Space Scout Izotzaldia

Page 1



TM

UNIBERTSOAN BARRENA PLANETA BERRIAREN BILA


Jatorrizko izenburua: The Big Freeze © 2010 Hardie Grant Egmont 85 High Street Prahran, Victoria 3181, Australia Testua © 2010 H. Badger Ilustrazioa eta diseinua: D. Mackie, C.Bennett eta A. Mackie Diseinu tipografikoa: Ektavo Itzulpena © Miren Ibarluzea

© 2013, DESCLÉE DE BROUWER, S.A. Henao, 6 - Bilbao Tlf.: 94 423 30 45 www.edesclee.com info@edesclee.com Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein eratako berregintza, komunikazio publiko eta moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke (Zigor Kodearen 270. artikulua eta hurrengoak). CEDRO erakundeak (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org) babesten ditu aipatu eskubide horiek.

ISBN: 978-84-330-2663-7 Legezko gordailua: BI-1214-2013 Inprimatzailea: RGM, S.A. - Urduliz


TM

IZOTZALDIA H. BADGER IRUDIAK: C.

BENNETT ETA A. MACKIE ITZULPENA: MIREN IBARLUZEA



2354. urtea da, eta Kip Kirby trepetak biltzen ari da: espaziora doa bidaian. —Hartu duzu meteoritoen detektagailu eramangarria? –galdetu dio aitak. —Hementxe daukat –Kipek, bizkar-zorroan haztaka. —Eta, brokoli energetikoa? —Sartu dut, ama –erantzun dio amari, ahoa ez itxiarazteko ahaleginean.

7


Gurasoak lasaitzea nahi luke Kipek, baina ez da halakorik gertatuko. Ez behintzat Kipek WorldCorp korporazioko Space Socout gisa lanean hasi behar duen egunean. WorldCorp Lur planetan geratzen den korporazio bakarra da. Oso boteretsua da. WorldCorpek Space Scoutak kontratatzen ditu, Lur planeta 2 izan behar duenaren bila abia daitezen. Beharrezkoa da planeta berria: hiru trilioi biztanle baino gehiago bizi dira Lur planetan, eta ez dago denentzako lekurik! Dagoeneko 49 Space Scout ari dira galaxietan, bilaketa-lanetan. Space Scout guztiek nahi dute lehenbizikoak izan bizitzeko planeta perfektua aurkitzen.

8


—Harro nago WorlCorpek hautatu zaituelako –dio Kipen amak, arnasoska. –Inoiz izan den Space Scout gazteena zara! SnotSucker bat atera du poltsikotik. SnotSuckerrak modu automatikoan ateratzen ditu mukiak sudurretik, zintz egiteko beharrik gabe. Kip begiak ez biribilkatzen saiatu da. Horren ordez, bere maskotari begiratu dio, Duke minisauroari: tapizaren gainean etzanda dago, eguzkipean. Minisauroak belaunerainoko altuerako brontosauroak dira, fosildutako DNA erabilita ugaldutakoak. JATORRA ETA JOLASTIA

LANTZEAN

TEMATSUA ETA HEZTEN ZAILA

TXEKO KATUAK BAINO WORLDCORP MINISAUROA, DUKE EPIXKA BAT HANDIAGOA

9


Odol hotzekoa denez, Duke ahal bezainbat etzaten da. Halaxe lortzen du energia. Duken buru ezkatatsuari laztan egin bitartean, logelako leihotik begiratu du Kipek, hain zuzen ere eraikineko 2342. solairutik. Hainbeste jende dago Lur planetan, ezen eraikinek milaka solairu baitituzte. Ez dago lekurik patioak edo igerilekuak jartzeko. Bat-batean, bip ozen bat entzun da. Kipen SpaceCuff eskuturreko alarma da: abiatzeko ordua da. SpaceCuff eskuturrekoa funtsezko tresna da Space Scouten ekipamenduan. Zilarrezko banda lodi bat da, eta komunikaziorako ordenagailu bat du txertatuta. Laser-aizto funtzioa ere badu.

10


WORLDCORP SPACECUFF ESKUTURREKOA

—Joan egin behar dut –esan die Kipek gurasoei, irrikaz. Hiru hilabete eman ditu Space Scout gisa entrenatzen, eta horren ostean ezin du minutu bat bera ere itxaron lehenbiziko misioan Lur planeta uzteko. Begirada urduria du amak.

11


ADINA: 12 urte eta 3 hilabete. Gainerako Space Scoutak baino 8 urte gazteagoa da. WorldCorp korporazioak arau berezia egin du, salbuespen gisa, Kirbyren trebetasun ikaragarriak eta arriskatzeko gogoa ikusita. ITXURA: Ile marroia, hur-koloreko begiak. Begirada xaloak ez ditu alienak beldurtuko. ADIMENA: Adimen handikoa, baina ez da iritsi gehiegizko maila arriskutsura. INDARRA: Gene ezin hobeak jaso ditu guraso atletikoengandik. IZOZKI-ZAPOREA: Txokolatezko zomorro karraskariak. Abenturazalea den seinale. MASKOTAK: Duke izeneko minisauroa. ESKOLA: Abesbatzako 23 saiotara huts egin du. Jarritako aitzakiek sormena eta kemena erakusten dute.

12


—Ondo egongo naiz, ama. Beharrezko gaitasun guztiak ditut –Kipek. –Bestela, WorldCorpek ez ninduen hautatuko... Kaskoa hartu du Kipek, eta espazio-jantzi berdea berdindu. Ederki ematen dio beroaren kontrako oihalez egindako traje distiratsuak. Kip eta gurasoak apartamentuko igogailura abiatu dira. Igogailuak 1.158 solairu igo ditu, eraikineko teilaturaino, 0,2 segundoan. Igogailuko 3D telebistan WorldCorpen MicroAds iragarki super azkarretako bat ikusteko denbora nahiko izan dute. Igogailu biribileko ateak zabaldu egin dira. WorldCop UniTaxi bat dago aireratzeko gunean, teilatuaren erdi-erdian. UniTaxia indaba koloretsu baten antzekoa da, berdea eta sabai gardenekoa.

13


Kip taxira hurreratu ahala, automatikoki zabaldu da atea. Agur egin die eskuarekin gurasoei, eta laster sartu da taxian, ama malkotan hasi baino lehen.

14


“Nagusitzeko ordua... edo, behintzat, nagusiek bezala jardutekoa� pentsatu du Kipek. Kip Space Scout bat da orain. Gurasoek ez lukete ikaratuta egon behar semeak espaziora bakarrik egiten duen lehenbiziko bidaia duelako. Kip egokitu egin da taxiko jarlekuan, eta bizkar-zorroa oinetan jarri du. Kaskoa jantzi du. Azpian, burrunban hasi da algaz hornitutako UniTaxiaren motorra. Kipek kokapena egiaztatu du UniTaxiaren ordenagailuko Kokapen Sistema Intergalaktikoan. HELMUGA: Espazio-portu intergalaktikoa EGOKITUTAKO IBILGAILUA: MoNa 4.000 espazio-ontzia

15


Ozta-ozta sinisten du Kipek lehenbiziko Space Scout misioan abiatzear dagoela. Une perfektua zatekeen, baina traba bat dago: Kip gainerako Space Scoutak baino gazteagoa denez, WorldCorpek erabaki du misioetarako Espazio-ontziko laguntzarako kopilotua behar duela; “ELKop“ bat, labur esanda. “Izaki lasai, zentzudun eta jakintsua”, horrelaxe definitu du WorldCorpek Space Scout entrenamenduetan Kipen ELKopa. “Finbar” pentsatu du Kipek, “Eskolako irakasle-errobot bat ematen du izen horrekin!”.

16


17


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.