Balmaseda Mpal nº237 mar 2020 euskera

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA

ASTE SANTUA BALMASEDAN

EUSKERA 237.indd 1

10/3/20 14:23


2

AZALEAN

BALMASEDAN, ASTE SANTUA HERRI OSOAREN PASI

Pausoak eta isiltasuna. Historia bilakatzen diren bihotzetiko elkarrizketak. Tradizioak erlijioarekin bat egiten du, pertsona askoren sentimenduekin bat, baina baita herri baten izaerarekin ere. Gure hiribilduan, Aste Santua da unerik gorenetako bat. Iristear dago jada urte osoan zehar Balmasedan espero dugun hitzordua, herritarrak biltzen dituen hori Nazareteko Jesusen azken orduak antzezteko lanetan, hiribildutik kanpo gure estandartea goratzen duen ekitaldia. 2020ko Aste Santua apirilaren 9an eta 10ean izango da, eta egitaraua bere horretan mantenduko da, aldaketarik gabe:

-21:30. Azken Afaria. Ordubete inguruz, honako eszena hauek antzeztuko dituzte: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Kaifasek gidatutako apaizen aurreko epaiketa. Kaifasen esakune hitzekin (“orain Pontzio Pilato gobernadore erromatarraren aurrera eramango zaituzte, zure zoria erabaki dezan”) bukatuko da ostegun gaueko antzezpena. -Pausoen prozesioaren eta Azken Afariaren artean, bisita gidatu bat egingo da antzeztokiaren atzealdera, eta parte-hartzaileek pertsonaiekin hitz egin ahal izango dute. Informazio gehiago 605 757 420 telefonora deituta.

Apirilaren 9a, Ostegun Santua

Apirilaren 10a, Ostiral Santua

-19:00. Pausoen prozesioa. Prozesioa San Severino plazatik irtengo da; handik, Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz joko du, gero abiapuntura itzultzeko. Pausoetan erromatarrak eta txanoekin, oinutsik eta lepoan gurutzea dutela doazen penitenteak elkarrekin joango dira. Kolitza abesbatzak eta Azkoaga musika-bandak ere parte hartuko dute.

-9:30. Pilatoren epaiketa. Lehenik eta behin, Judas urkatuko dute. Gero, Jesusen epaiketa egingo dute Pretorioan, Pontzio Pilatoren aurrean, baita beste eszena guzti hauek ere: Jesusen zigorkatzea, Barrabas askatzea eta Ecce Homo, lehen erorialdia, eta Maria Magdalenarekin eta Andre Maria Birjinarekin topo egitea. -10:30. Gurutze-bidea. Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalenak,

EUSKERA 237.indd 2

Ama Birjinak, Veronikak, Apostoluek eta goizeko ekitaldiko pertsonaiek hartuko dute parte desfilean. Kristoren gurutze-bidearen azken geraldiak pilotaleku alboko agertokian antzeztuko dira. Ikusgarritasun eta dramatismo handiko ekitaldia da, eta, bere azken hitzak ahoskatu ondoren, Jesus hilobira eramango dute. Horrela emango zaio amaiera ikuskizunari -19:00. Ehorzketaren prozesioa. Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalenak, Ama Birjinak, Veronikak, Apostoluek eta goizeko ekitaldiko pertsonaiek hartuko dute parte desfilean. Pausoen kalitateari eta pertsonaien itxura ilunari esker, prozesioa benetan tristea izango da; pertsonaiak beren baitan bilduta egongo dira. Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Hedegile eta Martin Mendia kaleetatik igaroko da eta abiapuntura itzuliko da. -21:30. Isiltasunaren prozesioa. Prozesio hau ez da oso ezaguna bisitarientzat, baina berezienetakoa da zalantzarik gabe. Erromako Guardiak Hilerriko Kristoari eta Andre Maria Nahigabeturi emango die eskolta isiltasunean, eta, hilerrira iristean, Kristoren pausoa betiko tokian ipiniko da, hilerriko kaperaren hormetako batean. Ondoren, parrokia-elizara itzuliko

10/3/20 14:23


3

N PASIOA DA

dira Nahigabetuarekin. Bertaratutako ehunka lagunek prozesioari jarraituko diote, eskuan kandelak daramatzatela.

Sarrerak Ostegun Santuko Azken Afarira etortzen direnek, hori ikusteko bi aukera dituzte: -Zutik: dohainik -Zenbakidun aulkietan: 4 € Ostiral Santuko Pilatoren Epaiketan, hainbat lekuren artean aukera daiteke: Zenbakidunak: -Lehen lerroa (1-10)/(101-110): 11 € -Lehen lerroa (11-30)/(61-100): 13 € -Lehen lerroa (31-60): 15 € -Bigarren lerroa (1-10)/(101-110): 10 € -Bigarren lerroa (11-30)/(61-100): 11 € -Bigarren lerroa (31-60): 13 € -Hirugarren lerroa (1-10)/(101-110): 10 € -Hirugarren lerroa (11-30)/(61-100): 11 € -Hirugarren lerroa (31-60): 13 € -Laugarren lerroa (1-10)/(101-110): 8 € -Laugarren lerroa (11-30)/(61-100): 9 € -Laugarren lerroa (31-60): 10 € Zenbakirik gabe: -Sarrera orokorra, zutik: 5 € -A tribuna (eserita/zenbakirik gabe): 8 € -B tribuna (eserita/zenbakirik gabe): 8 € Sarrera Enkarturren eskura dezakezu, apirilaren 8ra arte, eta Ostegun Santuan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Apirilaren 5era arte, Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunean eros daitezke tribunako sarrerak eta sarrera orokorrak. Ostiral Santuan, apirilaren 10ean, Klaret Antzokiko leihatilan egongo dira salgai, 8:00etatik 9:15era. Horrez gain, Internet bidez ere eros daitezke, apirilaren 8ko 15:00ak arte.

Pertsonaiak 2020an, hauek izango dira pertsonaia nagusiak: Jesus: Rubén Vadillo Pedro: Juan Carlos Santibáñez Juan: Eneko González Judas: Axel Zulaica Andres: Aitor Martines Magdalena: Iera Bajo Veronika: Ascen Fraile Barrabas: Unai Rey Pregoilaria: Alberto Barreras Pilato: Julén Ibargüen Tribunoa: Martín Horna Flagelo: Óscar Valenciaga Caifas: Jose Mari Vallejo Cleofás: Juan Carlos Ibergüen Jeremías: Txintxo Rivero Arimateako Jose: Iñaki Fernández

EUSKERA 237.indd 3

Nicodemo: Alberto Berrueta Zerath: Julén Fernándes Dimas: Óscar Moraña Gestas: Joseba Benedí Ama Birjina: Idoia Asensio Zenturioia: Luis Alfonso Berge

inguruan egin daitekeen erreklamazio ororen erantzukizuna. Argazkiak gurutze-bidean eragin gabe atera beharko dira, eta ezingo zaie pertsonaiei dei egin, begira dezaten. Guztiz debekatuta dago flashak erabiltzea. Lanak formatu bakarrean aurkeztuko dira (30 x 40 cm, 300 dpi eta RGB), 10 bereizmeneko jpg artxibo batean, bakoitza bere izenburuarekin eta “Obras” izena duen karpeta baten barruan. Beste karpeta bati “Datos” izena jarri beharko zaio, eta bertan parte-hartzailearen xehetasunak jarriko dira. Bi karpetak beste karpeta nagusi batean sartuko dira, eta horri egilearen izena jarri beharko zaio. Lanak helbide honetara bidali behar dira: fotograficoviacrucisbalmaseda@gmail.com. Apirilaren 30a da argazkiak jasotzeko azken eguna, eta epaimahaiaren erabakia maiatzaren 15ean ezagutuko dugu. Sariak maiatzaren 22an entregatuko dira, 20:00etan, Elkartearen egoitzan (Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunea). Ordutik aurrera, saritutako lanak Elkartearen jabetzakoak izango dira.

El Miserereren kontzertu korala Javier María Santa Colomaren Omenezko Argazki Lehiaketa Aurten ere, Balmasedako Gurutze Bide Bizidunaren Elkarteak argazki-lehiaketa bat antolatu du, gai honekin: “Balmasedako Gurutze Bide Bizidunaren Antzezpena”. Lehen saria 1.000 eurokoa da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Horrez gain, herriko lanik onenak 200 euroko accesit bat eskuratuko du. Sari handiak dira, eta egile bakar batek ezin du sari bat baino gehiago eskuratu. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu ahal izango ditu, originalak eta aurrez argitaratu gabeak. Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkezten dituzten lanen egile bakarrak izatea, hirugarrenentzako eskubiderik gabe, eta beren gain hartuko dute lehiaketara aurkeztutako lanen gaineko irudi-eskubideen

Apirilaren 4an, Kolitza Abesbatzak Aste Santuko jarduerei hasiera emango die dagoeneko ohikoa bihurtu den El Miserere kontzertuarekin; 20:15ean hasiko da. Julio Lanuzaren zuzendaritzapean eta María Jesús Eguía balmasedarraren organoarekin, Martín Rodríguez Seminario jaunaren lan paregabea eskainiko dute beste behin San Severino Parrokian. El Miserere gure elizako organo-jotzailea izan zen musikariaren obrarik garrantzitsuena da.

Aurkezpena Azkenik, gogorarazten dugu apirilaren 2an (osteguna), 11:00etan, Gurutze Bide Bizidunaren Elkarteak prentsaurreko bat egingo duela Bilboko Carlton hotelean. Bertan, aurtengo Balmasedako Aste Santuari buruzko xehetasunak emango dizkiete hedabideei. Gonbidatuta zaude!

10/3/20 14:23


4

KONTA, KONTATU

PEDRO DE TERREROS BALMASEDARRA, AMERIKA KONTINENTEA ZAPALDU ZUEN LEHEN EUROPARRA (1go KAPITULUA) “Balmaseda en América. Emigración, Actividades y Valores de los Balmasedanos en el Nuevo Mundo de 1492 a 1900” liburua irakurri dutenek baieztapen harrigarria topatu dute obraren hasieran: “balmasedar bat izan zen Amerikako kontinentea zapaldu zuen lehen europarra”: XV. mendearen amaiera. Pedro de Terrerosen garaia XV. mendearen amaieraz mintzo gara, eta Pedro de Terreros aipatu dugu, zeina, aztarna historiko guztien arabera, Balmasedakoa zen jatorriz, nahiz eta ez zen oso ezaguna herrian. Izan ere, garai hartan, balmasedar batzuk Sevillan bizi ziren, bertatik abiatzen baitziren merkataritzako itsaso-espedizioak Afrika iparraldera, Kanariar Uharteetara, Madeirara, Azoreetara eta Mediterraneora. Ibilbide horietan, gaztelarren espedizioek bat egiten zuten portugaldarren espedizioekin, Afrikako kostan ibiltzen baitziren; oso zaila zen kontinentearen barruan sartzea. Kostaren lerroa hegoalderantz jarraituta, lusitaniarrek, nabigatzaile adituak, Esperantza Oneko Lurmuturra igaro zuten (garai hartan Ekaitzen Lurmuturra izenekoa) Ozeano Indiarrera jarraituz, Indiara eta Moluketara; bertatik ekartzen zituzten “espeziak”, garaiko merkataritza-altxor preziatuena. Espezien Ibilbidea deskubritu eta monopolizatu zuten itsasoz, Zetaren Ibilbidea baliatzen zuen lurreko ibilbide tradizionala ordezkatzeko. Azken hori Asiako kontinentean barrena murgiltzen zen, eta otomandarren hedapenaren eta Konstantinoplaren erorketaren ondorioz, XV. mendearen erdialdean, oztopoak ugaritu ziren bertan. Horrela heldu zen Vasco de Gama portugaldarra Indiara 1498an. Urte hartan bertan Cristobal Colonek bere hirugarren bidaia egin zuen “Indietara”. Bidaia horretan, zehazki, espedizioa lehorrera heldu zen, hau da, Amerikako kontinenteko kostara, eta ez uharteetara, aurreko bi espedizioetan bezala. XV. mendearen amaieran, gaztelarren esplorazio-basea Sevillan zegoen. Logikoa da Anda-

EUSKERA 237.indd 4

Colonek bere hirugarren bidaian erabilitako ibilbidea. Phirosiberiaderivative work: Phirosiberia (talk) - wikimedia commons. Trinitatetik hurbil lehorra ukitu zuten eta Amerikan jaitsi ziren. luziako kosta atlantikoa aukera izana Indietara joateko espedizioetarako abiapuntu moduan: Sevilla hiri handia, Guadalquivir nabigagarriaren itsasoratzea, Sanlucar de Barramedako portu irekia, Palos de Moguer... Sevillan Balmasedako Sancho eta Juan de Urrutia bizi ziren, eskala handiko merkataritzan ibiltzen zirenak.

Nor izan zen Pedro de Terreros? Gure protagonista, Pedro de Terreros, 1461 inguruan jaio zen Balmasedan, eta Maria Herrera Camacho sevillarrarekin zegoen ezkonduta, zeina Martín eta Vicente Pinzón anaia famatuen familiakoa zen, garaiko armadore eta merkatari aberatsak. Horregatik, Colonek bere espedizio atlantikoa proiektatu zuenean, haiek eta haien Terreros senidea ere batu ziren. Pedro de Terreros Colonek eta Pinzón anaiek estimatzen zuten gizona zen. Idazten eta irakurtzen zekien (ez zen ohikoa XV. mendearen amaieran), eta “Indietara” joan aurretik

testamentua egin zuen: horrek frogatzen du bazituela ondasunak. Itsasontzian almirantearen mahaizaina edo zerbitzaria zen, flotako itsasontzi nagusian. Bere lana zen hornidura eta erosketak berrikustea eta almirantearen mahaian zerbitzatzea. Nagusiek estima handia zioten, eta bere lana garrantzitsuenetako bat zen espedizioan. Izan ere, Colonen lau bidaietan kargu hori izan zuen, azkenekoan izan ezik, aurrerago ikusiko dugun moduan.

Iturriak.- “Diario de Cristóbal Colón” ; “ Pedro de Terreros “ Mexiko, 1941. “ Nueva Lista documentada de los Tripulantes de Colón en 1492” Alice B. Gould. Madril, 1984. Blog honetan kontsulta daiteke: “ CrónicasdeBalmaseda.blogspot.com” Julia Gómez Prieto

10/3/20 14:23


5

BALMASEDAKO KONDERRIA Isabel II.a erregina izan zen 1833 eta 1868 Noblezia-titulu hori Isabel II.a erreginak sortu zuen 1846an, José Santos de la Hera y de artean, eta Martin de los Heros Barne Minisla Puente militarrak emandako zerbitzuen sari troa izan zen 1835etik aurrera; ondoren, kargu modura. 1792an jaio zen Sestaon, eta Perun rol ezberdinak izan zituen diputatu eta senatari nabarmena izan zuen independentzia-gudan moduan. Baina, bereziki, Errege Etxeko intenzehar, baita ondoren Lehen Guda Karlistan ere. dentea izan zen, eta, beraz, erreginaren konHaren ilobak, Blas de Villate y de la Hera fiantzako gizona, postu horrek erreginarekiko izenekoak (hura ere Sestaon jaiotakoa) titulua zuen gertutasunaren ondorioz. Beste ministro balmasedarra Ramon Gil de oinordetzan jaso zuen Balmasedako II. konde bihurtuz 1859an, osaba hil zenean. Blas izan la Cuadra izan zen, Sustapen eta Gobernazio da historiara fama handienarekin igaro dena Ministroa 1836tik aurrera, eta, ondoren, titulua eraman dutenen artean. Baina pertso- Itsasoko, Merkataritzako eta Itsasoz Bestaldeko Ministroa. naia hori beste Diputatua, senaartikulu batean taria eta zientziajorratuko dut. lari entzutetsua Titulua gaur ere izan zen. egun emakuZalantzarik me batena da, gabe, bi gizonek Alicia Parra erreginarengan Vidalena. Mautzi zuten aztardrilen jaio zen nak zerikusia 1981ean, eta izan zuen 1.000 2012an aitapezetako dogatik jaso zuen haintzarekin, Isaoinordetzan, B a l m a s e d a ko bel II.ak 1865ean VII. kondesa biegin zuena Balhurtuz. maseda udalerri Baina agian txit goreneko balmasedarroi Ospitale-Egoitza interes hanSantua eta Erruki diena eragiten Etxea eraikitzeko, diguna zera bi ministroak dada: zerk bultzagoeneko zendu tu zuen Isabel zirenean. Horrela II.a erregina deitu zitzaion gaB a l m a s e d a ko José Santos de la Hera y de la Puente rai horretan Leon ko n d e r r i a r e n Trucíos Egoitzari. noblezia-titulua sortzera? Zergatik ezagutzen Politikari moduan izan zituzten merituengazuen gure udalerriaren izena? tik, eta, kontuan hartuta Martin de loa Herosek Baliteke lehen kondea, José Santos de la Historia de Balmaseda idatzi zuela eta Ramon Hera y de la Puente, Balmasedako jatorrikoa Gil de la Cuadrak zientziari eta geografiari izatea, abizenengatik dirudien moduan; izan ekarpenak egin zizkiela, bidezkoa litzateke ere, de la Puente izenekoak bandokide oinazta- udalerriak haiei kale bat, plaza bat edo kantoi rrak izan ziren, eta San Severino plazan zuten bat eskaintzea, aintzat hartuta Martin de los familia-dorrea. Abizen horrek eta de la Hera Herosek kale zabalak dituela Madrilen eta Bilabizenak gure artean jarraitzen dute. bon. Pertsonalki, ez baitut topatu hori baieztatzen duenik, bere erregealdian bi ministro balmaseMiguel Ángel Álvarez dar eduki izanak baduela eraginik uste dut.

Sustatu pilota Litekeena da Balmasedako denda edo tabernaren batean postontzi horietako bat ikusi izana. Bazkide berriak erakartzeko Pelotazale Elkarteak abian jarri duen kanpaina da. Eskatzen dizkizuten datuak betez eta urtean 6 € ordainduta, gure ondarea den kirol hau sustatzen lagunduko duzu. Kirol elkarte horrek 50 haur ditu gaur egun esku-pilota praktikatzen, eta Bizkaiko buruz burukoa jokatzen hasiko dira orain, hiru pilotarirekin. “Kedada Enkarterri” ekitaldia ere antolatzen ari dira, non hogeita hamar bat partehartzailek okatuko duten. Udal-pilotalekuan jarrai ditzakezu ostiral eta larunbat arratsaldeetan.

Mucho Bellamy-ren kontzertua Gogorarazten dizuegu martxoaren 13an Mucho Bellamyren eta NKTren kontzertua izango dugula Klaret Antzokian; jada ezaguna dugun errepertorioa eskainiko digute. Gainera, abesti berrien bertsioak ere entzun ahal izango ditugu; beti bezala, beren estiloan: erritmo alaiak, momentu intimoak, euskal musika, nazioarteko abestiak, belaunaldiartekoak… Sarrera 3 €-an eros daiteke hemen: Kultur Etxea, Maruri liburu-denda, La Bodega, Días de vino y más, Narú, Skamata eta Klaret Antzokia. Ezin duzu Balmasedako bi taldeen emanaldia galdu. 22:00etan izango da.

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

EUSKERA 237.indd 5

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

10/3/20 14:23


KONTA, KONTATU Aste Santuko mendi-txangoa Mendiko Klubak Aste Santurako txango bat antolatu du Ponferradako Las Médulas mendietara (León). Erromatarren garaiko urre-meategi zahar batek osatzen du bertako paisaia-ingurunea; ikuskizun paregabea begientzat. Bada, Catoute (2.112 m) eta Cuiña (1.992 m) mendien gailurretara igoko dira. Apirilaren 9tik 13ra egingo da. Informa zaitez Mendiko Etxean edo idatzi helbide elektroniko honetara: info@ balmasedamenditaldea.net.

Betaurreko galduak Eguzkitako betaurreko biribilak, graduatuak, progresiboak eta markakoak galdu dira, otsailaren 16an, Pio Bermejillotik Martin Mendia kalera doan gunean. Aurkitu badituzu, Udaltzaingoari helarazteko eskatzen dizugu, jabeari itzultzeko.

6

ABIAN DAGO BAPORE ATELIER Irati Santos Inoriza eta Laura Peña dira proiektu kultural berriaren atzean dauden bi balmasedarrak. Gure udalerriarentzako eta eskualde osoarentzako iraultza sortzailea izango delakoan daude. Proiektuak Bapore Atelier du izena, eta egungo komunitate sortzailearen eta Enkarterriko herritarren arteko bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzu kulturala da, Balmaseda izango duena abiapuntu. Elkarte horren bitartez, egungo artista sortzaileak Cadaguako igarobidera gerturatu nahi dira, eta, hartara, espazio bat lagako zaie Horcasitas jauregian. Horrela, artistek leku bat izango dute haien proiektu sortzaileak aurrera eramateko, eta, horrez gain, Enkarterriko herritarrek garapen hori hurbiletik ikusi ahalko dute. Jauregian lanean arituko diren artistak gure komunitatearekin lotzeko, konferentziak, tailerrak eta mintegiak egingo dira, artera eta sormen garaikidera gerturatze aldera. Bapore Atelier elkarteak sormen garaikidea zaindu, babestu eta sustatzen duten beste euskal udalerrien artean kokatu nahi du Balmaseda; izan ere, frogatuta dago garrantzitsua dela gizartearen garapenari begira. Ez al gara ba bizi beste batzuek imajinatu zuten mundu batean?

Desfibriladoreak Trameinsan

Jarduerak

Trameinsak jakinarazi digu desfibriladore bat jarri dutela Galtzadan eta beste bat Paramon duten nabean. Gune horietan paseatzen edo kirola egiten duten pertsona guztiek bizitzak salba ditzakeen aparatu hori dutela jakitea da helburua. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu enpresa balmasedarrari bere eskuzabaltasunagatik.

2020rako, artistek “Horma Pintura” eta “Artea eta Natura” gaiei erantzutea proposatu digute, egungo optikatik, Balmasedako eta Enkarterriko identitatearen funtsezko ezaugarriak baitira. Joan den martxoaren 12an hasi zen Bapore Atelier elkartearen ibilbidea Leire Lacunza, Usoa Fullaondo eta Imanol Zubiauz artistekin, baita gure Natxo Etxebarria balmasedar kutunarekin ere. Martxotik ekainera bitartean erakusketa-

EUSKERA 237.indd 6

instalazioak eta arte garaikidearekin lotutako jarduerak antolatuko dituzte “Horma Pintura Historikoa Bizkaian” erakusketaren inguruan. “Horma Pintura Historikoa Bizkaian” erakusketa Javier Barrio Enkarterriko Museoaren zuzendariak egindako ikerketa historiko batean oinarritzen da, gure probintziako horma-pinturari buruzkoa. Bertan Santa Klara komentuko eta Zubi Zaharra ikastolako horma-pinturei buruzko ikerketa bat ikusi ahalko dugu. Erakusketa-epean zehar hainbat jarduera egongo dira, hala nola, hauek: Blanca Ortigak zuzendutako mintegi bat, “Non daude artistak? Artea eta Feminismoak” izenekoa, martxoaren 17an eta 18an. Ane Lekuonak María Franciska Dapena artista balmasedarrari buruz egin duen ikerketaren zati bat aurkeztuko digu apirilaren 22an. Mawa Tres-ek “Espekulatzeko ibilbidea, MawatreS-en lanetik abiatuta” (“Un recorrido para especular desLaura e Irati de el trabajo de MawatreS”) aurkeztuko du maiatzaren 14an. Gainera, “Pintura Pantailan” zinemazikloa egingo da, Tana Garridok prestatua, non Euskal Herriko zinegile gazteen film laburrak eta bideo-artea ikusi ahal izango ditugun; apirilaren 30ean eta ekainaren 9an egingo da. Martxoaren 15ean eta 29an eta apirilaren 12an eta 16an (igandeak) bisita gidatuak egongo dira erakusketan. Aipatutako artistekin egingo diren tailerrak martxotik aurrera egingo dira. Jarduera guztiak Horcasitas jauregiaren barruan izango dira, eta interesdunek bertan eman ahalko dute izena guztietarako, doan. Jauregia modu iraunkorrean egongo da irekita ekainaren 14ra arte. Bapore Atelier bai Facebooken eta bai Instagramen jarraitu dezakezu. Gainera, informazioa topatuko duzu Horcasitas jauregiaren ate nagusian ipinitako karteletan.

10/3/20 14:23


7

ITZULIA, ONDOEN ANTOLATUTAKO KIROL-EKITALDIA DEIA egunkariak, DEIA Kirol Sarien XLII. edizioan, Itzulia omendu nahi izan du, kirol-ekitaldi baten antolaketarik onena goresteko. José Miguel Aranzabalek, ekitaldi hori sortu zuen Balmasedako Txirrindularitza Elkarteko kideak, probaren hasiera apalei buruz hitz egin zuen sari-banaketan, gero bere kategoriako Europako garrantzitsuenetakoa izatera iritsi arren. Ospakizuna Euskalduna Jauregian egin zen, eta Pello Bilbao eta Ainhoa Hernández kirolariak ere gailendu ziren bertan. Biek euskal kirolari onenaren saria jaso zuten gizon eta emakumeen kategorian, hurrenez hurren.

IES BALMASEDA BHIKO BOST IKASLE HIRUGARREN POSTUA LORTU DUTE STARTINNOVAN

Argazkia: DEIA.

IÑIGO ROMERO, BIZKAIKO TAEKWONDOKO TXAPELDUNORDEA Iñigo Romerok, Balmasedako Joanai Taekwondo Klubekoak, Bizkaiko txapeldunordearen titulua lortu zuen otsailaren 22an Bilboko Mirivilla pilotalekuan kimu/ haurrentzat egindako txapelketan. Txapeldunetik 5 hamarrenera gelditu zen, eta Aitana Urquijo eta Larraitz Olazabal kideekin batera hartu zuen parte. Zorionak!

SARIAK BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOENTZAT

IES Balmaseda BHIko enpresa-ekonomiako bost ikaslek (Ainhoa, Irati, Ane, Ikerne eta Goizane), Janire Akarregi irakaslearen laguntzarekin, hirugarren postua lortu dute STARTinnova lehiaketan, saski jasotzailearen proiektuarekin. Enpresa edo gizarte ekintzailetzako proiektu bihurtzeraino garatu duten ideia da, behar duenari erosketaren orgatik produktuak errazago ateratzen lagunduko diona. STARTinnovak (besteak beste, El Diario Vasco eta El Correo egunkariek bultzen dute) espiritu ekintzailea sustatu nahi du Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari diren 16 eta 17 urteko gazteen artean.

EUSKERA 237.indd 7

Iñigo Aguinacok eta Estela de la Herak 25 eta 10 urtez boluntario izateagatik sariak jaso zituzten otsailean Donostian. Eusko Jaurlaritzak emandako sari hori elkarteak dagoeneko lortutako beste sari askori gehitu diote Balmasedako Babes Zibileko kideek. Zorionak!

10/3/20 14:23


8

KULTURA, BERDINTASUNA, GAZTERIA ETA EUSKARA

Eneko Olasagasti, Carlos Zabala. Ikusle guztientzako egokia. Lur eta Amets bikiak dira filmeko protagonistak. Lur neska urduria, oldarkorra eta irekia da; neba, berriz, lasaiagoa eta sentikorragoa da. Beren abenturetan amama Andere izango dute lagun, eta ez dakiten arren, oso pertsona berezia da. Izaki mitologiko eta magikoa da, eta Baltaxar katu fidela beti du bere alboan. Lur eta Ametsen gurasoak ezkontza batera joan behar dira asteburuan, eta bikiak Andere amonaren etxean utzi dituzte. Ahaztezina izango den bidaia batean sartuko dira, hainbat garaitara joango dira eta gure historian zehar abenturak biziko dituzte. Jeanne Balibar, Steve Tientcheu. 16 urtetik gorakoentzat. Montfermeil Parisko ekialdean dagoen aldiri bat da. Stéphane Delinkuentziaren Aurkako Brigadan sartu berri da. Han, taldekide berriak ezagutzen ditu: Chris eta Gwada, auzoa kontrolatu nahi duten talde antolatuen arteko tentsio handietan esperientzia duten agenteak.

Zinema: Parásitos

Zinema: Los Miserables Martxoaren 14an, 19:30ean eta 22:30ean. Martxoaren 15ean eta 16an, 19:30ean. Generoa: thrillerra, drama, polizia-filma. Zuzendaria: Ladj Ly. Gidoilariak: Ladj Ly, Giordano Gederlini, Alexis Manenti. Aktoreak: Damien Bonnard, Alexis Manenti, Djibril Zonga,

EUSKERA 237.indd 8

Martxoaren 19an, 19:30ean. Martxoaren 21an, 22:30ean. Martxoaren 22an eta 23an, 19:30ean. Generoa: intriga, komedia, drama, thrillerra. Zuzendaria: Bong Joon-ho. Gidoilariak: Bong Joon-ho, Lin Won Han. Aktoreak: Song Kang-ho, Lee Seon-gyun, Jang Hye-jin, Cho Yeo-jeong, Choi Woo-sik.16 urtetik gorakoentzat. Kim familiak mantentzeko borrokatzen du egunez egun, Ki-taek familiaburuak eta beste kideetako inork ez duelako lanik. Dena aldatzen da Park familia aberatsa ezagutzen dutenean. Kim familiak haiengandik probetxua aterako du haientzat lanean hastean, bere semeetako bat ingeleseko eskolak emateko gomendatua izatea lortu ondoren. Horrek harreman sinbiotiko bat sortuko du, eta bertan Kim familiakoek Park familiari bizitzeko behar dituzten zerbitzuak eskainiko dizkiete; Park familiakoek, berriz, Kim familiari ekonomikoki eusteko aukera emango diote. Hala ere, ezer ez da hain erraza, eta hasieran istorio xumea zirudienak pertsonaia guztiei eragingo die atzera bueltarik gabe, eta harreman hori arriskuan egongo da ustekabeko gertakari batek Kim familiaren bizimodu berria mehatxatzen duenean.

Zinema: Lur eta Amets Martxoaren 21ean, 19:30ean. Martxoaren 22an, 17:00etan. Generoa: animazioa, historia. Zuzendariak: Joseba Ponce, Imanol Zikunegi. Gidoilariak:

Zinema: The Gentlemen: Los señores de la mafia Martxoaren 28an, 19:30ean eta 22:30ean. Martxoaren 29an eta 30ean, 19:30ean. Generoa: trillerra, akzio-filma. Zuzendaria: Guy Ritchie. Gidoilariak: Ivan Atkinson, Marn Davies, Guy Ritchie. Aktoreak: Matthew McConaughey, Charlie Hunnam, Henry Goldin, Michelle Dockery, Jeremy Strong. 16 urtetik gorakoentzat. Droga trafikoari esker arrakasta izan duen negozio gizon britainiar batek bere inperioa Oklahomako bilioidun batzuei saltzea erabakitzen du. Hala ere, bere bezeroak akordio hori saihesten saiatuko dira, trafikatzeko antzinako modua bere aurkari berritzaileen kontra jarriko dituen borroka batean

Zinegoak Balmasedan Aurreko edizioetan bezala, Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak, Balmasedaraino iritsi nahi du bere mezuarekin. Xede horrez, zazpi film labur hautatu ditu Klaret Antzokian emateko. Ezagut ezazu gaylesbitrans gaiaren inguruko zinemarik onena martxoaren 31n, 19:30ean. Doako sarrera.

Jarduerak liburutegian Liburutegiak gustu eta adin guztietarako jarduerak antolatzen jarraitzen du, irakurketaren aldeko interesa sustatzeko asmoz. Ildo horri jarraituz, apirilean (apirilak 23) Liburuaren Astea egiteko azken xehetasunak ixten ari dira, baina, bien bitartean, hurrengo asteetan bi ekitaldi berri eskainiko dizkigute: - “Amets egiteko ipuinak” ipuin-kontaketa: martxoaren 18an izango da, 18:30ean, 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Eulali arituko da ipuin-kontalari. -Irakurketa-kluba gaztelaniaz: martxoaren 26an, 18:30ean, beste saio bat egingo da. Par-

10/3/20 14:23


9 te hartu nahi baduzu, galdetu liburutegian zer liburu landuko den.

Gaztetxokoaren eta Txikiparkaren ordutegia

Balmasedako harresiari buruzko liburua

Txikiparka irekita egongo da eskolako oporretan zehar, hau da, apirilaren 6tik 8ra bitartean eta 14tik 17ra bitartean, goizez (10:30etik 13:30era). Gaztetxokoa, aldiz, itxita egongo da Aste Santuko eta Pazkoko asteburuetan.

Urtebete aztertzen eman ondoren, Portugaleteko Aitor González Gatok “La muralla de la Villa de Valmaseda” liburua argitaratu du. Hala, beste liburuki bat gehitu dio gure udalerrietako harresiei buruzko bildumari. Ez galdu ale-kopuru mugatua duen lan hau, eduki gehiena orain arte argitaratu gabe baitzegoen. Dagoeneko salgai dago Maruri liburu-dendan.

Doako aholkularitza juridikoa jasotzeko egunak Egun hauetan eskainiko da Emakumearen Etxeko doako aholkularitza juridikoa. Beharrezkoa da aurretik hitzordua eskatzea: -16:30etik 19:30era, martxoaren 17an eta 31n eta apirilaren 28an (astearteak hirurak). -9:30etik 12:30era, martxoaren 23an eta apirilaren 20an (astelehenak biak).

Txangoa Entziako baso sorginduan zehar Berbalagunek gure eskualdean euskarazko jarduerak sustatzen jarraitzen du. 2020. urterako, asteburuko ibilaldiak prestatu ditu, doakoak, “Kirola eta Natura” izenpean. Hurrengo hitzordua maiatzaren 10erako dago antolatuta, eta txango bat izango da, Entziako baso sorgindura. Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuak baitira. Eta ez ahaztu hamaiketakoa eta zapata erosoak eramatea. Bertaratzen diren guztiek opari bat jasoko dute. Informazio gehiago: enkarterri@aek.eus edo 671070044.

Oporrak euskaraz Adimen aktiboko tailerra Berdintasun Sailak tailer bat antolatu du adimena aktibo mantentzeko, eguneroko bizitzako ohiko “despisteak” prebenitzen laguntzen duten estrategia eta ariketen bidez. Ostiralero eskainiko da, martxoaren 13tik maiatzaren 29ra, 11:30etik 12:30era, Emakumearen Etxean. Eman izena lehenbailehen; izan ere, ikastaroa doakoa den arren, plazak mugatuak dira.

BalmaZ-k antolatutako tailerrak BalmaZ gazteentzako zerbitzuak behean zerrendatutako tailerrak antolatu ditu datozen asteetarako. Eman izena ahal bezain laster, plazak mugatuak baitira. -Sukaldaritza-tailerra. Pizza: martxoaren 21ean izango da Gaztetxokoan. Ikasi jaki italiar gozo hau aditu baten antzera prestatzen. -Archery Tag: martxoaren 28an. Udal-pilotalekuan izango da. Arku-tiro profesionalean inspiratutako kirola da, baina bestelako munizioa darabil. Arauek baloi-presoaren, paintballaren eta arku-tiro tradizionalaren elementuak konbinatzen dituzte. Etorri ezagutzera! -Teknologian pentsatzen: Unboxing Instagram. Apirilaren 3an, ostirala, izango da, Gaztetxokoan. Unboxing fenomenoa arrakasta ari da izaten Youtuben eta sare sozialetan, baina kutxa batetik zerbait berria ateratzeak ere baditu bere arauak.

EUSKERA 237.indd 9

TURANDOT ZINEMA-OPERA

Oporrez euskaraz gozatu nahi baduzu, Berbalagunek “Udako Ibiltariak” proposatzen dizkizu. Bi ibilbide dira, bakoitza 15 egunekoa. Lehenengoa, uztailaren 17tik 31ra bitartean egingo da eta Gorbeiako natura-parketik Isabaraino iritsiko da. Bigarrena, abuztuaren 1etik 15era egingo da; Arabako Oion herrian hasi eta kostaldeko Lekeitio herri ederrean amaituko da. Izena emateko epea apirilean hasiko da eta 595 euro ordaindu beharko dira. Mugi zaitez, plazak mugatuak baitira. Informazio gehiago: enkarterri@aek.eus edo 671070044.

KZguneko ikastaroak Martxoko ordutegia: 9:00etatik 13:00etara. Apirileko ordutegia: 16:00etatik 20:00etara. -Mekanografia. Has zaitez zerotik: martxoaren 23tik 27ra, 11:00etatik 13:00etara. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: martxoaren 30ean eta 31n, 11:00etatik 13:00etara. -Planifikatu zure bidaia: apirilaren 1etik 3ra, 18:00etatik 20:00etara. -Mantendu aktibo Google Fit eta Wikiloc-ekin: apirilaren 6an, 18:00etatik 20:00etara. -Ukituak eman argazkiei zure smartphonean: apirilaren 7an eta 8an, 18:00etatik 20:00etara. -Ikasi Googleren aplikazioekin kudeatzen: apirilaren 20tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara. -Zure smartphoneko musika-aplikazioak: apirilaren 30ean, 18:00etatik 20:00etara.

Giacomo Puccinoren azkeneko operak ez du aurkezpenik behar. 20 urteren ostean, Turadot 2018. urtean itzuli zen Teatro Real antzokira, ekoizpen berri batekin, XX. eta XXI. mendeetako zuzendari garrantzitsuenetako baten eskutik: Robert Wilson, The Life and Death of Marina Abramovic eta Pelléas et Mélisande ekoizpenetako irudi ahaztezinen sortzailea. Italiako errepertorioko izenburu handi honek aktore paregabeak ditu, horien artean Nina Stemme, Gregory Kunde eta Yolanda Auyanet; eta horien guztien buru Teatro Real antzokiari lotutako musika-zuzendari bat: Nicola Luisotti. Iraupena: 120 min.; italieraz abestuta dago; Pucciniren musika, Teatro Realeko abesbatza eta orkestra titularrak eta ORCAMeko abeslari txikiak. Martxoaren 20an (ostirala), 20:00etan, Klaret Antzokian.

ZURRUMURRUEN KUDEAKETARI BURUZKO TAILERRA

Datorren martxoaren 26an, Matiz Elkarteak eskainitako “Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak” izeneko prestakuntza-saioa egingo da Kultur Etxean. 19:00etatik 20:30era izango da. Nola funtzionatzen dute zurrumurruek? Nola eragiten digute? Zein da aurreiritzien, estereotipoen, zurrumurruen eta diskriminazio sozioekonomikoaren arteko harremana? Eta, nola erantzun eta baliogabetu dezakegu zurrumurruak zabaltzea? Galdera horiek eta beste asko erantzungo dira etorkinei eta errefuxiatuei buruzko zurrumurruei aurre egiteko tailer praktiko honetan. Ez izan zalantzarik, eta parte hartu!

10/3/20 14:23


10

KRONIKAK

INAUTERIAK, SAHARAR JAIA, BASQUETXOK JAIALDIA, BEHE REN ASTEA: BALMASEDA EZ DA GELDITZEN! Inauteriak

Azken asteotan hainbat jarduera eta ospakizun izan dira Balmasedan. Inauteriekin hasi ginen; aurten berrikuntzak ekarri zituzten eta San Juan plaza izan zuten ardatz. Mozorro lehiaketaren irabazleak honako hauek izan ziren: 14 urtetik gorakoak: ·1. saria: Ostadarrak tribua ·2. saria: Barraskiloak ·3. saria: Kadaguako piratak ·4. saria: Aingeru eta Deabruen mundua 14 urte arte: ·1. saria: Lol Surprise

·2. saria: Kadagua tribua ·3. saria: Malvadas Balma ·4. saria: Donut Worry be hippie Banakako mozorrorik onena: La pianista Ongien girotutako denda: Gonzalo Decoración Eta tostadarik onenak, partaidetzako errekor historikoa lortu zuen txapelketa honetan, Jonek, Amorratuak 2k eta Koldo Zatonek egin zituzten. Baina garrantzitsuena gure hiribildua kolorez bete zuen parte-hartzea izan zen, eta horregatik oso eskertuta gaude.

Saharar jaia

Saharar komunitateak otsailaren 27an ospatu nahi izan zuen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 44. urteurrena. Horretarako, publikoari irekitako festa bat eskaini zuten, non beren borrokari buruzko hitzaldiak, henna tatuajeak edo arabiar kaligrafia eta sukaldaritza bezalako tradizioen inguruko tailerrak egin zituzten, besteak beste. Ezagutzea maitatzea da; horregatik, horrelako ekitaldiak integraziorako festa bat dira.

Alkateak eta Zinegotziek Herri Martxaren kamiseta janzten dute

Saharar jaia Hiribildua hobeto ezagutzeko bisita gidatu batekin hasi zen

EUSKERA 237.indd 10

J. M. San Vicentek lagatutako argazkiak

10/3/20 14:23


11

, BEHERAPENEN AZOKA ETA EMAKUMEA-

Zuhaitzaren Eguna Joan de martxoaren 10ean, Udaleko Ingurumen sailak Zuhaitzaren Egunaren ospakizunari ekin zion berriro. Horretarako, Mendia HLHIko eta Zubi Zaharra ikastolako 10 eta 11 urteko ikasleak gonbidatu zituen tokiko hainbat zuhaitz landatzera La Garbea gunean. Autobus bat pleitatu zen horretarako, eta, txandaka, haurrek aire zabaleko jardueraz gozatu zuten, zuhaitzez betetako azalerak babestearen inguruan kontzientziatzeaz gain. Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak eman ditu dohaintzan.

Buen ambiente en el Basquetxok

Emakumeen Egunaren VI. Herri Martxa

Basquetxok jaialdia Basquetxok jaialdira hurbildu diren pertsonen eta enpresa ekoizleen erantzuna izugarria izan da. Ponentziak, dastatzeak, tailerrak... antolatutako ekitaldi guztiak bete dira. Eta asko izan dira “bean to bar” txokolatearen eta Kantauriar eskualdeko espezialitateko kafearen jaialdirik handienean egindako ekitaldiak. Ez da gutxi! Benetako urre beltzak Balmasedako erdigunea hartu du luzaroan gogoratuko den jaialdi batean. Zorionak!

Beherapenen azoka Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren dirulaguntzarekin antolatzen da azoka hori urtero, eta aurten Horcasitas jauregian egin zen berriro. Giroa oso animatua izan zen, hogeigarren edizio honetan hamar bat saltokik eskaini zituzten deskontu bereziei esker. Ezusteko oparietarako, musikarako eta animaziorako denbora ere egon zen... eta, jakina, jirafa-maskota ez zen falta izan hitzorduan. Horrelako jarduera zehatzetan

EUSKERA 237.indd 11

parte hartu nahi baduzu, orain egin dezakezu, atxiki beharrik gabe. Informa zaitez 946 800 738 telefonora deituz (Juan Antonio), eta eman bultzada bat zure saltokiari.

Emakumeen Astea Eta martxoaren 8arekin, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, Emakumeen Astea iritsi zen, berdintasunean oinarritutako bizitza askoz hobea dela gogorarazteko helburua duten egunak. Erakunde Adierazpenarekin hasi zen, hitzez hitz gure blogean (www.balmaseando. eus) aurki dezakezuna. Horrez gain, IV. Berdintasun Plana aurkeztu zen eta “Emakumeak Aurrera” Herri Martxa arrakastatsuaren edizio berri bat egin zen. Oraingo honetan, inskripzioetan bildutako guztia (4.440€) Bizkaiko Ostomizatuen ARGIA Elkartera bideratu zen. Eskerrik asko programa osatzen lagundu duten elkarte guztiei eta parte hartu duten pertsona guztiei. Mundu berdinzale baten alde borrokan jarraitzen dugu.

Frankismo garaian Balmasedan gertatutako hilketen aurkako kereila Martxoaren 6an, Balmasedako Udalak, Balmaseda 1937 oroimenerako elkartearen laguntzaz, gure hiribilduan gertatutako frankismoko hilketen aurkako kereila bat aurkeztu zuen. Udalbatza osoak salatzaileei eta birgaitutako Udaleko langileei aintzatespena egin ondoren, omentzeko ekitaldi xume bat eta hitzaldi labur bat egin ziren, kereila ofizialki auzitegian erregistratu baino lehen. Hala, beste urrats bat eman da justiziak frankismoa eta horren arduradunak formalki kondenatzeko eta biktimei barkamena eskatzeko, eta, ahal den neurrian, jasandako sufrimenduarengatik ordaintzeko.

10/3/20 14:23


12

UDALBATZA ETA INFORMAZIO INSTITUZIONALA Martxoaren 9ko osoko bilkura Martxoaren 9an ezohiko osoko bilkura bat egin zen. Bertan, 2020ko apirilaren 5eko Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa egin zen.

Hurrengo ohiko osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura datorren hilabete bakoitiaren lehenengo ostegunean egingo da; hau da, maiatzaren 7an. 18:30ean izango da, udaletxeko lehen solairuko osoko bilkuren aretoan.

Balmasedan arau-hauste penalak jaitsi dira Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, 2019. urtean ia arau-hauste penal guztiak murriztu ziren, aurreko urteko datuekin erkatuz gero. Salbuespen handiena ebasketa da. 45 kasutik 55era pasa dira. Halaber, bi kasu daude tortura eta segurtasunaren aurkakoak, 2018. urtean halakorik ez egon arren. 7 kasutan motor-ibilgailuak lapurtu dira, 2018ko 4ren aldean. Nabarmenki jaitsi dira lesioak (38tik 25 kasura), ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak (189tik 158ra) eta segurtasun kolektiboaren kontrakoak (16tik 7ra). Ez dago erailketarik, ezta sexu-askatasunaren aurkako kasurik ere. Ez da gauza bera gertatzen eskualdean eta probintzian. Horietan, delitu penal guztiak igo dira (probintzian tortura eta duintasunaren aurkakoa izan ezik). Dena den, eskualdean ez da erailketarik izan. Enkarterrin azpimarratu behar da 60 lesio-kasu berri eta ondarearen nahiz ordena sozioekonomikoaren aurkako arau-hausteen 54 kasu berri egon direla, 2018. urteko datuen aldean.

Enkarterri Open Lab/Bizi jardunaldiak Horcasitas jauregian Enkarterri Open Lab/ Bizi bi jardunaldi egingo dira martxoaren 17an eta 26an, 11:00etatik 13:30era. Lehenengoan, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak gidatuta, bere plan estrategikoa, kontsumo joerak eta esperientzia arrakastatsuak ezagutuko ditugu. Gainera, parte hartzen duten Enkarterriko ekimenek euren proiektuak aurkezteko aukera izango dute. Bigarren jardunaldian, Eroski taldeko arduradunak izango dira topaketaren protagonistak, eta lehen pertsonan aurkeztuko dituzte tokiko produktua sustatzeko duten estrategia eta gaur egun lantzen ari diren proiektuak. Izena emateko, honako esteka hauetan aurkituko duzun formularioa bete beharko duzu: https://cutt.ly/CtrrlRr eta https://cutt.ly/ AtrtoCd.

EUSKERA 237.indd 12

MARTXOAREN 5EKO OHIKO BILKURA 2020ko otsailaren 6ko bilkurako akta aho batez onetsi ondoren, iraunkortasun ekonomikoari buruzko txostenaren berri eman zuen Aitor Larrinaga alkateak. Aurrekontuaren egonkortasunari buruzko txostenak ondorioztatzen du 2019an egindako lau aurrekontu-aldaketek ez dutela Udalaren finantza-egonkortasuna arriskuan jartzen; izan ere, diru-sarrera arrunten gaineko zorraren bolumena % 7,31 da, Bizkaiko Foru Aldundiak helburu gisa ezarritako % 60 hori baino askoz txikiagoa, bai eta zorra aldez aurretik itzultzeko irizpideak ezartzen dituen foru-dekretuan ezarritako % 35 baino txikiagoa ere. Hornitzaileei ordaintzeko epeak eta diruzaintza plana betetzen dira. Kreditu-aldaketa horien finantza-gastuak ez du etorkizuneko finantzaegonkortasuna arriskuan jartzen. Eguneko hirugarren puntuan, 125. zenbakiko erabilera publikoko mendian jabari publikoko emakida berritzeko eskaerari ezezkoa ematea bozkatu zen, ustiapen-baldintzak ez betetzeagatik; izan ere, oso gutxi erabiltzen dira. Jarraian, aho batez onetsi zen Balmasedako Udalaren jabetzako zenbait ondasun Udal Inbentarioan sartzea, jada Jabetza Erregistroan inskribatuta zeudenak. Gai hau erregularizatzeko udal-langileek egindako lan zehatza ere eskertu nahi izan zen. Ondoren, udal-kiroldegia kudeatzeko kontratuaren lehenengo luzapena onetsi zuten. Guedan enpresa emakidadunarekin egindako kontratuak aukera ematen zuen

urtebeteko bi luzapen egiteko. Oraingoz, Guedanek lanean jarraituko du 2021eko apirilaren 30era arte (379.520 €-ko zenbatekoan). Aurreko puntuan bezala, udal-eraikinak garbitzeko kontratuaren bigarren luzapena onetsi zen. Kontratu hori Urbegi Servicios Auxiliaresek eta Urbegi Servicios de Medio Ambientek osatutako ABEEarekin ematen da, eta urteko 242.000 euroko kostua du. Ondoren, El Carmen eguna (ekainaren 8a) izendatu zen 2021. urterako tokiko jai, San Severino larunbata izango zelako. Premiazko prozedura bidez, zortzigarren puntua gehitu zitzaion gai-zerrendari: 2020ko Udal Aurrekontua behin betiko onestea. Aurkeztutako alegazioak ezetsi ondoren (kasu honetan ELA sindikatuak aurkeztu zituen), aurrekontua desgaitzeko indarrik eta oinarririk ez zutela iritzita, besterik gabe onetsi zen. Udalbatzako organoen kontrolari eta fiskalizazioari buruzko bigarren zatian, talde guztiek erakunde-adierazpen bat onetsi zuten. Adierazpen horretan, martxoaren 8a dela-eta, konpromisoa hartzen da berdintasuna lortzera bideratutako udal-jarduera estrategiko guztietan genero-ikuspegia txertatzen jarraitzeko, eta borroka horretan jarraituko dela berresten da. Horrez gain, herritarrei berdintasunaren aldeko konpromisoak hartzeko gonbidapena egiten zaie. Adierazpena osorik irakur dezakezu udal-blogean (balmaseando.eus). Azkenik, EAJk 6 eskaera eta 13 galdera aurkeztu zituen.

AZTERGAIEN ZERRENDA 2020ko otsailaren 6an eginiko saioko akta onestea 125. zk-ko Onura Publikoko Mendian emakida berritzeko eskaria ez onestea

ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

Udalak dauzkan ondasun batzuk Udal Inbentarioan sartzea onestea.

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

Kirol Instalazioak ustiatzeko kontratuaren lehenengo luzapena onartzea. Udal eraikinak garbitzeko kontratuaren 2. luzapena onartzea. 2021erako herri jaia finkatzea 2020ko Udal Aurrekontuak onestea Martxoaren 8ko erakunde adierazpena onestea

KONTRA

CLI, EAJ, EH BILDU

ABSTENTZIOA

TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU

EAJ, TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU

EAJ, TALDE SOZIALISTA

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EH BILDU

EAJ

TALDE SOZIALISTA

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

10/3/20 14:23


13

Zein da zure udalerri-proiektua? Balmasedako Udala HAPO berria (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) izapidetzen hasi da. HAPOa oso tresna garrantzitsua da, gure hiribilduaren hiri-plangintzarako oinarria izango delako eta zer udalerri izan nahi dugun definituko duelako. Joan den otsailaren 27an egin zen lehenengo bilera informatiboaren ondoren, hurrengo urratsa inkesta bat argitaratzea izan da, herritarrek gai garrantzitsu honen inguruan duten iritzia ezagutzeko. Martxoaren 30era arte bete dezakezu, https://bit.ly/2PxNc4C helbidean klikatuta edo HAZn, Emakumearen Etxean edo Errotarena Kiroldegian aurkituko dituzun formularioak beteta. Aitor LLanok eta Aitor Larrinagak akordioa sinatu dute

LEGEALDI-AKORDIOA CLI eta EH Bildu alderdiek balio politiko eta sozialekin lotutako zeharkako ardatzetan oinarritutako legealdi-akordio bat sinatu dute Balmaseda emankor, justu eta solidarioagoa lortzeko. Akordioak sail guztiei eragiten die, eta honako hauek jorratzen ditu: herritarren parte-hartzea, justizia soziala eta elkartasuna, balmasedar guztien arteko berdintasuna −feminismoa tresna gisa erabilita−, ekologismoa larrialdi klimatikoaren aurrean eta euskalduntzea. Adibidez, ezinezkoa da hirigintzaz hauek kontuan hartu gabe mintzatzea: ikuspuntu ekologista (berdeguneak, produktu ez kutsagarriak...), feminismoa (puntu beltzak hautematea), justizia soziala (auzoen arteko oreka), euskara (izendapenak, publizitatea) eta herritarren parte-hartzea (auzo-kontseiluak, batzar

KORONABIRUSA PREBENITZEA

irekiak). Hori konstante bat izango da, sail guztietan errepikatuko dena. Balmaseda balmasedar guztiena da; ezinbestekotzat jotzen dute gobernatzeko moduaren funtsa aldatzea. Alde horretatik, demokrazia parte-hartzailea herritarrak gobernagarritasunean inplikatzeko tresna gisa ikusten dute, lau urtean behin bozkatzetik harago. Akordioa sinatu dutenek konpromisoa hartu dute parte-hartze politikoko hainbat ereduri bide legala zabaltzeko, uste baitute indar eta inteligentzia kolektiboak Balmaseda lotuagoa, kontzienteagoa eta arduratsuagoa sortuko duela, batez ere gertuko inguruneari dagokionez. Gainera, udal-politika gardena lortu nahi dute, interes partikularren eraginik gabe.

KULTURA- ETA KIROLELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Kirol- edo kultura-elkarteren bat baduzu eta jardueraren bat aurreikusi baduzu, martxoaren 27ra arte eskatu ditzakezu Udalak erakunde horiei ekonomikoki laguntzeko abian jarri dituen dirulaguntzak. Jarduera zehatz baterako finantzaketa lortu nahi baduzu edo urteko jarduera-programa aurrera eraman nahi baduzu, ez galdu aukera hau. Oinarri guztiak martxoaren 4ko BAOn daude argitaratuta. Guraso-elkarteak ez dira onuraduntzat hartuko dirulaguntza hauetan. Zure eskaera HAZn eta www.balmaseda.eus webgunean aurkeztu dezakezu.

EUSKERA 237.indd 13

Faseak: HERRITARREN PARTAIDETZA PROGRAMA 1. HASIERAKO AURRERAPENA + HASIERAKO DOKUMENTUA (IEE edo Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa). Erredakzio taldeak informazio garrantzitsu guztia bilduko du. 2. AURRERAPENA Aurrerapen Dokumentuan irudi orokor bat lortu nahi da, udalerria nolakoa izan behar den erakusteko. JENDAURREAN JARTZEA + IRADOKIZUNAK 3. HASIERAKO ONESPENA + ISA (IEE) Planak xehetasunez sakontzen du gai berezietan, Aurrerapenean ezarritako jarraibide orokorrei jarraituz. Ondoren, IEEan igorritako ingurumen-memoria eskatu eta sartuko da (proposamenek izan ditzaketen inpaktuak identifikatu eta ebaluatuko ditu, beharrezko neurriak ezartzeko). JENDAURREAN JARTZEA + ALEGAZIOAK 4.- BEHIN-BEHINEKO ONARPENA Dokumentuak onartutako alegazioak jasoko ditu. HAPOaren bertsio berria behin-behinean onartuko du Udalak. 5. BEHIN BETIKO ONARPENA Behin-behinean onartutako dokumentua Lurralde Antolamendurako Batzordera bidaliko da. Jasotako argibideekin, erredakzio-taldeak Udalari helaraziko dio egindako lana, behin betiko onespena lortzeko (Bizkaiko Foru Aldundia), eta argitaratu eta indarrean jartzeko.

10/3/20 14:23


14

INGURUMENA, LANA ETA MERKATARITZA

NOVIA SALCEDO BEKA-PROGRAMA

Berriro itzuli da nekazaritzako elikagaien azoka Martxoaren 7an berriro itzuli zen nekazaritzako elikagaien azoka Martin Mendia kalera, Enkarterriko produktuekin. Gure eskualdeko ekoizleek dozena erdi stand jarriko dituzte tokiko elikagaiak eskaintzeko; besteak beste, ogia eta gozokiak, eztia, barazkiak, fruta eta barazki ekologikoak, piparrak eta gazta. Gure Lurreko Merkatua hilabete bakoitzeko lehenengo eta hirugarren larunbatetan egingo da, abuztuan izan ezik; beraz, hurrengo hitzordua martxoaren 21ean izango da, 10:00etatik 14:30era bitartean. Ez galdu azoka hau eta aprobetxatu gure produktuen kalitate paregabea!

Gueñesko hegazti- eta gastronomia-azoka Gueñesek bere udal-pilotalekuen egingo den hegazti- eta gastronomia-azokara etortzeko gonbita luzatzen digu. Martxoaren 22an egingo da, San Jose ospatzeko, eta jarduera asko egongo dira. Ildo horretan, Euskal Oiloaren XIX. Monografikoa, Enkarterriko Billano Txakurren XXVI. Monografikoa eta Euskal Antzararen VIII. Monografikoa izango ditugu. Bizkaiko Txakolina ere dastatuko da, eta gazta, ogia, eztia eta artisautza- eta nekazaritza-produktuak erakutsi eta salduko dira.

Balmasedako Udaleko Enplegu Sailak, 2020 Enplegu Planaren barruan, Novia Salcedo beka-programan parte hartuko du. Ordaindutako praktika profesionalen programa da, eginiko ikasketekin lotutako gaitasun praktikoak eskuratu nahi dituzten gazteei zuzendua. Bekaren gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da, eta gehienekoa 12 hilabetekoa; eta egunean, gehienez, 7 ordukoa. Praktikaldia hilean 600 €-tik 900 €-ra ordaintzen da, ikasketa-mailaren arabera. Beketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: - 30 urtetik beherakoa izatea. - Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko ikasketak bukatuta izatea.

- Izandako prestakuntzarekin lotura duen esperientzia kualifikaturik ez izatea. - Mota honetako bekarik aurretik jaso ez izana. - Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea. Aurreko baldintzak betetzen badituzu eta zure ikasketak Udaleko sailen batean sar daitezkeela uste baduzu (Idazkaritza, Bulego Teknikoa, Obrak eta Zerbitzuak, etab.), jar zaitez harremanetan Irenerekin: balmalan@ balmaseda.eus helbidearen bidez, 946801002 zenbakira deituta, edo Pio Bermejillo 38 helbidean zuzenean.

ASTEKLIMAREN LEHENENGO EDIZIOA Klima-aldaketa hemen da jada. Gertaera horren aurrean herritarrak konpromisorantz mobilizatzeko, Asteklima antolatu da. Klima-aldaketa zer den eta horren aurrean zer egin dezakegun erakutsiko diguten jarduerak izango dituen astea da. Izan ere, ekintza orok, txikia izan arren, kontatzen du:

Asteazkena, martxoren 25a: -18:30ean: “Elikadura arduratsua eta klimaaldaketa” hitzaldia, Txaramelak eskainia. Kultur Etxea.

Astelehena, martxoaren 23a: -18:30ean: Klima-aldaketari buruzko hitzaldia, BC3k eskainia, eta klima-aldaketari buruzko hainbat neurriren aurkezpena Balmasedan. Kultur Etxea.

Ostirala, martxoaren 27a: 18:00etan: Una verdad muy incómoda: Ahora o nunca filmari buruzko hitzaldia; Al Gorek Eduardo Ochoa De Aspururekin egindako dokumental famatuaren bigarren atala da. Klaret Antzokia. -19:00etan: Una verdad muy incómoda: Ahora o nunca filmaren proiekzioa. Klaret Antzokia.

Osteguna, martxoaren 26a: -18:00etan: Ibaia garbitzeko auzolana.

EDUKIONTZI HORIEKIN LOTUTAKO ARAZOAK Ontziak birziklatzeko edukiontzi hori berriek ez dute oso hasiera ona izan gure udalerrian. Zerbitzua astean egun bakar batean eskaini ordez, bi egunetara zabaltzea lortu zen, zehazki, ostegunetan eta astelehenetan. Hala ere, otsailaren 20ko astean ez da bilketarik egin, eta edukiontziak gainezko daude ondorioz. Udala harremanetan jarri da hainbat aldiz Garbiker enpresarekin, zeina Bizkaiko Foru Aldundiak izendatu zuen zerbitzu hori eskaintzeko, eta arazoa konpondu du. Barkamena eskatzen dugu sortutako eragozpenengatik. Nahiz eta zerbitzu hori udalerriaz gaindiko mailakoa den ez dagoen Udalaren garbiketa-kontratuaren mende, tokiko erakundetik gure esku dauden neurriak hartuko ditugu horrelako akatsak berriro ez gertatzeko. Jarraian, udal-zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta administrazioen taula ikus dezakezu:

ZERBITZUA

EMPRESA

ADMINISTRACIÓN GESTORA

Balmaseda Udal. Ascan Bide-garbiketa Balmaseda Udal. Urbegi Eraikin publikoen garbiketa Enkarterriko UTE HHSen bilketa/ papera kartoia/ Mankomunitatea (Enviser/Urbegi) organikoa BFA BFA Mendi-garbiketa Ura/ EJ URA*** Ibaiak eta errekak Garbiker/BFA Garbiker** Ontzien bilketa Ecovidrio Ecovidreo* Beiraren bilketa Balmaseda Udal. Elai Lorezaintza Servicios Enkarterri Balmaseda Udal. Bideetako sastrakak kentzea Servicios Enkarterri Balmaseda Udal. Tamaina handiko hondakinak BFA Rezikleta Berrerabiltzea (ehungintza, liburuak...) Balmaseda Udal. Olio-bilketa * ECOVIDRIO: erabilera bakarreko beirazko ontzien hondakinak bildu eta bir- ziklatzeko kudeaketa-sistema integratuaren Eko3R administrazioaz arduratzen den Espainiako Enkarterriko HCP Insektu eta arratoiak hiltzea eta erakundea. Mankomunitatea desinfekzoa ** GARBIKER: Garbiker enpresa publikoa da, eta haren jabetzaren % 100 Bi- zkaiko Foru Aldundiari dagokio. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren parte da. *** URA: Uraren Euskal Agentzia Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen bidez sortu zen, eta zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde publikoko izaera juridikoa du, nortasun juridiko propioarekin. Ingurumenari buruzko Eusko Jaurlaritzaren sailaren parte da.

EUSKERA 237.indd 14

10/3/20 14:23


15

BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111

AGENDA

14

Los Miserables filma martxoa 19:30 eta 22:30 (larunbata) Klaret Antzokia

15

martxoa

Los Miserables filma 19:30 Klaret Antzokia

16

Los Miserables filma 19:30 Klaret Antzokia

(igandea)

martxoa (asteleh.)

17

“¿Dónde están las artistas? Arte y Feminismos” martxoa mintegia (asteartea) 18:30. Horkasitas jauregia

18

martxoa (asteazk.)

19

martxoa

Parásitos filma 19:30 Klaret Antzokia

martxoa

Turandot zinema-opera 20:00 Klaret Antzokia

(osteguna)

20

(ostirala)

21

martxoa (larunbata)

22

martxoa (igandea)

23

martxoa Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: giltza anitz, betaurrekoak eta patinete bat.

EUSKERA 237.indd 15

“¿Dónde están las artistas? Arte y Feminismos” mintegia 18:30. Horkasitas jauregia “Amets egiteko ipuinak” ipuin-kontaketa 18:30. Udal-liburutegia

(asteleh.)

25

martxoa (asteaz.)

Elikagaien azoka 10:00-14:30. Martin Mendia k. Sukaldaritza-tailerra: pizza 18:00. Gaztetxokoa Lur eta Amets filma 19:30. Klaret Antzokia Parásitos filma 22:30. Klaret Antzokia Lur eta Amets filma 17:00. Klaret Antzokia Parásitos filma 19:30. Klaret Antzokia Parásitos filma 19:30. Klaret Antzokia Klima-aldaketari buruzko hitzaldia 18:30. Kultur Etxea “Alimentación responsable y cambio climático” hitzaldia 18:30. Kultur Etxea

26

martxoa

(osteguna)

27

martxoa (ostirala)

28

martxoa (larunbata)

29

martxoa

Auzolana 18:30. Cadagua ibaia Irakurketa-kluba gazt. 18:30. Udal-liburutegia “Estrategias comunicativas y emocionales de gestión de rumores” hitzaldia 19:00. Kultur Etxea “Una verdad muy incómoda: ahora o nunca” filma eta hitzaldia 18:00. Klaret Antzokia Archery Tag tailerra 18:00. Udal-pilotalekua The Gentlemen: Los señores de la mafia filma 19:30 eta 22:30 Klaret Antzokia The Gentlemen: Los señores de la mafia filma 19:30. Klaret Antzokia

(igandea)

30

martxoa (asteleh.)

31

The Gentlemen: Los señores de la mafia filma 19:30 Klaret Antzokia

Zinegoak martxoa 19:30 (asteartea) Klaret Antzokia

3

apirila

(ostirala)

4

apirila

(larunb.)

9

apirila

(osteguna)

10

apirila

(ostirala)

22

apirila

(asteazk.)

“Pensar en tecnología: Unboxing Instagram” tailerra 18:00. Gaztetxokoa Nekazaritzako elikagaien azoka 10:00-14:30 Martin Mendia kalea Pausoen prozesioa 19:00. San Severino plaza Ostegun Santuko antzezpena 21:30. San Severino plaza Ostiral Santuko antzezpena 9:30. San Severino plaza Ehorzketaren prozesioa 19:00. San Severino plaza Isiltasunaren prozesioa 21:30. San Severino plaza M. Dapenari buruzko hitzaldia 18:30. Horkasitas jauregia

10/3/20 14:23


HERRIKO MERKATARITZA

BESTELAKOAK

16

SERAFÍN PALAZÓN ARGAZKIESTUDIOA, SAREAN

IRAGARKI LABURRAK LANA

Serafín Palazón argazki-estudioak negozioeredua aldatu du. Azken sei urteetan zehar gure artean egon da fisikoki, eta orain sarean jarraituko du argazkilaritza-zerbitzuak ematen. Zuen familia-ekitaldietako, ezkontzetako, jaunartzeetako, bataioetako eta enpresa-erreportajeetako argazki naturalak edukitzeko, jarri harremanetan estudioarekin: - 616 216 336 telefono-zenbakian

- posta elektroniko bidez: serafinpalazon@ gmail.com - Whatsapp bidez - Facebook eta Instagram bidez - www.serafinpalazon.es webgunean Azken urteetan eskainitako profesionaltasuna, konfiantza eta gertutasuna mantendu egingo dira estudioak sareko arreta emango duen etapa berri honetan.

AZKEN ORDUA

EMAKUMEA RODETEN LANETAN

Martxoaren 28an eta 29an Roberto Rodet Villa margolari balmasedarraren obraren zati bat ezagutzeko aukera izango dugu berriro ere, bere estudioa izandakoan, San Severino Plaza 8an hain zuzen. Kasu honetan, bere margolanetan emakumea nola agertu den ikusiko dugu. Bisita gidatuak 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era izango dira. Igandean, hilak 29, bakarrik goizez.

-Montes Designek langileak behar ditu bulegorako, delineatzaileak edo antzekoak. Beharrezkoa da AutoCadeko ezagutzak izatea. Adina: 19 urtetik 27 urtera. Interesdunek 947.140.496 telefonora deitu ahal dute, edo contabilidad@mobilairiomontes. com helbidera mezu elektroniko bat bidali. -Montes Design enpresak mantentze-lanetako langileak behar ditu. Eskakizunak: elektrizitateko edo mekanikako goi-mailako gradua. Interesdunek 947.140.496 telefonora deitu ahal dute, edo contabilidad@mobilairiomontes.com helbidera mezu elektroniko bat bidali. - Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213.

SALMENTA -Hozkailua salgai. 648984228. - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai Lehendakari Agirre 3 helbidean, Medicias Naturales dendaren ondoan. -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru Plaza, 4-3F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

EUSKERA 237.indd 16

Telefonoa: 626 09 28 92 Faxa: 94 680 16 37

10/3/20 14:23


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.