EUSKARA ETA GAZTEAK
Euskara, aintzinako hizkuntza bat da. Antzinan, euskaldunok, euskara bakarrik hitz egiten genuen beste hizkuntza bat ez genekigulako eta gainera, euskaldunok euskara guztirako erabiltzen genuen: Lanean, lagunekin, etxean... Gaur egun, aldiz, euskara ez dugu asko erabiltzen, beste hizkuntza gehiago daudelako. Orain eskolan, etxean eta batzuetan familiarekin euskeraz hitz egiten dugu. Konparatzen badugu, antzinan euskara asko hitz egiten genuen eta gaur egun, ez hainbat. Gaur egungo gazte batzuk harreman gutxi daukate euskararekin eta beste batzuk harremana ona daukate. Nik neu uste dut, gazteak euskara familiarekin, etxean eta eskolan gehien bat erabiltzen dugula, beste hizkuntza batekin hobeto moldatu ahal garelako. Sare sozialetan, euskara % 100 tik % 1 edo gutxiago erabiltzen dugu, zergatik jarraitzaileak beste probintzietakoak izan ahal dira edo kontinentetakoak eta beraiek ulertzeko zer ipini dugun beste hizkuntza batean ipini behar dugu. Telebistan, telesaioak gehienetan erderaz izaten dira, herrialde osoa ikusten duelako eta guztiak ulertzeko ipintzen dute hizkuntza berdinean. Baina gazteak, telebistaren hizkuntza aldatu ahal dugu beste hizkuntza batera, baina nik ez dakit zergatik ez dugu egiten. Nik egingo nukeena kasu honetan hau da: Euskal Herriko gazteak, telebistaren hizkuntza aldatu dezakegu euskarara, horrela euskera maila hobetu ahal dugu eta gainera euskara hizkuntza garatu egin ahal da. Lagunekin, ikusten dudanez, ez dugu euskaraz hitz egiten. Nik, erderaz hitz egiten entzuten dudanean amorru handia ematen dit eta gainera lagunekin bada... Nik gazteak erderaz hitz egiten entzuten dudanean, hau galdetzen naiz neure buruari "zergatik gazteek ez dute euskeraz hitz egiten". Etorkizunean nik uzte dut euskera desagertuko dela, eta gainera erritmo honetan bagoaz seguru galduko dela eta batua hizkuntza estandarra izango dugu. Nire ustez, gazteek errua dugu euskaraz ez hitz egiteaz, nik ez diet behartuko euskara hitz egiten baina apur bat gehiago hitz egitea hobeagoa izango zen eta euskera garatu ahal dugu. Euskara garatzeko gomendio batzuk emango dizkizuet. * Euskerazko liburuak irakurri. * Tableta, mobila, telebista... euskaraz ipini. * Lagunekin eta pertsona guztiekin saiatu euskeraz hitz egiten.
EUSKARAREN MUNDUA Euskara Euskal Herrian sortutako hizkuntza zahar bat da. Esaten da euskara orain dela bost mila urte baino lehenago sortu zela baina antzinako euskara eta gaur egungoa oso ezberdinak dira.
EUSKARA = HIZKUNTZA EUSKALKIA = EUSKARAREN DIALEKTOA
Euskarak, beste hizkuntzak bezala, baditu bere dialektoak (euskalkiak). Euskalkiak euskaraz hitz egiteko modu ezberdinak direla esan dezakegu. Denborarekin euskalkiak galtzen joan dira baina gaur egun oraindik bost euskalki geratzen dira euskara batua kontuan izan ezik.
Euskararen txoria
Luis-Luziano Bonapartek 1863. urtean euskalkien lehenengo mapa sortu zuen eta han hamar euskalki bereizi zituen: Bizkaiera, Gipuzkera, Lapurtera, Behe Nafarrera, Goi Nafarrera, Baztanera, Aezkera, Zuberera, Erronkariera eta Zaraitzuera. Mapa hau sortzeko Bonapartek berrogei urte behar izan zituen, garai hartan teknologiarik ez zegoelako.
Luis-Luziano Bonaparte eta bere mapa
Gaur egun, Koldo Zuazok sortu du euskalkien mapa. Bi mapak alderatzen baditugu ikus dezakegu euskalki batzuk galdu
direla (Baztanera, Eki-Nafarrera, Aezkera, Erronkariera, Zaraitzuera eta Lapurtera eta Behe Nafarrera batu) eta orain bakarrik bost euskalki ditugula: Bizkaiera, Gipuzkera, NafarLapurtera, Nafarrera eta Zuberera. Mapa hau egiteko Koldo Zuazok hogeita bost urte behar izan zituen soilik
Koldo Zuazo eta bere mapa
Azpieuskalkiak aldaerak dira hau da, euskalki berdinean hitz egiteko modu ezberdinak (ezaugarri ezberdinak). Adibidez: Bizkaian, Arratiako batek eta Lekeitioko batek ezberdin hitz egiten dute azpieuskalki ezberdina erabiltzen dutelako. Azpieuskalkiak eta hizkerak antzekoak dira baina geografikoki hizkerak eremu txikiagoa hartzen du. Euskalkiak bereizteko ezaugarri Fonologikoak, Sintaktikoak eta Morfologikoak begiratu behar ditugu. Adibidez: Zuberotar bat eta Bizkaitar bat hitz egiten entzuten badituzu et euskalkien ezaugarriak aztertu behar izango dituzu haiek erabiltzen duten euskalkia zein den jakiteko.
Nafarrera nafarroaren goikaldean dagoen euskalkia da baina, gipuzkoako alde txiki-txiki batean nafarreraz hitz egiten da
Lau azpieuskalki aurki dezakegu nafarroko euskeran:
Ipar-sartaldekoa: Bortzirian, Bertizaran, Malerrekan eta aran horien inguruko herrietatik ( OronozMugairi, Beintza-Labaien, Saldias eta Goizuetan) hitz egiten da azpieuskalki hau.
- Hegosartaldekoa: Sakana aldetik gehien bat hitz egiten da.
Sortaldekoa: Esteribar eta Erroibar araneta hitz egiten da azpieuskalki hau.
Erdigunekoa: Ultzama, Atetz, Odieta, Lantz, Anue, Imozko eta Muskitz herrian hitz egiten da azpieuskalki hau
Euskalki bat bereizteko ezaugarriak bereizi behar dituzu: fonologikoak, sintaktikoak eta morfologikoak:
-
Morfologikoak: Nafarreran dago Fonologikoak: bokalak ezaugarri morfologikorik aipagarrie ahozkatzerakoan gazteztelanian lehenaldiko aditz batzuetan -n eta nafarreran berdin - Sintaktikoak: hizkia falta delaezan ahozkatzen direla dirudi Batzuetan hitz daiteke, adibidez: baina aldaketa batzuk batzen dira nue(n), ze(n) txiki bat adibidez: aste edo zio(n). dago. honetan=asteontan (kasu honetan h
hizkia kentzen da).
http://euskalkiak.eus/ ikus_entzunezkoak.html#hiru
Ei ba, haber, ni David Irigoien naz 17 urteko Urdingarea eta ba hemen ibiltzen naz, ikasten dot Iruinan, aurten hasi naz ikasten fase aurten askoz gustora fase. Zer ba irakasle hoiek? Ez ba, ez, fase aurtien ez nintzen iten batzier eta aurten FPko gradu batitan. Zein gradu? Eh, buff, nola da, Agronomia ta neka nekazarien gauzak, animaliek, ta batzak, soruek, traktorrak, Makinariek ta alako gauzak. Eta gustura? Oso, oso gustora. Nahi nahi nin forestal baso, soruak ta etxekolanak forestal, basuen, animalien, hostuen nahi nian baina ez zegian plazarik ibili hintzan apur bat berandu. Ez, bueno moduloa dela bi urte gehikot eh kurso puente izeneko azterketa bat ta tatatzen badut nota ona sartuko naz eta saiatuko deut egiten eh forestal superior, grado superior forestal ie sorte dekoten azterketa da zaila baina gainditu eskero prueba hori pasatzen da, jende asko pasatu deu ta hor bai, hor bai ibiliko naz gustura baina hor bai ni naidotena izan behar da hor ba gusto-gustora. Ongi ez badot egiten nahi do ein oposiciones, nola dia, zelador ta subzelador atatzeko lla gobernuko plaza batzuk ta bonbero ta idea asko buruen. Momentuz hau ta forestalia ia zer moduz
Amai dezagun esanez, artikulu hau euskara eta euskalkiei buruz gehiago jakiteko egin dugu. Azkenengo urteetan euskara galtzen joan da baina orain berriro berreskuratzen hasi da. Lehen, orain baino euskalki gutxiago daude. Gure ustez, etorkizunean euskara batua nagusi izango da eta euskalkiak gutxika-gutxika galduko egingo dira.
Komikiak: