Superaltxorren liburu aparta

Page 1

Benetan axola duten

LIBURU APARTA

Susanna Isern · Rocio Bonilla


Kanpamentua, lorategian prest. Argiak eta koloretako girlandak,

adarrez adar zintzilik. Saski bat gauza goxoz betea, gauerdiko gosea asetzeko. Linternak, lo-zakuen azpian pronto. Eta egundoko zirrara, azala lazten duen horietakoa. Dena prest dago udara guztietako gertakari handienerako. Ivetek, bere beldurrezko istorioekin, ausartenak ere izutuko ditu. Simonek, bere irribarre zabalarekin eta daukan umore-senarekin, lehertu arte barre eginaraziko die denei. Vegaren zirku-akrobaziek jende guztia ahoa bete hortz utziko dute. Eta Ainarak, bere ideia zoroekin, kanpamentua hankaz gora jarriko du. Sara eta haren lagunak zuhaitz artean harat-honat lasterka ibiliko dira, eta ilargiaren argitan abestuko dute eta dantzatuko dira. Beste behin, aurten ere denak elkartuko dira, eta inoiz izan den kanpaldirik zoragarrienaz gozatuko dute. Sararen superaltxorra

LAGUNAK dira.



Amak sekretu bat du: benetan Marvel kapitaina da. Horregatik egin

ditzake hainbeste gauza aldi berean, eta argiaren abiaduran, gainera. Aita zirkuko artista handi bat da; izan ere, lantokian malabarismoak egiten ditu, Imanolekin eta arrebarekin txolarte luze eta atseginak igaro ahal izateko. Aitona gaztetan astronauta ausart bat izan zen; hori dela-eta daki hainbeste espazioaz. Arreba basoko maitagarria da; horregatik du zuhaitzen hostoen usaina. Eta txakurrak, Wolfek, gizakien hizkuntza ulertzen du; bestela, nola jakingo luke une oro Imanolek zer behar duen?


Imanolen etxean ez da, beharbada, superheroi, malabarista, astronauta, maitagarri eta txakur miragarririk bizi, baina Imanoli horrek ez dio axola. Munduko familiarik onena dauka. Imanolen superaltxorra

FAMILIA da.


Etxetik motxila tramankuluz beteta eta abenturetarako oinetakoekin

ateratzen da. Herria disimuluan zeharkatzen du, noizean behin atzera begiratuz, inor segika ez duela ziurtatzeko. Orduan, basoan sartu, ibaia harriz harri jauzi eginez zeharkatu, eta zuhaitz erraldoira joaten da. Arte zaharrak ehunka urte ditu. Enborra hain da lodia, bost haurrek batera ezin baitute besarkatu. Goi-goian du Anek bere ezkutalekua: zuhaitzeko etxola. Leku magikoa da. Han irudimena aska dezake, idazteko, margotzeko eta amesteko. Etxolan babestuta eta lasai sentitzen da, eta istorio eta une ahaztezinak partekatzen ditu katagorri eta txolarreekin. Aneren superaltxorra

EZKUTALEKU SEKRETUA da.



Familia, oroitzapenak, irakasleak, natura, animaliak, lagunak, ametsak... Gauza garrantzitsuenak ez dira materialak. Badira zoriontsu egiten gaituzten eta zaindu behar ditugun balio handiko SUPERALTXOR batzuk.

OSA EZAZU SAILA!

super

Zein dira zureak?

Sortzaile-tandem honek milaka irakurleren bihotzak bereganatu ditu.

ISBN:978-84-18304-57-6

www.editorialflamboyant.com/sostenibilidad


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.