baino hilabete lehenago eramaten zituztela beste egoitza batera. Horrela bada, gu egon ginen etxean, bakarrik zeuden adoptatuak izango ziren umeak. Ume hauek gutxi ziren eta oso ondo ikusten ziren. Beti irrifarre batekin ahoan, jolasten... Gustura ikusten ziren. Zelako erreakzioa euki zuen Makuk? - Maku guztiz hunkituta gelditu zen. Bere ametsa bete egin zen. Berak esaten duen moduan "bete da nire gabonetako oparia". Han egon zineten bitartean non gelditu zineten lo egiten? - Joan ginen sei bikoteak gelditu ginen hotel arrunt batean. Ez zen Hilton bat , ezta Silken bat... Hotel arrunt bat zen, giro familiarra zeukan eta oso gustura sentitu ginen han. Zein informazioa ematen da Yareden familiari buruz? - Oso gutxi, bertan ez da ematen informaziorik. Badirudi bidaia egin baino lehen agentziak adoptatzen duten amari eta aitari, gure kasuan Makuri bakarrik adoptatu zuelako, bai esaten diotela zerbait familiari buruz, baina oso gutxi. Amak informazio hori ez du konpartitu behar. Dena den, Yared etorri zen hona 4 hilabetekin. Ume txikitxoa zen etorri zenean eta ez du ezer gogoratzen bere bertako bizitzaz.
Talde osoa Etiopian
Nola izan zen bueltako bidaia? - Bidaia lasaia izan zen. Madrilera heldu ginenean, banatu egin ziren gurekin etorri ziren pertsonak eta orduan momentu hori oso hunkigarria izan zen. Gero, baita Bilbon ere, emozioak harrapatu gintuen. Atera ginenean hegazkinetik han zeuden gure zain 150 pertsona baino gehiago: lagunak, familia artekoak... Pankarta batzuk eta koloretako puxika pila. Guztiak Yareden zain. Bai bidaia bera bai heldu ginen momentua benetan liluragarriak.
2
Apirilak 14, 2015
Gustatu zitzaizun Etiopia? - Egia esan, ez nuen denbora askorik izan nazioa ezagutzeko, bidaiaren helburua ume bat adoptatzea izan zelako. Dena den, ezagutu nuena asko gustatu zitzaidan. Zenbat iraundu zuen bidaiak? - 10 egun egon ginen. Etiopian ume bat adoptatzen Etiopia duzunean epaiketa egiten da gurasoak joan baino lehen. Horregatik, gurasoak doazenean ia dena eginda dago. 10 egun horietan umearen pasaportea eta beste zerbait bakarrik egin behar da. Papel horiek konpontzeko behar den denbora gutxi gorabehera hori izaten da, 10-12 egun. Zer ez duzu inoiz ahaztuko? - Bidaiaz, daukadan irudia hau da: gurekin joan zen Oioneko bikote bat. Bikote horrek bazeukan sei urteko seme biologiko bat eta haiek adoptatu egin zuten lau urteko mutiltxo bat. Momentu batean, mutil horren izena esan zuten. Hori izango zen lehen aterako zen umea. "Efren", esan zuten. Mutila atera zen momentuan bikotearen seme biologikoa eta Efren, beno... Elkar begiratu, besarkatu, muxuka hasi, laztandu, jolastu, lurretik bota... Ikusten ziren lehenengo aldia zen. Niretzat izan zen momenturik hunkigarriena.
Maku eta Yared beraien txutxe dendan
Ez dut ikusi bi pertsonen artean horrelako maitasun adierazpenik. Hainbesterako izan zen, ez nintzela ezta konturatu hartzera joan ginen umea atera egin zela. Bat-batean buelta eman eta ikusi nuen Maku bere semearekin, Yaredekin besoetan. Ez nintzen ezta konturatu, han nengoen ni, liluratuta beste ume biak begiratzen. Oioneko bikote honekin harreman estua dugu. Batez ere haiek dira Bilbora datozenak. Bi hilabeterik behin etortzen dira, asteburua edo zubiak pasatzera. Umen urtebetetze guztiak ospatzen ditugu, haien arteko harremana oso ona da eta gu oso gustura gaude elkarrekin.
3
Apirilak 14, 2015
7 urte geroago zer pentsatzen du Makuk? - Maku oso pozik dago. Bere proiektua duela asko hasi zen. Berak, badirudi beti euki duela buruan adoptatzeko ideia. Behin, lagun batekin zegoela, hark esan zion: "benetan adoptatu nahi baduzu eta ez bazaizu asko axola azalaren kolorea, Etiopia da leku hoberena ume bat adoptatzeko". Momentu horretan bertan hasi zen papelak antolatzen eta... Begira, orain astebete egin ditu zazpi urte Yared Bilbora heldu zela. Makuk ikusten du eguneroko gora beherak hor daudela, ez dakiela etorkizunak zer ekarriko duen baina ez duela bizitza imajinatzen Yared gabe. Bera oso pozik dago hartu zuen erabakiaz.
4
Non egiten dute lo ikasleek bidaiatzean?
ZELAKO GARRAIOBIDEAK ERABILTZEN DITUZTE
HOTELETAKO IZARRAK
ZENBAT IRAUTEN DU BIDAIAK?
MUNDUA EZAGUTZEN Jendeari bidaiatzea gustatzen al zaio? Inkesta hau egin ondoren jakin ahal izan dugu mundu guztiari ez zaiola bidaiatzea gustatzen. %6,8 ez zaio bidaiatzea gustatzen, ez dakigu zergaitik baina beste alde batetik badakigu gendeari bidaiatzea asko gustatzen zaiola, oporretan joateko batez ere. Datu hauen bitartez jakin dezakegu jendeari Euskal Herritik kanpo egotea gustatzen zaiola bidaiatzeko. Horregaitik gendea atzerrira joaten da, adibidez: Portugalera, Frantziara, Italiara, Alemaniara, Ingalaterrara etab. Baina ere badakigu Asiara, Afrikara eta Ameriketara joaten dela gendea, adibidez: Txinara, Kanadara, Estatu Batuetara, Marokora...
Inkesta hau betetako ikasleei munduan zehar bidaiatzea gustatzen zaiela jakin dezakegu.
!1
Gehienek familiarekin bidaiatzen dute, baina badago jendea ere lagunekin eta gurasoekin bidaiatzen dutenak. Eta oso jende gutxik bakarrik bidaiatzen du.
Bidaiatzen duten ikasleen artean gehienak hotel batean lo egitea nahiago du, hotel batera joaten zarenean janaria logela eta guztia duzulako, ez duzu janaririk prestatu behar, ez oherik egin behar... Hotel batera joateak baditu bere abantailak. Baina %30.4 ak alokatutako apartamentu batean egotea nahiago du zure etxean bezala sentiarazten zaituelako eta ez duzu ordurik jateko ezta logelatik irtetzeko. Eta bestelako %36.2 ak kanpin batean edo bertan duen etxe batean lo egitea nahiago du, alokatutako apartamentu baten abantaila ia berdinak dituzte.
Leku guzti horietara joateko garraiobide bat behar da. Orduan, guztiok badakigun moduan ez dago hegazkina baino seguruagoa, istripuak izateko aukera oso gutzi ditu eta. Baina, ikasleen artean bidaiatzerakoan gehien erabiltzen den garraiobidea kotxea da, ikasleen %83.1 ak. Baina badago ere jende asko hegazkinez bidaitzen duena, ikasleen %77.5 ak. Horrek ez du esan nahi ez dagoela beste garraiobiderik, badaude ere autobusa, itsasontzia, trena eta horrelakoak.
Eta azkenik, jakin dezakegu jendeak urteko opor gehienak aprobetsatzen dituztela. Normalean 6 eta 10 egun arteko oporrak izaten dira, baina badago jendea egun gutxiagoko oporra dituela eta ere bai 10 egun baino gehiagoko bidaiak egitera ausartzen dena.
!2
Maiatzak 13, 2015
ESPIRITU BIDAIARIA Euskaldun gehienei bidaiatzea gustatzen zaigu Lauro ikastolako ikasle batzuk egin duten inkestaren ondorioz, jakin da azken urtean euskaldunen %93 Euskaditik 4 aldiz baino gehiago atera dela. Nora doaz euskaldunak? Bidaia gehienak ingurura izaten dira: Madrid, Bartzelona... Kanpora doazenean Amerika eta Europa aukeratzen dituzte. Horrela, Miamira, Argentinara, Costa Ricara, Suediara, Italiara, Norvegiara... joaten dira. Gutxi batzuk, urrunago ere joaten dira: Australia, Alaska eta Txina.
Bidaiari erdiek, %50ek, 6-10 egunetako bidaiak egiten dituzte, gehienetan hegazkina eta kotxea aukeratzen dituzte kanpora joateko. Datuen arabera %85,5 hoteletara doa eta hauetatik %52,1a 4 izarretako hoteletan gelditzen da.
Nahiz eta Euskadin bidaia agentzia asko egon, euskaldunei bidaiak haien kabuz antolatzea gustatzen zaie. Gutxien egiten direnak itsas-bidaiak dira. Aipatzekoa da ere, beti inkestaren arabera, euskaldunei bidaiatzeaz gain familiarekin bidaiatzea gustatzen zaiela.
1
Ekainak 4, 2015
Oporrak itsasoan Itsas bidaiak ezagutzen 
Itsas bidaiei buruzko erreportaia
Ekainak 4, 2015
Itsasbidaia itsasoan zehar itsasontzi batean egindako plazer bidaia da. Itsasontzian aisialdirako ia denetariko zerbitzuak eta ekintzak aurki ditzakegu, hala nola, jatetxea, kiroldegia, diskoteka etab. Denok gogoratzen dugu titanic itsasontzia, han oso ondo ikusten zen itsasbidaiaren antolamendua: jatorriko portuan egiten zen kargaren banaketa itsasontziaren barruan, bidaiarien ongietorria, makinen prestaketa, itsasontziaren irteera eta bidaiaren egunerokoak. Itsasbidaiaren sektorea azken urte hauetan asko hazi da. Gaur egun, munduko edozein lekutara egin daiteke itsasbidaia. Itsasontziak gero eta modernoagoak eta seguruagoak dira. Itsasbidaia modu askotakoa izan daiteke. Distantziaren arabera: penintsula eta Europako itsasbidaiak eta itsasbidai transozeanikoak. Jende motaren arabera: familientzako itsasbidaiak, bikoteentzako itsasbidaiak, ezkongabeentzako itsasbidaiak. Diruaren arabera: itsasbidai konbentzioanalak eta luxozko itsasbidaiak. Bilbo abiapuntu bezala hartzen badugu "Mares de la peninsula" itsasbidaia aurkitzen dugu. Itsasbidaia 8 egunetakoa da eta ibilbidean zehar A Coru単a, Oporto, Lisboa, Casablanca, Gibraltar eta Valencia bisitatu egiten dira. Itsasontzia Empress deitzen da. 1990. urtean jarri zen martxan. 4 izarrekin luxozko itsasontzi bat da. Zerbitzuen artean gimnasioa, diskoteka, jatetxea, spa... aipa ditzakegu.
Itsas bidaiei buruzko erreportaia
Ekainak 4, 2015
Motak Mundu mailan itsas bidaien eskariak gora egin duenez, hazi egin da ere bidaia hauek eskaintzen duten konpanien kopurua, ibilbideena baita itsasontziena ere. Hori dela eta, bezeroek, haien nahiak gehien betetzen dituzten itsasontziak eta ibilbideak aukera ditzakete. Itsas bidaiak kategoriaren, tamainaren, iraupenaren, ibilbidearen, antzinatasunaren edo itsasontziaren barruko erregimenaren arabera sailkatzen dira. 1. Kategoria Luxua: 6 izar Premium: 5 izar Arrunta: 4 izar Klasikoa: 3 izar 2. Tamaina
2015, luxu gehieneko itsas bidaia.
Handiak: 50.000 tona baino gehiago (+1600 bidaiari) Ertainak: 25 eta 50.000 tona artean (600tik 1600era arteko bidaiari) Txikiak: 5.000 eta 25.000 tona artean (200tik 600ra arteko bidaiari$) Boutiqueak: 5.000 tona (200 bidaiari) 3. Iraupena Itsas-bidaia laburrak: 1-6 egun artean Arruntak: 7-8 egun artean Luzeak: 9-18 egun artean Bereziak: 18 egun baino gehiago Munduari bira: 120 egun baino gehiago Itsas bidaiei buruzko erreportaia
Ekainak 4, 2015
4. Ibilbideak Alaska Antartika Asia Australia eta Zelanda Berria Ipar Amerika eta Kanada Norvegiarrak Karibe Groenlandia Hawaii Mediterraneoa Ipar Europa Ekialde Ertaina Hego Amerika, Antartika Tahiti Hiriburu Baltikoak eta Fiordo Transatlantikoak, Transpazifikoak Munduaren Gainerakoa
Itsas bidaia Antartikatik
5. Antzinetasuna Azken generaziokoak: 1-5 urte artean Modernoak: 5-10 urte artean Klasikoak: 10-15 urte artean Oso klasikoak: 15 urte baino gehiago Itsasontzi enpresek, urtero, mantentze eta hobekuntza lanak egiten dituzte, hori dela eta, ontzi batek, nahiz eta klasikoa izan, instalazio bikainak izan ditzake. 6. Itsasontziaren barruko erregimena Mantenu osoa: Jateko guztiak eta, batzuetan, oinarrizko edariak hartzen ditu barne. Dena barne: Janari eta edari guztiak hartzen ditu barne.
Itsas bidaiei buruzko erreportaia
Ekainak 4, 2015
Ekintza desberdinak Zer egin dezakegu itsas bidaia bateko itsasontziaren barruan? Edozein itsasbidaian mota askotako ekintzak egin daitezke. Ekintzak egun osoan zehar daude, goiz altxatzen direneentzako eta beranduago altxatzen direneentzako. Bertan, kasu berezietarako: urteurrenetarako, urrezko edo zilarrezko ezkontzetarako, urtebetetzetarako... opari ezberdinak egin daitezke, adibidez: loreak, tartak, logelak modu desberdinez apaindu... Baita, afari bereziak ere, logelan, xanpainarekin gau erromantiko bat edukitzeko. Kirola gustatzen zaion jendearentzat instalazioak bereziak daude, futbolera jolasteko, saskibaloira, eskalatzeko, igerilekuetan jolasteko, minigolfera jolasteko, irristitzeko pista... Goiz altxatzea gustatzen zaion jendearentzat goiz-goizetik teniseko lehiaketak edota saskibaloikoak daude. Normalean gimnasioa ere badago, beharrezko tresnekin, kirolzaleentzat. Ekintza erlaxatuagoak nahiago dituzteneentzat yoga, pilates eta meditazioa daude. Laburbilduz, itsas bidaia oporrak pasatzeko era oso interesgarria da eta aukerak ugariak dira. Mediterraneotik hasita Kariberaino, aste batekoak edo hilabete batekoak eta ekonomikoki merkeak eta garestiagoak. Antolatu zure itsas bidaia, nora gustatuko litzaizuke joatea?
Itsas bidaiei buruzko erreportaia
"EUROVISION" KANTA
TXAPELKETA Audientzia gehien duen musika txapelketa
!1
Eurovision Kanta Jaialdia urtero ospatzen den telebista lehiaketa da. Bertan, telebisten, batez ere publikoetakoen, ordezkariek hartzen dute parte. Jaialdia 1956tik urtero ematen da; transmititzen den telebista-programarik zaharrena da. Emankizuna mundu osorako izaten da, parte hartzen ez duten herriak barne; gainera , jaialdia musikaren inguruan gehien ikusten den programa da eta 100 milioi baino ikusle gehiago izan ditzake.
Batasunaren aspirazioa 50. urtean, Europa Irrati-Telebista Batasunak martxan jarri zuen ideia bat: nazioarteko abestien jaialdia. Telebista saio bat non herrialde guztiek parte hartu ahal zuten eta Europa osoan transmitituko zena. Monakon, 1955. urtean sortu egin zen, Marcel Bezeรงoni esker (Suitzar telebistako burua). Sateliteko telebista ez zen oraindik existitzen. Horrexegatik, uhinen bitartez transmititu behar izan zen. E u r o p a I r r a t i - Te l e b i s t a B a t a s u n a izendatzeko, George Campeyk, britaniar kazetariak, Eurovisio izena erabili zuen lehenengo aldiz 1951. urtean. Lehenengo edizioa Luganon (Suitzan) ospatu zen, 1956ko maiatzaren 24an. Zazpi herrialdek bakarrik hartu zuten parte; bakoitzak bi abesti aurkeztu zituen. 1957. urtetik aurrera bakarrik abesti bat eraman ahal zen. Abba taldea 1974. urtean, Eurovision Txapelketan.
!2
Arau orokorrak • Partaide guztiek, gutxienez, 16 urte beteta izan behar dituzte lehiaketari dagokion urteko abenduaren 31an. • Herrialde bakoitzeko ordezkariek ez daukate zertan lekukoak izan behar, edozein nazionalitate eduki dezakete. • Abestiek gehienez 3 minutu iraundu behar du. • Abesti guztiak zuzenean kantatu behar dira, ezin da "playback" egin. • Aurkeztutako kantak ezin dira argitaratu lehiaketa baino lehen. • Abestiek ezin dituzte mezu politikorik edo iraingarririk transmititu. • Irabazten duen herriak hurrengo urtean lehiaketa antolatzeko gonbidapena jasotzen du. • Herrialde bakoitzeko 6 pertsona gehienez egon daitezke eszenatokian, abesle edo dantzale moduan.
Irabazlearen hautaketa Jaialdi hau hasi zenetik, sistema ezberdinak erabili dira irabazlea hautatzeko. 1975. urtetik aurrera irabazlea herrialde guztiek aukeratzen dute. Herri bakoitzak 12 puntu ematen dizkio gehien gustatu zaion aktuazioari, 10 puntu bigarren gustukoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman arte hamargarren gustukoenari. Herriek ezin diote eman puntu bat euren buruari. 1997. urterarte puntu hauek guztiak herrialde bakoitzeko epaimahai batek ematen zituen, baina urte horretan herrialde batzutan ikusleen esku utzi zen puntuen banaketa, telefono bidezko botoen bitartez. Gaur egun, herrialde guztiek horrela egiten dute: telefono, sms eta appen bidezko botoa. 2009tik hasita, telefono bidezko botoari musika munduan lanean ari den epaimahai baten botoa gehitzen zaio, honek puntuaketan %50eko eragina duelarik.
2013ko botoak: Alemania bozkatzen ari da.
!3
Ahotsak Hasiera batean, herri bakoitzak aukeratu ahal zuen zein hizkuntzatan abestu nahi zuen. Baina, Suediak 1965ean ingelesez abestu zuen eta momentu horretatik aurrera, herrialde bakoitza bere hizkuntza ofizialean abestera behartu zen, arauengatik. Arau hori ez zen ia inoiz indarrean egon, eta 1999tik aurrera ere ez, kendu egin zutelako. Horrela, azken urteotan ordezkapen gehienak ingelesez abesten dute eta beste batzuek hizkuntza ezberdinak nahasten dituzte.
Audientzia Aurten, kazetari batek galdetu du ea zenbat balio duen Espainak parte hartzea txapelketan. Badirudi 356.000 euro direla. Kopuru honek produkzio zerbitzuak, parte hartzeko kuota eta finalaurrekoen eta finalaren emanaldiak. Zifra horri ostatuen balioa, dietena, garraioena, jantzietakoa, soldatak, lekualdatzeak, eta prestaketaren lanari buruzko gastuak gehitu behar zaizkio. Telebista munduak zifra neurriagabeak erabiltzen baditu ere, jaialdi hau, TVE-rako, programarik merkea, errentagarria eta arrakastatsuenetariko bat da.
Jaialdiaren azken edizioak 5.141.000 ikusle izan zituen, share-aren % 35,2rekin. Bozketak egin zirenean, ikuslegoa 6.343.000 tara heldu zen, share-aren % 41,7. Gehien ikusi zen emisioa izan zen, ez baditugu kontuan izaten kiroletako emisioak, noski. Datu hau, salbuespenen batekin, 2008. urtetik hala errepikatzen da eta lehen kateko batez besteko kuota laukoiztera ere heldu zen 2014ko maiatzean.
!4
Herrien jarrera desberdinak Txapelketan herri bakoitzak bere tradizioak, bere nortasuna eta bere jarrera babesten ditu. Horrexegatik, naiz eta jaialdi bat izan, momentu desatseginak daude. Adibidez, pasadan urtean, Armeniar ordezkariak irabazteko faboritoenetako bat zen eta Conchita Wurster, Austriar "emakume bizarduna", eraso zuen. Armeniarrari galdetu zioten ia zer pentsaten zuen bere aurkakoaren orientazio sexualaz. Honela erantzun zuen: "Ez da normala ezta aproposa. Agian, Copenhagen laguntzen diogu erabakitzen emakumea edo gizona den". Eztabaida bat sortu zen eta gertatzen dena da, benetan gizon bat dela baina eszenatokira igotzean emakume bihurtzen dela. Janzkera eta ilea aldatu, makillajea jarri eta, emakume bezala, abestera irteten da. Bere itxura ez zitzaion jende askori gustatu. Errusiak eta Bielorusiak kanpaina bat egin zuten ez emititzeko haien telebistetan. AzerbaiyĂĄnen ahots batzuk kritikatu zituzten telebista publikoak irudi horiek erakusteagatik. Azkenean, "emakume bizardunak" irabazi egin zuen.
Kritikak Lehiaketak kritika asko jasotzen ditu gauza desberdinengatik. Alde batetik, musikaren kalitate dela eta, bestetik, herrialdeen arteko lotura kulturalek, politikoek eta demografikoek botoa ematerako orduan omen duten eraginagatik. Izan ere, bozketen analisiak adierazten du politikoki ideia berdinak dituzten herrialdeak, botoak haien artean banatzeko joera dutela. Jaialdiko defendatzaileek, ordea, esaten dute politika ez dela benetako arrazoia, antzeko kultura izatea eta musika gustua konpartitzea dela. Musikari dagokionez, esan behar da partaide gehienek pop estiloko abestiak aukeratzen dituztela. Izan ere, herrialde oso ezberdinetako ikusleen oniritzia lortzea dute helburu. Askotan, deigarritasuna lortzeko musikarekin zerikusirik ez duten antzezpenak edo trikimailu ikusgarriak erabiltzea ere egotzi zaie partaideei. Helburua irabaztea denez, batzuetan, kalitatea ahaztu egiten da eta garrantzi gehiago ematen zaio eszenaratzeari.
!5
Pop musika Pop musika, mundu osoan zehar gazteen artean gehien entzuten den musika estiloa da, gazte guztiok dakigunez. Orain musika estilo honen istorioa garatuko dut hasi zenetik gaur egunerarte. Pop estiloari hasiera emateko denboran atzera bota behar dugu rock estiloaren hasierararte, 1955 urtean. Rock and roll musikak 1958. urteraino iraundu zuen, estilo horretako izar gehienak banandu egin zirenenan. Gogora dezagun Elvis Presley urte horretan zerbitzu militarrera joan zela. Rock and Roll-a pop estiloa sortzeko funtsezko germena izan zela esan daiteke.
50. Hamarkada Elvis Presley Elvis Aaron Presley 1935eko urtarrilaren 8an jaio zen, Tupelo, Misisipi, Estatu Batuetan. Eta 1977ko abuztuaren 16an hil zen. Rock abeslari eta aktore estatubatuarra izan zen. Historiako musikaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen eta hainbat musikarirentzako inspirazioa izan zen. 1956. urtean rock and roll abeslari ezaguna izan zen eta RCA diskografikarekin grabatzen hasi zen. Country musika eta blues delakoaren erritmo beltzak nahasten zituen.
60. Hamarkada The Beatles 1962. urtean britaniar talde bat sortu zen " The Beatles " izenekoa. Liverpooleko pop eta rock talde bat izan zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea izan ziren eta musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren. John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr talde honetako kideak ziren. Abestiak salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean 1.000 milioi disko saldu zituzten munduan zehar. Beraien "Yesterday" abestia historiako abestirik bertsionatuena da. Lehenengo sormenetan rock and roll estiloan oinarritutako pop kantak ziren, baladaren bat ere bai egin zuten. 1962ko irailaren 11n "Love Me Do" lehenengo singlea kaleratu zuten. Taldea sortu zutenen artean 2 hil egin ziren, John Lennon eta George Harrison. Paul McCartney orain abeslaria eta musikagilea da eta Ringo Starr orain bateria jolea da.
70. Hamarkada Michael Jackson Michael Jacksonek, poparen erregea ere deitua, bere lehen taldea sortu zuen bere anaiekin, Jackson Five deitutakoa 1960. urtean. Beraiekin 10 diska kanporatu zituen gutxi gora behera. 1971. urtean bakarlari moduan hasi zen, eta "Thriller" bakarlari moduan, diskoa historiako salduena izan da munduan zehar, 51 milioi disko. Historiako musikaririk sarituena izan da 405 sarirekin, horien artean 18 Grammy. Bere bizitza pribatuan sartuta, birritan ezkondua da. Lehenengo Lisa Marie Presleyrekin ,Elvis Presleyren alaba, eta bigarrena Deborah Rowe erizainarekin, berekin bi seme izan
zituelarik: Michael eta Paris. Abeslariak, bi hauetaz gain, hirugarren seme bat eduki zuen, Prince izenekoa, bere esperma alokairuzko ama bati isuri ziolako. Bi pederastia salaketa izan zituen. Eta 2009ko ekainaren 25ean bihotzeko baten ondorioz hil zen.
80. Hamarkada Madonna 1958ko abuztuaren 16an jaio zen, Estatu Batuetan (Michigan). Bere lehenengo diska, Madonna izenekoa, 1992. urtean atera zuen. Madonnak egiten zituen bideoak ikaragarriak ziren, Michael Jacksonek egiten zituen bideonek parekoak. 300 milioi diska inguru saldu ditu, era honetan poparen erregina deitzen diote. Abesti ezagunenen artean Like a prayer, La isla bonita...
90. Hamarkada Mecano Espainiako pop talde arrakastatsu eta ezagunena daukagu Mecano izeneko musika taldea. Cano anaiak eta Ana Torroja osatzen dute taldea. Oso garrantzitsuak izan ziren Espainiako pop musikan, bereziki 90. hamarkadan. Talde hau estilo eta sonoritate ugari landu zituen, adibidez: tekno-popa, rumba, pop melodikoa... Abesti sorta oso ezagunak argitaratu zituzten, adibidez: Maquillaje, Hijo de la luna, Ay que pesado, Cruz de navajas...
XXI. mendea Lady Gaga Lady Gaga Estatu Batuetako musikagile, abeslari eta DJa da. Musikagile bezala hasi zen lanean Pussycat Dolls bezalako pop musika taldeentzat abestiak idatziz. 2008. urtean bere lehenengo diska atera zuen, "The Fame", 12 milioi kopia saldu zituen maila mundialean. Disko horren "Poker Face" abestiarekin ere arrakasta handia izan zuen 2009an. 2011-ko Maiatzaren 23an bere bigarren diskoa atera zuen "Born this Way". Madonna eta Michael Jackson pop abeslariak gustuko ditu eta Lady Gagaren musika estiloarengan eragina izan dute.
Gaur egun One Direction 2010eko uztailaren 23an sortutako britaniar pop talde bat da. "The X Factor" izeneko telebista saio batean agertu ziren lehen aldiz eta hortik aurrera talde moduan abezten dute. Saio horretara bakoitza bere kabuz joan zen eta Simon Cowel-ek batzea erabaki zuen. Momentu hartan 5 mutil ziren, 4 britaniar eta irlandar 1, Harry, Niall, Liam, Zayn eta Louis. Baina orain 4 dira, batek taldetik joatea erabaki zuelako. Lau diska atera dituzte, urtero bat. 3 gira bukatu dituzte eta orain 4. egiten dabiltza. Sortu zirenetik mundu osoan oso ezagunak dira gazteen artean. Pop estiloko musika sortu zenetik gaur egunerarte mantendu eta aldatuz joan da. Gaur egungo teknologia berriekin musika ia mundu osora heltzen da eta soinuari dagokionez aukerak handitu egin dira. Antzinan musika binilo diskoetan grabatuta zegoen eta denborarekin CD bat izatera heldu zen eta gaur egun interneten bidez aurki dezakegu nahi dugun musika guztia.