Ederr aldizkaria

Page 1


• Familia bit · e't. · • ~

...

11


AITA SUHILTZAILE Aita-Biografia Aita 1962an jaio zen. Txikitan Bilbon bizi zen bere ama eta izeba batekin, ez baitzuen aita ezagutu. Ikasketetan ondo zihoan, eta amaitzean suhiltzaile izateko oposaketa batzuetara aurkeztu zen eta gainditu zituen. 22urterekin hasi zen lan horretan eta 30 urte iraun ditu horretan.

Introdukzioa Elkarrizketa hau aitari egitea erabaki dut lan polita baina arriskutsua duela pentsatzen dudalako. Uste dut gauza interesgarri asko kontatu ahal dituela gai honi buruz.

Zergatik aukeratu zenuen lanbide arriskutsu hau? J.A Bueno ba, txikitatik beti izan da erakartzen ninduen lanbide bat, eta gainera lanbide polit bat delako jendea laguntzen duzulako eta haiek eskertzen dizutelako.

Zenbat suhiltzaile daude parke batean? J.A Hori ez da beti berdina, parke batzuetan batzuetan gutxiago, adibidez bilbokoan gutxi gora behera 40 suhiltzaile egongo dira. V.

M. N.

Adinak eragina du edo guztiok egiten dituzue interbentzio berdinak?

N. N. n.

J.A Normalean guztiak egiten ditugu berdinak, gauza berdinak jakin behar ditugulako, baina egia da kasu konkretu batzuetan behar N. bada suhiltzaile zaharrago batek zailtasunak ditu eta gazteago batek ordezkatu behar du.

1


Zein motatako espezializazio graduak daude? J.A Beno, gure zerbitzuan lehen postuan suhiltzaile gidaria dago, gero "cabo"ak edo erreleboaren buruzagiak, ondoren sargentuak, ostean ofizialak eta sub-ofizialak eta horien guztien gainetik zerbitzuaren buruzagia dago.

Zer nolako ordutegia duzue? J.A Gure goardiak 24 ordukoak izaten dira. Goizeko sortziretan hasten dira, esnatu bezain laster gure uniformea janzten dugu, hori egin bezain laster material guztia errebisatzen dugu interbentzioetan ez egoteko inolako arazorik, batez ere kamioiak eta bertan doazen materialak. Gero geldialdi txiki bat egiten dugu gosaltzeko eta jarraian praktikekin hasten gara, benetazko interbentzioetan ondo jakiteko zer eta nola egin. Ondoren, bazkaria eta aisialdi denboratxo bat dugu. Arratsaldean, kirol apur bat egiten dugu eta gero praktikak berriro, azkenik afaria dator eta gero deskatsatzera. Hori bai, edozein momentutan deitzen badigute egiten hari garena utzi behar dugu eta arineketan hara joan.

Argazki hauek aitarekin bere parkera visita egin genuenekoak dira. Su txikiak itzali genituen eta kamioian montatzen utzi zigun.

"Askotan arriskuan jartzen dugula gure bizitza besteak salbatzeagatik"

Zenbat alditan errebisatzen duzue materiala? J.A Ba, materiala, lehen esan dudan bezala goizean jantzi bezain laster egiten dugu eta egunean aldi bakarrez .

Jendeak normalean pentsatzen du suak itzaltzea baino ez duzuela egiten, zeintzu gauza gehiago egiten dituzue? J.A Egia esan, guk mota askotako interbentzioak egiten ditugu. Normalena da norbaitek arazo bat duenean, bai etxean edo autoarekin edo horrelako egoeratan guri deitzea. Adibide batzuk jartzeko: auto istripuak, bai pertsonen zein animalien salbamenduak eta abar.

2


Zer nolako abantaila eta desabantailak ditu lanbide honek? J.A Ba, abantailetatik niretzat garrantzitsuena jendea arazoetatik salbatzen duzula eta gero oso ondo sentitzen zarela zure buruarekin da, eta desabantaila, askotan arriskuan jartzen dugula gure bizitza besteak salbatzeagatik eta batzuetan ezbeharrak gertatzen direla.

Pertsonak salbatzerako orduan hobespenik dago edo horrek ez du garrantzirik? J.A Pertsonak salbatzera goazenean beti saiatzen gara larrien dagoena lehen salbatzen baina ezin bada besteak ateratzen ditugu lehen.

Zeintzuk dira egoerarik larrienak? J.A Ba niretzat ezatseginenak hildakoak dauden istripuak edo oso larri badaude eta batez ere umeak badira txarrago.

Zer sentzasio duzue zuen lana amaitzean? J.A Lehen esan dudan bezala, normalean oso kantxatuta baina oso pozik zure buruaren egindako ekintza onarekin.

Beno, amaitzeko gertakari bereziren bat duzu kontatzeko? J.A Bai, interbentzio bat genuen egun batean eta beti bezala kamioiak hartu eta harantz habiatu ginen, etxe bat erretzen hari zen. Orduan eskaileretan igotzen hasi nintzen eta bat-batean labandu egin nintzen eta erori nintzen. Berehala anbulantzian eraman ninduten eta belaunean ebakuntza egin behar izan zidaten. Gogoratzen dut bi hilabete inguru egon nintzela lanera itzuli gabe erreabilitazioan.

3


ELKARRIZKETA

13 de abril de 2015

ETAPA BERRIA JON LAMBORENA

Biografia Jon Lamborena 1995eko maiatzaren 16an jaio egin zen Gurutzetan. Txikitatik motorrengan zaletasun handia zuen.

Hiru urterekin Lauro ikastolan hasi egin zen. Lehen hezkuntzako 3. mailan, Lauro Ikastolako futbol taldean jokatzen hasi zen.

Ikastola amaitu ostean Deustuko unibertsitatera joan zen eta bertan ingeniritza ikasten dabil.

ELKARRIZKETA

Triste jarri zinen ikastola utzi zenuenan? Ez, urte oso bat ikastolan egon ondoren uda dator eta ezinezkoa da triste egotea. Ba al zeuden triste uda ostean? Pixka bat lagunak faltan botako nituelako baina gogo handiekin negoen etapa berria hasi egingo nuelako. Faltan bota duzu ikastola, edo, unibertsitatean hobeto zaude? Unibertsitatean askoz hobeto, maisuak ez didate ume baten moduan tratatzen eta egin behar dutena egiten dute, hau da, klaseak eman.  

1


ELKARRIZKETA

Zein da gogorragoa zuretzat? Unibertsitatea, baina normala da, materia askoz zailagoa da eta asko dago ikasgai bakoitzean. Ingelesa ikasten jarraitzen duzu? Ez, badakit oso ondo eta pare bat titulu ditut. Oso ondo menperatzen dudan hizkuntza da eta ez dut ikasten jarraitu behar. Alde batera utziko duzu? Ez, oso garrantzitsua izango da postu on bat lortzeko eta askoz ere gehiago bidaiatzeko. Uste duzu ikastolan ikasitakoa erabilgarria dela? Euskara eta matematikak izan dira erabilgarrienak nire ustez. Ez bakarrik unibertsitatera joateko, eguneroko bizitzan erabiltzeko. Harro zaude egon zaren ikastolagaitik? Bai, euskara ikasi dudalako eta gaur egun ditudan lagunak ezagutu ditudalako.

ELKARRIZKETA

13 de abril de 2015

Lagunak egiteko erreztasun berdina dago ikastolan zein unibertsitatean? Unibertsitatean erreztasun handiagoa dago, nagusiak garelako eta ez dugu txikitan genuen lotsa. Zer lanbide izan nahi zenuke unibertsitatea amaitzean? Ingenialaritza enpresa bateko langile bat izatea nahi izango nuke, ondo ordaintzen dutelako eta ikasi dudanarekin harremana duelako. Ezkondu nahiko zenuke? Seguraski bai, baina momentuz bizitzaz gozatu nahi dut inolako beharrik gabe. Gustora zaude zauden unibertsitatean? Bai, baina askoz hobeto egongo litzateke kanpoan ikastea oso esperientzia baliagarria delako. Nahi izango zenuke bese karrera batean egon? Seguraski dirua maneilatzearekin harremana duen beste beatean baina orain oso pozik nago ikasten nagoenarekin.

2


HAURDUNALDIA Maricruz Santamaria: Maricruz Samtamaria 1968an jaio zen. Gorka Guerrero izeneko gizonarekin ezkondu zen. Bere lehen umea 1997ko irailaren 15ean izan zuen eta Aitzol du izena. 3 urte geroago 2 ume izan zituen eta bikiak ziren. Izaro eta Uxue deitzen ziren. Orain Algortan bizi dira eta bikiak izatearen esperientziari buruzko elkarrizketa bat egingo diogu.

Maricruz Santamaria •Zer pentsatu zenuen haurdun zeudela esan

zizutenean? Haurdun negoela esan zidatenean, nik ez nekien ahurdun negoela orduan sorpresa bikoitza izan zen, esan zidalako ahurdun negoela, asko poztu nintzen eta gero esan zidan beste gauza bat zegoela, 2 zirela eta nik ez nuen sinesten, oso arraroa izan zen eta sorpresa handia eta ilusio handia eraman nuen. Hasieran pentsatzen nuen medikuak broma bat esaten ari zela baina gero ekografian ikusi nuenean asko poztu nintzen baina beste alde batetik susto hadia hartu nuen. •Zein izan zen lehenengo gauza burutik pasatu

zitzaizuna? Medikuak esan zidanean, bakarrik negoen, hau da, ez nintzen inorekin joan eta lehenengo gauza pentsatu nuena familian izan zen, zelan hartuko zuten, eta gero pentsatu nuen ume bat izatetik 3 ume izango genituela eta hori aldaketa handia izango zela familian.

1


•Nola esan zizun?

Ekografia bat egin zidan medikuak eta berak ikusi zuen haurdun negoela orduan esan zidan sorpresa bat zuela, ahurdun negoela eta gainera 2 zirela. •Zelan esan zenion zure senarrari?

Medikutik atera nintzenean erdi pozik erdi negarrez telefonoz deitu nion eta esan nion bi gauza esan behar nizkiola, bat ona eta bestea ez hain ona orduan biak esan nizkion eta sorpresa handia hartu zuen eta poztasun asko. •Nozbait pentsatu duzu abortatzean?

• Biak peleatzen zirenean

edo direnean zer pentsatzen duzu? Txikitan ez ziren asko peleatzen, orain askoz gehiago eta oso urduri jartzen didate. • Gaur egun arro zaude?

Bai, gaur egun oso arro eta pozik nago baina ez dutenenan kasu egiten ez. • Zergaitik?

Ez delako erreza bikiak izatea eta gainera beste ume batekin, baina beraiek pozik daudenez eta arro, ni ere bai. • Ondo eraman duzu

garapena? Bai, oso ondo eraman dut. Orain askoz gehiago, txikiak zirenean gauza asko egin behar genituen beraiekin adibidez etxerakolanak, jolastu, parkera joan... Egia da laguntza asko euki dudala nire ama eta nire aitarekin eta nire senarraren gurasoekin. Ere bai, zaintzaile bat euki genuen eta dugu oraindik, asko lagundu diguna eta bera barik desberdina izango zen dena.

Inoiz, esan zidatenean ahurdun negoela ez nuen nahi inori zerbait gertatzea eta biak izan nahi nituen. •Noizbait damutu zara bikiak izateagatik?

Ez, denbora guztia pasatu eta gero ez. Hasieran lan handia, susto hadia eta aldaketa asko izan ziren baina ez zeren ez naiz imajinatzen nire bizitza beraiek barik eta uste dut beraientzat ere polita dela bere bizitzan biki bat izatea. •Bikiak izatea lan handia izan zen edo da?

Jaio zirenean asko, gainera txikiago jaio ziren eta asko jan behar zuten orduan bati janaria eman behar zitzaion eta gero lo egin behar zuen eta bitartean besteari janaria eman eta horrela denbora guztian. Ez genuen lorik egiten eta gauak oso luzeak egiten ziren, gogorra izan zen gainera beste ume bat genuen 3 urtekoa eta zelo asko izan zituen jaio zirenean. Gaur egun ez hainbeste hadiak direlako baina bueno 3 ume dira eta ez da berdina izatea 2 edo izatea 3. •Nola kontatuko zenuke zure esperientzia hitz

gutxiekin? Bikiak izatea mundu guztiak disfrutatu ezin duen ezperientzia oso polita da. Desberdina da ume bat izatea bikiak izatearekin gainera gende guztia pentsatzen du bikiak direnez berdin zaindu behar zaiela baina ez, desberdinak dira eta bakoitzak bere gustuak eta sentimenduak ditu.

2


• Zein izan da momenturik txarrena?

Momenturik txarrena niretzat biak batera gaixorik jartzen zirenean zen. Batzuetan txikiak zirenean urgentzietara eraman behar genituen eta oso deserosoa zen. • Zure iraganeko zerbait aldatuko

zenuke? Bueno, orain konturatzen naiz, denbora oso azkar pasatzen dela orduan aldatuko nuke denbora gehiago beraiekin pasatzea, bi umerekin ezin duzu berdin disfrutatu ume bat izan bazenu moduan. • Beldurra zenuen zerbait txarto

pasatzea? Bai, beldurra izan nuen, hasieran zailtasun batzuk izan nituen eta pentsatzen nuen ume bat galduko nuela baina azkenean dena ondo atera zen. Ahurdunaldian beldur asko izan nuen behar baino lehenago jaiotzen baziren. • Pentsatuta zenuen bikiak izatea?

Ez, ez nuen inoiz pentsatu, gainera familiako inor bikiak izan dute, hain zuzen ere, jaio eta gero ezin nuen sinestu bikiak izan nituela. • Gastu handiak eta esfortzu handiak

izan zenituen edo dituzu? Bai, esfortzu ekonomiko hadia izan zen bikiak izatea eta izaten jarraitzen du, hain zuzen ere, etxez aldatu ginen eta kotxez ere bai.

3


EZKONTZAREN ETA ELKAR BIZITZAREN BITXIKERIAK

BIOGRAFIA Leire Gonzalez, 1983eko martxoaren 14an jaio zen Bilbon. Bi ahizpa ditu bat Arrate deitzen dena eta 26 urte dituena eta bestea Bego 14 urte dituela.

Ikasketak eta Lanak 1986. Urtean Lauro Ikastolan hasi zen, eta 2001. Urtean bukatu zuen. Deustoko Unibertsitatean hasi zen 2002 eta 2007. Urtean bukatu zituen bere ikasketa guztiak. 2009. Urtean bilboko bulego batean hasi zen lanean eta 2012. Urtean sindikato batera joan zen lan egitera gaur egun arte.

Gorka Hormaetxerekin ezkondu zen 2013ko uztailaren 20an Sondikako Ermitan. Gaur egun Getxon bizi dira elkarrekin.

LEIRE GONZALEZ: Hemen gaude etxeko egongelan Leire eta biok, bere ezkontzako eta bere gaur egungo bizitzari buruz galdera batzuk erantzungo dizkigu. Nola erabaki zenuen Sondikako Ermitan ezkontzea? L.G. Sondika herria nire familia eta niretzat sentimendu handiko herria da, bertan familia bizi izan delako urte askotan zehar. Gainera ermita hori nire birraitonak egin zuen eta nire familiako kide asko bertan ezkondu dira, adibidez nire aitite-amama. Aitite-amama bertan ezkondu eta baita zilarrezko ezkontzak eta urrezko ezkontzak ere ozpatu zituzten. Gorkri, nire senarrari, niretzat Sondikako Ermitan ezkontzea zuen garrantzia azaldu nion eta berari primeran iruditu zitzaion. Gorkak ezkontzea eskatu zizunean nola sentitu zinen? L.G. Ba oso pozik, baina nahiz eta elkarrekin urte asko eroan, ez nuen espero. Sevillara eraman ninduen eta bertan pare bat egun igaro ondoren ezkontzeko eskatu Zidan. Oso polita izan zen eskakizuna, bat-batean belarritako zoragarri batzuk atera eta ezkontzeko eskatu zidan. Pozez negarrez hasi eta noski, baietz esan nion. Errepikatuko zenuke ezkontza? L.G. Noski baietz! Primeran pasatu genuen familia eta lagunekin. Egun zoragarria izan zen. Nigaitik izango balitz, urtero errepikatuko nuke! 1


Ezkontzaren ze gauza aldatuko zenituzke? L.G. Printzipioz ezer ez, egun zoragarria izan zen, agian bero Pixka bat gutxiago egitea, izugarrizko beroa egin zuen eta! Erreza da etxetik joatea eta zure senarrarekin elkar bizitza bat hastea? L.G Hasieran kostatzen da. Zure ama eta ahizpekin beti bizitzen egotea eta bat-batean etxetik joatea zaila da eta pena handia ematen du, beste pertsonak ere bere ohiturak, zaletasunak... Ditu, baina azken finean beste pertsonara moldatzen zara eta orain elkarbizitza oso ona da. Vietnamera egin zenuen ezkon bidaia, zuretzako nolako esperientizia izan zen?

"Oso polita izan zen

eskakizuna, bapatean belarritako zoragarri batzuk atera eta ezkontzeko eskatu zidan. Pozez negarrez hasi eta noski, baietz esan nion."

L.G. Oso ona eta oso desberdina. Oso ondo pasatu genuen baina guk ezagututakoarekin konparatuz oso desberdina da. Kultura, hizkera, bazkaria, klima... Jendea oso lagungarria eta jatorra zen. Aldatzeko aukera bazenu, beste leku batera egingo zenuke ezti bidaia? L.G. Agian bai, nahiz eta esperientzia oso ona izan, beharbada Afrikako paradisuko txoko batetara edo Estatu Batuetara. Umeak eukitzeko pentsamendua izan dituzue? L.G. Bai noski! Umeak edukitzea gure planen barruan dago, eta gainera gogo handiak ditugu.

2


Bikote bat iraunkorra izateko, nolako jarrera eduki behar da? L.G. Nire ustez garrantzitsuena, bestearenganako errespetua da. Baita elkarrekin maitatzea, ulertzea, eta bizi proiektu komuna izatea. Nola konpontzen dituzue zuen artean dituzuen arazoak? L.G. Hitz egiten arazoak konpontzen saiatzen gara. Gainera, egun batzuk igarota, eztabaidak bere garrantzia galtzen du eta erraz konpontzen gara.

Bego Gonzalez

3


Zaloa lrisarri

2015ko apirilaren 6a

HEZURRAK HAUTS TA 1988 1 ELIXABETE ELORRIAGA I ALGORTA

Elixabete Elorriaga

Zergatik aukeratu zenuen lan hau?

Elixabete Elorriaga Amuriza 1988ko abenduaren 2oan Algortan jaiotako n eska alai eta langilea da. Ahizpa nagusi bat du, Joana izenekoa. Eta bere gurasoak Jon eta Karmele dute izena. Lauro Ikastolan ikasitako ikasle ohia da. Gaur, elkarrizketa honetan, bere lanari buruz hitz egingo digu, baita bere bizitza pertsonaleko datu batzuk mundura ateraz.

Elixabete Elorriaga; Lan egiteaz gain, jendea laguntzen dudalako eta egiten dudan lana zerbaiterako balio duela iruditzen zaidalako. Horrez gain, gizarterako ere lagungarria delako.

Noiztik nahi zenuen erizaina izan? E. E.: Batxillergoan erabaki nuela uste d ut. Ez nekien medizina edo erizaintza egin eta mediak ez zidanez eman medikuntza karrera egiteko, erizaintza aukeratu nuen.

Beraz, medikua edo erizaina izatea nahiago zenuen? E. E.: Hasieran, ikastolan nengoenean , medikua izatea nahiago nuela seguru nuen. Baina mediak ez zidan eman . Beranduago, eritzaintza ikasi nuenean, argi izan nuen hori zela benetan nahi nuena. lkasten nuen bitartean, nahiz orain lanean nagoela, konturatu naiz erizainak gehiago hurbiltzen garela gaixoengana, medikuak baino. Medikuek gauza tekniko gehiago egiten dituztelako.

Zaloa lrisarri

1


Zaloa lrisarri

201 Sko apirilaren 6a

Jendea sufritzen ikusten duzu? E. E.: Bai, batzuetan txarto dagoen jendea ikusten d ut.

Askotan konponbiderik ez daukan jendea ere datorkigu, bai berak, bai bere familia k sufritzen dutela ikusten dugu.

Txarto pasatzen duzu momentu horietan? Nolakoak izan ziren ............... ......................................................................................... .. karrerako urteak?

E. E.: Bai, haien lekuan jartzen ikasten duzu, baina ez arazo horiek bakoitzarenak sortzen, hau da, pertsona bakoitzak bere arazoak ditu eta ez ditugu gaixoen arazoak, gure bizitza pertsonalarekin nahastu behar. lkasten duzu haien arazoak zureak ez bihurtzen.

E. E. : Karrerak ez zidan denbora libre askorik ke ntzen, azterketak zeuden garaian nahiko ikasi behar nuen, baina, horretaz aparte, nahiko o ndo eramaten nuen dena . Klasera joateaz Lankideekin ondo eramaten zara? aparte, gauza gutxi egin behar,. ....................................................................................................... .. nituen. Ez zitzaidan oso zaila E. E.: Bai, batzuk lagunagoak gara besteak baino, leku iruditu eta gainera hi ru urte izan guztietan bezala. Baina ni lanera n oan ean ez dut ziren, beraz, motz ir u ditu arazorik izan nahi, beraz, oso ondo eramaten nahiz zitzaizkidan karrerako urteak. lankide guztiekin.

Karrerako urteak errazak izan ziren? E. E.: Niretzako bai, urtero

Bazkariak eta afariak antolatzen ditugu. Lan egiten dugun bitartean, bakoitzaren arazo p ertsonalak edo gure bizitzaz hitz egiten dugu.

ateratzen nituen ikasgai guztiak eta ez zitzaizkidan zailak iruditu. Azterketa garaietan bakarrik

Basurtoko hospitaleko lankideekin erlazio hobea dut, errezident ziakoekin baino. Basurtokoak, erizainak direnez eta taldeko lan gehiago egiten dugunez, erlazio

ikasi behar nuen eta lan guztiak egin. Baita praktikak gainditu ere.

gehiago dut haiekin. E rrezidentzian, berriz, ni erizain bakarra nahiz, ho rregatik, denbora gehiago pasatzen dut bakarrik. Horretaz aparte, denbora gutxiago daramat bertan. Basurton bost urte daramatzat eta

Ze lekuetan egiten duzulan?

honetan, berriz, urtebete baino gutxiago.

Erlazio ona duzue denen artean? E. E.: Nahiko lekutan egiten dut ......................................................................................................... . lan. Basurtoko hospitalean, E. E.: Bai, jende asko <lago arazoak eta bronkak izan traumatologĂ­a zerbitzuan nabil dituztela haien artean , edo ez direla o ndo konpontzen , lanean, horretaz aparte, agureen bertan ordu asko hatera gaudelako lanean. Eta oso errezidentzia batean, Urd ul izen . lagunak ez direnak, ez <lira hain ondo konpo ntzem Eta noizbehinka Andramarin haien artean, baina beno, nik ez dut arazorik. dagoen beste errezidentzia batera joaten naiz.

Jarraian hasi zinen bertan lanean? E. E.: Bai, basurtoko hospitalean hasi nintzen.

Zaloa lrisarri

2


Zaloa lrisarri

2015ko apirilaren 6a

Edo beste lekuren batean egon zara aurretik? E. E.: Basurtoko hospitalean lanean hasi baino lehen , hau da, karrera bukatu eta gero, uda horretan, hiru egun beranduago hasi nintzen lan ean. Le henik , neurozirugia zerbitzuan, burmuineko ebakuntzak egiten diren lekuan, gero, ginikologia eta ostetrizia zerbitzuan egon nintzen lanean, bertan haurdunaldian <lauden emakumeak joaten dira, ume jaioberriekin. Azkenik, urjentzietan egon nintzen eta urte bat beranduago, o rain nagoen zerbitzuan hasi nintzen lanean.

Zeintzuk dira zure lanbidearen ordutegiak? E. E.: Txandak egiten ditugu beti. Horrela izaten dira; bi goizez, bi arratsaldez, bi gauez eta gero lau egun libre. Goizeko eta arratsaldeko txandak zazpi ordukoak izaten dira, eta gauekoak, berriz, hamar ordukoak. Ondoren, lau egun libre Ă­zaten ditugu, baina asteburuan edo astean zehar izan ahal daitezke.

Zure kanpoko bizitzan gauzak egiteko nola moldatzen zara? E. E.: Bueno, askotan ezin naiz lagunek antolatzen dituzten bazkari edo afarietara joan. Hobeto etortzen bazaigu, lanean aldaketak egiten ditugu lankideen artean. Adibidez, nik egun bat libratu nahi badut, beharrez nahiz nahiez, beste lankide bati eskatzen diot eta gero, nik, beste egun batean bere txanda egiten dut. Horren laguntzaz, normalean, nahiko plan egin ahal ditut lanetik kanpo, hau da, nire bizitza pertsonalean.

Orduan zure denbora librean zer gustatzen zaizu egitea? E . E.: Gehien, lagunekin ateratzea da. Afariak antolatzen , bazkariak, ibilaldiak edo edozer gauza egitea gustatzen zaigu. Horretaz aparte, balleta dantzatzen dut.

Zaloa lrisarri

3


PUXIKA AEROESTATIKOAK

Zer da puxika aerostatikoa? Pertsonak leku batetik bestera airearen bitartez garraiatzeko tresna da. Gasaren bidez funtzionatzen du, gas hori, beroa izan daiteke edo ez. Gas horiek egiten dutena da rekamara airetik dezplazatzen joatea.

Hiru atalez osatuta dago:

Motorra

Recamara

1)Lehenengoa eta garrantzitzuena rekamara da, rekamara gasak dauden tokia da. Oihal zati batez osatzen da eta tanta baten forma dauka, beheko aldean zabalduta dago. Oso garrantzitsua da rekamaran zulorik ez egotea bestela puxika azkarrago joan ahal da kontrolik gabe.

Gondola

2) Bigarren atala, motorra da. Gasa jaurtitzen duena da eta nor berak regulatu ahal du adibidez intentzitatea gora joateko edo behera joateko. 3) Azkenik hirugarren atala, gondola da. Gondola, pertsonak joaten diren atala da, txikia izaten da gehienetan eta goiko oihalari konektatuta dago soka gogor batzuen bitartez.

1


Puxika aerostatikoaren historia: Ikertzaileak ikertu dute lehen Puxika aeroestatikoa 1709.urteko abuztuaren 8an frogatu zuen lehen pertsona Bartolomeu de Gusm達o izan zela, froga hori Lisboan egin zuen Casa de Indiasen. Puxika aeroestatikoa ere erabilia izan da kiroletan eta eguneratzeko goi geruzak aztertzeko. Bidaiarekiko lehendabiziko hegaldiak 1783. urtean egin ziren. XX. mendean aipatzekoak dira Auguste Piccardek eguratzeko erradiaktibitatea eta elektrizitatea aztertzeko 1960. urtean egin zituenak. Militarrek ere erabili izan dute puxika behatoki moduan Napoleonen gudetan, Estatu Batuetako guda zibilean, Frantziaren eta Prusiaren artekoan eta lehen mundu gudan. Bigarren mundu gudan puxikak lurrari loturik erabili ziren goratasun gutxiko hegazkin- hegalaldien erasoetatik baztertzeko.

Galdera interesgarriak:

"Bere iraupena ez da urteetan neurtzen baizik eta hegaldi orduetan."

-Zein da puxika aeroestatikoak hartzen duen gutxieneko eta gehieneko altuera? 2


150-800 metro artean. Baina badira ere 1200 metro arte heldu daitezkeenak; oxigeno kantitate egokia mantenduz gero.

-Zein abiadura har dezake puxika aeroestatikoak? 1-20 km arteko abiadura har dezake, beti ere, haizearen ara behera.

-Ze pisu dauka puxika aeroestatikoa? Hutsik dagoenean 250-300 kg pisatu ahal ditu. -Aarrizkutsua ahal da puxika aeroestatikoan joatea? Aireontzi seguruena da; Ez dituelako apurtu daitezkeen atal mekaniko, elektriko edo higikorra -Zein tamaina dute? 14-25 diametro eta 18-30 metrotako altuera dute. -Zenbat bidaiari eraman ahal ditu? Pertsona 1etik 20 pertsonatara. Pertsona bakarreko puxika aeroestatikoa Hoppers deitzen da. -Zenbateko iraupena du? Bere iraupena ez da urteetan neurtzen baizik eta hegaldi orduetan. Normalean iraupena 500 ordukoa izaten da. -Zer nolako zainketa behar dute? Urtero edo 100 orduero berrikuspena egin behar zaie, motorrean, gondola eta recamara ondo dauden ziurtatzeko. -Puxikak garraiatzeko lizentziaren bat beharrezkoa ahal da? Bai, pilotu espezializatuak izan behar dira puxika aeroestatikoa gidatzen dutenak. DGAC Lizentzia edukitzea beharrezkoa dute eta urtero berriztatzea derrigorrezkoa da. 3


Pertsona gehienek bidai hau bitxekeri moduan egiten dute paisaia eta esperientzia nolakoa den jakiteko.

Non alokatu ahal dira puxika aeroestatikoak? Gaur egun gero eta enpresa gehiago aritzen dira gai honetan, hori dela eta, toki desberdinetan alokatu daitezke, Esate baterako Gasteizen, Plentzian, Armintzan, Bilbon, Labastidan, Huescan, Teruelen... Eskaitzen diren paketeak gero eta erakargarriagoak dira; egun pare baterako txangoa, bazkaria eta edaria prezioaren barruan sartuz, eta baita argazki eta bideo erreportaiak eskaintzen dira ere.

Zenbat kostatzen du? Ordubete beten prezioa 100 eurotik 160 euro bitartean dago.

Ez da ahaztu behar, nahiz eta puxika aerostatikoa aireontzi seguruena izan, istripuren bat gertatzeko arriskua dagoela. Azken urteetan, nahiko istripu gertatu dira munduan zehar, garrantzitsuenak honakoak izan dira: *Pasadan urteko maiatzan bi brasildar hil ziren eta 23 pertsona zauritu Capadocian (Turkian) gertatutako puxika aerostatikoa bien arteko istripuan. Puxika baten gondola akats bat zuen eta beste puxikaren kontra jo zuen eta bi puxikak bertan behera erori ziren arroka batzuen kontra. *Pasadan otsailak 19an 19 pertsona hil egin ziren erreduren ondorioz, Luxorren (Egipton), eta pilotua izan zen bizirik atera zen bakarra gondolatik salto egin zuelako. *2012ko abuztuak 23an puxika aerostatiko bat erori egin zen Eslovenian tximista batek jota. Istripuan 6 pertsona hil egin ziren eta 26 zauritu egon ziren. *2012ko urtarrilak 7an, Cartenton hiria (Nueva Zelandan) zeharkatzen zuen puxikak, elektrizitate korronte kable baten kontra jo zuen eta barruan zeuden pertsonak lurrera salto egin zuten baina guztiek ezin izan zuten euren bizitza salbatu, eta 13 hil egin ziren. 4


Istripuen arrazoi nagusienak honakoak dira: dira: -%23: Lurtar asistentzia -%18: Sua -%15: Espazio aereoan istripua -%14: Klima/Pilotuaren huts egitea -%12: Talka egin lurra hartzean/ Premiazko lur- hartzea -%6: Sokaren akatsa

5


McDonald's

Mota

Pribatua

Industria

Jatetxea

Fundazioa

1940ko maiatzaren 15

Fundatzailea

1955eko apirilaren 15a

Egoitza

Oak Brook, Illinois, Estatu Batuak.

Eremua

Mundukoa

Administraziokontseiluen lehendakaria

Don Thompson

Zuzendari nagusia

Andrew J. McKenna

Produktuak

Janari azkarra

Diru sarrerak

22.744 milioi dolar

Neto Mozkin

4.551 milioi dolar

Langile kopurua

1.800.000 (2013)

ZER DA? McDonald's Corporation munduko janari azkarra zabaltzen duen jatetxe frankizia handiena da. Batik bat hanburgesak, oilakiak eta patata frijituak saltzen ditu jatetxeetan, baina azkenaldian entsaladak, fruta eta azenario makilatxoak saltzen ari da. Izan ere, janari azkarreko ikur bihurtuta, kritika asko jaso du gizentasuna bultzatzeagatik.


HISTORIA

PRODUKTUAK McDonald's hainbat produktu desberdin ditu: • menuak • sandwichak • osagarriak • entsaladak • postreak eta izozkiak • happy meal

Enpresa 1940an fundatu zuten Dick eta Mac McDonald anaiek. 1948an sortutako zerbitzu azkarreko sistemak janari azkarren oinarriak ezarri zituen. Hala ere, enpresari benetako bultzada eman ziona Ray Kroc izan zen 1955etik aurrera.

MCDONALD HERRIALDE HISPANOETAN 1967an, Puerto Rico McDonald's frankizia lortzen zuen lehenengo estatu latinoamerikarra bihurtu zen eta Estatu Batuetatik kanpo, bigarrena, Canada ostean. 1970ean, Costa Rican McDonald's bat ireki zuten, Erdi-amerikako lehenengoa eta Estatu Batuetako hirugarrena. 1979. urtean Brasilgo lehenengo McDonald martxan jarri zuten. Espainian, 1981. urtean iritzi zen eta Argentinan, Mexikon eta Venezuelan 1985 urtean iritzi zen.


 

PUBLIZITATEA McDonald's-en publizitateari dagokionez, kontsumitzaileen kexa nagusienetarikoa da. 2012ko ekainean, Canadako McDonald's marketing zuzendaria bideo bat egin zuen. Bideo horretan bi hanburgesa konparatzen ditu, bat erreala eta bestea bereiziki argazki saio baterako. Bideoan ikusten da nola elikagaietan espezilizatua den neska bat hanburgesa bat argazki ikasketa batean egiten du eta ikusten da, hanburgesaren elikagaiak ondo jartzen dituela, kamara dena ondo grabatzeko. Baita ere, bideoa editatu da, inperfekzioak desagertzeko. Hanburgesa errealean berdina egiten du eta bideo honen kexa izan da, bideoan agertzen diren hanburgesak errealekin konparatuz, askoz hobeagoak direla.

LEKUKOAK Zentzu honetan, McDonald’s-ek bisitak antolatzen ditu jatetxeen eguneroko errealitatea erakusteko, nola funtzionatzen duten barrutik sukalderaino iritzi arte erakusteko, nola lantzen diren produktuak ikusteko eta salmahai atzean dagoena ikusteko.


RONALD MCDONALD HAURREN FUNDAZIOA McDonald'sen konpromisoaren parte bat, integratzen den komunitatearekin parte hartzea eta bere ardura familien baloreengan hartzea da. Ronald McDonald 1997. urtean haurren fundazioa sortu zuen. Haurren fundazioa ezarpen ongintza independentea da eta bere helburua gaur egungo umeei ongizatea ematea da.

BITXIKERIAK Janari azkarra arazo asko sortu ditu eta batez ere osasunean, koipe gehiegi daukalako. Super Size Me filmean, Morgan Spurlock zuzendariak, dokumental bat egiten du eta erabakitzen du hile batean janari azkarrez elikatzea. Hainbat endokrino pentsatzen dute janari azkarra dieta orekatuaren parte dela. Obesitate arazoengandik, elikagai osasuntsuagoak jartzen hasi dira, gorputzerako kaltegarriak ez izateko.


MODA 2015 ********************

Uda

Aurtengo koloreak

Bohemio estiloarekin heltzen da urtea, 70 hamarkadan oinarritua. Udaberrian, kueroa urtaroaren materialik erabilgarriena izango da, gainera, konbinatzeko erraza da. Denim jarraituko da tela bezala erabiltzen. Kolore biziko gona etnikoak erabiliko dira.

Urtero bezala, kolore eramangarriena zuria izango da. Alde batetik, jantzi gehienak kolore hoietakoak direlako, eta beste aldetik, konbinatzeko kolore erraza delako. Urtero bezala, sandaliak izango dira udako zapatarik erabilgarrienak. Marroiak nahiz beltzak, kolore bizietako adorno desberdinekin, harri txikiak adibidez. Alpargatak baita ere eramango dira, kolore gehigarrienak: urdin iluna, granatea eta arrosa argia.

Aurten, kolore desberdinekin saiatuko gara. Horia eta laranja izango dira kaleko janzkeraren koloreak.

Gona luzeak: Uda h o n e t a ko j a n t z i berria gona izango da. Gona luzea.mestampatu desberdinak daude; adibidez marradunak izango dira eramangarrienak. Estuak dira eta gehienak alde batean hanka i k u s t e ko moztuta egongo dira. 1


Udazkena Aurtengo udazkean kolore ilunak eramango dira, urtero bezala. Adibidez; granatea, marroi iluna, berde militarra, zuri apurtuak eta urdin iluna. Lanazko jertse luzeak eta kamisa formalak. Egunerokotasunean eroso egoteko jertseak dira arropa motarik egokiena.

Udazkenean bufandak eramaten hasteko urtaro egokiena da. Bufandak nahiz zapiak edozein egoeran edo edozein lekurako jantzi ahal ditugu, daramagun arropari bizitazun gehiago emateko adibidez. Pasadan udazkenean lanazko zapi lodiak asko ikusten ziren kaleetatik, aurten berdin izango da.

Broken Jeans

Aurten inoiz baino gehiago eramango dira praka apurtuak. Bi motatakoak: zulo askorekin hanka guztian zehar edo belaun bakoitzean zulo handi batekin. Aurtengo udazkenean estuak edo oso zabalak izango dira prakak. Zabalak; bakeroak eta apurtuak izango dira gehien bat.

2


Negua Negua kolore ilunen urtaroa da: âœŚ

Beltza

âœŚ

Grisa

âœŚ

Urdin iluna

Neguan eramaten dugun arropa guztia kolore horietakoa da. Aurreko urtaroan, hau da, udazkenean, bufandak gehitu genituen gure armairuetara. Urtaro honetan, berriz, txanoak gehituko ditugu.

Goitik behera deskribatuko dugu neguko arropa egokia. Lehenik, ilea bilduta eramaten da, motots batekin adibidez. Horrela, bufandekin ilea ez zaizu korapilatuko. Lepoan bufanda edo zapi bat eramateak asko apaintzen du daramagun konjuntoa. Neguan daramagun kamisak kolore lisokoak dira, estanpatu gabekoak, baita mahuka luzekoak. Aldiz, udan kamisa koloretsuagoak eramaten ditugu. Praka beltzak dira gehien eramaten direnak, udazkenean praka apurtuak janzten ditugu, neguan, berriz, apurtu gabeak. Gehiena bezala, botinak ere kolore beltzekoak dira. Konbinatzeko oso errazak direlako eta neguko kolorea urtero beltza delako. Nahiz eta kolore gehiago gehitzen ditugun gure jantzietara. Beroki luzeak dira erabilenak. Nahiz eta oso erosoak ez izan, beroa ematen dute.

3


Zaloa Irisarri

Erreportaia

KORRIKA Erreportaia | 21 egun | Zaloa Irisarri

Nire esperientzia Pro i e k t u a re n h a s i e ra n , helburua lortzea ezinekoa izango zela iruditzen zitzaidan. Baina egunak pasa ahala, gero eta errazagoa zen aurrerantz jarraitzea.

Korrika nahiez Jende askori kirola egitea ez zaio gustatzen. Populazioaren %44k ez du kirolik egiten. Baina horrek ez du aldatzen kirola egitea gustatzen zaion jende asko dagoela. Kirol guztietan, egunerokotasunean ekintza bera errepikatzen baduzu, gero eta gehiago gustatzen zaizu, horretaz aparte, hobetzen joaten zara. Profesionalki prestatzen den jende asko dago, adibidez, maratoiak egiten dituztenak.

Korrika egitearen alde onak Kirol mota honek abantaila asko ditu. Hona hemen haietako batzuk: •Forma fisikoa lortzea. •Erresistentzia lantzea. •Energia gehiago izatea. •Bizitza osasungarria izatea.

Korrika beharrez Mediku askoren arabera, kirol mota honek denetarako balio d u . B i h o t z e r a ko o n a d a , zirkulaziorako ederki datorkigu, argaltzeko... Horregatik, jende asko korrika egitera ateratzen da, nahiz eta gustatzen ez zaien.

1


Zaloa Irisarri

Erreportaia

Korrika egin baino lehen... Korrikan hasi baino lehen, funtsezkoa eta oso lagungarria da gorputza luzatzeko ariketa sinple batzuk egitea. Giharrak prestatu egiten dira eta maiztasun kardiakoa handitzen da. Luzatzeko errezeptoreek, gorputzari, nahiz burmuinari, ahalegina egingo dutela ohartarazten diete, horrela lesioak egiteko aukera gutxiago izanez. Horretaz aparte, adrenalina handitzen da.

Luzatzeko aholkuak: ✦

Giharrak ezin daitezke hotzak egon.

Giharra zuzen egon behar da hogeita hamar segundotan.

Mina sentitzean, gelditu.

Dutxa eta gero luzatu, giharrak tente nabaritzen badituzu.

Ur beroak giharrak erlaxatu eta berotzen ditu.

Luzatzeko ordena: ✦

Burutik hanketaraino luzatu. Korrika egitean gorputzeko zati guztiak erabiltzen dituzu, beraz, denak ondo luzatuta egon behar dira. Sorbalda luzatu: Besoetako giharrak erlaxatzen ditu eta korrika egiten duzun bitartean tentsioa desagertzen da. Giharra tente eta zuzen egon behar da hogeita hamar segundotan.

Gerrialdea luzatu: Lesioak izateko aukera gutxiago izango dituzu (30 segundo).

Izterraren aurreko zatia luzatu: Koadrizepsak luzatu, hanka bakoitzean 30 segundo egonez.

Izterrondoa: Pelbisa posizio egokian izanez, lunbarretan min gutxiago izango dituzu.

Ipurdiaren azpiko zatia eta Aquilesen tendoia: Erlaxatu bi leku horietako giharrak korrika egin eta gero (30 segundo hanka bakoitzean). 2


Zaloa Irisarri

Erreportaia

Korrika taldean Aditu askoren arabera, taldean korrika egiteak emaitza hobeak dakartza bakarrik joateak baino. Bakarrik joatean, ez duzu motibaziorik, baina, taldean, berriz, denbora guztian jendea animatzen dago. Horrek, aurrera jarraitzen laguntzen du, baita pertsona bakoitzak proposatu dituen emaitzetara heltzea.

Korrika bakarka Korrikan ateratzeko bigarren aukera, bakarrik joatea da. Korrikalari profesionalek hau nahiago dute. Bakarrik joatean, lasaiago joaten direlako, baita egunean zehar gertatu denaren laburpen bat egiteko momentu bikaina da. Egun desatsegin baten ondoren, korrikan bakarrik joateak asko laguntzen du. Batez ere, lasaitzeko.

3


Zaloa Irisarri

Erreportaia

Maratoia Maratoia distantzia luzeko lasterketa da. 42,195 kilometro egin behar dituzte partaide guztiek. Lasterketa hau, Joko Olinpikoetan dago, atletismoaren barruan. Mutilentzako 1896. urtean hasi zen Atenasen, neskentzat, berriz, Los Angelesen 1984. urtean sartu zuten. Maratoiaren jatorria FilĂ­pides soldadu grekoaren mitotik dator. Kristo aurreko 490. urtean nekez hil zen 37 kilometro korrika egin eta gero, Maratonetik Atenaseraino, gerlari persen garaipenari buruz berri emateko. Egia esan, FilĂ­pidesek Atenasetik Espartarainoko bidea laguntza bilatzeko egin zuen, 225 kilometro. Hala ere, mitoak ospe handia lortu zuen benetan gertatu zenaren arabera.

4


Zaloa Irisarri

Erreportaia

Korrika egiteko trukoak Korrika joaten ateratzeko, hura gustatzea da gauzarik garrantzitsuena. Inoiz ez duzu zure gorputza nahi ez duen zerbait egitera bultzatu behar. Kirola egiteak abantailak bakarrik dakartza, bai gure osasunerako, bai gure egunerokotasunerako. Kirola egiten duten pertsonak askoz osasuntsuagoak eta alaiagoak dira, kirolik egiten ez dutenak baino. Korrika egitean animatzeko zenbait truko daude: • Musika animatuarekin batera joatea. • Animatzen zaituen jendearekin batera egitea. • Ibilbide lasai eta atsegin batetik korrika egitea.

Dieta osasungarria âœŚ Dieta osasungarria osoa eta orekatua izan behar da. Mantenugai

nagusiak karbohidratoak, lipidoak, proteinak, bitaminak eta gatz mineralak dira.

5


Zaloa Irisarri

Erreportaia

NIRE ESPERIENTZIA Proiektua hasi nuenean, seguru nengoen ez nintzela gai izango helburua lortzeko. Lehen egunetan asko kostatzen zitzaidan. Alde batetik, korrikan joateko gogorik ez nuelako eta, bestetik, oso arin nekatzen nintzelako. Baina egunak pasa ahala, gero eta errazago iruditzen zitzaidan. Guzti honekin hasi baino lehen, korrikan bakarrik joatea hobea zela zen nire iritzia. Baina hogeita bat egun jarraian ekintza bera egin behar baduzu, ondoan jendea izateak asko laguntzen du.

Lan honekin, emaitza askotara heldu naiz eta uste nituen gauza asko aldatu ditut. Adibidez, lehen egunean jarri nuen helburua lortu dut, nahiz eta lortuko ez nuenik uste nuen. Helburua lortzeaz aparte, ekintza hau egunerokotasunean sartzea lortu dut.

6


1

Neska prototipoa naiz?

2

3

Gaur egun munduko herrialde guztietan moda estilo desberdinak daude. Gustora gaude ispiluan begiratzea eta gustoko izatea gure jantziak edo apaingarriak. Bakoitzak norberaren gustokora joateko aukera du. Baina, zergaktik sortzen dira tendentziak? Ezberdin bazoaz arraroa zara? Derrigorrezkoa da modak jarraitzea? Modak jarraitzeaz neskak arduratzen dira batez ere. Berdin joatea esan nahi du neskek ez dutela nortasunik? 3. DBHko neskeei inkesta bat sortu egin dugu eta 48k erantzun dute. Utzitako datuei erreparatuz hau ikusi dezakegu: Inkestaren 1. irudiak Ikusita esan dezakegu neska gehienak hilabetero erostera joaten dira, hau da, hilabetero zerbait berria eramaten dute. Arropa prenda batek 20-30â‚Ź inguru balio du. Hilero jantzi bat erosten baduzu, urtean 300â‚Ź inguru gastatuko lukete!


2. argazkiari erreparatuz ikusi dezakegu nola ehuneko ia erdiak, gehien erabiltzen duen kolorea zuria da, hau da, hamar nesketatik bostek kamiseta zuria eramango dute. Baina galdera da, zergaitik gehienak zuria? Zuria erraz parekatu ahal den kolore bat delako.

3.

argazkiko datu hauetan erraz bereiztu ahal da nola neska gehienak Stradivarius dendan erosten dutela (%39,6). Oso parean Hollister denda dago (%25). Ikusi ahal dugunez gehienak denda berdinetan erosten dute. Baina zergaitik joaten dira leku berdinera? Honek esan nahi denda horretako arropa gehiena gustoko dutela beraz denak gauza berdinak erosiko dute. Datu guzti hauek ezagututa, argi ikusi dezakegu nola neskak hobeto sentitzen dira denda berdinetan erosten, kolore berdinak eramaten eta askotan erosketak egitera joaten azken tendentziak eramateko eta ez geratzeko atzean. Modan ez bazoaz desberdina zara. Jakin dezakezue hemen denok nahi dugun jantziak eramateko libre garela. Modak jarraitu dezakezu baina kaletik zu bezalako biki asko aurkituko dituzu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.