Gure kristau elkarteak Berri Onarekin berriztatu Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa (2009-2014)
Vitoria-Gasteiz 2009
Gasteizko Elizbarrutiko
Bigarren Egitasmo Ebanjelizatzearen Aurkezpena eta Onespena Itxaropenez eta uste onez beterik aurkezten diet Gasteizko Elizbarrutiko kristau guztiei -laiko, erlijioso-erlijiosa, diakono eta apaizei- gure Elizbarrutiko Egitasmo Ebanjelizatze berria, (II. E.E.E). Esker oneko otoitza egin diot Jainkoari eta Espiritu Santuaren laguntza eskatu dut asmo eder hauek aurrera atera ahal izateko. Lehenengo E.E.E.-k fruitu oso onak eman zituen Gasteizko Elizbarrutian 2002-2007 urteen bitartean. Horregatik eskerrak eman dizkiogu Jainko Aitari. Parrokia, elkarte eta talde ugari ibili ziren Egitasmoaren proposamenak lantzen. Guzti hori 2008. urtean eginiko ebaluaketan nabarmen ikusi dugu. Era berean, Espiritu Santu Laguntzaileari deitu diogu, bidal diezagula bere maitasunaren sugarra, bigarren Egitasmo honetan parte hartuko dugun guztioi. Espiritua “bizi-emailea” dugu. Berak argitzen gaitu eta egia betea ezagutzera eramaten. Espirituari eskatu diogu bere argi indartsua –Jainko-aren grazia– Egitasmo berri honek indarberri ditzala gure elizkideak eta elkarteak, Ebanjelioa zintzo bizi dezaten. Gai hau da bigarren egitasmoaren ardatza, helburu nagusiak dionez: “Gure kristau elkarteak eraberritu Ebanjelioaren bidetik”. Azpitituluak honela dio: “Gure Elizbarrutiko Pastoraltzaren Eraberritzea bultzatu”. Hiru ikuspegi hauek garatuko ditugu: bokazioa, elkartea eta misioa. Arreta berezia jarriko dugu gizartearen eta Elizaren bost arlo hauetan: laikoak, behartsuak, gazteak, familiak eta etorkinak. Lehenengo eta bigarren egitasmoen artean ageriko jarraipena dago. Dena den, hainbat berritasun jaso ditu; batzuk asmo orokorretan ageri dira eta beste batzuk helburu zehatzetan. Egitasmo berri honek (II. E.E.E.) epe jakina du, 2009-14 urteen artekoa. Aurreko E.E.E. aztertzean, agerian gelditu zen helburu eta eginkizun zabalek denbora luzea behar dutela bere osotasunean garatzeko eta sakontasunez ebaluatu ahal izateko. 3
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Elizbarrutiko Bigarren Egitasmo Ebanjelizatzailerari NIRE ONESPENA ematen diot, aurretik kristau elkarteetako elizkideen ekarpen ugariez gain, Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren eta Apaizgoaren Kontseiluaren oniritziak jasoak baititu. Bere iraupena 2009-2014 urteen artekoa izango da. Gaur, 2009ko urtarrilaren 25ean, izenpetzen dut, gazteleraz eta euskaraz argitara dadin. Pauloren jaiotzaren 2000. urteurrenean, bere bihotz-berritzearen jaia ospatzean, Jainko Aitari eskatzen diogu eman diezagula Apostolu Santuaren sinesmen sendoa, Jesu Kristorenganako maitasun sutsua eta Elizarekiko maite-mina, Apostolu Handia bihurtzeko indarra eman baitzion, lehen erasotzaile izan zenari. + MIGUEL ASURMENDI Gasteizko Gotzaina
Gasteiz, 2009ko urtarrilak 25 San Pauloren Kristogana itzultzea Paulo Apostolu Santuaren Urtea 2008-2009
4
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa 2009-2014
“Gure kristau elkarteak Berri Onarekin berriztatu” Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmo berria Aurreko Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoan honoko baieztapen hauek irakur daitezke: Elizari dagokio Jesukristoren Ebanjelioa zerbitzura jartzeko eginkizuna. Horretarako jaso dugu. Aukera eman behar diogu Ebanjelioari, Gasteizko Eliza barrutik aldatu dezan.; hori da Berri Ona osoki -hitzez eta egitez- iragarri ahal izateko bide bakarra. Izan ere, Eliza ebanjelizatzeko da; hau da: leku eta garai bakoitzean Jesukristoren Berri Ona munduari agertzeko. Elizarentzat ebanjelizazioa ez da aukeran duen zerbait, bere izate sakonena baizik. Elizak berriro bizi behar du gaur Apostoluaren bihozkada hura: “Errukarria ni, Berri Ona hotsegingo ez banu!” (1 Kor.9,16). Ebanjelizatzeak harreman leiala eskatzen dio Gasteizko Elizbarrutiari, bi aldetik: Leialtasuna, Jainkoarekin, bere Berri Ona zabaltzera bidali duelako, eta leialtasuna Ebanjelioaren zerbitzua eskaini behar dien gizon-emakumeekin. Ebanjelioa etengabe biziberritu behar du gure Eliza. Espiritua da Elizaren benetako gidaria, berak indartzen, bultzatzen baitu, eta bidera ateratzen garai honetako ezaugarrien bidez. Espirituak etengabeko indarra damaio Elizari, garai eta kultura bakoitzeko gizon-emakumei Jesukristoren Ebanjelioaren balio iraunkorra eta unibertsala komunikatu ahal izan diezaien, betiko era gaurkotuan eta esaguratsuan.
5
Hitzok baliagarriak gertatzen zaizkigu Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmo berriaren aurrean. Azken urteotan bizi dugun gizartearen, kulturaren eta erlijioaren aldaketa guztiz sakona denez pertsonen jarrerak eta beharrak, partaide garen gizartearen eta elizaren egoerak, garaiko zantzuen irakurketa berriztatua eta eguneratua eskatzen die sinestedunei eta kristau elkarteei, gaurko gizon eta emakumei Ebanjelioaren leialtasunean onartzeko eta adierazteko. Hori bideratu nahi luke Ebenjelizatze Egitasmo berriak.
Helburu berriak Berriztatzearen eta eguneratzearen iraunkortasunaren ikuspuntuan jartzen da Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmo berri hau, hurrengo urteetako Helburu nagusia hau duelarik: Gure eliz elkarteak Berri Onarekin berriztatu Eliza osatzen dugunon bokazioaren, elkartasunaren eta misioaren bultzadaren bidez. Gure elizbarrutiaren ebanjelizatze guztia urrats pastoral hauek erreferentzi moduan hartuta garatu behar da, baldin eta bere misioa leialtasun zintzoenaz bete nahi badu gaurko munduan. Helburu nagusia gogoan izanik, Ebanjelizatze Egitasmo berriak Elizaren eta gizartearen zenbait alorri bota die begia Helburu zehatzagoak izendatzeko. Gizarteko eta elizako alor hauetako bakoitzean eliz elkarteak egiaz suspertu ditzaketen gizon eta emakumeak aurkitu ditzakegu, eta ez bakarrik gure ekintzen destinatario soilak. Egitasmoaren Helburu zehatzak izendatzeko unean honoko alor hauei begiratu diegu: Laikoak, Pobreak, Gazteak, Familiak eta Etorkinak. Sail bakoitza lantzeko, noski, pertsonen eta kristau elkarteen bokazioaren, elkartasunaren eta misioaren indarra planteatzen da.
Egoera berriaren aurrean Egitasmo honen Helburuak zehaztea aurrerago aipatuko dugun moduan, eliztarren parte hartzearen eta elkartekidetzaren bide luzearen fruitua da; beraz, egun bizi ditugun gizartearen, kulturaren eta erlijioaren erronkei adi eta erne bizi diren talde eta elkarte ugarien iradokizunak ditu oinarri. Gizartearen, kulturaren eta elizaren egungo errealitatearen adierazpen nabarmenak dira erronka hauek. Gure kristau elkarteak berriztatu Gotzainen Pastoral Idazkian luze eta zabal landutako errealitatearen analisian kokatu daitezke. Haatik, 6
Aurkezpena
Idazki horretako lehen ataletan egiten den analisia eta zehazpen guztiak gure egiten ditugu Ebanjelizatze Egitasmoaren Helburu nagusia bultzatzeko. Gainera, Egitasmo hau osatzeko garaian talde ezberdinen ekarpenak gogoan hartu dira; batik bat, gizartearen eta elizaren alderdi ezberdinen inguruan Helburu bereziak xedatzeko. Errealitate beraren beste ezaugarri nabarmenak -zuzenekoak nahiz zeharkakoak- gogoan hartu behar dira Ebanjelizatze Egitasmoa bultzatzeko: • Egungo krisi ekonomikoa. Ez gara kapaz honen erdiespena eta adarrak norainokoak diren sumatzeko; baina, orain bertan eta hemen nahiz mundu guztian mehatxu kezkagarria da. Krisiaren eragin handiena diruz urri direnak eta bereizi pobreak jasaten dute. Ezin bestekoa zaigu kristauoi herritarren justiziaren aldeko eskakizunekin eta egoera larriaren aurkako salakuntzekin bat egiteaz gain gizartea eraldatzeko ekimenak onartzearen konpromisoa izan ebanjelioari zor diogun leialtasunaren izenean. • Elebitasuna garatu. Azken urte hauetan parataide garen gure herrian gorakada nabarmen egin du elebitasunak. Umeen eta gazteen balaunaldi berrietan euskeraren garapena guztiz esanguratsua da. Gizarteko harremanetan eta elkarbizitzan ematen diren sormenaren eta kulturaren espazioak gero eta euskaldunagoak dira, ez bakarrik komunikazioa. Ebanjelizazioak inkulturazioa eskatzen du; ebanjelizatze ekintza guztietan gure kristau elkarteek betebeteko eta etsi-etsiko erantzuna eman behar die elebitasunaren beharrei gizarte-talde ezberdinetan. • Bake egonkor eta zuzenaren irrika. Kristau elkartekideen artean bakarrik ez, gizarte osoan da bakearen irrika bizia hedatua dagoena. Hala ere, kristauari ez zaio erosoa gertatzen bakearen eta adiskidetasunaren Ebanjelizazioa bizitzea eta iragartzea eguneroko gizarte-politika elkarbizitzaren esparruan. “Borroka luzeek markatuta daukaten lurraldea da gurea, terrorismoaren astindua jasan duena, giza eskubide indibidual eta kolektiboen bortxaketaren testigu dena, era askotako sentsibilitate politikoez zeharkatua dagoena, alderdi politikoan arteko elkarrizketak gutxi landu duena...”1 kristauon eta Elizaren etengabekoa eta eraginkorra den kezka izaten jarraitu behar du.
1 Gure kristau elkarteak berriztatu, 12. zkia.
7
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
• Kultura eta erlijio aniztasuna. Alderdi askotan gizarte homogeneoa izatetik askotariko kultura eta erlijiora pasatzeak pertsonen eta taldeen harreman eta elkarbizitza era eta modu berrien bilaketa eskatzen du. Ezberdintasuna askotariko gizartean txertatzea ikaragarrizko erronka da ez bakarrik gizarte gutxiengo batentzako baita gehiengoa osatzen duten taldeentzako ere. Kulturen arteko eta erlijioen arteko herremanak indartzeko pertsonen eta kristau taldeen konpromisoa eskatzen du egungo egoerak. • Gaixotasuna. Osasun zerbitzuen onuragarria guztion onerako hedatuak diren honetan, gaixotasuna presente egiten den errealitatea da. Harrituta uzten gaitu hainbat pertsona gizarteko ekintzetatik baztertuak izan direla ikusteak gorputzeko eta psikiko gaitz kronikoengatik edota adinean ondo sartuak direlako. Kristauok gogoan izan behar dugu Jesusek gaixoekin izan zituen harrera eta arreta, haiek baitira ebanjelioan agertzen diren pobreziaren agerpen nagusia. Gaixoak izan behar dute beren gorputzean Berri Onaren sendatzearen ahalmena esperimentatzera deituak izan direnak.
Egin beharreko bidea Gure Ebanjelizatze Egitasmoak hitz lehorra izatetik gure elkarteentzako biziberri izatera pasa behar du. Prozeso konplejoa da. Esparru ezberdinak antolatzen eta eratzen ikasi beharrean aurkitzen gara: Elizbarrutiko taldeetan eta elkarteetan, parrokietan eta pastoral barrutietan, artziprestaldeetan, ordezkaritzetan, idazkaritzetan eta pastoral zerbitzuetan. Ebanjelizatze Egitasmoaren garapen praktikoa elkarte bakoitzaren inguruan eta Elizbarrutiko Elizaren eremu orokorrean batera eta iraupenez egin beharrekoa da. Eliz elkarteei Egitasmoa onartzeak ondorio hauek eskatzen dizkie: elkarte bakoitzean ebanjelizazio proiektoa egitea, Elizbarrutiko Egitasmoaren Helburuen eta iradokizunen atxikimendua zehazten duen programa egitea elkartearen inguruko errealitateari, beharrei eta elkarte beraren ahalmenei erantzuteko. Elkarte bakoitzak gogon izango ditu: • Ohizko pastoral jarduerak ikusmolde berri batetik bideratzea da Helburu nagusiaren eginkizuna eta aldi berean, hemen eta orain, ebanjelizaziorako beharrezko diren beste ekintzak bultzatzea.
8
Aurkezpena
• Pastoralaren eta gizartearen ingurunea aintzat harturik, Helburu bereziak asko errezten dute taldeen eta elkarteen pastoral jarduera zehaztea lehentasunen aukera eginez. • Eskura ditugun baliabideen eraginkortasun nabarmenagoa lortzeko guztiz garrantzitsua da koordinazioa eta sarean lan egitea inguruko elkarte ebanjelizatzaileekin. • Elizbarrutiko zerbitzuak bideratzea eta metodologia lagungarriak eskaintzen dituzte programazio lanerako. Elizbarrutiaren luze-zabalean pastoral zebitzuak, idazkaritzak eta ordezkaritzak, lan-taldeak antolatuz, Ebanjelizatze Egitasmoa garatzen laguntzeko eta bideratzeko Proiekto eraginkor bat prestatuko dute oro harreko ikuspuntua gogoan izanik. Proiekto eraginkorrak zehaztuko ditu: elizbarrutiko kanpainetan eta ekintzetan urtero azpimarratzen diren helburuak, programa egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko behar diren zerbitzuak eskaini,... Elizbarrutiko lan-talde hauek ahal den koordinazio haundienarekin lan egingo dute planteatzen dituzten ekimenetan eta ekintzetan eta eliz elkarteei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan, itolarririk gabe. Elkarteen berezko eta elizbarrutiko ekimenen eta proiektoen arteko artikulazio onak, elkarrekin lan egitera biderako gaitu inor baztertu gabe eta bata besteraen menpean jarri gabe. Bi mila eta bederatzitik bi mila eta hamalaurarteko epean garatuko da Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa; beraz, 2009ko sei lehenengo hilabetetan pastoral progamazioetan onartu behar da eta aldizka ebaluatu Egitasmoaren inadarraldian.
Ebanjelizatze Egitasmoari adore emateko Espiritualitatea fedea bizitzeko modu zehatza da. Jaungoikoagan eman zaigun, Jesusen antzera eta Espirituaren argitan geure izatea onartzea da espiritualitatea. Honek zera esan nahi du: bere buruakin, Jaungoikoarekin, besteekin eta bizi garan munduarekin harreman berriak somatzea. Espiritualitateak, kristau nortasuna bizitzeko modu bat denez, egoera pertsonalarekin, sozio-kultural inguruarekin eta bizi dugun eliz giroarekin zerikusi haundia du. Gure gaurko egoerak espiritualitate berriztatuaren adorea eskatzen du.
9
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Gure kristau elkarteak berriztatu Gotzainen Pastoral Idazkiaren III. atalean laburbiltzen dira Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa bultzatzeko ondo dagozkion gaurko espiritualitatearen zenbait ezaugarri. Idazkian ematen diren arrastoak gonbita eta laguntza dira gure egunetan eta gugan Jesusen jarraitzaile izatearen bokazioa biziberritzen duen Espirituaren eraginari bidea irekitzeko; espirtualitateak elizaren batasunean elkar maitasuna suspertzen eta munduaren zerbitzurako gure ebanjelizazio misioa indartzen ditu. Gure izatetik eta gure bizitzan onartuz Jaunaren Hitza irakurriak eta adi entzunak, Jaunaren borondatea aurkitzeko eta bizitzeko argi berezia eskaintzen digu. Jaunaren Hitzaren iturri agortezinean ase dezakegu gure espiritualitatea. Paulo apostoluaren urtea da aurtengoa. Pauloren gutun zati labur batekin ornitu dugu Egitasmoaren Helburu bakoitza. Xehetasun horrek Pauloren idazkien irakurketa pertsonala eta elkartekoa egitara gonbidatzen gaitu bere bokazioaren, Jesusen jarraitzaile izatearen, lehenengo kristau elakarteen eta Ebanjelioaren zerbitzuan egindako misio lanaren lekukotasun ederra eskaintzen digu.
10
Aurkezpena
Egitasmo hau 2008.urtean elkarteek, mogimenduek, pastoral zerbitzuek eta Elizbarrutiko erakundeek egindako prozesu luze-zabalaren fruitua da. 2008ko otsaila • Taldeetan eta eliz elkarteetan 2002-2007ko Egitasmoaren azterketa amaitzen da. 2008ko apirila • Taldei eta elkartei 2002-2007ko Egitasmoaren azterketaren laburpena eskaintzen zaie eta Ebanjelizatze Egitasmo berrirako aurreiritziak eskatu. 2008ko ekaina • Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluak Ebanjelizatze Egitasmo berrirako iritsi diren aurreiritziak aztertu, aukeratu eta antolatzen ditu. 2008ko urria • Gotzain Kontseiluak Elizbarrutiko Ebanjelizatze Proiektoa idazten du. • Taldei, elkartei eta elizbarrutiko erakundei Elizbarrutiko Ebanjelizatze egitasmoa aurkezten zaie. 2008ko abendua • Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluari eta Apaiz Kontseiluari Egitasmoari jarritako emendakinak aurkezten zaizkie (111) kideen onespena duten ala ez ikusteko. • Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren eta Apaiz Kontsiluaren txosten orokorra Elizbarrutiko Ebanjelizatze egitasmoari 2009ko urtarrila • Gotzain Kontseiluak Egitasmoari egindako emendakinak onartzen ditu (%60a baino gehiago) • Gotzainak bi mila eta bederatziko urtarrilaren hogeitabostean Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa onartzen du.
11
Helburuk Orokorrak
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa 2009-2014
HELBURU OROKORRA BERRITU BERRI ONAREN BIDETIK GURE KRISTAU-ELKARTEAK Gure Elizbarrutiko Pastoral Eraberritzea bultzatu
Senideok, irakatsi nizuen berri ona oroitarazten dizuet. Zuek onartu egin zenuten, hartan sendo oinarrituak zaudete eta salbatu ere harexek salbatzen zaituzte. (1 Ko 15,1)
Berri Onaren bidetik gure kristau-elkarteak berritzeak elizbarrutiko Eliza gisa haztea eskatzen du, hurrengo baldintzok hezurmamitzen saiatuz: Jesu Kristoren Berri Onarekiko leialagoa Eta gaurko munduari hobeki egokitua; Sinistedunagoa eta sinesgarriagoa, ebanjelikoagoa eta ebanjelizatzaileagoa; Haragituagoa eta mundura irekiagoa, apalagoa eta zerbitzariagoa; Berri Onaren eta Erreinuko balore berezien emailea; Gaurko munduarentzat itxaropenaren lekuko Eta, berariaz, ahaztuenentzako eta behartsuenentzako. Jesu Kristo Jaunari leialki jarraitzeko, gaur eguneko giza-elkartearenganako zerbitzu jarreran, eta behartsuenganako ardura bereziaz, gure elizbarrutiko Elizak 13
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
“Pastoral Eraberrikuntza” eragingo duen ebanjgelio bideko berriztatze sakonean sartu nahi du. Zertan datza eraberrikuntza? Gure elizbarrutiko Eliza gaur eta hemen, elkarte apostoliko eta misiolaria izan dadin lortzean, fedea iragarri, fedean hezi, fedea ospatu, elkartea egin eta mundua eraldatzen eraginkor izatean. Eraberritzea, gaurko Eliza ahalik eta baldintza ebanjelizatzaile hoberenetan jartzea da; gaur benetan Jesusen Eliza izatera irits dadila. Eraberritzeak gure egintza ebanjelizatzailerako aldi bereko arreta eskatzen du kristau bizitzako funtsezko hiru alderdiren aurrean: bokazioari arreta, sinestedunaren nortasun pertsonalaren sustrai delako, elkartasunari arreta kristau elkartearen harremanen giltzarri denez gero, eta misioari arreta egintza ebanjelizatzailearen oinarri baita munduaren zerbitzurako. Gure Elizbarrutiko Egitasmo Ebanjelizatzailearen Helburu orokor hau hiru alde horietako bakoitzerako Helburu berezietan zehazten da: • Kristau fedea bizi eta proposatu, norberak Jesusi jarraitzearen bokazio modura gaurko egoeran. • Bizkortu kristau elkarteetan harrera eta anaiarteko topaketa bizia fedea konpartitzeko, kide guztien parte hartze arduratsua beraietan bultzatuz. • Bide berriak ireki gaurko munduari Ebanjelioaren zerbitzua eskaintzeko, gizon-emakume guztientzat Berri On modura, behartsuenentzat eta ahaztuenentzat berariaz.
14
Helburuk Orokorrak
HELBURU OROKORRA Alderdia: BOKAZIOA (Bakoitzaren kristau izatea) Kristau fedea bizi eta proposatu, norberak Jesusi jarraitzearen bokazio modura gaurko egoeran.
Jesu Kristorenak garenontzat, balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena da. (Ga 5,6)
Berarekin personalki aurkitzea da, batez ere, “Jesusi jarraitzea”. Berak deitzen gaituela jakitea da; baldintza gabeko bere maitasunez inguratuta sumatzea da eta gure amaigabeko uste ona Berarengan jartzea. Jesusen aukerak, balioak, jarrerak eta portaerak norberarenak bezala hartzea eta gure bizitzako egoera zehatzean gaurkotzea da “Jesusi jarraitzea”. Bere misioa elkarbanatzeko erabakia hartzea da. Haren jarraitzaileen elkartearekin bat egitea da. Gure aldiko kristau askorentzat fedea Jesuskristori jarraitzea bezala bizitzeak fedea ulertzeko eta norberenganatzeko aldaketa sakona eskatzen du. Gaur fedea bizitzea ezin daiteke mugatu besterik gabe erlijio tradizio bat jarraitzera. Bizi ditugun kultura eta gizarte aldaketa sakonak fedearen norberaren esperientziari garrantzi handia ematera bultzatzen gaituzte, ondare bezala hartu dugun horretan gelditu gabe, nahiz eta aberatsa izan. Beharrezkoa da Jainkoaren dohaina baldintza berrietan onartzea. Etengabeko lana bultzatu behar dugu gure fedeari buruzko prestakuntzan eta berriztatzean. Ezin dugu hori bertan behera utzi. Fedearen eta kristau bizitzaren hasiera egin behar genuke berriz ere gaur kristau askok, bai gizonek bai emakumeek.
15
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Hauek izango lirateke Helburu hau garatzeko ekintza-bideak: • Kristau hasieraren jardunbidea berriztatu eta gaurkotu. • Katekesi eta fede heziketako aribide bati eta besteri ekin, fededun gizon eta emakumeen egoera ezberdinak aintzat harturik. • Kristau bizitza eta kristau konpromisoa personalki laguntzeko bideak sustatu. • Kristau hasieraren, fede heziketaren eta heltzearen, kristau bizitzari eta konpromisoari emandako laguntzaren proposamenetan eta aribideetan aintzat hartu egoki elebitasun egoera. • Oraingo kulturarekin elkarrizketan “itxaropenaren arrazoia” eman dezaken heziketarako bideak eskaini eta aukerak sortu. • Elkartearen zerbitzuetarako eta ministeritzetarako heziketa egokia bultzatu. • “Jainkoaren Hitzari eraspena” suspertu, bere irakurketa bultzatuz eta jende xeheari erraztuz, gure kristau bizitza argitzeko norberaren egoera zein den aintzat harturik Hitza entzuten lagunduz. • Kristau bizitza Jesusi jarraitzea den bizikizunean argitu txiroen alderako aukeraren esanahia.
16
Helburuk Orokorrak
HELBURU OROKORRA Alderdia: ELKARTEA (Kristau elkartearen esperientzia) Bizkortu kristau elkarteetan harrera eta anaiarteko topaketa bizia fedea konpartitzeko, kide guztien parte hartze arduratsua beraietan bultzatuz.
Guk ere, asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara. (Erm 12,5)
Beharrezkoa da “Eliza elkartearen etxea eta ikastetxea izatea”. Zer da elkartea Elizan? Batez ere, kide guztiok elkarbanatzen dugula biztutako Jaunaren Espiritu bat eta bera. Fede bera autortzean, kristau bizitzaren konpromiso berean eta ospakizun bera elkarbanatzean azaltzen eta janaritzen da elkarte hori. Maitasunak eta erantzukidetasunak eragindako elkarte bizitzan adierazten da gehien ere. Kristau bizitza motela izango du eliz-elkartearen laguntzarik ez duen fededunak. Bizitza sendoa duten elkarteak bakarrik izan ahal izango dira kristau fededun gizon-emakume gehienentzat, fedearentzat baldintza desegokietan, eguneroko bizitzaren zereginetarako janarituko dituen etxea. Alkartean elkarbanatutako fede esperientziak bakarrik mantenduko du fededun bakoitzarengan “berri ona” hartu duen kontzientzia bizia eta bere inguruan lotsarik gabe horren lekuko izateko gogo bizia. Elkar hobeto ezagutzeko abagune, anai-arreben arteko topaketa leku, izan behar dute eliz-elkarteek; kristau eldutasunerako esparru egokiak; erantzukizunaren eta sormen apostolikoaren bideak. Beraietan biltzen gara Hitza entzuteko eta berari buruz hitz egiteko, gertaerak fedearen argitara aztertzeko, gure bizitza-konpromisoak hartzeko eta ikertzeko, neurri batean edo bestean gure ondasunak elkarbanatzeko eta “kristau bizitzaren iturri eta gailur” den Eukaristiaren jaia elkarrekin ospatzeko.
17
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: • Elkarteetan Hitza onartzeko topaketak, sakramentuen ospakizunak, fede esperientzia elkarbanatzea, misioa bultzatzea. • Ezintasunen bat dutenentzat kristau elkartean bete betean sartu ezin direnentzat eragozpen guztiak (arkitektonikoak edo beste) desagertarazi. • Gure elkarteak baztertutako taldeei ireki batez ere, harrera onez eta bateratzailez. • Elkarte bakoitzaren barruan eta beste eliz elkarteekin harremanetan bateratzea eta batak bestearen berri izatea bultzatu. • Elkartearen pastoral eta liturgi bizitzan euskararen presentzia zaindu, batez ere katekesian eta ume eta gazteekin izaten diren ekintzetan. • Bateratzea eta esku-hartzea erraztuko duen pastoral eta misiolari egitasmoa sortu elkarte bakoitzean. • Misiorako erantzukidetasunaren bide izango diren Pastoral kontseiluen ekintzak bultzatu. Elizbarrutian laikoen ministerio bat eta beste onartu eta elkarteetan ministeritza taldeen garapena bultzatu. • Ebanjelizatze esparruak oraingo egoerari egokitu pastoral unitateak sortuz.
18
Helburuk Orokorrak
HELBURU OROKORRA Alderdia: MISIOA (Ebanjelizatze zerbitzua munduari) Bide berriak ireki gaurko munduari Ebanjelioaren zerbitzua eskaintzeko, gizon-emakume guztientzat Berri On modura, behartsuenentzat eta ahaztuenentzat berariaz.
Zuek Kristoren gutuna zarete, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan baizik, bihotzean alegia. (2 Ko 3,3)
“Bere Eliza osatzen dugunon bitartez nahi du Jainkoak Bera ezagutaraztea”. Ez da Elizaren helburua berak irautea, gizartea zerbitzea baizik, honetan Jainkoaren Erreinuaren balioak sartuz. Jesu Kristoren Ebanjelioaren aldarrikatze agerikoan, iragarpen horren lekukotasun egokian, konpromiso eraldatzailean eta salaketa profetikoan garatzen da zerbitzu hori. Ezin dugu bizi fedea norberarena bakarrik balitz bezala, kristau esperientzia norbere barneko ezkutuan izan beharko bagenu bezala, munduan eta gizartean eraginik izan gabe. Sormenez eta sutsu jarri behar ditugu hurbiltze, entzute, lekukotasun eta Ebanjelioaren aldarrikatze ekimenak gure guzartean. Gainditu egin behar dugu eliza-erdigune tentaldia gure egitarauetan eta ekintza pastoraletan. Oraingo kulturak zeharo aldatu ditu gure denporako gizon emakumeen fede sentiberatasuna eta fede jarrera. “Gizon eta emakume ezberdinak” dira gaur ebanjelizatzearen hartzaile izan behar dutenak eta lehen izan zirenak. Ebanjelizatzearen gaurkotzeak gure hitzen aldatzea baino zerbait gehiago eskatzen du: Gure Jainko esperientzia eta oraingo munduarekin bat egite zintzoa, nahiz eta kritikoa, azaltzen duen hizkeran aldarrikatu behar da Berri Ona.
19
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: • Kristau elkarteek beraien gizarte inguruko arazoetan esku-hartzea eta konprometitzea bultzatu. • Elkartetik aldenduen dauden eremuetara hurbiltze eta ebanjelizatze zerbitzu ekimenak bultzatu. • Gizabanako eta gizarte arlo interesgarriei buruzko fedea eta kulturaren arteko elkarrizketarako esparruak sortu. • Fededunen konpromisoa bultzatu eta lagundu giro batean eta bestean eta herri-bizitzan, behartsuen alderako hautuari lehentasuna emanez. • Ebanjelioaren aldarrikapena erraztu dezan kristautasunaren oinarrien laburpena egin, hizkera leunez, gaurko gizon eta emakumeentzat. • Euskal kulturaren sortze eta zabalkunde esparruetan ebanjelizatze presentzia eta zerbitzua biziki sustatu. • Elkarte batek eta bestek egindako misiolari esperientzien berri emateak eta elkarrekin egindako azterketak bultzatu. • Gure gizartean zuzentasuna eta bakea eraikitzeko ekimenak sustatu. • Ecuadorren eta Angolan misiolari laguntzarako elizbarruti-konpromisoa suspertu, eliza haiekin elkar aberasteko harremana mantentzera gure elkarteak bultzatuz.
20
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak Gure Elizbarrutiko pastoral eta misiolari bizitza guztiari dagozkie Ebanjelizatze Egitasmo honen Helburu orokorrak eta zatitzen den hiru helburuak, bokazioa, elkartasuna eta kristau misioa. Helburu hauek jarritako ikuspuntua aintzat harturik egin behar dugu ahalegin gure eliz elkarteen ekintzak eta pastoral zerbitzuak berriztatzeko. Helburu orokor hauekin bat eginik, Ebanjelizatze Egitasmo honek beste Helburu zehatzagoak ditu, norentzat diren aintzat harturik. Helburu hauetariko bakoitzak Elizaren eta/edo gizartearen alderdi bat edo beste ukitzen du: Laikoak, Behartsuak, Gazteak, Familiak eta Etorkinak. Beraietako bakoitzean kristau bizitzaren oinarrizko alderdiak ditugu kontuan: bakoitzaren bokazioa, elkartasuna eta ebanjelizatze misioa. Kristau elkarte bakoitzak, bere egoera eta ahalmenak erantzukizunez aintzat hartuz, aukeratu egin beharko du helburu hauen garapena norberaganatzeko eta bultzatzeko era zehatza.
21
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Laikoen saila
HELBURUA Laikoen izatearen, misioaren eta espiritualitatearen garapen praktikoa bultzatu gure eliz elkarteetan. Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez. Ez itzali Espirituaren indarra, ez gutxietsi profezi dohainik. Aztertu gauza guztiak eta hartu on dena. (1 Ts 5,18-21) Ebanjelioaren kulturaketa eta Elizaren munduarekiko elkarrizketa laikoen bidez egin behar da batez ere, beraiek ebanjelizatze misiolariaren egile nagusitzat aitortuz. Eliz bizitza gizartera eroanez eta kristau elkartean munduaren arazoak eta ardurak sartuz, hauetan erreinuaren ezaugarriak aurkitzeko, betetzen da laikoei dagokien zerbitzu apostolikoa. Ez dute eskaintzen gizon eta emakume laikoek bizitzaren ikuspegi teorikoa, baizik eta familiaren, lanaren, politikaren, gizarte elkarbizitzaren‌ eguneroko gertakizunekin lotuta bizi direnen ikuspegia eta eskarmentua. Laikoek eliz bizitzan presentzia ekintzailea izateak kristau elkarteari oztopatu egingo dio norberarengan ixtea eta bere ardura barruko erakunde arloetara edo erlijio zerbitzuetara mugatzea. Alderantziz, lagundu egin behar dio irekitzera eta gizadiaren erronkak, beharrak eta benetako eskabide zehatzak hartzera, erantzun egokienak bilatzeko. Gizon eta emakume laikoengan bizi du Elizak, era sakonean, munduan txertatzea. Beraiek aldarrikatzen dute Ebanjelioa zehaztasunez, laikoena den lekukotasunean eta konpromiso eraldatzailean. “Sekularra izatea laikoek propioa eta berariazkoa dutena da. Laikoei dagokie, beren bokazioagatik, Jainkoaren erreinua bilatzea munduko arazoetan jardunez eta hauek Jainkoaren asmoen arabera bideratuzâ€? (L:G. 31) Kristau gizon eta emakume laikoek munduan Elizaren ordezkari bereziak bilakatzen dira.
22
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
Sekular izateak ez dio galarazten laikoari Eliza barruan ekintzaile izatea, eta haren barruan zeregin eta ardura bat eta beste leporatzea, baizik eta alderantziz: elizbarruko konpromisoari bere ezaugarri berezia ematen dio. “Laikoek eliz elkartean esku-hartzea eta herri bizitzan beraien ekintza ebanjelizatzailea ez dira erantzukizun paraleloak ezta bereiz daitezken edo aurka dauden ekintzak”. (CLIM 28) Laikoen ekarpenak lagundu egin behar dio kristau elkarteari Ebanjelioa aurkeztu behar den giza eta gizarte errealitateetan, munduaren zerbitzuan dagoen Eliza eraikiz. Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: Bokazio alderdian: • Laiko guztiengan, gizon eta emakuke, norbere kristau izatearen eta eliz misioaren ezagupidea sustatu. • Seglarrak bideratu eta lagundu laikoen espiritualitate berezia aurkitu dezaten eta bizi dezaten. • Laikoen hezkuntza berezia bultzatu, elkartearen zerbitzuak edo ministerioak erabil ditzaten eta gizartean kristau konpromisoa izan dezaten. • Bizitza-giroen eta herri bizitzaren eraldaketan apostoluei dagokienez konprometiturik dauden gizon-emakume laikoei laguntza berezia eman. Elkarte alderdian: • Laikoek orokorrean eta emakumeek bereziki Elizari egiten dioten ekarpen berezia aitortu eta balioetsi elkarteetan. • Beste laikoekin bizitza esperientziak eta kristau konpromisoak elkarbanatzeko eta neurtzeko esparruak ireki elkartean. • Indarra eman laikoen elkarteei eta bateko eta besteko taldeen, mugimenduen… arteko loturak sendotu. • Laikoen, eta bereziki emakumeen esku-hartzea bultzatu kristau elkarteen erantzukidetasunezko esparruetan: pastoral kontseiluan, diru arloen kontseiluan… beraien ekarpen berezia balioetsiz. • Kristau elkartearen bizitzarako eta misiorako beharrezkoak diren laikoen ministeritzen onartzea bultzatu.
23
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Misio alderdian: • Kristau laikoaren banan-banango bizitzaren testigantza sustatu, familia, lan edo bizibide, herri eta gizarte, politika… esparruetan. • Kristau laikoen presentzia eta konpromiso eraldatzailea bultzatu bizitza-giroetan eta herri-bizitzan. • Laikoak protagonista diren bilera irekiak sustatu, oraingo gaiak erabiltzeko, fede eta kulturaren harremanean. • Bakearen eraikintzarako gizartearen ahaleginean kristau laikoek biziki eskuhar dezaten lagundu. • “Ad gentes” misio zerbitzuan, beste herrietako Elizekin batera, konpromisoa leporatu dezaten, laikoen bokazioak sustatu eta lagundu.
24
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
Behartsuen saila
HELBURUA Gure bizitzan eta kristau elkartean behartsuei dagokien ebanjelio tokia aitortu. Munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko; munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko. (1 Ko 1,27-28) Oraingo gizarteak alde batera uzten ditu behartsuak, neurri handi batean, nahiz eta bera izan sortu dituena. Eliza ezin daiteke jausi ahazte ikaragarri horretan. Gure ebanjelizatze misioak gizartean, fededunengan eta kristau elkarteetan “kontzientzia txar” osasungarria esnatzen eta janaritzen bultzatzen gaitu. Elizarentzat ez dira behartsuak eliz edo gizarte toki bat gehiago, “toki ebanjelikoa” baino, hau da, Kristo biziarekin topo egiteko tokia. Horregatik esan dezakegu Jainkoaren salbamenaren bitartekoak ditugula behartsuak. Gure kristau elkarteetan sartuta dauden arabera barriztatuko da gure Eliza. Txiroak izan behar lirake Jainkoaren erreinuaren Berri Ona iragartzen zaien lehenengoak. Eliza den anaiarreben elkarte berria eta mundu honetako giza familia handia eraikitzen lehen ekintzaileak izatera deituak dira. Hori da, Jainkoaren asmoz, dagokien tokia: azkenak lehenak izango dira. Kristoren ikasle bakoitzarengan behartsu jakinak izan behar duen tokia. Elkarte bakoitzean gure arreta eta zerbitzua gizartearen azkeneengan jarri behar ditugu lehenengo. Ebanjelioari dagokion harrera eskaini behar diegu, hurbil izanaz, baldintzarik gabe onartuz, patxadaz entzunez eta gure denpora eta gure ondasunak bihotz zabalez eskainiz. Ebanjelioaren arabera txiroak lehenengo izatea egiaz betetzen da ez “ongintzazko eta gizarte egintzen” jasotzailetzat ikusten ditugunean, geu bezalakoak, benetako gure anai-arreba bezalakoak ikusten ditugunean baizik. 25
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Behartsuen alderako hautapen ebanjelikoak honetara bultzatzen gaitu: ebanjelioaren askatasuna galdu arazi diguten badaezpadako konpromisoetatik, gizarte pribilegioetatik, geroago eta gehiago alde egitera. Gure ekintza guztiek eroan behar dute kristau elkartearen ezaugarri jatorra: ebanjelioaren eragingarria, baztertuenengana irekita egotea eta apaltasuna. Zaila zango da eliz ezaugarri jatorragorik eta, batera, gure eliz kontzientziaren eta Elizaren gizarte irudiaren eraberritzaileagorik aurkitzea. Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: Bokazio alderdian: • Jesu Kristoren berri ona eskaini txiroei. • Fededun guztiengan bultzatu iritzi hau: txiroa pertsona dela premien menpekoa baino lehen. • “Azkenekin” hurbiltzearen eta elkartzearen espiritualitatea landu kristau bizitzan. • Txiroenekin elkarbanatzeko banan-banango austeritate jarrerak bultzatu. • Gure gizartean dauden pobretasunaren aurpegi berriak zeintzuk diren igarri • Fede heziketaren bideetan Kristorekin banan-banango topaketa bizitzeko laguntza zaindu, pobreekin harremanean oinarriturik. • Jesusek behartsuenekin zuen harrera, hurbiltasuna eta bat egitea aurkitu Hitzaren laguntzaz. Elkarte alderdian: • Txiroen ohiua elkarteak entzun dezan saiatu. • Txiroen zerbitzuarekiko gure elkarteen kalitate ebanjelikoa aztertu. • Harrera eta entzuteko jarreraz kristau elkarteak behartsuei ireki. • Ondasunak premian daudenekin elkarbanatzeko kristau jarrera egia bihurtzeko bide egokiak indartu. • Zuhur egon ea oraingo ekonomi larrialdiaren zergatiak eta txiroenenganako ondorenak zeintzuk diren. Gure elkarteetan esparru egokiak sortu gure gizarteko azkenak sartu ahal daitezen bizitza eta fedea elkarrekin bizitzeko.
26
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
• Elizbarrutiko Misioen bidez, elkar aberastea bideratu dezan elkartasun konpromisoa bultzatu. Misio alderdian: • Gizartean kristauen konpromiso eraldatzailea sustatu, txirotasuna eta baztertzea sortzen duten zergatien aurka borrokatuz. • Zuzentasuna eta gizarte elkartasuna bultzatzen duten ekimenei eta kanpainei laguntza eman. • Ageriko ahotsa eman gizartean pobretasunagatik ez dutenei. • Elkartasunak eraginda zuhur egon ekonomi garapen urriago eta pobretasun egoera zabala duten herriei buruz. • Lan arloan, gizarte harremanetan eta politikan gizakiak edo giza taldeak pobretasunera eta baztertzera bultzatzen dituzten pekatuzko egiturak salatu • Elizbarruti bezala, misio lurraldeetan jarraitzeko apustua egin, pertsonaz eta diruz eliz haiei lagunduz.
27
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Gazteen saila
HELBURUA Gazteekin bidea egin, Ebanjelioak egiten digun bizitza proposamenari zintzoak izanik batera hasteko.
Ez zaitzala inork gutxietsi gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian. (1 Tm 4,12)
Jesu Kristorekin topo egin dezaten eta bidea, egia eta bizia bezala aurkitu dezaten laguntzea da gazteak ebanjelizatzea. Geroago eta argiagoa da kristau bizitza hasteko eta, batez ere, kristau bizitzan hazteko, Jainkoaren esperientzia egin behar dela. Beti da harrigarria esperientzia hau eta era askotan gertatu daiteke. Onak dira banan-banango eta elkarteko otoitza, bizitzatik sortzen den eta bizitzara doan ekaristiaren elkarteko ospakizuna. Jesu Kristorekin topaketa dugu bidea Jainkoak egiten digun deia entzuteko eta berari erantzuteko eta Jainkoaren dohaina den eta gizaki guztien alde egindako konpromisoan garatzen den kristau fedea janaritzeko. Gure elkarteen makaltasunaren ezaugarrietako bat da gazte belaunaldiei fedea transmititzeko dugun zailtasun gogorra, nahiz eta gazteen artean ere aurkitzen diren kristau fedearekin arduratutako pertsonak eta taldeak. Badira zentzu kritikoz fedearen bizikizun jatorragoa eta eragileagoa bilatzen duten gazteak: zorrotzak dira. Ebanjelioaren argitara jarri nahi dituzte bizitzan aurkitzen dituzten egoerak. Gaztediak berezko dituen ezaugarriek, erradikaltasunak eta konformagaiztasunak, erronka botatzen digute Jesusen irudi erakargarria ausarditsu aurkeztera eta Ebanjelioaren balioen eskabideak zirt edo zart proposatzera. Besteen alde jokatzeko eta Jesusi jarraitzeko konpromisoa dutelako sinisgarriak izan daitezken lekukoak aurkeztu behar dizkiegu gazteei eta, ahal den neurrian, beraiekin harremanean jarri behar ditugu.
28
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
Gazteek, teoriak eta ezagupideak ez ezik, bizitza esperientziak bilatzen dituzte. Ekiteko premia dute. Erraztu egin behar zaie besteen alderako, batez ere makalenen alderako, zerbitzu zehatzetan beraien burua behartzeko aukera. Kristau bizitzaren esperientziak beraien artean elkartu ditzakeen taldeen sortzea, bizkortzea eta harremana bultzatu behar ditugu. Beraien kezkak eta esperientziak elkarrekin bizitzeko taldeak baloratzen dituzte eta protagonista ekintzaile izango diren esparruak eskatzen dizkie Elizari. Era berean, lan egin behar dugu talde hoiek zabalagoa den kristau elkartearen zati izan daitezen. Elkarte honetan, batak besteari lagun egiten die eta elkarrizketatzen dira belaunaldi ezberdinetakoak. Gazteek biziki esku-artu behar dute gure kristau elkarteen premiazko berriztatzean. Baina, gainera, eliz elkartetik alde eginda dagoen gaztediaren zati handi baterengana hurbiltzeko benetako misio ekintza sustatu behar da. Horretan, erantzukizun eta protagonismo berezia leporatu beharko dute kristau fededunek. Inork ere ez beraiek bezala eskaini ahal izango dute oraingo gaztediaren sentiberatasunerako, kezkentzako eta arazoentzako Ebanjelioak duen esanahiaren lekukotasun bizia. Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: Bokazio alderdian: • Kristau hasiera jardunbidea berriztatu gazteekin. • Gazteek Jesusekin banan-banango topaketaren esperientzia bultzatu. • Gazteek fedean hazteko eta banan-banango laguntza izan dezaten bideak jarri. • Ekintzaile berezituak prestatu gazteentzako pastoraltza bultzatzeko eta bizteko. • Banan-banango otoitz esperientziak landu gazteen artean. • Gazteen bokazioa bereizteko jardunbideak sustatu, kristau bizitza bizitzaren erabaki zehatzei dagokien Jainkoaren deiari erantzun bezala ulertu dezaten. Elkarte alderdian: • Gazte taldeak bultzatu kristau elkarteetan eta beste gazte taldeekin harremanak sustatu. • Izan daitezela gazteen eta elkarteko beste belaunaldien arteko elkartasun eta harreman esparruak.
29
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
• Gazteen ebanjelizatzearekin arduratzen diren batak eta besteak ekimenen bateratzea bultzatu dezatela eta sare bezala jokatu dezatela. • Eliz elkarte guztietako gazteen pastoraltza ikastetxeekin harremanean jarri. • Gazteak bultzatu parrokietako edo elizbarrutiko elkarteetan eta mugimenduetan sartu daitezen. Misio alderdian: • Kristau elkartearekin lotura gutxien duen gaztediarekin topaketa esparrua berriak ireki. • Euskararen egoera aintzat hartu gazte esparruetan, ebanjelizatze presentzia egokia bultzatzeko. • Gazteekin misiolari pastoraltza ekimen berriak izaten saiatu. • Pastoral proposamenak gazte ingurugiroetan hezurmamindu. • Fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketak sustatu unibertzitate munduan. • Gizarte boluntaritza bultzatu eta lagundu gazte kristauen konpromiso era bezala. • Ebanjelioaren aldarrikapena gazteen oraingo kulturaren hizketari egokitu.
30
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
Familia saila
HELBURUA Kristau familiei lagundu “Ebanjelioa elkarbanatzen den eta zabaltzen den esparru“ bezala.
Izan zaitezte Jainkoaren antzekoak, beraren semealaba maite zaretenez. Bizi zaitezte maitasunean, Kristoren antzera. (Ef 5,1-2)
Aldaketa garrantzitsuak izan ditu familiako bizitzak azken urte hauetan zehar, ez bere egituran bakarrik baizik eta pertsonen arteko harremanetan batez ere. Familia da aldi hauetan gizarte eta kultura aldaketa dela eta eragin gehien izan duen esparruetariko bat Eragin sakona du honek familian elkarbanatzen den erlijio esperientzian eta umeei egiten zaien lehenengo fede transmisioan. Familiaren egoera berria erronka dugu ebanjelizatzerako. Ezkontza eta familia bizitza argitzen duten balio mordoa aurkezten du kristau fedeak. Dei bat dira bere kideen nortasunari begirunea izateko, gizonaren eta emakumearen berdintasuna betetzeko, eta maitasunaren elkarren arteko batasuna bizitzeko, Jainkoaren eta giza familiaren Elkartasun Berriaren ezaugarri bezala. Balio hauen argitan bereiztu daiteke familia bakoitzak kristau asmotik duen hurbiltasun gehiago ala gutxiago. Famlia askorengan ikusten da gaur erlijioa bertan behera uzten dutela eta bizitzan balio gutxi ematen diotela kristau bizitzari. Oraindik hobeto ulertu behar dugu familia askok balio hoietariko batzuk bizitzeko jasaten dituzten eragozpen bereziak. Baina, ezin dugu alde batera utzi ebanjelioaren balioen proposamena. Gure gizartea zeharo sekularizatua izan arren, fedearen argitan ulertutako eta bizi izandako ezkontzak eta familiak osasungarri eta pizgarri izaten jarraitzen dute gizarte guztiarentzat.
31
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Kristau familia ez da Elizaren pastoral arduraren jasotzaile bakarrik. Ebanjelizatzearen ekintzaile ere bada. “Geroko ebanjelizatzea, neurri handi batez, etxeko Elizaren esku dago” (FC 52) Kristauok deituak gara gure fedearen altxorra familian elkarbanatzera, bizitzaren aldi batean eta bestean beragan garatzen ditugun harremanen barruan. Kristau familiaren zereginak dira fedea, otoitza eta eliz elkartearen bizitza hastea. Lehen baino premiazkoagoa da gaur beraien lehenengo urteetan seme-alaben erlijio iratzartzea familietan zaintzea eta fedea haztean hurrenez hurren ematen diren urratsak egoki laguntzea. Fededun familiaren ekintza ez da etxera mugatzen. Eliz elkartearen bizitzan biziki esku-hartzean luzatzen da, kristau ezkonduen taldeetakoa izanez, bikote gazteei ezkon aurretik lagunduz, apurtuta edo krisian dauden familiei eutsiz... Azkenez, balioak bultzatzen eta babesten eta familia osasuntsuak izateko eta sendotzeko behar diren bideak agerian eskatzen dituzten herri mugimenduekin gizarte konpromisoa izatera zabaltzen da kristau ezkonduen eta familien misioa. Etxebizitzek, osasunak, hezkuntzak… direla, familia kristauen herri konpromisoa esnatu behar dute. Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: Bokazio alderdian: • Ezkongaiei egokitutako ezkontza aurreko hezkuntzaren erak berriztatu eta bultzatu. • Familiak bideratu eta lagundu umeen erlijio iratzartzearen zereginean. • Ezkontza eta familia pastoraltzarako ekintzaileak eta bultzatzaileak prestatu. • Aintzat hartu, bereziki, nagusiek familia esparruan bizi duten egoera. • Ezkonduen espiritualitatearen ezaguera eta bizitzea bultzatu. • Bideak jarri familian fedea elkarbanatzeko, horrela kristau bizikizunean belaunaldien arteko aberastea bideraturik. • Gurasoak hezi eta lagundu seme-alaben kristau bokazioaren heziketan arduratu daitezen.
32
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
Elkarte alderdian: • Elkarteetatik lagundu ezkonduen eta/edo familien taldeak eta mugimenduak izan daitezen eliztarrak izateko eta elizan esku-hartzeko esparru bereziak bezala. • Kristau familia aitortu eta balioetsi fedearen elkarte bizikizun eta kristau balioen transmisio esparru bezala. • Katekesi eta fede hezkuntzetako jardunbideetan familiak esku-hartzeko bideak sustatu kristau elkartean. • Orain egoera berezietan bizi diren familiei harrera, norabidea eta laguntza eskaini. • Kristau familia indartu gizarte errealitatearekin konprometituta dagoen esparru irekia bezala. Misio alderdian: • Familiaren gizarte zereginaren herri aitortza bultzatu. • Kristau familiak oraingo gizarteari ematen dizkion balioen lekukotasun bizia eta esanguratsua eskaini. • Biziki esku-hartu familiak lanean, etxebizitzan, osasunean, hezkuntzan… behar dituen laguntzen gizarte eskabideetan. • Familia bizitzan gizonari eta emakumeari betidanik dagozkien zereginen bilakaera positiboa bultzatu, elkarbanatutako lan eta erantzukizunetan biek eskuhartu dezaten zirikatuz. • Prekarietateak, flesibilizazioak, langileen handik hona ibili beharrak familiengan duten eragina salatu.
33
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Etorkinen saila
HELBURUA Beraien izateari begirunea izanez eta balioa emanez etorkinen harrera eta integrazioa bultzatu kristau elkarteetatik.
Hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berri onari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea. (Ef 3,6) Giza, kultura eta ekonomi aberastasuna izan da azken urte hauetan izan dugun etorkinen etorrera. Asko dira urrutiko herrietatik gure ondoan bizitzeko eta lan egiteko iritsitakoak (% 7,3 Araban; % 8,4 Gazteizen). Handik eta hemendik etortzea, etnia eta kultura zuztar ezberdinetakoak izatea, fede eta erlijio tradizio batekoak eta bestekoak izatea, erronka bat dira gure gizartearen harrera eta integrazio gaitasunarentzat. Erronka da baita kristau elkarteentzat ere, eta, batera, hauen berriztatzeko eta hazteko aukera, gureak ez diren eraz eta azalpenez fedea bera bizi duten eta ospatzen duten katoliko etorkinen presentzia eta esku-hartzea. Onura eta eragingarritasuna nagusi diren gizarte ingurugiroan, gizakien duintasunaren alde apustua egin behar da eta gaitzetsi egin behar da gizakia gauza bihurtzea edo baztertzea, edozerekin zuritu nahi bada ere. Kristau fedeak ikuspegi guztiz gizatiarra eskaintzen digu; gizakiaren benetako aurpegia azaltzen zaigu Jesu Kristoren Ebanjelioan. Bere fedearen arduradun den fededunaren lehenengo baldintza da bere giroan zuztartuta egotea eta berarekin konprometituta, ihesbiderik eta zalantzagarritasunik gabe. Konpromiso horretan oinarriturik, bultzatzen duten eta bide ematen dioten balioak erakutsiko ditu. Eta hori, norberaren jarreren bitartez,, batez ere elkarta-
34
Elizaren eta gizartearen sail zehatzei buruzko helburuak
sunaren, zerbitzu espirituaren, autokritika egiteko gaitasunaren, itxaropen iraunkorraren, adiskide izatearen eta ezberdintasunari begirune izatearen… bitartez. Ezberdintasunari begirune izanez, kristau bakoitzak jasankortasunaren eta elkarrizketarako gaitasunaren lekukotasuna eman behar du bere konpromisoetan, guztien onerako zerbitzuan. Besteena ez entzutera eta besteen aurka jotzera bultzatzen gaituen gizartean, kristauak batak bestearekiko harremana eta elkarrizketa bultzatu behar ditu elkar ulertzeko bide bezala. Honelako ekintza-bideak nabarmentzen ditugu helburu hau garatzeko: Bokazio alderdian: • Saiatu kristau elkarteko kide guztiek etorkinari buruz harrera eta begirune jarrera izan dezaten eta haren kultur nortasuna aitor eta balora dezaten. • Etorkin bakoitzarengana hurbiltze zehatza bultzatu, beraien lurraldetik, familiengandik eta adiskideengandik urruti daudela kontutan izanik, aurreiritziak alboratzeko edo gainditzeko. • Laguntzaren bat eman etorkinari integratzeko jardunbidean lehenengo urratsak erraz eman ditzan. • Egoki prestatu kristau borondatezkoak elkartean, etorkinen harrerarako eta integraziorako. Elkarte alderdian: • Etorkinekiko harreraren, entzutearen eta topaketaren erak eta tokiak zaindu. • Elkartearen bizitzan etorkin katolikoen kristau integrazioa eta esku-hartze bizia sustatu, beraien zuztarrak eta erlijio tradizioak aintzat harturik. • Harremana izan hemen kokatutako beste eliza kristauen elkarteekin, etorkinekin arduratzeko. • Etorkinen talde batzuen topaketerako, jaietarako eta erlijio ospakizunetarako lekuak eskaini. • Etorkinekin zerikusia duten ebanjelizatze talde batak edo besteak sustatutako ekimenen eta zerbitzuen bateratzea bultzatu. • Kulturen eta erlijioen arteko harremanen garapena benetan laguntzen duten jarrerak bultzatu kristau elkarteetan. 35
Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa(2009-2014)
Gure kristau elkarteak berri onarekin berriztatu
Misio alderdian: • Etorkinak familiarekin batu daitezen jo eta ke lan egin. • Etorkinek etxebizitza, lana, hezkuntza, osakuntza… lor ditzaten, gizarte jarrera positiboak bultzatu. • Etorkinen zapaltze edo baztertze era guztiak salatu, beraien giza duintasuna eta eskubideak eskatuz.. • Zuhur egon etorkinen elkarte batek edo bestek egiten dituzten gizarte eskabideei buruz. • Kulturen arteko harremana sustatu etorkinen taldeekin, eta erlijioen arteko elkarrizketa beste erlijio bateko fededun direnekin.
36