Kili-Kiliak

Page 1

Portada KILI-KILIAK eusk (2G)8

27/4/12

14:35

Página 1

Kili-kiliak ra. letik behe e b a s n e zitu li sentitu i k li i k a ilak auean, m g o k e r r arre? u A uzu irrib d n e t i g e har , zergatik inetan ze —Amona d r e b z e aro rientzia zitzaren e i p b s e e r a u t i g eak a ba exualitat ria da, et r s , u t k i i t o e k n e st alitatea, are a u g k x i e k s z a u o n r x e t u r eu ari b Haur txikiekin ure buru e r G u . g u g n i a d , garapen ot n e k e r s z e t A n u . u g e i r g a e a l baz loa k teriko ar la egiten e i a b z z a heldue e a i d e r t r a i a g u g s e t o i z i l t z i t ba rran uz h o du. Ga sirei bur i e l d a b a t n e e t k eza a, ametsa sustatze la izan d a o r k g e e t t s n a i l in jo u eta a berarek osasunts t e u t r e t z k libreki a agupena z gorputza e o k u r gu tearen in sexualita . zabalduz ISBN: 978-84-7290-584-9

Edicions Bellaterra

Testua Alba Barbé i Serra Sara Carro Ibarra Ilustrazio-lana Núria Fortuny Herrero



Kili-kiliak Testua Alba BarbĂŠ i Serra Sara Carro Ibarra Ilustrazio-lana NĂşria Fortuny Herrero

Edicions Bellaterra



Brokoli eta tomate usaina. Zure esku jakintsua nire masailean, kuxin berdeetan esnatzea. Iaiari. Hezkuntza txarreko garaietan estrategiak ehotzen lagundu ninduzunei, errezetei buruz elkarrekin mintzo ginen Tona guztiei. Taliari



Udaberria da ez oso txikia, ez oso handia den herri batean. Haize leunak ekaitza arintzen du Irak eta Tonak parkean jolasten duten bitartean. Osteguna da, eta ikastolatik atera berriak dira. Harea txokoan, dibertigarria dirudien jolasean ari dira hiru mutil.

—Kaixo! Jolastu ahal dugu zuekin? —Ez, gure jolasa oso berezia da. —Baina guk ere jolastu nahi dugu. —Bada, ezinezkoa da, botere magikoak dituzten pertsonek jolas dezakete bakarrik. Muzinduta, Ira eta Tona etxolan ezkutatzen dira. —Aizu, begiratu zer bururatu zaidan. Harea ekarriko dugu etxolara eta guk ere magia egingo dugu! Atzetik, alde egiteko ordua dela entzuten dute. Iraren amona eta Tonaren aita haien zain daude.


—Amona, asko falta da? —Horma-irudi horretara heltzean egongo gara. —Leher eginda nago. Gainera, parkeko mutilek beraiekin ezin genuela jolastu esan digute, ez dugulako botere magikorik. Ba al dago magia egiten duen jenderik benetan? —Bai, noski. Badago magia egiten dakien jendea! Begiratu. Ez al duzu gogoratzen harea eskuekin ukitzerakoan gazteluak, itsasontziak eta piratak sortzen zituen jendea? Edota makilatxo magiko batekin honako pareta honetan mila kolore barreiatzen zituzten neskak? Badago eskuetan magia duen jende asko. Ea zureak…? Mmm… Azkar, joan gaitezen etxera, ikusiko duzu zer egingo dugun zuk eta biok arratsalde honetan!




A ze nolako nahaspila. —Esaidazu, zer jarri dugu orain arte? —Galirina, txitxiro-irina, jogurta, azukrea, olioa, ura eta txokolatea! Badago! —ohikuatzen du Irak, poz-pozik. —Mmm… Berehala amaituko dugu! Baina oraindik osagai garrantzitsuena falta zaigu. Prest izan eskuak, esperimentu hau txokolatezko pastel gozogozo batean bihurtuko duen hauts-magikoa eusteko! Amonak labea irekitzen duen momentu berean, ding dong! Jadanik berandu da eta Iraren ama bere bila dator etxera joateko asmoz. —Begiratu ama! Esperimentu bat egin dugu! Ezin dugu orain joan! Ondo aterako den ikusi behar dugu. —Lasai, Ira. Nahi baduzu, bihar berriro zure bila joango naiz eskolara eta etxera etorriko gara askaria hartzera! —dio amonak.



Berandu da, eta amak Ira deitzen du oheratzeko. —Ira, bada ohera joateko ordua. Egizu txiza, hortzak eta eskuak garbitu, distiratsuak utzi arte. «Ja, hori uste duzu, ez ditut eskuak garbituko, magia galduko dudalako», pentsatzen du Irak komunera doan bitartean. Behin ohean, amak muxu bat ematen dio eta mahaitxoko argia piztuta uzten dio. Gaurkoan ez da ipuinik egongo, ama oso lanpetuta baitago. Irak, gaur ikasitako guztiagatik aztoratuta, ezin du lorik egin. Eskuak magiaz beterik sentitzen ditu, eta arretaz behatzen ditu airean jira-biraka beraiekin jolasten duen bitartean. Bere eskuek forma arraru bat marrazten dute izaretan. Bat-batean, tximeleta bat agertzen da, bere ohean zehar hegan egiten duena. —Harrapatu behar dut!


Badirudi magia bere oheko bazter guztietatik eta bere gorputz osotik barreiatzen hasi dela. Kilimak sentitzen ditu burutik oinetara. Tximeleta kuxin berdean pausatzen da. Berea da. Bere gainera botatzen da. Bere sabel azpian dago jira biraka hegan eta ez da gelditzen. Jostalari, zilborretik behera jaisten da eta Irak bere hegazkada sentitzen du behin eta berriro bere hankartean. Tinko heltzen du kuxina tximeletak ihes egin ez dezan. —Orain kili-kiliak nik zuri egingo dizkizut! Eta gora eta behera kulunkatzen hasten da, gero eta azkarrago. Tupustean, tximeletak mila tximeletatan egiten du eztanda, dardarka uzten duen sentsazio ezezagun bat eragiten diolarik. —Hori bai dela magia! Ira tximeleta guztiak ikusi ahal izateko altxatzen da. Baina jadanik ez dago tximeletarik, desagertu egin dira. Gau horretan, Irak gauza ederrekin egingo du amets.



—10, 9, 8, 7… 0. Banoa! Ira eta Tona ezkutaleku berean egin dute topo, eskolako jolastokian dagoen gereziondoaren atzean. —Badakizu zer, Tona? Atzo magia egin nuen. —Benetan? Zer egin zenuen ba? —Ohean nintzenean, eskuak txokolate eta legamiaz beterik amonarekin egindako pastel bat dela eta, tximeleta bat agerrarazi nuen, txoko guztietatik izkutatzen zena. Eta harrapatu nuen. —Ikusi nahi dut, hemen duzu? —Eeeez. Kuxinean pausatu zen, nire burua bere gainera bota nuen eta jolastu nahi zuela pentsatzen nuenez, kulunka egiten hasi nintzen hari kilimak egiteko asmoarekin. Eta badakizu zer gertatu zen? —Zer? —Tximeletak hanken artean kilima ikaragarriak eragiten zizkidala sentitu nuen. Eta harrigarriena zera da, kuxinetik altxatu nintzenean tximeleta ikusteko, ez zegoela han! —Aizu, ni ere jolas honetara jolastu naiz. Batzuetan zaldizko bat naizela imajinatzen dut eta oheko izkinan jartzen naiz nire zaldia izango balitz bezala. Eta izugarrizko kili-kiliak egiten dizkit!!




Bat-batean, Aleix agertzen da, ikaskide bat. —Zeri buruz ari zarete? —Ezer ere ez. Sekretu bat da. Gauza hauek ezin dira azaldu. Eta adi egon, harrapatuko gaituzte eta! Urrunean, zera entzuten da. —Bat bi hiru Aleix, bat bi hiru Tona, bat bi hiru Ira!


—Ez ireki begiak oraindik, e? —Amona, ez baditut irekitzen lokartuko naiz! —Eta orain… Listo! Behitu zer nolako miraria! —Uauuu… Erraldoia bihurtu da! —Orain, har ezazu zati bat eta kontaidazu zer moduz joan zaizun eskolan. —Mmmm… A zein gozoa! —dio Irak atzamarren artean pastel apur mordoa duelarik—. Amona, jolas-orduan ezkutaketan jolastu gara, eta Tona eta biok ezkutaleku berean topatu gara. Gauza bat azaldu diot eta horri buruz inori ez hitz egiteko esan dit, eta ez dut ulertzen zergatik. —Eta zuk, norbaiti kontatu nahi diozu? —Hori uste dut, oso dibertigarria izan baita. Azalduko al dizut? —Bai, noski! Ira, pixka bat urduri eta oso pozik bere amonari horri buruz hitz egin diezaiokeelako, zehatz-mehatz azaltzen dio nola aurreko gauean milaka tximeletek kili-kiliz bete zuten sabeletik behera.



—Amona, zergatik egiten duzu irribarre? —Aurkitu duzuna oso garrantzitsua delako. Masturbazioa deitzen da. Hitz honek norberari edo beste pertsona bati plazerra ematea esan nahi du. Umeek, gazteek eta nagusiek bizi dezakete. Eta norbere burua maitatzeko modu bat da. —Eta zergatik dio Tonak ezin diodala inori honi buruz hitz egin? —Pertsona guztiek ez dutelako era berean bizitzen. Imajina ezazu denbora luzean zehar irakatsi baligute txokolatezko bizkotxoa prestatzea txarto dagoela. Jende askok sekretuan gordeko luke edo lotsatuta sentituko litzateke orduan. Beste batzuk, ordea, zu bezala horri buruz hitz egiten hasiko lirateke, edo lagunen arteak errezetak komentatzen, eta bizkotxoa egitea era lasai batean bizitzen ikasiko lukete. —Baina amona, zer zerikusi dute kilimek bizkotxoarekin? —Ea ondo azaltzen dudan. Luzaroan, emakumeei debekatu zaigu gure gorputza ukitzea eta gure plazerrarekin gozatzea. Hori eginez gero, lotsatuta sentitu behar zenuen. Oraindik badira sekretuan bizi duten emakumeak. Baina jadanik ere badira bere plazerrari buruz hitz egiten dutenak, eta beren desirak lasai asko bizi dituztenak. —Nik honi buruz hitz egitea gustoko dut, eta baita eskuekin magia egitea ere. Nik ere baditut botereak, ezta amona? —Bai, noski, Ira. Bai, noski. Ding, dong.



TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA Edozein sukaldetan egiteko errezeta: itsasontzi pirata baten sukaldean, zazpi buruetako dragoi baten kobazuloan, globo aerostatiko baten suan, ilargi baten kraterrean, basoko etxolan… —Azkar, azkar! Etorri nahi duzu gurekin magia egitera? —Mmm… Zer egingo duzue ba? —Txokolatezko bizkotxoa egingo dugu! Erraldoi baten neurrikoa… Bizkotxo hau egiteko beharrezkoa den lehenengo gauza imajinazio-mordoa da. Heldu baten laguntzarekin, eskuak garbi-garbiak eta mahukak ondo jasotak ditugularik, bagaude hasteko prest: — Labea aurretik berotuko dugu 200º-tan. — Katilu batean, irina, txitxirio-irina eta legamia nahastuko ditugu. — Soja jogurtak gehitu eta irabiagailu baten laguntzaz ondo nahastuko ditugu, pikorrik egon ez dadin. — Azukre beltza eta oliba-olioa gehituko ditugu eta guztiari ondo eragingo diogu. Ura gehituko dugu. — Kakau-hautsa jarri eta irabiatuko dugu, ore krematsu bat izan arte. — Fruitu lehorrak gehitu nahi izanez gero, orain da momentua. — Orea itsatsi ez dadin, aurretik moldea oliba-olio pixka batez igurtzi eta irinaz hautseztatuko dugu. Gero, nahastea moldean jarriko dugu. Kontuan izan behar dugu oreak bere tamaina bikoiztuko duela egosterakoan; beraz, ezin du moldeko altuera erdia pasa. Orea jalkitzen utziko dugu minutu batzuk. — Labea 180º-raino jaitsiko dugu. — Orea egosiko dugu 40 minutu. Gero, orratz edo ganibet batez sastatuko dugu ondo eginda dagoen ikusteko. Lohituta ateratzen bada, gehiago egosi behar da. — Behin egosita, bizkotxoa hoztu behar da moldetik atera baino lehen. — Azkenik, moldea kenduko dugu eta, nahi izanez gero, marmelada etab. gehituko diogu.



Portada KILI-KILIAK eusk (2G)8

27/4/12

14:35

Página 1

Kili-kiliak ra. letik behe e b a s n e zitu li sentitu i k li i k a ilak auean, m g o k e r r arre? u A uzu irrib d n e t i g e har , zergatik —Amona inetan ze d r e b z e aro rientzia zitzaren e i p b s e e r a u t i g eak a ba exualitat ria da, et r s , u t k i i t o e k n e st alitatea, are a u g k x i e k s z a u o n r x e t u r eu ari b Haur txikiekin ure buru e r G u . g u g n i a d , garapen ot n e k e r s z e t A n u . u g e i r g a e a l baz loa k teriko ar la egiten e i a b z z a heldue e a i d e r t r a i a g u g s e t o i z i l t z i t ba rran uz h o du. Ga sirei bur i e l d a b a t n e e t k eza a, ametsa sustatze la izan d a o r k g e e t t s n a i l in jo u eta a berarek osasunts t e u t r e t z k libreki a agupena z gorputza e o k u r gu tearen in sexualita . zabalduz ISBN: 978-84-7290-584-9

Edicions Bellaterra

Testua Alba Barbé i Serra Sara Carro Ibarra Ilustrazio-lana Núria Fortuny Herrero


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.