........................................................... arreta Kaixo! Markel dut izena, eta nire superboterea arreta da. Nire zentzumenak erne jartzen ditudanean, ez dit ezerk ihes egiten.
Bilatu eta aurkitu kaskabiloa duen katua. 18
............................................................
Hauek ere bila ditzakezu: Hankarik gabeko sagu bat. Nahaspilatu den norbait. Begiak itxiak dituzten bost katu. 19
........................................................... pazientzia Kaixo! Julen dut izena, eta nire superboterea pazientzia da. Badakit itxaroten eta lasai egoten behar den guztietan.
Pentsa ezazu eguneko zein hiru momentutan gustatuko litzaizukeen pazientzia handiagoa izatea.
Adibidez, jolastokira ateratzeko ilaran zain nagoenean. 1. 2. 3. Nola uste duzu lor dezakezula horrelakoetan lasaiago egotea?
22
............................................................ Pazientzia izateko, oso garrantzitsua da arnasa ongi hartzea. Egin ezazu ariketa hau:
sugea Har ezazu sakon arnasa. Arnasa botatzen duzunean, egin sugea bazina bezala:
Sssssssssssssss
Sugearena egiten zenbat eta denbora gehiago iraun, orduan eta hobeto. Errepika ezazu ariketa bost aldiz.
Bila ezazu labirinto honen irteera. Beharbada, pazientzia pixka bat beharko duzu.
23
........................................................... bizkortasuna Kaixo! Uxue dut izena, eta nire superboterea bizkortasuna da. Geziak bezain bizkor mugitzen naiz, eta berehala heltzen naiz edonora.
Entrenatuz eta horretan arituz hobetu daiteke gorputzaren bizkortasuna.
Egin egunero ariketa hauetakoren bat: Sokasaltoan ibili. Korri egin eta, bitartean, objektuak saihestu. Etxean lauoinka ibili. Eskailerak bizkor igo.
26
............................................................ Buruak ere badu bizkortasuna. Jolastuko al gara? Begiratu hitz hauei, eta esan, ahal bezain laster, ez hitza, baizik eta zer kolore duten:
HORIA URDINA LARANJA BELTZA GORRIA MOREA LARANJA BERDEA MARROIA URDINA MOREA HORIA LARANJA BERDEA BELTZA Idatz itzazu bokalak zuriuneetan, eta, gero, irakurri mezua.
P_z__ntz__z _t_ _rm_t_s_n_z j_rd_n_z g_r_, g_rp_tz_ _t_ b_r__ b_zk_rt_ _h_l _z_ng_ d_t_z_.
27
........................................................... oroimena Kaixo! Aimar dut izena, eta nire superboterea oroimena da. Elefanteak bezalakoa naiz, inoiz ez zait ezer ahazten.
Begiratu objektu hauei hiru minutuz.
Saia zaitez ahal beste objektu gogoratzen, begiratu gabe. Idatz itzazu paper batean. Zenbat gogoratu dituzu?
28
............................................................ Irakurri hitz hauek arretaz, hiru minutuz: autoa · ohea · artxibategia · liburua · txirrista · kameleoia · giltza eulia · leihoa · xaboia · sardexka · burua · hozkailua · hegazkina etxea · lainoa · tximinoa · kaskoa · igerilekua · sumendia · iragazkia hondartza · ilargia · txokolatea · sofa · eskola · zabua · abestia Saia zaitez ahal beste objektu gogoratzen, begiratu gabe. Idatz itzazu paper batean. Zenbat gogoratu dituzu? Begiratu irudi honi arretaz, hiru minutuz.
Estali irudia, eta saiatu galdera hauei erantzuten: • Zer animalia agertzen dira? • Nork jan nahi du poltsan dagoena? • Zenbat tximeleta daude? • Zer galdu da? • Zer marrazki du neskaren bizkar-zorroak? 29