Balmaseda Mpal nº235 enero 2020 Udalberriak eusk

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA

AURREKONTU PARTEHARTZAILEETAKO IDEIAK EUSKERA 235.indd 1

14/1/20 13:49


2

AZALEAN

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEETAN AURKEZTUTAK Abenduan Balmaseda hobetzeko ideiak zituztenek euren proiektuak aurkeztu ahal izan zituzten 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen testuinguruan. 39 ideia jaso ditugu, eta horien laburpena argitaratu nahi dugu hemen:

Padel-pistak Padelaren gorakada dela eta, eta behin URAk orain arte jartzen zituen oztopoak konponduta, hainbat herritarrek posible ikusten dute udalkiroldegian padel-pistak eraikitzeko proiektuaren exekuzioa. Gogorarazi digute Espainian gehien jokatzen den bigarren kirola dela, eta Enkarterriko beste herri batzuetan badituztela horrelako instalazioak.

Kultur Etxeko kanoi proiektorea konpontzea Kultur Etxean urtean zehar egongo diren ekitaldiak ikusita, udalerriko biztanle baten ideia izan zen areto nagusiko ikus-entzunezko ekipamenduari % 100eko etekina ateratzea. Beraz, urteak apurtuta daramatzan proiektorea konpondu edo ordezkatzea proposatu du.

Kiroldegiko hobekuntzak Balmasedako Saskibaloi Klubak Errotarena Kiroldegiko instalazioak eta kudeaketa hobetzea proposatu du, bereziki saskibaloi-pistari dagokionez: irekiera-ordutegia zabaltzea larunbat arratsaldetan ere, malguagoak izatea ostiraletako itxiera-orduetan eta 9:00etan irekitzea asteburuetan. Garbiketa-zerbitzua zabaltzea, pista eta harmailak klimatizatzea eta kiroldegiaren sarrerako espazioan kafetegi bat irekitzea ere proposatu dute.

La Baluga zelai artifiziala Biztanle batek uste du probetxuzkoa izango litzatekeela La Baluga futbol-zelaia belar artifizialekoa izatea, belar naturalekoa soilik adinez nagusiko taldeak erabil baitezake. Gogorarazi digu talde ugari daudela, eta uste du Salinillas txikia gelditzen dela eta haurrek ordutegi gutxiegi dituztela futbolean ibiltzeko.

Kirol gehiago Beste biztanle batek kiroldegiko funtzionalitateak zabaltzeko proposamena egin du, gaur

EUSKERA 235.indd 2

egun ez dauden kirol gehiago eskaintzeko: padela, eskubaloia, igeriketa, atletismoa, gimnasia, tenisa...

Fidelitate-bonua zinemarako Balmasedako zinema sustatzeko asmoarekin, proposatu duten beste ideia bat fidelitatebonu bat sortzea izan da. Txartel bat izango litzateke, erosketa bakoitzaren ostean zigilatuko litzatekeena, eta bost sarreratik behin seigarrena doakoa izango litzateke.

Animalia biziak jasotzeko zerbitzua Bi biztanlek animalia biziak jasotzeko zerbitzua eskatu dute, eta ez soilik txakurrak, kaleko katuen artean gaixotasunak ez zabaltzeko. Horrez gain, galdutako animalien jabeak bilatzeko ere balioko luke.

San Juan del Moral elizaren estalkia konpontzea

Aparkalekuak gasolindegiaren gunean Biztanle batek farmazia eta gasolindegiaren arteko aparkalekuak 10 edo 15 minutuko aparkaleku txandatuak bihurtzeko proposamena egin du. Horrela, errazagoa litzateke haurrak Ikastolara eraman eta bertatik jasotzea, erosketa azkarrak egitea bertako dendan, El Cubon eskainiko diren administrazio-instalazioetan izapideak egitea, etab.

Ikastolaren eta Bardaji etxearen arteko kantoia babestea Kontuan hartuta Ikastolako haur asko Bardaji etxeko kantoitik jaisten direla korrika Aldapa kalera, eta bertatik autoak igarotzen direla, interesgarria izango litzateke zig-zag formako hesiak ipintzea istripuak ekiditeko. Horrela, gazteak kalearen ertzari lotuta igaroko lirateke.

Estalitako haur-parkea

Estalkia konpontzean datza, teilak kenduz eta taularen euskarria eta egoera txarrean dauden beste elementu batzuk ordezkatuz; horrez gain, duela gutxi berritu duten azpiko teilatuan erabilitako teila-modelo berarekin estaliko lirateke.

Ez dago estalitako haur-parkerik udalerri osoan, eta gure inguruan euri ugari egin ohi du. Bi pertsonek behar bera hauteman dute, eta ideia bera aurkeztu dute modu bereizian. Kasuetako batean olana baten bidez pilotalekuko haur-parkea estaltzea proposatu da, ondoko eraikinei bistak ez oztopatzeko.

Plaza Gorriaren errehabilitazioa

Aparkalekuen sorrera

San Juan elizaren eta Herriko Tabernaren artean kokatutako plaza berritu daiteke iturri batekin, argiteria berriarekin eta ibaira begirako begiratoki batekin. Haur asko jolasten dira egunero bertan, eta hirigunean asko bisitatzen den gune bat da; beraz, onuragarria litzateke plaza egokitu bat edukitzea.

Foruen inguruan aparkaleku gehiago sortzeak bertako zerbitzuetarako sarbidea erraztuko luke: dendak, Ikastola, Ertzaintza, etab. Horretarako, bideragarritasun-ikerketa bat egitea proposatzen da, Presa Encimera kalean hasieran edo Virgen de Gracia kalean.

Horcasitas jauregiko parkea Aurkeztu duten beste ideietako bat Horcasitas jauregia inguratzen duen parkeko hesiak kentzea da, baita kaleekiko lur-maila berdintzea ere. Horrela, sarbide askea sortuko litzateke, eta dimentsio handiko espazio ireki bat ahalbidetuko litzateke, ikusizko oztoporik gabe eta muga arkitektonikorik gabe, hirigunean bertan.

Industria-gunea sortzea Enplegua sortzeko asmoarekin, beste industria-gune bat sortzea proposatzen da Tejera gunean.

Donejakue Bideko bidegorria Balmasedaren erdigunea gurutzatzen duen Donejakue Bideak, hirigunea zeharkatu ondoren, El Páramora jarraitzen du BI-636 bidetik. Proiektuaren helburua egungo bidegorria jarraitzea da, Campo de Salinillas parean

14/1/20 13:49


3

TUTAKO PROIEKTUAK amaitzen dena, gutxienez, aipatutako poligonora arte. Errepide-tarte horretan erromesak eta paseatzera, korrika egitera edo oinez ibiltzera irteten diren mota guztietako pertsonak ikus daitezke, behin bidea amaitzen denean horrek dakarren arriskuarekin.

Dutxak hobetzea

aldageletako ateekin eta zelairako sarrerarekin lotuko litzateke. Modu horretan, desgaitasuna duten pertsonei, adinekoei, haurren aulkien eta abarri sarrera asko erraztuko litzaieke.

Balmaseda Musika Fest

Kiroldegian tenperatura erregulagarriko dutxak ipintzea ere proposatzen da, ura egokia izan dadin publiko guztientzat.

Hirugarren urtez jarraian antolatuko da Balmaseda Musika Fest jaialdia, erantzun positiboarekin bai publikoaren eta bai kritikaren eskutik; herritar batek uste du Udalak diruz lagundu beharko lukeela.

Argiteria publikoa hobetzea

Frankenfest

Biztanle batek uste du argiteria orokorra areagotu behar dela, gaur egun giro iluna ikusten baitu, argi fokalizatuarekin eta puntu ilun ugarirekin. Puntu beltz horien ikerketa egiteko eta hori konpontzeko eskatu du.

Tokiko kolektiboei aukerak ematen jarraitzeko eta herritarren parte-hartze handiagoa biltzen jarraitzeko asmoarekin, laguntza eskatu da Frankenfest antolatzeko, orain arte ospatu diren bi edizioetan hazten joan den jaialdia.

Kirol-klubentzako dirulaguntzak

Termiten aurkako tratamenduaren kudeaketa

Herritar batek eskatu du dirulaguntzak oinarrizko kirolera zuzentzeko, kirol-jardueraren doakotasunaren alde egiteko.

HAZaren aurreko plazatxoa berregituratzea Elementu finkoak lorategi eta banku mugikorrengatik ordezkatzea Martin Menduaren estatuaren eta HAZaren bulegoaren arteko plaza txikian. Horrela, udalerriko biztanle batek uste du moldakortasuna emango litzaiokeela gune horri, eta gune garbi bilakatuko litzatekeela festetarako, azoketarako edo bestelako jardueretarako.

Zezen-jaialdia eta zekorketa Balmasedako Zezenketa Klubak gure udalerriko zezenketa-jaialdi tradizionalak egitea proposatu digu: nobilleroen jaialdia eta tokiko zekorketa. Ideiaren aldeko argudioa tradizio historikoa da.

Salinillasen sartzeko oinezkoen sarrera berria Oinezkoen sarbide berri bat egiteko aukera ikertzea proposatu da, zig-zag formako eskailera baten eta arrapala paralelo baten bidez, desnibelari aurre egiteko. Horrela, bidegorria

EUSKERA 235.indd 3

Termitek hirigunean eta inguruko eremuetan duten eragina ikertzeko eskatzen da, baita horiek desagerrarazteko ekintza-plan bat prestatzea ere. Horrela, suntsiketen aurka babestuko dira, eta arazoari konponbidea emango zaio: hori ezin da egin soilik ekimen pribatuekin.

Hiri-baratze komunitarioak Herritar batek lur publiko ereingarrien erabilera-lagapena eskatu du komunitatearen erabilerarako, tokiko elikagai-ekoizpenaren alde egiteko, 0 km-koa, komunitate-sareak sortuz. Horrez gain, interesgarria iruditzen zaio dibulgazio-, ikasketa- eta prestakuntza-ekintzak burutzea.

Kantoiak izendatzea Orexinal elkarteak hiriguneko zortzi kantoiei balmasedar ezagunen izenak ipintzea proposatu digu. Balmasedan egon diren pertsonalitate guztiak kontuan hartuta, herriari horrenbeste eman zioten indianoak alde batera utzita, uste dute bidezkoa izango litzatekeela politikari, gortesau eta artisten izenak ipintzea, XIII. mendetik aurrera Balmasedan jaiotakoak.

Martin Mendiaren estatua garbitzea Elkarte berak San Severino plazako estatua garbitzeko eskatu du, Balmasedaren irudi ona emateko hurbiltzen diren turistei.

Argazki-erakusketa San Severino elizan Orexinal elkarteak elizaren barruko Erdi Aroko giltzarriei eta kapitelei argazkiak ateratze edo drone batekin grabatzea proposatu du, ondoren erakusketa batean azaltzeko ilustrazio-panelen bidez edo eliza barruko bisita gidatu baten bidez. Gure udalerriko ondare historiko, artistiko eta arkitektonikoa dibulgatzeko ekitaldia izango litzateke.

Kanpandorreko begetazioa kentzea Orexinalek aurrekontuetarako izan duen azken ideia: San Severino elizako dorrean begetazioa dago kanpandorrearen oinarrian duela hilabete batzuetatik, Trascorralesera ematen duen zatian; hori kendu egin beharko litzateke.

Pumptrack Balmasedan Amaierarako utzi dugu proiektu hau, aurkezteko modua bitxia iruditu zaigu eta. Nahiz eta adinez nagusia den balmasedar batek entregatu duen, informazio biltzeko lana adingabe batek egin du. Gainera, hilabeteak eman ditu bere proiektuaren alde egiteko sinadurak biltzen; 34 orrialde bete ditu. Ideia Udalari kirol-espazio publiko bat eskatzea da, non haurrek eta gazteek Pumptrack egiteko aukera izango duten. Ez da beharrezkoa etxabe handi bat hura eraikitzeko, eta aurrekontuak murritzak dira; kirola bizikletan, monopatinean, scooterrean edo patinetan praktika daiteke. Azpimarratu nahi dugu, asko gustatu baitzaigu mutikoaren ekimena; erakusten du guztiok har dezakegula parte gure komunitatearen hobekuntzan.

14/1/20 13:49


4

HERRITARRAK Denbora funtsezkoa da minbiziaren aurkako borrokan Goiz bat duzu libre astean, hilean...edo urtean? Bat egingo duzu? Balmaseda udalerri solidarioa da, eta are gehiago minbiziaren aurkako borrokaz ari bagara. Balmasedako Tokiko Egoitzak eta bertako boluntarioek lan garrantzitsua egiten dute prebentzioan eta minbiziaren aurkako ikerketarako laguntzan, baita gaixo eta familiarrentzako doako zerbitzuak hedatzen ere, Bizkaiko AECC egoitzatik. Zure denboraren apur batekin lan handia egin dezakezu minbiziaren aurka; horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Askoren artean, gutxirekin, gure indarra ugarituko dugu. Deitu 944 241 300 (galdetu Oihanagatik) edo 638 766 827 zenbakietara. Mezu elektroniko bidez ere egin dezakezu: oihana.urraza@aecc.es Zure zain gaude!

Blas de Villate Jauna, Valmasedako Kondea

LA PRESA Duela urte batzuk, Nafarroako Pirinioetako bidaia batean, ETB ipini nuen lotara joan baino lehen, eta habanerak ari ziren botatzen. Bat-batean, ikusi nuen Balmasedako Kondearen habanera iragarri zutela, “La presa” izenburuarekin, eta jatorriari buruzko azalpen labur bat eman zuten. Bertatik abiatuta, “La presa” kantaren eta Balmasedako Kondearen historia ikastea erabaki nuen, zeina, alajaina, Sestaokoa zen jaiotzez, eta bertan plazan bat dago bere izenean. Oraingoan habaneraz mintzatuko naiz, eta beste artikulu batean jorratuko dut Balmasedako Kondearen gaia, zeinak ibilbide luzea izan zuen militar moduan, Espainian, Marokon eta Kuban. “La presa” delakoaren istorioa Kubako Hamar Urteko Gerran zehar jazo zen, zeina lehen altxamendua izan baitzen independentziaren alde eta Espainiaren aurka; 1868an hasi zen Yarako Oihuarekin, eta 1878an amaitu zen Zanjoneko Bakearekin. Kubako kapitain nagusiak, zeina Espainiako agintari nagusia zen irlan, Blas de Villate y de la Hera zen, Balmasedako Kondea, eta sekulako errepresioa ezarri zuen abertzale mambiseen aurka. Antza denez, emakume bat atxilotu, epaitu eta hiltzera zigortu zuten hainbat mambise ezkutatu eta haiei ihes egiten laguntzeagatik. Habanan mobilizazioak egon ziren presoaren amnistiaren alde, eta norbaitek habanera bat konposatu zuen emakumearen semeak, zortzi urtekoak, Balmasedako Kondearen etxearen aurrean abesteko, amarentzako indultua lortzeko xedearekin.

EUSKERA 235.indd 4

Kondearen emazteak, kanta entzuterakoan, senarrari eskatu zion emakumea aske uzteko, eta hark zigor-heriotza biziarteko zigorragatik aldatzea erabaki zuen. Zanjoneko Bakearekin, 1878an amnistia lortu zuen. Abestia oso ezaguna egin zen, eta Kubaren behin betiko independentziara heldu zen 1898an: horren aurretik penintsulara heldu zen, eta Madrilen inprimatu zuten 1879an. Honela dio letrak: “La presa” (Egilea eta musikaria anonimoak dira, XIX. mendekoak) La presa enferma que gime y llora hoy de sus hijos ya separada templan sus manos, arpa sagrada pidiendo al cielo triste morir. Yo soy el hijo de esa que gime ave que llora triste cantando a tu palacio vengo implorando me des la aurora de mi existir. Quiera El Eterno que mi plegaria tu noble pecho Conde taladre si me devuelves mi buena madre dentro del pecho te haré un altar. Abeslari eta gitarristak, Liuba María Heviak, Nueva Trova Cubana mugimendukoak, 2004ko “Ángel y habanera” diskoan gehitu zuen, eta Spotify aplikazioan entzun daiteke. Gainera, artistak honako esteka hau du Interneten: www.liubamariahevia.com/discografia.html Hemendik mezu bat bidali nahi diet Rioja Expres/Txabariex taldeko kideei, kantarekin animatzeko eta habaneren kontzertu zoragarrian gehitzeko, Karmengo jaietan. Miguel Ángel Álvarez

14/1/20 13:49


5

Ekintzak erretiratuen klubean Balmasedako Erretiratuen Klubak ekintza asko antolatu ditu 2020. urte honetarako. Oraingoz, aurrera dezakegu urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:30ean batzar orokorra egongo dela. Gainera, bi bidaia antolatzen ari dira datozen hilabeteetarako. Bata Cádizera izango da, otsailaren 25etik martxoaren 2ra eta bestea Frantziako mendilerrora (Salamanca) martxoaren 29tik apirilaren 3ra. Klubean bertan aurki daiteke bi ekintza interesgarri horiei buruzko informazioa. Gogoan izan lekuak mugatuak direla eta, hortaz, hobe dela lehenbailehen izena ematea.

Santa Ageda Kolitza abesbatzak “Santa Ageda” tradizioarekin bat egingo du eta Balmasedako kaleetan barna egongo da abesten datorren otsailaren 1ean. Neguko larunbat goiz hori alaituko dute 10:00etatik aurrera, gutxi gorabehera. Abesbatzen Elkartearentzat oso ekitaldi garrantzitsua da, izan ere, lortzen dituzten dohaintzak beren gastuak estaltzeko dituzten funtsen zati garrantzitsuak dira.

HIRIBILDUAREN URTEURRENA Urtarrilaren 24an ospatuko da Lope Sánchez de Mena Bortedoko jaunak Hiribildua sortu izanaren 821. urteurrena Giza bizitzaren lehenengo aztarnak historiaurrekoak badira ere, bi elementu oso garrantzitsuak izan ziren beren gizarte-maila igo nahi zuten pertsonek hona etortzea erabakitzeko: batetik, kokalekua oso egokia zen mendien eta ibaiaren artean hiri gotortu bat eraikitzeko eta, bestetik, Gaztelaren eta Bizkaiaren arteko merkataritza ibilbideak zeuden, antzinako galtzada erromatar baten gainean eraikitakoak. Erdi Aroa oso bizia izan zen, udalerria merkataritzako gunea izan zen eta Gaztelako Erresumako aduana nagusia Kantauri aldean. Badirudi Juan II.ak ezarri zuela Balmasedan “lehorreko portua” izenekoa, Gaztela eta Kantauri itsasoko portuen (Laredo, Castro Urdiales edo Bilbo) arteko itsas trafikoaren ondorioz sortutako hamarrenak biltzen zituena. Harresiz inguratutako Balmaseda haren lekukotzarik zaharrena Zubi Zaharra da, bere dorretxoa barne, egituraren korridorearen beraren gaineko atea dena. Balmasedak aurrera egin zuen biztanleria heterogeneo, artisau, nekazari eta merkatariarekin, eta judu komunitate handia ere osatu zen herrian.

Baina 821 urte luze doaz eta dena gogoratzeko Alboanek eta Balmasedako Udalak doako bisita gidatu bat antolatu dute urtarrilaren 25erako, larunbaterako, eta bertan gure Hiribilduak denboraren poderioz jasan duen eraldaketa ikusi ahal izango dugu (informazio guztia 7. orrialdean). Eta, ondoren, Orexinal, Yemaya eta Txosnagunek antolatutako jai herrikoia egongo da, non Balmasedaren urtebetetzearen plater nagusia bazkari bat izango den.

NATXO ETXEBARRIA ETA JENNIFER ARIÑO, ARGAZKILARI NABARMENAK

Ondoko udalerriko Ingurumen Sailak antolatzen duen “ Zallako Biodibertsitatea eta Natura” argazki-lehiaketaren VIII. edizioan bi sailkatu balmasedar ditugu. Horietako bat

EUSKERA 235.indd 5

Natxo Etxebarria Sainz-Ezquerra da, helduen kategorian; argazki artistiko onenaren saria irabazi du, hosto baten zuri-beltzeko irudiarekin. Eta bestea Jennifer Ariño Merino da,

hau ere helduen kategorian, baina floraren argazki onenagatik, lore hori eder batzuekin. Zorionak artistei!

14/1/20 13:49


KULTURA, EUSKARA ETA TURISMOA

6

Zinema “La hija de un ladrón”

Zinema “Espías con disfraz”

Zinema “1917”

Urtarrilak 17: 20:00etan. Urtarrilak 18: 22:30ean. Urtarrilak 19 eta 20: 19:30ean. Generoa: Drama; Zuzendaritza: Belén Funes; Gidoia: Marçal Cebrian, Belén Funes; Aktoreak: Greta Fernández, Eduard Fernández, Àlex Monner, Borja Espinosa, Maria Rodríguez Soto, Frank Feys, Jordi Reverte; 12 urtetik gorakoentzat. Sara beti egon da bakarrik. 22 urte ditu, eta sei hilabeteko haurtxoa; Sarak oso argi du zer nahi duen: lan egin, bere bikotekidea berreskuratu eta familia normala osatzen hastea bere anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin. Hori lortzea eragozten dion bakarra bere aita da. Manuelek, Sararen aitak, kartzelan denbora luzez eta urte askoan agertu gabe egon ondoren, bere alabaren bizitzan berriz agertzea erabakitzen du. Momentu horretan bertan, dena okertzen da. Sarak badaki aita dela bere planak aurrera eramateko oztopo nagusia eta erabaki zaila hartzen du: berarengandik eta bere anaiarengandik aldenduko du aita.

Urtarrilak 18: 19:30ean. Urtarrilak 19: 17:00etan. Generoa: Animazioa, komedia, akzioa; Zuzendaritza: Nick Bruno, Troy Quane; Gidoia: Lucas Martell; Aktoreak: Will Smith, Tom Holland, Rashida Jones, Ben Mendelsohn, Reba McEntire, Rachel Brosnahan, Karen Gillan, Masi Oka. Nazioarteko tentsio handieneko espiotza munduan, Lance Sterling ikaragarria munduko espioirik harrigarriena da. ‘Cool’-a, xarmangarria eta super kualifikatua da eta inork ez du berak baino hobeto lan egiten. Lancek bere misioetan erabiltzen dituen gadgetak eta tramankuluak asmatzen dituen Walter gaztearekin kolaboratzen du. Bat-batean, gertaerak ustekabean aldatzen direnean, Walter eta Lancek elkarrengan konfiantza izan beharko dute, baina orain arte izan duten konfiantzaren oso bestelakoa. Bikote bitxi honek ez badu taldean lan egiten ikasten, mundu osoa egongo da arriskuan. Lucas Martell-en Pigeon Impossible film laburrean oinarritutakoan.

Urtarrilak 24: 20:00etan. Urtarrilak 25: 19:30ean eta 22:30ean. Urtarrilak 26 eta 27: 19:30ean. Generoa: Gerra, drama; Zuzendaritza: Sam Mendes; Gidoia: Sam Mendes, Krysty Wilson-Cairns; Aktoreak: George MacKay, Dean-Charles Chapman, Mark Strong, Andrew Scott, Richard Madden, Colin Firth, Benedict Cumberbatch, Daniel Mays. Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia izenez ezaguna. Mendebaldeko frontean, Schofield eta Blake bi britainiar soldadu gazte dira. Haiei ezinezkoa den eginkizun bat agintzen zaie: mezu bat entregatzea; erloju kontrako epean eta etsaien eremua zeharkatzen. Bere helburua eraso bortitz bat ekiditea izango da kosta ala kosta. Ez badira garaiz iristen, 1.600 soldadu galduko dituzte, horien artean, bi soldadu gazteetako baten anaia. Oscar saria jasotako Sam Mendes zuzendariak gerra-drama hau zuzendu du eta gidoia Krysty Wilson-Cairnsekin batera idatzi du.

Liburutegiko jarduerak -“Itzal Itzelak - Johnny Cold Feet” ipuinkontalaria: Irlandako ipuin herrikoi baten egokitzapena Bego Alabazánen eskutik, itzal txinatarren magiarekin. Urtarrilaren 22an 18:30ean, 7 urtetik gorakoentzat. -Euskarazko irakurketa-kluba: Esti Irabienekin: urtarrilaren 20an, 18:30ean. -“Egunik garrantzitsuena” ahozko kontaketaren saioa: 0 eta 3 urte bitarteko haurren eta gurasoen arteko harremana estutzeko saioa, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi saio: bata 10:30ean eta bestea 11:00etan. Izen-ematea doakoa da, baina plazak mugatuak dira. -“Mozorro Jaia” ipuin-kontalaria: euskarazko saioa musikarekin, 3 urtetik gorako haurrentzat. 50 pertsonentzako edukiera mugatua. -Irakurketa-kluba gaztelaniaz: otsailaren 20an, 18:30ean.

EUSKERA 235.indd 6

14/1/20 13:49


7

“Bernarda 5.0” antzezlana Siroko Antzerki Elkarteak “Bernarda 5.0” antzezlana egingo du otsailaren 1ean. Federico Garcia Lorcaren “La Casa de Bernarda Alba” obraren egokitzapen eta bertsio librea da. Zuzendariaren buruan, antzezlan baten sorrerak eta eraildako poetaren oroitzapenak ilusioa eta errealitatea uztartzen dituzte. Ezin dugu antzezlan hau galdu; izan ere, 2018ko Zaragozako IX. Antzerki Lehiaketan Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen, eta 2018ko Dulantziko XII. Antzerki Amateurraren Jaialdian Publikoaren Saria. 20:00etan izango da, Klaret Antzokian.

MURGILDU BALMASEDAN

“¿Qué nombre...” antzezlana Antzezlan honetako protagonista aita izango da lehenengo aldiz. Hori ospatzeko, arrebaren eta koinatuaren etxean afalduko du. Horiei familiaren lagun bat eta Ana, ama, batuko zaizkie. Azkena berandu iritsiko da. Haren zain dauden bitartean, aitatasunaz hitz egingo dute giro alai eta atseginean, haurraren izena argitara ateratzen den arte. Garrantzirik gabeko xehetasun horrek egingo du eztanda, eta hazten joango den eztabaida bat hasiko da: azkenean, katarsi kolektiboan amaituko da, non ezkutuko sekretu eta gorroto guztiak aterako diren. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendua, Klaret Antzokian ikusi ahalko dugu otsailaren 8an, 20:00etan. Aldez aurretik erosiz gero, sarreren prezioa 6 eurokoa da, eta, leihatilan erosita, 8 eurokoa.

Meza San Sebastianen omenez Datorren urtarrilaren 19an (igandea), San Sebastian eguna ospatuko dugu Kolitza ermitan egingo den ohiko mezarekin. 12: 00etan izango da, eta, ondoren, opilak eta txakolina banatuko dira bertaratutakoen artean.

Arkitektura garaikideari buruzko hitzaldia Gorka Pérez de la Peña ikerlariak hitzaldia emango du datorren otsailaren 6an, Enkarterriko, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko arkitektura garaikideari buruzko ikerketa-inbentarioari buruz mintzatzeko. Ikerketa azken lau urteetan garatu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterriko Museoak. 19:00etan izango da Kultur Etxean.

EUSKERA 235.indd 7

Ba al zenekien Balmasedak kale bakarra zuela fundatu zen urtean? Edo hirigunean 12 dorretxe egon zirela? Gure herriko sekretu eta xehetasun guztiak ezagutzera emateko, Udalak eta Alboan Zerbitzu Turistikoak bisita gidatuen egutegia antolatu dute elkarrekin. Bat antola-

tuko da hilero, 10 gai ezberdinekin, eta doakoak izango dira. Lehena urtarrilaren 25ean ospatuko da, 11:30etik aurrera. Egun horretan gaia fundazioaren urteurrena izango da. San Severino plazatik abiatuko den gidarekin, Balmaseda herri bihurtzera eraman zuten arrazoiak ezagutuko ditugu. Kasu horretan ez da beharrezkoa izena ematea. Ondoren, 13:00ak aldera, poteoa hasiko da Orexinal elkarteak urteurren hori ospatzeko antolatu duen bazkariaren aurretik (informazio gehiago 5. orrialdean). Datozen hiletan honako bisita gidatu hauek izango ditugu: -Otsailaren 15a: bisita Balmasedako dorreetara. -Martxoaren 8a: Emakumearen Nazioarteko Eguna. María Francisca Dapena. -Apirilaren 9a: Ezagutu gure Aste Santua barrutik. -Maiatzaren 9a eta 10a: Erdi Aroko azoka. -Ekainaren 28a: Gerra Zibila eta Balmasedaren konkista. -Irailaren 27a: Indianoak. -Urriaren 23a: Putxerak. -Azaroaren 8a: Balmasedaren errausketa. -Abenduaren 5a: Euskararen Eguna.

BISITAK MUSEO ETA ATERPETXETARA Azken urte honetan, Balmasedako Historiaren Museora 6.209 pertsona etorri dira irekita egon den 11 hilabeteetan. Dakizuenez, urtarrilean ezin izan zen ireki atariko teilatuaren obrengatik. 2018. urtean etorri ziren pertsona kopuruarekin konparatuta, jende gehiago etorri da, batez ere Balmasedako biztanleei dagokienez. Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Guneari dagokionez, bisita kopurua

handitzen ari da ere bai; izan ere, 2019 urtean 5.966 pertsonak bisitatu dute, ia 760 pertsona gehiagok. La Encartada Fabrika-Museoan 12.696 bisitari izan ditugu, 2018an baino 600 inguru gutxiago. Bestalde, Ikastola Zaharreko aterpetxeak 334 bisitari izan ditu eta La Garbea aterpetxeak 657; 2018ko zifrak ia bikoiztu dira.

#CIENTZIA-REN II. EDIZIOA Iritsi da hainbeste esperotako zientziari buruzko hitzaldien, #cientzia-ren, bigarren edizioa, Klaret Antzokian, otsailaren 15ean, larunbatean. Oraingo honetan, Natalia Ruiz Zelmanovitch dibulgatzaile zientifikoa, Manuel González astrofisikaria, Castellongo Jaume I.a Unibertsitateko irakasle eta kimikari Guillermo Peris eta Naukas Susana Escudero kazetaria eta kolaboratzailea izango ditugu gurekin. Gainera, aurten Andaluziako Astrofisika Institutuak ekoitzitako “El enigma Agustina” dokumentala emango da. Hori ahalik eta jende gehienari zientzia-mezu konplexuak helarazten saiatuko da, baina oso modu berezian, zientzia, dibulgazio eta kopla konbinazio ikaragarria

osatzen duen pertsonaia baten bitartez. XX. mendearen lehen herenean Europan izan ziren mugarri zientifiko garrantzitsuenetariko batzuk jorratuko dira, eta diziplina batzuetan arreta berezia jarriko da, adibidez, erlatibitate orokorrean, mekanika kuantikoan eta kosmologian. Emakumeek Espainian karrera zientifikoa izateko borrokari buruz ere hitz egingo dugu. Eta dokumentalaren ostean, mahai-ingurua egongo da. Balmasedako zientziaren eguna ikaragarria izango da, izan ere, oso titulu interesgarriak ditugu, adibidez: “La genética NO se regala” edo “Morir no es el fin”. Dena 19:00etatik aurrera. Sarrera doan, Klaret Antzokian.

14/1/20 13:49


8

KRONIKAK

MUNDUKO ARROZAK, ASTE KULTURALA ETA GABONAK

Olentzero eta Mari Domingi. J. M. San Vicenteren argazkia. 2019ko azken hilabetea oso mugitua izan da ekitaldiei dagokienez. Munduko Arrozen bigarren edizioa egin dugu, baita Balmasedako Aste Kulturala ere, laugarren urtez. Horrez gain, Gabonak ere iritsi dira, eta horiekin batera zinema, antzerkia, izaki magikoen bisitak, azoka txikiak, musika, GHP, etab.

“Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa” lanarekin. Euskara sustatzeko planak gertutik aztertzeaz gain, horiek hobetzeko proposamenak eskaintzen ditu. Gure txaloak merezi dituen lan sakona. Zorionak, Mikel, egin duzun lan handiagatik!

Balmasedako IV. Aste Kulturala

II. Munduko Arrozak

Abenduaren 11tik 15era bitartean, Balmasedak euskal kulturako protagonistei egin zien harrera, Aste Kulturalean. Ekimen hori Alboanen apustua da, anbizio handikoa; izan ere, Udalaren laguntzarekin, tokiko kultura, hurbilen duguna, jende guztiari hurbiltzea bilatzen du, mota guztietako jarduerekin (hitzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak…). Aurtengo gonbidatuek aro berri bati eman diote hasiera, maila bikaina izan baitute; hain zuzen, Onintza Enbeita, Naizen elkartea, Inhar Urruzuno edo Sun magoa izan ditugu gurekin, besteak beste. Edizio honetan, Mikel Galicia Lambarri balmasedarrari Euskal Astearen aurkezpenean egin zitzaion omenaldi hunkigarria nabarmendu nahi dugu. Duela gutxi, Galiciak irabazi du Txillardegi gogoeta soziolinguistikoaren saria,

Munduko Arrozak hilaren 14an egin zen, oraingo honetan hiribilduko udaletxean. Kultura, ohitura edo ideologia ezberdinak komunitate berean nola aurki daitezkeen ikusi ahal izan genuen, arroza bezain apala den elikagai baten inguruan. Egun hori posible egin zuten bederatzi taldeen partaidetza eskertu nahi dugu: Errotarri Konpartsa, Balmaberria, Saharaencar, Yemana, La Cuadri, Txoko Gaulle, Putxeraren Kofradia, Al Ijlass Elkartea eta Kolonbia Euskadi Elkartea. Eskerrak eman nahi dizkiogu Kaitxori kafea eta txokolatea emateagatik. Komunikazio saileko kideok eskerrak eman nahi dizkiogu Leticia Borregán lankideari, nazioarteko festa honetako giro paregabea erakusten duen bideoa prestatzeagatik. Aurten ere emanaldiak, tailerrak, kontzertuak, dantzak

EUSKERA 235.indd 8

eta erakusketak izan ditugu, baina aipagarriena da biodegradagarria izan dela erabilitako tresneria.

Gabonak Eta zer esan Gabonei buruz? Gabongauean eta Errege-gauean etxeko txikienek hain arratsalde/gau berezia eta magikoa izan dezaten laguntzen duten pertsonei eta elkarteei merezi duten aitorpena egin behar diegu: jantzi- eta antolaketa-taldea, Nafarroa Kanta Taldea, Jatorriak Txistulari Taldea, Orexinal, Eguzki Dantza Taldea, Balmaberria, Babes Zibila, Udaleko brigada eta kultura taldea, La Caixa (gozokiengatik), Artiach (galletengatik), Javi taxista eta Campo gurdiak gidatzeagatik, Burrunba batukada, Udaltzaingoa, Mendiako eta Ikastolako guraso-elkarteak, Aitor eta Leticia (txalaparta) eta izaki magikoren baten papera interpretatu duten pertsona guztiak, hala nola Olentzero edo Errege Magoak. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Mendia Ikastetxe Publikoari eta Zubi Zaharra Ikastolari Gabonetako Merkatuan laguntzeagatik. Eskerrik asko guztiei!

14/1/20 13:49


9

Mikel Galicia, Aste Kulturalean omendua, bere saria jasotzen dago.

Gazte talde bat merkatu txiki solidarioa prestatzera animatu zen GHPrako

EUSKERA 235.indd 9

Munduko Arrozak

14/1/20 13:49


10

UDAL INFORMAZIOA Hurrengo Ohiko Bilkura Hurrengo Ohiko Osoko Bilkura hileko lehen ostegunean ospatuko da, otsailaren 6an, 18:30ean, ohiko moduan, udaletxeko lehen solairuko bilkura-aretoan.

Familientzako Laguntza Ekonomikoak 2019 Dagoeneko baditugu 2019ko Familientzako Laguntza Ekonomikoei buruzko ebazpenaren datuak. Guztira 156 eskaera jaso dira, eta horietatik 18 bakarrik baliogabetu dira, planteatutako oinarriak ez betetzeagatik. Guztira 37.721, 46 €. banatu dira. Eskaera gehienak, 89 guztira, OHZri buruzkoak izan dira, 80 eskolarako eta/edo kirolerako materialari buruzkoak, 22 eskolaz kanpoko laguntzarako erabili dira, 15 unibertsitateko edo erdi-mailako ikastaroetarako, 4 bainuontziaren ordez dutxa jartzeko, bat euskara ikasteko, beste bat igogailu komunitario baten obretarako eta azkena langabeen joan-etorriak ordaintzeko.

Gizarte Larrialdiko Laguntzak 2020ko lehen seihilekoko Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) eskatzeko epea otsaila izango da. Bigarren seihilekokoak irailean eskatu ahal izango dira. Interesa baduzu, hitzordua hartu behar duzu Enkarterriko Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailean (telefono-zenbakiak: 946671849/946671850).

Doako aholkularitza juridikoa Honako egun hauetan eskainiko da doako aholkularitza juridikoa Emakumeen Etxean. Ezinbestekoa da hitzordua eskatzea. -Urtarrilak 21 (asteartea), 16:30etik 19.30era. -Urtarrilak 27 (astelehena), 9:30etik 12:30era. -Otsailak 4 (asteartea), 16:30etik 19:30era. -Otsailak 10 (astelehena), 9:30etik 12:30era. -Otsailak 18 (asteartea), 16:30etik 19:30era. -Otsailak 24 (astelehena), 9:30etik 12:30era.

URTARRILAREN 9KO OHIKO OSOKO BILKURA 1 2020 urteko lehen ohiko osoko bilkura 2019ko abenduaren 5eko saioko akta aho batez onetsi zenean estreinatu zen. 2 Ondoren, Balmasedako Udalaren 2020rako Urteko Araudi Plana onetsi zen. Horrek aurreko urteetako eskema bera du. Arauetako batzuk ez dira garatu, hala nola herritarren parte-hartzea arautzen duten Ordenantza eta Araudia, zeinak ROM berrian garatuko diren, Euskadiko Toki Erakundeen Legearen Egokitzapen berrian planteatuko dena. Erabilera-erregelamendu bat sortuko da Horcasitas Jauregiarentzat, fitxaketen erregelamendua sortuko da, kaleko salmenta arautzeko Ordenantza aldatuko da eta fatxaden baldintza estetikoak eta apaindura publikoa eta Balmasedako mendi publikoen erabilera arautzen duten Ordenantzak aldatuko dira. Gehituko diren Ordenantzak espazio publikoei eta terrazei eta festa patronalekin eta beste ospakizunekin lotutako txosnei buruzkoak izango dira. EAJ abstenitu egin zen botazioan, eta gainerako taldeek aldeko botoa eman zuten. 3 Osoko bilkuraren lehen zatiko hirugarren eta azken puntuaren aldeko botoa aho batekoa izan zen: 124 zenbakiko erabilera publikoko mendiaren 28 partzelaren esleipena desegitea. Titularrak esleipenaren baliogabetzea eskatu zuen. 1 Bigarren zatian, Udalbatzaren organoen kontrol eta fiskalizazioan, 861/19 Alkatetza Dekretuaren berri eman zen. Dekretuaren inguruko zalantza 2019ko enplegu publikoko eskaintza bat onetsi aurretik negoziazioa egon zen ala ez izan zen. 2 CLI eta EH Bildu alderdiek mozio bat aurkeztu zuten Glefaran enpresak eragindako igorpen eta kutsaduraren inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari eta Global Efficiency Aranguren SL enpresaren zuzendaritzari akordioaren berri emango zaie. Aipatutako enpresak eskualdean eragin duen kezkak justifikatzen du mozioa, biomasaren errausketa dela eta, bereziki Gueñes eta Zalla herrietan. Eusko Jaurlaritzaren eta Gueñeseko Udalaren ikerketek ezin izan dituzte zalantza batzuk argitu, ingurumen eta osasunarekin lotutako segurtasun-neurrien betetzeari dagokionez.

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

EUSKERA 235.indd 10

BALMASEDA

Horregatik, Balmasedako Udalak bitartekaritza zorrotza eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, eta osasunarekin eta ingurumenaren errespetuarekin bateragarriak diren negoziazio-bideak irekitzeko eskatzen dio; horrez gain, urtarrilaren 25ean Arangurengo Autonomia plazatik 17:00etan irtengo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Puntua EH Bildu eta CLI alderdien aldeko botoekin eta Talde Sozialistaren eta EAJren abstentzioarekin onetsi zen. 3 Galde-eskeen txandan, EAJk 7 galde eta 7 eske aurkeztu zituen saioa amaitzeko.

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

14/1/20 13:49


MERKATARITZA ETA ENPLEGUA

11

LAN BERRI PROGRAMA: LOGISTIKA ETA BILTEGIEN KUDEAKETARAKO IKASTAROAK

Orga jasotzaileei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa Balmasedako Udaleko Enplegu Sailak antolatutako orga jasotzaileei buruzko ikastaroan izena emateko epea amaitu da. Hasiera batean 20 plaza baino ez zeuden programatuta, baina Sailak plaza horietan interesa duten pertsona guztiak sartzea erabaki du; 33 izan dira, hain zuzen ere. Urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an 3 ikastaro egingo dira. Ikastaro bakoitzari dagozkion pertsonen zerrenda Elkarwork Guneko atean jarriko da (Pio Bermejillo 38), bai eta Lanbideren enplegu-zentroan ere (Martin Mendia 15). Ikastaroa El Páramo industrialdean emango da, Balmasedako Udalaren pabiloian (industrialdearen amaieran, eskuinean, azken pabiloia). Ordutegia 07: 30etik 15: 30era izango da. Zalantzarik izanez gero edo bertaratu ezin izanez gero, Ireneri deitu (946801002).

Erdi Aroko Azokarako salmenta-postuak inskribatzeko epea

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sailak 11.625 euroko dirulaguntza esleitu dio Balmasedako Udalari, bost ikastaro antolatzeko. Horien xedea izango da zailtasunak dituzten pertsonen artean laneratzea sustatzea. Honako hauek dira ikastaroak: 1: Biltegi-kudeaketa eta saltzeko produktuen birjarpena: 9:30etik 14:00etara, otsailaren 13tik 26ra gutxi gorabehera. 45 ordu. 2: Aplikazio informatiko komertzialak sektore logistikoan: 9:30etik 14:00etara, otsailaren 27tik martxoaren 4ra gutxi gorabehera. 20 ordu. 3: Terminal salmenta-puntuei aplikatutako teknologia berriak: 9:30etik 14:00etara, martxoaren 4tik 11ra gutxi gorabehera. 25 ordu. 4: LAP arlo logistikoan: 9:30etik 14:00etara, martxoaren 4tik martxoaren 11ra gutxi gorabehera. 20 ordu. 5: Transpalet-langilea (elektrikoa eta eskuzkoa): 9:30etik 14.00etara, martxoaren 23tik apirilaren 3ra. 45 ordu.

EUSKERA 235.indd 11

Parte hartu nahi duten pertsonek, langabeak izateaz gain, honako baldintzetako bat bete beharko dute: -45 urtetik gorakoa izatea. -Epe luzeko langabea izatea. -% 33tik gorako desgaitasuna izatea. -Gizarte-bazterkeriaren arriskuan egotea. Lehentasuna izango dute emakumeek (plazen % 75 haientzat gordeko da) eta ikastaro guztietan izena ematen dutenek. Plaza-kopurua 10ekoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 15ean (asteazkena) zabalduko da. Interesdunek Udalaren HAZen eman dezakete izena (Markes plaza 2), eskaera-orria betez eta NANaren fotokopia, curriculum eguneratua eta gizarte-bazterkeriaren arriskuan egotearen egiaztapen-dokumentazioa aurkeztuz. Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 31n itxiko da. Informazio gehiago: Balmasedako Udalaren HAZ. Markes plaza, 2 946800000 ayto@balmaseda.eus.

Aurten, 2020an, Erdi Aroko Azoko maiatzaren 9an eta 10ean egingo da. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 14ra arteko epea izango dute eskaera egiteko, aurreko edizioetan parte hartu badute ere. Eskaera aurrez aurre bete behar da, HAZn (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era) edo telematikoki, www. balmaseda.eus helbidean. Edozein zalantza izanez gero, Kultura Sailean kontsulta dezakezu, Kultur Etxean. rtamento de Cultura en la Kultur Etxea.

Balmadendaren kanpainetan parte hartu nahi duzu? Saltoki bat baduzu eta Balmadenda merkataritza-elkarteak antolatzen dituen jardueretan parte hartu nahi baduzu, egin dezakezu, bazkidea ez bazara ere. Informa zaitez 946 800 738 telefonoan (Juan Antonio – Andrade jostundegia).

Balmadendaren egutegia Aurten ere, Balmadenda elkarteak egutegiak banatu ditu bere establezimenduetan, bezeroentzako opari gisa. Oraindik ez baduzu zurea, lortu eta gozatu tokiko merkataritzaren konpainiaz 2020. urte osoan. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako kanpaina da.

14/1/20 13:49


12

GAZTERIA, KIROLA ETA INGURUMENA Irteera Larhunera Datorren otsailaren 15ean Balmasedako Mendi Elkarteak Larhunerako (900 m) egun osoko txangoan parte hartzera gonbidatzen zaitu, Lizuniagan (Nafarroa). Bazkaria sagardotegi batean egingo da.

Gaztetxokoko urtarrileko agenda Kamisetak apaintzeko tailerraren eta pingpong txapelketaren ostean, BalmaZek zinemamaratoia antolatu du urtarrilaren 18rako, eta bertara gonbidatuta daude gazte guztiak. Gaztetxokoan izango da, 18:00etatik aurrera. Leku eta ordu berean, baina hilaren 25ean, Euskarabentura Espedizioaren 3. edizioa aurkeztuko dute. 16 edo 17 urte badituzu, interesatuko zaizu. Adin horretako 120 gaztek Euskal Herri osoa zeharkatzeko aukera izango dute, milaka esperientzia bizitzeko aukera emango dien espedizio batean. Eta dena doan gainera. Eman izena eta jakin xehetasun guztiak. Gogorarazten dugu olioa jasotzeko edukiontzi honetan pote homologatuak erabili behar direla, eta ez direla plastikozko poltsetan sartu behar.

OLIO-BILKETA

“Konta, kontatu” Udalberriak-en atal berria Pasadizo, kontakizun edo gertakariren bat ezagutzen baduzu eta zure herrikideekin partekatu nahi baduzu, udal-aldizkariaren atal berrian har dezakezu parte. Idatzi helbide honetara: comunicación@balmaseda.eus.

Etxeko olioa birziklatzeak gure ingurune naturalaren kutsadura prebenitzen laguntzen du. Erabilitako sukaldeko olioa bildu eta birziklatzearen ondorioz lortzen den produktu nagusia biodiesela da. Hala ere, badira kontuan hartu beharreko beste aukera batzuk hondakin hori berrerabiltzeko prozesua abian jartzeko orduan: ebaketa-likidoak, industriako ebaketaolioak, xaboia eta beste produktu batzuk. Udalak erabilitako olioarentzako ontziak banatzen ditu etxebizitza bakoitzarentzat, HAZren eta Emakumearen Etxearen bidez. Behin etxe bakoitzean ontzi bat edukita, betetzen denean, erabiltzaileak edukiontzian uzten du, eta trukean beste ontzi huts eta garbi bat jasotzen du. Sistemak ontziak berrerabiltzeko aukera ematen du, hondakin plastikorik sor ez dadin. Homologatutako ontzia birziklagarria da, tenperaturari eusten dio (nahiz eta deformatu egin daitekeen), diseinu ergonomikoa du, eta

aho zabal eta estankoa dauka, errazago erabiltzeko. Ontzia Balmasedan daukagun sistemaren funtsezko alderdietako bat da. Beste sistema batzuek mota guztietako ontziak onartzen dituzte sukaldeko olioa uzteko. Hala ere, gure sistemari esker, ontziak ez dira botatzen eta behin eta berriz berrerabil daitezke, eta, 4-5 urtetan gutxi gorabehera, birziklatu egiten dira, bigarren mailako lehengai bihurtuz, ontzi berriak egiteko. Horrela, ziklikoki lotzen da ontzi baten bizitzaren amaiera beste baten hasierarekin. Batzuetan, erabiltzaileek homologatu gabeko ontziak erabiltzen dituzte (botilak, bidoiak, etab.), edo plastikozko poltsekin batera sartzen da ontzia. Horrek trabak sortzen ditu makinetan, eta zerbitzutik kanpo geratzen dira. Honako hau oroitarazteko aprobetxatu nahi dugu: ontzi homologatuak bakarrik erabil daitezke eta ez dira poltsetan sartu behar, makinak ez hondatzeko.

SALTOKIETARAKO ATEZ ATEKO BILKETA-ZERBITZUA Enkarterriko Mankomunitateak hondakinak biltzeko daukan kontratuaren baitan, nahi duten saltokiek aukera dute paperaren eta kartoiaren atez ateko bilketa-zerbitzua eskatzeko. Hain zuzen ere, helburua da merkatariek hondakinak saltokiaren atera ateratzea, edukiontzietara eraman beharrik gabe, aldez aurretik ezarritako ordu batean, bilketa-zer-

EUSKERA 235.indd 12

bitzuak hondakinak erretira ditzan. Horrela, birziklapena sustatzen da eta edukiontziak gainezka egin arte betetzea saihesten da. Hiriko hainbat saltokik bat egin dute ekimenarekin. Zerbitzua erabiltzeko interesa duten establezimendu berriak baleude, HAZren bidez edo ayto@balmaseda.eus helbide elektronikoaren bidez eska dezakete.

14/1/20 13:49


13

BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111

AGENDA

“La hija de un ladrón” filma Urtarrilak 17, 20:00etan; urtarrilak 18, 22:30ean; urtarrilak 19 eta 20, 19:30ean; Klaret Antzokian Zinema-maratoia Urtarrilak 18, 18:00etan; Gaztetxokon “Espías con disfraz” Urtarrilak 18, 19:30ean; urtarrilak 19, 17:00etan; Klaret Antzokian San Sebastianen omenezko meza Urtarrilak 19, 12:00etan, Kolitzako baselizan Ipuin-kontalaria: “Itzal Itzelak-Johnny Cold Feet” Urtarrilak 22, 18:30ean, liburutegian “1917” filma Urtarrilak 24, 20:00etan; urtarrilak 25 17:30ean eta 22:30ean; urtarrilak 26 eta 27, 19:30ean; Klaret Antzokian Bisita gidatua Balmasedan Urtarrilak 25, 11:30ean, San Severino plazatik hasita Hiribilduaren Fundazioaren II. jai herrikoia Urtarrilak 25, 13:00etatik aurrera, udalpilotalekuan Euskarabentura espedizioaren aurkezpena Urtarrilak 25, 18:00etan, Gaztetxokon Erretiratuen Klubaren batzar orokorra Urtarrilak 29, 17:30ean, Erretiratuen Klubean Irakurketa kluba euskaraz Urtarrilak 29, 18:00etan, liburutegian Santa Ageda Otsailak 1, 10:00etan, Balmasedako kaleetan Ahozko narrazioa: “Egunik garrantzitsuena” Otsailak 1, 10:30ean eta 11etan, liburutegian “Labaka” eta “Órdago a pequeña” dokumentalen proiekzioa Otsailak 1, 18:00etan, Kultur Etxean “Bernarda 5.0” antzerkia Otsailak 1, 20:00etan, Klaret Antzokian Arkitektura garaikideari buruzko hitzaldia Otsailak 6, 19:00etan, Kultur Etxean “¿Qué nombre…” antzerkia Otsailak 8, 20:00etan, Klaret Antzokian Larhunera ateraldia Otsailak 15k, Mendi taldea II. #Cientzia ekitaldia Otsailak 15, 19:00etan, Klaret Antzokian Ipuin-kontalaria: “Mozorro Jaia” Otsailak 19, 18:30ean, liburutegian Irakurketa kluba gaztelaniaz Otsailak 20k, 18:30ean, liburutegian

LANA -Gerokultorea eskaintzen da adinekoak zaintzeko. Disponibilitatea eta esperientzia. 650312244. -Gitarra irakaslea behar da eskola partikularretarako. 687 052 727.

SALMENTA - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai Lehendakari Agirre 3 helbidean, Medicias Naturales dendaren ondoan. 616018644. (Isabel). -Kontsumo txikiko ECOTERMI erradiadore elektrikoak salgai. Bero urdina. Egoera bikainean. Elkarrekin edo bereizita. 9 elementutik 2: 65 €/unitate; 7 elementutik 3: 50 €/unitate. 676030502. -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.

KZguneko ikastaroak Urtarrileko ordutegia: 9etatik 13etara. Otsaileko ordutegia. 16etatik 20etara. -Google Drive. Gorde eta partekatu fitxategiak: urtarrilak 20 eta 21, 9etatik 11etara. -Tresna ofimatikoak. LibreOffice: urtarrilaren 20tik 31ra, 11etatik 13etara. -Mekanografia. Ikasi hutsetik: otsailaren 3tik 7ra, 18etatik 20etara. -Eman zure lehen urratsak argazki-moldaketan GIMP programarekin: otsailaren 10etik 19ra, 18etatik 20etara. -Google argazkiak. Antolatu argazki guztiak hodeian: otsailaren 20an eta 21ean, 18etatik 2etara. -Canva. Ikasi diseinatzen: otsailaren 24an eta 25ean, 18etatik 20etara. -Sareko izapideak Osakidetzarekin: otsailaren 26an eta 27an, 18etatik 20etara. -Zure eguneroko bizitza erraztuko duten aplikazioak: otsailak 28, 18etatik 20etara.

Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: betaurreko gratuatuak, giltzak eta bastoia.

“Labaka” eta “Órdago a pequeña” dokumentalak Datorren otsailaren 1ean “Labaka: La vida en la Amazonía” eta “Órdago a pequeña” dokumentalak proiektatuko dira. Lehenengoa Labaka aitak herrien defentsan egin zuen lanari buruzkoa da eta bigarrena Bittor Garaigordobil apaizaren Euskal Misio Diozesiarren bizitzari buruzkoa. 18:00etan, doako sarrerarekin.

EUSKERA 235.indd 13

14/1/20 13:49


14

BESTELAKOAK

JONEN ESTANKOA, ERAKUSLEIHOEN BHI LEHIAKETAN SARITUA BALMASEDAREN Aipatzekoa da Zallako Mascotas denda, 50. URTEURRENA edizio honetako Lehenengo Sari Nagusia jaso

Juan Antonio Andrade Balmadendako Presidentea, Aitor Larrinaga alkatearen alboan, Jonen Estankoko Trini Arce eta Gonzalo Santamaría dekoratzailea Bizkaiko 31 udalerritako 236 saltokik parte hartu dute duela 36 urtetik Bilboko Merkataritza Ganberak sustatzen duen Erakusleihoen Lehiaketan, eta 33 sari banatu dira erakusleiho onenentzat. Gure eskualdeko tokiko merkataritza nabarmendu da berriz ere sari-banaketako ekitaldian; urtarrilaren 8an izan zen, Euskalduna Jauregian, eta 450 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Merkataritzaren festa horretan erakusleihoen profesionaltasuna eta originaltasuna nabarmentzen dira; izan ere, erakusleihoetan, kaleak Gabonetako espirituarekin betetzeaz gain, askotariko gaiak ikus daitezke, hala nola klima-aldaketa edo kutsadura bezalako gaurkotasuneko gaiak, hausnarketara gonbidatzen gaituztenak. Jonen Estankoak proposamen original eta harrigarri bat aurkeztu du aurten; izan ere, bere produktuari balioa emateaz gain, hainbat erretzaileren artean “ke fabrika” baten efektu bitxia sortzen zuten eszena bateko protagonista bihurtu ditu bere bezeroak. Erakusleihoak irabazi du Hainbat Jardueratako Sektorearen Saria.

duena. Ez da lehiaketa honetako irabazle izendatzen duten lehen aldia, 2017an probintzia mailako Sari Nagusia lortu baitzuen Gabonetako ipuin eder baten antzezpenarekin. Aurten, Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketaren irabazlea izateaz gain, Zallako Udalak antolatutako Tokiko Lehiaketaren irabazlea ere izan da. Bere erakusleihoaren eszenografian datza bere arrakastaren gakoa. Hain zuzen, leiho baten bidez, magiak kristala zeharkatzen duen eszena delikatu batean murgiltzen gara: loretan dagoen almendrondo bat ikus daiteke, eta bere sustraiak ibai baten ur gardenetatik jaiotzen dira. Almendrondo horrek arrosaz egindako kulunka batean lasai lo egiten duen sirena-haurtxo bat babesten du. Denbora gelditu egin da, eta badirudi hau dela, une batez, munduko lekurik seguruena. Ehungintzaren eta Jantzigintzaren Sektoreko Saria Zallako Zuriñe dendarentzat izan zen: bere erakusleihoan Gabonetako zuhaitz bat opariz inguratuta dago, neguko eszena baten erdian. Erakusleihoko protagonistak paketeak irekitzeko irrikitan daudela dirudi, paketeek duten guztiarekin babesteko: jertseak, larruak, berokiak, txanoak, eskularruak … Haien atzean, elurretan, bidezidor bat irekitzen da, helmuga ezezaguna duena, erakusleiho baten neurrietan lortzen zaila den sakontasunarekin. Aurten ere, Enkarterriko saltokiek lehiaketa honetan beren balioa erakutsi dute eta nabarmendu egin dira. Lehiaketak askotariko saltokiak elkartzen ditu, zeinak urtero ilusioz lan egiten baitute eta beren agenda estuetan tarte bat gordetzen baitute bezeroak Gabonetako lehenengo opariarekin harrituta uzteko (erakusleiho ikusgarriak, ikusmenerako eta irudimenerako opariak).

Datorren otsailaren 8an, larunbata, IES Balmaseda BHIk 50. urteurrena ospatuko du. Eguna 11: 00etan hasiko da institutuan bertan ate irekien jardunaldi batekin. Bertan, instalazioez gain, antzinako material, liburu, mapa, argazki eta abarren erakusketa bat ikusi ahal izango dugu, gure memoria freskatzen lagunduko digutenak. Ondoren, 15: 00etan, putxera bat dastatuko dugu udal pilotalekuan (putxera beganoa egiteko aukerarekin) aldez aurretik izena eman duten guztientzat. Bukatzeko, frontoi berean, musika jaialdi bat egingo da, non NKT+Mucho Bellamy, Soul at Five eta ikastetxeko egungo ikasleen talde bat parte hartuko duten. Berrogeita hamar urte hauetan zehar institutuarekin nolabait lotuta egon diren hezkuntza komunitateko kide guztiak gonbidatuta daude. Institutuaren webgunean (www.iesbalmasedabhi.com) informazioa eguneratzen joango da.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru Plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

EUSKERA 235.indd 14

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

14/1/20 13:49


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.