1 minute read

12 neska eta 40 mutil arituko dira Zornotzan jokatuko den Master Kaiola txapelketan

Zornotzako Amorebieta IV.a frontoian, martxoaren 10ean hasita jokatuko den lau t’erdiko Master Kaiola txapelketaren zortzigarren edizioak, 52 pilotari bilduko ditu, 12 neska eta 40 mutil.

Lagun Onak Pelota Elkarteak antolatutako txapelketa 22 urtez azpikoen, jubenilen eta emakumezkoen ataletan banatuko da. Astero bi jardunaldi jokatuko dira, barikuetan 20:30ean, eta domeketan 17:00etan.

Advertisement

Aurreko edizioetan egin den bezala, eskailera modua aukeratu dute antolatzaileek eta aukeratutako serie-buruak erronda desberdinetan hasiko dira lehiatzen. Finalaurrekoak apirilaren 28an eta 30ean jokatuko dira, eta atal bakoitzeko txapeldunak maiatzaren 14an jokatuko diren finaletan erabakiko dira.

Edizio honetan tartekatutako berrikuntza aipagarriena nesken atalari dagokio; izan ere, modalitateko pilotari onenak ekarri beharrean, antolatzaileek klubetara jo dute pilotari bila eta partaideak euren klubak ordezkatuko dituzte.

12 nesken artean Durangoko

Pilota Eskolako June Urrutikoetxea izango da. Bererekin batera, Bartzelonako Leire Arribas, Ezcarayko Alejandra Bilyak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste bederatzi lehiakide arituko dira.

Mutilen zein nesken ataletan eskudirutan banatutako sariez gain, antolatzaileek Kepa Arroitajauregi omentzeko eta gogoratzeko helburua duen K-saria emango dute. “Txapelketa osoan zehar egon den pilotari eredugarriena edo kantxan itxura hori eman duen pilotaria” izango da saria jasoko duena, Ekhi Ziarrusta antolatzailearen esanetan.

Lehenengo jardunaldian, Lagun Onak Pelota Elkarteko Sare Aretxaga eta Irati Benito pilotariek lagunarteko norgehiagoka jokatuko dute.

This article is from: