Donostia Lagunkoia herritarrekin eraikitako ekimena da eta herritarren komunikazio tresna izateko asmoz sortu da Lagunkoia aldizkaria.
Errealitate honi aurre egiteko, Donostia Lagunkoia ekimenean sorreratik parte hartzen duten soslai eta adin ezberdinetako pertsonek aniztasun hori agerian jarri, eta gizartearen zahartze prozesuak proposatzen dizkigun erronketan fokoa jartzearen garrantzia azpimarratzen dute behin eta berriro. Aldizkari honek behar horri erantzutea du helburu.
Errealitate anitz honi ahotsa eta irudia jartzea, egunez egun inguruan sortzen diren erronkak ikusaraztea, erreportajeak, elkarrizketak, eztabaidak eta hausnarketarako gaiak proposatuz: hori izango da argitalpen honen zeregina.