ITSASLAMINA-ISATSA Testua: Alba Barbé i Serra eta Sara Carro Ibarra Ilustrazioa: Joan Turu
EDICIONS BELLATERRA
Emakume nomada eta ibiltarientzat. Meridianoetatik urruntzen direnentzat eta, lur idorretik aldentzean, itsasontziaren zanbuluari eusten dieten emakume horientzat. Beren eskutik, ikuspegi berriak ikasi ditugu mugen inguruan.
Oinak itsasoan bustitzea izugarri gustatzen zitzaion Kairi. Begiak itxita, haizea entzun zezakeen, herrixkako kaleetatik pasieran. Herri arrantzalea zen hura, eta han zegoen Kai kanpatzen bere ikaskideekin. Udaleku batera zihoan lehen aldia zen. Basoan egin behar zuten lo, kanpadendatan!
6
7
8
Gau hartan ez ziren hondartzara joan behar, izarrak begiratzera. Mozorro-festa bat zegoen. Portuko lonja zaharrean neon-argiak jarri zituzten, bai eta disko-bola bat ere, distira egiten zuena. Gelako bazter batean, eszenatokiaren atzealdean, kutxa bat zegoen, mozorroz beteta. Iluntzen zuen bitartean, Kai jolasten aritu zen, morruko karramarroei segika ibiliz. Orain bost minutu baino ez zituen bere mozorroa prestatzeko‌ pasarela hastear zegoen! 9
Kaik aurrera egin zuen, ausart. Ederto ibil zezakeen, itsaslamina-isatsarena egiten zuen gonak ibiltzeko aukera ematen baitzion. Baina bi oinekin batera salto egiten zuen, benetako itsaslamina batek diskoteka horren erdian egingo zukeen bezala. Neska-mutilen barreak ozenki entzun ziren, itsasoaren marruma estaliz. Kai itsaslaminaz mozorrotu da! AÂ ze nolako maritxua!
10
11
12
Haizeak jo zuen eta atea erdi ireki zuen. Bitan pentsatu gabe, Kaik alde egin zuen, korrika. Hain zen handia bularraldean sentitzen zuen zama, izarrak begiratzera joan nahi zuela, barrutik garbi zezaten. Bere aitak irakatsitako estrategia bat zen hori. Hondartzaren bukaeraraino abiatu zen, alderik ilunera arte, bere bila etortzekotan, aurki ez zezaten. Emozio nahas-mahas bat zeukan. Haserre, triste eta galduta sentitzen zen. Baina bereziki, lots handia sentitzen zuen. Ez zuen bere klaseko inor berriro ikusi nahi. Zerbait oker egin zuelako sentsazioa zeukan, baina ez zekien zergatik. Inoren aurrean itsaslaminaz mozorrotuko ez zela errepikatzen zion bere buruari, behin eta berriro. 13
«Kenduko al dut?», galdetu zion bere buruari. «Ez, oraindik ez». Gona distiratsu bat eta kamiseta tirantedun koloretsu bat janzten zuen lehen aldia zen. Gonak lihazki batzuk zituen, zintzilik, itsasoko olatuak gogora ekartzen zizkiotenak. Zerbait gustatzen zitzaion, asko gainera. «Zer izango ote da? Gaizki al dago gustoko izatea?» galdetzen zion bere buruari. Urrunean, hondartzan behera norbait zetorrela ikusi zuen. Bere bila zetozen! Isilean, hondartzaren amaieran zegoen kobazuloan sartu, eta han ezkutatu zen. Arroka baten gainean uzkurtuta, itsaslamina bat balitz bezala, loak hartu zuen. 14
15
Ur-tanta batzuek esnatu zuten. Begiak ireki, eta itsaslaminaz inguratuta zegoela konturatu zen. Haitz borobilen gainean zeuden, atsedena hartzen. Ooo! Sekula ez zuen itsaslamina bat ikusi! Poz-pozik jarri zen, baina baita urduri ere, eta beldur pixka bat sentitu zuen. Itsaslamina bihurri bat ari zitzaion ur-tantak jaurtitzen, uretatik. –Bota hadi uretara! Kai oinak mugitzen saiatu zen, baina‌ sorpresa! Isats bat zeukan! Kontu handiz, lehenik isatsaren punta sartu zuen uretan. Eta gero, plaf! Barrura! 16
17
18
Uretan murgiltzean, itsaslaminak eskutik heldu zion eta, ziztu bizian, buelta bat eman zuten itsas hondotik. Bai ezberdina zela isats batekin igeri egitea! Tximista bat bezain azkar joan zintezkeen! Ez zegoen nekatzeko modurik, ez arnasa hartzeko beharrik! Hain ziren desberdinak koloreak eta formak ur azpian… Eta ez zen azkurarik sentitzen begietan! A ze poza! –Zuekin gelditu nahi dut denboralditxo bat –Esan zion Kaik bere lagun berriari.
19
20
Haitzulora bueltatzean, haitz borobilen gainean zeuden itsaslaminak ez ziren han jadanik. Desagertu ziren. Ez, ez, desagertu ez. Uretan zeuden guztiak. –Rita! Hire zain geunden –esan zuen zaharrenetako batek–. Tira, presta hadi! Gure bidaiari jarraituko diogu. Ilargia ezkutatu bezain laster, itsaso hondora joango gara. –Etor daiteke Kai gurekin? –galdetu zien Ritak bere amatxoei. –Oso azkar igeri egiten du! Itsaslaminek elkarri begiratu zioten… –Mmm… gaztetxo, arau bat daukagu. Gurekin etorri nahi izanez gero, gizaki bat izateari utzi beharko diozu, eta itsaslamina bihurtu, betirako. Ez da erabaki erraza. Ilargia ezkutatu baino lehen erabaki bat hartu beharko duzu. 21
Kai uretatik irten zen. Oso nahastuta zegoen. Nola hartuko zuen hain erabaki garrantzitsua? Zer nahi zuen? Itsaslamina bat izatea asko gustatzen zitzaion. Izugarri. Uhin-formako mugimenduak, lepokoa, isatsaren leuntasuna, ilea uretan nahastea, ziztuan igeri egitea‌ Baina gizaki bat izatea ere asko gustatzen zitzaion. 22
23
24
Bat-batean, inor konturatu gabe, Kairen ondoan karramarro bat gelditu zen. Bere matxardaz haitza kolpatu zuen, ate bat joko balu bezala. Danba-danba! Kai makurtu egin zen eta karramarroa hizketan ari zitzaiola konturatu zen. –Etor hadi hona, itsaslamina gaztetxoa. Ilargi bete bakoitzean, gauza bera gertatzen da! Zu bezala kobazulora heltzen diren guztiek erabaki bat hartu behar dute. Gauza bat ala bestea. Zuri ala beltz. Haragi ala arrain. Mutil ala neska, gizaki ala itsaslamina… Eta hori ikusten dudan bakoitzean, hautatu beharrak eragiten duen mina ere ikusten dut. Bi aukera besterik egongo balira bezala! Ezin al daiteke erabaki, erabaki bat hartu nahi ez izatea? –Baina haiek esan dute erabaki behar dudala… –murmurikatu zuen Kaik. –Ez dut esaten ez duzula erabaki behar. Baizik eta erabaki nahi ez izatea beste aukera bat dela. 25
Kai galduta sentitzen zen. Ez zuen karramarroak esandako guztia ulertzen, baina bai azken esaldia. Berak ez zuen erabaki bat hartu nahi. Gizaki bat zela eta itsaslamina bihur zitekeela esaten zioten.
26
Ez zuen ulertzen zergatik bihurtu behar zuen bere burua beste zerbaitetan. Gainera, betirako! Bera Kai zen, itsaslamina-isats batekin.
27
28
Ur tanta batek sudurrean jo zuen, bere pentsamenduetatik ateraz. Hodei beltz batzuek ilargia estali zuten. Norbait deika ari zitzaiola entzun zuen Kaik, eta hondartzaren beste aldera begiratu zuen. Pasarela hastear zegoela adierazi zuten bozgorailutik. Kaik buelta eman zuenean, ez zegoen karramarroaren arrastorik. Portuko itsasontzien argiei esker, mugimendu azkar batzuk hauteman zituen ur azpian. ÂŤPasarela hasteko zorian dago!Âť Kaik gona igo zuen eta ziztu bizian joan zen festara, bere itsaslamina-isats ederrarekin.
29
Itzulpena: Jone Lauzurika Bajo © Testua, Alba Barbé i Serra eta Sara Carro Ibarra, 2016 © Ilustrazioa, Joan Turu, 2016 © Edicions Bellaterra Navas de Tolosa, 289 bis. 08026 Barcelona www.ed-bellaterra.com
C bdn Liburu honen edukiak, oraingo edizioan, litzentzia honetan argitaratu dira: Aitortu-Ez merkataritzarako-Lan eratorririk gabe 3.0 Unported (informazio gehiago http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.eu)
ISBN: 978-84-7290-795-9 Legezko Gordailua: B. 21.017-2016 Inprimatzailea: Impuls45 Gràfica. Granollers (Barcelona)