Begira, begira!
Gladiadorea naiz!
Ganbaratik jota al zaude?
Pedalak eta txirrina aurkitu behar ditugu.
Aizue, begira: zulo bat! Sartuko al gara?
Etorri, etorri!
Hemen bizikleta bat dago, pedalak eta guzti!
Oso erosoa ematen du!
Ikusi al duzu ze aulki polit duen?
Primeran, nirea harria baino gogorragoa da eta! Ipini dezagun!
Ez kezkatu, topatuko dugu txirrin bat. Eta, badakizu?
Bihar hondartzara itzuliko gara!
Ama, zenbat falta da?
Uretara joan nahi dut, oraintxe!
Lasai, berehala egongo zara prest! Badakizu? Bizikleta ezin polittago
geratu zaizu: pedalak, aulki berria… eta eskulekuko koskorra ez da apenas nabaritzen!
Baina txirrina falta zaio!
Aurkituko dugu txirrin bat, Lola. Hara, bihar zure osaba iritsiko da; berari galdetuko diogu txirrinik ba ote duen.
Bera ere oso pozik dago bizikleta konponduta duzulako.
Ezetz ba, ez dagoela konponduta!
Txirrina falta zaio!
Tira, Lola, ondo da!
Zoaz uretara!!
Beldur naiz.
Algen beldur...
osabaren beldur...
Gogoratzen al duzu
erreskatatu
zintudan eguna?
Zer egiten duzu hemen?
Beldur?
Zeren beldur?
Ni erreskatatu?
Hemen nauzu, Lola!
Heldu sendo!
Urrutitik ikusi zintudan.
Algek estu harrapatuta zintuzten, estuegi.
Ihes egin nahi zenuen, baina ez zenekien nola.
Ekaitzaren gauean gertatu zen. Oroitzen zara, Lola?
Lola, zer gertatu zen osabarekin?
Akaso amari kontatu
beharko zenioke...
Ez dakit.
Ez zitzaidan gustatu.
Amari kontatu?
Nola, baina?
Zer gertatu da, Lola?
Aurkitu dut txirrina, ama.
Izutu egin al zara?
Luzaroan egon zara ur azpian...
Bizikleta?
Eta zeren beldur da ba, Lola?
Osaba? Haizeak hautsi zuen bizikleta. Osabak ez zuen ezer txarrik egin.
Ekaitzaren beldur…
Osabaren beldur...
Ez dugu nahi osaba berriro etortzea.
Zer diozu?
Ez, ez dut osaba etortzerik nahi…
Ez zait gustatzen nola besarkatzen nauen, ez dit irteten uzten.
Lola…! Sentitzen dut, bihotz-bihotzetik.
Ez nekien ezer. Kontatu didazuna
oso garrantzitsua da.
Ez zaidala gustatzen nola heltzen eta ukitzen nauen!
Ez dut nahi osabak gehiago ukitzea!
Ez dut nahi osaba itzultzea, ama...
Zaude lasai, Lola. Osabarekin hitz egingo dut, eta udan ez itzultzeko esango diot.
Garrantzitsuena zu ondo egotea da. Ez da berriro gertatuko.