GURE EZKONTZA
Bere ezkontza-eguna da bikotearen unerik garrantzitsuena. Gertaera honetan, elkar maite duten bi lagunek, senaremazte bezala ekiten diote beren ibilbideari, Jesusek maite izan gintuen bezala maitatzeko aukera emango digun kristau familia eratzeko dei egiten duen Jainkoaren maitasun mugagabeari erantzunez. “Itunaren� eguna da. Lagungarri hauen bitartez aurkeztu nahi dizuegunak gidaliburu eta gogoetarako giltza izan nahi du Jaunarengan ezkontzeko aukera aztertzen diharduzuen bikoteentzat.
KONPROMISOA Zergatik ezkondu nahi dut Elizatik? Zer dela-eta ezkontzaren sakramentua, gure konpromisoa adierazteko beste bide batzuk egonez gero? Elkar maite dugun eta elkarte baten, Elizaren barruan, familia osatu nahi dugun bi pertsona fededun garelako. Hasierako maitemintzearen ostean, bestearekin konprometitzen garela, elkar aukeratu dugula, hobeki esateko, Jainkoak familia osatzeko eta elkarrekin bidea egiteko aukeratu gaituela ohartzen gara. Ezkontza bokazio ederra da. Biona den egitasmoa garatu nahi dugu, gure bizitza osoa bestearekin igaro, emate eta eskaintzaren ikuspuntutik, probak edo zailtasunak elkarrekin gaindituz. Eguneroko gauzak elkarrekin bizitzeko ezkondu nahi dugu, ‘gure talentuak’ bestearen eta bion ‘enpresa’ den familiaren alde ipintzeko, elkarren euskarri izateko, elkar errespetatzeko, elkar babesteko eta maitatzeko, elkarri hazten eta hobeak izaten laguntzeko, elkarrekin barre egiteko eta, behar denean, negar egiteko, elkarrizketan jarduteko eta ikuspuntu desberdinak eztabaidatzeko eta baita akordioetara iristeko eta egitasmo konpartituan bizitzeko ere. “Onerako eta txarrerako” ezkontzen gara. Hain zuzen ere, txarrean probatzen da gure maitasuna, gure konfiantza. Dena dela, fededun izatean, Jainkoa lagun dugula eta Berak eutsi egiten digula sentitzen dugu eta horrexegatik hain zuzen ere, sendotuta ateratzen gara egoera horietatik. Batak bestea daukagu, baina garen bezala, baldintzarik gabe maite gaituen eta gure bizitzako egoera guztietan lagun egiten digun Jainkoaren maitasuna ere badaukagu. Gainera, elkartea ere badugu: familia, lagunak, adiskideak. Ezkondu nahi dugu geure burua behin betiko elkarri emateko eta elkar hartzeko, konpromisoak eragiten duen bertigoarekin. Horregatik, Jainkoaren eta gure familien eta gizartearen aurrean egin nahi dugu, Harengan konfiantza jarriz, gure maitasuna jendaurrean iragarriz: elkar ezagutzeko bidea egin ondoren heldu gara hona eta, askatasunez, ezkontzaren sakramentua hartuko dugu, betirako maitasun betea batak besteari agintzeko eta, horrela, egunez egun, Jaunarengan bizitzeko.
2
Zein konpromiso dakarkigu ezkontzeak? Ezkontzean, bestearekin konprometitzen gara, maitasun, ardura, eskaintza eta elkarrenganako errespetuzko konpromisoak pertsona horri lotzen gaitu. Baita honako konpromisoak ere: barkamenezkoa, errukizkoa, tolerantzia eta enpatiazkoa, egunero berriro hastekoa, eraikitzekoa, ezer egintzat ez ematekoa. Bi lagun izatetik, “biren unitatea� izatera igarotzen gara. Elkarrekin leial jokatzeko konpromisoa hartzen dugu, senar-emazteen maitasuna bestearenganako maitasun erabateko eta esklusiboa delako, eskuzabala eta maila guztietakoa. Elkar errespetatzera ere konprometitzen gara, hau da, elkar onartzera eta bestea den bezala maitatzera, bere gauza onekin eta ez hain onekin, gure irudiko edo batzuetan konturatu gabe egiten ditugun gure proiekzioen araberako egiteko asmorik gabe. Eguneroko bizitzan elkarren osagarri izatea, elkar maitatzea, errespetatzea, babestea, esan nahi du. Jesusen ikasle izatetik pertsona izatera konprometitzen gara, fedeari bizirik, maitasunari bizirik eta eragingarri eusteko bidea bilatuz, itxaropenean biziz, bakarka, bikotean eta familia bizitzaren euskarri izan dadin. Seme-alaben jaiotza dohain eta opari bezala, eta ez jabetza edo eskubide bezala, hartzera konprometitzen gara, beraiek zaintzera eta heztera, gure gaitasun guztiak ahalik eta ondoen egiteko jarririk. Familian bizitako fedea transmititzera eta benetako egiten dituzten balio batzuekin hazten laguntzera eta Jainkoaren maitasunaren bizipen hurko eta maitekorra ahalbideratzera.
“Gizonezkoaren eta emakumezkoaren arteko lotura sakramentu izan dadin, ezinbestekoa da biek benetan ezkondu nahi izatea. Ez da nahikoa biek elkar asko maitatzea; nahitaezkoa da biek gizon eta emakume bezala bizitza osorako ituna bizitzeko konpromisoa hartzea�.
3
Zeintzuk dira konpromiso horiek bizitzeko bitartekoak? Ez da nahikoa bestearekin hitzez konprometitzea, bitarteko eta bideak bilatu behar ditugu gure maitasuna bizitzeko. Ezkontzean, babesten gaituen eta besteaz arduratzera eta bestea zaintzera konprometitzen gaituen Maitasunaren lekukotasun bihurtzen gara. Hartu ditugun konpromiso horiek bizitzeko ezinbestekoa da, egunez egun, bestea maitatzea, menderatu gabe zaintzea, bere askatasunean errespetatzea, ahalik eta denbora gehien eskaintzea. Gure ezkontza-bizitzan, zailtasunak agertuko dira, jakina, baina orduantxe gailendu behar du maitasunak. Elkarri agintzen diogun maitasunak lagunduko digu aurrez aurre jartzen zaizkigun zailtasunak gainditzen. Horretarako, bitartekoak jarri behar ditugu: • Elkar errespetatuz; hauxe da maitasunaren eskakizun nagusia. Bikotekidea den bezala maitatu behar dugu. Ez dugu aldatzerik nahi izango. • Elkarrizketan jardunez eta komunikatuz; ideiak elkarri esan behar dizkiogu eta beti berdinak ez badira ere, elkarrizketa eta komunikazioarekin gaindituko ditugu alde horiek. Funtsezkoa da elkarrizketa, gure harremanean gune ilunik ez izatea. • Elkarri barkatuz; bestearekin ulerkor izaten jakin eta bestearen barkamena eskatzen eta onartzen jakin. Herratsu ez izan eta huts egin dezakegula aitortu. Barkamena maitasunaren perfekzioa da eta ikaragarri haztarazten du. • Maitasunean elkar zainduz; detaile txikiak zainduz. Egunero bestearen alde borrokatu. Maitasuna egunez egun eraikitzen da. Ez dugu segurutzat jo behar. • Elkarrentzako denbora gordez; zuzen esaten den bezala, “maitasuna egunero ureztatu behar den landarearen antzekoa da”. Elkarri kalitatezko denboraldi luzeak eskaintzen ez dizkiogunean, maitasuna zimeldu egiten da. • Elkarrekin otoitz eginez eta Eukaristian parte hartuz; Jesusek eusten diolako gure maitasunari, otoitzak Berarekin lotzen gaitu eta Eukaristia maitatzeko gaitasuna ematen digun maitasunaren sakramentua da. Benetako maitasunak, hain zuzen ere, bitarteko horiek ipintzea dakar eta maitasuna bizitzako gauza guztien gainetik ipintzea.
4
B I KOTE AN HAUSNARTZE KO • Zergatik orain? • Ezkontzak, zer nolako zentzua ematen dio nire bizitzari? • Zein arrazoi dugu Elizatik ezkontzeko? • Ezkontzak, emango ote dit dagoeneko bizitzan ez dudan zerbait?
5
OSPAK IZ U NA Kristau ezkontzaren ospakizunak, normalean, bost une ditu. Sakondu egingo dugu horietako bakoitzean:
1. - HASIERAKO ERRITOAK (POZTASUNA) Ezkontza, errealitate bakar eta berdingabea da eta ospakizunaren hasierak apartekoa izan behar du. Hasierako erritoetan, laster ospatuko dugunerako prestatzen gara: senargaiaren eta emaztegaiaren konfigurazioa Kristo senarrarekin eta bere emazte Elizarekin. Horrexegatik, hasierako erritoen ezaugarri nagusia POZTASUNA da. Senar-emaztegaien poztasuna, senide eta adiskideena, kristau elkartearena eta Jainkoaren poztasuna maitasuna sendotu izanagatik. Ospakizunean buru denak (apaiz edo diakonoa) berez sakramentuaren ministroak diren senaremaztegaiei harrera egiten die. Senar-emaztegaiak Jainkoaren etxera hurbiltzen diren gonbidatuak dira eta Honek pozez gainezka eta jai giroan hartzen ditu.
2. - HITZAREN LITURGIA (ENTZUTEA) Normala da Jainkoak ezkontzako protagonistekin, hau da, senar-emaztegaiekin hitz egin eta komunikatu nahi izatea. Jainkoaren poztasuna Hitzaren Liturgiaren bidez agertzen eta adierazten da; Jainkoak beren ezkontza-bizitzarako zer nahi duen entzuten dute senar-emaztegaiek. ENTZUTEA da bigarren une honen ezaugarri nagusia. Maitasunean inoiz ez diogu ikasteari uzten, etengabe ireki behar diogu bihotza Jainkoaren Hitzari eta entzuteko jarrera izan behar dugu beti, batasunean hazi ahal izateko. Irakurgaiek, Jainkoak senar-emaztegaiei arreta eskaintzen diela eta beren zorionaz arduratzen dela adierazten dute. Ebanjelioa hots egitean, senaremaztegaiek eta elkarteak, Jainkoak behin eta berriro jakinarazi nahi digun Berri Ona entzuten dute.
3. - EZKONTZAREN OSPAKIZUNA (LEIALTASUNA-EMATEA) Hauxe da ezkontzaren muina, une nagusia: senar-emaztegaiek “baietza” ematen diote elkarri kristau elkartearen aurrean eta kristau elkartearekin batera eta Jainkoaren aurrean. Senargaiak eta emaztegaiak elkarri ematen dioten “bai, nahi dut” hori gizatiarra eta jainkotiarra da, senar-emaztegaien konpromisoa Jainkoarengan eta Jainkoaren aurrean; horrexegatik, ezkontza sakramentua da, hau da, Jainkoaren presentzia gure artean. 6
Eraikitzen eta ospatzen den LEIALTASUN-EMATEA senar-emazteena da eta baita Jainkoarena ere. Adierazpen hau, azterketaren eta onarpenaren bidez burutzen da eta bertan senar-emaztegaiek aske erakusten dute senar eta emazte bihurtzeko nahi eta erabakia. Ezkontza -batasuna maitasunean eta ondasunetan- bedeinkapenarekin eta eraztunak eta ezkontza-horniak emanez finkatzen da, “bai, nahi dut” oso, aske, erabateko, esklusibo eta behin betikoa ixteko.
4. - EUKARISTIA LITURGIA (BERRI ONA) Eukaristia liturgiak gauza erraza gogorarazten die kristau elkarteari eta senaremazte berriei: Kristoren Gorputz eta Odolik gabe ezin dezakegu ezer egin, gure indarrak ez dira nahiko ezkontza-bizitza aurrera eramateko. Jainkoarekin bat egin behar dugu, gure giza batasuna ederra, ona eta egiazkoa izan dadin. Eta gu Beretzat, gure ezkontidearentzat eta gure lagunurkoarentzat prest egon gaitezen, Jainkoa beti dagoela prest guretzat da BERRI ONA. Bere maitasunik gabe ezin dugu ezer egin, baina bere maitasunak ez du inoiz hutsik egiten, ez da inoiz akitzen. Presidenteak (apaiz edo diakonoa) emandako eztei-bedeinkapenarekin bere antzera bizi gaitezen Kristo ematen zaigun eukaristia batasunean asetzen dugun Jainkoaren maitasunaren etengabeko beharra eta nahia adierazten dira.
“Senar-emazteen ugalkortasunak giza maitasuna betikotzen du”
7
5. - OSPAKIZUNAREN AMAIERA (LEKUKOTASUNA) Ospakizunaren amaierak senar-emazte arteko bizitza berriaren hasierara garamatza. Senar-emaztegaiak, senar-emaztegai lez sartzen dira eta senar-emazte bezala atera, hau da, jarraipena dago baina, aldi berean, iragartzera eta aditzera eman behar den errealitate berria. Sakramentuaren eragina, ematea eta bata bestearena izatea, iraunkorra eta behin betikoa da, heriotzarainokoa. Sakramentuaren ospakizunak errealitate berria sortu du munduaren eta Elizaren zerbitzura: kristau ezkontza, eta, horregatik, apaizak senar-emazteei ematen dien azken bedeinkapenaren egitekoa SENAR-EMAZTE bezala dagokien LEKUKOTASUN eta MISIO hori Elizan eta munduan ahalik eta ondoen gauzatzen laguntzea eta horretarako erantzule egitea da.
“Kristau ezkontzak Kristoren eta ezkontza-maitasunaren ituna den bere Elizaren arteko lotura era berezian aditzera eta agertzera ematen du�.
8
Ezkontzari buruzko G A L D E R A K Elizatik ezkondu nahi dugu, zer egin behar dugu? Senar-emaztegaiok zuon parrokietako batera (senargaiarenera edo emaztegaiarenera) joan beharko duzue, ezkontza-agiria egiteko zer behar duzuen jakiteko eta ospakizunerako balizko egunen inguruan jarduteko. Ondo legoke ezkontzarako pentsatuta duzuen eguna baino sei hilabete aurretik parrokiara joatea, baldin eta biok elizbarruti berekoak izan eta bertan bizi bazarete. Bietako bat beste elizbarrutiren batekoa bada, aurretik joatea komeni da.
Zer da “ezkontza-agiria�? “Ezkontzako paperak� lirateke. Ezkontza-agiria egiten ez bada, bikoteak ezin du Elizatik ezkondu, ezkontza Elizaren eta gizartearen aurrean gauzatzen den ageriko sakramentua delako.
Zein agiri behar dugu Elizatik ezkontzeko? Parroko bakoitzak jakinaraziko du, kasu zehatz bakoitzean, zein agiri behar den bikote baten ezkontza-agiria osatzeko. Kontuan izan, agiriak egin eta ezkontza eguneraino ezin direla sei hilabete igaro. Erakunde publiko edo eliz erakunderen batean agiriak eskatu eta ezkontza eguneraino sei hilabetetik gora igarotzen badira, berriro eskatu beharko dira dagokion erakundean. 9
Hona hemen ezkontza-agiria egiteko eskatzen diren oinarrizko dokumentuak: • Nortasun agiriaren kopia. • Bataio-agiria (bataiatu zineten parrokian eskatu behar da). • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria (jaiolekuko erregistro zibilean eskatu). • Ezkongabetasun-agiria (zuon herriko erregistro zibilean eskatu). • Parrokoak komenigarritzat jotzen duen beste edozein agiri. • Ezkontzarako prestaketarako saioetan parte hartu izana egiaztatzen duen
agiria. • Agiri hauekin eta adin nagusikoak diren, nortasun agiria duten eta aspalditik
ezagutzen zaituzten bi lekukorekin (adiskide edo senideak) parrokiara joan behar duzue, ezkontza-agiria osatu eta sinatzeko.
Beharrezkoa da aurretik zibilez ezkontzea? Ez da beharrezkoa. Elizatik ezkondu behar baduzue, EZ da beharrezkoa ez aurretik ezta ostetik ere zibilez ezkontzea Estatuak legezkotzat eta baliozkotzat jotzen duelako ezkontza kanonikoa.
Ezkontza aurreko bileretara joan behar dugu? Elizatik ezkontzeko, bi senar-emaztegaiok ezkontza aurreko bileretara joan behar duzue. Horietan, senar-emazte bezala bizitzen eta ager dakizkizuekeen zailtasunak gainditzen lagunduko dizueten funtsezko giltzarriak ezagutuko dituzue. Aipaturiko bileretan parte hartu ahal izateko parrokoak informazio gehiago izango du eta bakoitzaren erritmora ondoen moldatzen direnetara bidaliko gaitu, elizbarruti bakoitzean modalitate desberdinak eskaintzen direlako, senar-emaztegaiok erraztasun gehiago izan dezazuen hara joateko. Ezkontza aurreko topaketa hauetan, bikoteak kristau ezkontzaren adiera eta berezitasuna hobeto ezagutzeko aukera izango du. Bere konpromisoen eta fedearen alderdi nagusien inguruan hausnartzeko eta elkarrizketan jarduteko abagunea ere izango du bikoteak. Zeuon burua hobeto ezagutzeko, zuon harremanaren heldutasuna ebaluatzeko eta ezkontza-bizitzaren oinarrietako bat den emateaz jabearazteko elementuak ere emango dizkizuete senar-emaztegaioi.
10
Zein gai lantzen da ezkontza-prestaketarako saio hauetan? Ezkontza-prestaketarako egitarauek ezkontzaren giza eta kristau alderdiak ulertzen laguntzen diete. Horregatik, hauen inguruan jarduten da: Zergatik den ezkontza sakramentua, fedearen, otoitzaren eta eliz bizitzaren garrantzia ezkontzarako, ezkontza-bizitzako elementu nagusiak, gehien agertzen diren zailtasunak eta gainditzeko bideak, bikotearen psikologia, komunikaziorako, elkarrizketarako bideak, aitatasun/amatasun arduratsua, sakramentua hartzeko prestaketa‌, besteak beste.
Ezkondu ondoren, nola lor dezakegu familia-liburua? Ezkontzaren egunean bertan, ezkontza egin duen parrokoak, ezkontza ospatu izanaren ziurtagiria emango dizue. Ziurtagiri hau ezkondu zareten lekuko erregistro zibilean entregatuko duzue eta han emango dizuete familia-liburua.
11
“Ezkontza, maitasun eta biziz betetako batasuna�
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Elizbarrutiko Familia Pastoraltzako Ordezkaritzak