LILI PRINTZESA TXIKIA, ESKOLAN BELDURTIA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2016, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: La princesa Augusta no quiere ir al colegio porque se asusta © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-945027-0-5 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AC-4Y Legezko gordailua: BI-145/2016 Inprimatzailea: Grafilur, S.A. Basauri (Bizkaia)
TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identifikatuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konfiantza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa
Bazen behin Lili izeneko erle bat, mundu osoko eztirik goxoena egiten zen abaraskan bizi zena. Ama erregina zuen, eta denek zaintzen zuten pozik egon zedin, antenak garbi eduki zitzan eta hegaletan urradurarik izan ez zezan.
Halaber, polenezko litxarreriak ematen zizkioten ongi portatzen zenean, ia beti, alegia.
Oso zoriontsu bizi zen, ezeren kezkarik gabe, egun batez gurasoek eskolara joan behar zuela esan zioten arte, erregina izaten ikas zezan.
Lilik galdetu zuen lehenbiziko gauza hau izan zen: ea gurasoak berekin joango ziren; ezetz erantzun ziotenean, izutu egin zen, ez zelako sekula zaintzailerik gabe bakarrik egon, eta ez zekielako zer egin behar zuen.
Oso kezkatuta zegoenez, negarrez hasi zen, esanez ÂŤeta beste erleak gaiztoak badira eta jo egin nahi banaute?Âť eta ÂŤbeldur naiz gero ez zaretela nire bila etorriko!Âť.
Erantzun zioten: ÂŤZure lagunak atseginak izango dira, ondo pasatuko duzu eta konturatu baino lehen, irteteko ordua izango daÂť. Horrela, bukatutzat eman zuten kontua, beste azalpenik eman gabe.
Lilik amonari kontatu zion gertatzen zitzaiona, beti babesten baitzuen estu eta larri zebilenean. Oraingoan, ordea, ez zion arrazoia eman.
Gero, bere lagunik minena zen Pertxenta tximeletarekin hitz egin zuen, eta eskola oso leku dibertigarria zela esan zion hark. Horrek, ordea, ez zion kontsolamendu handirik ekarri... izan ere, printzesa ez zen batere ausarta.
Gau hartan, Lili triste zegoen, pentsatuz ez zutela maite, eskolara berekin ez zirelako joango. Eta zer gertatu zen? Zurigorri Maitagarria azaldu zitzaiola!
ÂŤHiru harri emango dizkizut, sakeletan gorde beharko dituzunak. Zuria, zer egin ez dakizunerako; turkesa, beldur zarenerako eta arrosa kolorekoa lagunekin dituzun arazoetarako. Baten bat behar baduzu, putz egiozu, eta joango naiz zureganaÂť.
Biharamunean, kontu handiz jarri zituen harriak sakelan. Eskolara iritsi zirenean, beste erleak ikusi zituen. Lili urduri samar zegoen, baina orduan maistrak esan zuen:
«Erle maiteok, ikasi behar duzuen lehenengo gauzak lagunak egitea da, beraz... jolasteraaa!». Denek esan zuten «Bai noskiiii!» eta Lilik pentsatu zuen ez zuela harri arrosaren beharrik izango, oraingoz behintzat.
ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!
www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna
Ohea bustitzea
Loaren nahastea
Hiperaktibitatea