EJEMPLAR GRATUITO - TIRADA 4.200 UNIDADES - TU AYUNTAMIENTO TE INFORMA
BALMASEDA ONLINE
EUSKERA 241.indd 1
8/2/21 13:42
2
AZALEAN
AUKERATU PL BALMASEDA Udal-aldizkariaren aurreko zenbakian iragarri genuen Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza Saileko Zinegotzigoa plataforma digital bat sortzen ari zela udalerriko jarduera ekonomiko guztiak sarean jartzeko (saltokiak, ostalaritza, sukaldaritza, ETEak zein autonomoak): https://www.balmasedaonline.eus/. Proiektu hori Balmasedako negozioengatik eta haientzat sortu da. Udalak bultzatutako sareko toki propioa da, eta, bertan, herriko bizilagunek eta turistek udalerriko negozio, produktu eta zerbitzu guztiak ezagutu eta aurkitu ahal izango dituzte.
1. PLANA
2. PLANA
3. PLANA
Fitxa sinplea
Fitxa osoa
Zure negozioa udal datu basean sartuta egotea
Whatsapp edo sare sozialen bidez kontaktatzeko aukera ematen du
Web-orrialde informatiboa
Zure negozioa udal datu basean sartuta egotea. Fitxa sinplea digitalizatzeko asmorik ez duten negozioentzat da, beren oinarrizko datuak erakutsi besterik nahi ez dutenentzat. · Ezingo dute beren datuak aldatzera sartu. · Ez dute URLrik izango (plataforman egongo dira eta bilatzailearen bidez aurkitu ahal izango dira, baina ez dute web-helbiderik izango). · Negozio guztiek momentu oro eskatu ahal izango dute digitalizazio maila igotzeko teknologiarako sarbidea. · Erakutsiko diren datuak: izen komertziala, jarduera, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta helbide postala.
Fitxa osoa digitalizatzeko asmorik ez duten edo dagoeneko Interneten presentzia ona duten negozioentzat pentsatuta dago; beren datuak aldatzera sartu ahal izango dira plataformara. · Teknologiarako sarbide propioa izango dute. · Ez dute URLrik izango (plataforman egongo dira eta bilatzailearen bidez aurkitu ahal izango dira, baina ez dute web helbiderik izango). · Teknologiarako sarbidea izango dutenez, edozein momentutan erabaki ahalko dute digitalizazio maila igotzea, nahi badute. · Erakutsiko diren datuak: izen komertziala, logoa, jarduera, negozioaren deskribapena, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, helbide postala, Whatsappa, sare sozialak eta beren webgunerako esteka.
Nahi duten negozioek beren prestakuntza eta digitalizazio fasea amaitzen dutenean, plataformaren aurkezpen ofiziala egingo da. Plataforma horren bidez, bizilagun eta turistek Balmasedako edozein produktu, zerbitzu edo negozio aurkitu ahal izango dute.
EUSKERA 241.indd 2
Zure negozioaren oinarrizko presentzia Interneten Web-orrialde informatiboa web-orrialde bat izan nahi duten negozioentzat dago pentsatuta, bertan erakusteko beren produktu eta zerbitzuak, baina bezeroei online erosteko aukerarik eman gabe. · Negozioa interesdunak berak kudeatuko du, teknologia horretarako sarbidearen bitartez. · URLa izango du (plataformako negoziobilatzailearen bidez aurkitu ahal izango da, eta Interneten ikusgai egongo den web-helbide bat izango du). · Teknologiarako sarbidea izango dutenez, edozein momentutan erabaki ahalko dute digitalizazio maila igotzea, nahi badute. · Erakutsiko diren datuak: izen komertziala, logoa, jarduera, negozioaren deskribapena, irudiak, ordutegi komertziala, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, helbide postala, Whatsappa, sare sozialak, produktuak eta zerbitzuak. Tailerretan parte hartzeko interesa baduzu, zure burua plataforman aurkitzen ez baduzu, edo zure negozioaren inguruko oinarrizko daturen bat aldatu nahi baduzu (jarduera, izen komertziala, logoa, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, helbide postala), idatzi lasai info@balmasedaonline.eus helbide elektronikora.
8/2/21 13:42
U PLANA EDA ONLINEN Teknologia garatzeko fasea amaituta dagoenez eta Balmasedako negozio guztien oinarrizko datuak plataforman jarrita daudenez, martxan daude jada Interneten eskuragarri egon nahi duten negozioentzako prestakuntza tailerrak. Negozio bakoitzak bere beharretara hobeto egokitzen den digitalizazio maila aukeratu ahalko du. Zehazki, gure hiribilduko negozioen eskura jarritako teknologia horrek lau digitalizazio maila eskaintzen ditu:
4. PLANA Web orrialdea, online dendarekin Zure negozioaren erabateko presentzia Interneten
Online denda duen web-orrialdea Interneten erabat ikusgai egon nahi dute negozioentzat da, bertan beren produktu eta zerbitzuak erakusteaz gain, bezeroek erosteko aukera izango baitute (produktuak dendan jaso; etxera bidali; etab.). · Negozioa interesdunak berak kudeatuko du, teknologia horretarako sarbidearen bitartez. · URLa izango du (plataformako negoziobilatzailearen bidez aurkitu ahal izango da, eta Interneten ikusgai egongo den web-helbide bat izango du). Erakutsiko diren datuak: negozioaren inguruko guztiak, baita bere produktu eta zerbitzuak ere.
3
Gure Lurreko Merkatua Ziurtatuta dago apirilera arte, 15 egunero izango ditugula Gure Lurreko Merkatuaren postuak. Gauzak horrela, honako larunbat hauetan egongo dira postuok gure udalerrian: otsailaren 13an eta 27an, eta martxoaren 13an eta 27an. Gogoratuko duzunez, azoka hori Martin Mendia kalean dago eta Balmasedara ekartzen ditu gure eskualdeko produktu onenak, freskoenak, osasungarrienak eta kalitate handikoenak. Ez huts egin, etor zaitez!
Larunbatetako azoka hizpide duen herritarrek parte hartzeko prozesua
Otsailaren 15era arteko hiru asteetan, herritarrek parte hartzeko prozesu bat egongo da martxan, balmasedarrek larunbatetako azokaren inguruan duten iritzia jakiteko. Horretarako arrazoia sinple-sinplea da: zerbitzu honetan aplikagarria den arautegia berrituko da, eta informazioa bildu nahi dugu adin guztietako pertsonentzat erakargarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin.
GIZARTE EKINTZA
FAMILIENTZAKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK Pasa den azaroan Balmasedako familientzako laguntza ekonomikoak eskatzeko epea ireki zen, eta, berritasun gisa, diruz laguntzeko gastu posible gisa gailu informatikoak erostea gehitu zen. Dirulaguntzetara bideratutako partidaren zenbatekoa 85.000 eurokoa izan da, 11 dirulaguntzaildorekin. 144 dirulaguntza onetsi eta 30 atzera bota dira: Emandako dirulaguntzen laburpena Eskolako arropa eta kirol-materiala 12.225,14€ Eskolaz kanpoko laguntza (eskola-irakasgaiak) 5.479,50€ Euskara-ikastaroak 541,80€ OHZ 7.336,57€ Fatxaden, teilatuen eta atalondoen (EIT) errehabilitazioa 300€ Igogailuak ipintzea 900€ Lekualdatzeko laguntzak langabeentzat formaziorako 720€ Material informatikoa (tabletak eta orenagailuak) 4.499€ Bainuontzia dutxa-plateragatik ordezkatzea 0€ Premiazko beharrak 0€ Erdi- eta goi-mailako matrikulak 0€
GUZTIRA: 31.993,01€
Dirulaguntzak kontzeptuaren arabera Jasotako eskaera-kopurua Esk. materiala 73 OHZ 61 Mat. informatikoa 32 Esk. kanp. laguntza 19 Igogailuak 3 Lekualdatzea 3 Euskara 2 Fatxadak 1 Bainuontzia 0 Unibertsitatea 0 Premiazko beharrak 0
Dirulaguntzak herritartasunaren arabera Herritartasun bakoitzaren % Espainia 71% Maroko 14% Sahara 5% Kamerun 1% Aljeria 1% Italia 1% Venezuela 1% Brasil 1% Paraguai 1% Kolonbia 1% Errumania 2% Honduras 1% Ekuador 1%
EUSKERA 241.indd 3
8/2/21 13:42
4
LANA
BALMASEDA ZUREKIN ENPLEGUPROGRAMA ABIAN DA JADA Balmasedako Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoak banakako eta etengabeko laguntza-programa bat jarri du abian, herrian langabezian dauden pertsonak berriro laneratzeko, pertsona horien berariazko beharrak aztertu ondoren: Balmaseda zurekin. Urtarrileko lehen astean, programa zabaltzen hasi zen tokiko hainbat hedabidetan eta hedabide digitaletan, bai eta enplegu-erakundeen bidez ere, ahalik eta pertsona gehienengana iristeko. Joan den urtarrilaren 21ean, Balmasedako Kultur Etxean 3 jardunaldi egin ziren programa aurkezteko. Ekitaldi bakoitzean 19 lagun egon ziren. Guztira enplegura bideratutako proiektu berri honen ekintza espezifikoei buruzko informazio gehiago jaso nahi zuten 57 interesdunek hartu zuten parte. Jardunaldiaren ondoren, 47 lagunek programan parte hartzeko interesa agertu zuten, eta urtarrilaren 27an eta 28an Elkarwork eraikinean egindako banakako elkarrizketetara deitu zituzten. Elkarrizketari esker, banakako hurbilketa egin daiteke, eta pertsonaren prestakuntza- eta lan-ibilbidea eta lan-arloko interesak ezagut daitezke. Prozesu horretatik atera dira programan parte hartzen duten 16 pertsonak, Balmasedakoak, lan-merkatuan sartzeko oztopo handienak dituztenak (generoaren, adinaren edo langabezian emandako denboraren arabera), uste baita ekimen horrek laguntza eman behar diela premia handiena dutenei eta, beraz, etekin handiena lortuko dutenei. Informazio- eta hautaketa-fasea egin ondoren, otsailean hasiko gara harremanetan jartzen inguruko enpresekin. Fase honen helburua da epe labur eta ertainean langileak beharko dituzten ala ez detektatzea eta abian jarri den proiektuaren berri ematea. Lan hori beharrezkoa eta funtsezkoa da enplegu-aukerak lortzen hasteko eta gure inguruko erakundeetarako ateak irekitzeko. Martxotik aurrera, proiekturako izendatutako aholkularitza-enpresa, Aldalan, arduratuko da parte-hartzaileen profiletara egokitutako enplegu-eskaintzak aurkitzeaz eta ezarritako enpresekin harremanetan jarraitzeaz. Horrek bide emango dio erakunde gehiagorekin harremana izateari. Hamabost egunean behin, Aldalaneko orientatzaileak parte-hartzaileekin bilduko dira, aztertutako eskaintzetan curriculuma aurkezten eta lan-aukera berriak bilatzen laguntzeko, beste eskaintza batzuen edo zuzenean enpresen bidez. Gune horiek baliagarriak izango dira detektatutako enplegu-aukeretan hautagaitza kalitatez aurkezteko, bidalitako curriculumen etengabeko jarraipena egiteko, eta, horrela, aurkeztu den erakundearen feedbacka lortzeko. Kontuan hartuta inguruan lan-orientazioko zerbitzuak daudela, ibilbide oso espezifiko, osagarri eta integrala zehaztu da. Lan-eskaintzetara eta enpresekin harremanetan jartzera bideratutako zerbitzua da, lanmerkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen artean inguru horretako enplegagarritasuna handitu ahal izateko.
EUSKERA 241.indd 4
Arazoak sortzen zituzten zuhaitzak
Landare-hondarren eta nahi ez diren zuhaitzen 1.200 metro kubiko baino gehiago Baso Biomasa bihurtu dira «Aurreko hilabeteetako “belar txarrak” garbitzeak eta kontrolatzeak landare handiagoak kentzea ekarri du, herritarrei enbarazu egiten zietelako» Aski ezagunak dira hiriko zuhaiztiek eskaintzen dizkiguten onurak (apainketa, zarata moteltzea, oxigenoa sortzea, hautsa eta elementu kutsatzaileak finkatzea, itzala egitea, biodibertsitaterako euskarria, etab.), baina, noizean behin, zenbait landare-espezie kontrolik gabe agertzeak eta hazteak eragozpenak sortzen dizkie herritarrei, hala nola estoldak oztopatzen dituzten hostoak eta fruituak erortzea, sutearriskua, intsektuak eta karraskariak ugaritzea, etxebizitzei itzal gehiegi egitea, etab. Hori dela eta, Baso-Lorezaintza ikastaroko langileek Balmaseda inguratzen duen gerriko berdea egokitu dute, eta arazoak sortzen zituzten zuhaitzak kendu dituzte. Lorezaintza ikastaroko langile batek nahi ez diren zuhaitzak kentzeko irizpidea laburbildu digu: Udalaren Zerbitzu Teknikoak Zuhaitzen Ikusizko Ebaluazioa (ZIE) egin ondoren, adarrak erortzeko arriskua duten hiriko zuhaiztietan jarduten dugu, fatxada edo linea elektrikoetatik hurbilegi dauden zuhaitzen tamaina kontrolatzeko ere; era berean, adaburuekin trafiko-seinaleak estaltzen dituztenetan egiten dugu lan, edo haien sustraiekin espaloiak, saneamendu edo asfaltoa kaltetzen dituzten zuhaitzetan”; “Soil-soilik arazoak sortzen dituzten zuhaitzak kentzen ditugu; beraz, zuhaitzak berehalako arazorik sortzen ez badu, eragozpenak sortzen dituzten adarrak baino ez ditugu mozten, eta Udaleko teknikariei jakinarazten diegu beste ebaluazio bat egin dezaten”. Nahi ez diren zuhaiztiak kendu ondoren, xehatu egin dira, ondoren berdeguneetan bigungarri gisa erabiltzeko; horrek Balmasedako lorategi-eremua mantentzeko lanen etorkizuneko kostuak murriztuko ditu. Aurreko onura sozial eta ekonomikoez gain, landare-hondar horien materia organikoa konpostatzeak atmosferara isurtzen den karbono dioxidoa murriztea ere lortzen du, lurzoruan karbonoa finkatzen baita, nekazaritza ekologikoan karbono-aztarna murrizteko erabiltzen den “errezetaren” antzera. Ingurumena lehengoratzeko Presa Encimera kalearen inguruan egindako praktika hori proiektu pilotu batean ebaluatu eta onartu ondoren, gure udalerriko eremu berrietara estrapolatuko da.
8/2/21 13:42
5
HIRIGINTZA
OINEZKOENTZAKO KALEEN KANPAINA Hirigune historikoko mutiloiak konpontzeko eta martxan jartzeko lanak amaitu dira. Urtarrilean zehar, udaltzainek hainbat kontrol egin dituzte, eta, otsailaren lehen egunetan, zehapen-abisua bidali zaie hirigunea oinezkoentzat bihurtzeari buruzko udal-ordenantza hautsi duten gidariei. Otsailaren bigarren astean, horren inguruko informazio-kanpaina bat hasi da; izan ere, hilabete honetako 15etik aurrera, zehapenak jarriko zaizkie baimendutako ordutegitik kanpo zein baimenik gabe sartzen diren pertsonei, arau horren pean dauden kaleetan
Kolektiboa
baimenik gabe aparkatzen dutenei eta beren baimena gaizki erabiltzen dutenei, arauz baimendutako denbora gainditzen dutelako. HAZean bete beharko dira baimen-eskaerak (garaje-plazak dituztenentzat, egoiliarrentzat, zamalanak egiten dituztenentzat, merkatarientzat, zerbitzu publikoetako ibilgailuentzat edo antzekoentzat, aldiberekotasuna behar dutenentzat eta kasu berezientzat), eta horretarako baldintza bakarrak izango dira Balmasedan erroldatuta egotea eta Ibilgailuen gaineko Zerga hiribilduan ordaintzea. Ildo
horretan, nabarmendu behar da beren zerga Balmasedan ordaintzen duten pertsona guztiek izango dutela baimena, automatikoki, aldiberekotasun-ordutegiak erabiltzeko. Jada ez da beharrezkoa txartelak erabiltzea mutiloiak jaisteko; izan ere, kamerek ibilgailuen matrikulak irakurri eta sarbidea ematen diete horretarako baimena dutenei. Kameren funtzio guztiak daude martxan, eta, ondorioz, arau-hausteak erregistratu egingo dira. Jarraian, kolektibo ezberdinen ordutegiak gogoraraziko ditugu:
Ordutegia Astelehenetik ostiralera
Larunbatetan
Igandeetan/Jaiegunetan
GARAJE-PLAZAK ZAMALANK (Ohiko banatzaileak) MERKATARIAK Gehieneko denbora: 30 minutu
0-24 Gaur egungo zamalan-ordutegia
0-24 Gaur egungo zamalan-ordutegia
0-24 Gaur egungo zamalan-ordutegia
8-20
8-14
8-12
ZERBITZU PUBLIKOEN IBILGAILUAK
0-24
0-24
0-24
0-24
0-24
0-24
eta antzekoak LARRIALDIETAKO IBILGAILUAK Kolektiboa EGOILIARRAK Gehieneko denbora: 15 minutu
GAINERAKO IBILGAILUAK
EUSKERA 241.indd 5
Ordutegia Astelehenetik ostiralera
Larunbatetan
Igandeetan/Jaiegunetan
Pio Bermejillo/Aldapa: Astelehena-Osteguna 0-24 Ostirala 0-20 Martin Mendia/Hedegile: Astelehena-Asteazkena 0-24 Osteguna eta Ostirala 0-20 Pio Bermejillo/Aldapa: 6-20 Martin Mendia/Hedegile: Ez
Pio Bermejillo/Aldapa: 6-12 eta 16-20
Pio Bermejillo/Aldapa: 6-12 eta 16-24
Martin Mendia/Hedegile: 6-12 eta 16-20
Martin Mendia/Hedegile: 6-12 eta 16-24
Pio Bermejillo/Aldapa: Ez Martin Mendia/Hedegile: Ez
Pio Bermejillo/Aldapa: Ez Martin Mendia/Hedegile: Ez
8/2/21 13:42
6
KONTA, KONTATU Aurrekontu parte-hartzaileak Parte-hartze txikia izan dugu aurtengo aurrekontu partehartzaileetan, zeinek aukera eman dieten herritarrei beren ideiak aurkezteko 2021eko udal-aurrekontuei ekarpenak egite aldera. Guztira, 9 erantzun jaso ditugu (6 gizonen eta 3 emakumerenak). Proposamen horietako bost COVID 19aren eraginak arintzeko ideiak dira: berdegune eta kanpoaldeko aisialdiko gune gehiago sortzea (agintaldi osoan zehar hartuko da aintzat); ostalaritzarako partida bat sortzea (dagoeneko egiten ari da); COVID 19aren aurkako arauak betetzen direla kontrolatzeko langileak izendatzea; lanpostuak sortzea (badago horretarako sail bat, Enplegu Plan batekin, zeinak barne hartzen dituen, esaterako, Balmaseda Acompaña proiektua; azken horri buruzko informazioa edizio honetako 4. orrialdean aurkituko duzu); COVID 19a zabaltzea ekiditeko helburuarekin, orain arte izan duen eragin ekonomikoa arintzea, eta gaur egun nola bizi garen jasoko duen denbora-kapsula bat sortzea (ideia hori oso positiboki jaso da, eta oso posiblea da etorkizunean gauzatzea). Beste bi proposamen Ingurumen Sailari dagozkio: bidegorrien, pasabideen, eta abarren bitartez lotzea industrialdea, Nocedal kalea eta Artziniegarako irteera; eta flora aloktono inbaditzailea kontrolatzea edo errotik kentzea. Iritzi positiboak egon dira pump track zirkuitu bat eraikitzearen inguruan, baina egoerak hobera egiten duen arte itxaron beharko dugu, aurten, inbertsioak egiteko dugun aurrekontua oso ondo neurtu behar dugulako. Azkenik, Teneríasen aparkaleku bat eraikitzeko proposamena ere jaso dugu, baina gai hori hirigintzakoa da, eta ez da aurrekontu partehartzaile hauen oinarrietan sartzen. Aldiz, oinarri hauen barruan sartzen dira, aldiz, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko ideiak, baina ez da bat ere jaso. Datozen urterako, hobetu egin nahi ditugu aurrekontu parte-hartzaileak. Hori dela eta, azarotik irailera aurreratuko dira, eta jasotako ideien artean gastatzeko aurrekontu finko bat ezarriko da.
Balmasedako memoria grafikoa Urtarrilaren 24an gure Hiribilduaren sorreraren urteurrena ospatu genuen, Harresi argitaletxeak egindako argazki-liburu batekin. Balmasedako eta bertako biztanleen XX. mendeko memoria grafikoa jasotzen da bertan. Dozenaka argazkik gure arbasoen bizitza kontatzen digute, gizartearen egitura, desagertutako eraikinak non zeuden, ongi pa-
EUSKERA 241.indd 6
BALMASEDA. UNA VILLA DE INDIANOS Pío Bermejillo Martínez-Negreteren erretratua. (Xehetasuna) F. Díaz Carreñoren obra. Balmasedako Hiribilduko Historiaren Museoan. María Ignacia Martínez-Negrete Albaren erretratu anonimoa - Pío Bermejillo Ybarraren emaztea eta y Pío Bermejillo Martínez-Negreteren ama. Hori da duela gutxi argitaratu den lanaren izenburua; duela urtebete editatu zen Balmaseda en América. Emigración, Actividades y Valores de los Balmasedanos en el Nuevo Mundo: de 1492 a 1900 liburuaren bigarren zatia da. Obrak agerian jarri du indianoen, garrantzia; izan ere, hiribilduaren zein Bizkaiko Enkarterriko eskualdearen historia eta ondareari oso loturik egon dira. Indianoa, Espainiako Errege Akademiaren definizioaren arabera, Amerika edo Indiara (Amerikako Espainiako Inperioaren izen orokorra) emigratutako pertsona bat zen, ondoren herrira aberats itzultzen zena. Zenbait kasutan, indianoek kapitalaren zati bat herria hobetzean inbertitzen zuen eta ongile izatera pasatzen zen. Bermejillo familia Amerikara joan ziren Balmasedako familialeinuen artean, Bermejillo Ibarra familia zegoen; familia horren 4 semeak Mexikora joan ziren: Eugenio (1815), Pío (1820), Nicolás (1830) eta José María (1839). Horien artean, oraingoan Pío Bermejillo Ibarra ekarri nahi dugu gogora. Herrialde aztekara 1848. urtean iritsi zen, 28 urte zituela, eta Guadalajaran, Jalisco estatuaren hiriburu emankorrean, kokatu zen, hori baitzen industria- eta enpresa-eremu nagusia. Hiriburu hartan tokiko elite ekonomiko eta politikoak ezagutu zituen eta harreman berezia izan zuen Lanestosako Francisco Martínez-Negreterekin, horren negozioetan modu zuzenean sartu baitzen. 1853. urtean aipatutako gizonaren alabetako batekin ezkondu zen, María Ignacia Martínez-Negrete Albarekin, eta 11 seme-alaba izan zituzten. Aurrerago, gure protagonistaren anaia zen José María Bermejillo Ibarra Dolores Martínez Negrete Albarekin
satzeko moduak, jantziak, ohiturak… Argazki bakoitzak dokumentazio ikaragarria eta biziki garrantzitsua islatzen du. Obra hau sortzeko, ahalik eta argazki zahar gehien lortzen saiatu gara, XIX. mendeko batzuk ere badira. Kasu askotan, familien albumetatik atera dituzte, herriaren idiosinkrasia eta kultura argitara emateko. Argazkiak bildu ondoren, argazki bakoitza tratatu egin dute
ezkondu zen eta 15 seme-alaba izan zituzten. Píok dirutza handia lortu zuen negozioetan zuen abileziagatik eta finantza-plangintzagatik. Azukre-lantegietan eta industria-sektorean inbertitu zuen, batez ere ehungintzan. Gainera, bere negozioak handitu zituen partaidetutako sozietateen, aseguru-konpainia garrantzitsuen eta mailegu-enpresen bidez. Gainera, horien bidez Mexikoko Gobernuari lagundu zion une zailenetan, kreditu-bankuak sortu baino lehen. Azken horietan ere parte hartu zuen. Etxera itzultzean, zuen diruaren zenbateko bat eskolak sortzeko, irakasleak kontratatzeko eta Balmasedako lehen eta bigarren hezkuntzako tokiko sistema hobetzeko erabili zuen. 1887an, horretarako ezarritako hainbat legaturekin, San Juan plazan Bermerjillo eskolak ireki ziren; hori gaur egun udalerriko Kultur Etxearen, Liburutegiaren eta Artxiboaren egoitza da. Udalak, eskerrak emateko eta hura omentzeko, bere izena jarri zion lehen Erdiko kalea zenari. Bere semea, Pío Bermejillo Martínez-Negrete (1860-1899) Parisen hil zen eta ongilea izan zen bere bizitzan zehar. Horren erretratua herriko Historia Museoan dago eta San Severino elizan dago lurperatuta. Indianoen ibilbidea hiriaren bisita-gida gisa Balmaseda ikaragarri aldatu zen indianoak iristean, ekarri eta hemen utzitako “oinordetza materiala” ezinbestekoa izan zelako. Liburuan proposatutako ibilbidean, argi eta garbi ikusi ahal izango da indianoek beren herriaren historian izan zuten garrantzia eta utzitako legatua. Julia Gómez Prieto
denborak eragin ditzakeen orbanak, tolesturak eta urradurak kentzeko eta hartu ziren moduan erakusteko. Liburuan 700 argazki baino gehiago bildu dira, 186 orrialdetan, zortzi kapitulutan. Guztiek tradizioak eta eguneroko bizitza erakusten dute. Liburua herriko liburu-dendetan edo Harresi argitaletxearen webgunean eros daiteke 20 euroren truke.
8/2/21 13:42
7
BALMASEDAKO KONDEA (II.)
Auzoetatik Balmaseda egiten proiektua
Urtarrileko Udalberriak-en, Hamar Urteko po jenerala baizik. Ikasleon panteoia monuGerraren (1868-1878) erdian utzi genuen Blas mentu oso bisitatua da gaur egun Habanako Villate, Balmasedako II. kondea. Colón hilerrian, eta fusilatu zituzten paretaren Gatazka horretan ospetsua izan zen erre- zati bat ere badago bertan. presio gogorra gauzatu zuelako: emakumeak 1872an, aurkako operazio militar batzuk eta haurrak ere jazarri zituen, baita 15 urtetik tarteko, Blas Villatek dimisioa aurkeztu eta gorako gizonak ere; izan ere, plantaziotik justi- Madrilera itzuli zen. Han, Martínez Campos jefikaziorik gabe ateratzen baziren, fusilatu egi- neralaren Saguntoko Jazarraldian parte hartu ten zituen, arrazoiei jaramonik egin gabe. zuen, 1874an; horren eraginez, I. Errepublika Creciente de Balmaseda (Balmasedako Go- amaitu zen eta Borboien berrezartzea ezarri raldia) izeneko ekintza-plana diseinatu zuen; zen Espainian. hain zuzen, erasoBerriro ere Kubara ekintzen multzoa, bidali zuten kapitain Balmasedako bolunnagusi gisa, baina ditario eta Balmasemititu egin zuen kardako ehiztari izendaguan urtebete bete tutako boluntarioen aurretik. Gero, penkontragerrilla batean intsulara itzuli zen eta babestuta. Taldea Gaztela Berriko kapielite ekonomiko tain nagusi izendatu hispano-kubatarrek zuten. Hori dela eta, osatzen zuten, eta Puertollanon (Ciudad beren negozio eta Real) kale bati bere aziendak defenizena jarri zioten bere datzea zuten xede. omenez. Ez zuten zalantzarik Bete zuen azken lur errearen politikak kargua izan zen hori, baliatzeko gerrillari 1882an hil baitzen, manbien aurka. 58 urterekin, bizitza Metodo horiek militar oparoa izan onbaliatuta lortutako doren. arrakastei esker, Puertollanon ez Kubako kapitain naezik, bere jaioterrian gusi izendatu zuten ere, Sestaon, badu plaBlas de Villate y de la Hera, 1870ean, eta uharza bat bere izenean. Balmasedako II. Kondea tearen iparraldetik Nolanahi ere, hegoaldera zihoan lerro gotortu bat diseinatu 2017an, Habanan Kapitain Nagusien Jauregi zuen, trocha ospetsua, Karibearen eta Atlan- bikaina bisitatu nuen, gaur egun Hiriko Museoa tikoaren artean, uhartea banatzeko asmoz, eta, dena. 65 kapitain nagusiren egoitza izan zen, era horretan, gerrilla manbiaren mugimenduak espainiar agintaritza gorenarena Kuban, baina zailtzeko. erretratuen galerian ez zegoen Balmasedako Garai hartan izan zen, halaber, hain zuzen kondearen erretraturik. Museoko gidariei galere, 1871ko azaroaren 27an, “medikuntzako detu nien, baina ez zekiten zergatik ez zegoen zortzi ikasleen fusilamendu” tamalgarria. Ze- han. Pentsatu nuen hain pertsonaia gorrotatua hazki, gazte batzuei Habanan espainiar kaze- eta ospe txarrekoa zenez Kuban, damnatio metari baten hilotza profanatu izana egotzi zie- moriae edo haren memoriaren kondena moten, haren kristala urratu izana. Egiaztatu zen duko bat egingo zutela, eta ezkutatu. ez zirela ekintza horren egileak izan, baina eskarmentutzat baliatu zuten. Fusilamenduaren Miguel Ángel Álvarez arduraduna ez zen Blas Villate izan, Habanatik kanpo baitzegoen une hartan, Romualdo Cres-
2019ko irailaren 21etik urriaren 9ra, “Haciendo Balmaseda desde los barrios Auzoetatik Balmaseda egiten” proiektuaren lehen fasea gauzatu zen. Zehazki, herritarren partaidetzarako proiektu honen bidez, bizilagunei galdetzen zaie, haien aburuz, zer-nolako hobekuntzak egin behar diren auzoetan. Lehen edizioan, Presa Encimera, Avenida Encartaciones eta La Penillako egoiliarrekin hitz egin zen. Ekarpen gehien jaso dituen saila obra eta zerbitzuei dagokiena da. Bereziki azpimarratu honako proiektu hauekin jarraitzearen garrantzia: bide publikoaren egokitzapena hobetzea, kaleak garbitzea, haurrentzako parkeak hobetzea, kutxatilak konpontzea, aparkatzeko plaza berriak sortzea, hainbat hirialtzari instalatzea, puntu zehatz batzuetan argiteria hobetzea, arkitektura-oztopoak kentzea eta sarbideak hobetzea. Ingurumenari dagokionez, hau da, eskaera gehien jaso dituen bigarren sailean, eskakizunak lorezaintza-zerbitzuen eta hondakinkudeaketaren ingurukoak dira. Herritarren segurtasunaren arloan, hainbat proposamen jaso dira etxeko animaliak eta horien gorozkiek eragindako bizikidetza-arazoak direla eta, baita behar ez den tokian egiten diren aparkatzeen kontrola eta bizilagun batzuen arteko tira-birak direla-eta ere. Era berean, honako eskaera hauek ere egin dira: kutxazain automatikoak instalatzea, abandonatutako etxebizitzak kudeatzea, auzo guztiak kontuan hartzea kultura-ekintzei dagokienez, udal-elkarbizitzako errespetatzea eta ondarea kontserbatu eta ustiatzea, beste batzuen artean. Jasotako eskaera eta iradokizun guztiak aintzat hartuta, hiru auzo horiek hobetzeko hogeita hamar bat ekintza gauzatuko dira; horren inguruko xehetasun gehiago nahi baduzu, Balmaseando.eus udal bloga kontsultatu dezakezu; edonola ere, zure etxean ere jasoko duzu. Hurrengo fasea koronabirusaren ondoriozko aurreikuspenen ondorioz atzeratu da, eta oraindik ezin dugu ziurtasunez esan noiz jarraitu ahal izango dugun proiektuarekin. Halere, ziurtatu dezakegu, egoerak ahalbidetzen duenean, lanean jarraituko dugula Auzoetatik Balmaseda egiten plataformaren bidez Balmasedako herritarren iritziak jakiteko.
Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak
Decoraciones Javi
EUSKERA 241.indd 7
Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda
8/2/21 13:42
8
KULTURA
BALMASEDAKO ONDAREA TALDEA
Aste Santuaren inguruko argazki-erakusketa Urtarrilaren 29tik, gure gurutze-bide bizidunaren antzinako eta ez hain antzinako argazkien erakusketa bat dago ikusgai Pasioaren Museoan. Horietako askoren bitartez, denboran zehar bidaiatuko dugu, eta guztiek gogoratuko digute tradizio horrek Balmasedarentzat duen garrantzia. Argi dago konfinamendu perimetrala ezarrita dugun egun hauetan, une atsegin bat igarotzeko alternatiba polita dela. Gogorarazten dizuegu, indarreko araudiaren arabera, taldeak, gehienez, 4 pertsonakoak izan daitezkeela. Etor zaitez nahi duzunean, asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00etara. Bisitak ordutegi horretatik kanpo egiteko, deitu 605 757 420 telefono-zenbakira.
Jennifer Ariño balmasedarraren lehenengo eleberria Balmasedako Jennifer Ariño Merinok bere lehenengo eleberria argitaratu du otsail honetan: El volante invisible. Jenniferrek argazkigintzako hainbat sari jaso izan ditu, baina, oraingoan, bere beste pasio artistikoan murgildu da; idazketan, alegia. Horren emaitza thriller psikologiko bat izan da, eta egileak aitortu du bere obrako xehetasun guztiek dutela esanahi biografikoa, zientzia-fikzioa bada ere. Eleberria bidaia bat da, zentzuaren mugetan, giza obsesioetan eta gure eguneroko bizipenen interpretazio pertsonalaren garrantzian zehar. Con Pluma y Pixel argitaletxeak editatu du eta eskuragarri dago jada liburu-dendetan.
EUSKERA 241.indd 8
Balmasedak historia aberatsa eta ondare zabala dauka, eta beti piztu izan du ikertzaileen eta zaleen interesa. Azken urteetan erakunde, kolektibo eta adituek hainbat ekimen sortu dituzte, eta berreskuratze- eta dibulgazio-lan handia egiten ari dira. Lan handi horri balioa emateko asmoz, Balmaseda 1937 eta Orexinal erakundeok, Enkarterri Museoarekin eta Kultura zinegotzigoarekin lankidetzan, uste genuen garrantzitsua zela denak elkartzea, eta bilera bat deitu genuen. Deitu genuen bilerara honako hauek bertaratu ziren: Enkarterri 1937 elkartea, Bapore Atelier, Kulturako zinegotzia, Alboan turismo-enpresa, Balmasedako Historia Museoa, Balmaseda entre cantones ekimena, Miguel Ángel Álvarez ikerlaria, Enkarterrietako Museoko bi ordezkari, historia moderno eta garaikideko doktore Julia Gómez Prieto, Lara Extremera arkeologoa, Valentín Ibarra ikerlaria, Harresi elkartea, Txomin Etxebarria ikerlaria, Koldo Díaz de Mena basozaina, Gorka Martín arkeologoa, Javier Etxebarria ilustratzailea, Orexinal elkarteko bi ordezkari, Eugenio de Francisco eta Putxera kofradia. Jende gehiagok jaso zuen gonbita, baina ezin izan ziren etorri edo zitzaien aproposa iruditu.Hasteko, kolektibo edo pertsona bakoitzak bere burua aurkeztu zien gainerakoei eta bere jarduera eta proiektuen berri eman zuen. Pixkanaka, ideiak hauek sortzen hasi ziren: Guztioi ideia ona irudi zitzaigun talde bat sortzea elkar ezagutzeko, informazioa trukatzeko edo proiektuak partekatzeko. Halaber, pentsatu genuen elkarrekin errazagoa izango zela jarduerak sustatzea, trebatzea, bisitak egitea, dirulaguntzak eskuratzea, erakundeekin negoziazioak eta erreklamazioak egitea... Bestalde, adostu genuen komunikazioaren arloan interesgarria izango litzatekeela Udalberriaken atal bat sortzea egindako lanen, liburuen edo ikerketen laburpenak argitaratzeko, aldizka; are gehiago, hileroko artikulu horiei esker, urtero paperezko argitalpen bat egin genezake. Paraleloki, uste dugu ezinbestekoa dela bertsio digital bat edukitzea, sareen, webguneen edo blogen bitartez dibulgatzeko. Ikastetxeetara (unitate didaktikoa) eta gazteengana iristearen garrantzia ere aipatu zen, baita gure historiak erakargarritasun turistiko gisa duen indarra ere. Ondarearen arloan, uste izan genuen lehentasuna zuela Balmasedaren inbentario osoa
egitea. Horretarako, besteak beste, eraikinak, monumentuak eta aztarnategi arkeologikoak katalogatuko eta babestuko genituzke, baita gure ondare naturala ere. Halaber, zer ondareelementutan jardun behar den aukeratuko genuke urtez urte zainduko direla bermatzeko, eta UPV/EHUko Unesco Katedrak Gazteluko Muinoa kontserbatzea eta berritzea babestuko genuke. Artxiboa pixkanaka digitalizatu beharko genuke, era berean, kontserbatzeko eta nornahik kontsultatu ahal izateko. Bestalde, ideia hauek ere partekatu ziren: herritarrak ondarea zaintzeari buruz kontzientziatzea, materialak, altzariak eta argiztapena harmonizatzeko hirigintza-politikak behar izatea, edo telefono- eta elektrizitate-enpresei kableatua txukun dezaten eskatzea. Gauza asko geratu ziren egiteke, hala nola taldearen izena aukeratzea, ideia horietakoren bat aurrera ateratzeko benetako aukerak ikustea, pandemiak iraun bitartean nola bildu gaitezkeen zehaztea... Hala ere, lehen urratsa eman dugu gutxienez. Taldea askotarikoa da; hori aberasgarria da beti eta gure historiaren ikuspegi osatuagoa emango digu. Gainera, ematen du baditugula ideiak eta gogoa, eta ilusioz beteta gaude. Azkenik, gogorarazi nahi dugu talde irekia dela eta nahi duen orok parte har dezakeela. Aurrera egin ahala, alderdi politiko eta herritarrei emango diegu egindakoaren berri. Eskerrik asko!!!!
Gure ondare aberatsaren parte
8/2/21 13:42
9
LA ORDEN DE LAS PRIMERAS PIEDRAS Irakurri edo zure telebistan ikus dezakezun beste istorio batzuk ez bezala, ziur aski ezagutzen dituzun herriko leku askotan gertatzen da: Zubi Zaharrean, San Severino plazan, Gazteluko Muinoan, Kolitzako ermitan… Haien gorabeherak irakurtzean, leku horien inguruko gauza asko ikasiko dituzu; baina ez hori bakarrik, Balmasedan mendeetan zehar garrantzitsuak izan diren gertaera garrantzitsuak ere ezagutuko dituzu, hala nola zein pertsonaia historiko ibili diren orain zu ibiltzen zaren kale berberetan edo Hezkuntza eta Euskara Zinegotzia, Marta De Miguel, Orexinal noiz eraiki ziren gure elkarteko bi ordezkarirekin inguruko monumentu Balmasedako Orexinal Cultura y Patrimonio horiek guztiak. Gustaelkarteak ‘La Orden de las Primeras Piedras’ tuko zaizu jakitea zergatik dagoen hor Zubi izeneko bildumaren lehen alea aurkeztu die ur- Zaharra eta zergatik duen forma hori edo zer tarrilean Balmasedako ikastetxeei . Komiki for- geratu zen Gazteluko Muinoan edo zergatik matuan eta Balmasedako Udalaren laguntza- eraiki zen Kolitzako ermita herritik hain urrun rekin, doako ale horiek gure hiribilduko gazteei dagoen mendi baten tontorrean. Gauza horiek (eta ez hain gazteei) ondarearen kontzeptu eta beste asko kontatuko dizkizute bilduma abstraktua gerturatzeko balioko dute. horretako protagonistek. Ikasiko duzunarekin, Hainbat ataletan banatutako sagak gure aita eta ama edo aitaita eta amama harrituko herriko zenbait leku eta ohitura bisitatuko ditu dituzu, beraiek ere ezagutzen ez dituzten gauirudimenarekin, gure historian murgilduz eta zak kontatuko baitizkiezu! gure iraganean garrantzitsuak izan diren leku Gure lehen zenbakian, Gazteluko Muinoan eta pertsona ospetsuak berreskuratuz. Hel- harri arraro bat aurkitu ondoren, Balmasedako duak animatu nahi ditugu, nola ez, irakurketan bi haurrek, Kepak eta Alaitzek, Ordena zahar parte har dezaten eta gazteei lagun diezaieten bat eta oso aiurri txarreko etsaiak aurkituko gure ingurunea estimatzen eta gure kultura- dituzte. Hurrengo zenbakietan, Balmasedako ondarearekiko errespetua azpimarratzen. leku askotan zehar lagunduko diegu, eta duela Argitaraldi bakoitzean, soberakina museoen urte asko leku horietan zer gertatu zen ezagueta Enkarturren artean banatuko da, gure bisi- tuko dugu. tari gazteenei emateko. Horrela, historiaz eta Uste dugu Balmasedak historia zabala dueekintzaz beteriko abentura baten murgilduta la; zortea dugu, gure etxea baita. Gure arbadauden lagun talde horren abenturaz gozatze- soek ahal zuten guztia egin zuten historia ko aukera izango dute. ondare gisa uzteko, eta orain gauza bera egin Orain, zuen baimenarekin, lerro batzuetan behar dugu etortzear daudenekin. Bilduma lagun koadrila horren ibilbideez gozatu nahi hau gure iraganari egindako omenaldia da, eta duten gazteenei (0 eta 99 urte bitartekoak) zu- gure etorkizunaren esku uzten dugu: zuek. zenduko gatzaizkie: Izan ere, komikiak irakurri ondoren, jakingo Kaixo! Zure ikastetxean jasoko duzun (edo duzu zu ere bazarela Balmasedako historia zaeskola-adinean ez bazaude maileguan eska- balaren parte, eta zu… bai, bai… zu defentsatuko duzun, ez da ezer gertatzen…) “La Orden rik onena zara kalte egin edo ahaztu nahi dude las Primeras Piedras” izeneko komiki-bildu- tenen aurka. Misio bat duzu: man Balmasedako lagun talde baten istorioa Zure laguntza ezinbestekoa da! kontatzen da, nahi gabe misterioz eta arriskuz beteriko abenturan murgilduta daudenak. Apuntatuko zara?
EUSKERA 241.indd 9
Euskararen transmisioa sustatzeko kanpaina Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua beste urte batez “Ikusten duguna gara!” kanpainan parte hartuko du, ingurune hurbilean euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratzeko. Horretarako, 2020an jaio diren haurren gurasoei eskutitz bat bidali diegu. Bertan, Mankomunitateko Presidenteak gurasoak animatzen ditu haurrak elebitasunean heztera eta www.emangiltza.eus webgunearen inguruko informazioa ematen du, hori baita kanpainaren gakoa. Aipatutako webgunean helburua lortzeko aholkuak, tresnak, baliabideak eta lekukotasunak eskaintzen dira. Era berean, Ku-ku eskuorria banatu da; bertan, haurra jaiotzen denetik euskara erabiltzeko tresna praktikoak agertzen dira: hizkera motza, akatsak zuzentzeko moduak, jokoak eta abestiak… Horrez gain, Google Play-n deskargatu daitekeen aplikazio bat dago, aipatutako eduki guztiarekin. Osagarri gisa, webgune, aplikazioen eta hainbat materialen zerrenda bat gehitu da, gurasoentzat baliagarriak izan daitezkeelakoan. Bestalde, autoan jartzeko pegatinak eta hamaiketakoa gordetzeko poltsa bat banatu dira. Alkarbide Bilgunea elkarteak koordinatu du kanpaina hau, eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu du.
Aurten bai, Berbalagun! Berbalagun egitasmoan izena emateko kanpaina abian da berriro. Mintzapraktika taldeetan segurtasun neurri guztiak beteko direla azpimarratu nahi dugu: espazio seguruetan, talde txikietan edo online aukera eskainiz. Dohainik da eta izena eman dezakezu Enkarterriko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan edo Mankomunitateko euskara zerbitzuan, baita telefonoz edo WhatsAppen bidez (671070044), e-mailez (enkarterri@aek.eus) edo lotura honetan: http://emanizena.praktikatu.eus/
8/2/21 13:42
10
UDALBATZA
AZAROAREN 5EKO OHIKO BILKURA 2020ko irailaren 3ko bilkurako akta aho batez onetsi ondoren, Aitor Larrinaga alkate jaunak 2020ko 2. eta 3. hiruhilekoetako batez besteko ordainketa-epearen berri eman du: 2,27 eta 1,55 egun hurrenez hurren. Horrez gain, adierazi du bi kasuetan batez besteko ordainketa-epea betetzen dela, eta 2019ko garai berari dagokionez, epea murriztu egin dela. 2021eko aurrekonturako herritarren parte-hartze prozesua iazkoaren antzekoa izan da, baina bizi dugun Covid-19aren egoerara egokituta: parte-hartzea online izan da eta aurrez aurreko bilerarik gabekoa. Oraingoan, hiru jarduketa-ildorako ekarpenak eskatu dizkiegu herritarrei: Covid-19aren egoerari erantzutea, genero berdintasunaren aldeko ekintzak eta trantsizio ekologiko eta klima-aldaketari buruzko ekintzak. Aho batez onetsi da. 7/2020 aurrekontu-aldaketaren alde bozkatu zuten CLI, EH Bildu eta Talde Sozialistak; EAJ abstenitu egin zen. Aldaketa horren xedea da hondakin-urak ebaluatu eta tratatzea eta sarea berritzea; izan ere, Udalak URA agentziarekin duen hitzarmen bat baliatzen du urteetan zehar ur-hornidurako sarean inbertsioak egiteko, sarea erabat berritu arte. Onespen honekin, diruzaintzaren gerakinen zati bat lan horiek egitera bideratuko da. Era berean, aho batez onetsi zen El Peñuecoko 125. mendiko 48. lursailari baja emateko eskaera. Jarraian, 2021erako Ordenantza Fiskalen behin-behineko aldaketa onestea bozkatu zuen Udalbatzak. EAJk 8 zuzenketa aurkeztu zituen eta horietatik hiru alderdi politiko guztiek onetsi zituzten, Talde Sozialistak izan ezik, abstenitu egin baitzen. Zuzenketa horien helburua da gehien sufritzen ari direnen artean pandemiaren eraginak ekonomikoki arintzea. Onetsitakoek % 50 murrizten dute markesina, eguzki-oihal, loreontzi, itzalkin, mahai eta aulkiak jartzeagatiko tasa, baita txosnen espazio publikoen erabilera bereziagatiko tasa ere. Orokorrean, 2021eanberriz izoztuko dira Ordenantza Fiskalak, ez delako inongo igoerarik egongo. Berritasun bakarrak izan dira autokarabanen parkinean kobratzen hasiko garela (egunean bi euro), Horcasitas Jauregiaren espazio publikoaren tasa ezarri dela eraikinaren erabilerarako araudia egin arte (jauregia hainbat zatitan banatu da eta eremu bakoitzerako prezio bat ezarri da, erabileraren iraupenaren araberakoa) eta hileta zibiletarako tasa bat sortu da. Gainera, Gure Lurreko Merkatuko postuak alokatzeko aukera eskainiko da. Ordenantza Fiskal hauen alde bozkatu zuten CLIk eta EH Bilduk; EAJ eta Talde Sozialista abstenitu egin ziren.
EUSKERA 241.indd 10
Aho batez onetsi zen Elkarwork guneari buruzko Ordenantzaren aldaketa. Xedea da ordenantza espazioaren erabilerara egokitzea. Ez dago eskari gehiegirik, baina epeak luzatzeko beharra egon badago, baldin eta Elkarworka erabiltzeko eskaera gehiago ez badaude. Era berean, aho batez onetsi zen azaroaren 25eko erakunde-adierazpena, emakumeenganako indarkeriaren aurkakoa. Bertan adierazi zen emakumeenganako edozein indarkeriaren aurka gaudela, taldekoa, banakakoa, etxekoa edo eremu publiko batekoa izan. Balmasedako Udalak azpimarratu egin du emakumeenganako indarkeria-adierazpen guztiak ezabatzeko duen konpromisoa, baita horren egiturazko kausak eta horiek iraunarazten dituen normalizazioa ezabatzeko konpromisoa ere. Horretarako, abian jarriko ditu eskura dituen baliabide tekniko, politiko eta ekonomikoak. Halaber, konpromisoa hartzen du erakunde, elkarte eta beste gizarte-agenteekin batera, aztertzeko zein eragin izan duen Covid-19ak indarkeria matxistetan eta horri aurre egiteko ekintzak identifikatzeko. Gainera, zaintza hobetzeko konpromisoa hartzen du, indarkeria sexistaren kasu berriak detektatu eta horiei azkar erantzuteko. 2021eko berdintasun-aurrekontuan ez du inongo murrizketarik egingo eta, beharrezkoa bada, aurrekontua handituko du. Era berean, baliabideak bideratuko ditu herritarrek, batez ere emakumeek, dauden zerbitzuen inguruko informazioa izan dezaten. Horrez gain, lurralde mailan indarkeria matxistaren aurka borroka egitera bideratutako zerbitzu-sarea indartzearen eta horretan behar bezala koordinatzearen, taldean lan egitearen eta zerbitzu-sarea ezartzearen alde egingo du lan, adinez txikikoak eta biktimen seme-alabak AZTERGAIEN ZERRENDA 2020ko irailaren 3ko saioko akta onestea 2021eko aurrekontuan herritaren parte-hartzea onestea 7/2020 Aurrekontu aldaketaren hasierako onarpena 125 mendiko 48 zenbakiko partzelan baja emateko eskaera onestea 2021. urterako Ordenantza Fiskalen aldaketari behinbehineko onarpena Elkarwork guneari buruzko Ordenantza behin-behinean aldatzea Azaroaren 25eko erakunde adierazpena onartzea
barne hartuta. Bestalde, neskatoen, gazteen eta emakume helduen ahalduntzerako jarduerak modu jarraituan egingo ditu eta nerabe eta gazteei bideratutako prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak gauzatuko ditu, berdintasunean oinarritutako harremanak eraiki ditzaten. Abian jarriko ditu indarkeria matxista sufritu duten emakumeen eskubideen alde lan egiteko jarduerak, eta babestu, horiei arreta eskaini, erreparazioa sustatu eta berriz ere errepikatuko ez dela bermatuko die. Azkenik, herritarrak animatzen ditu urte osoan zehar bereizkeriaren aurkako banakako eta taldeko konpromisoak hartzera. Osoko bilkuraren bigarren zatian 74/2020 epaiaren berri eman da, Eugenio De Francisco Maíz jaunak jarritako salaketaren ingurukoa. Aipatutako salaketa hori Hedegile kaleko 11. zenbakiko eraikinaren fatxadaren hirigintza legezkotasuna berrezartzeari buruzkoa zen. Epaia irmoa da, ez baita errekurtsorik aurkeztu: fatxada kolore-kartaren araberako kolorez eta lurrun-pinturaz margotu behar da. Era berean, 187/2017 aurretiazko eginbideen berri eman zen, Hedegile kaleko 42. zenbakiari erreferentzia egiten dion derrigortze delitu batengatik. Hori bide penaletik salatu da. Salaketa María Olga Fernández Harok jarri du. Epaitegiak behin-behinean artxibatu ditu jarduerak , eta, ondorioz, Balmasedako Udalak ez du inongo erantzukizun penalik. Ondoren, 416/20, 417/20, 491/20 eta 492/20 Alkatetza Dekretuen berri eman da; horiek zerbitzuak emateari, Gazteluko Muinorako herritarren-parte hartzeari eta OHZ eta EJZren erroldei buruzkoak dira. Osoko bilkurari amaiera emateko EAJk 5 eskaera eta 13 galdera egin zituen.
ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
KONTRA
ABSTENTZIOA
CLI, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
EAJ
CLI, EH BILDU
EAJ, TALE SOZIALISTA
CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
8/2/21 13:42
11
ABENDUAREN 30EKO EZOHIKO BILKURA AZTERGAIEN ZERRENDA ALDE 202ko azaroaren 5ko CLI, EH BILDU, EAJ saioko akta onestea 2021erako Urteko Plan CLI, EH BILDU, EAJ Arautzailea onestea Adif-en jabetzako San CLI, EH BILDU, EAJ Inazioko espaloiaren eta geltokiaren aparkalekuaren errentamendu-kontratua Udalaren fitxaketaCLI, EH BILDU araudiaren behin-behineko onespena Udalaren Lanpostuen CLI, EH BILDU Zerrendaren behin-behineko onespena Udalaren langileen CLI, EH BILDU, EAJ lanaldiaren onespena 2020 ekitaldirako soldaten CLI, EH BILDU igoera onartzea Martín Villa pertsona “non CLI, EH BILDU, EAJ grata” deklaratzeko aurkeztutako mozioa
2020ko azaroaren 5eko bilkurako akta aho batez onetsi ondoren, 2021erako Urteko Araugintza Plana onetsi zen. Plan berri hori 2020an egindakoaren ia berdina da, pandemia dela-eta ezinbestekora murriztu baita. 2020rako aurreikusitako arau horiek martxan daude, baina ez daude amaiturik. Pasa den urtearekin alderatuta, berritasun gisa, Euskararen inguruko Ordenantza dugu, egun dugun araudia eguneratuko duena. Gainera, aurreikusi dugu besteak beste, Apaindurari eta Terrazei buruzko ordenantzak aldatzea. Aho batez onetsi zen, CLI, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin; Talde Sozialista ez zen osoko bilkura honetan egon. Halaber, aho batez onetsi zen Geltokiko aparkalekuaren eta San Ignazio auzorantz doan kale horren espaloiaren alokairu-kontratua; hori guztia Adifen jabetzakoa da. Kontratuaren iraupena 15 urte izango da, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Beraz, 2021eko urtarrila eta 2025eko abenduaren 31 bitartean, hilero 500 euro gehi BEZa ordainduko ditugu; 2026 eta 2030 bitartean, hilero 700 euro gehi BEZa eta 2031 eta 2035 bitartean, hilero 900 euro gehi BEZa. Era berean, CLI eta EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin, Balmasedako Udalaren Fitxaketaren Erregelamendua onetsi zen. Oso sinplea da, enpresa guztietan fitxaketa behartzen duen araua betetzeko pentsatuta dago, erraza izan dadin hura aplikatzea eta ulertzea. CLI eta EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoarekin, behin behinean onetsi zen Balmasedako Udaleko Lanpostu Zerrenda. Dokumentu tekniko horrek aurrerantzean Udala zer izatea nahi dugun adierazten duen organigrama bat du, etorkizuneko udala islatzen duena: modernoagoa eta berritasunetara egokitutakoa. Beharrezkoa zen eta agintaldi honetan zein aurrekoetan lantzen aritu garen beste elementu bat zen. Aurkeztutako dokumentazioaren beste elementu bat LZ bera da. Bertan, lanpostuak eta nola beteko diren zehazten da: 16 lanpostu egonkortuko dira, lanpostu berriak sortuko dira eta 7 lanpostu barne-sustapenekoak eta hornikuntzalehiaketa bidezkoak izango dira. Gainerako lanpostuetan ez da aldaketarik egongo. Horrez
gain, Funtzioen Gidaliburua landu zen, lanpostu bakoitzaren egitekoak zehazten dituena eta horien balorazioa puntuka ematen duena. Puntu bakoitzaren balioa 157,27 euroan zehaztu da, behin-behinean. Horrenbestez, hori puntuekin biderkatuko dugu eta emaitza langile bakoitzari dagokion soldata izango da. Osagarri espezifikoa kalkulatzeko poltsan egonkortutako antzinatasun-osagarriak sartu dira. Era berean, Udalbatzak bozkatu egin du birxurgatu daitekeen banakako osagarri iragankorra ezartzea, egungo balorazio-prozesuan zenbatekoa murriztuta izango duten lanpostuen berariazko osagarriari dagokionez. Bertaratutako talde guztien aldeko botoarekin onetsi egin zen Balmasedako Udaleko langileen lanaldia; hori urtean 1.534 ordukoa izango da legegintzaldia amaitzen den arte. Lanaldi jarraituan atseden hartzeko 30 minutu egongo dira eta horiek lan eraginkor gisa hartuko dira. EH Bildu eta CLIren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoarekin, onetsi egin zen 2020 ekitaldirako ordainsarien igoera. Proposamena da 2020ko urtarriletik % 2 igotzea oinarrizko soldatari, hirurtekoei eta lanpostumailako osagarriari dagozkion zenbatekoak. Berariazko osagarria Lanpostuen Balorazioak ezarritakoaren arabera kalkulatuko da eta atze-
Hurrengo osoko bilkura
Zergak ordaintzea 2021ean
Datorren ohiko osoko bilkura hurrengo hilabete bakoitiko lehen ostegunean egingo da; hots, martxoaren 4an. 18:30ean izango da, udaletxeko lehen solairuko bilkura-aretoan.
Apirilaren 6tik ekainaren 7ra egin ahal izango dira honako zerga eta tasa hauen borondatezko ordainketak: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ), aparkalekua erreserbatzearen gaineko tasa (ibia), bide pu-
EUSKERA 241.indd 11
KONTRA
ABSTENTZIOA
EAJ
EAJ
EAJ
raeragina izango du 2020ko urtarrilaren 1etik berariazko osagarria handitzen den lanpostuetan. Osoko bilkuraren lehen zatia amaitzean, aho batez onetsi da Martín Villa pertsona “non grata” izendatzeko aurkeztutako mozioa. Balmaseda 1937 elkarteak eskatu zion Udalari Martín Villa ministro-ohi frankistaren aurkako mozio hori onesteko eta Espainiako agintariei hainbat jarduketa gauzatzeko eskatu zien, pertsona horrek bere agindupean gertatutako krimenengatik erantzun dezan. Bertaratutako talde guztiek onetsi zuten. Balmaseda 1937 elkarteak alderdiei eskertu zien eskuragarri egon izana eta elkarteak proposatzen dituen memoria historikoko gai guztietan hartutako konpromisoa. Jarraian, 537/20, 569/20, 574/20, 575/20 eta 579/20 Alkatetza Dekretuen berri eman zen. Horiek lorezaintza-kontratuaren bi luzapenen ingurukoak eta kontratu horien azpikontratatze eta aldaketari buruzkoak dira. Ondorioz, EAJren ustez, zerbitzuak berriz ere udalekotzeko beste aukera bat galdu dugu. CLI taldeak, berriz, adierazi du bera zerbitzuak apurka-apurka udalekotzearen alde dagoela, garbiketa zerbitzutik hasita. Osoko Bilkura amaitzeko, EAJk 2 eskaera eta 8 galdera egin zituen. blikoa okupatzearen gaineko tasa eta udaljabari publikoa okupatzearen gaineko tasa. Helbideratutako ordainketa maiatzaren 7an kobratuko da, eta ordainketa helbideratzeko eskaerak otsailaren 26ra arte jasoko dira HAZean (egun hori barne).
8/2/21 13:42
12
IRITZIA
Entzuten da osasun-larrialdiaren ostean larrialdi ekonomikoa etorriko dela, baina,elkarren eskutik doaz jada: iaz, diru-sarrerak nabarmen murriztu ziren COVID 19aren ondorioz, bereziki UDALKUTXAren ekarpenak (Foru Aldundiak finantzaketarako ematen duen dirua); aurreikusitakoa baino 903.216 euro gutxiago jaso genituen, eta, hortaz, eta 4.497.922 eurora murriztu zaigu ekarpen hori. Guk hasiera-hasieratik egin genuen tasamurrizketaren alde, herritarrei eguneroko bizitza errazteko: horrela jarraituko dugu, batez ere Balmasedako eta Enkarterrietako familia askok bizi duten egoera ezagututa. Hala eta guztiz ere, giza elkarrekintzak urritzean, dirusarrerak ere urritu dira: kiroldegia, zinema eta zerbitzu batzuk itxita daude edo murrizketak dituzte, eta udal-ostatuak ez dira ia erabiltzen. Gauzak horrela, diru-sarreren murrizketa 200.000 eurotik gorakoa izango da, eta, erantzukizunez jardun dugulako, gastuari ere nabarmen eutsi diogu. Jarduerak murrizteko orduan ezarri dugun irizpide nagusia osasuna izan da; beraz, osasun-arrazoiengatik egin ez ezin ez zena, ez dugu egin (Aste Santua, Erdi Aroko azoka…). Bigarren irizpidea errentagarritasun soziala izan da: oinarrizkoak ez diren ekintza guztiak ezin dira beren horretan mantendu online edo murriztapenak aplikatuta; hori dela eta, jarduera txiki eta eraginkorren alde egin dugu, aintzat hartuta, horiek, batez ere, Balmasedako partikularrek eta elkarteek egiten dituztela. 2021eko aurrekontua pandemiari egokitutako lehen aurrekontua izango da. Balmasedarrei laguntzeko behar diren inbertsioak jasoko dira bertan, baina ez gure etorkizuna estualdian jar dezakeen proiektu arranditsurik. Beste edozer egitea arduragabekeria izango litzateke.
Maskarak edukiontzi grisera Gogorarazten dizuegu lurzorua ez dela maskarak botatzeko toki egokia. Maskara erabiltzen bukatu duzunean, eskertu eman dizun zerbitzua eta behar bezalako hileta egin iezaiozu: bota paperontzira edo edukiontzi grisera.
EUSKERA 241.indd 12
Pandemiaren urtea, jarduerarik gabekoa Hilabete pasatxo barru, urtebete beteko da oraindik gure arten dabilen birus madarikatuak gure bizitzak aldatu eta aurretik bizitza asko eraman zituenetik (eta eramaten jarraitzen du). Pandemian, udal-kudeaketan izan dugun jarrera lankidetza izan da, ekintza jakin batzuei bultzada ematea eta kritika gutxi egitea, egoera ezezaguna baita. Dena den, kezkatzen gaituen gai bat landu behar dugu: funtsezko arloetan udal-jarduerarik ez egotea. Diru-sarreren murrizketa autoinposatuak esan nahi du gai batzuetara ez dela ia baliabiderik bideratu. 2020ko gastuen eta diru-sarreren azken zerrendan: • Gizarte-ekintza; jardueretarako aurrekontuan jasotako 40.000tik 11.000 baino ez dira erabili (% 28). • Immigrazioa: eskuragarri dauden 60.000 eurotik 21.000 soilik (% 35). • Hezkuntza: aurrekontuan jasotakoaren % 20 baino ez gastatu jardueretan, ikastetxeen konponketarako aurreikusitakoaren % 50, horien inbertsiorako aurreikusitakoaren % 35, eta dirulaguntzak % 20 murriztu dira. • Herritarren parte-hartzea: egungo gobernu-taldearen ikurretako bat da, eta eskuragarri dauden 6.000 eurotik 344 baino ez dira gastatu. • Enplegu-plana: oraindik ere 225.000 euro daude partida honetan. Laburbilduz, mugimendua oinez eta baliabideak bideratuz erakusten da.
Garai zailak dira. Errealitateak era krudel eta bortitzean ikusarazi digu gizabanakoon hauskortasuna eta arlo publikoaren garrantzia. Arlo publiko hori ez da beren interes eta pribilegioen alde egiten duten jauntxoek kudeatutako administrazioa, baizik eta guztion ondasuna eta bizitzaren babes antolatua. Hori tokian tokiko jardueraren bidez aldatzeko aukera dugu orain. Jendearen bizitza hobetu nahi dugu. Zaintzeak merezi duen balioa izatea nahi dugu, baita, bizitzari eusteko funtsezko dena oinarritzat hartuta, ekonomia berreskuratzea ere. Modu sozial eta solidarioan antolatutako ekonomia bat sustatu nahi dugu, ekonomia eraldatzaile bat. Guretzat eta gure ingurukoentzat osasuntsuak izango diren jakiez elikatzeko aukera ematen diguten errekurtsoak berreskuratu nahi ditugu. Elkarrekin aurre egin nahi diogu ernergia garbia eta efizientzia energetikoa eskuratzeko erronkari. Gure zainketa antolatu nahi dugu, inbertitzaileen etekina kontuan hartu gabe. Datozen hilabeteetarako ditugun proiektuak horrelakoak izango dira. Balmasedan herri komunitate energetiko bat sortzeko proiektu bat lantzen ari gara. Tresna horri esker, onura energetikoak lortuko ditugu, eta, aldi berean, onura ekonomikoak, sozialak eta ingurumenarlokoak ere izango dira. Sustapen Ekonomikoko Sailaren ardatzetako bat izango da giza ekonomia eraldatzailea dinamizatzea, aipatutako proiektuarekin eta beste lan, ekoizpen eta/edo kontsumoko proiektu kooperatibo batzuekin. Beste ardatz bat birlokalizazio ekonomikoa izango da, bai ekoizpenari dagokiona, bai kontsumoari dagokiona. Laster jarriko dira martxan elikagaiak norberak kudeatuta ekoizteko herri-ortuak. Ekoizleen merkatua sustatzen jarraituko dugu, eta, horrez gain, tokiko kontsumoa bultzatzeko beste tresna batzuk ere aztertuko ditugu. Bada garaia beharrezko dugun trantsiziorako heltzear dauden baliabideak non jarriko ditugun erabakitzeko, eta betiko putreak zelatan dabiltza enegarren espoliazioa egiteko. EH Bildun argi daukagu kapitalaren eta jendearen artean nork duen lehentasuna.
8/2/21 13:42
13
BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK
Otsaila Otsaila urteko hilabeterik okerrena izan ohi da. Ekonomia estuko familia batean, garai batean gure etxe gehienetan gertatzen zen moduan (baita orain ere), urtarrileko malda igarota genuen, baina otsailekoa askoz ere okerragoa izaten zen. Okerragoa, familiak urtarrilean bazkari eta opari artean gastatuta zuelako abenduko soldata eta aparteko ordainsaria. Halaber, otsaila hilabete txarra zen aurreko lau hiletan jairen bat eduki genuelako, eta, nahi ala ez, hilabetearen zikloa hausten zuelako. Otsaila, ordea, hasiera batean urteko hilabeterik laburrena izan arren, jairik gabeko lau aste ziren jarraian, eta beruna bezain astunak izaten ziren. Berunaz ari garela, berunezko urte malapartatu haietan, ETA aktibo zegoenean, sozialistentzat gure hilabete madarikatua zen otsaila. Ikusi besterik ez dago otsailean jarduten zuela ETAk Alderdi Sozialistako kide, afiliatu edo zaleen aurka. Zorionez, urte haiek igaro ziren, baina otsailak hilabete “desatsegina” izaten jarraitzen du. Hitzok 2021eko urtarrilaren 21ean idazten ari bagara ere, otsailean argitaratuko dira, eta ematen du zorigaiztoko pandemiaren gailurrik altuenean gaudela berriro. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu heriotzek, gaixotasunak edo lan-kontuek eragin dieten guztiei. Esaten dute txertoekin tunelaren amaieran argia ikusten dela, baina egia da, halaber, iluntasuna are biziago sentitzen dela harekin alderatzeko moduko zerbait daukazunean. Itxura denez, konplikatuak izango dira datozen egunetarako espektatiba ekonomikoak. Egia esanda, Balmasedan aspalditik dira konplikatuak espektatiba ekonomikoak. Bizkaiko gainerakoan baino askoz ere zailagoak. Zenbat zailagoak? Datuen arabera, Balmasedan Bizkaiko batezbesteko per cápita errentaren % 65 daukagu. Hau da, gainerako bizkaitarrek irabazten duten 100 € bakoitzeko, guk 65 € irabazten ditugu. Bada garaia Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako goragoko mailetako erakundeak lurraldea eta autonomia-erkidegoa orekatzen saia daitezen, edo, bestela, berriro eskatu beharko dugu garai batean izan genuena, Enkarterriko Autonomia Estatutua, zeinetan Portugalete zen hiriburua. Osasuna izan dezazuela...
EUSKERA 241.indd 13
Bigarren eskuko plataformak: segurtasuna Wallapop, eBay, Mil Anuncios eta antzeko plataformak gero eta gehiago erabiltzen dira partikularren arteko salerosketak egiteko. Horregatik, komeni da honako hauek jakitea: Kontsumo-legeek ez zaituzte babestuko, partikularren arteko salmenta baita. Kontsumitzaileak babesteko legeek ez dute eraginik izango, beraz, lege horiek ematen dituzten bermeak ere ezingo dira aplikatu. Hartu zure burua babesteko neurriak: • Ez ahaztu inoiz arriskua: iruzur posibleak izan daitezke, esaterako, dirua aurretik eskatzea, existitzen edo bidaltzen ez diren produktuengatik. • Ez irten plataformatik eta ez eman zure helbide elektronikorik edo datu pertsonalik. Salerosketa plataformatik kanpo egitea arriskutsua izan daiteke. • Eskatu produktuaren jatorrizko argazkiak. Ziurtatu produktua existitzen dela. • Saiatu saltzailea nor den ikertzen. Ez da gauza bera salerosketa hurbil duzun norbaitekin egitea, edo Nigerian, Argentinan edo Txinan badagoen norbaitekin. • Mezuek ortografia- edo sintaxi-akatsak badituzte, ez fidatu. Robot bat izan daiteke. • Ez fidatu eskaintzak onegiak direnean. • Irakurri gainontzeko erabiltzaileen iruzkinak. • Babestu zure ordainketak. Ordainketak egiteko, honako hauek erabiltzea gomendatzen dugu: Escrow sistema, plataformarena berarena, Paypal edo jasotzean ordaintzea. • Salerosi zure eremuan, baina ez adostu topaketarik bizi zaren tokian, eta ez eman behar baino datu pertsonal gehiago.
KZgunea Balmasedako KZ gunean, otsailaren bigarren hamabostaldian, honako ikastaro eta mintegiez gozatu ahal izango duzu: -Oinarrizko Interneta. Ikasi nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen: otsailaren 15etik 26ra, 18etatik 20etara. -Marketin digitalaren hastapenak: otsailaren 15etik martxoaren 3ra (online). -Wordpress. Sortu zure webgunea: otsailaren 15etik martxoaren 3ra (online). -Pinterest. Zure inspirazio iturria: otsailaren 22tik martxoaren 3ra (online). Informazio gehiago: 944 033 317
Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850/ · gizarte3.encartaciones@ bizkaia.org ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111
Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzeko: giltzak (garajekoak, kotxekoak eta etxebizitzetakoak), giltzak eta patinete bat.
8/2/21 13:42
14
BESTELAKOAK
ZERBITZU BERRIAK CRISTINA NUTRIZIO ZENTROAN
IRAGARKI LABURRAK
- Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213.
LANA -Haur Hezkuntzako ikasle bat haurrak zaintzeko eskaintzen du bere burua. 607 971 797. -Neska umeak edo adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko prest. 642143658. -Lehen Hezkuntzako eskola-laguntza. Zure etxean edo nirean. 10 urtetik gorako esperientzia hezkuntzan. EGA tituluduna. 660514940.
ALOKAIRUA -Garajea alokagai Félix de la Torre kalean. 607 971 797. -Txakurrak onartzen dituen etxe edo pisu bila, alokairuan. 946 800 825. - Garaje partzela bat alokatzen da Erreka auzoan. 637745371. SALMENTA -Pisua salgai Larrugin kaleko 13. zenbakian (2. esk.). 603865779
- Fagor labe pirolitikoa (125€) eta LG mikrouhina (50€). 2 gailuak egoera ezin hobean daude eta erabiltzeko jarraibideak dituzte. 675701474. -Hozkailua salgai. 648984228. - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai, 27 m2koa, Lehendakari Agirre 3 helbidean, Me-
dicinas Naturales dendaren ondoan. Deitu sakeleko telefono honetara: 616018644 (Isabel). -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.
LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-
Foru plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)
EUSKERA 241.indd 14
Telefonoa: 626 09 28 92 Faxa: 94 680 16 37
8/2/21 13:42