KATTALIN KATAGORRIA, JAN NAHI EZ DUEN UMEGORRIA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2016, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: La ardilla Maravilla no come porque es caprichosilla © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-944391-9-3 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AF-4Y Legezko gordailua: BI-144/2016 Inprimatzailea: Grafilur, S.A. Basauri (Bizkaia)
TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identifikatuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konfiantza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa
Bazen behin katagorri bat, familiarekin golf-zelai batean bizi zena. Isats luze bikaina zeukan, luzea eta belusa bezain leuna, zuhaitzez zuhaitz jauzika zebilenean paraxut gisa erabiltzen zuena. Katagorri hegalaria zirudien.
Oso bizkorra zen, gainera, lasterka zebilenean eta beste inor ez bezala igotzen zen zuhaitzetara. Horregatik, eta hain bizkorra eta ederra zelako, Kattalin Poxpolin ere esaten zioten denek.
Baina apetatsu samarra ere bazen, eta intxaurrak besterik ez zituen jan nahi; ez zuen sekula dastatzen ezkurrik, ez eta etxean prestatzen zizkioten beste jaki goxo-goxo batzuk ere.
Gurasoek esaten zioten horrela ez zela inoiz haziko, baina hori berari berdin zitzaion. Ez zuen inolako ahaleginik egiten denetarik jateko, beste katagorriek bezala. Eta horrek haserretu eta kezkatu egiten zituen helduak.
Hain zen apetatsua ezen, goizero, eskolara joan aurretik bere isats polita garbitu ostean, deeenak haserretzen baitziren ez zuelako gosaritan menda-hostoez eta ihintza-zukuaz egindako ezkur-purea hartzen.
Kattalinek «ez dut gustuko» aurpegia jartzen zuen beti; haren anai-arrebek, ordea, hatzak miazkatzen zituzten «auummm» eginez, eta ama katagorriak, kezkatuta, «jaten ez baduzu, ez zara inoiz haziko!» esaten zion.
Behin, aitak intxaur batzuk prestatu zituen, mahaspasak eta ezkurzati batzuk ezkutatuta zituztela.
Baina Kattalinek oso usaimen ona zuen, eta berehala ohartu zen: «Ezkur-gustua dauka!». «Burugogorra zara gero!», erantzun zion aitak.
ÂŤEz baduzu jaten, ez zara inoiz haziko!Âť, errepikatu zion amak, etsita. Bitartean, bihurri halako hura, lasai-lasai zebilen golf-zelaiko piloten atzetik.
Eta egun batez, igerian eta arrantzan txapelketak egiten zituzten Plisti Plasta ahateei bisita egitera joan zen familia osoa. Askaria egiteko orduan, ahate amak arrain-gozokia hurritz-lorearekin prestatu zuen.
Gonbidatu guztiek poz-pozik jan zuten. Kattalinek ez zuela jaten ikustean, ÂŤez duzu askaria hartu nahi?Âť galdetu zioten. Eta berak ezetz, bera baitzen Kattalin mokofin.
Oso kezkatuta geratu zirenez, Mokozabal ahatearengana aholku eske jotzea erabaki zuten; jada askorik ikusten ez bazuen ere, oso zuhurra zen.
Berehala konturatu zen Kattalinek sorgintxo aurpegia zuela. Zertxobait pentsatu ondoren, amak jaten ematen zenbat denbora ematen zuen galdetu zion. ÂŤAspertzen den arte!Âť, erantzun zion, gogaitu aurpegia jarriz.
ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!
www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna
Ohea bustitzea
Loaren nahastea
Hiperaktibitatea