DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA
EUSKARA 238.indd 1
22/9/20 13:29
2
AZALEAN
“AUZOETATIK BALMASEDA EGITEN”
·Irailaren 21etik urriaren 9ra: Presa Encimera, Enkartarri etorbidea eta Penilla
EUSKARA 238.indd 2
22/9/20 13:29
3
TEN” PROIEKTU BERRIA ABIAN DA Zer proposatuko zenuke zure auzoa hobetzeko? Hori da Balmasedako Udaletik herritarrei egin nahi diegun galdera. Horretarako, partaidetza sustatuko duen proiektu berri bat abiarazi dugu: Auzoetatik Balmaseda egitenHaciendo Balmaseda desde los barrios. Auzoak hobetzen baditugu, Balmaseda hobetuko dugu. Eta ba al dago haietan bizi diren herritarren laguntzarekin egitea baino modu hoberik? Horregatik, auzoz auzo joango gara, eta herritarren proposamenak jasoko ditugu. Penillatik, Enkarterri etorbidetik eta Presa Encimeratik hasi gara, baina auzo guztietatik pasako gara. Garai gogorra bizitzea egokitu zaigu, eta COVID19ak eragindako pandemiaren ondorioz aurrekontuan murrizketak espero diren arren, proiektu honen bidez euro bakoitza optimizatu eta pertsonen bizitza hobetzera bideratu nahi dugu. Metodologia sinplea da: gutxi gorabehera hilabetez, proposamenak jaso eta aztertuko dira, eta Aitor Larrinaga alkatea bera izango da erantzunak itzultzeko liburuxka entregatuko duena. Gero, prozesua amaitzeko, obrak gauzatuko dira, bideragarriak badira. Gutxi gorabehera sei hilez behin, auzo batean jardungo dugu, inguruko liburuxka zehatzak postontzietan banatuko ditugu, proposamenak jasotzeko hainbat postontzi jarriko ditugu eta aurrez aurre entregatu behar diren liburuxkak jasotzeko data ezarriko dugu. Guztion artean Balmaseda bizitzeko leku hobea izatea lortu dezakegu.
Zer proposamen egin ditzakezu Auzoetatik Balmaseda egiten prozesuan?
Jardun-arloak Prozesuaren jardun-eremua honako hau izango da: Presa Encimera, Enkarterriak Etorbidea eta La Penilla.
Zonan egin daitezkeen hobekuntzak, obra txikietarako aurrekontuarekin.
Zer egingo dugu iradokizun guztiak biltzerakoan? Iradokizunak teknikoki aztertu eta baloratuko dira, lehentasunak ezartzeko eta adosteko zeintzuk egin ahal izango diren eta zeintzuk ez, eta emaitzak udalaren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira. Gainera, itzulketa-dokumentu bat diseinatuko da, eta prozesua barne hartzen duen eremuko etxe guztietan postontzietan banatuko da.
EUSKARA 238.indd 3
Zein proposamenek ez dute lekurik? Adibideak: 1. Kaleak, parkeak eta/edo auzoak guztiz berrurbanizatzea.
Parte hartzeko bideak Aurrez aurre: ·Ebakigarria inguruko informaziopaneletan dauden postontzietan utziz. ·Irailaren 29an, asteartean, 11:00etatik 14:00etara Osasun Zentroan eta 16:00etatik 19:00etara Plaza Gorrian jarriko dugun karpan. Online: ·Online galdetegia. ·QR kodearen bidez.
2. Ekipamendu handiak, kiroldegiak, igerilekuak, osasun-zentroak eta abar eraikitzea edo handitzea. 3. Udalaren eskumenekoak ez diren eskuhartzeak.
22/9/20 13:29
4
KONTA, KONTATU
PEDRO DE TERREROS BALMASEDARRA, AMERIKA KONTINENTEA ZAPALDU ZUEN LEHEN EUROPARRA (1go KAPITULUA) “Balmaseda en América. Emigración, Actividades y Valores de los Balmasedanos en el Nuevo Mundo de 1492 a 1900” liburua irakurri dutenek baieztapen harrigarria topatu dute obraren hasieran: “balmasedar bat izan zen Amerikako kontinentea zapaldu zuen lehen europarra”: XV. mendearen amaiera. Pedro de Terrerosen garaia XV. mendearen amaieraz mintzo gara, eta Pedro de Terreros aipatu dugu, zeina, aztarna historiko guztien arabera, Balmasedakoa zen jatorriz, nahiz eta ez zen oso ezaguna herrian. Izan ere, garai hartan, balmasedar batzuk Sevillan bizi ziren, bertatik abiatzen baitziren merkataritzako itsaso-espedizioak Afrika iparraldera, Kanariar Uharteetara, Madeirara, Azoreetara eta Mediterraneora. Ibilbide horietan, gaztelarren espedizioek bat egiten zuten portugaldarren espedizioekin, Afrikako kostan ibiltzen baitziren; oso zaila zen kontinentearen barruan sartzea. Kostaren lerroa hegoalderantz jarraituta, lusitaniarrek, nabigatzaile adituak, Esperantza Oneko Lurmuturra igaro zuten (garai hartan Ekaitzen Lurmuturra izenekoa) Ozeano Indiarrera jarraituz, Indiara eta Moluketara; bertatik ekartzen zituzten “espeziak”, garaiko merkataritza-altxor preziatuena. Espezien Ibilbidea deskubritu eta monopolizatu zuten itsasoz, Zetaren Ibilbidea baliatzen zuen lurreko ibilbide tradizionala ordezkatzeko. Azken hori Asiako kontinentean barrena murgiltzen zen, eta otomandarren hedapenaren eta Konstantinoplaren erorketaren ondorioz, XV. mendearen erdialdean, oztopoak ugaritu ziren bertan. Horrela heldu zen Vasco de Gama portugaldarra Indiara 1498an. Urte hartan bertan Cristobal Colonek bere hirugarren bidaia egin zuen “Indietara”. Bidaia horretan, zehazki, espedizioa lehorrera heldu zen, hau da, Amerikako kontinenteko kostara, eta ez uharteetara, aurreko bi espedizioetan bezala. XV. mendearen amaieran, gaztelarren esplorazio-basea Sevillan zegoen. Logikoa da Anda-
EUSKARA 238.indd 4
Colonek bere hirugarren bidaian erabilitako ibilbidea. Phirosiberiaderivative work: Phirosiberia (talk) - wikimedia commons. Trinitatetik hurbil lehorra ukitu zuten eta Amerikan jaitsi ziren. luziako kosta atlantikoa aukera izana Indietara joateko espedizioetarako abiapuntu moduan: Sevilla hiri handia, Guadalquivir nabigagarriaren itsasoratzea, Sanlucar de Barramedako portu irekia, Palos de Moguer... Sevillan Balmasedako Sancho eta Juan de Urrutia bizi ziren, eskala handiko merkataritzan ibiltzen zirenak.
Nor izan zen Pedro de Terreros? Gure protagonista, Pedro de Terreros, 1461 inguruan jaio zen Balmasedan, eta Maria Herrera Camacho sevillarrarekin zegoen ezkonduta, zeina Martín eta Vicente Pinzón anaia famatuen familiakoa zen, garaiko armadore eta merkatari aberatsak. Horregatik, Colonek bere espedizio atlantikoa proiektatu zuenean, haiek eta haien Terreros senidea ere batu ziren. Pedro de Terreros Colonek eta Pinzón anaiek estimatzen zuten gizona zen. Idazten eta irakurtzen zekien (ez zen ohikoa XV. mendearen amaieran), eta “Indietara” joan aurretik
testamentua egin zuen: horrek frogatzen du bazituela ondasunak. Itsasontzian almirantearen mahaizaina edo zerbitzaria zen, flotako itsasontzi nagusian. Bere lana zen hornidura eta erosketak berrikustea eta almirantearen mahaian zerbitzatzea. Nagusiek estima handia zioten, eta bere lana garrantzitsuenetako bat zen espedizioan. Izan ere, Colonen lau bidaietan kargu hori izan zuen, azkenekoan izan ezik, aurrerago ikusiko dugun moduan.
Iturriak.- “Diario de Cristóbal Colón” ; “ Pedro de Terreros “ Mexiko, 1941. “ Nueva Lista documentada de los Tripulantes de Colón en 1492” Alice B. Gould. Madril, 1984. Blog honetan kontsulta daiteke: “ CrónicasdeBalmaseda.blogspot.com” Julia Gómez Prieto
22/9/20 13:29
5
BALMASEDAKO KONDERRIA Isabel II.a erregina izan zen 1833 eta 1868 Noblezia-titulu hori Isabel II.a erreginak sortu zuen 1846an, José Santos de la Hera y de artean, eta Martin de los Heros Barne Minisla Puente militarrak emandako zerbitzuen sari troa izan zen 1835etik aurrera; ondoren, kargu modura. 1792an jaio zen Sestaon, eta Perun rol ezberdinak izan zituen diputatu eta senatari nabarmena izan zuen independentzia-gudan moduan. Baina, bereziki, Errege Etxeko intenzehar, baita ondoren Lehen Guda Karlistan ere. dentea izan zen, eta, beraz, erreginaren konHaren ilobak, Blas de Villate y de la Hera fiantzako gizona, postu horrek erreginarekiko izenekoak (hura ere Sestaon jaiotakoa) titulua zuen gertutasunaren ondorioz. Beste ministro balmasedarra Ramon Gil de oinordetzan jaso zuen Balmasedako II. konde bihurtuz 1859an, osaba hil zenean. Blas izan la Cuadra izan zen, Sustapen eta Gobernazio da historiara fama handienarekin igaro dena Ministroa 1836tik aurrera, eta, ondoren, titulua eraman dutenen artean. Baina pertso- Itsasoko, Merkataritzako eta Itsasoz Bestaldeko Ministroa. naia hori beste Diputatua, senaartikulu batean taria eta zientziajorratuko dut. lari entzutetsua Titulua gaur ere izan zen. egun emakuZalantzarik me batena da, gabe, bi gizonek Alicia Parra erreginarengan Vidalena. Mautzi zuten aztardrilen jaio zen nak zerikusia 1981ean, eta izan zuen 1.000 2012an aitapezetako dogatik jaso zuen haintzarekin, Isaoinordetzan, bel II.ak 1865ean B a l m a s e d a ko egin zuena BalVII. kondesa bimaseda udalerri hurtuz. txit goreneko Baina agian Ospitale-Egoitza balmasedarroi Santua eta Erruki interes hanEtxea eraikitzeko, diena eragiten bi ministroak dadiguna zera goeneko zendu da: zerk bultzazirenean. Horrela tu zuen Isabel deitu zitzaion gaII.a erregina rai horretan Leon B a l m a s e d a ko José Santos de la Hera y de la Puente Trucíos Egoitzari. ko n d e r r i a r e n Politikari moduan izan zituzten merituenganoblezia-titulua sortzera? Zergatik ezagutzen tik, eta, kontuan hartuta Martin de loa Herosek zuen gure udalerriaren izena? Baliteke lehen kondea, José Santos de la Historia de Balmaseda idatzi zuela eta Ramon Hera y de la Puente, Balmasedako jatorrikoa Gil de la Cuadrak zientziari eta geografiari izatea, abizenengatik dirudien moduan; izan ekarpenak egin zizkiela, bidezkoa litzateke ere, de la Puente izenekoak bandokide oinazta- udalerriak haiei kale bat, plaza bat edo kantoi rrak izan ziren, eta San Severino plazan zuten bat eskaintzea, aintzat hartuta Martin de los familia-dorrea. Abizen horrek eta de la Hera Herosek kale zabalak dituela Madrilen eta Bilbon. abizenak gure artean jarraitzen dute. Pertsonalki, ez baitut topatu hori baieztatzen Miguel Ángel Álvarez duenik, bere erregealdian bi ministro balmasedar eduki izanak baduela eraginik uste dut.
Gutuna Kubatik Pedro Carlos Bravo Pérez doktoreak Kubatik idatzi digu bere Balmaseda maitean koronabirusa zer-nolako garapena izaten ari den jakiteko, bereziki bere familiagatik kezkatuta (Esnal, Ulanga, Taranilla, Barcenilla eta Laura Miguel Martínez).
Babes Zibilak koronabirusaren aurka borrokan jarraitzen du Babes Zibileko boluntarioek janaria eta sendagaiak erosi dituzte berriz ere; horrela, hainbat adinekok ez dute etxetik beharrik gabe irten behar. Konfinamenduan zehar, Espainiako Babes Zibileko Boluntarioen Elkarteen eta Taldeen Elkarte Nazionalak dagoeneko hiru kideri domina eman die. Zorionak egin duzuen lan bikainagatik!
Nos Unimos elkartearen ikastaroak hasiko dira Nos Unimos-Unissons Nous elkarteak joskintza-, patroigintza- eta kakorratz-ikastaroak abiaraziko ditu urriaren 5ean. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, parrokiako lokaletik (Ateneo eraikinean) pasa zaitezke 10:00etatik 12:45era astelehen eta ostiraletan, eta baita astelehen arratsaldetan ere, 17:00etatik 19:00etara. Nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroan parte hartzen dutenek San Juan plazara joan beharko dute urriaren 2an, 17:00etan; izan ere, egun horretan taldeak banatuko dira eta espezialistak ordutegien eta gainerako xehetasunen berri emango die bertaratutakoei.
Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak
Decoraciones Javi
EUSKARA 238.indd 5
Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda
22/9/20 13:29
6
KULTURA
JAI BATZORDEAREN JAKINARAZPENA: SAN SEVERINO JAIAK BERTAN BEHERA
Balmasedako Udalak, jai-batzordearekin adostu ondoren eta osasun-agintaritzen gomendioei jarraikiz, 2020ko San Severino jaiak bertan behera uztea erabaki du, COVID 19ak eragindako egoera larria dela eta. Jaien gainetik guztion osasuna dago, eta, beraz, zentzuz eta erantzukizunez jokatu behar dugu, pandemia geldiarazi ahal izateko. Balmasedako Udalak, bere aldetik, gogorarazi nahi du urriaren 23an ezingo direla putxerak prestatu bide publikoan, horretarako baimena duten ostalaritza-establezimenduen kasuan izan ezik. Era berean, ezingo da kalean bazkaldu. . Egun horretan, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren presentzia indartuko da. Halaber, gogorarazten dizuegu abuztuaren 19ko EHAAn jasotako neurriek indarrean jarraitzen dutela. Neurri horiek establezimendu, ostalaritza, jatetxe, txoko, gazteen lokal eta sozietate gastronomikoei eragiten diete. Jai-batzordearen azken bileraren ondoren, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek, elkarteek, kirol-klubek, txoko gastronomikoek, ostalari eta mekatariek, hezkuntza-zentroek, pentsiodunek eta erretiratuek honako mezu hau helarazi nahi diegu herritar guztiei: Aurten balmasedarrok ez dugu inolako jairik egingo San Severino egunean. Hori dela eta, eskatzen dugu urriaren 23an jai-adierazpen publiko edo pribaturik eta jaia ospatzera eta jendea pilatzera eraman dezaketen ekintza edo jarduerarik ez egiteko. Erantzukizun kolektiboa
EUSKARA 238.indd 6
izan behar dugu eta modu eredugarrian jokatu, Kolitzarako igoeran eta Karmengo Jaietan egin dugun bezalaxe. Konponbidearen parte izaten saiatu behar dugu, ez arazoaren parte; izan ere, egoera honek osasun-, afektibitate- eta ekonomia-ondorio larriak izan ditzake, hala guretzat nola gure ingurukoentzat. Gazteei bereziki eskatu nahi diegu ahalegina egin dezatela erantzukizun handiagoz jokatzeko. Kontuan izan behar dute guztion osasuna eta bizia daudela arriskuan eta, jokabide arduratsuen bidez, eredu izan eta gizarte-konpromisoa erakutsi behar dute. Badakigu hala egingo dutela, zalantzarik gabe. Egun horretan beste herri batzuetatik gurekin bazkaltzera etortzen zaretenei eskatzen dizuegu aurten ez etortzeko Balmasedara. Hurrengo urtean besoak zabalik hartuko zaituztegu, jaiak ospatzeko eta denok batera bazkatzeko. Espero dugu hurrengo urteko jaietan ospakizun bikoitza egin ahal izatea eta denok elkarrekin egoteko aukera edukitzea, inoiz baino gehiago. Etorriko dira garai hobeak, baina orain beste lehentasun batzuk ditugu: gure helduen, haurren eta, azken batean, herritar guztien segurtasuna eta osasuna zaintzea. Hala izatea espero dugu. Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzagatik. Aurten ez! Eskerrik asko
Atxikitatutako elkarte eta talde zerrenda: EAJ -PNV EH Bildu Balmaseda CLI PSE Balmaseda Ostebal Balmasedako Txosnagune Txoko Yemaya Txoko Aike Errotari Konpartsa Txoko Gaulle Txoko Erdi Aroa Txoko Kolitza Orexinal Cofradía de la Putxera Asociación Vía Crucis Viviente ÑKU Procesión Infantil La Magdalena Procesión Santo Domingo Clinexxi Balmaberria Teatro Balmaseda1937 Colectivo pensionistas Coral Kolitza Burrunba batukada Comisión de fiestas San Ignacio Foto Skylight Jatorrak txistu taldea Balmaseda FC Eguzki Dantza Taldea CB Balmaseda (Baloncesto) Taekwondo Balmaseda Gimnasia rítmica Balmaseda Sociedad pelotazale Balmaseda Sociedad Ciclista Balmaseda Motoclub Kolitza Balmadenda Bapore atelier Hamaika Kolore Gazte Elkartea
22/9/20 13:29
7
UDA KULTURALA 2020 2020ko uda ohiz kanpokoa eta berezia izan da. Hala ere, egoera berri bati aurre egin behar izan diogun arren, Balmasedako turismoaren eta aisialdi- eta kultura-jardueren arloan zifra onak erregistratu dira uztailean eta abuztuan. Kultura sailak Balmasedako elkarte eta ekimenen aldeko apustua egin du, eta orain aurtengo Uda Kulturalaren balorazio txiki bat egin nahi dugu.
Turismoa, museoak, aterpetxeak… Gure hiribilduko ondare aberatsak turistak erakartzen jarraitzen du. Aurten, espero genuen moduan, bisitari gehienak Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorri dira, baina, urtero bezala, Kataluniako, Madrilgo eta estatu osoko jendea ere izan dugu. Segurtasun-neurriak eta edukiera-murrizketak direla eta, Balmasedako bisitarien profila aldatu egin da: gehienak bikoteak eta talde txikiak edo familiak izan dira. · Uda osoan, 92 pertsonak hartu dute parte Alboan Zerbitzu Turistikoak agentziak igandetan egiten dituen bisitaldi gidatuetan. · Museoetan 400 pertsona jaso ditugu, gutxi gorabehera, hilabete bakoitzean. Bisitariak hainbat autonomia-erkidegotatik etorri dira: Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia… Horrez gain, atzerriko herrialdeetako lagunak ere jaso ditugu: Peru, Britainia Handia, Venezuela eta Panama. · Pasio Bizidunaren Museoak 863 bisitari izan ditu ekaina, uztaila eta abuztuan zehar. · Historiaren Museoak 122 bisitari jaso ditu ekainaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean. · La Encartada Fabrika Museoak, guztira 746 bisitari izan ditu uztailan eta abuztuan. · Aterpetxeei dagokienez, uztail honetan azken hiru urteetako uztaileko okupaziorik handiena erregistratu da. Abuztuko eta
iraileko asteburu guztiak erreserbatuta genituen, baina erreserba batzuk bertan behera gelditu ziren COVIDaren ondoriozko murrizketengatik. Bisitari gehienak Donejakue bideko erromesak izan dira. · Museoak bisitatzeaz gain, Balmasedara etorri direnek egonaldia aprobetxatu dute Horcasitas jauregiko Bapore Atelier-en erakusketa ezagutzeko. Jarduera horietan ere bisitari-kopuru egokia erregistratu da, nahiz eta taldeak 10 pertsonara mugatu behar izan diren bisitaldi bakoitzean.
Kultura eta aisialdia Bapore Atelier-ek eskainitako sormen-tailer gehienetan edukiera bete egin da, bai haurrei bai helduei zuzendutakoetan. · Edukiera bete egin da 9 tailerretan; gainera, haurrentzat programatuta bazeuden ere, heldu askok galdetu dute ea izena emateko aukera zuten. · Edukiera bete egin da, halaber, Javi Barriok eta Natxo Etxebarriak egindako 2 bisitaldi gidatutan. · Eta gehieneko jende kopurua bertaratu da 3 hitzalditara. · Udako zinemak oso harrera ona izan du, osasun-murrizketak direla-eta programazio osoa eskaini ezin izan badugu ere; filmemanaldi bakoitzean ehun pertsona inguru egon dira. Horrez gain, Hamaika Kolore Gazte Elkarte sortu berriak ere jarduera batzuk gauzatu ahal izan ditu; hala nola frontenis-txapelketa, zeinetan 36 pertsonak hartu zuten parte. Horrez gain, Gazte Akanpadak egin dira Kolitzan eta Arbalitzan, horiek ere edukiera osoarekin. Ekitaldi horietan guztietan lan izugarria egin dute antolatzaileek, koordinatzaileek, begiraleek, Kulturako teknikariek, eta abar; horri esker, ez da COVIDaren kasu positibo bakar bat ere erregistratu. Zinegotzigoak eskerrak eman nahi dizkie, bihotzez, egindako ahaleginagatik. Uda bikaina, datu bikainak.
IRAGARRI ZURE ENPRESA UDALBERRIAK ALDIZKARIAN comunicacion@balmaseda.eus 657 795 811
EUSKARA 238.indd 7
22/9/20 13:29
KULTURA
EUSKARA 238.indd 8
8
22/9/20 13:29
9
Emakume idazleen astea Urriaren 19tik 24ra · Urriko eta azaroko astelehen guztietan haurrentzako narrazio laburrak argitaratuko dira Udalaren sare sozialetan (Apika) · Urriak 5: “Asun Balzola eta Munia neskatoa” bideoaren argitalpena · Asun Balzolari buruzko erakusketa (udal-liburutegia) · Irakurketa antzeztuak (Balmaberria) · Haurrentzako tailerra (Bapore Atelier) · Tabarix fanfarrearen emanaldia · Emakume idazleen solasaldia · Apal berria emakumeei buruzko liburuentzat (Mariorratz elkartea) · Irakurketa publikoak kale eta plazetan (Mariorratz elkartea) · Kaleak apaintzeko, emakume idazleei buruzko kartelak jarriko dira (Mariorratz elkartea) · Tailerrak (Mariorratz elkartea) Jarduera guztiak hemen: http://diadelasescritoras.bne.es
“Bizkaiko hotsak” organo-kontzertua Urriaren 2an, 20:00etan, Óscar Candendo Zabala organistak organo-kontzertu bat eskainiko du San Severino elizan. Urtero Asociación de Amigos del órgano de Bizkaia “Diego Amezua” elkarteak antolatzen duen jaialdiaren irekiera-kontzertua izango da, zeinaren bidez COVID-19aren ondorioz hil direnei omenaldia egingo zaien. Candendo organo-irakaslea da Kataluniako Musikako Goi Eskolan (ESMUC), eta organista Donostiako El Buen Pastorren. Kontzertuak egin ditu Europako eta Estatuko ziklo garrantzitsuetan, eta euskal musikan ere aditua da. Oraingo honetan, Balmasedarekin lotutako bi konpositoreren musika interpretatuko du: Martín Rodríguez eta Luis Iruarrizaga. Lekuak edukiera agortu arte.
EUSKARA 238.indd 9
22/9/20 13:29
HEZKUNTZA ETA HIRIGINTZA
10
OINEZKOENTZAKO EREMUAK INDARREAN JARRAITZEN DU UDAN OINEZKOENTZAKO KALEAK: HEDEGILE KALEA / MARTÍN MENDIA KALEA Kolektiboa
Ordutegia Astelehenetik ostiralera
GARAJE-PLAZAK 0-24 EGOILIARRAK Astelehenetik asteazkenera 0-24 Gehieneko denbora: 15 minutu Ostegun eta ostiraletan 0-20 ZAMALANAK Gaur egungo zamalan-ordutegia (Ohiko banatzaileak) MERKATARIAK 8-20 Gehieneko denbora: 30 minutu ZERBITZU PUBLIKOEN IBILGAILUAK 0-24 eta antzekoak LARRIALDIETAKO IBILGAILUAK 0-24 GAINERAKO IBILGAILUAK Ez
Larunbatetan
Igandeetan/Jaiegunetan
0-24 6-12 eta 16-20
0-24 6-12 eta 16-24
Gaur egungo zamalan-ordutegia
Gaur egungo zamalan-ordutegial
8-14
8-12
0-24
0-24
0-24 Ez
0-24 Ez
BIZIKIDETZA KALEAK: PÍO BERMEJILLO KALEA / ALDAPA KALEA Kolektiboa
Ordutegia Astelehenetik ostiralera
GARAJE-PLAZAK 0-24 EGOILIARRAK Astelehenetik ostegunera 0-24 Gehieneko denbora: 15 minutu Ostirala 0-20 ZAMALANAK Gaur egungo zamalan-ordutegia (Ohiko banatzaileak) MERKATARIAK 8-20 Gehieneko denbora: 30 minutu ZERBITZU PUBLIKOEN IBILGAILUAK 0-24 eta antzekoak LARRIALDIETAKO IBILGAILUAK 0-24 GAINERAKO IBILGAILUAK 6-20
Larunbatetan
Igandeetan/Jaiegunetan
0-24 6-12 eta 16-20
0-24 6-12 eta 16-24
Gaur egungo zamalan-ordutegia
Gaur egungo zamalan-ordutegia
8-14
8-12
0-24
0-24
0-24 Ez
0-24 Ez
Gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina
Piktogramak kaleetan Litekeena da identifikazio-piktograma berriak ikusi izana Udalaren eta beste administrazio batzuen eraikinetan, hala nola ikastetxeetan eta oinezkoentzako pasabideetan. Hezkuntza eta Euskara Zinegotzigoaren proiektua da, eta mundua errazago ulertzeko modukoa egiten saiatzen da piktogramaren bidez (marrazkia edo sinboloa); izan ere, elementu horrek ulermena eta komunikazioa errazten ditu. Horrela, herritar guztien irisgarritasuna ahalbidetuko duen seinaleztapen unibertsala erabili ahal dugu erabilera publikoko guneetan, eta Balmaseda inklusiboagoa sortuko dugu.
EUSKARA 238.indd 10
2020 honetan, beste edozein urtetan baino askoz garrantzitsuagoa da arriskuan dauden herritarrei gripearen aurkako txertoa ematea datozen asteetan. · Kanpaina urriaren 14an hasiko da · Kultur Etxean egingo da (anbulatoriora PCRa egitera doazen pertsonekin ez elkartzeko) · Aldez aurreko hitzordua eskatu beharko da nahitaez anbulatorioaren telefonoaren bidez (946 102325). · Dagokion orduan azaltzeko eskatzen da, jende-pilaketak saihesteko eta babes-neurriak betetzeko. · Hauek dira arrisku-taldeak: 65 urtetik gorakoak, haurdunak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta immunodeprimituak, osasun langileak eta langile soziosanitarioak (osasunzentroetakoak, geriatrikoetakoak, praktiketako ikasleak, etxeko zaindariak) eta funtsezko zerbitzu publikoetako langileak (suhiltzaileak, Estatuko segurtasun-gorputz eta -kidegoak, babes zibila, osasun-larrialdietako langileak, espetxeetako langileak eta etxeko hegaztiekin edo hegazti- edo txerri-ustiapenekin kontaktua dutenak)
Haurreskolako matrikulazioa Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi publikoak dira, zeinen ardatza txikitxoen zainketa integrala eta heziketa den. Balmasedan 4 ikasgela dauzkagu, eta horietako bakoitzean bi hezitzaile daude. Ordutegi-malgutasuna eta errentaren araberako kuota ezberdinak eskaintzen ditugu. Haurra abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko, izena emateko epea urriaren 1etik 9ra bitartean egongo da irekita. Zure seme-alaba María de Zumalabe haurreskolan matrikulatu nahi baduzu, 946800762 telefono-zenbakira deitu edo zumalabe.balmaseda@haurreskolak. eus helbidera idatz dezakezu. Haurreskolak izateko lekua dira, ez soilik egotekoa.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da. Horretarako, beharrezkoa da aurretiaz hitzordua eskatzea Enkarterriko Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailean, telefono zenbaki hauetara deituta: 946671849/946671850.
22/9/20 13:29
INGURUMENA
IKASTETXERAKO ITZULERA SEGURU BATEN ALDE Balmasedako Udala ikastetxeekin lan egiten aritu da ikastetxerako itzulera berezi honetan ahal duen guztian laguntzeko. Egungo egoera ikusita, neurriak hartu behar dira ikastetxeak eremu seguru bihurtzeko. Hori dela eta, hainbat ekintza gauzatu dira: beharrezkoa balitz laga litezkeen udal-espazioak eta espazio irekiak identifikatu dira; ikastetxeak garbitu eta desinfektatzeko errefortzu-plan bat osatu da; Udaltzaingoak babesa emango du bide publikoan ikastetxeetako sarrera- eta irteera-ordutegietan, ikasleen segurtasuna bermatzeko; Udalak, ahal duen neurrian, espazioak banatzeko materiala hornitzeko aukera aztertu da; eten digitalak eta beharrezko beste material batzuek eragindako gastu-areagotzea ekonomikoki finantzatzeko ahalegina egingo da; ikastetxeetan kontzientziazio-kanpaina bat abiaraziko da; eta Gizarte Zerbitzuekin lan egingo da ikasle zaurgarrienak eta behar handienak dituztenak identifikatzeko.· Pertsona bakarra joango da ikastetxera ikaslearen lagun, eskola-egunaren
hasieran edo amaieran, eta, ahal den neurrian, pertsona bera izango da beti. · Laguntzaileoi eskatzen diegu inguruan ez geratzea, taldekatzeak eratuz. · Haur guztiek izan beharko dute beren maskara, eskola-egunean erabiltzeko higiene-baldintzak bermatuko dituena. · Haurrek ezin dute ikastetxera joan sukarra (>37ºC) badute. Horrek esan nahi du familiek ikastetxera iritsi aurretik tenperatura hartu behar diezue eta Osasun Sailak ezarritako protokoloari jarraitu behar duzue eta Osasun zentroa eta Ikastetxearekin kontaktuan egon beharko duzue. · Osasun Sailak azaldutako higiene – neurriak betetzea ezinbestekoa da, besteak beste eskuen garbiketa… · Ikasturte honetan Eskola Bidea proiektua, prinzipioz, ez da martxan jarriko ikastaldeak ez osatzeko eta distantzia – neurriak bermatezeko besteaz beste…
IKASTURTE BERRIARI GOGOTSU! Ikasturte berri bitxi honi hasiera eman diogu Zubi Zaharra ikastolan, jada. Ilusioz, beldurrik gabe, babes neurri guztiak abian izanda; baina, ikastolak taupa-taupa dirau. Guztion artean lortuko dugu!
ERROTARENA KIROLDEGIKO ESTALKIAREN HOBETZEKO OBRAK ESLEITZEA Errotarena kiroldegiaren estalkiak dituen itoginak direla eta, zigilatu egingo da. Obra irailean bertan esleitu zaio Ugao Instalaciones SLri, eta 46.629 €-ko aurrekontua du (gehi BEZa). Obra gauzatzeko epea sei astekoa izango da, hobekuntza-lanak hasten direnetik aurrera. Obrak gutxi barru hasiko direnez eta horien eragina dela eta, litekeena da Saskibaloi
EUSKARA 238.indd 11
Klubak kantxa ezin erabili izatea entrenatzeko. Horregatik, udal-karpa jarri da frontoi ondoko pistan, beste aukera bat izateko horren beharra badago. Hori arrazoi nagusia bada ere, gune horretan beste jarduera batzuk egiteko aukera ere aurreikusten da (azokak, ekitaldiak, etab.). Karpa, horrela, erabilgarriagoa izango; izan ere, gure hiribilduko bi gunetan jarri ahalko da.
11
Hobekuntzak ikastetxeetan Eskolarak o itzulera hobea izan dadin, Hirigintza Zinegotzigoak hainbat hobekuntza egin ditu bi eskola publikoetan. Hala, txikientzako bi komun jarri dira Mendia HLHI ikastetxean (4.948 € balio izan dute), ikastetxe horretako gimnasioan larrialdietarako ate bat jarri da (1.809 €), eta bi sabai fonoxurgatzaile instalatu dira, bata Balmaseda BHIko jantokian (6.979 €) eta bestea Mendia HLHIko jantokian (4.993 €).
Tresna handien bilketa Duela askotik, gero eta hondakin gehiago uzten dira edukiontzien ondoan. Horregatik, oroitarazi nahi dugu gizalegearen kontrakoa izateaz gain, jarrera horrek zigorra dakarrela. Zaborra botatzeko edukiontzi bat bilatzeko eskatzen dugu, eta, horretaz aparte, tamaina handiko tresnak biltzeko doako zerbitzua dagoela gogorarazten dugu. 665738196 telefonora deitu besterik ez da egin behar, eta langileak arduratuko dira Garbigunean uzteaz, interesdunarentzat kosturik gabe.
Haginkadak zuhaitzen azaletan Antzeman da hiribilduko hainbat gunetan zuhaitzek azalaren zati handi bat galdu dutela txakurren haginkadak direla eta. Oroitarazi nahi dugu zuhaitzak azal barik uzteak heriotza suposatzen duela haientzat; izan ere, patogenoen (hala nola onddoak edo bakteriak) kaltea jasotzeko aukera handitzen da eta oxigenatzeahalmena galtzen dute. Horregatik, txakurren jabeei eskatzen diegu kontuz ibil daitezela horiek ateratzean eta gainbegira ditzatela azalak ez kaltetzeko. Inork ez du nahi Balmaseda zuhaitz barik geratzea. Basoberritzea egiten bada, garestia izateaz gain, denbora asko beharko du landatutakoak gaur egun dugunaren antzeko itxura izan dezan.
22/9/20 13:29
12
UDALBATZA
2020KO IRAILAREN 3KO OSOKO BILKURA 2020ko uztailaren 2ko bilkuraren akta aho batez onetsi ostean, 2019 Kontu Orokorra ere onartu zen; izan ere, argitaratu zenetik ez da alegaziorik aurkeztu. Kontu Orokor honetan aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa, finantza-iraunkortasunaren printzipioa eta gastu-araua betetzen dira. Erakutsi du 1.096.880,99€-ko finantzazio-ahalmena dagoela, eta zerga biziaren bolumena % 6,18koa da. Horrez gain, gastu iraunkorretarako diruzaintzako gerakina 949.552 €-koa da. Izenperen eta Balmasedako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena ere onetsi zen, identifikazio eta sinadura elektronikoari buruzko zerbitzuak emateko. Zehazki, administrazio-prozeduretarako bitarteko elektronikoen erabilera bultzatu nahi da BakQ bidez. Horretarako, identifikazio elektronikoko baliabide hau Udalean bertan izapidetzeko aukera eskaini nahi da, eta herritarren artean erabilera orokortzea. Horrek herritarren eta Udalaren arteko harreman arindu eta erraztuko du. Eguneko laugarren puntuan, gure hiribilduko espazio eta lokal publikoetan hileta edo omenaldi zibilak arautzeko Ordenantza onartu zen. Ordenantza erraza eta aplikagarria da, gure inguruko herrietan aurki ditzakegun beste batzuen oso antzekoa. Estatu ez-konfesional batean bizi garenez eta administrazioek askatasun ideologikoa eta kultu-askatasuna bermatu behar dutenez, aukera eman nahi zaie hileta erlijiosorik izan nahi ez duten pertsonei agur duina eta koherentea emateko.
Osoko bilkurako lehenengo zatia bukatzeko, IV Berdintasun Plana eta bere Plan Operatiboa (lehenengo planaren ibilbide-orria baino ez dena) onetsi ziren. Gure Udalak ibilbide eta konpromiso esplizitua ditu gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Instituzio gisa, oraindik existitzen diren desberdintasunak murriztu behar ditugu, baita genero-ikuspegiaren integrazioaren bidez berdintasuna bultzatu ere. Horretarako, elkarlanean aritu da emakumeen elkarteekin, eta gaur egungo beharrak, egin beharreko hobekuntzak eta jarduera-eremuak identifikatu dira.
Gai-zerrendaren bigarren zatian, Alkatetzaren 371/20 Dekretuaren kontu eman zen. Horren bidez, arrandegiko atez ateko bilketazerbitzua esleitu zen urtebeterako, 9.768 €-an. Amaitzeko, galde eta eskeen aurretik, EAJ taldeak mozio bat aurkeztu zuen Udal-merkatua arautzen duen Ordenantza aldatzeko prozedura hasteari buruz, balmasedarrek ere beren produktuak bertan saltzeko aukera izan dezaten. Gobernu-taldeak talde guztien elkarlana eskatu zuen Ordenantza hori aldatzeko; horrela, merkatu hobea izango baitugu. EAJk 9 eskari eta 7 galdera aurkeztu zituen, eta osoko bilkura amaitutzat jo zen.
AZTERGAIEN ZERRENDA
ALDE
2020ko uztailaren 2ko saioko akta onestea 2019ko Kontu Orokorra onestea Izenpe eta Balmasedako Udalaren arteko lankidetzahitzarmena onestea Espazio publikoetan hileta edo omenaldi zibilak egiteko Ordenantza onestea
CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ
Berdintasunerako Plana onestea Berdintasunerako Plan Operatiboa onestea Udal-azokaren Ordenantza aldatzeko prozeduraren hasierari buruko mozioa
CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
KONTRA
ABSTENTZIOA
EH-BILDU, TALDE SOZIALISTA
CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
Hurrengo ohiko osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura datorren hilabete bakoitiaren lehenengo ostegunean egingo da; hau da, azaroaren 5ean. 18:30ean izango da, udaletxeko lehen solairuko osoko bilkuren aretoan.
Ikastaroak Emakumearen Etxean
Doako aholkularitza juridikoa
· Artearen Historia (Asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era.) · Pilates (Astelehen eta asteazkenetan) · Yoga (Astearte eta ostegunetan 18:30etik 19:30era.) · Hazkunde Pertsonala eta Mindfulness (Astelehenetan 16:30etik 18:30era) · Adimen Aktiboa (Ostiraletan 11:30etik 12:30era.)
Oporretako etenaren ondoren, berrabiarazi egin da Berdintasun Sailaren doako aholkularitza juridikoko zerbitzua. Lege-arloko zalantzak argitu nahi badituzu, eskatu hitzordua 94 610 30 99 telefono-zenbakira deituta edo mujer@balmaseda.eus helbidera idatzita, egun hauetarako: · Irailak 29, 16:30etik 19:30era. · Urriak 5, 9:30etik 12:30era. · Urriak 13, 16:30etik 19:30era. · Urriak 19, 9:30etik 12:30era. · Urriak 27, 16:30etik 19:30era. Momentuz, kontsultak telefono bidez egingo dira.
EUSKARA 238.indd 12
Irailaren 30era arte eman dezakezu izena ikasturte akademiko honetan Emakumearen Etxean eskainiko diren ikastaroetan:
Ikastaroak ikasgela zabalagoetan emango dira, edukiera mugatuarekin. Horrez gain, segurtasun-tartea eta babeserako higiene-neurriak errespetatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren gidalerroei jarraikiz.
22/9/20 13:29
MERKATARITZA ETA ENPLEGUA
13
ENPLEGU, MERKATARITZA ETA OSTALARITZARAKO LAGUNTZAK Udaleko Merkataritza, Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko Zinegotzigoak 6 laguntza-lerro ireki ditu; eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Informazio gehiago balmalan@ balmaseda.eus helbidean edo 946801002 telefono-zenbakian (Irene).
1. lerroa: Balmasedan erroldatutako pertsonak kontratatzeko laguntzak Kontratazioak: 2019ko abenduaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean egindakoak, Balmasedan erroldatutako eta Lanbiden izena emandako langabeei zuzenduta. Laguntzaren zenbatekoa: laguntzak 3.000 eta 7.000 € artekoak dira, kontratuaren iraupenaren arabera. Gutxieneko lanaldia % 50ekoa da, eta laguntzaren zenbatekoa lanaldiarekiko proportzionala izango da. Aurreko zenbatekoak % 15 areagotuko dira kontratua, hori hasteko momentuan, kolektibo hauetakoren batean dagoen pertsona bati egin bazaio: 25 urtetik beherakoak, emakumeak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, DSBEaren titularrak eta unibertsitateko ikasketak amaitu eta ikasketa horiekin lotuta eta beren kategoria profesionalaren barruan beren lehendabiziko lanari ekingo diotenak. Ehuneko horiek guztiak metatu ahalko dira, baina gehienez % 30 emango da kontratu bakoitzeko. Dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 areagotuko da kontratazioak egoitza soziala eta fiskala Balmasedan duten enpresek egiten badituzte; % 30 kontratazioak egoitza soziala eta fiskala Balmasedan duten kooperatibek edo irabaziasmorik gabeko elkarte batek egiten badituzte.
2. lerroa: Enpresa sortu berriak egonkortzeko laguntzak Baldintzak: · 2019ko abenduaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean sortutako enpresak. · Aurreko 18 hilabeteetan jarduera berbera ez gauzatu izana. · Egoitza soziala eta fiskala Balmasedan izatea. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Inbertsioak aktibo finkoetan: aplikazio informatikoak, instalazioak, makinak, tresnak, altzariak, informazioa prozesatzeko ekipoak, garraio-elementuak… Gastuak: aholkularitza, prestakuntza, lokalen errentamendua eta hornidurak. Inbertsioak nahiz gastuak EJZn alta eman osteko hamabi hilabeteetan egin eta ordaindu beharko dira. Laguntzaren zenbatekoa: Autonomoen erregimenean: Balmasedan erroldatuta: 3.000 €. Balmasedan erroldatu gabea: 1.500 €.
EUSKARA 238.indd 13
Sozietateak: 3.000 € Balmasedan erroldatutako bazkide bakoitzeko. Gehienez: 5.000 € 1.500 € Balmasedan erroldatu gabeko bazkide bakoitzeko. Gehienez: 5.000 € Edonola ere, gehienez diruz lagundu daitekeen ekintzaren % 75 emango da. Aurreko zenbatekoak erdira murriztuko dira egoitza soziala eta fiskala eskatzailearen edo, sozietateen kasuan, bazkideren baten erroldaegoitzarekin bat datorrenean. Aurreko zenbatekoak % 15 areagotuko dira enpresaren jabea hurrengo kolektiboetako baten parte bazen EJZn alta formalizatzeko unean: 25 urtetik gorakoak, emakumeak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak eta DSBEren titularrak. Ehuneko horiek guztiak metatu ahalko dira, baina gehienez % 30 emango da. Enpresa kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko elkartea bada, Gizarte Segurantzan alta emandakoa, diruz lagundu daitekeen zenbatekoa % 15 areagotuko da.
3. lerroa: Enpresen aktibo finkoak modernizatzeko eta horietan inbertitzeko laguntzak Baldintzak: · Egoitza soziala Balmasedan duten enpresak. · Enpresaren gutxieneko antzinatasuna: 12 hilabete. · EJSNren jarduera-kode honetan sartzen diren enpresak: C- Manufaktura-industria. G-Ep.452 Motordun ibilgailuen mantentze- eta konponketa-lanak. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak: Jarduerarekin lotutako aktibo finkoak, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean eskuratutakoak (lokalak izan ezik). Gutxieneko inbertsioa 3.000 €-koa izango da (BEZik gabe). Eta aktiboak 3 urtez egon beharko du gutxienez enpresak eskuratu zenetik aurrera. Laguntzaren zenbatekoa: Eginiko inbertsioaren % 25; enpresa bakoitzeko 4.000 € emango dira gehienez.
4. lerroa: sustapenerako, komunikazio-politiketarako, marketinerako eta publizitaterako laguntzak Baldintzak: · Egoitza soziala Balmasedan duten enpresak. · Enpresaren gutxieneko antzinatasuna: 12 hilabete. · EJSNren jarduera-kode honetan sartzen diren enpresak: C- Manufaktura-industria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Webguneak diseinatzea, markaren posizio-
namendua hobetzea eta online publizitatekanpainak egitea. Azoketara joatea eta liburuxkak egitea. Katalogo digitalak egitea. Irudi korporatiboa. Enpresaren identifikazioerrotuluak, izan garraio-elementuetarako izan enpresaren fatxadarako. Kasu honetan, soilik diruz lagundu ahal izango dira bi hizkuntzetan edo euskaraz aurkezten diren errotuluak. Gutxieneko inbertsioa 2.000 €-koa izango da (BEZik gabe). Gastuak 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean egin eta ordaindu beharko dira.
5. lerroa: Alokatzeko laguntzak Baldintzak: · Egoitza soziala Balmasedan duten establezimendu berriak (merkataritza- edo ostalaritzaestablezimendua, nabe berria edo industriapabiloia). · 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean irekitzea. · Merkataritza-/ostalaritza-lokalen kasuan: mikroenpresa izatea eta lokala kalean edukitzea. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Merkataritza- edo industria-lokalaren alokairuaren zenbatekoa, Balmasedan gauzatzen duen jardueraren lehenengo 12 hilabeteetan. Laguntzaren zenbatekoa: Alokairuaren % 25; gehienez 6.000 € industriaenpresentzat eta gehienez 1.000 € kalean dauden merkataritza- eta ostalaritza-espazioentzat. 35 urte edo gutxiagoko gazteek alokatzen dituzten eta kalean dauden merkataritza-/ostalaritza-espazioen kasuan: alokairuaren % 50, eta gehienez 2.000 €.
6. lerroa: merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako espazioak irekitzeko eta modernizatzeko laguntzak Baldintzak: Balmasedan kalean dauden establezimendu finkoak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Obra eta zaharberritze-lan orokorrak, irisgarritasuna, intsonorizazioa, argiztapena, altzariak, ekipamendu informatikoak, aire girotua, berokuntza-sistema, alarma, etab. Laguntzaren zenbatekoa: Inbertsioaren edo justifikatutako gastuaren % 25, BEZik gabe (udalerriko merkataritza- edo ostalaritza-sektoreko elkarteren bateko kide bada, % 30). Gehienez: 5.000 € (gutxieneko inbertsioa: 1.000 €). Intsonorizazioa, argiztapena, altzariak, ekipamendu informatikoak, aire girotua, berokuntzasistema, alarma, etab.
22/9/20 13:29
14
DENDA BERRIAK
DENDA ETA ZERBITZU BERRIAK
Consumibles que ahorran.com Consumibles que ahorran.com Pío Bermejillo 38 helbidean ireki duten denda berria da. Hainbat zerbitzu eta produktu eskaintzen dituzte: informatikako kontsumigarrien salmenta (esaterako, tinta-kartutxoak), informatikako zerbitzu teknikoa, kontsumorako informatika-produktuen salmenta, mugikorren eta tableten pantailen konponketa, fotokopiak, 3Dn inprimatzea, etab. Hau da dendaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Facebooken eta izen bereko webgunean ere aurkituko dituzu. Ez izan zalantzarik; ordenagailurako zerbait behar baduzu, ez duzu Balmasedatik irteteko beharrik.
Eman izena Berriz Enpresa egitasmoan! Berriz Enpresa Euskal Herriko merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektoreetan negozioen transmisioa errazteko Merkataritza Ganbarak zuzendutako programa da. Programak modu pretsonalizatuan, doako eta modu konfidentzialan eskaintzen dizu zerbitzuen katalogo osoa, besteak beste: Negozio finkatua al duzu eta transmititu nahi duzu? -Erosle potentzialen bilaketa aktiboa -Komunikazio planaren prestaketa -Negozioaren salmenta espedientea prestatzeko laguntza -Laguntza negozioaren garapen ekonomikoan -Laguntza transakzioa ixteko prozesuan. Ekintzailea zara eta enpresa bat eskuratu nahi duzu? -Enpresa bilaketa aktiboa zure profil profesionalean oinarrituta -Lortu nahi den negozioaren analisian eta bideragarritasunean laguntza -Laguntza negozio-plana garatzeko -Enpresaren transmisioa eta martxan jartzeko prozesuan laguntzea Informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan Bilboko Ganbararekin: www.camarabilbao.com Tlf: 94 470 65 00 @: camarabilbao@berrizenpresa.com
Euskaraz praktikatu nahi?
Fisioterapia Ongizatea- Fisioterapia etxean bertan Verónica Juan Capilla ekintzaile gazteak Fisioterapia Ongizatea zerbitzua jarri zuen abian ekainean. Pazienteak behar duen lekuan ematen ditu fisioterapia-tratamenduak, Enkarterrin eta inguruetan. Verónicarekin harremanetan jartzeko, 665 240 971 telefono-zenbakia erabili behar duzu (deitu edo whatsappetik idatzi), eta hitzordua eskatu ondoen datorkizun ordutegian. Horrez gain, Instagrameko kanal bat ere badu (@fisioterapia_ongizatea). Garai berriak dira eta beharrezkoa da zerbitzuak ere beste modu batera eskaintzea, baina osasuna beti da –eta izango da– lehentasuna.
EUSKARA 238.indd 14
Aurten Berbalagun proiektuak 15. urteurrena ospatzen du gure eskualdean presentzia garrantzitsua izanik. Iaz 9 talde osatu ziren ia 70 lagunekin eta aurten ere euskaraz gozatzeko gonbidapena luzatzen gaituzte “Euskaraz praktikatu nahi? Lagun berriak egin nahi?” lelopean. Berbalagun egitasmoan izena eman dezakezu zure euskara maila altua zein baxua izanda ere eta hizkuntza honetan hainbat ekintzaz gozatuko duzu; euskaraz bizitzeko aukera izango duzu, azken finean. Eta guztia doan. Gainera, ikastaro honetan izena ematen duten pertsonek onlineko taldeak sortu ahal izango dituzte eta eskaintza zabala izango dute zentzu horretan (topaketa birtualak, lehiaketak, tailerrak, hitzaldiak, etab.). Eta, noski, Gurasolagun Pasaporteak aurrera jarraituko du aita-amek seme-alabekin euskaraz ere gozatu dezaten. Izena eman nahi baduzu, Enkarterriko AEKn, Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan edo mankomunitateko Euskara Zerbitzuan egin dezakezu. Baita posta elektroniko honen bidez ere: enkarterri@aek.eus.
22/9/20 13:29
15
EUSKERA Todos Azaroaren 20tik abenduaren 4ra EUSKARALDIAren 2. edizioa egingo da. Proiektua 2018an jarri zen martxan lehen aldiz: Euskaraldia: 11 egun euskaraz (aurten 15 izango dira). Milaka pertsonek beren hizkuntza-ohiturak aldatzera ausartu eta bertan hartu zuten parte, Ahobizi edo Belarriprest rolean. Aurten, bi figura horiez gain, mota guztietako erakundeei ere luzatu zaie parte hartzeko gonbidapena, beren esparruaren barruan aurrerapausoak egiten has daitezen, Euskaraldian parte hartzen dutenak babestuz eta ekimena sustatuz. Horiek horrela, Ariguneak sortu dira, euskara erabiltzen dela bermatzeko erakundearen barruan (barne ariguneak) eta erakundeak herritarrekin dituen harremanetan (kanpo ariguneak). Orain arte 1 erakundek eman dute izena Balmasedako Euskaraldian, eta Udala horietako bat da. Oraindik animatu ez bazara, informazio gehiago eskura dezakezu hemen: Balmaseda@euskaraldia.eus. Izena emateko epea irekita dago guztientzat. Animatu eta parte hartu!
KZguneak ateak irekiko ditu berriro MATRIKULA ZABALIK INFORMAZIOA: ZALLA - Lusa auzoa, 3 - Tfnoa. 946670902 SODUPE – Kultur etxea - Tfnoa. 946692689 BALMASEDA –Udaletxea – Tfnoa. 946800000 IKASTAROAK: · Maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2). · Txandaka etortzeko aukera: goiz eta arratsaldez. · Hizkuntza Eskakizunak (HAEE, Osakidetza, …) · Tituluen egiaztatzea euskaltegian. · Ordutegi guztiak/Ikastaro trinkoak / Jardun bikoak · Autoikaskuntza: BOGA/Xede berezietako taldeak (gurasoak, merkatariak, erretiratuak…) · Berbalagun proiektua ORAIN MERKEAGO BEKA ETA DIRU-LAGUNTZAK www.enkarterrikoue.eus
KZgunean zure zain daude, baina bertako zerbitzuez gozatu ahal izateko, aldez aurreko hitzordua eskatu beharko duzu 944 033 314 telefono-zenbakian (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Zerbitzu hauek eskainiko dira: · Informazio orokorra · Izapideak: BakQ, Metaposta · Aurrez aurreko tutoretzak · Nabigazioa (gehienez 20 minutu) Izapideak sinatzeko, boligrafoa eraman beharko duzu. Eta gogoratu maskara nahitaezkoa dela. Oporren ostean, gainera, zuzeneko hitzaldiekin jarraitzeko asmoa dute, YouTube KZguneaTIC kanalean. 30 minutuko hitzaldi berriak egingo dira astero, euskaraz eta gaztelaniaz. Informazio gehiago hemen: www.kzgunea.eus.
TELEFONO INTERESGARRIAK
Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111
Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: giltza anitz eta betaurrekoak.
EUSKARA 238.indd 15
22/9/20 13:29
14
BESTELAKOAK
IRAGARKI LABURRAK LANA
ESKER ONA
Pandemia hau gogorra izan da eta oraindik ere gogorra izaten ari da guztiontzat. Hala ere, garai gorabeheratsuek ere pertsonen onena ateratzen dute. Horregatik, sail eta kolektibo guztien aldetik egindako lan handia eskertu nahi dugu. Eskerrik asko udal-igerilekuetako eta Guedaneko langile guztiei, uda ezohikoa baina oso segurua izan delako Errotarena kiroldegian; Babes Zibilari, gu zaintzen jarraitzeagatik; Kultura Saileko arduradunei, Balmasedan kulturaren garra mantentzeagatik; obra-brigadari, beti hor egoteagatik; garbitzaileei, Uda Kulturalean, ikasturtearen hasieran eta behar izan dituzten leku guztietan egindako lanagatik; Udaltzaingoari, eskaini-
tako laguntzagatik eta eginiko kontzientziazio lanagatik... Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Mirenla Lejonagoitiari eta Leticia Borregáni, Merkataritza Sailean eta Immigrazio Zerbitzuan, hurrenez hurren, urteetan egin duten lanagatik; lehenengoak beste abentura profesional bati ekin dio, eta bigarrenak eszedentzia bat hartzea erabaki du. Ziur baten bat aipatu gabe utzi dugula, hilabete hauetan oso handia izan delako egon den elkartasuna eta egindako lana. Oraindik asko dago egiteko; hala ere, denon artean, gure kaleez, jaiez eta ekitaldiez gozatuko dugu, garai batean bezala.
IN MEMORIAM
Abuztuaren 28an Benedicto Martínez Angulo hil zen, 97 urte zituela. Benedicto Bilbon bere museoa duen artista da, eta Balmasedarekin harreman estua izan du. Balmasedako Gurutze Bide Biziduna gizateriaren ondare immaterial izateko hautagaitza sustatzeaz arduratu zen. Bere margolan batzuk Balmasedari eman zizkion, eta Kultur Etxearen inaugurazioaren harira formatu handiko bi lan oparitu zituen bi patioetan jartzeko. Hiribilduko Historiaren Museoan ere (San Juan eliza) bere bi lan daude, “La Serena Virgen Dolorosa” margolana eta Santa Fazeko Estandartea, Ostiral Santuko arratsaldean egiten den prozesioan hainbat aldiz atera dena. Artista oparo horri eskerrak eman nahi dizkiogu Balmasedari eskaini dizkion lanagatik eta maitasunagatik, eta bere familiakoei gure doluminak bidaltzen dizkiegu.
-Ume txiki bat eskolara eramateko neska bat behar da. Funtsezkoa da pertsona arduratsua eta antolatua izatea, eta hainbat ordutegitan lan egiteko prest egotea. Horrez gain, ezinbestekoa da ume txikiekin esperientzia izatea (erreferentziak). 695034766. -Neska umeak edo adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko prest. 642143658. -Lehen Hezkuntzako eskola-laguntza. Zure etxean edo nirean. 10 urtetik gorako esperientzia hezkuntzan. EGA tituluduna. 660514940. - Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213.
ALOKAIRUA - Garaje partzela bat alokatzen da Erreka auzoan. 637745371. SALMENTA - Fagor labe pirolitikoa (125€) eta LG mikrouhina (50€). 2 gailuak egoera ezin hobean daude eta erabiltzeko jarraibideak dituzte. 675701474. -Hozkailua salgai. 648984228. - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai, 27 m2koa, Lehendakari Agirre 3 helbidean, Medicinas Naturales dendaren ondoan. Deitu sakeleko telefono honetara: 616018644 (Isabel). -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.
LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOGADO-
Pza. de los Fueros, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)
EUSKARA 238.indd 16
Teléfono: 626 09 28 92 Fax: 94 680 16 37
22/9/20 13:29