5 minute read

Errakuntzak ikasbide

Ostiral arratsalde euritsua eta iluna. Haize zakarren astinduz zuhaitzak batetik bestera zebiltzan, noraezean, barealdia noiz etorriko zain. Eguraldiak ez zekarren hobera egingo zuenaren susmorik txikiena eta asteburua, berriz ere, haizete bihurri eta amaigabeko euriteen eraginaren menpe izango zena nabarmen zegoen.

Ikastolatik zekarren autobusetik jaitsi ondorengo bere ibileraren geldo eta astunak zerbait begioker azaldu zitzaiona nabarmen adierazten zuen. Eguna bezala, betazal eroriz, goibel, betilun eta begi hitsez zetorren hamalau urteko Irene gaztea. Garbi etsita.

Advertisement

Aurpegi gogogabe eta hildua ziren bere barne egoeraren lekuko. Hitza ere, hits. Ezer gutxi egiteko gogoz, adorez urri eta atsekabe handiz.

Lan asko, ordu ugari eta diziplina handiz ikasturte honetako bigarren ebaluaziorako azterketak egoki prestatzeari ekin zion baina…

Zornotzatik hurbil, izen ospetsua duen Ikastolarako bidaia dagi egunero Irenek, hurrengo gorabehera zein izango ote denaren beldur, bigarren ebaluazioa egin ondorengo ikastetxetik zetozen albisteek horretarako arrazoirik eman baizioten.

Biziera nekagarri eta atsekabez josia zeraman Irenek otsailaz geroztiko hilabeteetan irakasle dituen batzuk ezarritako noten ondorioz. Irakasleek [gurasoak ere], beste ezeren gainetik lehenesten duten helburua azterketak gainditu eta ikasturtea aurrera ateratzea da.

Zoritxarrez, ikasleak aipatu helburua lortze aldera abiarazten dituen beste ekimen asko ez dira, gehienetan, egoki baloratzen eta ondorioz ikasgai bakoitzean lortutako emaitzak baino ez dira, guraso eta irakasleentzako, aintzat hartu beharrekoak izaten. Ireneren kasuan, ordea, arrazoiaren eta logikaren aurkako jarrera garbia nabarmen azaldu zuten hiru irakaslek bigarren ebaluazioko emaitza globaletan dezima bakar batengatik hiru ikasgai gainditu gabe eman zizkiotenean.

Horrela jardutean, irakasleek jarrera erabat erreaktiboa agertu zioten, Irenerentzako, garbi kaltegarria eta, egia esan, ez da hori ikaslea motibatzeko bidea. Irakasleak eredugarri izan beharra dauka. Irakasleak ikasleekiko enpatia izan behar du. Irakasleak ikasleen aurrean lidergotza erakutsi eta ikasleentzako inspirazio iturri izan behar du. Irakasleak jarrera orekatu eta arrazoizkoak agertu behar ditu, horretara ikasleentzako eredugarri eta iparrorratz izanez. Irakasleari ez dagokio doan inorengan atsekaberik sortzea.

Irakasleak zeregin oso garrantzitsua dauka, ez nolanahikoa, esku artean: belaunaldi berriak hezi, gaitu, trebatu. Belaunaldi berrientzako eredugarri izan. Irakasleak, besteak beste, ikasleak motibatzearen erantzukizuna dauka.

Eta dezima ziztrin eta zeken bakar bategatik, ikasgaiaren lehen ebaluazioa gainditutzat eman ez izanak, besteak beste, desmotibazioa, atsekabea, nekea, etsipena eta ilusiorik eza sorrarazten ditu.

Izen handia duen ikastetxeko irakasle izateak ez du bertan diren irakasleen jarduera eta jarrerek hobezintzat jo daitezkeenik esan nahi. Enpatia faltan bizi gara. Ikasleak, egoerak begioker zaizkionean, nekez du irakaslearen barreneko arretarik. Ikasleak, bere bakardadean, irtenbide beharrez, egoerak gaina hartuta aurre nola egin ez dakienean, biziki eskertzen du esateko dizkigunak aktibotasunez eta arreta jasoa agertuz entzuten jakitea.

Besteei ezartzen dizkiegun neurri eta exijentzia maila berdinak nekez geure buruari eskatzen dizkiogu. Inori zerbait agintzea beti da norbere buruari exigentziak jartzea baino errazagoa.

Beraz, gure jardueretan, guraso eta irakasleek, ohiko izaten dutena baino enpatia askoz gehiago agertu beharko liekete seme-alaba/ikasleei hurrenez hurren, baina horretarako guraso/irakasleek, jarduera eraginkor eta egokiak garatu ahal izateko gaitasunik izate asmoz, bere motxilan lanabes gehiago sartu beharko lituzkete, euren helburu nagusi eta garrantzitsuenak pertsonak hezi, trebatu eta gaitzea direnean.

Gure jarrera eta jarduerek sakon barneratuta ditugun ohituretatik eta gure oldozmenak duen kalitatetik sortzen dira. Gure oldozmen mailak zehazten du gure jarreraren kalitatea. Irakasleek dezima bakar bategatik Ireneri bigarren ebaluazioko hiru ikasgai gainditu gabetzat emateak garbi adierazten digu irakasle omen direnenen oldozmen eta enpatia maila.

Pentsatzen duguna gara eta gure izaera, gure nortasuna eta ren pertsona, egoera edota gauzak izaten dira. Norberari dagozkion erantzukizunei aurre ez egiteko modu bitxia. Aipatutako guztiak ondorengo bi adigairi buruzko nolabaiteko oldozmenik egitera garamatza: ondorioak eta errakuntzak eta argudioak azaltzeari ekiten diogu, istiluak, desadostasunak eta gorabeherak gehitu besterik ez eginez. jarduera besteei iragartzeko komunikazio etengabean gara. Komunikazio horretan, unerik gehienetan, aipatu irakasleek bezala, era erreaktiboan dihardugu gure eginkizunik gehienetan, erreaktibotasunez pentsatzeko ohitura baitugu. Horren eredu garbia gorago aipatutakoa dugu: Irenek ikasgai bakoitza gainditzeko behar izan duen dezima bakar baten faltan utzi dutenaren erantzuna ikusita, irakasleek hartu duten erabakia guztiz bidegabe eta guztiz erreaktiboa dela onartu besterik ez dago, irakasleek Ireneren jakintza-mailan gabezia edota akatsa besterik ikusi ez dutelako eta, bestalde, agertutako jokabide doilorra iniziatibarik eza garbiaren erakusle delako.

Jarrera egokiz besteen aurrean azaltzea da eraginkortasunez jardutea. Era proaktiboz jardun eta komunikatzeak gure inguruan diren pertsona eta gauzetan aldaketa baikorrak sorraraztea dakar, sentimenduak baloreen menpe ezartzea, edukiari baino izanari garrantzi gehiago ematea, gauzak gertatu daitezen jardun behar dugun erantzukizun eta ekimenez jardutea. Jarrera proaktiboa, ondorioz, arrakasta lortzeko beharrezkoa den baloreetariko bat dugu.

Gizakiok geure zereginetan era proaktiboz jardutea eguneroko helburu bezala izan behar genuke, horrela Ireneri irakasleek jasanarazi diotena bezalako erabakiak saihestea lekarkeelako. Hori da bidea, ez besterik.

Hainbatetan, hirugarrenei adierazitako erantzun ia automatizatuak izaera erreaktibo garbia duten pertsonen ohitura eta hizkuntzaren lekuko eta erakusle zehatz dira. Izaera erreaktibo nabarmenez jardutea da Ireneri irakasleetariko batek jakinarazi dion «berdin da bostaren emaitza izan edota bosterako dezima baten faltan egon» erantzuna ematea. Hizkuntza erreaktiborik darabilen inork ez luke irakaskuntzan irakasle zereginetan egon behar.

Giza ekimenean, sarritan gertatzen da norbere lepo diren erantzukizunak hirugarrenei edota kanpo egoerei egoztea. Horrela gure ezbeharraren edota egoeraren erantzule/ errudun… inguruan izaten di-

Pertsona bakoitzak garatu beharrekoak dituen egoera edota gaien inguruan hautaketarik bidezkoena egiteko erabateko askatasuna daukala nabarmen atzeman daiteke. Aldiz, ekintza horien ondorioak hautatzeko ez dago askatasun berbera. Ireneren kasuan hiru irakasleak ikasgai bakoitzean Irenek lortutako emaitzak bere horretan uztea, (ikasgaia aprobatzeko dezima baten faltan) erabaki zuten. Ondorio onik ez.

Gure jarrera, printzipioek gobernatzen dute eta, ondorioz, printzipio horien arabera jarduteak emaitza baikorrak lortzea dakar. Hiru irakasleek, onartutako erabakitik eratorri daitekeenez behintzat, printzipio egoki eta zuzenez jarduteari uko egiten diote. Beraz, printzipioen arabera aritu ez izanak aurkako izaeradun ondorioak dakartza. Larriak benetan, batez ere Irenerentzat.

Erantzunaren hautaketa borondatearen eremuari bakarrik dagokio eta aukeraketa kontziente horrekin erantzunetik eratorri daitekeen ondorioa ere aukeratzen dugu.

Batzuetan gertatzen dena hauxe da: egoera jakin baten aurrean edota erabakiak hartu beharraren eraginez hautatutako erantzuna, urteen joanean, bidegabe edota ez egokitzat jotzea. Hautaketa horiek dira errakuntzak.

Agian, Ireneren egoerari dagokionez, gerta daiteke gaur egoki bezala irakasleek hautatu duten jarrera eta erantzuna, hilabete batzuk barru errakuntza gisa ikustea.

Errakuntzarekiko jarrera proaktiboak, berehalako zuzenketa eskatzeaz gainera, errakuntzan erori izana onartu eta bertatik ikastea dakar.

Jarrera hori, baina, umiltasunetik eta besteen aurrean gure errakuntzak onartu izatetik baino ez dator eta horrelakorik tamalez,…oso gutxitan gertatzen da, gizakiaren harrokeriaren eta harropuzkeriaren ondorioz.

Zoritxarrez, egindako errakuntzak aitortu eta onartzea ez da ohiko jokabidea izaten pertsonen artean, eta sarritan, egindako errakuntzak onartzetik urrun, hantustearen eraginez, harropuzkeriaren bultzadaz edo enpatiarik ezaren ukituz, egindakoaren aurrean eta egindakoari eusten jarraitzeko helburua baino besterik izaten ez duen edozein motatako zuribide

Egindako errakuntzak berehala, arin eta gogo onez onartzea, osasungarri izateaz gainera, gorabeherak leundu, komunikaziorako bide zintzoak zabaldu eta harreman pertsonaletan hobekuntza nabarmenak dakartza.

Errakuntzak ikasbide hobezinak ditugu. Errakuntzak onartu ez izanak, zuzenketarik bideratu ezak, errakuntzetatik ikasbiderik ez izateak, errakuntza handiago baten kiribiltzea dakar, pertsonengan kalte ikaragarri handiagoa sorraraziz.

Bestalde, gertaeren aurrean azaltzen ditugun jarrerek proaktibotasunaren muina eta arrakasta lortzeko bide egoki dira. Konpromisoak hartzeko jarrera, erantzukizuna nork bere gain jasotzekoa, eta hitzemandakoari eusteko jarrerak ere nortasunaren indarra areagotu eta gainerako gauza positiboak bideratzeaz gain, hazkuntza pertsonalaren lagungarri ere ba dira.

Konpromisoak hartu, eutsi eta bideratzeko jarrerek integritate pertsonala eta morala eraikitzen dituzte eta norbere bizitzarekiko kontrol-kontzientzia emateaz gain, gero eta erantzukizun gehiago eskuratzeko indarra ere ematen dizkigute, horretara gure ohoreak, emandako hitzak eta gure nortasunak, emozio egoerek baino garrantzi handiagoa lortzea ekarriz. Jakintza, gaitasuna eta asmoa beti kontrolpean izan behar ditugun arloak dira. Arlo horiek hobetuz, gure eraginkortasun pertsonala eta pertsonen artekoa maila jasora eramateko aukeran izan gaitezke.

Jardun dezagun era proaktiboan eta izan bitza Irenek datorren ekaineko azken azterketetan emaitza bikainak. Halan izan bedi.

Gorka Aurre Urtzaa Zuzenbidean Lizentziatua & Neurotrainerra | Garapen Intelektualean aditua gorka.aurre13@gmail.com

This article is from: