HAURDUNALDIA Gure ama Gure amak Nekane du izena eta 48 urte ditu. Bilbon bizi da nire aita, German (47) eta nirekin (15) batera. Medikuntzan lan egiten du, pediatra da eta Etxebarriko anbulatorioan egiten du lan.
3.8 Kilogramo Gure amak beti kontatzen du ni jaiotzean 3.8 kg pisatzen nituela jakitean izugarrizko sorpresa hartu eta barrezka hasi zela.
Alaba bakarra Gure amak beti nahi izan du ume bat baino gehiago edukitea baina ez du alako zorterik izan. 32 urterekin saiatu zen lehenengo aldiz baina aste gutxi batsuk geroago bere barnean zeukan haurra hilda zegoela jakinarazi zioten. Hiru hilabete geroago nitaz haurdun geratu zen eta bederatzi hilabete geroago jaio nintzen. Bi urte geroago berriro haurdun geratzea lortu zuen baina handik 6 hilabeteetara bere barnean zegoen haurra berriro hilda zegoela jakin zuen eta izugarrizko atsekabea hartu zuen.
Nekane Abasolo Gure amarekin asko hitz egiten dut egunean zehar baina gaur bere haurdunaldiari buruz elkarrizketa bat egingo diot. Ez dakit bera urduri dagoen ala ez baina ni gutxienez pixka bat bai. Etxeko sofan eseriko gara eta galdera zuzen batzuk botako dizkiot ia zer kontatzen didan.
1.Zein adinetik nahi izan zenuen haurdun geratzea? Uste dut betidanik nahi izan dudan gauza izan dela baina 30 urte izan nituen arte ez nuen aukerarik izan.
2.Haur bilatua ala akzidentea izan nintzen? Guztiz bilatua izan zinen. Zu baino lehenago haurdun geratu nintzen, baina, zoritzarrez nire sabelean hil zen. Eta hiru hilabete geroago sortez zutaz haurdun geratu nintzen.
3. Zein urterekin geratu zinen haurdun? Haurdun 33 urterekin geratu nintzen eta 34 urterekin erditu zintudan. Zu eta gero eduki nuen haurdunaldia 35 urterekin eduki nuen baina zoritzarrez haurdun geratu eta sei hilabete geroago hil egin zen.
4. Nolako erreakzioa izan zenuen nitaz haurdun zeundela jakitean? Emozioagatik negar egin nuen eta zure aitak barre, momentu horretan biak oso pozik jarri ginen ume bat edukiteko beste aukera bat izan genuelako. Eta ezin genuen irribarrea aurpegitik kendu. Baina hasieran beldurra eduki nuen aurreko esperientziagatik.
5. Zer nahiago zenuen neska ala mutil bat edukitea? Ez zitzaidan askorik inportatzen baina aukeratzekotan neska bat edukitea nahiago nuen, egia esanda ez nekien oso ondo zergatik, beharbada, etxean hiru neska ginelako edo.
Erditu ondoren N.A: Zu ikusi zintudan lehenengo momentuan negarrez eta barrezka hasi nintzen emozioagatik eta zu musukatu zintudan. Gero biak lo egin genuen oso nekatutak geundelako eta hurrengo egunak elkar ezagutzen eman genituen, bularra ematen nizun, besarkatzen zintudan, negar egitean lasaitzen zintudan... Eta dena ondo geneukala konprobatzean etxera joan ginen familiakoekin ospatzera.
6. Mutila izatekotan zeintsuk izen zeneuzkan pentsatuta? Eta neska izatekotan zeintsuk? Mutila izatekotan Jon, Mikel eta Unai ziren gehien gustuko nituen izenak. Neska izatekotan, berriz, Ainhoa, Olatz edo Nerea. Ez genizun Nerea deitu zure izeba ere horrela deitzen delako eta ez genizun Olatz ipini zure amamak txarto ahoskatzen zuelako, beraz, Ainhoa deitzea erabaki genuen.
7. Nolakoa izan zen familiakoen erreakzioa? Zure amama M.Angelesek ohiuka jarri zen, aitite Felixek 2 minutuko besarkada eman zigun, amama Milak negarrez hasi zen, aitite Pedrok oso pozik eta musuak ematen denbora guztian, eta zure osaba-izebak barrezka, ohiuka, negarrez... Erreakzioak hain handiak izan ziren familiako lehen iloba izango zinelako.
8. Behar baino lehenago ala beranduago atera nintzen? Bi aste beranduago atera zinen, nire sabeletik ateratzea ez zenuela nahi zirudien.
9. Haurdunaldian zehar arazoren bat izan zenuen? Ez nuen inolako arazorik izan, oso haurdunaldi ona eduki nuen.
10. Eta erditzean zehar arazoren bat izan zenuen? Ez nuen arazo handirik izan baina oso luzea izan zen. Zu erditu baino 12 ordu lehenago hasi nintzen kontrakzioekin. Hainbeste iraundu zuen haur nahiko handia zinelako. Nekatuta nengoela gogoratzen dut baina epiduralarekin ez zen oso mingarria izan.
2015ko martxoaren 26a
AMA IZATEKO PREST Gure ama Jaione Goienetxe, 47 urteko emakumea, langilea, emaztea eta garrantzitsuena, ama da. Bilboko udaletxean lan egiten du, bi alaba ditu; Aitziber(18) eta Iratxe(15). Duela 20 urte ezkondu zen bere gaurko senarrarekin, Julio Alonso(51)
"Familia oso elkartua gara"
Etxera iritzi nintzen, ama sofan eserita zegoen, arratsalde guztiak bezala "Salvame" ikusten hari da. Berarengana hurbildu eta musu bat eman nion. Zelan pasatu genuen eguna kontatzen hasi ginen, nik amari eta amak niri. Kontatu nion gure Euskarazko irakaslea agindu zigula elkarrizketa bat egitea, hurbil daukagun pertsona bateri eta hasi nintzen elkarrizketa egiten. Noiz jakin zenuen haurdun zeudela? Hurrengo hilabetean jakin nuen. Gogo asko nituen beste ume bat izateko.
IRATXE ALONSO
1
2015ko martxoaren 26a
Nola esan zenuen berria familiakoei? Normalean, Igandero familiakoekin bazkaltzen genuen denok batera, bat-batean mahaian geunden eta esan nuen beste ume bat edukiko nuela, oso pozik ipini ziren. Gaizki pasatu zenuen haurdunaldian zehar?
"9 hilabete barru beste pertsona bat egongo da mahai honetan"
Bai, botaka egiten nuen egunero hiru aldiz gutxienez 5 hilabetean zehar. Baina gero, azkenengo 4 hilabeteak oso ondo ibili nintzen. Zer jaten zenuen haurdunaldian zehar? Denetariko janariak hartzen nuen baina saitazen nintzen barazki, fruitu eta esne asko edaten. Hori ona zen umearentzako. Erditzea baino lehen, kirol mota batzuk egiten zenuen? Ez, lehenengo haurdunaldian egin nuenez, banekien nola egiten zen eta bigarren haurdunaldiarako prest negoen eta ez nuen egin kirolik. Nola sentitzen zinen sabela hain handia edukitzean? Oso astuna baina zoriontsu. Nola konturatu zinen urak apurtu zenuela?
Oso astuna sentitzen nintzen, sabela potolo-potolo neukan eta asko pisatzen zuen.
Ez nituen urak apurtu, lehenengo haurdunaldian "zesarea" ebakuntzaren bidez egin zidaten eta zurekin, bigarrenarekin, ez zuten itxaron medikuek eta beste ebakuntza egin zidaten. Haurdunaldian zehar arazoak egon ziren? Ez, lehen hilabetetan botaka egitea izan ezik, gainerakoa oso ondo. Gogoratzen zara ospitalean eta logelan sartu zinenean? Bai, oso urduri baina momentu berean zoriontsu. Argazkian ikusten dugun bezala, tirita bat neukan buruan? Zer zen? Zer gertatu zen?
IRATXE ALONSO
Ebakuntza egiterakoan, medikua nahi gabe bisturiarekin pitzadura txiki bat egin zizun baina izan zen oso txikia, ez zen gertatu ezer, zorionez.
2
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA
Gaur egun munduan dagoen arazo larrienetako bat genero indarkeria da eta %90ean emakumeenganakoa da. Azken hamarkadan Espainian 640 baino emakume gehiago hil egin dira haienganako indarkeriagatik. Oraindik ere, indarkeria jasotzen duten ia emakume gehienek ez dute denuntziatzen. Batsuetan uste dute merezi dutela eta haien bikotea ondo egiten duela, beste batsuetan semealabak dituzte eta pentsatzen dute hoberena ezer ez esatea dela eta beste batsuetan berriz, beldur direlako. 2014.urtean denuntziatu zuten %34,9ak 17 urte, %27,7ak 16 urte, eta %16,5ak 13-14 urte artean zituzten. Denuntziatu zutenen %45ak 18 urte baino gutxiago zituen eta %55ak 18 urte baino gehiago.
1
INDARKERIA MOTA EZBERDINAK Emakumeenganako indarkeriari buruz hitz egiten dugunean burura etortzen zaigun lehenengo gauza indarkeria fisikoa da. Baina gehienetan erabiltzen den indarkeria m o t a i n d a rk e r i a p s i k o l o g i k o a d a %95,7arekin. Indarkeria psikologikoa emakumea "txikitzean" datza. Gizona behin eta berrio iraintzen du eta gero eta gehiago oihukatzen dio. Askotan nola jantzi behar duen esaten dio, oso diskretu eta azalik ez erakusten. Bigarren erabiliena indarkeria soziala da %65,8arekin. Indarkeria mota hau emakumearen lagunen edo ezagunen artean emakumea irrigatzen datza. Eta azkenik, gutxien erabiliena indarkeria fisikoa da. Indarkeria mota hau guztiok dakigunez, jotzean, gauzak jaurtitzean... etab datza. 2004-tik 2014-era tratu txarrengatik hil egin diren emakumeak Espainian:
2
TRATU TXAR EMAILEAREN PROFILA Tratu txar emailearen profila ezin dezakegu zehaztasunez jakin. Baina kasu gehienetan honako ezaugarriak betetzen dituzte: •Oso mendekoa: erasotzailea oso mendekoa izango da, baina emakumea ez bezala, mendekotasun hori erakusteko agresibitatea erabiliko du. •Jeloskorra: edozein gauzagatik jelosiak edukiko ditu eta emakumearengan jelosiak ez edukitzeko emakumea kontrolatzeko beharra sentituko du. •Autoestimua maila baxua: ez dauka konfiantza berarengan eta konfiantza hori edukitzeko emakumeari konfiantza kenduko dio.
TRATU TXARRAK JASO IZANAREN ONDORIOAK Askotan jendeak pentsatzen du tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzat sufrimendua tratu txarrak jasotzeari utzi egiten diotenean amaitzen dela. Baina hori ez da horrela, tratu txarrak jaso izana eragin handia dauka pertsonetan, hauek dira ondorio nagusiak: • Estutasuna: denbora guztian erne daude, beldurrarekin, gehienetan gizona haiek ikusten dutela pentsatzen dute. • Depresioa: azkenean haien errua dela pentsatzen dute eta depresioan sartzen dira. • Isolamendu soziala: haien gizonak hainbat irain bota dienez arrazoia zeukala pentsatzen dute eta haien lagunengandik urrundu egiten dira. 3
CARMEN: "Beraren beldur nintzen". Carmenek 47 urte eta bi seme-alaba ditu. Semea 27 urtekoa eta alaba 20 urtekoa. Alaba 4 urte eta semea 12 urte zituztenean beste gizon batekin bizitzera joan egin ziren hirurak. Gizon horrekin 11 urteko harremana eduki zuen. Hamaika urte horietan zehar 7 alditan alde egin zuen tratu txarrengatik baina azkenean beti bueltatzen zen. Carmen azaltzen duenez, hasieran haien harremana normala zen, bere bikoteak pixka bat jeloskorra zen baina urteekin gero eta jeloskorragoa bihurtu zen. Egun batsuetan nola jantzi behar zuen agintzen zion. Eta gutxika gutxika gero eta lagun gutxiago zituzten. Berak bazekien tratu txarren biktima zela baina bere senarraren beldur zen. Azkenean bere alaba Luziak anorexiarekin hasi zen etxean zegoen egoeragatik eta momentu horretan Carmenek zabor poltsa batsuk hartu arropak bertan sartu eta bera eta bere seme-alabak etxetik alde egin zuten. G a u r e g u n b e re a l a b a L u z i a emakume indartsu bat da eta Carmenek pozik bizi da. Carmenek esaten dunez, aske sentitzea bizitzaren gauza garrantzitsuenetako bat da eta asko apreziatu behar dugu.
4
FITNESS 21 EGUNETAN! Artikulu honetan bi ezperientzi ezberdin esagutuko ditugu. Lehenengo Ainhoa De la Torre eta gero Iratxe Alonso nola gin dioten aurre erronka honi azalduko digute.
AINHOA DE LA TORRE Hasieran, erronka honi 21 egunetan zehar aurre egitea erabaki nuen. Egunero 100 sentadila egin behar nituen. Lehengo egunetan oso motibatuta nengoen eta erraz egiten nituen ehun sentadilak. Geroago, gero eta nekatuagoa sentitzen nintzen eta nagikeria handia ematen zidan baina hori sentituta ere 100 sentadilak egiten jarraitu nuen. Hamargarren egunean, orkatila zimurtu nuen eta eskaiola jarri zidatenez erronka bertan bera utsi behar izan nuen. Eta orkatila sendotzean, desmotibatuegia nengoen erronka berriro hasteko. 1
Iratxe Alonso Erronka hau proposatu nintzenean, lehen begiradan oso zaila iruditu zitzaidan baina egunak igaro ostean ahalegin askorekin ikusi nuen erronka hau gainditu nuela. Lehen egunetan oso zaila egiten zitzaidan egun guztietan 100 sentadillak egitea baina pixkanaka-pixkanak ohitzen hasi egin nintzen. 15.egunetik aurrera oso ohituta nengoen eta sentadillak gustura egiten nituen, ez nintzen nekatzen eta izterretan ez nuen mina sumatzen. Hogeitabatgarren egunean izan zen nire azken eguna eta egun horretan oso pozik eta gogoekin sentzitzen nintzen. Proposatu nuen erronka gainditu egin dut! Horain badakit gai naizela erronka zailak eta ahalegin eskatzen dutenak gainditzea!
2
EGUZKIZALEAK GARA 1. Zein denboraldi gustatzen zaizu gehien?
2. Prezio-kalitate aldetik zein da zure arropa denda gustukoena?
3 Noizbait erosi duzu arropa interneten?
Nerabeen ikuspuntua: Nerabeek hainbat ideia ezberdin dituzte gai ezberdinei buruz. Gaur nerabeek modari buruz pentsatzen dutena aztertu dugu inkesta baten bidez. Hona hemen atera ditugun ondorioak: Ondorioen arabera, %73ak gustukoen duten urtaroa uda dela erantzun digute eta bigarrena udaberria izan da, %19arekin. Gutxien gustatzen zaizkien urtaroak negua (%4) eta udazkena (%4) dira. Hau ikusita ondorioztatzen dugu nerabeei arropa gutxi janztea gustatzen zaiela eta eguzkitan jartzea ere gustoko dutela. Prezio-kalitatea begiratuta zein den denda hoberena ere galdetu diegu. %31 Stradivarius gustukoena dutela esan dute eta %27ak Zara zela haien gustukoena. Hollister berriz, gutxien hautatua izan da, bakarrik %16ak aukeratu du. Haurrekoa ikusita, INDITEX preziokalitate aldetik, nerabeen multinazionalik gustukoena da.
Inkestaren arabera nerabeen %76,5ak interneten erosi du arropa noizbait. Horren eraginez, gero eta gutxiago erosten dute dendetan. Ondorioz, gero eta salmenta gutxiago izango dituzte dendek.
4. Noren diruarekin erosten duzu arropa?
Noren diruarekin erosten dute nerabeek arropa? %82ak haien gurasoen diruarekin erosten dutela onartu digute eta bakarrik %18ak bere diruarekin ordaintzen du. Nerabeek batere independenteak ez direla ikusi dezakegu, oraindik ere haien gurasoen laguntza behar dute. Zenbat diru gastatzen duten hilean galdetu diegunean %84,3 50â‚Ź eta 100â‚Ź tartean gastatzen duela erantzun du. Harrituta geratu gara nerabe bakar batek hilean arropa erosten hainbat diru gastatzen dutela jakitean.
5. Zenbat diru gastatzen duzu hilabetero arropan?
6. Non aurkitzen dituzu nobedadeak?
Badakigu gazteei modara joatea asko gustatzen zaiela eta non ikusten dituzten nobedadeak ere galdetu diegu. %60ak dendetan aurkitzen ditu nobedadeak, %30ak sare-sozialetan, %7ak publizitatean eta %4,5ak aldizkarietan. Beraz, dendek lan ona egiten dute erakuslehio eta sare-sozialetan jartzen dituzten argazki eta apaingarriekin baina publizitatean eta aldizkarietan jartzen dituztenak berriz ez dira erakargarriak haientzat.
"SALBATZEN ZAITUZTEN HEROIRIK EZ BADAGO, HEROI BIHURTU BEHAR ZARA." Ga u r e g u n , g e r o e ta j a za r p e n g e h i a g o i ku ste n d i tu g u g u re egunerokotasunean. Kontzeptu hau hobeto ulertzeko definitu behar dugu: Jazarpena, pertsona batek beste pertsona baten eskutik jasaten duen eraso-egoera jarraitua da. Erasotuak, gutxiespenak, irainak, txantxak, iseka, kolpeak eta bestelako eraso pfisiko eta psikologikoak jasatzen dituzte, erasotzaileen botereari edo indarrari aurre egin ezinik eta erasotua mendekotasun-egoera batera eramanez.
Gai hauetaz hitzegiten dugunean ,normalean bullying-a etortzen zaigu burura, baina konturatu behar gara jazarpen mota desberdinak daudela. Hala nola, jazarpen morala edo psikologikoa (mobbing), ikuste-jazarpena, jazarpen laborala, ahozko jazarpena eta ciberbulling-a.
Hitz hauek hobeto ulertzeko, gehiago azaltzea komeni da.
• Bullying: Kontzeptu hau eskola-jazarpenari erreferentzia egiten zaio. Errepikatutako eran eta denboran zehar egiten diren tratu txarrak dira. Eraso fisiko eta psikologikoa da. Normalean, ikasgelan eta eskolako patioan gertatzen ohi dira. Bortizkeri mota honek 12 eta 15 urte bitarteko mutil eta neskeei gertatzen omen zaie, nahiz eta beste adin batzuetara hedatu ahal den.
1
• Jazarpen morala edo mobbing: Jazarpen hau, pertsona hori ezegonkortzen hastea, bere konfiantza guztia galtzera arte. Biktima, depresioan sartzen da eta suizidioan buka dezake.
• Ikuste-jazarpena: Behin eta berriz emakume edo gizon bati arrazoitik eman gabe begiratzea. Delitua izatera heldu ahal daiteke.
• Jazarpen laborala: Jazarpen laborala da nagusi bat bere postuaz aprobetxatzen denean enplegatuari erasotzeko, zein soilik on egiten zaion nagusiari. Adibidez sexu-harremanak praktikatu bakarrik lan-postu hobeagoa lortu ahal izateko.
2
• Ahozko jazarpena: Ahozko jazarpena, gauza desatseginak esatean edo idaztean datza. Jazarpen mota hauetan, hauek sartzen dira: isekak, irainak, iruzkin sexual desegokiak, probokazioak eta kalteren bat produzitzearen mehatxuak.
• Cyberbullying (ziberjazarpena): Ziberjazarpena komunikabide telematikoen erabilera da (Internet, mugikorra eta lineako bideojokoak batez ere) pertsonen arteko jazarpen psikologikoan datza.
Jazarpen motak azaldu ostean, kasu edo esperientzia batzuk irakurriko ditugu, jakiteko nola sentiarazten diren pertsona hauek.
Sare sozialetan egindako irainak gainditzen ditu.
Ghyslan Razanek 2002.urtean internetera bideo bat igo zuen. Bertan Star Warsen erabilitako laser moduko batekin jolasten zuen. Bideo horretan interneteko partaide batzuk mutil honi iraintzen hasi ziren. Hau ikusi ostean depresio handi batean sartu zen eta ondorio latzak ekarri zioten; ikasten zuen ikastolan bertan behera utzi behar izan zuen eta psikiatra batekin kontaktuan jarri zen.
Gaur egun 20 urte bete ditu, kasu hau aurrera eraman du eta guztiz gainditu ditu bertan jaso zituen irain guztiak.
3
Carla Herrero Carla Herrero 17 urteko neska zoriontsu bat da, baina 8 urtetan zehar bullying egin zioten. Kontatzen du, txikitatik lodia zela eta horren ondorioz bere klaseko kideetatik irainak jasotzen zituen. Gainera, gero eta bakarrago sentitzen zen. Bere ingurukoek (gurasoak, familiak, irakasleak) ez zekiten ezer jazarpen honi buruz. Bere gurasoek honen berri izan zuten eskolako lan batean egindako bideo baten bidez. Gero eta eraso gehiago jasatzen zituen eta 11urterekin ikastolas aldatu zen. Baina jazarpenak jarraitzen zuten. Ikastola berrian nesken talde batean elkartzera joan zen, baina hauek ez zuten ondo onartu. Berak, bere lagunak zirela pentsatzen zuen baina azkenean konturatu zen bere bizitza apurtzen ari zirela. Urteak pasa eta gero, Batxilergoko ikasketak hasi zituen. Bertan neska berria izango zen eta lagun berriak egingo zituen inork ez zuelako bere istoria ezagutzen. Egunak pasa eta konturatu zen jasotako eskola-jazarpena desagertu egin zela. Gaur, bizitza normal bat darama eta neska zoriontsua da. Gainera, kapasa da bere istorioa besteei kontatzeko.
4