DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA
FAMILIEN EKONOMIENTZAKO LAGUNTZAK 239 EUSKERA 1
5/11/20 11:17
AZALEAN
FAMILIENTZAKO LAGUNTZAK
2
FAMILIA-EKONOMIEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZEK MATERIAL INFORMATIKOAREN EROSKETA HARTUKO DUTE BARNE AURTEN
Laguntza hauen skaera-epea azaroaren 15-etik 30-rera izango da.
Balmasedako Udalak abian jarri du udalerriko familia-ekonomikoak babesteko laguntzen edizio berria. 2020an, horretara bideratutako partida 80.000 eurokoa izango da, eta berrikuntzen artean epigrafe berri bat gehitu da sareko irakaskuntzarako tablet eta ordenagailuak erosteko. Dirulaguntza-ildo berri honek laguntzak esleitu nahi ditu haurren sareko prestakuntzarako eta hezkuntza-prozesuen modernizazio eta digitalizaziorako. Laguntzak 12 dirulaguntza motatan banatuko dira, elkarren artean bateragarriak izango direnak, eta, beharrezkoa izanez gero, onuradunak guztiak eskuratu ahalko ditu: - Ondasun higiezinen gaineko zerga. - Eskolako arropa eta kirol-materiala. - Material informatikoa: tabletak eta ordenagailuak. - Euskara-ikastaroak. - Eskolaz kanpoko laguntza (eskola-irakasgaiak).
239 EUSKERA 2
- Bainuontzia dutxa-plateragatik ordezkatzea. - Fatxaden, teilatuen eta atalondoen errehabilitazioa eta EITtik eratorritakoak. - Igogailuak ipintzeko gastuak. - Lekualdatzeko laguntzak langabeentzat, prestakuntza-jarduerak egiteko. - Erdi-mailako eta goi-mailako matrikulak zentro publikoetan, pribatuetan eta unibertsitate publikoetan. - Gutxienezko oinarrizko hornidura. - Premiazko beharrak.
Zurztasun-pentsioetatik etorritako dirusarreren kasuan, ez dira zenbatuko kasu horretan, ez baitute handitzen familiaburuen kopurua.
Laguntza horiek eskuratzeko, pertsonak eta familia-unitateak Balmasedan egon beharko dira erroldatuta, gutxienez 3 urteko antzinatasun jarraituarekin udalerroldan. Horrez gain, baliabide ekonomikoen gabezia izan beharko dute. Gainera, bertan izan beharko dute bizitokia, udal-tasa eta -zergak ordainduta eduki beharko dituzte eta baliabide ekonomiko zehatzak izan beharko dituzte.
Laguntzaren onuradunek ezingo dute 30.000 eurotik gorako ondarea izan pertsona baten kasuan, 35.000 eurotik gorakoa bi pertsonen kasuan eta 40.000 eurotik gorakoa hiru pertsona edo gehiagoren kasuan.
Eskaeraren aurreko ekitaldian lortutako diru-sarrerak ere kontuan hartuko dira (nomina, erretiroa, alarguntasuna, pentsioa, etab.), eta lan-errentak gehituta kalkulatuko dira.
Bestalde, dirulaguntza eskatu ahal izateko ohiko etxebizitza eduki beharko da, garaje eta trastelekuarekin, eta, hala badagokio, norbere kontura jarduerak egiteko eraikina. Ez dira eraikintzat hartuko ohiko etxebizitza ez diren, bizitoki-erabilera ez duten eta 10.000 eurotik beherako balioa dutenak. Haien balioa familia-unitatearen ondarearen balorazioaren araberakoa izango da.
Oinarriak Udalaren webgunean (www.balmaseda.eus) eta HAZn kontsultatu daitezke. Eskaerak HAZn (Kubo kalea 3) aurkeztu beharko dira, azaroaren 15-etik 30-ra bitartean. Laguntzen esleipena aurrekontuaren esleipenaren araberakoa izango da. Dagokien partida aurreikusitakoa baino handiagoa bada, hainbanatu egingo dira. Webgunearen bidez eta udaletxeko iragarki-taularen bidez jakinaraziko dira.
5/11/20 11:17
3
OHZ ordaintzeko laguntzak Laguntza horiekin urtean zehar ondasun higiezinen gaineko zergaren kontzeptuan ordaindutako zenbatekoa konpentsatu nahi da. Eskatzaile bakoitzari diruz lagundu ahal zaion zenbatekoa gehienez % 90ekoa izango da, familia ugarietan izan ezik; horien kasuan, urtean zehar ordaindutako OHZren zenbatekoaren % 95ekoa izango da, 200 euroko mugarekin familia-unitateko.
Kirol-materiala eta eskolako arropa Dirulaguntzaren zenbatekoa 50 eurokoa izango da Haur Hezkuntzan matrikulatutako haur bakoitzeko, 30 eurokoa fakturen totala ez badagokio Balmasedako txikizkako merkataritzari. 120 eurokoa izango da Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, eta 90 eurokoa fakturen totala ez badagokio Balmasedako txikizkako merkataritzari. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu haur bakoitzeko justifikatutako kirol-materialaren eta eskolako arroparen gastuaren % 100. Balmasedako txikizkako merkataritzatzat joko dira Balmasedako eskoletako guraso-elkarteek egindako fakturak.
-tza ezingo da urtean 300 eurotik gorakoa izan, eta pertsona eta matrikula bakoitzeko ezingo da dirulaguntza bat baino gehiago jaso.
Gutxieneko oinarrizko hornidura Udalak konpentsatu egingo ditu gutxieneko oinarrizko horniduren sareengatik ordaindutako zenbatekoak (ura, gasa eta argia), eskatzaileek aurreko ekitaldian ez ordaintzeagatik jaso ez badituzte. Baldintza espezifikoak honako hauek dira: lotu ondoren, gutxienez 6 hilabetez hornitu izana, eta lotu osteko kontsumoak, batez beste, aurreko kontsumoen % 30 baino handiagoak ez izatea. Ezingo da konpentsazio bat baino gehiago jaso pertsona eta hornidura bakoitzeko (ura, gasa edo argia).
Igogailuak Dirulaguntza hauek 15 urtetik gorako eraikinetako elementu komunetan igogailua jartzeko irisgarritasun-obretarako zuzenduta daude, eraikinok igogailurik ez badute eta igogailurik izan ez badute. Dirulaguntza igogailuak ins partaidetza-kuotaren arabera, eta gehieneko
muga talatzeko proiektuak idazteko eta zuzentzeko kostuaren % 50ekoa izango da, eskatzaileak instalazioa egin den higiezinean duen 300 eurokoa izango da. Era berean, % 20ko dirulaguntza emango da igogailua jartzearen ondoriozko gastuengatik, faktura bidez egiaztatuta, eskatzaileak instalazioa egin den higiezinean duen partaidetza-kuotaren arabera, eta gehienez ere 300 euroko mugarekin.
Langabetuek prestakuntza jarduerak egiteko joan-etorrietarako laguntzak Udalak laguntza emango die 16 urtetik gorako pertsona langabeei Lanbidek onetsitako eta homologatutako lanbide-heziketarako prestakuntza-jarduerak egiteko joan-etorrietako bidaietan. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 6 €-koa izango da egunean, eta gehienez 240 €-koa ikastaro bakoitzeko, ikastaroaren iraupena edozein dela ere. Egindako kilometroengatik gehienez ere 60 km/egun ordainduko da.
Eskolaz kanpoko laguntza Laguntza hauen bidez, ikasturtean eskolacurriculuma osatzen duten irakasgaietan eskolaz kanpoko laguntza gisa ordaindutako zenbatekoa konpentsatu nahi da. Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da eskolaz kanpoko laguntza, baldin eta laguntza hori ikastetxearen txosten batengatik ematen bada, eta ikaslearentzat baliabide horren beharra zehazten bada. Ikasleak orduen % 90eko gutxieneko parte-hartzea egiaztatu beharko du. Oro har, dirulaguntza ezingo da urtean 300 eurotik gorakoa izan.
Erdi-mailako eta goi-mailako ikasketetarako eta unibertsitate publikorako matrikula ordaintzeko laguntzak Laguntza honen bidez, ikastetxe publikoetan edo itunpeko ikastetxe pribatuetan eta unibertsitate publikoan erdi-mailako eta goimailako matrikula gisa ordaindutako zenbatekoa konpentsatu nahi da. Oro har, dirulagun-
239 EUSKERA 3
SAREKO IRAKASKUNTZARAKO TABLET ETA ORDENAGAILUAK COVID-19ak eragindako egoerak gizartearen konfigurazio berria sortu du alor guztietan, hezkuntza barne. Egokitzapen digitala funtsezkoa izan da aurreko ikasturteko azken hilabeteetan zehar, haurren prestakuntzak ahalik eta eraginik txikienak jasateko. Tabletak eta mahaiko ordenagailuak nahiz ordenagailu eramangarriak bezalako ekipamendu informatikoak erosteko laguntzen esleipenaren xedea da txikienen ikaskuntza erraztea.
5/11/20 11:17
4
KULTURA
ZINEMA
Azaroaren 13, 14, 15 eta 16an
Azaroaren 20, 21, 22 eta 23an
Azaroaren 27, 28, 29 eta 30ean
Zinemara sartzeko arauak Aulkiak indibidualki egongo dira izendatuta. Nahiz eta elkarrekin bizi, aulkien banaketa errespetatu beharko da, baita segurtasun-tartea mantendu ere. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea saioan. Debekatuta dago aretoaren barruan jatea. Saio bakoitzak 51 pertsonako edukiera izango du. Zinemako atean ilarak egonez gero, beharrezkoa izango da bi metroko tarteari eustea.
ANTZERKIA Gag Movie
Zinegileen troupe berezi bat eszenan sartuko da magia bidez. Bidaia dibertigarri bati ekingo diote ikusleekin, zazpigarren artearen une ikonografiko batzuetan. Umore eta adimenarekin, zinema nolakoa den zuzenean erakusteaz gain, nola egiten den, nola bizi den eta nola gozatzen den erakutsiko digute.
Gag Movie lanean, zazpigarren artea ere antzerkiaren parte da, eta elkarrekin zortzigarren artea osatzen dute, edo agian bederatzigarrena, edo hamargarrena… batek daki. Zenbakia edozein delarik ere, arte dibertigarri eta zorabiagarria da, eta gure begien aurretik igaroko da segundoko 300 fotogramatik gorako abiaduran. Azaroaren 22an 19:30etan. Sarrera: 10€ (Edukiera mugatua) Pintura, ferretería, papel pintado, menaje y artículos de regalo
Decoraciones Javi 239 EUSKERA 4
La Cuesta, 16/18 Tel. y Fax: 946 801752 Balmaseda
5/11/20 11:17
5
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020
Urrian zehar, Ondarearen Europako Jardunaldiak egin ziren Balmasedan. Edizio honetako gai nagusia “Hezkuntza eta ondarea” izan da, eta Balmasedako hainbat eremutan gauzatutako ekintzak honako hauek izan dira: sido las siguientes:
• “Zatoz eskolara” paseo gidatua. Balmasedak urteetan zehar izan dituen hezkuntza zentroetan eta irakaskuntza ekimenetan barrena doan ibilbidea, horien kokalekua, historia, bitxikeriak eta oraingo eginkizunak ezagutzeko. • “Balmaseda 1937” elkarteak gerra zibileko Balmaseda ezagutzeko bisita bat antolatu zuen. • Balmasedako Rodet Villa margolariaren bizitza eta obra ezagutzeko, haren es-
-tudiora egindako bisiten edukiera bete egin asteburuan. • Balmasedako Paula Monica Betranzosek hitzaldi erakusketa bat antolatu zuen Gustave-Pierre Dagrant beiragile maisuari buruz. • La Encartada fabrika-museoak “Bizitza eskola: lantegia eta auzoa” aldi baterako erakusketa eskaintzen du. Fabrikara eta
erakusketara hainbat bisita gidatu egin ziren, eta horietan ikus zitezkeen hezkuntza-materialaren pieza paregabe batzuk, hala nola fabrika horretako langileen seme alabek erabiltzen zituzten liburuak. Jardunaldi horiek urtero garrantzi handiagoa dute, eta Balmasedako ekintzen partehartzea ere geroz eta nabarmenagoa da.
Artearen Ibilbidea Urriaren 28tik azaroaren 4ra arte, “BBK Artearen Ibilbidea” erakusketa egin zen San Severino plazan. Bilboko Arte Ederren Museoko 40 maisulanen erreprodukzioen erakusketa ibiltaria izan zen. Proiektu polita izan zen, bisitaldi gidatuak eta museoaren bildumaren ikuspegi ezberdinei buruzko bi hitzaldi-solasaldi eskaini zituena.
La Encartada Fabrika Museoa La Encartada Fabrika Museoa egoera berrira egokitu da, eta programazio berria eskaintzen digu, familia osoarentzako jarduera eta bisitaldiak barne hartzen dituena. Hamabost egunez behin, eta urtearen amaierara arte, gerturatu zaitez Balmasedako industria-ondarearen altxor honetaz gozatzera, eta igaro une dibertigarri bat bertako jarduerekin. Bisitari guztientzako ingurune segurua bermatzeko, edukiera mugatuta dago eta nahitaezkoa da aldez aurretik plaza erreserbatzea. Horretarako, deitu 946 800 778 edo 688 784 534 telefono-zenbakietara, edo idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: laencartada@bizkaia.eus.
239 EUSKERA 5
5/11/20 11:17
6
IRITZIA
Iritzi-gune hau inauguratu dugu, udala osatzen duten talde politikoek beren ikuspegia eman dezaten gure herrian gertatzen diren gorabeherei buruz. Balmasedan betidanik izan ditugu gauzak ulertzeko modu anitzak; izan ere, aniztasunak hobeak egiten gaitu, eta hala defendatu izan dugu beti. Gaur egun iritzi-sail hau izatea garaipena da aniztasunarentzat. Gure helburua da aniztasuna, justizia soziala, gardentasuna, herritar aktibo eta informatuak, berdintasuna eta ingurumenaren aldeko politika ekologikoak gurekin geratzea, etorkizuneko gobernuen kolorea gorabehera. Horretarako etorri gara hona. COVIDak eragin handia izan du legealdi honetan, eta, horregatik, aurrekontuetan murrizketak egongo dira. Hartara, ez dugu “obra faraonikorik” egingo, baina bai araudiak, ordenantzak, egiturak eta egiteko moduak. Ziur egon zaitezkete horrela izango dela. CLIn badakigu denbora jakin batean gobernatuko dugula, eta egunen batean amaitu egingo dela. Horregatik, gure helburua da udal-esparruan kultura bat eraldatzea eta sortzea, gobernatzen duenak gobernatzen duela, kultura politiko berri hori uko egin ezinezkoa izan dadin eta herritarrak kultura horren bermatzaile izan daitezen.
Lehenik eta behin, ekimen hau agurtu nahi dugu Udalberriak-en. Gure lehenengo gogoeta, ezin bestela izan, hainbeste mugatzen gaituen pandemiak eragindako pertsona guztiak oroitzeko, animatzeko eta haiei eskerrak emateko da. Gogoan ditugu hildakoak eta haien senitartekoak. Eta herritarrei, animo! Jarrai diezaiegun gomendioei eta izan gaitezen zuhurrak denon onerako. Eskerrak egoera tamalgarri hau kudeatzen lagundu duten eta laguntzen ari diren pertsona, erakunde eta talde guztiei. Hori bai, argi dugu pandemiak ezin duela izan etengabeko aitzakia hiribilduarentzat funtsezkoak diren, eta, zenbaitetan, pandemiak areagotu egin dituen gaiei ez heltzeko. Mugitzeko ordua da. Lerro hauek baliatuko ditugu horiek agerian jartzeko. Eta hasteko, Balmasedako EAJ-PNVk hainbatetan eskatu duen beharrari helduko diogu: hirigune historikoan motordun ibilgailuen trafikoa are gehiago kontrolatzea. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko prozesuan Mugikortasun Plana izatea tresna globala izango litzateke. Horretara iritsi arte, askuhartze ausartak, irmoak eta eraginkorrak behar ditugu. Tresnak baditugu, jar ditzagun martxan.
Hainbat urtetan behin eta berriz eskatutako atal hau inauguratu dugu, eta udal-gobernuan eman ditugun lehenengo hilabeteen balantzea egin dugu. Gure ordezkaritza baliatuz, legegintzaldirako akordio bat sinatu genuen Udalaren funtzionamendua eraldatzeko. Horren bidez, parte-hartzean, justizia sozialean, krisi klimatikoan, feminismoan eta euskaran oinarritutako politika berriak azpimarratu genituen. Lehenengo hilabeteetan, lan-dinamikak ezarri genituen, hainbat arlotan hartutako konpromisoak berrikusi genituen eta ekonomiaren sustapenerako, enplegurako eta merkataritzarako gure zinegotzigoan egoera sozioekonomikoa aztertzen hasi ginen inplikatutako eragileekin. Pixkanaka, gai garrantzitsuak jorratu genituen, hala nola tasak eta zergak, aurrekontuak, lanpostuen zerrenda, proiektu handien berrikuspena… harik eta pandemia, konfinamendua eta haren bizi-ondorio eta ondorio ekonomiko eta sozial tamalgarriak iritsi ziren arte. Gure ustez, erakunde eta gobernu gisa, azkar erreakzionatu genuen azken urteetako unerik zailenean, eta akordioak lortu genituen kaltetutako kolektiboentzako neurri- eta laguntza-sorta zabal bat hartzeko, nahiz eta diru-sarreretan murrizketak izan genituen. Datozen hilabeteetan, egungo ziurgabetasun-egoera gainditzeko, gurekin elkarlanean hamar bat ekintza diseinatzea nahi dugu. Ekintza horiek ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak izan beharko dute, eta energia aurrezteari, elikadura-burujabetzari, zaintzari eta gaitasun berriei lotutako prestakuntzari buruzkoak. Zaindu.
239 EUSKERA 6
5/11/20 11:17
PARTAIDETZA
7
AUZOETATIK BALMASEDA EGITEN PROIEKTOA
Udalberriak aldizkarian idatziko ditudan lehenengo hitzak animoak emateko hitzak izatea nahi dut. Dena delakoagatik gaizki pasatzen ari diren pertsona guztiak animatu nahi ditut: adore handia bidali nahi diet, eta esan zailtasun-egoerak askoz luzeagoak iruditu ohi zaizkigula pozaldiak baino. Baina, honetatik ere aterako gara. Hori ziur! 1918an Espainiako gripea izeneko gaixotasunetik, aurretik hainbeste jende eraman zuen hartatik, atera ziren bezalaxe. Pandemia hark –ia ikertzailerik gabe, botikarik gabe eta gaixoak artatzeko baliabide txikienik ere izan gabe– bi urte iraun zuen. Eta orain, nahiz eta baliabide eta aurrerapen ugari izan, badirudi inoiz ez garela irtengo Covid19 madarikatu honetatik. Bada, esan nahi dizuet ez dela hala, irtengo garela. 1918ko pandemia haren ondoren 20ko hamarkadako urte eroak etorri ziren bezala, espero dut hau guztia amaitzen denean urte honetako martxoaren erdialdetik besarkatu eta musukatu ezin izan ditudan guztiak besarkatu eta musukatu ahal izatea. Gauza bakarra eskatzen dut: ez dakigula gerta 20ko hamarkadako urte ero haien amaieran gertatu zena eta ez dadila etorri 29koa bezalako krisialdirik, galera, langabezia eta pobrezia izugarria ekarri baitzuen.
Auzoetatik Balmaseda Egiten proiektuaren barruan, auzoak hobetzeko kontsultak egin ziren, irailaren 21etik urriaren 9ra bitartean, Presa Encimera kalean, Enkarterri etorbidean eta Penilla kalean. Kontsultek oso ondo funtzionatu zuten, herritarren parte-hartzeari dagokionez. Hauek dira guztira izandako parte-hartzearen datuak: • 110 parte-hartzaile; guztira 120 proposamen egin zituzten. • Paneletan jarritako buzoietan 26 proposamen bildu ziren. • Online formularioan 50 proposamen jaso ziren. • Irailaren 29an (asteartea) aurrez aurreko arreta emateko karpa bat jarri zen Osasun Zentroan eta plaza gorrian; bertan 44 proposamen jaso ziren. • Jasotako eskuorrietako 7 ez ziren baliodunak. Une honetan, Gobernu Taldea proposamenak aztertzen ari da. Auzo honetako proiektua amaitzeko, Udalak dokumentu bat osatuko du, hartutako konpromisoak bilduko dituena. Dokumentu hori buzoietan banatuko da eta, noski, ondoren bete egin beharko dira. 2021eko lehen hiruhilekoan antzeko beste prozesu bat jarriko da abian Balmasedako beste auzo batean.
Hurrengo ohiko bilkura Hurrengo ohiko bilkura hurrengo hilabete bakoitiaren lehen ostegunean izango da, kasu honetan urtarrilaren 7an. Saioa 18:30ean hasiko da, bilkura-aretoan, udaletxearen lehen solairuan.
Hortaz, osasuna denontzat, eta ziur egon: kosta ahala kosta, egoera honetatik ATERAKO GARA.
239 EUSKERA 7
5/11/20 11:17
INDUSTRIA
8
ENKARTERRI GROUPEK LANEAN DIHARDU ENKARTERRI ENPRESA-INBERTSIOAK ETA -PROIEKTUAK ERAKARTZEKO EREMU GISA KOKATZEKO Elkarteak hainbat ekimen garatzen ditu eskualdearen hazkunde ekonomikoaren balioa azpimarratzeko eta enpresa kideen artean kudeaketa jasangarria sustatzeko Enkarterri Group, Enkarterriko ia ehun enpresa, erakunde eta eragile sozioekonomiko biltzen dituen elkartea, hainbat ekimen ari da abian jartzen egungo egoera eskualdearen bultzada ekonomikoari ekiteko aukera izan dadin. Tokiko enpresen arteko sinergiak, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren (EGE) sustapena, “Enkarterri Green” zigilua eta enplegua eta ongizatea sortzeko gai diren beste enpresaproiektu eta -inbertsio batzuk erakartzea kontuan hartuta, Enkarterri Groupek xede berbera duten hainbat arlotan egiten du lan: COVID 19aren krisiaren ondorioen inpaktua arintzea enpresa kideetan, eta Enkarterri hazkunde ekonomikorako ahalmen handiko eremu gisa kokatzea. Elkartea ziur dago mehatxu baten atzetik aukera bat etortzen dela; beraz, enpresaelkartea etorkizunera begira ari da lanean: etenaldi hau baliatzea, behin koronabirusaren krisialdia gaindituta, etorkizunean sortuko den eskualdeari buruz hausnartzeko. Halatan, eskualde sendo eta dibertsifikatuagoa ezartzen lagundu nahi du, zeinetan jasangarritasuneta berrikuntza-irizpideak dituzten enpresa berriak, jarduera- eta proiektu-sektoreak gehituko diren. Enkarterri Groupen ustetan, egoera hori enpresek galdu behar ez duten trena da. Ildo horri jarraikiz, eskualdeak espazio sozioekonomiko integratzailea, eraginkorra, hurbila eta berritzailea eskaintzen die inbertitzaile potentzialei, gehitutako balio handiko proiektuak ezar ditzaten. Gainera, eutsi egiten dio garapen jasangarriarekiko bere konpromiso sendoari, giza kualifikazio eta kualifikazio profesional handia du, eta etengabeko kalitatearen eta hobekuntzaren aldeko apustua egiten duten herritar parte-hartzaileak ditu.
239 EUSKERA 8
Erakundeen babesa, eskualde mailako ikusgarritasuna, enpresa-sinergiak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) Enkarterri Groupen xedea era bada eskualdea ikusaraztea, administrazio publikoen arreta eta babesa eskuratzeko, oso beharrezkoa baita enpresarentzat ziurgabetasun-egoera honetan. Enpresek nahikoa baliabide eta talentu dute urte askotan izan duten ametsa lortzeko: Enkarterrik beste garai batean izan zuen pultsua eta jarduera berreskuratzea, eta hori etorkizun hobera begira egitea. Hori lortzeko, ekuazio honetan ezinbestekoa da erakundeen babesa. Enkarterri Groupeko gotorleku nagusietako bat den Enpresaren Gizarte Erantzukizunean oinarrituta, eskualdeko enpresek eta
organizazioek badakite negozioen arloan etikaren eta jardunbide egokien garaia dela. Hori dela eta, jarduera ekonomikoan parte hartzen duten eragileen artean harreman zintzo eta kontsekuentea sustatu eta zaintzeko, enpresen arloan sinergien eta partekatutako proiektuen garapena bultzatzen ari da.
EGEaren ziurtagiria duten berrogeita hamar enpresa eta erakunde inguru 2020a amaitzean, berrogeita hamar enpresek eta elkartek baino gehiagok izango dute Enkarterri Green zigilua. Enkarterri Groupek abiarazitako EGEaren ziurtagiri-eredu propioa da zigilu hori, hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzeko, gizarte- eta ingurumen-balioak Enkarterriko organizazio eta erakundeen DNAren parte izan daitezen.
Proiektuak aukera ematen dio eskualdeari jasangarritasunaren eskakizun berrietara egokitzeko beharrezkoak diren aldaketak sustatzeko, eta bertan lekua dute enpresa eta organizazio publiko zein pribatuek, erakundeek, organismo publikoek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek. Enkarterri Green ereduaren nahia da, batetik, Enkarterriko enpresetan eredu jasangarria sustatzea, enpresaren estrategian jasangarritasun-irizpideak txertatzen eta ingurunearekin modu aktiboan elkarri eragiten laguntzeko. Bestetik, eskualdearen posizionamendua eta bereizgarritasuna hobetu nahi ditu, jasangarritasun-irizpideak aintzat hartuta, inbertsio jasangarriaren erdigune izan dadin. Horrela, hobetzeko tresna da atxikitzen zaizkion enpresentzat zein Enkarterri eskualdearentzat.
5/11/20 11:17
HIRIGINTZA ETA KONTSUMOA
9
OMIC COVID-19aren GARAIAN EGON DAITEZKEEN IRUZURRAK Covid-19ak sortu duen osasun-krisialdia baliatuta, jendea hainbat iruzur egiten hasi da: DIRUA ERRAZ LORTZEKO: - Osasun-materialak sarean saltzea: inoiz iristen ez diren desinfektatzaileak, maskarak… - COVID-19a detektatzeko doako frogak eskaintzea, etxebizitzetara lapurtzera sartu ahal izateko. - Etxeko banatzaileak izatearen plantak egitea eta aldez aurretik txartelarekin ordaintzeko eskatzea. DATU PERTSONALAK LAPURTZEKO: - Enpresa handiek eskainitako abantailak. - Telefono edo helbide elektroniko batera “Laguntza” mezua bidaltzea. Horietan diruz laguntzeko eskatzen dute, osasun-langileen lana eskertzeko. - Erakunde baten identitatea faltsutzea. - Doako zerbitzuak eskaintzea. ZER EGIN IRUZUR EDO MAULA BATEN BIKTIMA BAGARA: Behar den dokumentazio guztia jaso zure udalerriko KIUBean dagokion erreklamazioa aurkezteko.
ENKARTERRIKO KIUB Arreta jasotzeko, aurretiaz hitzordua eskatu behar da. Tel.: 946671851/2 Helbide elektronikoa: Edonola ere, delitu bat izan daitekeela uste baduzu, Ertzaintzan salatu beharko duzu.
Lorezaintza-lanak Lorezaintza- eta basozaintza-lanetan hasi dira Balmasedako Udaleko zortzi langile berriak; zehazki, Acebo erreka txukuntzen ari dira.
Argiteria berria
Udazken honetan, Balmasedako zenbait gunetako argiztapenaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetu nahi dira. Proiektuetako bat hilerriko argiteria da, non 28 farola berrituko diren led-argi berriak jarrita. Horcasitas jaureUrri hasieran prestakuntza jaso zuten langileek eta, Laneko Arriskuen Prebentzioko ikastaro bat giko argiztapen apaingarriko elementu batzuk eta beharrezko material eta tresnak jaso ondoren, Acebo errekaren bazterrak txukuntzen hasi dira. ere ordeztuko dira, eta lorategiak argiztatuko Ondoren, bertako landare-espezieak landatuko dituzte, errekaren ertzak edertzeko; landare horiek dira. Horretarako, balizak eta led-fokuak jarriko dira. mantentze-kostu txikia izango dute etorkizunean. Proiektu horri esker, gure udalerria edertzeaz gain, langileek prestakuntza jasoko dute lorezaintza- eta basozaintza-lanetan.
239 EUSKERA 9
5/11/20 11:17
LANA ETA MERKATARITZA
10
LANPOSTUAK
28 Lanpostu berriak Balmasedako Udala “Langabeak kontratatzeko 2020ko laguntzak” gauzatzen hasi da. Laguntzei Lanbidek laguntzen die diruz (312.416,10 €), eta zenbateko horri beste 29.727,31 € gehitu dizkio Udaleko enpleguarloak. Kontratazio horiek hiru fasetan egiten ari dira:
Lehenengo fasean 12 pertsona kontratatu dira: igeltserotzako 2. mailako 2 ofizial eta lorezaintza-basogintzako 8 langile eta 2 laguntzaile. Pertsona horiek irailean aukeratu ziren eta urrian hasi ziren lanean.
Bigarren fasean 10 pertsona aukeratuko dira: 4 dokumentu-digitalizatzaile, 1 langile, 1 psikologo, 1 informatika-laguntzaile, 1 administrazio-laguntzaile, 1 ingurumen-agente eta 1 gizarteratzeko teknikari. Aurreikusi da pertsona horiek azaroan hasiko direla lanean. Azkenik, hirugarren fase batean, azaroan, 6 pertsona aukeratuko dira: arotzeriako 2. mailako 2 ofizial, 1 liburutegi-dinamizatzaile, 1 haurren liburutegi-dinamizatzaile, 1 komunikazio-laguntzaile eta 1 kirol-laguntzaile. Eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira azaroaren erdialdean (informazioa zehatzagoa Udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da).
Lorezaintza-basogintzako langile gisa aukeratzen diren zortzi pertsonek lorezaintza‑basogintzako enplegu-prestakuntzako tailer batean parte hartuko dute. Lanbide horretan kualifikaziorik ez duten pertsonak egongo dira, eta prestakuntza jasoko dute monitore baten eskutik; hartara, kontratua amaitutakoan, lanbide horretan jarduteko beharrezkoak diren eskumenak eskuratuko dituzte. Formula berri bat da, eta enpleguarloan hori garatzen jarraitu nahi dugu etorkizun hurbilean, prestakuntza eta praktika uztartuko dituzten beste tailer mota batzuekin.
Konekta zaitez merkataritzarekin CECOBIK eta Balmasedako Udalak ekimen bat abiarazi dute “Zalla Comercio” WIFI sarera konektatzea sustatzeko. Konektatzen direnek tokiko produktuen otarre baten zozketan parte hartu ahalko dute. Horretarako, lehenik, erregistro-inprimakia bete beharko dute azaroaren 30a baino lehen. Gainera, erregistro bakoitzeko KaleakPizten telazko poltsa bat eskuratuko dute, izakinak agortu arte.
239 EUSKERA 10
5/11/20 11:17
11
LAN-POLTSA Udaleko enplegu-arloak kudeatutako lan-poltsa 2000. urtean jarri zen abian. Urteotan, 1.462 pertsonak eman dute izena. 2020ko martxoan egin zen azken eguneratzearen ondoren, 429 pertsona daude Lanbiden izen-emate eguneratuarekin eta poltsan apuntatuta. Lan-poltsan izena eman nahi baduzu, edo zure Curriculum Vitaea eguneratu, Udalaren HAZn egin dezakezu.
COVID-19ak Balmasedan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko premiazko laguntzak justifikatzea Laguntza jaso zuten pertsona edo enpresek dagokion justifikazioa egin behar dute, laguntzak arautzen dituzten oinarrien arabera: a) Laguntza jarduera eteteagatik eskatu bada, 463/2020 EDari jarraikiz: - COVID-19ak eragindako alarma-egoera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan ordaindutako autonomo-kuoten ordainagiriak, edo administrazio eskudunak jarduerari berriro ekiteko baimena ematen duenetik aurrerakoak. Epea: 2 hilabete, ordaindutako 3. ordainagiritik zenbatzen hasita.
Enplegu Zentroa Enkarterri eskualde osoari zerbitzua ematen dion Lanbide Enplegu Zentroa Balmasedan dago. Zentroak baliabide hauek jartzen ditu erabiltzaileen esku: - Interneterako konexioa duten ordenagailuak, enplegu-webgune nagusietan sartu ahal izateko. - Informazio-panelak enplegu-eskaintzekin, prestakuntza-eskaintzekin... - Liburutegia (dokumentazio bibliografikoa, prentsa, aldizkari espezializatuak eta beste material grafiko batzuk). - Orientazioko teknikarien laguntza, informazioa eta laguntza emateko enplegua aktiboki bilatzeko modu pertsonalizatuan. - Gainera, hiru orduko doako tailerrak ematen dira enplegu-bilaketarekin lotuta: norbere burua ezagutzeko gaiak, profil pertsonalak sortzea, helburu profesionala, aldaketa kudeatzea, curriculum sortzailea, LinkedIn, bilaketa-kanalak, hautagaitzak, Gabonetan lan egitea...
Helbidea: Martín Mendia 15, etxabea, ezk. Tel.: 94 680 04 77 Helbide elektronikoa: centrodeempleo@balmaseda.eus Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00era.
- COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko deklaratutako alarmaegoeraren ondoriozko jarduera-eteteari aurre egiteko ezohiko prestazioaren esleipenaren ebazpena, baldin eta ez bada dirulaguntzaeskaerarekin batera entregatu, une horretan ez zegoelako onetsita. Ebazpen hori 1. atalean adierazitako autonomo-kuotaren ordainagiriekin batera entregatuko da. b) Apirilaren 14an kontratatutako pertsonen araberako laguntza aldakorra eskatu bada, COVID-19ak eragindako alarma-egoera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetako TC2 dokumentuak, edo administrazio eskudunak baimena ematen duenetik jarduerari berriro ekiteko, sektorearen arabera. Epea: 2 hilabete, ordaindutako 3. ordainagiritik zenbatzen hasita. c) Apirilean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, fakturazioa gutxienez % 30ean jaitsi delako eta eskaeraren unean egiaztapenerako kontabilitate- edo zerga-dokumentazioa aurkeztu ez zelako eskatu bada laguntza, 2021eko martxoan 140 eredua aurkeztu beharko da (Eragiketa ekonomikoen erregistroliburuari buruzko informazio-adierazpena). Eskatutako dokumentazioa Udalari aurkeztu beharko zaio, egoitza elektronikoaren bidez (webgunean, eskabide orokorraren bidez) edo HAZn (Kubo 5 helbidean). Gaia: “Justificación Ayudas Covid19”.
239 EUSKERA 11
5/11/20 11:17
12
BESTELAKOAK
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina Oraindik ere zabalik dago gripearen aurkako 2020ko txertaketa-kanpaina, arrisku-taldeetan sartuta ez dauden baina txertoa jarri nahi duten guztientzat. Horretarako, hitzordua eskatu behar da Balmasedako Osasun Zentroan, 946 802 325 telefono zenbakira deituta. Txertoak Kultur Etxean jartzen dira, anbulatorioan jende-pilaketa saihesteko. Puntualak izatea eta babes-neurri guztiak betetzea eskatzen da. Aurten, inoiz baino gehiago, babes zaitez gripetik.
Emakumearen Etxeko ikastaroak Oraindik ere plaza libreak daude Emakumearen Etxeko ikastaro hauetan izena eman nahi dutenentzat: − Artearen historiako ikastaroa: asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era. − Pilates: astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara. − Hazkunde pertsonala eta mindfulness: astelehenetan, 16:30etik 18:30era. Informazioa gehiago eta izen-emateak Emakumearen Etxean. Ikastaroak gutxieneko izen-emateen kopurura iristean hasiko dira.
Elikagaien bilketa COVID-19arekin lotutako segurtasun-arrazoiak bitarteko, aurten Elikagaien Bilketa Handia birtualki egingo da Espainia osoan. Oraingoan, bezeroak ez ditu edukiontzi batera eramango premia duten familia eta pertsonentzako elikagai fisikoak. Horren ordez, elikagaiak erosteko diru-bilketa egingo da. Biltzen den dirua elikagai banku batzuek erabiliko dute xede solidario horretarako.
Doako aholkularitza juridikoa Oporren geldialdiaren ostean, itzuli da Berdintasun Sailaren doako aholkularitza juridikoaren zerbitzua. Argitu zure zalantza legalak hitzordua eskatuta 94 610 30 99 telefono-zenbakian edo mujer@balmaseda.eus helbide elektronikoan, honako data honetarako: · Azaroak 16a, 09:30etik 12:30era. Kontsultek telefonoz izaten jarraituko dute momentuz.
239 EUSKERA 12
Dohaintzak egiteko egunak eta moduak: • Supermerkatu eta kateetako dendetan dohaintzak: 2020ko azaroaren 16tik 22ra (eta igandean, egun horretan zabaltzen duten dendetan). Hilaren 20an eta 21ean, osasunegoerak uzten badu, boluntarioak egongo dira dendetan jendeari gogorarazteko kutxan dohaintzak egin ditzaketela, Elikagai Bonuaren bidez. • Online dohaintzak: BIZKAIKO ELIKAGAI BANKUAREN webgunean. 2020ko azaroaren 16tik abenduaren 13ra bitartean. Dohaintza hainbat modutara egin ahalko da: bankukontuan, txartelaren bidez, Bizum edo Paypal bidez…
5/11/20 11:17
13
HEZKUNTZA ETA EUSKERA Haurreskola
TELÉFONOS DE INTERESGARRIAK
Haur-eskolak 0 eta 2 urte bitarteko umeen haurtzaindegiak dira, eta horietan aintzat hartzen da txikien zaintza osoa eta hezkuntza. Balmasedan, 4 gela ditugu, eta bi hezitzaile gela bakoitzeko. Ordutegia malgua da, eta kuotak errentaren araberakoak izaten dira. Zure seme-alaba María de Zumalabe haur-eskolan matrikulatu nahi baduzu, deitu 946800762 telefono-zenbakira edo idatzi zumalabe.balmaseda@haurreskolak. eus helbidera. Haur-eskola izateko lekua da, ez egotekoa.
Euskaraldia Ahobizi edo belarriprest rolen bidez hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera sustatu nahi duen ekimena azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Aurten, Euskaraldiak berrikuntza bat dakar: ariketa soziala taldean egiteko aukera. Aukera hori ariguneen bidez gauzatzen da, hau da, euskaraz lasaitasunez hitz egiteko guneen bidez.
Zubi Zaharra ikastolan KUKU emozio programa dugu abian Zer da? Oinarrizko emozioak lantzeko programa. Zertarako? Ikasleriak norbere emozioak ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko, guzti hau ahozkotasuna oinarri izanda. Nola? Pertsonatik pertsonarako begiradatik behar testuinguruak sortuz, bidean lagunduz eta egiten duguna etengabe hobetuz. Ikuspegi psikopedagogikoari dagokionez, esku-hartze sozioemozionala oso garrantzitsua dela frogatu dago; eta horren adibide dira, eskola porrota, ikasteko zailtasunak, ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak, etab. Egoera hauek heldutasun emozionalaren urritasun nabarmena eta egoera emozional negatiboak sortzen dituzte eta, ondorioz, ikasleek jarrera eta motibazio falta handia dute arlo akademikoan.
239 EUSKERA 13
Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Fax: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - ext. 1/ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - ext. 2 ·Gaztezer - ext. 3/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - ext. 4 KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal Igerilekuak · Tels.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena Kiroldegia · Tels.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizare ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 944 970 100 AMBULATORIOA 946 102 325 SUHILTZAILEAK 946 000 183 GURUTZE GORRIA 946 670 584 DYA 946 399 222 ERTZAINTZA 946 802 701 UDALTZAINGOA 657 795 800 BABES ZIBILA 629 535 240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 943 211 000 ALSA 902 422 242 AECC 946 103 099/ 944 241 300 BIZKAIBUS 902 222 265 BUTANOA 946 800 196 NEKAZARITZA GANBARA 946 800 690 UR PATZUERGOA 944 873 187 CORREOS 946 800 983 LARRIALDIAK 944 100 000 FEVE 946 801 964 GARBIGUNE 652 774 521 GAS NATURALA 902 123 456 HAZIENDA 901 502 000 IBERDROLA 901 202 020 EPAITEGIA 946 039 952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 946 800 037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 946 102 198 PARROKIA 946 800 074 TRESNEN BILKETA 665 738 196 JABETZEN IZEN EMATEA 946 800 310 GIZARTE SEGURANTZA 946 801 000 BEILATOKIA 946 103 096 TAXI-GELTOKIA 946 801 694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111
Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: giltza anitz eta betaurrekoak.
5/11/20 11:17
12
DENDA BERRIAK
DENDA ETA ZERBITZU BERRIAK Ekoplace shop Eskualdean ONLINE denda jasangarria sortu dute, eta, bertan, salgai mota guztiak eskaintzen dituzte: moda, norberaren higienerako produktuak, bitxiak, umeentzako jolasak, etab. Produktu guztiak material onenarekin eta naturarekiko errespetutsuenarekin eginda daude. Ekoplace shop konprometituta dago pertsonekin eta ingurumenarekin, eta horrexegatik eskaini nahi dute online denda jasangarri bat, non beharrezkoa dugun guztia aurkituko dugun. Aurki ezazu www.ekoplaceshop.es webgunean edo sare sozialetan. - Instagram: @ekoplace_shop - Facebook: Ekoplace shop - Twitter: @ekoplace_shop
Kprichos Kpichos denda berria udan zabaldu zuten Pio Bermejillo 42 helbidean, San Juan plazaren parean. Zeure buruari oparitxo bat egin nahi badiozu, gozoa zein gazia, aukera ona duzu: izozkiak, gofreak, krepeak, smoothieak (frutairabiaki naturalak), esnedun irabiakiak (besteak beste Oreo Balma Shake izena jarri diotena), hot dogak, freskagarriak, teak, kafea, txokolate beroa… dira Kprichosen aurkituko dituzun produktuak. Dena eramateko. Oraingoz, arratsaldez baino ez dute zabaltzen, 17:00etatik 21:30era, egunero, baina espero dute zerbitzuak (adibidez, gosariak prestatzea) zein ordutegia zabaldu ahal izatea. Instagramen (@Kprichos Balma) jarraitu ahal diegu edo 639 450 098 telefono-zenbakira deitu.
IRAGARKI LABURRAK LANA -Ume txiki bat eskolara eramateko neska bat behar da. Funtsezkoa da pertsona arduratsua eta antolatua izatea, eta hainbat ordutegitan lan egiteko prest egotea. Horrez gain, ezinbestekoa da ume txikiekin esperientzia izatea (erreferentziak). 695034766. -Neska umeak edo adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko prest. 642143658. -Lehen Hezkuntzako eskola-laguntza. Zure etxean edo nirean. 10 urtetik gorako esperientzia hezkuntzan. EGA tituluduna. 660514940. - Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213.
ALOKAIRUA - Garaje partzela bat alokatzen da Erreka auzoan. 637745371. SALMENTA - Fagor labe pirolitikoa (125€) eta LG mikrouhina (50€). 2 gailuak egoera ezin hobean daude eta erabiltzeko jarraibideak dituzte. 675701474. -Hozkailua salgai. 648984228. - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai, 27 m2koa, Lehendakari Agirre 3 helbidean, Medicinas Naturales dendaren ondoan. Deitu sakeleko telefono honetara: 616018644 (Isabel). -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.
LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOGADO-
Pza. de los Fueros, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)
239 EUSKERA 14
Teléfono: 626 09 28 92 Fax: 94 680 16 37
5/11/20 11:17