DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA
Zorionak eta Urte Berri On
EUSKERA 234.indd 1
16/12/19 13:41
2
AZALEAN
GABONETAKO EGITARAUA Gabonetako azoka
“Mari Errauskin” antzezlana
Larunbatean (hilak 20), San Severino plaza postuz beteko da, Gabonetako azokaren harira. 11:00etatik 20:00etara eskualdeko askotariko produktuak ikusi eta erosi ahalko ditugu: Gabonetako apaingarriak, loreak eta nekazaritzako elikadura-produktuak (turroiak, cava, ardoak, barazkiak..), besteak beste. Balmasedako Udalak antolatu du ekimen hau, Enkartur eta Balmaseda Activa elkarteekin batera; bertan, gure hiribilduko hainbat saltokik euren Gabonetako bertsioa erakutsiko digute. Goizean zehar, Zubi Zaharra ikastolako eta CEIP Mendia HLHIko haurrek Gabonetako kantak abestuko dituzte eta txokolatea edango dute. Arratsaldean, txokolatea eta ardo beroa banatuko dira bertaratuen artean. Eguraldia ez badugu lagun, azoka Horcasitas palazioan egingo da.
Mari Errauskin ipuin klasikoaren egokitzapena izango dugu Klaret Antzokian. Alabaina, honako hau ez da ohiko printzesa-ipuina; horren ordez, komedia, musika eta dantza erabiliz, haurrengan kontzientzia sortu nahi da eskolajazarpenaren eta adiskidetasunak duen garrantziaren gainean. Hilaren 23an, 18:00etan, izango da, eta sarrerak 4 € balio ditu pertsonako.
Uganda Sticks y sus tambores taldearen kontzertua Música Para Salvar Vidas GKEak ongintzazko kontzertu bat ekarriko digu; bertan, dantza afrikarren talde batek haien lurraldea, ohiturak eta fedea azalduko dizkigu. Danborrek eta Ruandako erritmoek lagunduta, dantza garaikidea izango da ikuskizuneko protagonista. Hilaren 20an, 20:00etan, Klaret Antzokian. Aurretik erositako sarrerek 8 € balioko dute; leihatilan erosiz gero, 10 € balioko dute pertsonako.
Gabonetako kontzertua eta meza abestua Aurten ere, Kolitza Abesbatzak Gabonetako kontzertu tradizionala eskainiko digu. Oraingoan, Abesbatzak Azkoaga bandaren eta Susana Zabaco sopranoaren laguntza izango du. Kontzertua hilaren 21ean izango da, 20:15ean, San Severino elizan; bertan, hainbat Gabon kanta herrikoi eta Gabonetako beste abesti klasiko batzuk entzun ahalko ditugu. Gainera, 25ean meza abestua izango da San Severino elizan, 13:00etan.
“Goazen” antzezlana Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, telesail arrakastatsuko protagonistetako batzuk gure hiribildura itzuli dira. Emankizun horretan, musikaren, umorearen eta dantzaren bidez Basakabiko berritasun guztiak ezagutuko ditugu. Hilaren 22an bi saio egongo dira Klaret Antzokian, 17:00eta eta 19:00etan; sarrerak 7 € balio ditu pertsonako.
EUSKERA 234.indd 2
Olentzeroren desfilea Urtero bezala, Olentzero eta haren lagun magikoak bisitan etorriko zaizkigu 24 arratsaldean, Gabon gauean. Euririk egiten ez badu, 17:50an hasiko da jaisten Gazteluko Muinotik, eta 18:30 inguruan iritsiko da San Severino plazara; bertan, haur guztiek haien desirak eta Gabonetako eskaerak kontatu ahalko dizkiote Olentzerori. Eguraldia lagun ez badugu, berriz, pilotalekuan egingo diogu harrera Olentzerori.
Bideo-jokoen programazioa eta diseinu grafikoaren gabonetako tailerra Balmasedako liburutegiak gabonetan ere gure txikien kreatibitatea sustatu nahi du. Horregatik, abenduaren 26 eta 27an, 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako tailerra egongo da. Goizeko 10:00etatik 13:30etara bideojokoen programazioa eta diseinu grafikoa ikasteko aukera izango dute, Arkaitz Martinez eta Laura Peñaren eskutik.
“Kontu-kantari” antzezlana Txotxongiloen mundu magiko batean helduek memorian dituzten abestiak birsortuko dituzte, reggae, rap edo blues erritmoan. Helburua da haurrek betiko abestiak ikastea eta, aldi berean, helduek horiek gogoratzeko aukera izatea. Hilaren 27an, 18:00etan, izango da, eta sarrerak 4 € balio ditu pertsonako.
“Txomin & Txistuman Deskontzertuan” antzezlana Txomin hitz egiteko gai den txistu bat da eta, gainera, musikari-banda bateko zuzendaria da; banda horrek kontzertu didaktikoak eskaintzen ditu mundu osoko musika-tresna tradizionalekin. Txistuman da Iván, bandako musikarietako baten, nortasun sekretua. Elkarrekin haurrei zuzenduriko musika-ikuskizun umoretsua sortuko dute. Hilaren 28an izango da, 18:00etan, Klaret Antzokian. Prezioa 3 €-koa da pertsonako.
16/12/19 13:41
3
Gabonetako Zinema “FROZEN II” Abenduaren 26an: 18:00etan. 4€ Generoa: animazioa. Zuzendariak: Jennifer Lee eta Chris Buck. Gidoia: Jennifer Lee eta Allison Shroeder. 6 urtetik gorako haurrentzat. Arendelle ahizpen abentura gehiago. Elsa eta Anna, Kristoff-ekin, Sven elur-oreinarekin eta Olaf elur-panpinarekin batera, “Frozen: El reino del hielo” (2013) Disneyren animaziofilmaren bigarren atal honetan itzuli dira. Oraingoan, erreinuak seguru izateari utzi dio, Elsa erantzunen bila dei egiten dioten ahots arraroak entzuten hasten denetik. Iraganeko sekretu bat izango da gakoa Arendelle erreinuaren gaur egungo arazoak konpontzeko. Elsa, bere lagun leialekin batera, ezagutzen ez duen mundu batean barneratuko da, eta antzinako baso sorgindu batean zehar ibiliko dira. Elkarrekin, Elsaren botereen jatorria bilatuko dute, erreinua salbatzeko.
Txokolate-jana Gaztetxokoan Hilaren 29an, 18:00etan, Gabonetako jaia ospatuko dute Gaztetxokoan. Bertaratzen diren gazteei txokolatea emango diete, eta ez da beharrezkoa izena ematea.
“Kantu Kolore” antzerkia Abesti didaktiko eta pedagogikoen erromeria; horren bidez, haurrek errespetua eta antzeko balioak ikasiko dituzte, modu erraz eta dibertigarrian. Hilaren 29an, 18:00etan, izango da, eta sarrerak 4 € balio ditu pertsonako.
Gabonetako Haur Parkea Urtarrileko lehen egunetan berriz izango dugu Gabonetako Haur Parkea Balmasedako pilotalekuan. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; hilaren 5ean goizez bakarrik egongo da irekita. Aurten, aurpegi-margoketa egongo da egunero, baita hesitutako ludoteka bat ere, gazteenentzat. Rokodromoa puzgarria, wipeout eta txirrista nagusienentzat, baita gune interaktibo bat ere, kontsola eta simulagailuekin.
Goizetan Txikitxef tailerrak izango ditugu (hanburgesak, txokolatezko trufak, erregeopil txikiak eta pizza txikiak). Arratsaldetan, eskulan-tailerrak izango ditugu (elur-oreinen argazki-markoa, Gabonetako pinuak eta Gabonetako bolak). Gainera, urtarrilaren 4ko arratsaldean Patrulla Canina taldeko hainbat pertsonaia Parkera etorriko dira eta Disko Festa egingo da, txokolate-jan handia girotzeko. Gogorarazten dugu aurten haurtxoen aulkiak uzteko gune bat egongo dela.
Errege Magoen desfilea Gabonetan falta ezin den beste ekitaldi bat Errege Magoen desfilea da. Pertsonaia maitagarri horiek urtarrilaren 5ean egingo digute bisita. 18:30ean hasiko dute ibilbidea, Enkarterri etorbidean, eta hirigunea zeharkatuko dute, San Severino plazara iristeko. Udaletxean egingo diete harrera haur guztiei.
·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...
Telefonoa: 687 535 874
EUSKERA 234.indd 3
BALMASEDA
“JUMANJI: SIGUIENTE NIVEL” Abenduaren 30ean: 18:00etan. 4€ Generoa: abentura, komedia. Zuzendaria: Jake Kasdan. Gidoia: Jake Kasdan, Jeff Pinkner, Scott Rosenberg eta Chris Van Allsburg. Aktoreak: Dwayne Johnson, Jack Black, Kevin Hart, Karen Gillan. “Jumanji: Bienvenidos a la jungla” (2017) filmaren ondorengoa, zeina Robin Williams protagonista izan zuen Joe Johnstonen “Jumanji” (1995) jatorrizko filmean inspiratu baitzen. Kasu honetan, abentura gehiago biziko ditugu Jumanji jokoaren mundu fantastikoan; bertan, ezer ez da dirudiena, eta jokalariek ezin dute jokoa utzi partida bukatu arte. Oraingoan, ezaguna zaigun lagun-taldea itzuliko da, baina jolasa aldatu da: beren pertsonaiak elkarrekin aldatu dira; heroi berberak dira, baina itxura ezberdinarekin. Lagunetako bat erreskatatzeko helburuarekin, jokalariek abentura zirraragarri eta dibertigarriak biziko dituzte leku ezezagun eta esploratu gabekoetan, basamortu idorretatik mendi elurtuetara; hori guztia, munduko joko arriskutsuenetik ihes egiteko.
Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak
Decoraciones Javi
Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda
16/12/19 13:41
AZALEAN Elikagaien Bankuaren aldeko azoka solidarioa Elikagaien Bankuak lan sozial handia egiten du Balmasedan: 231 familiari laguntzen die, hau da, 615 pertsonari; 2 eta 12 urte bitarteko haurrak dira horietatik 181, eta 25, berriz, 0 eta 2 urte bitarteko bularreko haurrak. Oso datu gogorrak dira, erakundeen aldetik hausnarketa eta babes handia merezi dutenak. Hala pentsatu behar izan du urtarrilaren 2tik 5era GHPan azoka solidario bat jartzea erabaki duen gazte-talde batek. Lortutako irabaziak aipatutako elkartera joango dira oso-osorik. Era berean, nahi duten pertsona guztiek arropa edo bestelako objektuak eman ditzakete. Horretarako, BalmaZ-en (Pio Bermejillo, 19) edo zuzenean frontoiko GHPan jarriko den standean utzi beharko dituzte.
Zuhaitz biziak biltzea Gabonetan erabili duzun zuhaitz biziarekin zer egin ez badakizu, Ingurumen Sailak bilketa-puntu bat proposatzen dizu, horiek birziklatzeko. Hiribilduko udaletxean utzi ahalko dira urtarrilaren 14ra arte.
Sakelako egutegia Urtero legez, Udalak 2020ko sakelako egutegia banatuko du abenduko Udalberriakekin batera. HAZen ere egongo da eskuragarri. Jai-egunak datozenez, garraio publikoen ordutegiak eta interesgarriak izan daitezkeen telefonozenbaki batzuk ere kontsulta daitezke bertan.
Gabonetako saskien zozketa Balmasedako Udalak, Gizarte Ekintzako zinegotzigoaren bidez, Gabonetako 50 saski zozkatuko ditu Erretiratuen Elkarteko 85 urtetik beherako kideen artean. Abenduaren 17an izango da, Udal Frontoian, 17: 00etatik aurrera. Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da bazkide txartela erakustea.
Jubilatuen Klubaren jarduerak 85 urte edo gehiago badituzu eta Balmasedako Erretiratuen Elkarteko bazkide bazara, jakin ezazu Gabonetako saskiak banatuko dituztela abenduaren 16tik 22ra bitartean. Horrez gain, Klubak txokolatea edo kafea gehi txupitoa eskainiko die abenduaren 21ean dantzaldiaz gozatu nahi duten guztiei, zuzeneko musikarekin. 2020ko txartelak urtarrilaren 7tik aurrera emango dira. Klubak Balmaseda osoa zoriondu nahi du egun berezi hauetan, eta, bereziki, elkarteko kideak.
EUSKERA 234.indd 4
4
HERRITARRAK
HARRERA SALERNOKO 21 GAZTERI
Balmasedako alkate Aitor Larrinagak, Marta de Miguel zinegotziak eta Txus Osegui zinegotziak harrera egin zioten Salernoko ikasleei abenduaren 5ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Harrera-mezu bat helarazi zieten italieraz, herrian egindako egonaldia haien gustukoa izan zedin adierazteko. 21 ikasle horiek astebete igaro zuten Balmaseda BHIko neskamutilen etxeetan eta txangoak egingo zituzten, adibidez, Gaztelugatxera, Bilbora eta Bizkaia
Zubira. Gainera, astebetez Euskal Herriak eskaintzen dituen tradizioez, paisaiaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera izan zuten. Pilar Vidal institutuko zuzendariak azaldu zuen Balmasedako ikasleak iaz egon zirela Salernon. Gainera, ikasle italiarren irakasleek opari bat eman zioten alkateari, beren esker ona adierazteko. Azkenik, Salernoko ikasle batek gaztelaniaz eskertu nahi izan zuen Balmasedan egin zieten harrera ona.
ILARGI-BITXIKERIAK Arabako Errioxako upategi ospetsu bateko ardoaren dastatze batean, duela gutxi, hiribildu honetako lokal batean, upategiko ordezkariak ardoaren historiari eta ardoaren ezaugarriei buruz hitz egin zuen, aparte batean, eta azaldu zigun ilargiak eragina duela ardo bat edatean, baita honako esperimentu hau egin dezakegula ere: Botila bat ireki eta astebetean ardoa edaten joan, egunero puntuatuz. Emaitzak, haren arabera, harritu egingo gintuzke, eta ez ardoaren oxidazioagatik, botila ireki izanagatik, baizik eta ilargiak gugan duen eraginagatik, dela ilbeheran, dela ilgoran. Pertsona hori Jose Andres sukaldari ospetsuaren anaia da: azken hori Washingtonen bizi da eta, besteak beste, Trumpen aurka dago, baina hori ez da kontu berri bat. Anekdotak aparte, Balmasedan, ilargiaren menpe gaude guk uste baino gehiago. Gure jai-egutegiaren arrazoiak direla eta, datorren urteko Aste Santua noiz izango den galdetzen ari gara beti, data horiek Inauteriak, Kolitzarako igoera eta azken urteetan Erdi Aroko Merkatua baldintzatuko baitituzte. Jarduneko pertsonentzako oporrak programatzeko eta pentsiodunentzako IMSERSOren bidaiak eskatzeko behar den ezagutza da; izan ere, horiek guztiek beren abantailez gozatu nahiko dute, gure hiribilduko jaiak galdu gabe, “gorde beharreko” baitira.
Beraz, Aste Santuak ezarriko ditu data horiek guztiak, eta ilargiak erabakiko du noiz ospatu. Badakigu Aste Santua Berpizkunde Igandearekin amaitzen dela. Bada, hori udaberriko lehen ilargi betearen ondorengo lehen igandean egiten da beti; udaberriko ekinozioan hasten da, eta 2020an, martxoaren 20an (ostirala) izango da, eta lehen ilargi betea apirilaren 8an (asteazkena). Beraz, hurrengo egunak Ostegun Santua eta Ostiral Santua izango dira, apirilaren 9an eta 10ean, eta hilaren 12an, Berpizkunde Igandea. Eta zein da Ostiral Santu izan daitekeen datarik goiztiarrena? Bada, urteko ekinozioa, normalean martxoaren 21a izan ohi dena, salbuespen gisa 2020an izango ez bada ere, larunbat batean ilargi betearekin bat etorriko balitz, Ostiral Santua aurreko eguna izango litzateke, martxoaren 20a: hori ez da 1818. urteaz geroztik gertatu, eta ez da berriro gertatuko 2165. urtera arte. Baina badaude gure bizitzan zehar ikusi ahal izango ditugun beste ilargi-fenomeno batzuk ere. Adibidez, “ilargi urdina” izenekoa, hilabete berean bi ilargi beterik daudenean gertatzen dena eta gutxi gorabehera bi urte eta erdiz behin gertatzen dena, 2020ko urrian gertatuko da berriro. Miguel Ángel Álvarez
16/12/19 13:41
5
AZKEN JAIEI BURUZKO TXOSTENA Jaien Zinegotzigoak, San Severino jaiak izan eta hilabete baino gehiago igaro ondoren, horien inguruan egindako balorazioaren berri eman nahi du. Aintzat hartu ditugu herritarren inkesta, balorazio teknikoak eta gainerako talde politikoen iruzkinak, azaroaren 28an herritarren batzordetik igaro ondoren. Zinegotzigo honetako kideok aukera aprobetxatu nahi dugu iragartzeko urtarrilean jaibatzorde bat deituko dela, inauteriei buruz hitz egiteko eta egungo Jaien Ordenantza eguneratzeko lan egiteko; izan ere, uste dugu ordenantza ez dela gaur egungo lan egiteko modura egokitzen, eta aztertu eta berrikusi egin behar dela. JAIEI BURUZKO TXOSTENA Inkesten erantzunak: 186 Eskerrak eman behar ditugu inkestan izandako parte-hartze handiagatik. Inkesta gehiago doitu behar dugula dakigun arren (adinaren, sexuaren eta abarren araberako banaketa), inkestaren emaitzek adierazten dute zein den asebetetze-maila, egon diren hobekuntzak, zer egon den ongi eta zer landu behar den gehiago. Gainera, herritarren ideien eta ekarpenen zaparrada handia jaso dugu. Esandakoa, eskerrik asko herritarrei, parte hartzeagatik. Inkestako galdera bakoitzaren batez besteko balorazioa eta moda (puntuazio errepikatuena): BALORAZIO OROKORRA: Alderdi guztiak eta giro orokorra kontuan hartuta (jaietako parte‑hartzea, musika, esku-pilota, lehiaketak, merkatuak, Mahats Bilketaren Azoka, Emakume Idazleen Eguna), egin jaien balorazioa 0 eta 10 puntu bitartean. Zer nota emango zenieke? BATEZBESTEKOA: 6,1 MODA: 7 MUSIKA (oro har): Strenos, Rockalean, ostiral eta larunbateko kontzertuak, DJak, Gazteguna, fanfarreak, erromeriak, kalejirak… BATEZBESTEKOA: 5,1 MODA: 7 PUTXERA-LEHIAKETA: Oro har, nola baloratzen duzue Nazioarteko Putxera Lehiaketa (lehiaketaren sistema, dinamizazioa, eszenaratzea, gonbidatuak…)? BATEZBESTEKOA: 7,4 MODA: 8
EUSKERA 234.indd 5
NABARMENTZEKOAK Giro ona, eguraldi txarra izan arren (jendearen erantzuna eguraldi txarraren aurrean). Herritarren parte-hartzea gero eta handiagoa da herri-bazkarietan eta txosnagunean, eta horietan giroa hobetzen duten fanfarre/ elektrotxaranga gehiago sartu dira. Putxera Lehiaketa. Txosnagunea eta horrek plazan sortzen duen giroa. Harmonia ona. HOBETZEKOAK Zalantzarik gabe, haurrentzako jarduera gehiago, aurten ez baita bat bera ere egon (barrakak izan ezik). Haurrentzako txotxongilo-antzerki bat programatuta zegoen (Anita Maravillas konpainiaren “Sardina Bakalau”), baina bertan behera utzi behar izan zuten, ezinbesteko arrazoi pertsonalak zirela eta. Zehaztasun handiagoarekin antolatzea jaieremua. Zaborra eta beira plazan; putxerak egiten diren tokian, horiek egin ondoren, gunea garbi uztea eta ez ikatz-arrastoz beterik. Irekitzea San Juango karpako komunak, hor bazkaltzen duten 400 pertsonentzat. Alternatibak euria egitekotan. Adin-talde gehiagori arreta ematea; haurrak eta erretiratuak bereziki. Aparteko atala * MUSIKA: Oso subjektiboa da. Bildutako iritziak pertsona bakoitzaren gustuen araberakoak dira. Dena den, aukera musikala jaibatzordean eztabaidatuko den gaia da, eta jendea gonbidatuko dugu iritzia eman dezan eta guztien artean quorum bat bilatzeko eta guztiak ordezkatuta egoteko.
Balmasedako Babes Zibilarentzako kondekorazioak ANAV Espainiako Babes Zibileko Boluntarioen Elkarteen Elkargo Nazionalak aho batez eman die Balmasedako Babes Zibileko Francisca Sainz Fernández eta Estela de la Hera Fernández de Maruri boluntarioei zilarrezko kategoriako zerbitzuen gurutzea. Ez da gure hiribilduko elkarte honek lortu duen domina bakarra, Iñigo Aguinaco Garagorrik merezimenduaren eta antzinatasunaren eta konstantziaren aintzatespenaren domina jaso baitu urrezko kategorian. Urrezko kategoriako ohorezko konstantzia-domina Ricardo Pérez Gutiérrez Lurreko Armadako tenienteak jaso du. Zorionak merezitako errekonozimendu horiengatik, eta eskerrik asko, halaber, egindako lanagatik.
Zubi Zaharra Ikastola, Enkarterriko Ikastola bakarra Haur eskola 0-2 urte: Bizitzarako prestatzen joateko ekintzan oinarritutako ikaskuntzari ematen diogu garrantzia. Hezkuntzaren zutabe diren oinarrizko konpetentzia orokorrak garatzen joateko urratsak ematen ditugu. Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa eta orekatua ahalbideratzen dugu. Zure umearen eskola-bizitza osoa ikastola berean, bere etxean. Ordutegi oso zabala: goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:00ak arte zuk aukeratzen duzu behar duzun ordutegia. 0 eta 1 urteko umeen inskripzioa urte osoan zabalik. Eusko Jaurlaritzak baimendutako Ikastola garenez dirulaguntzak eskatzeko erraztasun eta aukera edukiko dituzu: www.zubizaharraikastola.eus.
BERE HORRETAN UZTEKOAK Herri-bazkariak. Putxera Lehiaketa (gaur egungo formatuan). Txosnagunea eta ingurumenaren aldeko apustua plazan, publiko guztientzako. Jarduera ugari egotea. Bi jai-asteburu. Edalontzi birziklagarriak. Komediak. Pilota-partida. Mahats Bilketaren Eguna. GEHITU BEHARREKOAK Aniztasuna lagunekin edo senideekin egiteko planei dagokienez. Haurrentzako jarduerak. Karpak, eguraldiaren aurreikuspena… Jai-eremua handitzea. Kultura, Jai eta Hiritarren Parte hartze zinegotzigoa
Zoko Maitearen zorion-agurra Zoko Maitea elkarteak Gabonak eta Urte Berria zoriondu nahi dizkie Hiribilduko herritar guztiei eta, bereziki, bazkide guztiei. Zorionak!!
16/12/19 13:41
6
KULTURA ETA EUSKARA Bisitaldi gidatuak Rodet Villaren estudiora Roberto Rodet Villa balmasedarraren estudioa berriz zabalduko da hilabete honetan. Artistaren estudiorako bisitaldi gidatuak abenduaren 21ean eta 22an izango dira. Ordutegia goizetan 11:30etik 14:30era izango da eta arratsaldeetan 17:00etatik 19:30era. Rodet Villaren marrazki eta poesiak ezagutu nahi dituztenek hitzordua dute abendu honetan. Gogorarazi nahi dugu estudioa San Severino plaza 8 helbidean dagoela.
Familian euskaraz hitz egiteko jarduerak Gurasolagun pasaportea familiarekin euskaraz ondo pasatzeko bidaia zoragarri baterako atea da. Hilabete bakoitzerako jarduera bat antolatu da, eta joaten zareten bakoitzean zigilu bat jarriko da zuen pasaportean. Lor ezazu zurea proposatutako edozein jardueratan, eta ikasturte amaieran sari polit bat jasoko duzu zigilu gehienak badituzu. Hauek dira proposatutako hurrengo jarduerak: - Paper birziklatua sortzeko tailerra: urtarrilaren 24an, 17:30ean Gordexolako Kultur Etxean. -Eva gomadun maskarak: Otsailaren 14an, 17:30ean, Galdamesko kultur etxean. -Emakumeak eta artea: Frida: martxoaren 13an, 17:30ean, Sopuertako Gizarte Etxean. -Lorezaintza-tailerra: apirilaren 24an, 18:00etan, Karrantzako Kultur Etxean. -Euskaraokea: maiatzaren 22an, 17:30ean, Zallan.
Ongintzako kontzertua Datorren urtarrilaren 4an, kontzertu bikain batera joateko aukera izango dugu, eta bertan Hirugarren Munduko misioetarako dohainak jasoko dira. Parrokiak antolatu du eta Errico Di Napule tenorek Napoleseko abesti herrikoien errezitaldia emango du. Besteak beste, honako hauek abestiko ditu: O sole mio, Torna a Surriento eta Santa Lucía. Ondoren, Akari Kamitaka piano-jotzaile japoniarrak eta Nanami Anasagasti Kamitaka biolin-jotzaileak Bach, Vivaldi eta Kreislerren obrak joko dituzte. Biolin-jotzaile gazte horrek aipamen berezia merezi du; izan ere, 2012an jaio eta lau urterekin hasi zen biolina jotzen. Joan den azaroan, lehenengo aldiz aritu zen bakarlari gisa, hari-orkestra batek lagunduta, Tokiko ACT Hall ezagunean. 20:15ean izango da, mezaren ostean, San Severino parrokian. Sarrera doakoa izango da.
EUSKERA 234.indd 6
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO ADIERAZPENA
Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Balmasedako Udalak bat egin nahi du ospakizun horrekin. Horretarako, Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeak prestatu duen adierazpena publiko egingo du Udalak. EUDEL elkarteak, hau da, Euskadiko Udalen Elkarteak, parte hartu du adierazpenean. Balmasedako ikastetxeetan hainbat jarduera prestatu dituzte euskararen garrantzia gogora ekartzeko. Bestalde, Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak pegatina bat banatu du Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara arteko ikasleen artean. Gainera, kultura-lehiaketa bat antolatuko dute, eta Lehen Hezkuntzako haur guztiek hartu ahalko dute parte hiru kategoriatan: LH 1-2, LH 3-4 eta LH 5-6. “Ongi etorri etorkizunera! Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika. Bere eguna du gaur euskarak, Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du euskarak egunaren mugez gaindi ere. Jauzi egiten du euskarak muga guztiez gaindi, gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti. Noranahiko euskara gurea, denona. Zer genuke, bestela, gaur ospatzeko? Bide luzea egina du euskarak, eta harekin batera euskal hiztunok eta euskaltzaleok, etorkizuna irabazteko etengabeko ahaleginean. Bide luzea du egina euskal gizarteak euskara plaza guztietara duintasun osoz eramateko. Eta asko lortu da. Jardunak berak erakutsi digu, erakusten digu egunero, ezinbestekoa dela bide horiek, gauzak egiteko moduak, etengabe eguneratzea, eraberritzea, irudimenez biziagotzea. Eta argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko. Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin.
Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa. Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak. Badugu, bai, zer ospaturik aurtengo Euskararen Nazioarteko Egun honetan ere. Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarte-ariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarte-erakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen. Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen. Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian. Ez da, baina, horretara mugatzen euskararen erabilera areagotzeko eginahala. Ezin inola ere horretara mugatu. Alorrez alor landu beharra dago erabileraren landarea, sendo haz dadin. Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita. Arlo sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai baitakigu ez dela hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik. Sendoak dira, alor horretan ere, eragile nagusiak egiten ari diren urratsak. Eta horietan lehena, zalantzarik gabe, euskararen erabilera askotariko erakundeen izaeraren ezaugarrien artean txertatzea dago. Bide berriak, modu berriak, arlo sozioekonomikoan ere. Estrategia berriak, beraz. Konpromiso berriak. Konpromisoari erantzuteko molde berriak. Praktika berriak. Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena. Bertan du euskarak etorkizuna. Bide eta praktika berrietatik datorren etorkizuna. Ongi etorri etorkizunera!”
16/12/19 13:41
7
LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOAK “ANCHOR POINT” SARIA JASO DU Sari hori Industria Ondarearen Europako Elkarteak (ERIH) ematen du, eta aintzatetsi egin du gure fabrika-museoak duen balioa; izan ere, Euskadiko ibilbide turistikoan saritua izan den lehen tokia eta bakarra izan da. Sari horrek bereziki aintzatetsi du instalazioen garrantzi historikoa eta museo bihurtzeko prozesua, betiere XIX. mende bukaerako industriamakinak eta produkzio-prozesuko ia elementu guztiak mantenduta, ia ukitu gabe. Gainera, ERIH elkarteko epaimahaiak La Encartadan egiten diren ekintzak eta jarduerak ere hartu zituen aintzat: fabrikan egiten zen lana irudikatzen duten antzezlanetatik hasita, haurrek ehungailuak erabiltzeko tailerrak edo talentu berrien lanak sustatzen laguntzen duten moda-desfileak ere antolatzen dira. Sari horren bitartez, Enkarterri Europako 100 Anchor Points guneen zerrenda prestigiotsuan sartu da, eta gure industria-garaiko bitxia Europako industria-ondareen artean sailkatuta egongo da orain.
Ehungailuak familian erabiltzeko tailerrak Abenduaren 21ean, 12:00etan, berriz ere egingo da “Zer egingo zenuke zuk fabrikan duela 100 urte”? Jarduera honetan fabrikako langile bihurtuko dira etxeko txiki zein handiak, eta egun batez, denboran atzera joan, mozorrotu eta duela 100 urte fabrikan egiten zen lana nolakoa zen ezagutu ahal izango dute. Ordubeteko iraupena izango du eta 3 urtetik aurrerako umeek hartu ahal izango dute parte. Tailerrak 3 euroko prezioa du pertsonako (3 urtetik beherakoak doan). Gainera, hilaren 22an, 12:00etan, “Txikiehungailuak” tailerra egingo da. Bertan, 5 urtetik aurrerako umeek gurasoekin batera ikasiko dute zer den ehungailu bat eta zertarako erabiltzen den. Ondoren, eskuzko ehungailu batekin praktikatu eta etxera eramango dute beraiek sortu dutena. Tailer horren prezioa 1 eurokoa da pertsonako. Bi tailerren kasuan da ezinbestekoa aurretiaz plaza erreserbatzea. Informazio gehiago: 946 800 778.
ERAKUSKETAK Proposamen horrek ekintza artistikoak gizartean kontzientzia piztu, sentsibilizatu eta klima-aldaketaren aurrean jokabide-ohitura beharrak hartzeko derrigortasuna komunikatzeko duen gaitasun adierazkorraren gaineko gogoeta planteatzen du.
Erakusketaren artistak, Alkatearekin eta Enkarturreko Presidentearekin Azaroan eta abenduaren zati batean, bi harrera-erakusketa izan ditu Balmasedak Horcasitas jauregian. Izan ere, nazioarteko artistek gure hiribildua aukeratu dute, besteak beste, aldaketa klimatikoaren arazoa edo industria grafiko garaikideari buruzko diskurtso berriak artearen bitartez ikusarazteko. “Egin behar dugu” Enkartur eta ARTEKOMek antolatu dute José María Herrera, Susana Jodra eta Carmen Marínen koordinaziopean. Zehazki, erakusketa Campus Bizia Lab (CBL) 2018/2019 programaren barruan egin da. Hain zuzen, UPV/EHUren Bizkaiko campusean trantsizio energetikoa
EUSKERA 234.indd 7
egiteko komunikazio- eta sentsibilizazio-estrategiak garatzeko konpromisoaren parte da. Erakusketan, hainbat erakundetatik etorritako artistek hartu dute parte, Balmasedako Udalaren eta TRADENER proiektuaren laguntzarekin: UPV/EHU, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Mexikoko Unibertsitate Metropolitanoa eta Antonio Nebrija Unibertsitatea. Erakusketaren gaia trantsizio energetiko jasangarria da. Erakusketan parte hartu duten artistek beren obrak energia-gastua ahal beste murriztuz sortzeko erronka onartu dute, adibidez, egunez lan eginez, aztarna ekologiko gutxiago uzten duten prozedura tradizionalak erabiliz, materialak berrerabiliz…
“Noraezean. Artelan grafiko garaikideei buruzko entseguak” Erakusketa horretan parte hartu duten artistek artelan grafiko garaikideetan grabatuaren eta estanparen alorreko ezagutza sustatzea du helburu. Europako hainbat herrialdetatik etorritako hogei bat artistek hartu dute parte erakusketan. Ekimen kultural ibiltari hori zenbait herrialdetan egon da jada, eta haren ezaugarri nagusia da hazi egiten dela erakusketa egiten den egoitzetan tokiko artisten grabatuak txertatzen direlako. Víctor Hugo Ríos Olmos, Eduardo Lara Álvarez de Tostado eta Martha Muñoz Aristizábal artistek sortutako erakusketari euskal artista batzuk gehitu zaizkio: David Arteagoitia, Juan Escudero, Zaloa Ipiña eta Omer Zaballa. Nazioarteko lankidetza kultural horri Kampus Hybernska-ko HYB4 galerian (Praga) eman zitzaion hasiera eta 2020 bukaeran amaituko da, Mexiko hirian. Proiektu hau ere Enkarturrek eta Balmasedako Udalak babestu dute.
16/12/19 13:41
8
UDAL INFORMAZIOA Hurrengo Ohiko Osoko Bilkura Hurrengo Ohiko Osoko Bilkura ez da hileko lehen ostegunean izango (urtarrilak 2), baizik eta bigarrenean (urtarrilak 9), Gabon-egunak pasa eta gero. Betiko legez, udaletxeko bilkuraaretoan (1. solairua) izango da, 18:30ean.
Zerga-egutegia Gogorarazi nahi dugu zerga-egutegiari dagokionez, apirilaren 1etik ekainaren 1era bitartean, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ), Aparkalekua gordetzeagatiko Tasaren, bide publikoa okupatzeagatiko Tasaren eta Udal-jabari publikoa okupatzeagatiko Tasaren (markesinak, olanak, loreontziak, eguzkitakoak eta herri lurrak) borondatezko ordainketa kobratuko da. Helbideratutako kobrantza maiatzaren 2an egingo da; ekitaldi honetarako helbideratzeko eskaerak otsailaren 28ra arte jasoko dira HAZen bulegoetan.
ABENDUAREN 5EKO OHIKO OSOKO BILKURA 1 2019ko azaroaren 7ko bilkurako akta aho batez onartu zen. 2 Aurrekontuan herritarren parte-hartzea ere talde guztiek onartu zuten. Parte hartzeko aldia abenduaren 9an hasi zen, eta hilaren 23an itxiko da. Kontuan izan behar da aurrekontuaren % 80 inguru esleituta dagoela honako hauetarako: langile-gastuak, hornidurak, kontratatutako zerbitzuak eta gastu-konpromisoak. Lortzen diren proposamenen balorazio tekniko-politikoa egingo da, eta gobernu-taldeak erabakiko du hurrengo ekitaldiko aurrekontuan sartzen diren ala ez. Informazioa zabaldu egingo da aldizkari honen erdiko orrialdeetan. 3 Gai-zerrendako hirugarren puntua kreditu gehigarrien bidezko 12/2019 Aurrekontu Aldaketa izan zen. CLIren aldeko botoak jaso zituen, EAJ eta EH Bilduren abstentzioak, eta PSOEren kontrako botoa. 4 Talde guztiek eman zuten 124. EPMko 35 zenbakiko lurzatiaren emakidari baja ematearen aldeko botoa. 5 Halaber, aho batez onartu zen 126. EPMko 48. lurzatiaren emakidari baja ematea. 1 Jarraian, bigarren zatiko lehen puntua 754 eta 763 19 Alkatetza-dekretuen berri ematea izan zen.
Emakumearen Etxeak oporrak hartuko ditu Emakumearen Etxea itxita egongo da abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra (biak barne), Gabonetako oporrak direla eta. Arren, barkatu eragozpenak.
2 EAJk etxebizitzen legez kanpoko okupazioaren inguruan aurkeztutako mozioak PSOEren babesa izan zuen, EH Bilduren kontrako botoa eta CLIren abstentzioa. 3 Gai-zerrendako zortzigarren puntua Bilboko Udalari Balmaseda Hiria izena duen kale, plaza, parke edo zubi bat eskatzeko Erakunde Adierazpena onartzeari buruzkoa izan zen, buruzkoa. Talde guztiek eman zuten aldeko botoa. 4 Boto berberak lortu zituen Nekazaritza eta Ingurumen Sailari “Ikazkinen Bidea” berreskuratzeko egindako eskaerari buruzko Erakunde Adierazpenak. Historikoki ikazkinak bildutako egurrarekin egiten zuten baso-bidearen balioa nabarmentzea da helburua. 5 Osoko bilkuraren azken zatian, PSOEk 10 galdera eta 5 eske egin zituen. Ondoren, EAJk 7 galdera eta 6 eske egin zituen.
EUSKERA 234.indd 8
16/12/19 13:41
MERKATARITZA ETA ENPLEGUA
9
BALMASEDA FASHION DAY-K HASIERA EMATEN DIE GABONEI
Gabonetako apainketa dendetan
Orga jasotzailearen ikastaro teoriko-praktikoa
Desfilea
Balmasedako Udaleko enplegu-sailak, gaur egun eskaintzen diren lanpostuetako askok orga-gidariaren txartela behar dutela ikusita, hura lortzeko ikastaro bat antolatuko du. Orga jasotzailea sektore guztietako enpresetan erabiltzen da, kargak segurtasun handiz mugitzeko aukera ematen baitu. Urtarrilaren erdialdean egingo dute prestakuntza, data oraindik zehaztu gabe dagoen arren, eta 8 orduko iraupena izango du. Izena ematen duen jende kopuruaren arabera Balmasedan edo Bilbon egingo da. Plazak 20 lagunentzat daude mugatuta, eta izena emateko ordena zorrotzari jarraituko zaio; abenduaren 30era arte egin beharko da HAZan (Markesaren plaza 2). Beharrezkoa izango da eskaera bat betetzea eta NANa, Lanbiden izena emateko aldien txostena eta lan-bizitza aurkeztea. Ikastaroa doakoa izango da 2019ko abenduaren 1a baino lehen Balmasedan erroldatuta dauden langabeentzat.
Gabonetako apainketa berria dendetan Urtero bezala, Balmasedako dendek gabonetako apainketa berria dute bere eskura. Oraingoan, zurezko zuhaitz argitsu bat da, loro batekin edertuta, dendei aire moderno eta berezia eskaintzen diena. Denda bakoitzaren kanpoan apaindura berri honekin topa ahalko zarete.
Balmadenda kanpainetan parte hartu nahi duzu? Jardueretan parte hartu nahi baduzu (adibidez, merkealdi-azoka), egiteko aukera duzu bazkide ez bazara ere. Informa zaitez telefono honetan: 946 800 738 (Juan Antonio –Andrade jostundegia).
Parte hartu duten dendetako bat Joan den abenduaren 13an, Gabonetako argiak piztu ziren Balmasedan, BalmaDendak antolatuko eta guztiok ezagutzen dugun jaiarekin bat eginez: aurten Horcasitas Jauregian izan zen “Fashion Day” jaiarekin. Gabonetako ekitaldi horretan, gure herriko 14 saltokik parte hartu zuten, eta, besteak beste, produktuen erakusketa, musika, tailerrak, desfilea eta oparitzeko ideiak aurkitu ahal izan genituen. Azken finean, ez dago Balmaseda baino leku
EUSKERA 234.indd 9
hoberik gure Gabonetako erosketak egiteko. Azpimarratu behar da kanpaina honek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dirulaguntza jasotzen duela. Gogoratu BalmaDendako kide ez bazara baina zure saltokiarekin urtean zehar egiten diren ekitaldiren batean parte hartu nahi baduzu, informa eskura dezakezula Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoan (Elkarwork Gunea, Pio Bermejillo 38).
Ogiaren azoka Abenduaren 24an Ogi Eguna ospatuko du Galdamesek, eta XXXII. edizioa izango da. Okindegiko produktuen erakusketa eta salmenta (irina, euskal pastela, magdalenak …), artisau-ogi lehiaketa eta artisau-produktuen erakusketa eta salmenta antolatuko dira.
16/12/19 13:41
GAZTERIA, KIROLA ETA GIZARTE EKINTZA
10
Esker onak León Trucios egoitzako irakurketa taldeko boluntarioei Arrakasta borobila izan da León Trucios egoitzako irakurketa taldea. 17 boluntariok hartuko dute parte datozen hilabeteetan belaunaldi arteko harremanean zentratutako programak. Hala, helburua da gazteek pertsona nagusiak baloratzen ikastea eta beren gizarte-gaitasunak hobetzea. Aldi berean, pertsona nagusiek batzuetan pairatzen dituzten bakartasunari eta isolamenduari ere egingo zaio aurre. Lehen irakurketa-saioa abenduaren 26an izango da. Lau boluntario egoitzara joango dira 50 minutuz liburu bat irakurtzera; egun horretan, Gabonak izango dira gaia. Udalak esker onak eman nahi dizkie parte hartuko duten pertsonei. Horrez gain, gogorarazi egin nahi du nagusien eta gazteen arteko kontaktua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ezagutuko dutela elkar. Gainera, modu horretan belaunaldien arteko pertzepzioak errealak izango dira, eta ez dira alboratuta egongo. Ez dago inolako zalantzarik: jarduera onuragarria izango da parte hartuko duten belaunaldi guztientzat.
Ikasteko tekniken tailerra Balmasedako Udaleko Gazte Zerbitzuak ikasteko tekniken tailer bat antolatu du DBHko maila guztietako ikasleentzat Zubi Zaharra Ikastolaren eta Balmaseda BHIren laguntzarekin. Tailerra Emakumearen etxean egingo da, abenduaren 26, 27 eta 30ean, 10:00etatik 12:00etara. Errendimendu akademikoa hobetzeko ezinbesteko alderdietan zentratuta egongo da, batez ere. Besteak beste, motibazioa eta autoestimua handitzeko ariketak, azpimarratze-teknika, eskemak eta laburpenak egiteko estrategiak, irakasgaiaren arabera ikasteko modurik egokienak… landuko dituzte. Informazioa eskuratu eta izena emateko BalmaZ bulegora (Pío Bermejillo 19) hurbil zaitezkete. Animatu eta eman izena ahalik eta arinen, plazak mugatuta daude eta.
Arbitro-ikastaroa Balmasedan Azaroaren 28tik abenduaren 16ra, Enkarterriko 13 gaztek eskolarteko futbol partidetan arbitro-lanak egiteko ikastaroa egin dute Balmasedako Kultur Etxean. Ikastaroa Bizkaiko Epaileen Eskolak eta Bizkaiko Arbitroen Batzordeak antolatu dute. Ikastaro horren bitartez, Enkarterrin eta inguruan dagoen epaile kopurua handitzea da xedea. Zalantzarik gabe, aukera ona da gazteak kirol horretako lan-munduan sartzeko.
EUSKERA 234.indd 10
ELIKAGAIEN XAHUKETAREN AURKAKO ASTEA EUSKADIN Abenduaren 9tik 15era, Eusko Jaurlaritzak eta Elikak (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) Euskadin elikagaien xahuketa murriztearen aldeko kanpainan hartu zuen parte. Mundu osoko gobernuek duten erronka nagusietako bat bilakatu da elikagaien xahuketaren aurkako borroka ; izan ere, eragina du gizartean, ingurumenean eta ekonomian. Euskadin, elikagaien xahuketari aurre egiteko jarduketa-plan bat lantzen ari da, eta euskal erakunde eta administrazioak, elikakate osoa ordezkatzen duten nekazaritzako elikagaien arloko hainbat eragile eta gizarte- eta sektoreesparruko zenbait erakunde eta elkarte ari dira egitasmo horri ekarpenak egiten. Kanpainaren xede nagusia da sustatzea eta babestea Euskadin elikagaien produkzio-, hornidura- eta kontsumo-katean xahutzen diren elikagaiak prebenitzera eta murriztera bideratutako jarduketak. Gainera, jarduketa-plan horren bitartez elikagai-jatorriko soberakinak berrerabiltzeko erraztasunak eman nahi dira, batez ere giza kontsumorako dohaintzan eman daitezen. Azkenik, elikagai-jatorriko soberakin horiek errebalorizatzea ere bilatzen da, animaliak elikatzeko ere erabiliz. Plan horren bitartez lortu nahi da Euskadik NBk ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuei (zehazki, 12.3 GIHari) erantzutea : 2030erako erdira murriztea herritar bakoitzeko elikagaien xahuketa, txikizkako salmentari eta kontsumitzaileei dagokienez, eta elikagaien galera murriztea produkzio- eta hornidura-kateetan. “Euskadiko elikagaien xahuketa” kanpainak herritarren kontzientziak piztu nahi izan ditu elikagaiak xahutzeak berekin dakarren arazoaren hedadurari dagokionez. Horregatik, elikagaien xahuketaren aurkako hamabi ekintza aurkeztu dizkigute, gure etxeetatik eta erraz-erraz ekarpenak egin diezazkiogun kanpainari. Jarraibide erraz hauei esker, aurrezteaz gain, ingurumenari lagunduko diozu. Kontzientzia hartu eta ikusiko duzu zein erraza den zure erosketa-ohituretan aldaketa txikiak egitea.
16/12/19 13:41
11
BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK
Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111
EUSKERA 234.indd 11
AGENDA
Gabonetako azoka Abenduak 20, 11-20, San Severino plaza Uganda Sticks taldearen kontzertua Abenduak 20, 20etan, Klaret Antzokia Familientzako tailerra: “Zer egingo zenukeen lantegi batean duela 100 urte?” Abenduak 21, 12etan, La Encartada Bisitaldi gidatuak Rodet Villaren estudiora Abenduak 21 eta 22, 11:30-14:30 eta 1719:30, San Severino plazako 8. zenbakia Gabonetako kontzertua Abenduak 21, 20:15ean, San Severino eliza Goazen! 6.0 Abenduak 22, 17etan/19etan, Klaret Antzokia “Mari Errauskin” antzezlana Abenduak 23, 18etan, Klaret Antzokia Olentzeroren bisita Abenduak 24, 18:30ean, San Severino plaza Meza abestua Abenduak 25, 13etan, San Severino eliza Bideojokoak programatzeari eta diseinu grafikoari buruzko tailerra Abenduak 26 eta 27, 10-13:30, liburutegia “Frozen II” filma Abenduak 26, 18etan, Klaret Antzokia “Kontu Kantari 2” antzezlana Abenduak 27, 18etan, Klaret Antzokia “Txomin & Txistuman deskontzertuan” antzezlana Abenduak 28, 18etan, Klaret Antzokia Txokolate-jana Abenduak 29, 18etan, Gaztetxoko “Kantu Kolore” antzezlana Abenduak 29, 18etan, Klaret Antzokia “Jumanji: siguiente nivel” filma Abenduak 30, 18etan, Klaret Antzokia UGP Abenduak 2-5era, 11etatik 14etara, eta abenduaren 2-4ra, 17etatik 20etara; pilotalekua Elikagaien bankuko azoka solidarioa UGPan zehar Ongintzako kontzertua Urtarrilak 4, 20:15ean, San Severino eliza Errege Magoen desfilea Urtarrilak 5, 18:30ean, San Severino plaza
LANA -Gerokultorea eskaintzen da adinekoak zaintzeko. Disponibilitatea eta esperientzia. 650312244. -Gitarra irakaslea behar da eskola partikularretarako. 687 052 727. -Pertsona serio eta arduratsuak behar dira jendaurreko lanerako. Arratsaldetan eta asteburuetan. Soldata: 900 € + Gizarte Segurantza. 699 363 178.
SALMENTA -Kontsumo txikiko ECOTERMI erradiadore elektrikoak salgai. Bero urdina. Egoera bikainean. Elkarrekin edo bereizita. 9 elementutik 2: 65 €/unitate; 7 elementutik 3: 50 €/unitate. 676030502. -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.
ALOKAIRUA -Garaje-partzela alokairuan beilatokiaren aurrean. 48 €. 652712435 – 695807372.
KZguneko ikastaroak Ordutegia: Abendua 16-20. / Urtarrila: 9-13. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: abenduaren 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. -Google aplikazioak zure smartphonean: urtarrilaren 7tik 17ra, 11:00etatik 13:00etara. -Google Drive. Zure artxiboak gorde eta partekatu: urtarrilaren 20an eta 21ean, 9:00etatik 11:00etara. -Bulegotika-tresnak. LibreOffice: urtarrilaren 20tik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.
Udaltzaingoak aurkitutakoak Zerbait galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzeko: giltzak, bi txakur-uhal, betaurrekoak, bi sakeleko telefono, giltzari bat, zigarro-kaxa, gizonezko erlojua, emakumezko erlojua eta diru-zorroa. ... Udalberriak-en bidez, onena opa dizugu egun berezi hauetarako, eta 2020 zoriontsua izan dezazula!
“Konta, kontatu” Udalberriak-en atal berria 2020ko urtarriletik aurrera, Udalberriak aldizkariak eta www.balmaseando.eus blogak atal berri bat izango dute, eta bertan protagonista izango dira lankidetzen bidez jendeak Balmasedaz kontatzen dizkigun istorio eta bitxikeriak. Pasadizo, kontakizun edo gertakariren bat ezagutzen baduzu eta zure herrikideekin partekatu nahi baduzu, udal-aldizkariaren atal berrian har dezakezu parte. Idatzi helbide honetara: comunicación@balmaseda.eus.
16/12/19 13:41
12
BESTELAKOAK
EGUBERRIAN FAMILIAREKIN KIROLARI EGITEKO PLAN EZIN HOBEA: GAZTEAK KARPIN FAUNARAKO GONBIDAPENA Datorren urtarrilaren 5era arte, Karpin Faunak doan irekiko ditu ateak Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako bizilagun guztientzat. Leihatilan nortasun agiri nazionala edo beste agiri ofizial bat baino ez da erakutsi beharko. Bertan, helbidea eta herrialdea azaldu beharko dute (NANaren helbidera eguneratuta ez badago, errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da). Ezagutu Karpin Fauna, Karrantza Haranean. 20 hektareatan, babeslekua behar duten 55 espezie baino gehiago hartzen ditugu, besteak
beste hartzak, panterak edo katamotzak. Sar zaitez Karpin Faunako Terrasauro basoan. Duela milioika urte Lurra menderatu zuten dinosauroak ezagutuko dituzu. Karpin Faunaren ordutegia: abenduaren 23tik urtarrilaren 5era (biak barne), 11:00-17:00 (abenduaren 24,25 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an zentroa itxita egongo da). Gainerako egunak: lanegunetan, 11:00-15:00 eta asteburu eta jaiegunetan, 11:00-17:00.
Ezkerretik eskuinera: Bruno, Mikeldi, Maka eta Nahia
PIPIRIGAÑAK BERE BI DENDAK BATERATU DITU: MINI & JUNIOR
Balmaseda F.C. Senegalen
Joan den irailean, Pipirigañaren bi dendak bakar batean bildu ziren, zehazki, Hedegile kalea 47 helbidean. Bertan aurkituko ditugu 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako arropa guztia. Hurbildu eta ezagutu bere nobedadeak!
Makarekin batera Balmaseda futbol taldean dabiltzan Balmasedako jokalari Bruno Jiménezek eta Mikeldi Jimenok Euskal Selekzioaren deia jaso dute gure komunitatea UEFAko Eskualdeen Kopan ordezkatzeko. Balmasedako atezain Nahia Gutiérrezék 15 urte azpiko Bizkaiko Selekzioaren deia jaso du. Eredu ona da kirolari gazteentzat, aupa neska! Aitor Tueros balmasedarrak Senegalera eraman ditu Balmaseda FC futbol-taldearen koloreak. Hemendik aurrera, Ngambou-ko taldeak gure klubeko kamiseta zaharrak erabiliko ditu orain. Elkartasun-keinu eder horrek Afrikara eraman du gure Balmaseda.
LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-
Foru plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)
EUSKERA 234.indd 12
Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37
16/12/19 13:41
13
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020 Data
Zein sailetan proposatu
HASIERA: abenduak 9 BUKAERA: abenduak 23 NORK HAR DEZAKE PARTE: 16 urtetik gorako eta Balmasedan erroldatutako edozein pertsona. Elkarte eta erakundeek.
Hirigintza, Kultura, Berdintasuna, Euskara, Gazteria, Kirolak, Jaiak eta Ingurumena.
Euskarriak · Online webgunean eta blogean · Offline presentziala (Kultur Etxea eta HAZ) Proposamenak entregatzeko lekuak: · HAZ · Webguneko formularioa Formulario sinplea eta formatu librean.
EUSKERA 234.indd 13
Prozedura Proposamenak bulego teknikora igorriko dira eta balorazio politiko-teknikoa egingo da. Proposamen bideragarriak Kultur Etxean aurkeztuko dira.
Baldintzak ·Ekonomiko eta teknikoki bideragarria. ·Zenbat eta zehatzagoa izan, hobe. ·Interes komunekoak izatea, eta ez interes partikularrekoak. ·Jasangarriak izatea (ekonomikoki eta sozialki). ·Legeak betetzea.
Zer motatako proposamenak aurkez daitezke Parte-hartzeak gastu publiko osoaren gainean izango duen eraginak mugak ditu: izan ere, aldez aurretik konprometituta dagoen aurrekontu-ehuneko bat dago, langile-gastuei, hornikuntzari, kontratatutako zerbitzuei eta aurreko ekitalditako gastu-konpromisoei dagokiena. Ez zaio inola ere kalterik egingo defizitarekin, zor publikoarekin eta gastuarauarekin lotutako helburuak betetzeari.
Aurkezpen jardunaldiak Abenduaren 9an eta 16an aurkezpen jardunaldiak izango ditugu 2020rako aurrekontu partehatzaileei buruzko zalantza guztiak argitu ahalko delarik. Bi hitzorduak Kultur Etxean 18:00etan izango dira.
16/12/19 13:41
9-Resumen del proyecto/idea (3 líneas máximo)/ 9-Proiektu/ideiaren laburpena (3 lerrotan gehienez)
10-Por qué/ Para qué (se valorará la argumentación, los motivos de por qué hacerlo) 10-Zergatik/ Zertarako (argudioak, zergatik egitearen arrazoiak aintzat hartuko dira)
11-Presupuesto estimado (cuanto más concreto mejor) 11-Estimatutako aurrekontua (zenbat eta zehatzagoa, hobeto).
12-Desarrollo de la idea 12-Ideiaren garapena
13- Información básica sobre Protección de Datos. 13-Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Responsable: AYUNTAMIENTO DE BALMASEDA Finalidad: Recabar aportaciones de la ciudadanía Legitimación: Cumplimiento de obligación legal detallada en la información adicional sobre protección de datos. Destinatarios: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal. No se realizarán transferencias internacionales de datos Derechos: Acceso, rectificación, supresión, oposición, portabilidad y limitación al tratamiento Información adicional: En formato papel a continuación o a través de la página web www.balmaseda.eus./
EUSKERA 234.indd 14
Arduraduna: BALMASEDAKO UDALA Helburua: herritarren ekarpenak batzea Legitimazioa: Datu babesaren gaineko informazio gehigarrian zehazten den legezko betebeharra betetzea Hartzaileak: Ez dira datu pertsonalak laga edo transferituko, legezko betebeharren kasuan izan ezik. Ez da datu pertzonalen nazioarteko lagapenik egingo. Eskubideak: Sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaratzea, eramangarritasuna eta tratamendua mugatzea Informazio gehigarria: Jarraian, paperezko formatuan edo www.balmaseda.eus webgunean.
He leído y acepto el tratamiento de mis datos personales según información básica. / Nire datu pertsonalen trataerari buruz irakurri dut eta onartzen dut, oinarrizko informazioaren arabera.
16/12/19 13:41