Dzanga aldizkaria

Page 1

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)


Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)


BIZITZA IPUINA DA Politikoak lapurrak eta gezurtiak dira Nola izan zen zure haurtzaroa? Oso ona, Errepublika garaian jaio nintzen, Bartzelonan. Nire aita Bartzelonan lan egiten ari zen, baina hemengoa zen nire ama bezala. Hemen ezkondu ziren. Geroago gerra hasi zenean oso txarra.

Angel Serna Uribarri 1928an Bartzelonan jaio zen. Espainiako etapa latzak bizi izan ditu hala nola guda zibila txikitan eta Frankoren diktadura. 14 urterekin lanean hasi eta geroago bere familia osatu zuen.

Zenbat urterekin hasi zinen lan egiten? Zertan egin zenuen lan? Hamalau urterekin hasi nintzen lanean. Bizkaiko industria zentroan sartu nintzen, hor ikasten hasi nintzen. Ni hasieran marrazketa teknikoan oso ona nintzenez mundu horretan sartu nahi nuen, baina bulego lanetan adibidez kontabilitatea ikasten hasi nintzen.

Zenbat urte zenituen Franko agintean jarri zenean? Bartzelonatik ekarri nindutenean, bederatzi urte izango nituen.

1


Nola izan zen zure bizimodua Frankoren garaian? Ez neukan arazorik inorekin. Gerra amaitu bezain laster nire gurasoekin Bartzelonatik itzuli nintzen Alonsotegira eta hortik Deustuko Erriberara, hor bizi izan nintzen nire nerabezaroa eta gaztaroa ezkondu nintzen arte.

Nola ezagutu zenuten zure emaztea eta zu elkar? Tranbian nengoen. Bera korrika zentorren tranbia ez galtzeko, lurrera erori zen eta belaunean zauria egin zuen. Ni hurbildu egin

Noiz utzi zenion lan egiteari? Nik lan egiten nuen lantegia itxi egin zutenean, 56 urte nituela langabezian gelditu nintzen. Gero bi urte bizi izan behar genuen bagenituen aurrezkiekin eta Gizarte Segurantza nire poltsikotik ordaintzen, zure ama oraindik unibertsitatean zegoen.

Zer aldaketa ikusi duzu lehendik gaur egun arte?

nintzen eta erretzeko papera

Aldaketa galanta ikusten

emon nion zauria sendatzeko.

dut. Bizitza orain

Horrela ezagutu nuen.

errezagoa da, adibidez,

Noiz ezkondu zineten eta non bizi zineten? Elorrietan 1955ko uztailaren 16an ezkondu ginen. Elorrietan emaztearen gurasoekin bizi izan ginen bi urtean zehar. Gero Olabeagan beste bi edo hiru urte eta azkenik Deustuan orain arte.

Zenbat seme alaba izan dituzu? Hiru seme-alaba izan ditut: Lehena Angelmanu 1956an Elorrietan jaio zena, bigarrena Mariespe 1959an Bego単ako amatasun klinikan jaio zena eta azkenik Izaskun 1963an Deustuan jaio zena.

orain denetarik daukazuenez ez diezue guk egiten genuen aprezio berbera egiten gauzei. Adibidez niri agenda bat ematen zidatenean altxor moduan hartzen nuen.

Zer pentsatzen duzu gaur egungo jendeataz? Jende xehea antzekoa da baina politikoak eta agintean daudenak lapurrak eta gezurtiak dira. Jendea kontrolatu nahi dute beren interesetarako. Bizitza ipuina da.

AITOR PEDRAZ DBH 3.D

2


Neure burua hogeita bat egunetan gainditzen 3. ebaluazioan zehar euskara arloan irakasleak erronka bat egitea iradoki zigun. Nire aldetik hogeita bat egunetan zehar etxeko lanetan egotea erabaki nuen.

Hona hemen nire egunerokoaren egun batzuk:

Eskuineko testuan erronkako egun batzuetan zehar egindako jarduerak kontatu ditudala ikus dezakegu. Lehenengo egunean oso ondo hasi nintzen, etxeko lanak egiteko gogoekin baina gauzak gauean aldatu ziren. Zaborra botatzeak nagia sentiarazten zidalako. Hori zaborra botatzen nuen ia egun guztietan gertatzen zen, normalean nagia sentiarazten zidana berandu botatzea baitzen. Egunero ohea egiteak ez zidan nagirik sentiarazten baina batzuetan kostatzen zitzaidan. Agian ohea egitea betidanik egin beharreko gauza izan zelako edota lan gutxi

Deustuan, 2015ko apirilaren 9an Erronka hasten Gaur lehenengo eguna izan da. Espero nuena baino hobea izan da. Altxatu naizenean ohea egin behar nuela gogoratu izan dut. Berdin izan zait egitea, erraza da eta denbora gutxi egon naiz egiten. Horrela ez du nire aitak edo nire amak egin behar eta lana gutxitzen diet. Uste dut ohea egitea oso lan erreza eta arina dela gaurkoa bezalakoa egun guztiak badira. Beste aldetik, nagia eman didana zaborra botatzea izan da, gainera gaueko hamarrak eta erdietan joan izan naiz botatzera, zorionez etxetik edukiontzietara distantzia laburra dago, izan ere, ez dut paseo handi bat egin behar.

suposatzen zitzaidalako. Azkenean sentsazio onenetarikoa erronka betetzen nuela ahalegin handirik egin gabe izan zen.

Beraz, egun guztiak horrela badira ondo eramango dut hogeita bat eguneko erronka.


Sentsazio onena dudarik gabe nire afaria egin nuenean izan zen, egtea asko gustatu zitzaidalako. Tortila frantzeserara egin nuen, hori eta beste gauza errazak baino ez dakidalako egiten. Egunerokoan idatzi nuen bezala, izugarri gustatu zitzaidan gelditzen zitzaidan sentsazioa hori egitean. Erronkako gauzarik errezena ohea egitea izan zen. Beti egiten nuenez azkenean ohituratzat hartu nuen eta oso azkar egiten zenez erronkako gauzarik errazena izan dela esan dezaket.

Erronka osoko sentsazio txarrena zaborra botatzea izan zen. Hasieran hori eta ohea bakarrik egingo nituen baina lan horiek askotan ez errepikatzeko etxeko lan ezberdinak egitea aukeratu nuen. Zarama botatzea erronkako sentsazio txarrena izan zen ez nuelako jasaten. Egunerokoan esaten dudan moduan kaleko arropa jarri, etxetik atera, itzuli eta berriro ere pijama janztea oso astuna zen. Hori agian lehenengo egunetan gustura egin ahal nuen baina beti hau egitea azkenean gauza desatsegina izan zen.

Deustuan, 2015ko apirilaren 10ean Nagia Gaur bigarren eguna izan da. Animo gehiagorekin nago erronka hau lortzeko. Altxatu naizenean atzo baino nagi handiago sentitu dudala konturatu naiz ohea egitean. Gosaldu eta gero nire logelara joan naiz iPadarekin jolastera. Jolastu ondoren etxerako lanak egin ditut eta hori eta gero ohea egin dut. Gaur atzo baino denbora gehiago egon naiz ohea egiten gauean asko mugitu naizelako. Hala ere, ohea egitea oso erraza dela pentsatzen dut. Gaur izugarrizko nagia emon didana zaborra botatzea izan da. Oso berandu atera naiz hori egiteko, hamaika eta erdietan. Ez zegoen ia inor kalean, oso berandu baitzen. Zaborrak biltzen dituen kamioia ikusi dut hauek eramanez. Espero dut gaur bezala inoiz ez berriro gertatzea.


Erronkako gauzarik zailena lisatzea izan zen nahiz eta hasieran erraza zela pentsatu. Jarduera hau bakarrik azken egunean egin nuen. Nire amak azaldu egin zidanean erreza zela pentsatu nuen baina egitean konturatu nintzen ez zela zirudien bezain erreza. Despistatu egiten bazinen arropa erre ahal zenuen eta. Kablea entxufatu nuenean lisatzeko tresna oholaren gainean utzi nuen ez nekielako azkar-azkar berotzen zela. Arroparen bat horren azpian utzi egin banu janzki hori erre egingo nuen. Ondorioz, etxeko lanen barruan elektro tresnaren bat erabiltzekotan kontu handiz erabili behar dela ikasi nuen.

Jarduera egiten pasatu nuen denborari dagokionez kristalak garbitzen denbora gehien eman nuen ekintza izan zela esan dezaket. Kristala barrutik eta kanpotik garbitu egin nuen leihoan edozein orban berehala nabaritzen zelako. Izan ere, nire helburua garbi-garbi gelditzea baitzen. Denbora gutxien eraman didan jarduera, lehen azaldu dudan bezala, ohea egitea izan zen.

Deustuan, 2015 ko apirilaren 29an Lortuta! Gaur erronkaren azken eguna da. Altxatu bezain laster gosaltzera joan naiz eta hori bukatzean ohea egin dut gero prisarik ez izateko. Ia beti bezala izaretatik bakarrik tiratu behar izan dut hau ondo egiteko. Erronka honekin lortu dudana hemedik aurrera egunero ohea egiteko gogoa da. Lehen ez nuen egiten eta nire gurasoek egiten zuten. Orain denbora aurreztuko diet eta nik egingo dut. Gaur lisatu dut. Erronkako gauzarik errazenetarikoa iruditu zait baina ez zait asko gustatu. Azken eguna zenez zerbait ezberdina egiteko gogoa piztu zait eta horregatik lisatu dut. Uste dut erronka honekin lortu dudana zerbait egin nahi baduzu hogeita bat egunetan zehar egitea da, adibidez ohea hogeita bat egunetan zehar egin dut egunero, eta orain egunero egingo dut honi esker. Beraz, ariketa hau guztia irakasleak proposatzea oso interesgarria iruditu zait erronka pertsonalaz aparte lehen ez naukan zerbait daukat.


Erabilitako elektrotresnen artean ekintzarik errazena xurgatzailea pasatzea izan zen, bakarrik makina piztu behar zelako. Horren ostean zikin dagoen lekutik astiro pasatu behar zen. Gainera etxean erabili nuen xurgatzailea makinen artean seguruenetarikoa zen eta oso arina izanik, ez nuen ia indarrik behar mugitzeko. Bere ezaugarrien artean nabarmenena kablerik ez izatea zen. Xurgatzailearen zatirik txarrena zarata handia egiten duela zen.

Erronka honen ondorioz etxeko lanak egitea eguneroko gauza dela eta oso astuna dela konturatu naiz. Gainera orain nire ohea egunero egiten dut eta etxeko lanen bat egiten laguntzen dut.

Deustun, 2015 ko apirilaren 24an Gogoekin Gaur hamaseigarren eguna izan da. Larunbata zenez, ez dut ohea egiteko nagirik izan eta lasai-lasai eta prisatk gabe egin dut. Ohea egiterakoan izan ditudan sentsazioak ez dira txarrak izan jada ohea egitean ez dut ia inoiz nagirik sentitzen, bakarrik prisaka joaten naizenean. Erronkako gauzarik hoberena da errazena dela uste dudalako, gainera ez dut txarto lo egin eta ohea egitea erraza izan da eta ez dut denbora asko izan behar egiteko. Gaur xurgatzailea pasatu dut etxetik. Ez dit nagirik eman gauza berria zelako eta gustatu egin zaidalako baina uste dut hori egunero egiten badut nagi itzela emongo didala egitea. Etxekolan guztiak egiten saiatuko naiz.

DBH 3.D Aitor Pedraz


Kirola ez da alferraren leloa Aitor Pedraz DBH3.D

KIROLA EZ DA ALFERRAREN LELOA

!1


Gaur egun oso arrunta da gazteen artean kirola egitea. Izan ere, igeriketa askotan praktikatzen den kirola denez, jendeak igeriketarekiko ohiturak jakiteko artikulu hau egin dut.

Pertsonen %51,7 igerilekura behartuta joaten da Lauro Ikastolaren ikasleen erdiak igerilekura behartuta joaten dela adierazi du, hau da, %51,7. Agian igerilekutik oso nekatuta ateratzen direlako adierazi dute hori, beste pertsona batzuek,%20,7 zorabiatuta ateratzen direla esan dute. %41,4ri gustatzen zaielako doaz igerilekura. %5,2k bizkarrean zerbait txarto dutelako, adibidez, eskoliosia dutelako joaten direla adierazi dute eta %1,7k lagunekin egoteko igerilekura joaten direla esan dute. % 27,6k igeri egin eta gero indartsuago sentitzen direla esan dute.

KIROLA EZ DA ALFERRAREN LELOA

!2


Krol estiloa gehien gustatzen den igeri-estiloa da Dirudienez Lauro Ikastolaren ikasleei gehien gustatzen zaien igeri-estiloa Krola da %50,7k hau erantzun dutelako eta gutxien gustatzen zaiena bizkarestiloa da tximeleta-estiloarekin batera, erantzunen %41,2k horrela adierazten dute.

Igerilekura gehien joaten den eguna asteazkena da Lauro ikastolako ikasle asko asteazkenean joan ohi dira igerilekura %30,4. Osteguna da gehien joaten den bigarren eguna %21,7, baina astearteak osteguna ia gainditzen du %20,3 eraman duelako. Asteartea baino gutxiago astelehena dago %15,9 erantzunekin. Astelehena baino gutxiago ostirala eta igandea dago %4,3 erantzunekin. Azkenik larunbata dago %2,9.

Beraz, datu hauen arabera esan dezakegu gaur egungo gazteriak ez duela oso jarrera baikorra igeriketaren aurrean, jende asko behartuta egiten duelako edo osasun arazoengatik, ez benetan gustora dagoelako.

KIROLA EZ DA ALFERRAREN LELOA

!3


Erreportaia

19 de mayo de 2015

IGERIKETA

AITOR PEDRAZ

DBH 3.maila D

Aitor Pedraz Igeriketa

1


Erreportaia

19 de mayo de 2015

Igeriketa uretan mugitzea da, besoen, hanken eta gorputzaren mugimenduen laguntzaz. Oso kirol zaharra da, historiaurretik gaur egun arte bizirik dagoena. Izan ere, kobazuloetako margolan batzuetan, historiaurreko Harri Aroan, orain dela 7500 urte, igeriketa- irudiak agertzen dira. Berari buruzko lehenengo idazkiak kristo aurretik 2000 urtekoak dira. Grezian eta Erroman igeriketan aritzen ziren borrokalariak entrenatzeko. Joku Olinpikoetan Atenasen 1896an igerilariak parte hartzen hasi ziren. Igeriketa gaur egun kirol praktikatuenetarikoen artean dago, oso kirol erabatekoa baita. Txikitatik irakasten digute, gizakiak ez dakielako berez igeririk egiten, mugimendu zehatz batzuk praktiketan jartzen ikasi behar du. Normalean itsasoan edota igerilekuan aritzen gara. Itsasoan praktikatzen dugu udan batez ere eta urte osoan zehar igeri lekuan. Igeriketa barruan hainbat igeri-estilo daude. Ohikoenak hauexek dira: -Krola: gehien egiten den estiloa da. Txikitatik irakasten diguten lehenengoa. Estiloetatik azkarrena da eta beso bat airean izanda aurrera eramatean datza beste besoa urarekin gorputza abiada hartzen duen bitartean. Hori egitean hankak astindu behar dira azkarrago joateko.

Aitor Pedraz Igeriketa

Pertsona bat krol estiloan igeri egiten Krol estiloa igeri egiten egon den abiadurarik handiena 2,39 izan da, 8,6 km orduko gutxi gora behera.

2


Erreportaia

19 de mayo de 2015

-Bizkar estiloa: bigarren estilo geldoena da. Estilo honetan igerilekuaren lurraren kontrako posizioan egon behar da. Besoak banan-banan aurrera eta atzera eramaten dira urarekin abiada lortzeko. Bizkar estiloaren abiadurarik altuena 1,84 metro segundukoa izan da. -Bular estiloa: estilo honetan igerilaria ahozpez flotatzen da besoak aurretik, esku ahurrak zoruari begira. Egin beharko dituen mugimenduak hauexek dira: besoak atzerantz zabaltzen dira sorbalden lerroan egon arte, beti ur azalean eginez, nahiz gainetik nahiz azpitik. Hankak gorputzetik hurbil tolesten dira eta ez dira sorbalden zabalera baino gehiago zabaldu behar. Belaunak eta behatzak kanporantza eramaten dira abiada handiagoa izateko. Hori egindakoan gorputz adarrak luzatzen dira behar genuen abiada lortuz. Besoak hasierako lekura bueltatuko dira. Bular estiloan 1,67 metro segunduko abiadurarik azkarrena izan da. Tximeleta estiloa: Bular estiloaren aldaera da. Estilo honetan bi besoak batera ur gainetik eramaten dira eta gero atzerantza batera ere gelditu barik, aldaka har baten moduan mugitu behar da, gora eta behera abiada hartuz. Lehenengoz burua uretan sartzen da, gorputza uhin bat bezala mugitzen da eta azkenik ostikada bat ematen da burua uretatik ateratzen airea hartzeko.

Aitor Pedraz Igeriketa

3


Erreportaia

19 de mayo de 2015

Igeriketan egiten diren kirolak 路Waterpoloa: Eskuekin jokatzen den kirola da. Bi ate jartzen dira igerilekuaren bi muturretan. Bi taldek jokatzen dute. Talde bakoitzeko zazpi jokalari daude. Helburua beraien ez den atean baloia sartzea da. Partidua zortzi minutuko lau zatitan banatzen da. Talde bereko jokalari guztiek txano kolore berdina dute. Faltak egitean hainbat zigor daude, adibidez, denbora mugatu bateko kanporatzeak edo behin betiko kanporatzeak. 路Igeriketa sinkronizatua: Mota hau igeriketa, gimnastika eta dantza batzen dituen jarduera da, non igerilari talde batek igerileku batean ur gaineko nahiz ur azpiko mugimendu segida harmoniatsua bete behar duen. Lehenengo lehiaketa Alemanian ospatu zen 1891. urtean. Urteak pasa ondoren 1984. urtetik aurrera kirol olinpikoa izan da.

Igeriketa munduan Michael Phelps munduko onenetarikoa da. Michael Fred Phelps Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuetan, 1985eko ekainaren 30an jaio zen. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen sei urrezko eta bi brontzezkoak. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, Alexander Dityatinek 1980an egindako marka berdinduta. Michaelek irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilaririk onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan.

Aitor Pedraz Igeriketa

4


Erreportaia

19 de mayo de 2015

Phelps zortzi proba olinpikoetan parte hartzeko sailkatu zen Pekingo 2008ko Olinpiar Jokoetan, eta Mark Spitzek zuen Joko Olinpiar batean zazpi urrezko domina lortzearen errekorra hausten saiatzen ari zen. 2008ko abuztuaren 11an, Phelpsek bi urrezko domina zituen jada, bietan errekor mundial berriak ezarriz. 2012ko Londresen jokaturiko Olinpiar Jokoetan dominarik gehien eskuratu zituen kirolaria izatera iritsi zen, guztira 22 lorturik, urrezko 18, zilarrezko 2 eta burdin horizko 2. Baina berari buruz dakigun guztia ez da urre kolorekoa, eskerrak azken albistea itxaropentsua den arazo batzuk izan baititu. 2015eko apirilaren 16an egunkarietan argitaratu zen Michael Phelps mozkorturik gidatzeagatik zigortuta egon ondoren txapelketetara bueltatuko dela. Igerilariak ez du parte hartuko Kazanen ospatuko diren Mundialetan baina 2016 Riora joateko txanda lortuko duela uste du. 2014ko urriaren bian, Baltimore-n, Estatu Batuetan, poliziak Michael Phelps atxilotu zuen mozkortuta gidatzeagatik. Damututa zegoela horrela esan zuen Twitter-en : “egin dudana oso larria da eta arduradun bakarra neu naiz”. Agian bere burua ez zen bere giharrak bezain sendoa. Hainbeste entrenamenduk eta presioak txoratu egin zuten. Espero dugu hau guztia iraganaldiko kontuak izatea eta berak adierazi duen bezala “oso zaila egiten zait Munduko Txapelketetan, Kazanen, parte ez hartzea, zigorra onartzen dut. Azken bi hilabeteak, beharbada, nire bizitzako gogorrenak eta latzenak izan dira. Jende askori min egin diot eta izugarria izan da”.

Aitor Pedraz Igeriketa

5


Erreportaia

19 de mayo de 2015

Phelps igerilekura bueltatuko da 100metro tximeleta estiloan aritzen. Horrez gain 100 metro bizkar, 400 metro krol eta 200 metro estilo desberdinak erabiliz. Ea berriro lortzen duen bere erronka, zorte on Michael!!!

Aitor Pedraz Igeriketa

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.