.... -
'
' ' ' V' '
''''' ''
' ' ' y ' V' '
''''
'
l'
' '
Artikulua
LAU IKASLEETATIK HIRUK TXULETAK ERABILI DITUZTE NOZBAIT Txuletak guztiok egin ditugu noizbait. Baina, zenbat dakigu benetan hauei buruz? Txuletak, ikasteko gogorik ez dutenen gainditzeko metodoa da eta izan da betidanik. Hau aurrera eramateko, hainbat modu eta teknika existitzen dira, beti irakasleak txuletekin harrapatzen ez lortzeko. Ezagutzen al dituzu motodo guztiak? Non eta naiz dira hobeagoak erbiltzeko?
Txuleten maiztasuna
raintsu egin berri dugun txuleten galdeketa orokor batean, txuleten eta hauen erabilpenaren inguruko informazioa, eta hainbat konklusio ere atera ahal izan dira. DBH-ko 3. mailako 104 ikasleei galdetu, eta atera diren emaitzak ikus ahalko dituzue.
O
Ikasle kopuruaren zatirik handienak noizbait txuletaren bat egin duela dio: Txuletak egiten eta egiten ez dituzten arteko aldea ez da oso handia. Gutxitan egiten dituztenen kopurua handiena da, %44arekin.
Ia hiru laurdenak txuletaren bat erabili du noizbait, kurtso honetako hirugarren hiruhilabetea eta baita azterketa finalak kontuan hartu gabe.
Seguruak ote? Harrigarria dirudien arren, noizbait txuletak egin dituzten 76 ikasleetatik 7 bakarrik izan
Erabilgarritasuna Datuak ikusita, ikasleen gehiengoa, %54a txuletak egiten nota hobeagoak ateratzen direla diote. Honen aurka, %7a dago, ezetza emanez. %40a ez dago zihur honi buruz.
dira harrapatuak irakasle batengatik. Horrek %7 bakarrik suposatuko luke, beste %93 arekin alderatuta. Zergatik izango ote da hori? Ez ahalko lukete irakasleek arreta gehiago jarri behar tranparik egiten ez dela zihurtatzeko?
1
Artikulua
Ba al zenekien...
Txuleta motak
Ikasleen erdia baino gehiagoren ustez, txuletak erabiltzeko ikasgairik errazena natur dela. %52ak iritzi hau partekatzen du. Zailena, aldiz, eta izugarrizko aldearekin, euskera da, %5arekin bakarrik.
Inkestaren galdera hau bete aurretik, sortzi txuleta mota esberdin ikasleei proposatu eta hauen kalitatea, eraginkortasuna, eta baita dituen arriskuei buruz duten iritzia eskatu diegu. Aukerak hauek izan dira: Eskukoa Paper zati batean Albokoari kopiatuta Bolian Kalkulagailuaren tapan Erlojuan Estutxean Kajoian
Non izkutatu? Hainbat eta hainbat leku daude txuleta on bat izkutatzeko, eta irakasleak ez harrapatzeko. Hauek dira ikasleok gehien erabilitakoak azterketetan:
Ikus ahal dezakegunez, eskuan da gehien erabili ohi dugun lekua. Gutxiena, aldiz, kajoian edo honen azpian sartzea da.
Puntuaziorik altuena izan duena paper zati batean egitearena izan da, ia %80ak ona edo bikaina dela pentsatzen duelako. Azken postuan, kopiatzearena izan dugu, idea txarra dela pentsatzen duten ikasleen %54arekin.
Baina, badago arreta deitzen duen txuleta mota bat. Oso parekatuta egon da lehen postua lortzeko, bai, baina "bikain" puntuazio gehien lortu dituena izan da. Beraz, edo asko gustatzen zaie, edo ezer gutxi, ez dago aukera gehiagorik.
2
Artikulua
Eta, artikulu honetan ageri diren inkestak ikusi eta gero, horaindik txuleta motaren bat aukeratu ez baduzu edo aholkuak ezertarako balio ez batzaizkizu, beti funtzionatuko duen aukera bat gelditzen zaizu... IKASTEA.â–
3
DROGETARA DOAN ATEA Guztiok ezagutzen ditugu baina, norainokoa da zure ezagutza hauei buruz?
Drogak gaixotasun batzuen diagnosia egiteko, sendatzeko, edo gaitzari aurre egiteko, medikuntzan erabiltzen diren gai kimikoak dira. Dena dela, 20. menderarte, horietako
gutxi batzuk baino ez dira izan sendagarriak. Droga guztiek arriskua suposatzen dute, eta erabat seguru har daitekeen adibiderik ez dago. Arriskua
hiru faktoreetan oinarritzen da: substantziak eragiten dituen efektuak, erabiltzeko modua eta kontsumitzailearen onarpena gorputzean.
Drogen jatorria Egiaztatu da lehenengo zibilizazioetako gizakiek zenbait landareen efektuak ezagutzen zituztela. Mendebaldeko kulturan, adibidez, drogak tabuz bezala hartzen dira, baina drogen aurkako lehenengo legeak diktatu zirenetik aurrera bakarrik. Drogek ez dute jatorri bakarra. Batzuk landareetatik lortzen dira, eta beste batzuk animalia eta harrobietatik. Ikerlariek bazuten susmoa droga gordinaren zati batek bakarrik izango zuela, gorputzean eragiteko ahalmena; eta arrazoia zuten. Zati hari oinarri aktiboa deitu zioten. Oinarri hau bakartzea, eta kopuru zehatzetan neurtzea ere lortu zuten, geroago hauts, pastilla, kapsula... eran erabili ahal izateko. Gaur egun erabiltzen diren droga gehienak ez dira landare edo ehunetatik lortzen; laborategi kimikoetan egin ahi dira. Kortisona, adibidez, landare mota batetik sintetizatzea lortu zuten droga bat da.
Drogak erabilera Egunero, oso ohituta gaude droga mota asko ikusi eta erabiltzeko. Kafea, adibidez, askok edaten dugun edari exzitantea da. Hau, munduan gehien hartzen den droga psikoaktiboa da. Drogen aurkikuntzaren bidez, egunero erabiltzen diren hainbat txerto eta sendagarri sortu egin dira ere. Gorputzeko zelula batzuen portaera aldatzen dute. Aspirinak, adibidez, tenperatura erregulatzen duten burmuineko nerbio zelulei eragiten die. 1
DROGA MOTAK Drogen ezaugarriak eta hauen jatorria nolakoa den begiratuz, XX. mendean drogak sailkatu ziren arabera ezagutzen ditugu gaur egun:
Biologikoak Animalia bizidun baten gorputzean egiten direnak dira. Hauek ez dira inoiz animalia hiletatik ateratzen. Tetanosaren toxina adibide argia da. Honen kopuru txiki bat zaldi batean txertatzen dira. Zaldiak toxinak sortuko ditu, geroago odol apur bat atera eta kimikoki tratatzeko. Horixe da gizakioi txertatuko zaiguna tetanosaren aurka inmunizatzeko.
Sintetikoak Droga sintetikoak, gehienok oker uste dugun bezala, ez dute beti naturaren kopia izan beharrik. Zientziak droga berriak diseinatzeko ahalmena du gaur egun. Eta hauek sortzeko dituen moduetako bat, beste droga batzuen molekula egitura aldatzea da. Extasis, edo MDMA eta kristalaz ere ezaguna, adibidez, droga sintetiko ilegala da, eta laborategietan baino ezin da lortu.
Haluzinogenoak
Nerbio-sistemaren estimulanteak
D ro g a a l u z i n o g e n o a k ko n t s u m i t z a i l ea re n
Gorputzaren jarduera motriz eta kognitiboen mai-
errealitatearen perzepzioan alterazioak sortzen
lak handitzen dituzten drogak dira hauek. Gainera,
dituztenak dira. Hauen eraginaren menpean,
alerta eta arreta egoerak ere indartzen dituzte.
pertsonek irudiak ikusi, soinuak entzun eta baita
Generalki, estimulante sintetikoak helburu
sentsazio arraroak sentitzen dituzte. Beste batzuek,
terapeutikoetarako erabiltzen dira. Baina beste
emozioetan bat-bateko gorabeherak ere sortzen
batzuetan, zoritxarrez, beste muga batzuetarako
dituzte. Marihuana, hashisa, LSDa, Meskalina... dira
erabiltzen dira. Tabakoa, kokaina eta kafeina, adibi-
droga mota honetako haluzinogeno ezagunenak.
dez, droga honetako adibiderik ezagunenak dira.
Nebio-sistemako depresoreak (medikuntzan erabiltzen direnak) Depresoreak nerbio sistema
analgesiko, somnifero, lasaigarri
hiegizko erabilerarako ere erabil-
zentrala astirotzen duten subs-
eta antsiolitiko bezala erabiltzen
tzen dira. Alkohola, opioidesak
tantzia kimikoak dira. Medizinan
dira. Batzuetan, droga hauek ge-
eta benzodiazepinak, adibidez.
2
DROGAK GURE ARTEAN Medikuntzarako eta minbiziak eta edotariko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen diren drogak alde batera utzita, droga ilegalen munduan sartuko gara. Espainian, gazteen artean, geroz eta gehiago eta geroz eta lehenago kontsumitzen direla ikusi egin da. Drogen aurkako Laguntzak (FAD) egindako ikasketa batek dioenez, Espainiako gazteen %15 batek drogak kontsumitzen dituzte. Galdeketa hau Madrileko, Valentziako eta bizkaitar hiriburuko "martxa" zonetan galdetu egin zen, kanabisa, alkohola, exta-sis, kokaina edo anfetaminak kontsumitu bazituzten galdetuta. Adituek beraien kezkak erakusten dituzte substantzia toxikoen kontsumoaren hasiera-adinaren jaitsiera dela eta, Espainian hamairu urteetan dagoena. Kanabisak, alkoholak eta kokainak gaztedian dakartzaten ondorioak garuna eta giza jokaerari izugarrizko kalteak egiten dizkiete. Honek etorkizun ez oso urrun batean buruko gaixotasun larri bat suposatu ahalko luke, eskizofrenia eta bipolaritatearen bezalakoak.
Drogen kalte eta arriskuak Drogek ez dute hartzen dituen pertsona soilik kaltetzen; haren inguruan dauden beste pertsona askok ere ondorioak pairatzen dituzte. Ingurunearekiko erlazioa, familia eta baita lana guztiz oztopatzen dute. Gainera, ikasketa prozesua arriskuan jartzera ere heldu daitezke, nerabeen eta gazteen kasuetan gehienbat. Drogak, hainbat motatako iztripuak izatearen probabilitatea ere areagotzen dute. Azken hamarkadetako droga ilegalen kontsumoak hondamen handiak utzi ditu haren atzetik, buruko osasun gaiei dagokionez. Gaur egun, hamar drogazaleetatik seik buruko gaixotasunen bat ere sufritzen dute. Eta honek guk ikus dezakegun aldea bakarrik suposatzen du, paziente gehienak horaindik diagnostikatu barik daude eta.
Erremedioak bilatzen Ikertzaileek egunero lan egiten dute drogak hartzen dituzten gaixo dualei bizitza erraztuko dizkien botikak aurkitzeagatik. Oraingoz, beraien esperimentuek drogek garunaren zirkuituak aldatzen dituztela eta banako bakoitzak hauek jasateko ahalmen bat duela zihurtatu dute. Drogak kontsumituta buruko gaixotasunen bat pairatzearen posibilitateak oso altuak direla segurtasun osoz jakin arren, geroz eta droga eta kontsumitzaile gehiago daude mundu osoan zehar. Berrehun eta berrogeita hamar milioi baino gehiago, Nazio Batuetako informe batek dioen arabera.
3
AMY WINEHOUSE Amy Wade Winehouse, 1983ko irailaren 14an jaio zen South-gaten, Londresen. Soul, Jazz, Rock and Roll eta ska abeslari eta konpositorea izan zen. Bere aita, Mitchell, taxi gidaria zen eta ama, Janis, botikaria. Neba txikiago bat ere bazuen, Alex deitua. Aitak Amy-ri etengabe abesten zion etxean; Frank Sinatraren abestiak gehienbat. Beraz, etxean kantatzeko ohitura gutxi-naka-gutxinaka hartzen joan zen. Amyk 9 urte zituen gurasoak banandu zirenean. Garai horretan sartu zen Susi Earnsheko antzerki eskolara eta 4 bat urte egin zituen han. Geroago, Young antzerki eskolan ere egon zen, baina hiru urtetara kanporatu egin zuten, lan egiten ez zuelako eta sudurrean piercing bat egin zelako. Amyk 13 urte zituen lehen gitarra jaso zuenean eta urtebetera konposizioan hasi zen; ez zen denbora asko pasa, Londresko tabernatan aurkezten hasteko. 16 urterekin, Amyk karrera profesionala hasteko aukera izan zuen lehen aldiz, eta baita 2002 urtean Simon Fullerrek eskaini zion kontratua sinatzeko ere.
Droga arazoak Hortik aurrera, arrakasta baino ez zuen ezagutu Amyk. Mercury sari bat, lau MTV Europe Music Awards eta bost Grammy irabazi zituen. Baina, hau ez zen honelakoa izan beti, Amyk arazo larri baten aurka borrokatzen ari baitzen momentu oro: drogak. Winehouseren arazorik handiena drogak izan ziren. Elkarrizketa askotan argi utzi zuen depresio, drogomenpekotasun eta elikadura arazoak zituela. 2005ean droga kontsumo aldi gogorra izan zuen, umore aldaketa handiak eta pisu galera pairatu zituen. 2007ko abuztuan Winehousek Europan zeharreko zenbait ekitaldi bertan behera utzi behar izan zituen eta ospitalera sartu beharrean izan zen heroina, extasis, ko-kaina, ketamina eta alkoholaren ondorioengaitik. Tamalez, 2011. urteko uztailaren 13an hilik aurkitu zuten bere etxean, gaindosi bat zela eta. Eta hemen ikus dezakegu, nola gailurra ikutzetik hutsean gelditu ahal zarela, substantzia baten ondorio latzen erruz: drogen erruz.
4
ELKARRIZKETA JON ANDONIRI Nota onak ateratzen zenituen DBH-n? Bai Gazte zinenean txuletak egiten ahal zenituen? Inoiz ez Zein izan zen zure ikasteko metodoa? Klasean adi egotea, azaldutako gaiak apuntatu eta gero agindutako ariketak egitea zen nire ikasteko metodo bakarra. Zein ikasgaietan ateratzen zenituen nota hoberenak? Normalean matematika, fiskia eta kimikan. Eta zeinetan izaten zenituen arazoak? Gehien kostatu zitzaidan ikasgaia historia zen. Zure ikaskideak laguntzen al zenituen klasean? Normalean bai, ikaskide batek zalantzak bazituen eta laguntza eskatuz gero ni prest negoen edonori laguntzeko. Irakasleekin jarrera ona zenuen? Bai, generalki, jarrera normala. Eta ikaskideekin? Kideekin ere bai, lehen esan dizuedan bezala, elkarlaguntza lantzen genuen, gero errespetua normala izan ohi zen. Ezohikoren batera joan al zara noizbait? Inoiz ez. Horrek egunero ikasten zenuela suposatuko du. Bai, normalean bai, eta nik uste dut dena egunean eramateak asko errazten duela gauzak ulertzea, zalantzak argitzea eta gero emaitza onak ateratzea. Betidanik izan duzu argi zer izan nahi zenuen handitan? Ez. Hasieran, lehen esan dizuedan bezala, zientzak ondo ematen zitzaizkidan; baina geroago arte ederra ikastea erabaki nuen. Zeintzuk uste dituzu direla ikasleek izaten dituzten arazoak ikasteko? Batzuen kasuan, jarrera aldetik interes edo motibaziorik ez daukatela uste dut, eta horrek eragiten du edukiak ongi ez ulertzea. Baina ikastelo ahalmena, azken finean, guztiok dugu. Zuretzat IPADAK erabilgarriak dira ikasteko? Bai, oso erabilgarriak, plastikako kurtso honetan egiten egon garen lanak besterik ez dituzue ikusi behar!
Wild Tailandia
Tailandia Asiako estatu bat da, Tailandiako Golkoaren eta Andaman itsasoaren artean dagoena. Mugakide ditu Laos eta Kanbodia ekialdean, Malaysia hegoaldean eta Myanmar mendebaldean. Siam edo Siam Erresuma izenez ere ezagutzen da, estatuaren izen ofiziala izan baitzen 1949ko maiatzaren 11 arte. Tailandia oso ezaguna da faktore askorengatik, batez ere hondartza, animalia, landaretza eta tenplu eta eraikin zaharrengatik. Baina animalietaz hitz egingo dugu.
Historia Tai-ek Tailandiara etorri ziren txinatarrengan ihes egiten lehen mundu guda garaian, baina haien aurretik bazegoen jendea hor bizitzen, gehiengoa, % 95a, kultura eta erlijio budista jarraitzen dute, eta haien jainkoaren omenez tenpluak eta ermitak eraiki zituzten mendi puntetan eta basoen barnean. Baina Tailandia, 1000 urte inguruan sortu zen, hegoaldeko aldea eta iparraldekoa batzerakoan eta hinduismo kultura bereganatzean. Herrialdea, hainbat dinastia jasan izan zituen eta kultura budismoan bihurtzen hasi zen. Gaur egun, Tailandian, 1932 urteko estatu kolpean ditu oinarriak. Rama IX da bertango erregea eta demokraziaren alde sortutako borrokengatik, erregea lehenengo ministro kargua zabaldu zuen zibilen artean.
Tailandiako animaleria Tailandian, hainbat animali espezie daude ez ditugunak ezagutzen eta oso arriskutsuak direnak. Adibidez sugeak, eunzangoak, medusak, eltxoak, eskorpioiak, armiarmak, inurriak, txakurrak, tximinoak, elefanteak, tigreak edo izainak. Sugeak: batez ere kobrak eta biborak, sugeak belar altuan iskutatzen dira, zelaietan naiz plazetan eta ez dute ihes egiten pertsona batekin topo egiten dutenean, atakatu egiten dute. Gainera animali hauek oso azkar mugitzen dira. Inoiz erasotua izaten ezkero, hospital bat aurkitzea da konponbiderik hoberena. Tailandiako hospitaleek badutelako horren aurkako tratamendu bat. Eunzangoak: eunzangoak ez dira hemengoak modukoak, hangoak beso baten tamainakoak izan daitezke eta gauean ateratzen dira, gainera, leku ilunetan izkutatzen dira. Adibidez zapatetan, beraz, komeni da zapatak begiratzea jarri baino lehen. Haien aginkada bat lau egun iraungo duen min gogorra eragingo du. Morfina jarrita ere, ezingo duzu ondo ibili. Medusak: medusak, uretako animalirik harriskutsuenak dira, marrazorik ez dagoelako. Kostetara hurbiltzen dira egun euritsuetan eta ekaitza dagoenean. Eguzkia dagoenean ez dira kostara hurbiltzen eguzkiak mina egiten dietelako. Beraz, egun eguzkitsuetan ez dago arazorik animali hauekin. Eltxoak: eltxoak gaixotasun askoren garraiobideak dira. Gainera leku guztietan aurkitu daitezke, mahai azpietan, nahiz zuhaitzetan. Gauean ateratzen dira odola xurgatzera eta hoberena da fraka eta alkondara luzeak eramatea. Gainera, turista moduan joan ezkero, txerto bat jartzea gomendagarria da. Eskorpioiak: oso arriskutsua dira, batez ere txikiak direnak. Haien pozoia kontzentratuago dago eta min gehiago eragiten du. Gainera, leku guztietan iskutatzen dira eta ez bada kontu handiz ibiltzen, bat zapaldu ditzakezu. Hoberena da sahiztea edo harri batekin hiltzea. Armiarmak: tarantulak oso armiarma handiak dira eta azkar haserretzen dira, baina ez dira egiazko arrisku bat. Animali hauek, ez dute koskarik egiten, hileak botatzen dituzte eta hileak azalean itsastean azkura sortzen dute, baina ez da ezer gertatuko. Ala ere, hoberena da paper batekin kontu handiz hartzea hiltzen zaiatzea baino. Beste armiarma txikiagoak daude eta hoberena krema bat eramatea da. Inurriak: Tailandiako inurriak ez dute ihes egingo zapaltzean, guztiak batera erasotuko dute. Inurri mota baten hozka, erasotuak esan duten bezala, tiro bat jasotzearen berdina da, baina bakarrik mina. Inurri onen hozka ez da arriskutzua osasunerako. Intsektu
hauek, masan erasotzen dute, berdin zaie animaliaren tamaina. Hoberena da intsektu hauetaz ihes egitea eta ez ustea janarien errestuak etxetik edo hotelean. Txakurrak: txakurrak mundu osoan zehar hedatu dira jendearen lagunak izateko. Tailandian, txakur asko kalean bizi dira eta arriskutsuak bihurtu dira. Erasotzeko gai dira eta oso arriskutsuak dira. Jende asko hiltzen da horrengandik, bat ikusten baduzu. Jarraitu begiratzen eta atzera joan, astiro. Tximinoak: jende askorentzat oso animali barregarriak dira, baina hozka egiten dute eta gauzak lapurtzen dituzte. Tenplu batzuk daude non babestuta dauden eta han egoten dira. Ez baduzu kontuz ibiltzen motxila galduko duzu, edo atzamar bat! Gainera, tximinuak ez dira bakarrik egoten, haien taldearekin baizik. Izainak: batez ere ur landareetan, edo ur geldietan, animali hauek odola xurgatzen dute, eltxoen moduan. Pertsona bat nabarmentzen dutenean haren azalera itsazten dira eta 9 aldiz haien pisua xurgatzen dute odoletan. Gainera arazo larria izango zen genitaletan itsazten badira.
Elefantea, animaliarik maitatuena
Elefanteak: jende gehienak ez daki, baina oso animali azkarrak dira eta sortzen dituzten lasterketengatik jende asko hil egiten da urtero. 5 tona pisatu dezakete eta azken urteetan babestuta egon dira jende asko ehizatzen baititu haien letaginengatik. ONG asko sortu dira animali hauek zaintzen eta babesten dituztenak. Gainera, edozein pertsona joan daiteke laguntzera.
Monitore erraldoia: muskerraren familiakoa da eta bi metro neurtzera heltzen dira, bigarren musker handiena da munduan. Oso animali indartsuak dira eta oso buztan erabilgarria dute, eta indar handia dute han. Arrak handiagoak izatera heltzen dira emeak baino. Bale marrazoa: jendea pentsatzen du bale espezie bat dela baina egia esan, marrazo bat da. Baina ez ditu beste arrainik jaten, plaktona baizik eta arrain hauek 12 metro neurtu dezakete eta 20 tona pisatu. Ez da arriskutsua gizakientzat eta oso animali famatua da. Manta raia: 7 m neurtu ahal dituen espezie bat da. Haren gorputza kartilagoz eginda dago, marrazoena moduan eta Tailandian bi mota aurkitu daitezke: manta erraldoia eta arrezifeskoa. Zooplaktonaren kantitate handiak jaten dituzte. Ezten bat dute, oso arriskutsua dena eta erreztasun handiz gorputza zulatu dezakeena. Gainera, pozoitsua da eta ziztada bat jasotzean, hospital batera joatea oso garrantzitsua da. Sorbalda gorriko arranoa: tamaina erdiko txori haragijale bat da. Ibai inguruetan ibiltzen da, arrain hildak beste animalei lapurtzen eta arratoiak ehizatzen. Ez da gizarterako arriskutsua, ez duelako jendea erasotzen. Batez ere, tamaina handiko animaliengan beldurra sentitzen duelako. Haren izenari erreferentzia egiten, sorbalda gorri kolorekoa da eta burua zuria, beraz, oso erraza da beste txoriengandik bereiztea. Tigrea: tigrea felinoen familiakoa da eta desagertzeko arriskuan dagoen espezie bat da. Hainbat eta hainbat hil egin dira haien bizitokiak hirietan bihurtu ditugulako eta haiengatik dugun beldurrarengatik ehizatu ditugulako. Haragijalea da eta bakarrik ehizatzen du haien artean markatzen dituzten eremuetan zehar. Haien hozkada, hezurra apurtzeko gai da eta gehienetan ehizatzen dituzten animaliei lepoan hozka egiten diete. Hemorragia sortzen eta animalia axfisiatzen.
Aitor Arenas
2015eko apirilaren 6a
AURORA AGUILERA LÓPEZ EZ DU INOIZ AMORE EMAN =================== Guk landan bizi ginen, zuhaitzez beteriko zelaiz inguraturik. Han, zuhaitz oso handi batera igo eta azterketak prestatzen nituen. Lasaiago eta nire buruarekin seguruago sentitzen nintzen.
Biografia
A
urora Aguilera López
1940. urtean jaio zen Kharkoven, Ukranian. Jubilatua, etxekoandrea, lau umeren ama, eta zazpiren amama, amabilitatearen, sakrifizio eta esfortzuaren adibide paregabea da. Guerra Zibilaren ondorioz, bere gurasoak Ukraniara joan behar izan ziren, bera jaio baino lehenago. Kharkov-en janaria lortzeko egin behar diren lanak egiten ikasi zituen, egun horretan jateko zerbait eukitzeko, eta baita beste pertsona guztiei laguntzea zeren, arazo bat euki eskero, haiek izango ziren laguntzera joango zirenak. Merkataritza laguntzailea izateko ikasi zuen, idazkaritza, bi enpresa desberdinetarako, hogeita hamazazpi urtez. Eta horain, hirurogeita hamabost urte dupituelarik, gustuko dituen gauzak egiten ditu: ibiltzera atera egunero, familiako txikienak zaindu y eta hainbat eta hainbat gauza gehiago.
Haurtzaroa Errusian. Hitz egin al dezakezu zure haurtzaroari buruz? Ni Kharkoven jaio nintzen, Ukranian. Bi urte nituenean, Errusiara joan ginen, familiaren zati handi bat bertan genuenelako. Herrian, beste neska guztiak bezalakoa nintzen. Goiz-goizean altxatzen nintzen egunero nire ama laguntzeko. Gero, bizi ginen lekutik ez oso urrun zegoen ikastola batera joaten nintzen. Arratsaldero, etxerako lanak egin eta kortako animaliak zaintzen nituen. Beti izan dudan galdera bat botako dizut, ados baldin bazaude, noski. Nor ezkondu zer norekin familiaren zati bat errusiarra izateko? Nire amaren, Araceliren anaia, Ramon, errusiar neska batekin ezkondu egin zen. Ashîa zuen izena. Beraz, euki zituzten semeak, nire lehengusu-lehengusinak dira, Errusiakoak guztiak. Nolakoa zen ikastola? Nahiko handia zen, egia esanda. Goizeko edo arratsaldeko txandak egiten genituen; eta bata edo bestea izanda, beti hogei bat minutu gimnasia egiten genituen sartu baino lehen. Jardineria-jarduerak ere egiten genituen; zuhaitzak landatu eta baratzean genituen barazkiak landu, ala nola. Ikastolan, askotariko kirolak egiten genituen: saskibaloia, tenisa, sokasaltoa... Nik ikastea oso gustuko nuen, eta ikasgai bakoitzean esfortzu handiak jartzen nituen, genuen diruaren zati handi bat nire ikasketak ordaintzeko erabiltzen genuen eta.
1
Aitor Arenas
2015eko apirilaren 6a
Gogoratzen ahal duzu umea zineneko momentu bereziren bat? Noski. Guk landan bizi ginen, zuhaitzez beteriko zelaiz inguraturik. Arratsaldero, nik bakarrik ezagutzen nuen toki batera joaten nintzen eta han, zuhaitz oso handi batera igo eta azterketak prestatzen nituen. Zuhaitz horretara igotzeak azterketak baino lehen konzentratzen laguntzen zidan. Lasaiago eta nire buruarekin seguruago sentitzen nintzen.
Aurora, bederatzi urterekin, Errusian.
Unibertsitatea. Eskola bukatzerakoan, eta ikasketetan hainbeste esfortzatu eta gero, uninertsitatera joan zinela suposatzen dut. Ni ez nintzen unibertsitatera joan. Idazkaritza ikasi nuen. Medizina ikastea nahi nuen nik... Baina ezin izan nintzen unibertsitatera joan, ezin izan genuen ordaindu eta. Halaber, azkenean merezi izan zuen ikasitakoa ikastea; idazkaritza gustuko nuen beste arlo bat zen. Beti leku berdinean lan egin ote zenuen? Ez. Bi ofizinetan lan egin nuen, enpresa desberdinetarako. Lehenengokoan ez nintzen zortzi urte baino gehiago egon. Lana utzi behar izan nuen nire amarekin Alikantera joateko, oso gaixorik zegoelako. Gero, beste enpresa batentzeko lana aurkitu nuen, ofizina berri batean. Aurora Aguilera, 33 urterekin, Alikanten, bere ama gaixorik jarri zen urtean.
San Petesburg hiriaren jauregiak.
Erretiratuaren bizitza berarentzat. Eta horain bukatzeko, nola daramatzazu jubilatuaren bizitza? Entzun egin dut aktibitate ezberdinak egiten egon zarela. ELA nuela esan eta gero, eta honekin ia urte oso bat bizi eta gero, nire bizitza asko aldatu egin da. Baina, hori kenduta, beste guztia oso ondo daramat. Zeren, jubilatua guztiz, ez naiz sentitzen, egunero egiten ditudan gauzak kontuan hartuta (barre egiten du). Errusierako klaseak ematen egon nintzen, hamabi pertsonekin. Honetaz aparte, nik gimnasia egiten nuen, dantzako klaseetara joaten nintzen... HHZra ere joaten egon nintzen euskera ikasteko, duela urte batzuk. Nire amama, 2008. urtean.
Eta azken galdera. Aurora, zorioneko bizitza euki duzula uste duzu? Bizitza, munduko gauza guztiak bezala, oso aberatsa da. Luzea bada, nirea bezala, ondo eta txarto pasatzeko nahiko astia dago. Azkenean, izan da zorionekoa, bai.â– 2
Eskalada
Eskalada, hankak eta eskuak edota baliabide artifizialak erabiliz, harkaitz, izotz-horma edo artifizialki prestatutako erliebe bertikaletatik igotzean datzan kirola, edo era horretara burututako igoera da. Mendiak, natura barneko aparteko fenomenoa izanik, eta itsasoa, horiek izan dira lurreko lekurik erakargarrienak deskubritzeko eta esploratzeko. Mende honetan ere, esploratu gabeko mendiak daude, ustekabeko bisitak hartzen dituztenak purutasuna hautsi nahian. Eskalada mendiak konkistatzeko sortzen ziren arazoak gainditzek baliabide gisa sortu zen. Gaur egungo joera mendiarekin ahalik eta errespeturik handiena izaten saiatzen da, eta ahalik eta bitartekorik gutxienekin eskalatzen saiatzen da. Horrela sortu da eskalada librea, hau da, haitzean aurrera egiten da laguntza artifizialik erabili gabe, eta laguntza artifiziala aseguratzeko bitarteko gisa erabiltzen da soilik. Eskalada libretik kirol eskalada sortu zen: 70eko urteetatik hona indar handia hartu du, hein handi batean material arinagoak eta seguruagoak bilakatu direlako. Eskaladan hainbat modalitate daude, esaterako, horma handikoa edo big- walla, hainbat egun ere iraun dezakeena, edota hiriko eskalada, zeinean altuera lortzeko eraikin artifizialak lortzen diren.
Beste kirol modalitate askotan bezalaxe, eskaladan ere material ugari eta askotarikoa dago praktikatu nahi dugun eskaladako espezialitate bakoitzerako; eskalada motak desberdinak izanik ere (kirol eskalada, klasikoa, negukoa...) ekipamendua berdina izan daiteke, baina material desberdinez egina.
Gure ekipamendu pertsonal eta arruntari dagozkionez, horren osagaiak dira: arnesa, katu hankak, soka, espres zinta, jaitsigailua eta kaskoa bezalako oso osagai garrantzitsua.
Eskalada egiteko behar diren materialak Arnesak: Aukera zabala dago, baina bi familia nagusitan banatuko ditugu, eta horiek dira arnes integralak (gerria eta bularraldea) eta gerrikoak. Integralak adin edo neurri txikikoentzat erabiltzen dira. Gerrikoa erregulagarriak edo finkoak izan daitezke, eta zango zuloen aldean eraztun bat dute eta beste bat gerrialdean.
Hanka oinak: hainbat modelo daude, molde gogorrekoak (ertz zehatza), molde biguna (plaka, itsaskorra), makurragoak, zuzenak...
Sokak: Sokei dagokienez, esan behar da gehienbat hiru familiatan banatzen direla: estatikoak, erdiestatikoak eta dinamikoak:
Soka estatikoak (nahiz eta berez ez izan, soka orok baitauka elastikotasun handiagoa edo txikiagoa) eta erdiestatikoak arroilak jaisteko, espeleologia egiteko, lan bertikalak eta antzekoak egiteko erabiltzen dira, izan ere, hain dinamikoak ez direnez, erosoago ibil daiteke aurrera eta atzera eta, oro har, gehiago irauten dute. Soka dinamikoak, elastikotasun handiagoa dutenez, egokienak dira eskalatzen gerta daitekeen eroriko bat deuseztatzeko
Espres zinta: hainbat modelo daude, baina horien arteko aldeak ez dira ekipamenduaren gainerako osagaien artean daudenak bezain garrantzitsuak. Zinta laburrak, luzeagoak, arinagoak, fabrikazio material desberdinak...
Mosketoiak: hiru mosketoi mota daude. Segurtasun mosketoiak: aseguratzeko maniobrak eta bilerak egiteko. Automatikoak eta harizkoak daude. Zuzenak: ainguraketetan jartzen direnak. Makurrak: duten formagatik, soketan errazago lotzen dira.
Gri-gria: Gaur egun kirol eskaladan aseguratzeko aparaturik onena da, eta modalitate horretan erabiltzeko gomendatzen dugu. Eskalatzeko beste sistema autoblokeatzaile batzuk daude, baina horietatik bakar batek ere ez ditu gri-griaren prestazioak eskaintzen.
Jaisteko teknika
Maniobra hau “errazenetakoa� da, eta jendeari gehien gustatzen zaionetakoa. Hori dela eta, jendeak batzuetan autoaseguratzeko bitartekorik gabe edo arduragabekeriaz egiten du, eta hori oso arriskutsua gerta daiteke. Mendiko istripuetatik asko rappelean gertatzen dira. Esan beharra dago jende asko soilik hormetan behera rappelatzen aritzen dela, eta zer esanik ez arroila jaitsierak egiten, eta horietan gertatzen diren istripuak eskaladari egotzi ohi zaizkio. Horrenbestez, rappela oso teknika segurua da, baina jakina, modu zuzen eta seguruan egiten bada. Autoaseguratuta rappelatzen ikasiko dugu.
Horretarako hainbat tresna daude, baina ohikoena ZORTZIA da. Rappelatzeko
teknika eskalatzen ari den kidea sokatik zintzilik jaisteko erabiltzen denaren antzekoa da. Guk geure burua askatuko dugu, geure pisuaren laguntzaz. Maniobra honetan arreta berezia jarri behar diogu zortzian katea daitezkeen objektuei, esaterako, lepokoak, txanoetako kordoiak, ile luzea bera...