DURANGO | Potzutik 3.alea

Page 1

- Zapaburuen aldizkaria -

POTZUTIK

1


- Zapaburuen aldizkaria -

ESKATZA Hiru, hiru, hiru kolkoa bete diru… Hori esaten dabe behintzet. Ez da gure kasue baina bagatoz udatik bueltan hirugarren ale honegaz. Uda nahiko arrarue ixen da guretzako, aspaldixen ikusi bako kontuek bueltau baitie gurera. Alde batetik, aurtengo San Fausto jaixetan txosnagunie egongo zan edo ez jakin barik pasau dogu udie, Udal taldien ondiño aitzen ez dogun jarrera zala ta, baina bueno, sinadura batzie eta mobilizaziñorako deixe ein zanien Udalak segiduen ein eban atzera, jai herrikoiek zenbat eta zenbat jentek babesten dauzen jakindde. Herrixen (eta zentzudunen) garaipen modure hartzen dogu guk. Beste alde batetik, 33 urteren ostien, “La vuelta ciclista a España” pasau da gure ingurutik, parajiok be noren menpe dauzen ahaztu ez daigun, kirolaren eta normaltasunaren aitzakixaz. Dana dala, karrerako ibilbidera gerturatu ginenok ez gendun denbora asko biher ixen konturatzeko bertako normaltasune ez zala oso normala. Konturatu ginen bebai, egun ha zala aproposena bankuek lapurtzen ibilteko, inguruko polizia danak karrera inguruek zaintzen euezelako. Horrenbestekue zan polizia mugimendue ze, polizia furgonetak amaittu eta furgoneta normaletan etorri ziela (normaltasunegatik edo). Polizia uniformiek be amaittu ein jakiezan antza danez, euretariko batzuk kalez jantzitte euezelako gure inguruen (normal jantzitte, egunaren omenez). Behintzet “normaltasun” berbaren esangura ondo aittu gendun. Baina kontu horrek alde batera itxitte, eta gu be oso normalak ez garenez (normala izetie oso aspergarrixe dala ikasi genduleko), aldizkari hau zelan hobetu pentsetan egon gara. Halako baten, aldizkarixeri ikutu internazionalista bat falta jakola otu jakun, eta horregaittik mundutik bidaiatzie pentsau gendun, leku desberdinetako arazo eta konfliktuek ezagutzeko, gero horren barri emoteko, baina Potzutiken itsulapikue utzik dauenez, atzerrixen dauzen gure lagunek eingo dabe lan hori, bueltan datozenien atarako dotziegun pintxo eta trago baten truke. Leihotik ‘so atalerako be holako zozer eitten hasi biko gara, bestela inok ez dozku ezer bidaltzen, eta ez dogu liburu zahar eta ezezagunetatik poemak osten hasi gure. Bueno ba, hamen dekozue hirugarre Potzutik hau, berritzaile eta internazionala.

“Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea...”

2

POTZUTIK


- Zapaburuen aldizkaria -

ZAPABURUEN TXOKOA

K

onpartsaren lehenengo urteurrena izango den honetan, Zapaburuok inoiz baino gogotsuago agertu gara berriz ere. Izan ere, uda lasai antzean igaro ostean, jaiei adarrak ikusi baino lehen jarri ginen lanean. Mañari erreka inguruan batu izan gara Durangoko gazte mugimenduko beste kideekin batera San Faustoez berba egiteko, batez ere, aurtengo Gazte Egunaz. Gauzak horrela, “olatuz olatu, gazte uholdie batu” lemapean inoiz baino jendetsuagoa izatea espero dugun eguna antolatzeko zorian gaude, eta hain zuzen ere, 400 gazte batuko ditugulako erronka bota dugu. Zer hobeto, jaien lehen egunean ahalik eta herriko gazte gehien batzeko saiakera egitea baino! Helburu honen baitan sortu dugu sarean zehar bolo-bolo ibili den Spot-a. Aipatzekoa da 80 gazte batu izana, eta nahiz

eta grabaketa denbora luzea izan, giroa ezin hobea izan zela bariku eguzkitsu hartan. Irrikaz gaude baita ere Gazte Egunaz gaindiko ekintzetan parte hartzeko. Horrela, hasiak gaude

“Zer hobeto, jaien lehen egunean ahalik eta herriko gazte gehien batzeko saiakera egitea baino!!” jada erreka jaitsierarako txalupa egiten eta aurten iaz baino zapaburu gehiago plisti-plasta ikusiko ditugulakoan gaude. Har ezazu parte zuk ere erreka garbiketan!!

POTZUTIK

3


- Zapaburuen aldizkaria -

ORTISIER

T

xilera iritsi ginen duela hilabete bi. Santiagoko kaleetan istiluak, barrikadak eta gas lakrimogenoa. Ongi etorri ederra. Ez direla garai onak Txilen ikasteko, halaxe esaten digute gehienek. Unibertsitateak geldi daude duela hiru edo lau hile, horietako asko ikasleek hartuta. Klaseen ordez, asanbladak, martxak, atez atekoak... Momentu historiko baten testigu garela esaten digute beste batzuk. Hori ere hala da, beldurrik gabekoen generaziokoak dira astero kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko martxetan aritzen diren ikasleak. Eta hezkuntzaz haratago doan ausardia bat dirudi. Beraz, gu Talcako kanpusera gerturatu gara eta psikologiako fakultateko presidentea den Pablo Medinasi pare bat galdera egin dizkiogu, mugimendu guzti honen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Beti dira garai onak ikasteko, batez ere eskolan ematen ez diren ikasgai horientzat. Mundu osoan du oihartzuna Txileko ikasle mugimendu berriak; zein da beronen sorreraren arrazoia? Mugimendu honen jatorria aurreko urtetik dator. Txileko ikasleok badugu federazio bat CONFECH (Confederacion Estudiantes de Chile) izenekoa, eta bertan unibertsitateko ordezkariak elkartzen gara. Pi単eraren gobernuak, guztiz eskubiko eta neoliberala denak, 2011ean goi mailako hezkuntzan erreforma bat hasiko zela esan zuen. Horren harira, CONFECHek deitutako zenbait geldialdi eta greba egin genituen. Goi mailako hezkuntzari buruz hausnartu genuen eta erreforma horietan gure hitza entzutea nahi genuen. Hezkuntza arloari dagokionez, Txilek baditu zenbait ezaugarri munduan bakarra egiten dutena. Hasteko, munduko kapital pribatuaren inbertsiorik handiena dauka hezkuntza publikoan, eta hau ez dago erregularizatua. Gainera, hezkuntzaren alorrean munduko muga-zergarik garestiena duen herrialdea dugu. Azkenik, konstituzioan, hezkuntza eskubide bat bezala onartu dagoen arren, ez da horrela gertatzen. Familiak dira goi mailako hezkuntza mantentzen dutenak. % 83-a familiek ordaintzen duten muga-zergak dira eta % 16a estatuaren inbertsioa da. Hori dela eta Txile hezkuntza krisi bat sufritzen ari da. Beste arazo bat unibertsitaterako sarrera proba da: PSU proba. Honek neurtzen duen gauza bakarra pertsonaren maila sozioekonomikoa da. Maila baxukoak udalaren eskoletara joaten dira, zeintzuk

4

POTZUTIK

kalitate eskasekoak diren momentu honetan. Beraz, ezin izaten dute behar bezala prestatu PSU proba, eta ezin dira estatuko unibertsitatera sartu. Ikasle masak kalitate eskaseko unibertsitate pribatuetara mugitzen dira eta maila sozioekonomiko altua dutenak estatuko unibertsitatera sartzeko aukera dute. Hemendik eta hiru urtetara estatuaren unibertsitateak porrotean eroriko dira eta hezkuntza erregulatuko dutenak pribatuak izango dira. Unibertsitate pribatuak merkatuaren arabera erregulatzen dira. Ikasleek, beraz, goi mailako ikasketak ordaintzeko bekak eta kredituak beharrezkoak dituzte, ezta? Zaila da hauek eskuratzea? Bai, unibertsitateko ikasleen %75ak du kreditu edo bekaren bat. Gehiengoak kredituak izaten ditu, eta hauek ez dira sostengarriak; hogei urterakoak dira eta % 6-7ko interesa dute. Esaterako, unibertsitateak 12.000 euro balio izan badizu, hogei urteko epean 26.000 euro ordaindu beharko dituzu, % 254 gehiago. Kredituak lortzea oso erraza da, banku pribatuen negozio hutsa bihurtu baita. Txilen, etxe bat erostea, hipotekatzea, unibertsitatea ordaintzea eta etxea ordaintzen jarraitzea gero, merkeago ateratzen da unibertsitatea soilik ordaintzea baino. Etxeen kredituak ikasketenak askoz ere txikiagoak direlako gertatzen da hori. Horregatik, beka asko dauden arren ikasleen zor tasa beldurgarria da; banka pribatuaren negozio hutsa da.


- Zapaburuen aldizkaria -

TXILEKO IKASLE MUGIMENDUA Mugimendu honek baditu beste aurrekari batzuk, ezta? Bai, 2006an bigarren hezkuntzako ikasleak altxatu ziren doako hezkuntza eta konstituzio aldaketa baten alde borrokan. Hezkuntzaren administrazioa berriz ere estatuaren ardura izatea eskatzen zuten. Izan ere, eskolak udalek eramaten dituzte; gobernuak hezkuntzarako dirua ematen die baina hauek ez behar bezala inbertitzen eta ondorioz udaletako eskolak erdi-mailako kalitatea dute. 2006an, gatazka hau konpontzeko gobernuak mahai bat osatu zuen, eta ikasleak adituekin elkartu zituzten.... Suposatzekoa denez, ikasleek ez zuten irabazirik atera; lege txiki bat aldatu zuten eta kito, ez zen benetako arazoa konpondu. Aurten gatazka asko luzatu da guk gobernuarekin lan egiteko lau baldintza ditugulako. Lehena, gobernuak lege proiektuak bidaltzeari uztea. Bigarrena, beken epeak luzatzea. Hirugarrena, irabazi asmoa duten instituzioei dirua bidaltzeari uztea eta azkenik, edozein elkarrizketa telebistan agertzea. Baldintza hauek ditugunez badakigu gobernuarekin negoziaketak izanez gero, zerbait aterako dugula. Martxak, atez atekoak, instituzioen okupazioak.... horietaz aparte ze ekintza gehiago egin dira? Batzuetan bankuetan sartzen gara, ehun pertsona joaten dira bankura 100 edo 50 peso sartzera; baita supermekatura ere. Hori dela eta banku batzuek itxi egin behar izaten dute. Beraz, eredu ekonomikoaren zenbait instituzio izozten ditugu, eta horrek dirudunen poltsikoetan min ematen du. Meategi eta portuetako sindikatuekin loturak egin ditugu; portuetakoak makinetan lan egiten dutenak edo kargatzen aritzen direnak dira. Concepcionen portua geldiarazi zuten guztiz. Milaka dira dirua galtzen duten pertsonak. Orokorrean, ekintzen artean martxak, atez atekoak, okupazioak... daude. Gure unibertsitateak 85 egun daramatza okupatuta, eta badaude 4 hilabete daramatzatenak ere... Okupazio guztiak batera eman ziren? Pixkanaka izan zen. Denbora gehien daraman unibertsitateak 4 hilabete bete ditu. Gu azkenetarikoak izan ginen. Hilabete baten epean unibertsitateetan bozketak egiten eta instalazioak hartzen hasi ziren. Guzti honetaz gailendu dezakeguna da hezkuntzaz hitz egiteari utzi diogula, estatu bati buruz hitz egiten hasteko. Ikuspuntu politiko batetik, ez gara hezkunt-

zara soilik mugatzen, Txileko eredu ekonomiko neoliberalaren inguruan analisiak egiten hasiak gara. Ikasleez gain, nolakoa izan da herriaren erantzuna? Lehendabizi, kontuan hartu behar da herritarrak oso kaltetuta daudela, diru asko lapurtu zaiela. Jende arruntak babestu egiten du mugimendua, baina egoera konplikatua da; nahiz eta mugimendua babesten duten, beraien informazio iturri bakarra komunikabide masiboetan dago. Horregatik hasi ginen atez atekoa egiten, jendea informatzeko... Babes morala badagoen arren, oraindik ez da altxamendu popularrik eman.

“Zenbait gauzen aurrean beldurra galdu beharra dugu; autoritatearekiko eta onartuta ez zeuden gauzak egitearekiko beldurra� Mugimendu honek eragin al du jendearen pentsatzeko modu edo jarreretan? Txilen abiarazi dugun kontzientzia, gizabanako bakoitzak duen kontzientzia soziala izan da. Ez ikasle bezala soilik, baita pertsona bezala, herri honen partaide gisa. Sistemak guztiz dominaturik gaude, eredu politiko eta eredu ekonomikoek dominatuta. Zer uste duzu izan dela mugimenduaren onena? Nire ustez gizarte antolakuntza. Zure kideekin 3 hilabetez bizi izana, hori da haratago doana eta gazteontzat etorkizunerako proiektu bat ekarri lezakeena; asmo iraultzailedun proiektu bat. Aspektu honetaz ez da asko hitz egiten askok ez dutelako behar bezala ulertzen. Nire ikuspuntutik benetako irabazia da antolatzeko, mugitzeko gaitasuna lortu dugula. Zenbait gauzen aurrean beldurra galdu beharra dugu; autoritatearekiko beldurra eta onartuta ez zeuden gauzak egitearekiko beldurra. Halako gauzak dira ziklo berriak eratzen dituzten estatu baten barruan, ea egunen baten erabakiak herritarrok hartzen ditugun eta ez klase politiko zapaltzaileak. Nagore Martinez, Esti Oregi eta Garazi Unzalu POTZUTIKen Txileko korrespontsal taldea “...eta kontus ibili ortisier se ixen be ondo sorue da mundu au bixi gariena� J. SARRIONANDIA

POTZUTIK

5


- Zapaburuen aldizkaria -

ASTORATUTE

Z

uek ondo jakingo duzuenez, irakurle jakintsuok, egunerokotasunean jasotzen dugun informazioaren gehiengoa guztiz manipulatuta dator, bai leku batean bai bestean (POTZUTIKen izan ezik, noski), eta erakutsi nahi ez dena zentsuratu egiten da eta erakutsi nahi dena existitzen ez bada asmatu.

M15 mugimendua izan da guzti honen azkeneko biktima. Euren iraultzarako gaitasun eta estrategia paregabea ezkutatu nahian (Spanish revolution delako hori), daukaten iragan iraultzailea ezabatu diete Gobernukoak zentsuraren bidez. Guk ordea, benetako egiaren izenean, historiako hainbat iraultzetako argazkiak aurkitu ditugu, non M15 mugimenduko kideak agertzen diren. Aurkitu M15eko kideak historiako iraultzetan:

“Mexikoko iraultzan”

“Errusiar iraultzan”

“Kubako iraultzan”

“Espainiako iraultzan (36ko gudan)” 6

POTZUTIK


- Zapaburuen aldizkaria -

ASTORATUTE

HILKARRIZKETAK

Bai,bai, hilda dagoen jendea elkarrizketatzeko ahalmena daukagu orain, gutariko batzuek unibertsitaterako kredituak lortzeko espiritismo kursillo bat egin genuenetik. Horregatik, aspertuta gaudenean, hildakoren batzuk bere betirako lozorrotik atera-tzen ditugu gure galderei erantzun diezaieten.

Gaurkoan EEBBen gerrarako azkenengo bi aitzakiak elkartu ditugu gurean. Alde batetik Osama Bin Laden, Al Qaeda taldeko buru izandakoa eta bestetik, Saddam Hussein, Irakeko presidente ohia. POTZUTIK. Saddam, Osama, Nsala malekum. Saddam Hussein: Malekum nsala.

Osama Bin Laden: Malekum nsala.

PTZTK: Ezkutaketan adituak zaretela argi geratu da. Zein da zuen teknika? SH: Bizarra uztea. Gero konturatu nintzen etxe azpiko zuOBL: Kobazuloak dudarik gabe! Etxeek ez dute ezertaloak ez direla aproposak. Gainera, EEBBen aurka jartzeak, rako balio, baina nazkatuta nengoen trogloditak bezala Kurdu eta Xiitak zapaltzeak eta Kuwait inbaditzeak ez du bizitzeaz. asko laguntzen, gero eta jende gehiago baitaukazu atzetik. PTZTK: Zein da zuen ustez hurrengoa listan? SH: Mahmud Ahmadineyad eta bere lagunak, baita Kim OBL: Nire ustez Gadafi da boleto gehien dituena, baina Jong-il ere, baina gu harrapakin errezak ginen hauen Hugo Chavez ere hor dago. aldean. PTZTK: Nolakoa da Ala? SH: Handia

OBL: Erraldoia

PTZTK: Mostatxoak ala bizarrak? SH: Bueno, nik biak probatu ditut baina aukeran nahiago OBL: Nik bizarra. Nire amak ere ez nau bizar barik ikusi! dut bibotea. PTZTK: Bueno Saddam, non zeuden ba bonba nuklear horiek? SH: Non egongo ziren ba? EEBBen base militarretan! Benetan eduki izan banitu ez nindukete hain errez erasoko!

OBL: Nik ere ezagutzen dut ipuin hori, CIAko agente izan bainaiz.

PTZTK: Osama, CIA aipatu duzula, noiz utzi zenion agente izateari? SH: Zu ere nire atzetik ibili zinen orduan?

OBL: Begi bistakoa da EEBBentzat mesedegarri besterik ez nintzela izan “hil” ninduten arte, beraz, atera kontuak! Dena den, elkar traizio egitea atsegin genuen.

PTZTK: Eta Nola otu zitzaizun Dorre bikien aurka abioiak bidaltzea? Bilboko Iberdrola dorrearen aurkako bat eskertuko genuke! SH: Erotuta egon behar da gero!

OBL: Zu bai zaudela “zintzilik” jeje!

PTZTK: Lasai, lasai, ez zaitezte borrokan hasi! Hilkarrizketa hau bukatzeko esan nahi duzuena, eta berriz ere Alaren albora joaten utziko dizuegu. SH: Zein da urpean denbora gehien iraun dezakeen animalia? Osama Bin Laden!

OBL: Saddamen heriotza kameraz filmatu zuten, baina nola dakizue ni hilda nagoela?

POTZUTIK

7


- Zapaburuen aldizkaria -

BARRIKETAN Zein proiektutan zaude murgilduta? Baserriko produktuak familia ezberdinetan banatzen ditugu otzaren bidez.

Nola hasi zineten? Duela bi hilabete otzaren banaketen berri izan genuen eta buruari buelta asko eman gabe, informazio bila hasi ginen. Denbora gutxian negutegiak eta ortua prestatzen lanean ginen.

Erakunderen baten laguntzarik izan duzue? Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak asko lagundu digu behar izan dugun formakuntza emanez. EHNE-k “Nekasare” proiektua martxan jarri zuen eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin zigun.

“ondo eta garbi jateko kontzeptua hartzen hasi da jendea” Zertan datza “nekasare” proiektua? Nekazarien eta familien arteko harreman zuzena lantzen du, bitartekariak alde batera utziz. Familia hauek aurrez “nekasare”-ko zerrendan izena ematen dute eta guk, nekazariok, otzarak prestatzen ditugu astero, unean uneko produktuak haiei banatzeko. Izan ere, ondo eta garbi jateko kontzeptua hartzen hasi baita jendea.

Bi hilabete hauetan zenbat familia lortu dituzue? Gaur

egun

16

familiatan banatzen ditugu otzarak, zortzi Leioan eta beste zortziak Durangon. Gure helmuga 20 familia lortzea da. Hala ere, gaur egun ditugun azpiegiturak ikusita ez dugu familia berrien beharrik. Nekazaritza ekologiak naturaren mugak erakusten dizkigu. 8

POTZUTIK


- Zapaburuen aldizkaria -

URITZ AREITIO Uste al duzu zuk daramazun bizitza gaur egungo gazteek nahiko luketela? Bai. Gazte asko daude nekazal munduan bizi nahiko luketenak. Hauetariko askok ez dute ez lurrik ez baserririk lan hau aurrera eramateko, eta honek hipoteka eta alokairuetara eramaten ditu. Egindako kurtso askotan hauetako gazte askorekin topatu izan naiz. Nire kasuan, baserri eta lurrak ditudanez proiektua abian jartzea errazagoa egin zait.

Beraz alternatiba bat al da baserritik bizitzea? Jendeak uste du baserritarrek ezin dutela bere lurretatik bizi. kontzeptu horrek gaur egun indarrean jarraitzen du. Lehen bi alternatiba baino ez zeuden. Alde batetik, igandero Durangoko merkatu azokan gure produktuak saltzea eta bestetik, produkzio industrialera jo eta merkatuko prezio itogarrietan gure barazkiak saltzea.

“Trukean biziko nintzateke, barakiak erroparen truke”

“Nekasare”-k beste aukera bat sortu du. Baserriko beharrak asetzeaz gain, beste familia batzuei gure barazkiak kontsumitzeko aukera ematen die.

Laguntzarik izan ahal duzu zure inguruan? Asko lagundu didate ingurukoek. Proiektu hau ez zen aurrera aterako mutil lagunaren inplikazio osoa ez balitz egongo, bion arteko proiektua baita. Honez gain, gurasoen eta aitona-amonen laguntza ezinbestekoa izan da. Auzokideak oso pozik daude proiektu honekin, beraien lurrak utzi baitizjakituria eta esperientzia eman didate. Aipagarria da “Nekasare” tallotura, otzara osatzeko barazkiren bat falta izanez gero, gure artean Hau ezagututa esan nezake trukean biziko nintzatekeela, “barazkiak Aipagarria da “Nekasare” taldean gauden baserritarron lotura, barazkirenbat falta izanez gero gure artean trukea erabiltzen hau ezagututa esan nezake trukean biziko nintzatekela, “barazkiak erroparen truke”.

kidate. Gainera, beraien dean gauden baserritarron trukea erabiltzen dugu. arroparen truke”. otzara osatzeko dugu,

Aizpak zerbaitetan lagundu du? EZ! Durangon denbora gehiago pasatzen du baserrian baino! (barreak)

Zelan ikusten duzu etorkizuna? Ez dut denborarik izan etorkizunean pentsatzeko, gauzak oso arin doaz.

Pozik al zaude hartutako bidearekin? Bai, oso pozik. Udan honetan eginiko lanarekin konturatu nahiz, benetan bide egokia aukeratu dudala.

POTZUTIK

9


- Zapaburuen aldizkaria -

TXOSNAK B LUZ K

H

eldu dira San Fausto jaiak Durangora beste urte batez, eta hauekin batera jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko aldarria ere, txosna-gunearen eta txosna-batzordearen eskutik. Aldi berean, hauek dira Potzutik aldizkaria plazaratu zenetik egon diren lehen San Faustoak, eta guk ere testu honekin ekarpen txiki hau egin nahi diogu jai parte-hartzaileen aldeko aldarriari. Durangoko gazteontzako oso gauza normala da jaietan txosnak egotea, Durangon zein inguruko herrietan, eta gure ustez hauek dira jai parte-hartzaileen motore nagusia, txosna-batzordean herriko edozein kolektibo edo giza taldek hartu dezakeelako parte, jaien antolamenduaren parte izanik.

“Jai parte-hartzaileen aldeko lana goraipatu baina aldi berean ikusten dizkiogun hutsu neak azaleratu nahi ditugu” Testu honen helburua Durangoko txosna mugimenduaren historia eta lana ezagutzera ematea da, jai parte-hartzaile eta errebindikatiboen aldeko apustuan egindako lana goraipatuz, baina aldi berean ikusten dizkiogun hutsune eta kontraesanak azaleratu nahi ditugu, beti ere ekarpen honek hauek konpontzeko balioko duen esperantzarekin. 1977-78. urte aldera izango zen Durangoko herrian lehenengo aldiz txosna sistema erabili zela. Dirudienez Frankismo garaitik zetozen alderdi eta elkarte ezberdinek antolatu zituzten lehengo txosnak: PCE, ESB (Euskal Sozialista Biltzarrea), Herria elkartea… Txosnen egiturak egiteko “Mecanotuboak” erabiltzen zituzten eta teilatua eta barra egiteko lonak eta egurra erabiltzen ziren. Guztira 10 bat txosna inguru jartzen ziren Askatasun Etorbidean (Avenidan). Ekintzaren bat edo beste antolatzen bazuten ere (80an Askatasunaren txosnak herri maratoia antolatu nahi izan zuen baina zeozer txarto irten eta 10

POTZUTIK

ekimena ez zen aurrera eraman) , hasiera-hasieran gauerako taberna bezala jarduten zuten. 1981. urtetik aurrera txosnak jartzeari utzi zitzaion. Ez dakigu honen arrazoia zein den baina 81etik 90. urtera txosnen ordezko bezala funtzionatzen zuten Goienkaleko lokalak erabili zituzten Gestorek eta Herri Batasunak. Badirudi lokalen jabeek debalde uzten zizkietela lokalak pare bat hilabetetarako edo. Honela, denbora honetan lonjak margotu, konpondu eta barra “prekario” bat muntatu ostean, prest egoten ziren jaietan zabaltzeko. Dirudienez, presoen gurasoek sukaldatzen zituzten patata tortilla bokadiloak famatuak omen ziren. Aipatu beharra dago, oraingo txosnetan bezala, %100 boluntario lana zela. Gaur egun, txosna-gunea 9 txosnak eta 3 karpak osatzen dute. 19 kolektibo desberdinek hartzen dute parte, bertako aniztasunaren seinale. Txosna-gunera joatea besterik ez dago bertako jai giro alternatiboaz ohartzeko. Inguruko dekorazio, mezu, pankarta eta pegatinek argi uzten dute txosnen atzean badaudela hamaika errebindikazio sozial eta politiko. Euskararen erabilerari dagokionez ere, giroa guztiz euskalduna lortzea da helburua. Gainera, bertako musika alternatiboa izaten


- Zapaburuen aldizkaria -

saiatzen da, euskal taldeak eta “Gaztea” irratian inoiz jarriko ez dituzten taldeak entzun daitezkeelarik, bai gauez jartzen den musikan bai antolatzen diren kontzertuetan, kultura musikalaren bultzatzaile garrantzitsuak bihurtu direlarik. Modu honetan uztartzen dira jaia, kultura eta aldarrikapenak. Dena den, gero eta nabariagoa da musika komertzialaren agerpena. Txosna-gunean entzun daitekeen musika alternatiboari batzuek jarri dioten “musika txosnero” etiketa horrek (bere zentzu txarrean), ez dio mesede asko egin. Horren ondorioz, gero eta jende gehiago hasi da esaten txosnetan beti berdina jartzen dutela eta denetik entzun beharra dagoela, musika denen gustukoa izan dadin. Ulertu behar dena da Shakira, Pitbull, El canto del loco, Lady Gaga eta enparauen musikarekin egunero bonbardatzen gaituztela telebista eta irratiko kate nagusietatik, eta honekin apurtzeko jartzen dela txosnetan bestelako musika, eta badaudela gaur egun makina bat musika talde abesti anitzak eta dantzagarriak egiten dituztenak. Horregatik aldarrikatzen dugu musika anitza eta alternatiboa txosnetan.

Bestalde, txosnetako edariak kontsumitzean badakigu ordaindu dugun diru hori lehen aipatutako borroka horiek modu batera edo bestera finantzatzeko balioko duela. Egia esateko, nahiz eta txosnetako irabazi garbiak ez diren oso handiak,

“Gero eta nabariagoa da musika komertzialaren agerpena” jaietan lortutako diru apur horrek da txosna-batzordea osatzen duten kolektibo askoren ekimenak aurrera eramateko balio du. Eta hau ez litzateke posible izango hainbat eta hainbat boluntariok, gazte zein ez hain gazte, muntaiak, turnoak eta zaintzak egiten ibiliko ez balira. Hor ikusten da benetan zelako mobilizazioa dagoen jai errebindikatiboen alde, eta nola jaiak direla-eta, zenbat eta zenbat jende agertzen den ondo pasatzeko gogoz eta baita edozertan laguntzeko asmoz, atzean dauden borroka horien aldeko errekara euren ur tanta isuriz. Alde batetik, txosna-gunera gaua heltzen denean, bertan zerbitzaturiko edariak eta kanpotik ekarritako bestelako drogak direla-eta, desfasea da nagusi. Honek eman nahi den irudi konprometitu eta borrokalariarekin tupust egiten du ezinbestean. Azken finean, egiten diren aldarrikapenen aurka dagoen jarrera eta giroa da ikusten (eta sustatzen) dena gaueko ordu txikitan, bertakoek guzti hau begi onez ikusten dutelarik, beti ere ondorio txiki eta onargarritzat hartuz, irabazi ekonomikoen mesedetan. Guzti honetan ikusten den kontraesanik handiena sortzen den zikinkerian ikusten da. Nahiz eta aldarrikapen nagusietariko bat ama-lurraren errespetua edo ekologismoa den, parranda gau baten ostean txosna-guneak nolako itxura tamalgarri eta lotsagarria duen ikusteak bertan juergan ibili direnen bestelako irudi bat erakusten digu. Desfasearen ondorio, jendearen gehiengoa ez da

POTZUTIK

11


- Zapaburuen aldizkaria -

TXOSNAK B LUZ K jakitun gune horren garbiketak nolako lana suposatzen duen (ezta axola ere), eta “txosnetan edozer egin daiteke” pentsamendu horrekin hurbiltzen da jende ugari bertara, guztiz desfasatzera, euren ekintzen ondorioen ardura txikiena ere hartu barik, plastikozko eta kristalezko edalontzi eta botilak lurrera botatzen (hauetako asko kanpotik ekarritako “litroak”) edo komunak egonda ere edonon pixa egiten (batez ere mutilek). Guzti honen ondoren, eta nahiz eta askok txosna-gunea

tuan. Nahiz eta berrerabilgarriak diren, jendeak berrerabilgarritasun hori gau batera mugatzen du, eta ez jai guztietara edo jai desberdinetara, gaua bukatzen denean lurrean botata edo zakarrontz-

esparru autogestionatu bezala ikusi edo aldarrikatu, Udal garbitzaileak dira hurrengo goizean bertako kristalak, plastikoak, okak, pixa-parrastadak eta kiratsa kentzera joango direnak. Horregatik, eta txosna-gunea leku benetan autogestionatu bat izan dadin, bertako garbiketa antolatzaileen esku egon beharko litzatekeela uste dugu, denborarekin jendea honi buruz kontzientziatzen joan dadin. Dena dela, azken urteotan erabiltzen hasi diren plastikozko edalontzi berrerabilgarriak aurrerapauso bat izan dira zentzu horretan, askoz ere hondakin gutxiago sortzen delako. Baina hala ere oraindik badago hobetu beharra edalontzien kon-

ian bukatzen dutelarik. Beste herri batzutan esperimentatu da gau amaieran edalontziaren truke dirua bueltatzeko sistema, ekonomia ikuspegitik egokia izan ez arren, ekologia ikuspegitik oso errentagarria izan daitekeena. Hau guztia esanda, eta kontraesanak kontraesan (nork ez du kontraesanik ba mundu honetan), indarguneak aprobetxatuz eta hutsuneak konponduz, eta haietatik ikasiz, txosnek sortzen duten jai errebindikatibo eta parte-hartzaileetara joateko eta parte hartzeko deia egiten dugu, denon artean lortzen dugulako jaiak herrikoiak izatea. Bertan ikusiko dugu elkar!

12

POTZUTIK

“Parranda gau baten ostean txosna-guneak itxura tamalgarri eta lotsagarria izaten du”


- Zapaburuen aldizkaria -

OHOLTZAN

MUSIKA

LITERATURA “Zerbait gertatu al da?”, arduratu zen emakumea. “Bai. Gorpu bat azaldu da. Bazkalostean norbaitek hots egin digu esanez gizonezko bat zegoela Errotatxipin, erreka inguruan. Mutilak bidali eta agudo asko aurkitu dute. Txikituta omen zeukan aurpegia. Ezin ezagutu. Faltan zituen hatzak. Gorputz osoa ubeldurez betea. Hanka-artea eta galtzarbeak erreta. Kaka eginda. Sakela batean karnet bat agertu da: Juan Maria Iriarte Maiz. Ordenagailuan sartu eta berehala eman digu bere berri: Hamazortzi urterekin, politika kontuetan nahastuta zebilela eta, Frantziara bestaldera, beraiek esaten duten bezala- ihes egin behar izan zuen. Zure senarrak ezagutuko du akaso. Hala ere zorte ona eduki zuen, amnistia madarikatua iritsi zitzaion segituan”. Emakumeak amaitzen ari zitzaion zigarretaz beste bat isiotu zuen begiak gizonarengandik urrundu gabe, erne.

DURANGALDIE -KILAUEA- “ROCK” ‘Woman’ abestiko lehen notak entzuteaz bat, argi geratzen da atxondoarren eskola Scandinavian Rock delakoa dela. Beraien lana osatzen duten sei abestieetan The Hellacopters eta Backyard Babies lako taldeen eragina nabarmena da, hala ere, ‘Izpien aurka’ abestian egiten duten bezala, nortasun propioa

dutela

erakusten

dute,

baita. Talde handi horrek zioen bezala, Rock and Rollak hiltzen jarraitu behar du!

A.MARULANDA

EUSKAL HERRIA -ALBOKA ETA TRIKITIXA-. Maurizia,

Leon

eta

Basilio.

Hirukote

honek (geroago laugarren pertsona bat

“Gero politika laga eta tabernari lanean eta haxix saltzen ibili da. Negozio txikiak. Balioko al dizu?”. “Ikusiko dugu. Orain badugu premiazkoagorik”, ihardetsi zion emakumeak maltzur, altzora makurtu eta musuka hasiz. “Maite, mesedez, ez zara sekula asetzen. Nekatuta nago, ez dut egun erraza izan”. Hutsalak izan ziren bere protestak emakumearen esku trebeak zakila oratu orduko. Handik gutxira txorta bizian ari ziren berriro. Haize basula altxatzen hasia zen kanpoan, hotz eta elurraren iragarle. -Non dago Stalin?Xabier Montoia

gehitu behar zaio talde honi, Fasio) Bizkaian urte askotan erabilitako doinuak eta koplak batu zituzten erromeriak indarberrituz. Diska honetan, Leonen eskutik albokaren indarra antzeman dezakegu, Fasio

eta

Basilioren

trikitixa

doinu

alaitsuak eta nola ez, sentimentu handiarekin kantatzen zuen Mauriziaren ahots ikaragarria. Kotxean eraman beharreko bizkaiko kanten bilduma alegia. AUPA MAURIZIA!!!!!!!

MUNDUA -SCOTT KELLY -“The Wake” Zertarako korapilatzen dute dena? The Wake lako lanak entzuterakoan halabeharrezkoak izaten dira horrelako galderak. Gitarra bat, eta bere ahots baxuarekin nahikoa du Scott Kellyk (Neurosis) entzulea hunkitzeko. Zaleek urte batzuk itxaron behar izan dituzte bigarren lan honetarako, hala ere, itxaronaldiak merezi izan du. Kellyren banakako proiektuan iluntasuna da protagonista, hala ere, ‘Catholic Blood’ lako abestiak argi printzak dira. Diskoa ixten duen ‘Remember Me’, ostera, ileak puntan jartzen dituen horietakoa da. A.MARULANDA

POTZUTIK

13


- Zapaburuen aldizkaria -

LEIHOTIK ´’SO SATORRAK

M

etroko ateak, beti ere segurtasunerako, zurerako, nirerako, beraien poltsikoetarako. Ordenatuta, banan-banan, klasifikatuta eta dosifikatuta ate mekanizatu horietatik pasatzen uzten digute. Denborak ere kontrolatzen dizkigute eta gu, behiak. Metroak minuturo baina korrikan txirrin batekin, atzerapena delakoaren seinaleak zapuzten digu egun osoa, efektuak ez du soilik zuloan zauden denbora horretan irauten. . Behiak izan dezakeen gauza positibo bakanetakoa korrikan galtzen dugu, minutuak itsulapikora botaz, denbora biltzen, kolekzionatzen izerdi tantaz-tanta, etxean tragoxka bat eman ahal izateko, etxean hamar minutu gehiago sofan botata eman ahal izateko. Denboraren kontzeptua distortsionatua. Behiek gutxienez denborari ez diote horrenbeste beldur, bai beldur, bestela zergatik, zertatik gabiltza ihesi? Ilunabarrean eguzkiari lepoz korrika hasten bagara ere eguzkia ez da gugatik ezkutatu gabe geldituko, gaua etorriko zaigu. Gelditu jende fluxu erdian,erreka bizkor horren erdian eta arnastu. Aho zabalik entzun, so ingurura, ikusi eguzkia nola intsinuatzen den arbolen artetik keinu lizunak eginaz, korrika dabiltzan guzti horien atentzioa deitu nahian. Zuk ikusten duzu eguzkia eta gainerakoak itsu, ez dira argi eder horretaz disfrutatzeko gai. Jabetu inguruko mugimenduaz eta irribarrez, ez dakitelako behiak direla. Ez dakitelako esperoan bizi direla, ez dakitelako zeren esperoan bizi diren, ez dakitelako zer den ez dakiten horren esperoan bizi direla. Ez dakitelako ihesi bizi direla, espero arraro hau antsietatez korrikan gainditu nahi dugula. Egon, soilik egon. Entzun, soilik entzun. So! Inguruan duzunari so egin, gero ez du balio telebistarako aurreztutako hamar minutu horietan dokumentalak atsegin zaizkizula esatea bekainekin pertsona intelektual baten keinua eginaz. Eta noizean behin, pentsatu, pentsatu ume batek autobusean zarataka dionari buruz. Baina haizeak eramaten nauen bezala ekartzen nau bueltan, beti fidel eta begirada luzatzen dut jesarlekuaren gainetik. Nire ezkerrekoaren egunkaria nirea baino interesgarriagoa izan ohi da. Eskuineko andrea begi batekin nireari so. Hiriko amonek oraindik errezo egiten dute metroa sugea bailitzen txistuka hastean martxarako egonezinez, ez al da ba istripuren bat egongo. Begiak ikusgai ez den goiko puntu batean galdurik,

14

POTZUTIK

ahoa ikasgaia ondo dakienaren abileziaz xuxurlaka. Egungo Hollywood-eko fokuekiko idolatriak zerikusi gutxi amonak metroko fluoreszenteari errepikatzen dizkion bertute eta autokonpasioz. Autokonpasio? Auto-lesio. Fedea? Itsuen bide, buruz alperren kontsolagarri, konformisten erreinu. Jainkoak ez du gugan sinesten. “Dios por Dios es cuatro” Piiiii, piiiiiii Etorkin bat zuen jesarlekuan eserita dago, arazoren bat? Sentitzen dut baina zuen berdina ordaindu du metroko txartela. Aldamenean eskegita daroazun aitonak urrezko erlojua zeloz konponduta daroa eta zaratarekin bat, gogor eusten dizu eskutik baina ez da beldur, ez. Bera ez da azal kolore arraro horren aurka doan begi zuri makalez begiratzen zaituzten gizon horren beldur. Pi pi pi! Azken abisua Fiuuum! Badoa. Zaratak berriz ere aztoratzen du aitona, aurreko, aurreko eta aurreragoko geltokietan bezala. Zuk, amona, suabe hitz egiten diozu belarrira makulua daraman ume zaharrari: - Metroak hori beti egiten du laztana, gogoratu, ez da ezer gertatzen maitea, lasai – eskuaz ilea ondo jarriz. - Jaitsi egin nahi dut gurdi honetatik!! Zaldiak zarata arraroak egiten ditu! - Esana dizut bihotza ez goazela gurdian, hemen ez da gurdirik, ezta zaldirik ere. - Orduan zer arraio egiten dugu hemen! Kontrakoa badirudi ere memoriak gutxika hiltzen gaitu. Birgogoratzen eta errepikatzen gabiltza, denborak aspaldi egin genituen balentrietan utzitako tarteak gure gustura betetzen ditugu. Eta albuma gero eta handiago egiten doa eta gure sobretan bozkariatzen gara eta noski mundu guztiak gure historialaren kontziente denataz ziurtatzen gara gure altxorrik preziatuena baita. Hitz egin baino gehiago pentsatu. Pentsatu baino gehiago egin. PUPUNA


- Zapaburuen aldizkaria -

bidali sorkuntza lanak: potzutik@gmail.com-era

POTZUTIK

15


- Zapaburuen aldizkaria -

Urriak 18

Bilboko kafe antzokian “Salda badago” dokumentalaren proiekzioa

Azaroak 4

durango, plateruena kafe antzokia: KIM SALMON MEETS KILL DEVIL HILL

k 13: la o r Aza stin ku

Azar oa

k 19 Rock star live are Mach toan ine H ead Devil Drive + r+

gu San A unea ,du g tur o: rang y re “And rntze a ” e n Dori kia

...

“Munduko gloria guztia arto garau batean kabitzen da” Joseé Marti 16

POTZUTIK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.