Bidezidor aldizkaria

Page 1

BIDEZIDOR NEW YORK | INDIA | GREZIA | KOSTA RICA EKAINA

| NORA BIDAIATU UDA HONETAN? |


AURKIBIDEA

• 2015eko plana 3-4. • Bidaien inkesten artikuluak: • Mundua jan nahi dugu 5-6. • Euskal Herritik kanpora... 7-8. • Lauroko ikasleak mundutik 9-10. • Willy Fog 11-12. • Elkarrizketa: • Bidaiatzen 13-15. • Gure amak salbatu ninduen 16-18. • Erreportaia • Australia 19-22. • La Dolce Vitaren hiria ezagutzen 23-26. • Kirola egin nahi dut 27-30.


Costa Rica

Grezia

New York

India

2015EKO PLANA

Bidaiak guztien gustuetara Uda heltzear dago eta guztiok gaude oporretan joateko irrikan. Askotan ez dakigu nora joan, baina aurten plan hoberenekin topo egingo duzu. Normalean hondartzara joatea gustatzen zaigu, han deskonektatu eta gure arazoak ahazten ditugulako. Baina uda honetan plan ezberdinak egin ahalko dituzu, adibidez: turismoa hirian. Leku harrigarri hauei buruz jakin nahi baduzu, irakurtzen jarraitu.

!1


Costa Rica

Costa Rikan leku asko daude bisitatzeko. Adibidez, ur jauziak, sumendiak, hondartzak eta animalien parke nazionalak. Jende asko erlaxatzera eta deskonektatzera joaten dira. Erabat lasaitu nahi baduzu, Costa Rikara bidaiatu dezakezu.

India

Grezia

New York

Greziak, bere historia dela eta, leku asko ditu bisitatzeko, adibidez, Atenaseko akropolisa, Pantenoia... Gainera itsaso urdineko hondartza izugarriak bisitatu ahal izango dutuzu.

N e w Yo r k e k k a l e e t a eraikin izugarriak ditu bisitatzeko, adibidez, Empire State eraikina edo Time Square kalea. Erosketak egiteko Times Squaren egin ahal dituzu. Animaliak gustuko badituzu Central Parkeko zoologikoa bisitatu dezakezu.

Indian 7 leku harrigarrien artean dagoen Taj Mahal tenplua dago. Urtero 2 milioi bisita ditu eta aurten zu egon ahalko zara haien artean! Beste leku asko daude bisitatzeko, adibidez, Humayunen hilobia, Urrezko tenpua...

!2


MUNDUA JAN NAHI DUGU Gure bidaiari buruzko aldizkarirako, inkesta bat pasatu dugu 3.DBH osotik gainontzekoen iritzia jakiteko. Inkesta hau egin ondoren, ondorio asko atera ditugu. Ondorio nabarmenetako bat galdetegia erantzun dutenen artean, erdiak baino gehiagok hondartzara bidaiatzea gustuko dutela esan dute baina, galdetegia erantzun duten 79 ikasleetatik, 8-k mendia gustuko dutela esan dute. Eta gainontzeko guztiek hiria nahiago dutela esan dute. 14-15 urteko ia ikasle guztiek hondartza gustuko dutela ikusten da, alde batetik toki erlaxatu bat delako eta bertan zauden bitartean, kezkarik ez duzulako, baina badago beste %45 bat hiria nahiago dutela, turismoa egiteko zein erosketak egitera joateko. Ehuneko txiki batek mendia gustuko du. Galdetegia erantzun duten pertsona guztien artean %50ak bidaiatzea maite dutela esan dute, eta 79-tik bik gorroto apur bat dutela esan dute. Gehiengoari asko gustatzen zaio bidaiatzea, eta argi dute hil baino lehenago gustukoen duten tokia bisitatzea. Erantzun harrigarriak jaso ditugu, baina gehienak ados daude gauza baten, hil baino lehen Europatik kanpo bidaiatu nahi dutela. Eta lehenengo galderara bueltatuz, gehiengoek kostaldeko hiri edo herrialdetara joan nahi dute, edo uharte batera, lasaitasun apur baten bila. Baina beste askok ere Estatu Batuetako hiri famatuetara bidaiatu nahi dute, turismoa, erosketak edota hiri hori ikusteko gogoa dutelako.

Maletan gordeko ditugu bidaia bakoitzeko oroitzapen guztiak


Garraio bideei buruz galdetu diegu, ea zer garraiobide erabiltzen duten gehien, eta ezberdintasun txiki batekin autoa dela erabiliena ikusi dugu. Nahiz eta asko kutsatzen duen, portzentaia altu batek erabiltzen du autoa, eta aldiz trena lauk pertsonak baino ez dute erabiltzen. Badakigu ez dela berdina zure autoan bidaitzea, inongo kezkarik izan gabe, edo ta trenean bidaiatzea, txartela hartu behar duzula eta trena ateratzen den orduan bertan egon behar zarela, bestela trena galduko duzula. Baina denek erabiliko bagenu eta autoa gutxiago erabiliko bagenu, askoz gutxiago kutsatuko genuke. Beste portzentu handi batek ere hegazkina erabiltzen du, erosoena delako bidaia luzeetarako, alde batetik, bidaia ez da hain luzea egiten eta beste alde batetik, itsasoa zeharkatzeko modu bat delako, beste modua itsasontzia da, baina galdetegia erantzun dutenetatik, lauk bakarrik esan dute itsasontziz bidaiatzen dutela, jende asko zorabiatu egiten da eta.


EUSKAL HERRITIK KANPORA... Bidaiak Gaur egun bidaiatzea nahiko erreza da. Dirua badaukazu, edozein lekutara joan ahal zara, autoz, hegazkinez, itsasontziz, trenez, autobusez... Hori konprobatu ahal izateko 3.maila osotik inkesta bat pasatu dugu eta 79 erantzun lortu ditugu guztira.

Gaur egun bidaiatzea nahiko normala da. Lehen 14 urterekin, Frantzia edo Euskal Herritik gertu zeuden lekuak bakarrik ezagutzen zituzten gehienek. Orain, 14 urterekin, gehienek, munduko leku asko bisitatuta ditugu. Bidaiatzea ez zaigu denoi gustatzen, arrazoi desberdinengatik, baina 1-10erako eskala baten, 38k bidaiatzea maite dutela (10) esan dute, %50ak. Eta 2k ez zaiela gustatzen jarri dute.

EUSKAL HERRITIK ATERA GABE? Aurretik esan dudan bezala, gaur egun, 14 urterekin gehienak Euskal Herrik atera gara. "Zenbatero bidaiatzen duzu Euskal Herritik kanpo" galdera egin ondoren, 1ek bakarrik "inoiz" erantzun du. Arraroa egin zait inoiz Euskal Herritik ez ateratzea. 42k, gehiengoak, urtero ateratzen direla esan du (%57,5).

1


KOTXEA, HEGAZKINA, TRENA ALA ITSASONTZIA? Askotan Espainiatik mugitzen garenean kotxea, itsasontzia, trena, hegazkina... hartzen dugu. Ni, gehienetan, kotxez joaten naiz leku guztietara. Erantzunak ikusi ondoren gehienek autoa hartzen dutela ikusi dut. Harritu egin nauena hori izan da. Pentsatzen nuen gehienek hegazkina hartzen zutela edozein lekutara joateko baina %75ak baino gehiagok hegazkina ez den beste garraiobide bat erabiltzen dute, adibidez, trena edo itsasontzia.

"RELAX" ALA MUGIMENDUA? Hondartza, bizitzako plazer handiena da. Askotan amari esaten diot turismoaren ordez, hondartzetara joatea. Hondartza bidaietako parterik hoberena dela uste dut, nik eta beste askok. Inkestaren emaitzen arabera, 60 pertsonek hondartza nahiago dute. Niri mendira joateak, ez nau nazkatzen, baina ez dut gustuko bidaiatzea mendira joateko. Oso gutxik nahiago dute mendia, hondartza edo hiria baino. Gainontzekoei hiria gustatzen zaie.

2


Inkesta

Maiatzak 13

LAUROKO IKASLEAK MUNDUTIK inkesta | artikulua | bidaiak

Garraiobideak Inkestan galdera bat egin dugu jakiteko zein garraiobide den erabiliena. Emaitzetan ikusi dugu, ikasle gehienak bidaiatzeko autoaz baliatzen direla. Autoen ostean, gehien erabiltzen duten garraiobidea hegazkina da, seguraski, bidaia luzeetarako, eta azkenik itsasontzia eta trena erabiltzen dituzte gutxien. Ikusi dugu ia inork ez duela trenik edo itsasontzirik erabiltzen baina gure ustez, trena, oso garraiobide egokia izan daiteke, jende nahiko doanez barruan kutsadura murrizten laguntzen baitu. Gainera, gero eta erosoagoak eta azkarragoak dira eta gidatzea aurrezten duzu.

Inkesta

Bidaiak Gaur egun, berdin du nora bidaiatzen duzun ezagutzen duzun norbaitekin topo egingo duzulako. Hau izan daiteke, bidaiatzeko aurrerakuntza asko ditugulako. Bidaia motzak nahiz luzeak, denbora laburrean, modu erosoan egin ahal ditugu eta munduko ia edozein tokira bidaiatu dezakegu. Lauroko ikasleak ere oso bidezaleal dira, hortaz, haiek egindako bidaien esperientziak aztertu ditugu, horretarako, inkesta bat sortu eta Lauro Ikastolako hirugarren mailako ikasleen artean banatu dugu haien erantzunak aztertzeko. Datu interesgarri asko bildu ditugu, haien artean ikasle talde honek egindako bidaien edo hil baino lehen egin nahi dituzten bidaiaen zerrenda. Hemen, datu oso interesgarri bat ikusi dugu, askoren ametsetako bidaia Estatu Batuetara (Hawaii, Kalifornia, New York...), Italiara edo Asiara da eta datu honengandik, benetan erakarri gaituena da askok jadanik bidaia hauek egin dituztela. Ikusi dugu, erdiak baino gehiagok urtero bidaiatzen dutela Euskal Herritik kanpo eta pertsona bakarra ez dela inoiz atera.

1


Inkesta

Grafikoak

Maiatzak 13

Bidaiatzearen zaletasuna Behin jakinda, Lauroko ikasleen, multzo honetako pertsonek asko bidaiatu dutela, aztertu nahi izan dugun beste ezaugarri bat izan da jakitea zergatik bidaiatzen duten eta gustatzen zaien. Galdera zen 1-etik 10-era bidaiatzea zenbat gustatzen zaizun puntuatzea eta %50-ak erantzun du 10, hau da, maite dutela, ez du inork erantzun 1 baina bi pertsonek 2 erantzuna eman dute. Beste aldetik, egin dugu galdera bat jakiteko zer gustatzen zitzaien gehien bidaiatzeaz eta erantzun nagusia izan da gustatzen zaiela leku berriak bisitatzea, beste askok ere esan dute kultura berriak ezagutzea eta kirola egitea gustatzen zaiela. Uste izan genuen galdetegia egiterako orduan, kirola bidaiatzeko orduan faktore garrantzitsua zela, zeren gure inguruan ikusi dugu jende asko uda honetarako Goproak erosten ari dela bidaiatuko duten lekuetan buzeoa, parakaidismoa eta kirol desberdinak egingo dituztelako. Gainera kirol espezifikoren bat egiten duten pertsonek torneoetarako ere bidaiatzen dute. Baina gure harridurarako, galdetegiaren erantzunetan ikusi dugu gazteak orokorrean ez direla kirolagatik mugitzen. Galdetegi honekin atera ditugun ondorioak izan dira ikusi dugula gure ikastolako ikasleak nahiz eta gazteak izan jadanik asko bidaiatu dutela eta bidaiatzea orokorrean oso gustuko dutela.

Inkesta

2


7 de mayo de 2015

WILLY FOG, MUNDUARI BIRA 80 EGUNETAN. Guztiok joan gara noizbait bidaia bat egitera Euskal Herritik kanpo. Gaur egungo jendea bere herrialdea bisitatzeaz ahaztu egin da. Nahiago du Espainiatik alde egin eta mundua bisitatu.

Egin dezagun atzera 40 urte, eta imajinatu adin bera izango genuela. 14-15 urterekin asko jota Muskiz-eko hondartzara joaten ginen edo Anbotora, ez zinen Euskal Herritik ateratzen, ez bazen Burgos, Cantabriara edo Frantziara joateko. Orain 14 urterekin munduari bira eman ahal diozu, ikasleak adibidez: Argentinara, Japoniara edo Hawaii joan dira.

Gaur egun toki desberdin asko daude bisitatzeko, baina hiru gaietan banatu ditzakegu: Hondartza, mendia edo hiria. Galdera hau pasatu ostean, jakin dezakegu %52.5 hondartzara doala bidaia bat egiten duenean, gero hiria dator %30arekin eta azkenik %12arekin mendira joaten dela. Hondartza bisitatuena izateko arrazoi asko daude adibidez: erlaxatzeko eta ilunabarra ikusteko perfektua izan daiteke...

Leku hauetara joateko garraiobide desberdinak erabili ahal ditugu: kotxea, egazkina, itsasontzia eta trena. Normala da garraio biderik erabiliena kotxea izatea eta %50ak erabiltzea. Baina, kotxearen atzetik hegazkina doa ez oso urrun gainera %41ek erabiltzen du garraio bide hau. Gainera heriotza tasa baxuenak egazkinak dauka, horrek 1


7 de mayo de 2015

esaten digu segurtasun handia daukala, kotxeak baino askoz gehiago. Faktore batzuk kenduta, autoak askoz gehiago erabiltzen direla egazkinak baino, baina, azken urte honetan munduan 1.200.000 milioi hildako egon dira munduan, aldiz egazkinez joatean gutxi gora-behera 700 pertsona hil dira El Mundo-ren arabera.

Baina ez diogu arreta emango garraio erabilienei bakarrik, zergatik ez gara trenean eta itsasontzian zentratzen. Zergatik ez ditugu hainbeste erabiltzen, zeintzuk dira arrazoiak. Trenak askoz gutxiago kutsatzen dute naturan. Motelago doa, baina horrek bere abantailak izan ahal ditu, adibidez: paisaiaz goza dezakezu, lagunekin hitz egin, zure janaria eraman ahal duzu trenera eta hegazkinekin alderatuta, ez duzu zure maleta eskaner elektromagnetikoetatik pasatu behar. Abantaila guzti horiek zergatik ez dugu aukeratzen, itsasontzian berdina gertatzen da, ez duzu kontrolik, maleta gehiago eraman ditzakezu, ekonomikoagoa izan daiteke eta erromantikoagoa baita ere.

2


Elkarrizketa

26 de marzo de 2015

BIDAIATZEN Bidaiak aldizkaria | Elakarrizketa | Paula Celaya

Paula Celaya Paula 42 urteko emakumea da. Artxandako ikastetxean ikasi eta Deustuko unibertsitatean turismo ikasketak jaso zituen. Gaur egun, Algortan bizi da eta bere hiru seme-alabetaz arduratzen da. Kirola egiteaz aparte, bidaiatzea da gehien gustatzen zaion ekintzetako b at . B e re b i z i t z a n z e h a r, hainbat lekuetara bidaiatu du eta atzerrian bizi izan da ere.

Korsika, Frantzia Egongelan sartu eta Paula sofan eserita dago hankak gurutzatuta, oso irribarretsu dago eta elkarrizketa hasteko gogotsu. Lehen begiradan, bere begi ilunak eta irribarre handia nabarmentzen dira. Gaur, berak behin gaztea zenean Frantziara egindako bidai bati buruz hitz egitera etorri da gurekin. Elkarrizketan zehar lasai egon da eta atsegintasunez erantzun die galdera guztiei. Heltzean, agurtu eta denborarik galdu gabe galderekin hasi gara:

Elkarrizketatzailea: Egunon, eskerrik asko elkarrizketa egiteagatik eta Korsikara egindako bidaiari buruz gurekin hitzegiteagaitik. Paula Celaya: Egunon, plazer bat izango da dituzuen galderei erantzutea.

Elkarrizketa

1


Elkarrizketa

E: Nola sortu zitzaizun bidai hau egiteko aukera? P.C: Ni unibertsitatean Frantsesa ikasten nengoen eta familia batera joateko aukera eman ziguten. Guk bertan egoteaz truke etxeko umea zaintzen genuen. Nik hasiera batean ez nuen bidai horretara joateko asmorik, baina geroago, uda garaian jadanik familian zeudenean ikasle guztiak bertan zegoen lagun batek deitu zidan esanez familia ezagun batek umea zaintzeko laguntza behar zuela eta galdetu zidan prest egongo nintzakeen neu joateko. Nik baietza eman nion eta joan egin nintzen.

26 de marzo de 2015

E: Nolakoa zen familia? P.C: Etxeko jabea Paul

zuen izena eta

gurpildun aulkian zegoen hiru urte lehenago futbol zelai batean istripu bat egon zelako eta gradak jausi egin ziren. Berak alaba bat zuen, Mariana zuen izena eta lau urte zituen, uda guztietan aita bisitatzera joaten zen eta aulkian saila egiten zitzaionez alabaz zaintzea, ni joan nintzen bera eta alaba laguntzera.

E: Nola egin zenuen bidaia? P.C: Garai hartan, udan Korsikara joatea saiagoa "Bizitza lasaia zen ez zeudelako hegaldi zuzenak eta hortaz bidai eta polita zen" luzea eta geltoki nahikotxorekin egin behar izan nuen. Lehenik Irunera joan nintzen eta bertan gauean tren bat hartu nuen Marseillaraino. Bertara goizaldean heltzen zinen eta ondoren aireportura joan behar izan nuen, nahiko urrun zegoena, eta goizeko zortzietan Korsikarako hegaldia hartu nuen. Ni etxetik hain beste aldaketa eta geltokirekin ateratzen nintzen lehen a l d i a z e n , b a i n a , Ir u n e n t r e n g e l t o k i a n unibertsitatean baita ere ikasten zuten neska batzuekin topo egin nuen eta tren bidaia eta aireporturako bidea haiekin egin nuen, gero beraiek beste leku batera joan behar zutenez banandu ginen.

-PAULA CELAYA

G e r o f a m i l i a ko gainerakoekin oso lagun egin nintzen eta osabaizebaren etxera joaten nintzen askotan pistinara. Bizitza lasaia eta polita zen, irlako leku asko ikusi nituen leku askotara eramaten nindutelako. Eta bidaia asko gozatu nuen.

E: Heltzean nola izan zen? P.C: Aireportura heltzean, jende guztia ateratzen hasi zen eta ni joango nintzen etxeko gizona gurpildun aulkian zegoela nekienez, gurpildun aulkian zegoen gizon bat itxaroten negoen. Gende ia guztia joanda zegoen eta ni bertan bakarrik urduritzen hasten nengoela nire adineko mutil gaztetxo bat agertu zen gizonaren iloba zena. Oso mutil jatorra zen eta Paulen, gurpildun gizonaren, etxera eraman ninduen oso herrixka txikian zegoena, mendian. Mariana

Elkarrizketa

2


Elkarrizketa

26 de marzo de 2015

E:Bizitatu zenituen lekuetatik zein gustatu zitzaizun gehien? P.C: Korsika irla txikia da, orduan, ez zeuden hainbeste leku ikusteko, ahala ere, oso irla polita zen eta gehien gustatu zitzaidan lekua kostaldean zegoen herri bat izan zen Sain Florent izenekoa. Frantses asko Korsikara joaten ziren oporretan eta Saint Florent nahiko herri turistikoa zen, asko gustatu zitzaidan.

E: Anekdotarenbat izango zenuke guri kontatzeko? Gertakari barregarriren bat... P.C:

Saint-Florent

Egun batean, Marianarekin jolasten nengoen

aurpegia margotzera eta

Paulen koinatua heldu zen. Bera oso gizon serioa eta zuzena zen, militarra zen. Orduan aurpegi guztia margotuarekin ikusi zigunez lotsatu egin nintzen eta esan nien, esan nahi nien frantzeses, aurpegia garbitzera joan behar nintzela. Eta ez nintzenez gogoratzen nola esaten zen aurpegia frantsesez, pentsatzen hasi nintzen nola esaten zen eta ingeleses gogoratu nintzen 'face' zela eta esan nien "je vais laver le fase" eta orduan ikusi nuen nola biak serio-serio jarri ziren, beno, Paul erdi barrezka hasi zen eta bestea zegoen ez zekiela norantz begiratu, nik zerbait txarto esan nuela nekien, baina, ez nekienez ziur zer, isildu eta komunerantz joan nintzen. Geroago Paulen koinatua joan zenean, Paul barrezka hasi eta galdetu zidan "Zuk ba ahal dakizu fesse frantsesez zer esan nahi duen?" Nik erantzun nion ez nekiela, aurpegia zela uste nuela, orduan berak ezetz esan zidan eta keinu batekin ipurdia erakutsi zuen. Bera barrezka zebilen gelditu ahal "Beti esaten zidan, izan gabe, zeren nik nire aurpegi eta lasaitasun osoarekin esan niena txarren eta gehien "Bueno, ni ipurdia garbitzera noa" izan zen. Paulek beti esaten zidan, txarren eta gehien hitz egiten zuen, berak ezagututako, emakumea hitz egiten zuen, berak ezagututako nintzela.

E: Kontaktuan jarraitu zenuen familiakoekin? P.C: Bai kontaktuan jarraitu genuen, hurrengo urtean itzuli nintzen.

emakumea nintzela"

Eta gero unibertsitatea bukatzean joateari utzi nion, baina, kontaktua mantendu genuen eta nire ezkontzara etorri ziren Paul eta Angelica, Paulen iloba bat, oso harreman ona nuenarekin. Gero ezkondu ostean Portugalera bizitzera joan nintzen eta hor kontaktua galtzen hasi ginen.

E: Garai hartan Watsapp edo halakorik gabe sailagoa izango zen harremanean jarraitzea... P.C: Bai, garai hartan gutunen bidez geunden harremanean gehien bat, Gabonetan postalak bidaltzen genion elkarri, noizbehinka gutunen bat idazten genuen eta batzuetan ere telefonoz deitzen genuen elkar. Baina ez zen gaur egun bezala Watsapparekin askoz erresagoa dela harremana mantentzea.

Elkarrizketa

1


Elkarrizketa

26 de marzo de 2015

E: Azkenik, jakin nahiko genuke zein aholku emango zenion atzerrira esperientzia antzeko bat bizitzera diaten pertsonei? P.C: Nik esango nien lasai egoteko, atsegina izateko eta ez izateko hitz egiteko lotsarik. Gehienetan beste hizkuntza batean hitz egiteak lotsa ematen du, baina hizkuntza bat ondo ikasteko modu hoberena hitz egitea da, ez da ezer gertatzen mila aldiz erratzen bazara.â–Ş

Elkarrizketa

2


Gotzone Ariztimuño

2015ko Apirilaren 12an

GURE AMAK SALBATU NINDUEN "Ni hasi nintzaizun berba egiten zuk entzungo zenidala pentsatuta. " Gure ama
 Aste Santuko egun batean etxeko saloian gaudela, amarekin bizitzari buruz hitz egiten egon naiz. Bizitza momentu batetik bestera zelako erraztasunarekin aldatu ahal den. Nire haurtzaroari buruz hitz egiten geunden eta eduki nituen gaixotasunei buruzko gaia atera zen. Gai horri buruzko galderak egiten hasi nintzen, inoiz ez dudalako horren informazio sakona izan. - Zelan hasi zen dena? - G.A. Goizean goizetik izan zenuen 38ºko kalentura, ez zeneukan jateko gogorik eta medikurenera eraman zintugun. Medikuak esan zigun, adi egoteko ea txarrerantz egiten zenuen ala ez eta holakoetan "Dalsi" hartzeko esan ziguten kalentura ez igotzeko. - Nola konturatu zineten txarto nengoela? - G.A. Arratsalde erdian edo, sukarrarekin jarraitzen zenuen eta ezpainak more jarri zitzaizkizun, orduan dardara egiten hasi zinen eta konturatu ginen konbultsio bat gertatzen ari zitzaizula. - Oso urduri zeunden? - G.A. Bai, baina zure nebak ere holako bat izan zuenez, pasatuko zitzaizula pentsatu genuen.

Gotzone Ariztimuño

1


Gotzone Ariztimu単o

2015ko Apirilaren 12an

- Zer egin zenuen txarto ikusi ninduzunean? - G.A. Konturatu ginen dardara ez zela gelditzen eta zerbait larriagoa izan zitekeela. Orduan 112 telefono zenbakira deitu genuen anbulantzia bat eskatzeko. Lehenengo telefonoz eman zizkiguten hainbat aholku baina haiek ere konturatu ziren larriagoa izan zitekeela eta oso arin heldu ziren. - Nor joan zen nirekin ospitalera? - G.A. Aita joan zen zurekin ospitalera eta etxean negar batean geratu ginen ni eta zure neba- arrebak. Oso momentu gogorra izan zen zu oso txikia zinelako eta ez genekielako zer gertatzen ari zitzaizun. Ni saiatu nintzen zure nebaarrebak lasaitzen baina haiek ere nahiko txikiak ziren eta oso zaila egiten zitzaien egoera hori ulertzea. Gainera denbora guztian galdetzen zidaten ea hilko zinen. - Zein ospitaletan egon nintzen? - G.A. Basurtuko ospitalean, hori baita gu bizi garen lekuagatik dagokigun ospitala. - Ospitalean zer egin zidaten? - G.A. Ospitalera heldu baino lehen, anbulantzian bertan, medikamenturen bat eman zizuten zu egonkortzeko eta konbultsioa gelditzeko. Ospitalera heldu zinenean arineketan sartu zintuzten larrialdietan, baina minutu gutxi igaro ondoren, beste leku batera eraman zintuzten eta zure aitak kontatzen duen bezala, konturatu zen zure egoera benetan larria zela eta zu galtzeko arriskua zegoela. Ez dakigu larrialdietan zehatz mehatz zer egin zizuten. Ordu bete pasatu zenean, erizain bat atera zen larrialdietatik zure arropak poltsa batean eta zure aitak oraindik gogoratzen du, segundo batzuetako kontua izan bazen ere, hauxe pentsatu zuela: "Ezin izan dute ezer egin, Ainhoa galdu dugu". Oraindik horri buruz hitz egiten dugunean oilo ipurdia jartzen zaigu, pentsatuta zure bizia hari batetik zintzilik egon zela. - Zenbat egun egon nintzen ospitalean? - G.A. Astebete egon zinen ospitalean.

Gotzone Ariztimu単o

2


Gotzone Ariztimu単o

2015ko Apirilaren 12an

- Zenbat denbora egon nintzen UCI-n? - G.A. Lehenengo hiru egunak egon zinen han. Egunean behin bakarrik joan ahal ginen zu bisitatzera. UCI-n sartzeak, berez, sentsazio beldurgarria eragiten dizu, han dauden guztien bizia kolokan baitago. Zu ikustera sartu ginen lehenengo egunean, ezin izan genion negarrari eutsi han ikusi zintugulako geldi, tutuak leku guztietatik. Ni hasi nintzaizun berba egiten zuk entzungo zenidala pentsatuta. Bitartean zure aitak ez zuen hitz bat ere esan, erabat paralizatuta geratu zen. Horrez gain, medikuak inguruan zeuden ea zuk nola erreakzionatzen zenuen ikusteko. Kostatu egin zitzaizun zerbait esatea, baina azkenerako zerbait esan zenuen eta horrek itxaropen izpi bat ekarri zigun. Bigarren egunean sartu ginenean berri ona eman ziguten, gelditu barik igaro zenuela gau osoa eta lotuta egon behar izan zenuela tutuak ez kentzeko. Horrek esan nahi zuen hoberantz egiten ari zinela. Azkenengo egunean, tutu barik ikusi zintugun eta nahiz eta oraindik lelotuta bezala egon zuk gu ezagutu gintuzun eta irribarre egin zenigun. Horiek izan dira gure bizitzako egunik gogorrenak eta luzeenak. - Medikuek zer esan zizuten gertatutakoari buruz? - G.A. Hasieran pentsatu zuten meningitis izan zitekeela eta guztiei eman zizkiguten pilula batzuk badaezpada ere. Baina zuri proba batzuk egin ondoren, esan ziguten ez zela. Azkenean haiek ere ez zuten arrazoi sendorik eman. Antza, bakterio batek eragin zizun sepsis izeneko egoera, hau da, gorputzeko organo guztiak gelditzen dira bakterio horrek eraginda. Zorte handia izan zenuen, zure organoak orekatzea lortu zutelako. Ordutik hona zure urtebetetzea ospatzen dugu urtarrilaren 20an, bigarren aldiz jaio zinelako.

Gotzone Ariztimu単o

3


Australia erreportaia

19 de mayo de 2015

AUSTRALIA Australia Ozeania kontinentean kokatuta dagoen herrialdea da, 1901. Urtean Britainia Handitik independentzia lortu baitzuen. Munduko seigarren herrialderik handiena da. Australia lurralde zabala da, natura ugari daukana eta oso kultura aberatsa.

Historia Australiaren historia orain dela 48.000 urte hasi zen, Asiatik abiatuta gizakiak heldu zirenean, hauek, aurrerago aztertuko ditugun australiar aborigenen arbasoak ziren. Williem Janszoon holandar nabigatzailea izan zen lehena XVI. mendean, Australia ikusi zuela aipamen fidagarri bat egiten. Naiz eta holandarrek Australia Holanda Berria deitu ez zuten inoiz kolonizatu. Ez zen 1770. urterarte izan, James Cook-ek Australiako kosta nabigatu zuela eta Britainia Handiarentzat aldarrikatu zuela, Hegoaldeko Gales Berria izena emanez.

1901. urtean, hasieran esandako moduan, Britainiatik independentzia lortu zuten, naiz eta, lehendik koloniak jadanik elkartuta zeuden Australiako Commonwealth-a osatzen. Bigarren mundu guda ostean, Europako inmigranteei harrera egin zieten eta 1970. hamarkada eta gero, Asiako inmigranteei ere ongietorria eman zitzaien. Gertakari historiko hauek direla eta, Australiak gaur egun kultura aniztasun handia du.

Aborigenei dagokienez, 1967.urtean egindako erreferendumaren ondorioz, gobernuak abian lege bat jarri zuen aborigenak errespetatzeko eta gaur egun Australian aborigenak oraindik bizi dira.

Australia erreportaia

1


Australia erreportaia

19 de mayo de 2015

Australiako lehen aborigenak

Australiar aborigenak Australiako lehen biztanleen ondorengoak dira, hortaz, haien ohiturek Australiaren kulturaren zati garrantzitsu bat osatzen dute. Orain, lehengo aborigenen kultura aztertuko dugu haien bizimodua hobeto ulertzeko.

Hizkuntzak Australiaren kolonizazioa baino lehen 250 hizkuntza aborigen baino gehiago hitz egiten ziren. Orain berriz, 20 baino gutxiago hitz egiten dira eta horietako batzuk desagertzeko arrisku handian daude. Esaten da hizkuntza aborigen guztiak harremanduta daudela baina, ahala ere, talde desberdinetan daude sailkatuta. Alde batetik, lurralde gehienean zehar hitz egiten direnak daude, bestetik, herrialdeko iparraldean bakarrik erabiltzen direnak daude. Aditu batzuek ez dituzte hizkuntza desberdinak bezala ikusten, baizik eta, hizkuntza talde bat osatzen duten hizkuntza multzoa bezala.

Erlijioa Aborigenek Tjukurpa edo ametsetako denbora izeneko erlijio batean sinesten dute. Erlijio hau kontakizun multzo bat da haien jatorria, haien harremana naturarekin eta haien etorkizuna azaltzen duena. Tradizio erlijioso hau aborigen kulturaren ardatza da eta haien egunerokoa gidatzen du. Haien leku sakratua egitura harritsu bat da Uluru izenekoa.

Astronomia Aborigen kultura, oraindik existitzen den, kulturarik zaharrenetakoa dela kontuan izanda, esan dezakegu historiako lehen astronomoak izan zirela. Adibidez, aborigen talde batzuek astroen mugimendua egutegi moduan erabiltzen dute. Askotan fenomeno astronomikoei esanahi erlijioso edo mitologikoak ematen dizkiete.

Australia erreportaia

2


Australia erreportaia

19 de mayo de 2015

Artea Artean, aborigenen pinturak tradizio milenarioak dira. Margotzen dituzten irudiak Tjukurpako kontakizunak errepresentatzen dituzte, hauek azaltzen, hortaz, idazkera metodo bat bezala kontsideratuta dago. Gehienetan harrietan, enborren azaletan edo ehunetan margotzen dituzte. Beste pintura metodo bat ere erabiltzen zuten aitzinean, pintura rupestreak, hondarrean egindako marrazkiak eta gorputzerako margoak dira.

Musikari erreparatuz, ere soinu bereizgarriak dituzte, batez ere instrumentu bereziei ezker lortutakoak. Australiar aborigenen instrumentu famatuena didgeridoo izeneko instrumentua da. Tradizionalki Kimberly herrialdeko gizonek jotzen zuten. Instrumentu hau mundu osotik zabaldu da eta oso erabilia da rock, pop eta jazz musikan adibidez.

Sukaldea Aborigenen elikadura Bush tukerra da. Janari mota hau, animalia espezieak eta australiar begetalak dira, gizakiari naturan bizirautea onartzen dietenak. Elikagai hauen ezagutza aborigen kulturaren atal bat da. Elikagai hauek brasan sukaldatzen dira edo landare azaletan biltzen dira lurrean egindako labeetan sukaldatzeko. XVIII. mendetik aurrera aborigenak haien lurraldeen galeraren ondorioz, ezin izan zuten haien elikatzeko ohiturekin jarraitu. Gainera, europarren eta elikagai berrien agerketa bush tukerra desagertzea eragin zuen. Geroago 1970. hamarkadan aborigen elikadura tradizionala modan jarri zen eta jatetxe batzuetan bush tukerra berriro agertzen hasi zen.

Australia erreportaia

3


Australia erreportaia

19 de mayo de 2015

Gaur egun Australia gaur egun herrialde zabala da, naturaz betea, fauna eta flora anitz eta berezi batekin. Naiz eta aborigenak oraindik Australian bizi asko aldatu egin da bizitzeko modua eta haien jatorrizko kulturaz aparte hain beste kultura desberdin gehiago ikusi daitezke, Australiara inmigratu duten pertsonek eramandakoak gehien bat.

Fauna eta flora Naiz eta Australiako zati garrantzitsu bat desertikoa izan habitat mota desberdin asko daude, txilardietatik ohian tropikaletaraino. Australiako espezie asko autoktonoak dira eta haietako asko desagertzeko arriskuan daude. Animaliei begiratuz, martsupialak, koalak edo ornitorrinkoak dira famatuak Australian, baina esanguratsuena dudarik gabe kangurua da. Landareen aldetik, gehienak endemikoak dira, hau esan nahi du munduan bakarrak direla, honek Australiako flora beste batzuengandik bereizten du.

Australia erreportaia

Leku harrigarriak Herrialde honek toki harrigarri asko dauzka bisitatzeko eta hemen Australiara joanez gero bisitatu behar dituzun leku horietako batzuk aipatuko dizkizuegu. Lake Hillier lakua ur arrosa duen lakua da, Queenslandeko ur jauzia, Uluru arroka, Clef irla, Shark Bay urak, Kangaroo irlak, Katherine George, hamabi apostolen arrokak, The Great Ocean Road, King's canyon, Wineglass Bay... Eta asko gehiago! Leku guzti hauek hainbat ekintza egitea ahalbidetzen dute, adibidez, surfa, parakaidismoa edo puentinga egiteko zonalde izugarri politak daude.

4


LA DOLCE VITAREN HIRIA EZAGUTZEN Erroma Italiako hiriburua da. 2.823.201 biztanle ditu, beraz, Italiako hiririk populatuena da. Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den Vatikano Hiria, Aita Santuaren etxebizitza eta kristautasun katolikoaren egoitza. Bere historiagatik eta eraikinengatik nabarmentzen da.

Kirola Italiako futbol ligan, Erromako taldeetatik Roma eta Lazio taldeak nabarmentzen dira, 2.eta 3.postuetan doazenak. Beste alde batetik, saskibaloian, Virtus Roma nabarmentzen da. Beste hau 10.postuan doa, baina Erroman sortutako eta Europako inoizko talde hoberenen artean dago.

Turismoa Erromak, bere historia dela eta, leku asko ditu bisitatzeko. Adibidez, Vatikano hiria, Erromatar foroa, Koliseoa, Fontana di Trevi, Panteoia...

1


Vatikano hiria Vatikanoa edo Egoitza Santua, munduko estaturik txikiena da. Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia da. Erromako hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. San Petri basilika da eraikinik garrantzitsuena. Bramante, Michelangelo eta Maderno dira basilika horren arkitektoak. Vatikanoko ekonomia turismora bideratuta dago. Gainera Aita Santua aldatu zutenetik, turismoan lortzen duten diru gehiena txiroentzat da. Urtean 257 milioi euro irabazten dituzte gutxi gora behera. Vatikanoko museoetara joaten bazara, benetan gehigarriena da, azkenean ikusi ahal duzuen Michelangeloren Capilla Sixtina.

Erromatar foroa Erroma inguruan garatu zen tokia da, eta bertan egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa. Gaur egun, bere hondakinengatik da ospetsua. Hainbat eraikin, hondakin eta monumentu garrantzitsu ditu, adibidez, Romuloren tenplua, Titoren arkua eta Emilia basilika.

Koliseoa Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da. 50.000 pertsonentzako zen. Behean Enperadorea eta Senatariak zeuden eta gorantz egin ahala, gizarteko maila baxua goko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Gaur egun, Erromako leku ospetsu eta erakargarrienetariko bat da. 2


Fontana di Trevi Fontana di Trevi Erromako iturri handiena eta ezagunena da, eta gehiengoaren iritziz, munduko famatuenetako bat ere bai. Palazzo Poliren alde batean eraikita dagoen XVIII. mendeko iturri hau Nicolò Salvik diseinatu zuen. Bertan barroko eta klasizismo estiloak nahasten dira. Ohitura zaharraren arabera, iturriari bizkarra emanez txanpon bat uretara botatzen duenak zorte ona izango du, segurazki Erromara itzuliko delako.

Panteoia Jainko guztiei eskainitako tenplu zirkular bat da. Bere kupulagatik da famatua, bereziki 8,9 metroko diametroko zuloa daukalako. Hortik argia eta euria sartzen da. Zerua garbi dagoenean izarrak ere ikusi daitezke.

Gastronomia Italiako gastronomian pasta nabarmentzen da. Han kolore, forma eta zapore desberdinetako pasta aurki dezakezu. Jatetxeak edozein lekutan daude. Onena kaleen artean sartzea da, eta han zaudenean terraza baten ezartzea. Navona plazatik gertu, Goberno di Veccio kalean Bafeto pizzeria famatua dago, baina goiz joan behar duzu bestela ilara handiak egon ahal direlako. Trastevere Erromako auzo oso atsegina da. Kaletartean jatetxe eta taberna ugari daude eta oso giro ona. Ospe asko dauka Augusto tabernak, baina han nahibeste daude. Edarietan lanbruskoa tipikoena da. Pasta plater bat amaitu ostean ezin zara Erromatik joan izozki bat dastatu gabe, bereziki, Giolitti dendakoa, parlamentu eta Panteoiaren artean dagoena.

3


Erosketak Erroma hiri handia izanda edozein motatako arropa erosteko aukera duzu, garestia, merkea, modernoa, estilo ezberdinetakoa... Markadun arropa erosi nahi izan ez gero Via condoti k a l e r a j o a n b e h a r z a r a . Pi a z z a Na v o n a t i k Espainiako plazara doan kalea da. Arropa merkeagoaren bila bazabiltza, Via del corso k a l e r a j o a n b e h a r z a r a . K a l e h o r i h i r i ko nagusienetariko bat da. Denda hippyagoa gustatzen bazaizu Trasteveren aurkituko duzu.

4


19 de mayo de 2015

KIROLA EGIN NAHI DUT

Zergatik egiten dugu korrika? Gero eta gehiago jendea ikusten dugu kaletik korrika egiten. Batzuek pentsatzen dute jendeak korrika egiten duela fenotipo bat dugulako guztion buruetan. Jendea gaur egun argal eta sasoian egon behar da, baina duela bi mila urte pertsona baten fenotipoa lodi egotea zen, horrek boterea eta pribilegioak ematen zizkizun. Sasoian egoteko bi modu daude, batetik kirola egin eta bestetik osasuntsu elikatu.

1


19 de mayo de 2015

Elikadura Janari osasuntsua Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura ditugu edozein motatako jakiak. Elikadura gehiago kontsumitzeak eta erraz eskuratze horrek obesitatea erakarri dezake gure herrialdean.

Elikadura on bat izateko, faktore batzuk eduki behar ditugu gogoan: 1. Guztiok maite ditugu litxarkeriak edo aragi oso koipetsua, baina ekiditu behar ditugu. 2. Txerrikiak, enbutidoak, arrautzak eta esnekiak mugatu egin behar dira. Modu egoki batean kontsumituz gero ez litzaiguke ezer gertatuko, baina asko kontsumituz gero arazoak izan ahalko genituzke. 3. Fruta, barazkiak, arraina eta oliba-olioa derrigorrez kontsumitu behar dira. Medikuek 5 fruta zati gomendatzen dituzte egunero. Fruituek 11 bitamina mota izan ahal dituzte. Fruta garrantzitsuena eta gomendagarriena kasu honetan kiwia da. Bitamina C, E, A eta K(potasioa) dituelako. Esateko dago, laranjak baino bi aldiz bitamina C gehiago dituela, eta 50 kaloria 100 gramoko.

4. Jan orduak kontrolatu. Guztiok jaten dugu zerbait orduz kanpo gaudenean; goxokiak, gailetak... Jateko ordutegi edo ohitura bat hartu behar dugu, hau da, gosaria, hamaiketakoa, bazkalordua, askaria eta afaria.

Elikadura txarraren ondorioak Obesitatearen ia kausa bakarra energiaren desoreka da. Honek hau esan nahi du: zure gorputzean sartzen den energia kontsumitzen ez denean gertatzen dena. Energia guzti hau janari desegokietatik dator. Adibidez Mc Donald hanburgesa sinpleenak, ogia eta aragi zati minimo batek 225 kaloria ditu, ume batek horrelako hanburgesa bat jaten badu eta koipe hori ez badu kontsumitzen, bere gorputzean geldituko da koipe moduan. 2


19 de mayo de 2015

Kirola Zergaitik egin behar dugu?

1.

2.

Psikologikoki: Kirola egiteak gure gorputzarentzat onura bat da. Baina ez bakarrik fisikoarentzat, baita ere burmuinarentzat. Endorfinak askatzen ditugu, substantzia kimiko bat da, Substantzia hori askatzen denean lasaiago eta baketsuago gaude. Bestalde, pertsona batzuei hobeto lo egiten lagundu diezake. Gainera kirolak benetako lorpen eta urguiluak sortu ditzake, adibidez zure 100m pertsonalak garaitzen dituzunean. Gaixotasunak: AEBk kirolak gaixotasunetan nola eragiten zuen aztertu ondoren, emaitza batzuk atera zituzten, haien artean bat bereizten zen; Kirola egiteak gaixotasun kardio baskularretan eragina zuela, adibidez hipertentsioan. Zeren eta kirola egitean gaixotasun horiek edukitzeko aukerak murrizten ziren. Orain ez da bakarrik helduen gaixotasun bat, baita ere nerabetan agertzen hasi da. 3.Zahartze prozesua moteltzen du. Gizonak eta emakumeak gehienetan heldutasun batera heltzen direnean gaixotasun bat izaten dute Osteoporosis deitutakoa. Gaixotasun horrek hezurren malgutasunari eragiten die, askoz ahulagoak bihurtzen dira. Hori ez gertatzeko medikuek igeri edo korrika egitea gomendatzen dute. Horrekin zure gorputz guztia mugimenduan jarri ahal duzulako.

3


19 de mayo de 2015

Dean Karnazes 1962ko abuztuaren 23an jaio zen Los Angelesen, AEBn. Munduko maratoi korrikalaria da. Korrika egiten hasi zen 9 urte zituela, egunero ikastolara korrika joaten zen. 11 urterekin aldiz, Los Angeleseko arroila gurutzatu zuen punta batetik bestera. 12 urterekin, gurasoek ezer jakin gabe, bere aiton-amonen etxera joaten zen bizikletaz, 62 kmra zegoela. 16 urterekin, 1,6 kmko lasterketa bat egin zuen 25kg ko z aku batekin eta lehenegoa gelditu zen. Marka asko zapaldu ditu Deanek, baina batzuk nabarmentzekoak dira: 1.- 560kmko lasterketa bat egin zuen, 80 ordu eta 44 minutu egon zen korrika egiten lo egin gabe. 2.- South Pole Marathon lasterketa egin zuen, -25 graduko tenperaturan eta elur-erraketa gabe. 3.- 2006an, maratoiak egin zituen 50 estatuetan 50 egunetan. 4.- Marka asko egin ditu baina berarentzat garrantzitsuena 234km 24 orduetan egitea izan da.

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.