Balmaseda Udalberriak 2019 Euskera

Page 1

KOPURUA: - GURE UDALAREN INFORMAZIOA EJEMPLAR GRATUITO -DOAKO TIRADAALEA 4.200- ALE UNIDADES - TU4.200 AYUNTAMIENTO TE INFORMA - AÑO 16 - ABRIL 2019 - Nº 227

FAMILIA-EKONOMIENTZAKO LAGUNTZEN EDIZIO BERRIA EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 1

17/9/19 13:24


Editoriala Ikasturte honetan aldaketak egongo dira udal-aldizkarian, bai formari eta bai edukiei dagokienez. Helburua betikoa izango da: Balmasedako biztanleei zerbitzuen, ekitaldien eta Udalaren erabakien berri ematea. Horretarako, eta, aldizkariak denbora- edo espaziofaltagatik egin ezin dituen lanei begira, sare sozialak, Whatsapp zerbitzua (688 717 384), udalwebgunea (www.balmaseda. eus), bloga (balmaseando.eus) eta udalerriko informazio-panelak eta kartelak egongo dira eskuragarri. Dena hobetu daiteke, eta ideia horrekin abiarazi dugu ale hau, Balmasedako informazio-beharretara egokitu nahi duguna. Gainera, ez dugu aldaketarik baztertzen etorkizunean. Ale honi begira bi albiste genituen: familia-ekonomientzako laguntzak eta autokarabana-gunea martxan jartzea. Azalean lehen gaia argitaratzea erabaki dugu, izaera soziala duelako. Hala ere, aparkalekuen albistea ere interesgarria da, uste baitugu turismoaren igoera eragingo duela. Gainera, protagonistek idatzitako kronikak gehitu ditugu, eta garrantzi handiagoa eman nahi diogu herritarren partehartzeari, gai horietarako espazioa handituz. Espero dugu aldaketa horiei esker gure komunikazioak aurrera egitea.

Hutsen zuzenketa Udalberriak aldizkariaren 230. zenbakiko 4. orrialdean esan genuen Jesús Mª Aguirre agente lehen (buruorde) bihurtu zela, baina ez da zuzena. Igoera hori lortu duena Joseba Robledo izan da. Horretarako, merezimenduen lehiaketako barne-prozesu bat gainditu, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren prestakuntzaikastaro bat egin eta, ondoren, sei hilabeteko praktikaldia burutu behar izan du.

AZALEAN

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 2

FAMILIA-EKONOMIENTZAKO LAGUNTZEN EDIZIO BERRIA Eskaera-epea urriaren 15etik azaroaren 15era izango da 2019an ere, Balmasedako Udalak 80.000 euroko partida eskainiko du udalerriko familia-ekonomiei laguntzeko. Laguntzak 11 dirulaguntza motatan banatuko dira, elkarren artean bateragarriak izango direnak. Horrela, honako hauek ordaintzeko laguntzak emango dira:

Azken urteko dirulaguntza motak mantenduko dira

·OHZ ·Eskolako arropa eta kirol-materiala ·Euskara-ikastaroak ·Eskolaz kanpoko laguntza ·Bainuontzia dutxa-plateragatik ordezkatzea ·Fatxaden, teilatuen eta atalondoen birgaikuntza eta EITtik eratorritakoak ·Igogailuak ipintzeko gastuak ·Langabeak prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izateko garraioa ·Gutxieneko oinarrizko hornidura izatea ·Erdi-mailako eta goi-mailako matrikulak zentro publikoetan, pribatuetan eta unibertsitate publikoetan ·Premiazko beharizanak.

Laguntza horiek eskuratzeko, pertsonak eta familia-unitateak Balmasedan egon behar dira erroldatuta, gutxienez 3 urteko antzinatasun jarraituarekin. Horrez gain, ohiko bizitokia udalerrian izan behar dute, eta baliabide ekonomiko zehatzak. Familia diru-sarrerak kalkulatzeko, lan-errentak gehituko dira, eta kontuan hartuko dira eskaeraren Mozkina izateko, aurreko ekitalbeharrezkoa izandian jasotako go da Balmasedan diru-sarrerak. erroldatuta egotea Pentsioetatik azken hiru urteetan eratorritako diru-sarrerak gutxienez. (erretiroa, alarguntasuna, etab.) familia-kide batenak bezala zenbatuko dira. Ez dira zenbatuko zurztasun-pentsioak. Ezin izango da 15.453,90 euroko muga gainditu familia-kide bakoitzeko. Zenbateko hori 25.756,50 eurokoa izango da bigarren kide batentzat, eta 30.907,80 eurokoa hirugarren batentzat edo gehiagorentzat. Soilik ohiko etxebizitza eduki beharko da, garaje eta trastelekuarekin, eta, hala badagokio, norbere kontura jarduerak egiteko eraikina. Ez dira eraikintzat hartuko ohiko etxebizitza ez diren, bizitoki-

UdalBerriak 2

17/9/19 13:24


Zinegotzi berriak Aitor Larrinaga García (CLI): Alkatetza, Giza Baliabideak, Informatika, Kontratazioa, Kontu Hartzea, Idazkaritza, HAZ, Bilketa, Artxiboa, Gardentasuna eta Gobernu ona, Turismoa, Udaltzaingoa (trafikoa, herritarren segurtasuna), Udalberriak eta Sare Sozialak

Marta De Miguel Bárcena (CLI): Hezkuntza eta Euskara

Mª José Fernández Barcenilla (CLI): Gizarte Ekintza, Berdintasuna, Immigrazioa, Osasuna, KIUB, Droga-mendekotasunen prebentzioa, Garapenerako elkarlana

esleipenaren araberakoa izango da. erabilera ez duten eta 10.000 Ezin bazaie eskaera guztiei eranteurotik beherako balioa dutenak. zun, laguntzak hainbanatuko dira. Haien balioa familia-unitatearen Web orriaren eta iragarki-taularen ondarearen balorazioaren araberakoa izango da. Onuradunek ezingo bitartez jakinaraziko da Gizarte Zerbitzuen sailak dute 30.000 eurotik gorako ondarea aztertuko du ea datorren urtean izan pertsona baten kasuan, 35.000 eurotik gorakoa bi pertsonen kasuan kontzeptu berriak gehitu behar diren laguntza horietan. Horretarako, eta 40.000 eurotik gorakoa hiru iradokizunak eskatzen dizkiegu hepertsona edo gehiagoren kasuan. rritarrei. Zer gehituko zenuke zuk? Udal-zerga eta -tasak ere ordaindu beharko dira. Eskaerak ¿Non eskatu?: HAZen HAZ bulegoetan (Markes (Markes plaza, 2) plaza 2) aurkeztu ahal izango dira, urriaren 15etik aza¿Noiz eskatu?: roaren 15era urriaren 15etik azaroaren bitartean. 15era bitartean Laguntzen esleipena aurrekontuaren

Txus Osegui Llano (CLI): Hirigintza, Azpiegiturak, Obrak eta Zerbitzuak, Hilerria, Ondarea, Mendiak, Ingurumena, Hondakinen kudeaketa eta trantsizio ekologikoa

Ander Rivero Vélez (CLI): Kultura, Festak, Hiritarren Parte-hartzea eta Berrikuntza eta eraldaketa digitala

Sandra Fernández Velasco (CLI): Kirolak eta Gazteria

Aitor Llano Lana (EH Bildu): Merkataritza, Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi AZALEAN

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 3

Aldapa 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

UdalBerriak 3

17/9/19 13:24


Enkarterriko Azokak ·Ganadu- eta nekazaritzaazoka Sopuertan (Beci Auzoan): Irailaren 27an, ostirala, abeltzaintza- eta nekazaritzaazoka egingo da Sopuertako Beci auzoan: ardi- eta ahuntz-azoka, erakusketak eta ardi-aziendaren lehiaketa izango ditugu, eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta artisautza-produktuak egongo dira salgai. ·Artzentalesko nekazari eta artisau-azoka: Irailaren 28an, larunbata, nekazaritza- eta artisautza-produktuen erakusketa eta salmenta. ·Abeltzain-, nekazaritza- eta artisautza-azoka Karrantzako Bailaran: Karrantzako ardi muturgorri eta muturbeltzen lehiaketa egingo da, eta euren produktuak erakusgai jarriko dituzte hala tokiko ekoizleek (hestebeteak, gaztak, artisaulanak, etab.) nola beste herri batzuetakoek (artisau-lanak, eztia, xaboiak, patea, etab.). ·Abere eta nekazaritzako elikagaien azoka Zallan: Urriaren 7an, astelehena, LXXVI Gangas Eguna, euskal laborantzako produktuen lehiaketa egongo da (ogia, eztia, gazta, bertako tipula morea…) Gainera, nekazaritza ekologikoaren erakusketa eta tokiko ganaduaren XXII. erakusketa egongo dira, eta haragi errea eta txahala dastatu ahal izango dira.

Gure Lurreko Merkatua nekazaritzako elikagaien merkatua Gure eskualdeko nekazaritzako elikagaien ekoizpena jendeari hurbiltzea nahi du. Horretarako, larunbatero egingo da, 10:00etatik 14:30era arte, eta abenduaren 14an bukatuko da. Azokaren kokalekua eguzki-erlojuaren eremuan eta León Felipe Poetaren plazan izango da. Hurrengo edizioetan hainbat sorpresa izango ditugu, hala nola cooking showak (sukaldaritza-erakustaldiak). Lehenengo erakustaldia irailaren 21ean izango da. Egun horretan, arroz-esne klasikoa egingo da putxeran, Balmasedako Putxeraren Kofradiaren eskutik, eta Enkarterriko esne-produktuekin. Aukerarik onena hurbilen dauzkazun denboraldiko produktuak dira.

TURISMOA/ ZIENTZIA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 4

Autokarabanentzako aparkalekua

ILARGIARI BEGIRA

IREKITA DAGO AUTOKARABANENTZAKO APARKALEKUA Irail honetan, ateak ireki ditu Balmasedako autokarabanentzako parking berriak. Zerbitzua Las Lacerasen dago, Eguneko Zentroaren ondoan, eta harrera egiteko eta gaua pasatzeko 14 partzela ditu, guztira 30 m2 inguruko azalera dutenak. Horrez gain, ur edangarrirako hargunea, ur gris eta beltzak deskargatzeko puntua eta sare orokorreko saneamendua eskaintzen ditu. Gainera, etorkizu-

Sarrera doakoa izango da 2019 osoan zehar eta Parking Verde aplikazioaren bitartez egin behar da (http://www.parkingverde.es). nean elektrizitatea birkargatzeko puntu bat jartzeko aukera aztertzen ari dira. Sistema horri esker, posible da txartelik, urrutiko aginterik eta kutxazainetik pasa gabe aparkatzea. iPhone eta Android sistema eragileetarako store edo deskarga-gune ohikoenetatik deskarga daiteke, edo zuzenean webgunetik atzitu. Autokarabana-eremu honetarako hautatutako lurzatiak aparteko aipamena berezi du. Landarediz inguratuta, oso leku lasaia da, oinez Balmasedako alde zaharretik bost minutura dagoena. Turistak behar dituen zerbitzu guztiak aurkituko ditu bertan. Ondotik errekasto bat pasatzen da, eta hortik gertu dagoen Graziako Andra Maria auzoa eta Las Lascerasko aisialdi-eremua lotzen dituen oinezkoentzako bide bat ere badago. Aldapan dagoen errepidea hartuta, Kolitza mendira iristen da. Hain zuzen, Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat da, eta bertatik hiribildu osoa kontrolatzeaz gain, Enkarterri eskualdearen eta Burgosko Mena Haranaren zati handiak ikus daitezke. Toki paregabea da naturazaleentzat, mendi-ibiliak, nordic walkinga eta BTTa egiteko aukera izango baitute bertan.

Enkarterriko Betelgeuse elkarte astronomikoaren taldea Joan den irailaren 6an, gure elkartea Balmasedara itzuli zen teleskopioekin, jendeari Ilargia, Jupiter eta Saturno erakusteko. Jarduera aurretiazko hitzaldi batekin hasi zen, gizakiak Ilargira heldu zireneko 50. urteurrenaren harira. Parte-hartzea pozik egoteko modukoa izan zen. Eskerrik asko parte hartu zuten guztiei, astronomiarekiko dugun zaletasuna gurekin partekatu izanagatik. Gure elkartea duela 9 urte jaio zen, 2009an Astronomiaren Nazioarteko Eguna ospatu ondoren. 5 pertsonak jarri genuen abian “Betelgeuse”, Oron konstelazioa osatzen Balmaseda ilargiaz gozatzeko zerura duten begira zegoen bitartean, behatoki izarretako inprobisatuaren ondoan, udal liburubaten tegian hain zuzen, ilargiari ere begiizena. ratzen zioten, baina gaueko erreginari Oso azkar eskainitako liburuen orrietan. hasi zen Gure satelite naturalari buruz hazten gehiago jakin nahi baldin baduzu, udal pertsoliburutegiak bere bilduma bibliona- eta grafikoaren aukera eskaintzen dizu, jarduerailargiaren aurpegi guztiez gozatzeko. kopurua: Aprobetxatu! gaur egun Enkarterriko toki ezberdinetako 17 pertsonak osatzen dugu. Gure elkartearen helburuak oso argiak dira: nagusietako bat dibulgazio zientifikoa da, jardueren bitartez. Horretarako, aurrekoan Balmasedan antolatu genuena bezalako ekintzak antolatzen ditugu, eta Enkarterritik ere irteten gara horretarako. Izan ere, hitzaldiak emateko eta teleskopioarekin behaketak egiteko deitzen digute Bizkaiko hiru parke naturaletatik (Armañón, Gorbeia eta Urkiola). Jendeak behar bagaitu eta astronomiaz gozatu nahi badu, bertan egongo gara, bai gazteekin eta bai adinekoekin. Txikiak ginenean aukera bera izan bagenu! Gure zaletasuna partekatzen baduzu, elkarteko bazkide bihur zaitezke. Ez da beharrezkoa jakintzak edukitzea, soilik ikasteko gogoak: prest gaude harrera egiteko! Bidali mezu bat honako helbide elektronikora: aae.betelgeuse@gmail.com.

UdalBerriak 4

17/9/19 13:24


Bolondresak Auzolanetan lagunduz eta aurkitutako zaborra

Aldaketak trafikoan, pasealekuko obrengatik Irailaren 2tik, Martin Mendia pasealekuko gune bat, El Millonario zubiaren eta Zubi Zaharraren artekoa, norabide bakarreko errepide bihurtu da. Horren arrazoia da ur edangarriaren hornidura-sarea berritzeko obrak egiten ari direla pasealekuan, zatika. Hala, bertatik igaro behar duten ibilgailuek epaitegien noranzkoan bakarrik ibili ahal izango dute obrak amaitu artean. Barkatu eragozpenak.

El Peñueco-ko argiztapenerako 40.000 €-ko dirulaguntza Eusko Jaurlaritzak 40.000 € inguruko dirulaguntza bat (39.840,91) eman digu hirigunea el Peñueco Auzoarekin, Salinillaseko kirolinstalazioekin, La Encartada Museoarekin eta inguruko etxebizitzekin komunikatzen duen oinezkoentzako bideko argiztapen publikoa luzatzeko. Konektagarritasuna hobetuko da 510 metroko ibilbide honetan, eta beraz, oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna bultzatuko da LED teknologia erabiliz, eraginkortasun energetiko handia duena eta argi-kutsadura asko murrizten duena.

Obrak Balmasedan Balmasedako Udaleko Bulego Teknikoak lanean jarraitzen du Martin Mendia pasealekuan eta Kristo kalean ur edangarriaren hornikuntza-sarea berritzeko. Halaber, lanean jarraitzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) egokitzapen obretan, ahalik eta azkarren zerbitzua egongo den leku berrian, Kubo kalean, ireki ahal izateko. Gainera, oinezkoentzako pasabide bat prestatzen ari dira. Pasabideak trenbidea zeharkatzen du eta institutura eta Pandozaleseko ur-biltegira zuzentzen da. Halaber, azpimarratu behar da Presa Encimerako lursaileko jabeak, egindako eskaerei jaramon egin diela, eta eremua asfaltatzen ari da aparkalekuak egiteko.

HIRIGINTZA/ INGURUMENA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 5

IBAIA GARBITZEN Auzolanak abuztuaren 17an eta 30ean ospatu ziren identifikazioak eta berrikuspenak burutuko Abuztuan zehar, bi auzolan burutu dituzte dituzte. Cadagua ibaiko plastikoak, isuriak, objektuak Balmaseda oinez gurutzatzeak historiaeta zaborra garbitzeko. Jarduketaren baloraikasgaiak dakartza beti, Bizkaiko lehen hirizioa ezin hobea izan da. bildua baita. Irudimenari urrutira bidaiatzen Honako hau da auzolanaren definizioa: utziz gero, ez da zaila lehen balmase“bizilagunen arteko lana, komunitatearen darrak irudikatzea: Cadagua inguruan onurarako, erantzukizunean, parte-hartzean eta elkarlanean oinarrituta. Baliabide ukigarri bizitzen hasi ziren gizon-emakumeak, nomadak izateari utzi eta etxolak eraikitzen eta ukiezinen mantentze eta garapenerako hasi ginenean, gure labore eta animaliak baliagarriak izateaz gain, kidego-sentimenbabesteko. Gure ibaia etengabe hazi diren bi dua eta komunitateko kideen arteko ibaiertzak bereizi eta batzen dituen arteria aintzatespena indartzen ditu”. Auzolanak da. Bitartean, haren ondoan bizi garenok eta komunitate-lanak herri egiten gaierrima maltzurrak, isuri arriskutsuak, leihotik tuzte. jaurtitako zaborra eta urteroko txalupaIngurumen-inpaktuaz gain (ibaitik tona jaitsiera eskaini dizkiogu. bat zabor baino gehiago atera dituzte), Bizitza itzuli eta maitasuna adierazi behar herritarren parte-hartzea ere sustatu da genioke. Kantauri itsasora zabor gehiago (30-35 pertsona aritu dira lanean eguneko, iristea eragotzi beharro egoteko moduko Auzolana kontzientziaziorako eta har dugu, eta eredu datu bat). Auzolana pedagogia ekologikorako ekintza eta ispilua izan kontzientziaziorako eta behar dugu ura eta pedagogia ekologikoere izan da gazteentzat, baita rako ekintza ere izan da hain gazteak ez direnentzat ere. etorkizuna gurekin partekatzen dutegazteentzat, baita hain Gainera, herritarrek mezu argi nentzat. Lerro hauen gazteak ez direnentzat bat bidali diete ibaira zaborra bidez, eskerrak ere. Gainera, herritarrek jaurtitzen jarraitzen duten horiei. eman nahi dizkiegu mezu argi bat bidali diete parte hartu duten ibaira zaborra jaurtitzen herritar guztiei. jarraitzen duten horiei. Auzolanetan isuri fekalak hauteman ziren puntu batzuetan, Herritarren parte-hartzerako eta zuzenean ibaira iristen zirenak. Dagoeneko Ingurumeneko sailak jakinarazi diete erakunde eskudunei, eta

Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzeko: giltza batzuk, diruzorro beltza eta marroiak, erlojua, betaurreko batzuk.

Makuluak galdu dira

Hamakak

Abuztu hasieran makulu batzuk galdu ziren Ertzaintzaren atzealdean. Zerbait jakinez gero, mesedez, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin.

Udal-igerilekuetako hamakak jasotzeko epea urriaren 1ean amaituko da. Gogoratu irailean bertatik igaro behar duzula hamakak hartzera.

UdalBerriak 5

17/9/19 13:24


Seinaleak jarraitu

Bide ziurra eskolara Eskola Bidea proiektua aurrera doa. Irailaren 30etik urriaren 4ra doan astean proba pilotua abiaraziko da berriro. Bertan umeek aukera izango dute eskolara boluntario batek lagunduta joateko. Parte hartu nahi baduzu, zure txalekoa jaso dezakezu eskoletan eta BAZan. Egun horietan, begiratu seinaleak eta dastatu klaserako bidea oinez egiten.

GLLak eskatzeko epea Gogorarazi nahi dizuegu 2019ko bigarren seihilekoko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko dela. Mankomunitate-zerbitzuak modu egokian funtzionatzeko, gizarte-langileekin hitzordua eskatzea gomendatzen da honako telefono-zenbaki honetan: 946 671 850.

Gora Gazte-ekimenak Uda honetan zehar, gazte talde batek elkarte berri bat sortu du: Balmasedako Yoga Elkartea. Elkarte horren helburua yoga praktikatzea da. Udalarekin elkarlanean, ideiak aurrera eramateko udal-baliabideak erabili ahal direla erakusten duen adibide argia dira. Praktika horretarako, Gaztetxokoko instalazioak erabiliko dira, gaur egun oso gutxi erabiltzen baitira. Bi talde egingo dira: lehenengoa (astearteetan eta ostegunetan 20:30etik 21:30era) eta bigarrena (astearteetan 18:30etik 20:00etara). Adibide honen bitartez, Balmasedako gazteak animatzen ditugu Udalean oinarritzeko ideiak eta proiektuak aurrera eramatera; beti izango dituzte ateak zabalik.

In memoriam Zalbideak egindako muralaren zatia

Aurkeztutako bideoaren zatia

INORIZA OURENSEKO ALDUNDIAREN 2019KO ARTE PLASTIKOEN XV. LEHIAKETAN

Balmasedako Irati Inoriza diziplina anitzeko artistaren “K.O. posizioak” obra Ourenseko Aldundiaren Arte Plastikoen Lehiaketaren XV. ediziorako hautatu dute. Inorizak hau galdetu digu bideo formatuan dagoen pieza honen bidez: “giza kontaktu oro K.O.tik hasten al da? Emakumeen Borroka Libre Olinpikoa gorputz-kontaktu gehien duen borroka Olinpiadetako modalitateetako bat izateagatik bereizten da. Borroka estilo honi dagokionean oso interesgarria iruditzen zait, oraindik ofizialki egiaztatua

ez dagoen arren, Mendebaldean bi giza gorputzen arteko kontaktuaren irudikapena greziar ontzi bateko pintura txiki batean dagoela. Bi giza gorputzen arteko lehenengo erregistroa; greziar Olinpiada klasikoetako K.O. baten giltza bat”. Sortzeko Burlatako (Nafarroa) Club Munoaren laguntza izan du, estilo libre Olinpikoko Borrokalariak. Huarteko Arte Garaikidearen Zentroak (Nafarroa) eta Oihaneder Euskararen Etxeak (VitoriaGasteiz) diruz lagundu dute proiektua.

JAVIER BARRUTIA 3. GELDITU DA FRÍASEN “Luciérnagas en Tobera”

Esteban Díaz Villota zendu da Joan den abuztuaren 8an Esteban Díaz Villota zendu zen, Balmasedako Ogasun Zinegotzia izan zena 1991tik 1999ra bitartean. Herriaren alde eginiko lan eta eskaintzagatik, Udal honetako talde guztiok hitz hauek eskaini nahi dizkiogu oroimen, aitortza eta omenaldi gisa.

Roberto Zalbidea zendu da Roberto Zalbidea pintore ezagunaren heriotzak ere penatu gaitu: irailaren 10ean zendu zen (1956-2019). Barakaldon jaioa, betirako geratuko da Balmasedari lotua, bera baita Enkarterri hiribidean ikus dezakegun hiru dimentsiotako muralaren egilea. Goian bego. HERRITARRAK

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 6

Javier Barrutia Cantelik hirugarren saria lortu du XXXVI. “Ciudad de Frías” Argazki Lehiaketa Nazionalean. Ez da herri horretan aintzatespena jaso duen lehen aldia; izan ere, Amigos de Frías elkarteak behin baino gehiagotan erabaki du balmasedar horren lanak lekuren bat merezi zuela bertako argazki-lehiaketako podiumean. “Luciérnagas en Tobera” lanak agerian uzten du Barrutiaren trebezia; izan ere, gai

da aparteko garbitasunarekin islatzeko argi-intentsitate desberdinak, baita gau betean ere. Zoragarria! Edizio honetako irabazlea Andrés Rosado Heredia kantabriarra izan da, eta bigarren saria Barakaldoko Miguel Rodríguez Rodríguezek irabazi du. Juan Annaiz Veigak (Oña) eta Elena Martínez Cuevasek (Frías), berriz, ohorezko aipamena jaso dute.

UdalBerriak 6

17/9/19 13:24


Urteko bazkaria, bidaia bat eta hainbat urteurrenen ospakizuna izan dira erretirodunentzat antolatutako jardueretako batzuk. Jubilatuen Klubeko urteko bazkaria Urriaren 5ean izango da, larunbatean, udal-pilotalekuan 14:30ean, 3 euroan. Aulkien zenbakiak urriaren 1etik (asteartea) aurrera emango dira bulegoko ordutegian (16:00etatik 20:00ak artean). Ez dira mahai-tresnak eraman beharko, paella egongo baita bazkaltzeko. Klubaren urteroko klasiko honetan bi sariko zozketa bat egingo da, eta bianden ostean dantzak ikusiko ditugu zuzenean. Ez ahaztu parte hartzeko beharrezkoa dela bazkidearen kuota eguneratua izatea.

Ezkontza Urtemugen Ospakizuna Urriaren 5ean 12:00etan meza bat egingo da zilarrezko ezteiak, urrezkoak, 40, 60 eta beste urtemuga batzuk bete dituzten pertsona ororen omenez. Zure bikoteak parte hartzea nahi baduzu, sakristian izena eman besterik ez duzu. Bizitza jendartean dirdira gehiago egiten duen harribitxia da.

Bidaiatu Zaragozara eta Harrizko Monasteriora Eta baita, Belchite, Calatayud eta Sos del Rey Católico udalerri zoragarrira, urriaren 13tik 15era. Jubilatuen Klubak antolatu du, eta birentzako logelaren prezioa buruko 190 € da. Banakako gela bat nahi izan ezkero, gehigarria 30 € da, 15 gau bakoitzeko. Prezio honen barnean autobuseko bidaia, 3 izarreko hotelean bi gaueko egonaldia (mantenu osoko erregimenean, ura eta ardoa bazkarietan -Hotel Paris Centroeta 2 hamaiketako jatetxean), gida-laguntzailea, bisita gida-

tuak Belchite eta Sos del Rey Católicon, Harrizko Monasteriorako sarrera eta bidaiaren oinarrizko asegurua daude. Animatzen bazara, izena eman ahalik eta azkarren, plazak azkar amaituko dira eta.

1944an jaio bazinen, hau interesatuko zaizu 1944an jaiotakoen 75. urtebetetzearen harira, urriaren 20ko ekintzen egitaraua osatzeaz arduratu den taldeak jakinarazi digu parte hartzeko interesa duten guztiek (bakarrik edo beste norbaitekin) harremanetan jarri behar dutela María Dolores Aguirre, Ana Cordeiro, Severino Alday edo José Ángel Villarekin, Erretiratuen Elkartean. Izena emateko unean, partehartzaileei egitarau bat emango zaie, ekitaldiaren eguneko ekintza guztiekin. Ez izan zalantzarik eta parte hartu; ez dira egunero 75 urte betetzen.

Errubizko ezteiak ospatuko ditugu Azaroaren 23an, ezkontzaren 40. urteurrena ospatu nahi duten pertsonak San Roke Hotelean errubizko ezteiak ospatu ditzakete. Irekiera-zeremoniaren ostean, otordu bat zerbitzatuko da, eta ondoren musika eta dantzak egongo dira. Parte hartzeko, pertsona bakoitzak 30 euro ordaindu behar ditu seinale moduan, azaroaren 15a baino lehen Laboral Kutxan (ES50 3035 0090 6709 0106 4215). Gainerakoa ospakizunaren egunean bertan ordainduko da. Interesa duen eta Balmasedatik kanpo bizi den norbait ezagutuz gero, bidali iezaiozu albistea. Informazio +: 637 442 902 (Poto) eta 610 042 073 (Eduardo Pellón).

Zoko Maitea Ikastaroak Zoko Maiteak ere taldean gozatuz gaitasun berriak eskuratzeko proposamena luzatu dizu. Ikastaro honetan pintura izango da ostegunetan, joskintza astearte eta asteazkenetan, pilates astelehen eta asteazkenetan, eskulanak asteazkenetan eta aretoko dantzak (hastapena zein aurreratua) astelehenetan. Pintura ikastaroak, joskintzak eta aretoko dantza aurreratuek hiruhileko 50 €-ko prezioa dute; pilatesak, aldiz, kurtso osoak 170 € balio du; eskulanak eta aretoko dantzen hastapenak 30 € balio du hiruhileko. Eman ezazu izena irailaren 23, 24, 25 eta 26ean, 17:00etatik 19:00ak arte Emakumearen Etxean eta oroitu aurtengo kuotaren ordainagiria aurkezteaz (Caja Laboralean eskatu dezakezu zure kopia). Gogorarazten dizugu derrigorrezkoa dela kurtso osoaren zenbatekoa ordaintzea izena ematen duzun momentuan.

Nos Unimos elkarteak ikastaro berriak emango ditu Esan digutenez, aurten ere zenbait ikastaro emango dituzte San Severino parrokian. Astele-

hen eta ostiraletan, 10:00etatik 12:30era bitartean, aukera izango duzu askotariko lanak egiten ikasteko: jostea, konponketak, ebaketa, birziklatzea, industriako patroigintza, eskulanak eta kakorratz-lana. Horrez gain, aurten nekazaritza ekologikoko eskolak ere emango dituzte. Astean behin izango dira, arratsaldez. Harremanetarako telefono-zenbakiak: 632 805 619 / 676 869 262.

Antzerki-ikastaroak Balmaberriaren eskutik Balmasedako antzerki-ekintza itzuli egin da oporren ostean. Balmaberriak klase hauek gomendatzen dizkizu kurtso berri honetarako, Esther Camino aktoresa profesionala, clowna eta antzerki-pedagogoa buruan delarik. Haurrentzako antzerkia (5etik 9 urte bitartean): Ostirala A Taldea: 16:45etik 17:45ak arte. B Taldea: 18:00etik 19:00ak arte. Antzerki ikastaroa: Asteazkena 18:00etatik 20:00etara: Informazio gehiago 678 339 170 Whatsappean edo Balmaberria. com webgunean.

ADINGABEEN HARRERA

Alkateak (Aitor Larrinaga) eta Hezkuntza eta Euskara Zinegotziak (Marta De Miguel) harrera egin zioten familia eta haurrei

behin-behineko harrerak egiteko aukera eskaintzen diena, gutxienez hilabete batzuetan zehar, haien herrialdeetan bizi den muturreko klimetatik ihes egiteko, horien artean Txernobyl hiriko erradiazioak eragindako osasun-arazoak. Zuk ere parte hartu Ba al dakizu Balmasedako Babes Zibilak gure eskualdetik kanpo ere laguntzen duela? Joan den nahi baduzu, bikarte@yahoo. irailaren 8an, erakunde honetako boluntarioek Kantabriako los Corrales de Buelna herriko Babes Zibileko es helbidean eta 605 709 kideei laguntza eman zieten Kristo Aurreko I. mendean Erromaren menderatzearen aurrean Hispaniako 019 telefonoan informazioa azken gerrak islatzeko egiten dituzten gerra kantabriarrak irudikatzen. eskura dezakezu.

HERRITARRAK

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 7

“Esperientzia zoragarria eta erakargarria da”. Hori diote udara honetan zazpi haur bielorrusiar eta ukrainar zaindu dituzten bost familia balmasedarrek. Horretarako, Bikarte elkartearen bitartekaritza izan dute, adingabeei

UdalBerriak 7

17/9/19 13:24


sustatzeko; proiektua Girls&Tech arloaren barruan dago. Tailerra doakoa da familientzat, eta bi antolatuko dira; bakoitzak bi orduko iraupena izango du (10:00etatik 14:00etara). Euskaraz izango dira, liburutegian. Plazak mugatuak dira, beraz, eman izena HAZen lehenbailehen eta ez ezazu aukera hau galdu. STEAM abentura Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Kontseilaritzari esker, Camp Tecnológicoari esker eta El Correo egunkariari esker antolatu daiteke.

Balmaseda, “Larga lucha por la libertad” eleberri historikoko protagonista Ondo dakigu J.T. Sáez Pikizuk gure hiribilduaren historiari buruzko askotariko liburuak egiten lagundu duela. Alabaina, oraingoan fikzioari heldu dio, “Larga lucha por la libertad” eleberriarekin. Bertan, Balmasedan eta inguruan bizi diren zenbait pertsonaiaren istorioa kontatuko digu, XIX. mendeko lehen 14 urte iskanbilatsuetako testuinguruan. Eleberri horretan, Pikizuk argi utzi du ondo ezagutzen dituela gure tradizioak eta folklorea. Horiek baliatuz, benetan bizi izan ziren pertsonaiez beteriko istorio bat osatu du, beharrezko lizentzia literarioak hartuta. Opera prima honetan, Zubi Berriko zelaia, Merkatu plaza edo hiribilduko Plazeren Etxea gogoraraziko dizkigu, baita duela bi mendeko Aste Santua edo Napoleonen armadaren iritsiera suntsitzailea ere, egunerokotasuneko beste hainbat alderdiren artean. “Larga lucha por la libertad” eleberriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, etorri Klaret Antzokira irailaren 29an, 19:00etan, eta eskuratu zure alea, edizio mugatua baita.

STEAM Abentura Proiektua Urriaren 5ean, Balmasedan, 8 eta 12 urte bitarteko haurren artean STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) gaitasunak sustatu nahi dituen proiektu pilotua antolatuko da. Proiektua neskei bereziki zuzendua dago, beren zientzia eta teknologiarekiko bokazioa

KULTURA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 8

Youtubeskolak Enkarterriko Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren proposamen berria da, Foru Aldundiaren eta Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Proiektuko parte-hartzaileak 13 eta 16 urte bitartekoak izan behar dira, eta Youtubeko bideoak sortu, editatu, produzitu eta postproduzitzeko aukera izango dute. Gainera, kanalak sortu eta kudeatzeko aukera izango dute, eta hori guztia, euskaraz. Ikastaroan youtuberra izan nahi dutenentzako argibideak emango dira: kontu bat irekitzeko, kanaletan izena emateko, profila pertsonalizatzeko, grabatzeko eta editatzeko, musika deskargatzeko eta beste pertsona batzuen irudiak postprodukzioan erabiltzeko, bisualizazio handiagoa izateko estrategiak… 2003 eta 2006 urteen artean jaio bazara, irailaren 30a arte apunta zaitezke www.youtubeskolak. eus webgunean. Gure eskualdean bi tailer antolatuko dira, Zallako Abian Gazte Zentroan, urriaren 26an eta 27an. 8 orduko jardunaldiak izango dira, 9:30etik 18:30era, eta plazak oso mugatuak dira. Gainera, Youtubeskolak lehiaketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Lehiaketan sari asko egongo dira, adibidez, Iphone 7 bat edo GoPro Hero 7 Black bat. Kasu honeta,n Euskal Autonomia Erkidegokoak diren eta 13 eta 16 urte bitartekoak diren gazte guztiak aurkez daitezke. Parte hartzeko, gehienez minutu eta erdiko iraupena duen bideo bat aurkeztu beharko dute, eta gaia urriaren 28an emango da, lehiaketaren lehen egunean. Parte-hartzaileek bideoak Youtuben argitaratu beharko dituzte, eta azaroaren 24ra arteko epea egongo da lehiaketan izena emateko.

Saxofoi kontzertu-konferentzia Irailaren 21ean, Vincent Minguetek konferentzia bat emango du, eta, ondoren, kontzertu bat. Ekitaldiak J. S. Bach, Giacinto Scelsi, Mauricio Sotelo eta Iker Güemes konpositoreak hobeto ezagutaraziko dizkigu. 19:30ean izango da, Klaret Antzokian, eta sarrera doakoa izango da. Formatu original hau publiko guztientzako egokia da.

“Luis Marianoren abestiak” Horrela du izena Jon Allende ezagunak Klaret Antzokira ekarriko digun musika-ikuskizunak, hurrengo irailaren 28an, 21:00etan. Lortu zure sarrerak lehenbailehen Kultur Saileko bulegotan edo 946 802 974 (1. luzapena) telefonora deituz. Sarrerek 10 € balio dute. Allendek oso gaztetatik parte hartu du telebistako lehiaketetan eta programetan (adibidez, “La batalla de los coros”, “Operación Triunfo” edo “Qué tiempo tan feliz”). Anbizio handiko proiektu pertsonal eta profesional batek jendaurretik baztertuta mantendu du, eta tenore liriko izateko prestatu da bitartean. Beraz, agertokiak eta esperientzia ez zaizkio falta joan den leku guztietan ikusleekin eta kritikekin arrakasta ezin hobea lortu duen gazte honi.

Virgile Monin organista Balmasedan San Severino parrokiako organoa berpiztuko du Virgile Moninek, 31 urte dituen gazteak. Lehenengo sariak irabazi ditu Biarritz eta Luxenburgoko nazioarteko organo lehiaketetan, baita Institut de France-eko Académie des Beaux-Arts-eko Jean-Louis Florentz Grand Prix d’orgue saria ere. Urriaren 4an (ostirala) izango da, 20:00etan, “Bizkaiko hotsak” Jaialdiko jardunaldien barruan. Jaialdia Asociación de Amigos del Órgano de Bizkaia Diego Amezua elkarteak antolatzen du. Aukera ezin hobea da organo-musikaz gozatzeko.

FrankensFest jaialdia urriaren 4an eta 5ean izango da www.drfrankensguitar.com webguneko pertsonak itzuli dira: FrankensFest jaialdiaren bigarren edizioan egunak eta banda gonbidatuak areagotu dituzte. Oraingoz baieztatu ditugunen berri eman dezakegu, baina oraindik zehaztu gabeko ekitaldiak daude; beraz, jarraitu haien berriak sare sozialetan. Lehen banda, “Rednik” izenekoa, Ricardo eta Javik osatzen dute, “Huevos Kinder” talde mitikoko kideak. Orain estilo erradikalagoa dute, musika ezberdinarekin. “A Grito Pelao” izango da aurten ere. Txarlyk Iñaki Armendárizekin eta Juanma Santiagorekin osatzen du taldea, eta gaztelaniazko rock-kanta klasikoak joko dituzte haien ukitu pertsonalarekin. “The Space Octopus” Dann Hoyosek, Josu Misfitsek eta Oier de Pedrok osatzen dute, eta dagoeneko laugarren diska kaleratu dute, gitarra zoragarriekin. “The Cowboy Angels” Fernando Ricok eta Neftalí Marínek osatzen dute, eta The Rolling Stones taldearen abestiak joko dituzte. “El Holandés Errante” “Blues & Breakers” eta “Sparrows Never Dies” taldeen hondarretatik jaio zen, eta hau izango da haien aurkezpen ofiziala. “Space Jam” taldeak Bizkaiko hiru musikari ezagunenetako ditu (Dann Hoyos, Jorge Sánchez eta Iván Román), agertokira igotzeko eta haiekin abesteko gonbita luzatuko digutenak.

“Tomás Gogoratuz” kontzertua Kolitza abesbatzak “Tomás Gogoratuz” kontzertuaren edizio berria egingo du urriaren 18an. Beti bezala, kontzertua San Severino parrokian izango da, 20:15ean. Gure abesbatzaz berriro gozatzeko aukera paregabea da, Tomás Negro gogoratzeko, denbora luzez abesbatzaren zuzendaria izan zena; eta beste sorpresaren bat.

UdalBerriak 8

17/9/19 13:24


Emakume Idazlearen Eguna

2019KO ONDARE JARDUNALDIAK

Urtero urrian izaten dira EuroKomunitapako Ondare Jarteko arteak dunaldiak. Aurten, izango dira inoiz baino gehiago, protagonista herritarrei kanpainak parte hartzeko nagusiak. gonbita luzatu nahi diegu, komunitateko arteak guztionak direlako, hitzak berak dioen moduan. Gutxitan izaten da kultura-ondarea pertsona bakar baten kontua. Gure burua identifikatzeko, gure bizitzari zentzua emateko eta parte-hartzera bultzatzeko balio dutenak adierazpen kolektiboak dira, espazio komunetan burutzen direnak eta parte hartzeko aukera eskaintzen dutenak. Gure aurretik zeudenek sortu zituzten, eta etorkizuneko belaunaldiei ere helaraziko dizkiegu, jarraitasun-sentimendu bat sortuz. Sormenaren adierazpenak dira, eta jakintzen trukaketan sakontzen dute, baita esperientzia kolektiboan eta komunitateen gaitasun sozialean ere. Musikak, dantzak, jolasek, kirolak eta erromeriek Bizkaiko ondarea ezagutzera gonbidatzen gaituzte, inplikatutako udalerri guztietan antolatzen den jarduera-programa zabal baten bidez, baita Balmasedan ere. Baina, gainera, eta hemen dago berritasuna, protagonista izatea proposatuko digute; izan ere, elkarrekin aritzeko aukera izateaz gain, sortzen ere lagundu ahalko da. Gure ondare kulturala zaintzeko modu hoberik ba al dago? Hurrengo egunetan argitaratuko dira jarduera zehatzak detaile gehiagorekin baita haietan izena emateko moduak ere. Arreta jarri Udalaren komunikabideetan edo lortu zure liburuxka BAZ bulegoetan.

KULTURA / BERDINTASUNA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 9

“THE GAGFATHER” The Yllana Teatro

Yllana antzerki-konpainia ezaguna Balmasedara itzuliko da, eta bere azkeneko antzezlan arrakastatsua aurkeztuko digu: “The Gagfather”. GaGster bihotzgabeen banda bat hiria izutzen ari da. Haien atzetik dabil polizia burugabeen talde bat; poliziek kosta ala kosta geldiarazi nahi dute banda, eta horrek ustekabeko ondorioak eragingo ditu. Premisa horrekin hasten da zinema beltzari egindako omenaldi hau, konpainiaren marka diren eldarniozko umore egoerekin, antzerki-asmamenarekin eta zeinu-kodearekin. Bidaia ezin dibertigarriagoa oinarrizko barrenetara eta oinarrizko senetara, ongiaren eta gaizkiaren inguruko kritika eta hausnarketa ere badituena. Fidel Fernández, Luis Cao, Juanfran Dorado eta Jony Elías eszenan biderkatzen dira, eta pertsonaia ezberdinak interpretatzen dituzte, jantzialdaketekin, erritmo zorabiagarriekin eta erloju baten makineriaren erritmoan. Eros ezazu sarrera lehenbailehen; Yllana konpainia denez gero, gutxi iraungo baitute. Aldez aurreko prezioa 8 € da, eta leihatilakoa 10 €. Antzezlana urriaren 5ean izango da Klaret Antzokian, 20:00etan.

“Un ataúd para dos” antzezlana Teatro Antifaz antzerki-konpainia Balmasedan egongo da irailaren 22an “Un ataúd para dos” komediarekin, Jean-Pierre Martínez zuzendariarena. Hauteskundeetako hautagaiek euren bikoteak erre behar dituztenean zenbaketaren egunean bertan, hautetsontzietan iruzurra egoteko arriskua zabaltzen da, batez ere ehorzketen zuzendariak kontrolik gabeko laguntzailea kontratatzen duenean. Obra dibertigarri horrekin hasiera emango zaio Klaret Antzokiko denboraldiari. 19:30ean izango da, 5 euroko sarrerarekin.

Aurten Emakume Idazleen Eguna urriaren 14an ospatuko da. Data hori aukeratu da Santa Teresa de Jesusen jaiegunetik (urriak 15) egun hurbilena delako. Udal liburutegiak omenaldian parte hartu nahi du eta eguna modu berezian ospatuko du. Xehetasunak liburutegian bertan jakin ahalko dituzu, edo, bestela, jarrai itzazu Udalaren komunikabideak, adibidez, balmaseando.eus bloga edo Whatsapp zerbitzua. Azken horretan, “Alta” jartzen duen mezu bat bidali besterik ez duzu, 688717384 zenbakira.

Oraindik plazak daude Emakumearen Etxeko ikastaroetan Zer ikasi nahi duzu aurten? -Artearen historia -Pilates -Emakumeentzako autodefentsa -Psikologia eta garapen pertsonala - “Erregina madarikatuak” tailerra -Barreterapia tailerra -Ordenagailuaren eta mugikorraren erabilerarako hastapenak -Ingeles praktikoa Informatu zaitez Emakumearen Etxean eta zabaldu zure aukerak jakintza berrien bidez. Gizona bazara ere parte hartu dezakezu.

Martxan da doako aholkularitza juridikoa Irailean, berriro ere martxan jarri da doako aholkularitza juridikoko zerbitzua, gai hauei buruz dituzun zalantzak argitzeko: dibortzioa, adingabeen zaintza, genero-indarkeria, etab. Egun hauetarako hitzordua eska dezakezu Emakumearen Etxean: -Irailaren 23an, 09:30etik 12:30era. -Irailaren 30ean, 16:30etik 19:30era.

Txiki-Park irekitzea Udal-zerbitzuak normaltasunera bueltatzen dira udako oporren ostean. Hori da Txiki-Parkaren kasua; izan ere, bere ateak irekiko ditu urriaren 14an. Oroitarazten dugu zerbitzu honen ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera dela (urtebetetzeak izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Urtebetetze bat ospatu nahi baduzu, aurretiaz jakinaraz iezaiozu monitoreari eguna erreserbatzeko.

Berdintasunari buruzko fondo bibliografikoak Ba al zenekien udal-liburutegian berdintasunari buruzko liburu-sorta bat dagoela? Sarrerako apaletan aurkituko duzu. Berdintasunarekin lotutako gaiak interesatzen bazaizkizu eta informazioa eskuratu nahi baduzu, galdetu liburutegian gai horri buruzko obrei buruz.

UdalBerriak 9

17/9/19 13:24


UZTAILAREN 29KO EZOHIKO OSOKO BILKURA Berankortasuna, bide-garbiketarako kontratazioa eta 2018ko kontu orokorrak, jorratu diren gaietako batzuk Azken bi osoko bilkurak bi zatitan banatu dira: lehenengoa, ebazpenena (gai-zerrendako puntuak urdinez), eta, bigarrena, Udalbatzaren organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko 8gorriz): 1 2019ko ekainaren 15eko eta uztailaren 5eko saioen aktak aho batez onartu ziren. 2 Aitor Larrinaga alkateak 2019ko bigarren hiruhilekoko ordainketak egiteko batez besteko aldiari buruzko txostenaren berri eman zuen. Osoko bilkurari jakinarazi zion 3,47 eguneko batez bestekoa izan dela, legez ezarritako ordainketa-aldia betez. Iazko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetako joerari eutsi zaio (3,49 eta 2,98 egun, hurrenez hurren) eta ildo horretan jarraitzea aurreikusten da. 3 Aurreko kontratua amaitzear dagoenez, osoko bilkurara ekarri da bidea garbitzeko kontratazio-espedientea onartzea. CLIren aldeko botoak, EAJren abstentzioa eta EH Bildu eta Talde Sozialistaren aurkako botoak jaso zituen. Eskaini beharreko zerbitzuan hobekuntzak eta aldaketak sartu dira aurreko urteekin alderatuta. Hona hemen horietako batzuk: ·Olio- eta koipe-orbanen garbiketa urtean behin egin behar izatetik seihilekoan bitan egin behar izango da. ·Txorkoak hiruhilekoan behin garbituko dira eta ez urtean behin. · Herbizidak aplikatzerakoan belar txarrak ur beroarekin kontrolatzeko sistema bat gehitu da. ·Erdigune historikoko espaloiak eta galtzadak baldez eta maukaz botatako urez garbituko dira astean behin, eta erabilera jakin eta intentsibo batzuk (gazteen elkarketak...) dituzten beste kale eta plaza batzuetan, behar denean. ·Gutxienez urtean behin presio handiko hidrograbiketa egingo da Fach atoiarekin erdigune historikoko kale, kantoi eta plazetan. ·Plastikoen gaikako bilketa gehitu da kaleko salmentako azoka txikiak garbitzeko atalean. ·San Severino jaien osteko baldosak eta plazak garbitzeari eta desinfektatzeari buruzko puntuan Hedegile kalearen garbiketa gehitu da. ·Udalaren eta enpresaren artean urtean bilera bat egitetik lau egitera igaroko da, zerbitzua planifikatzeko, koordinatzeko eta hobetzeko. ·Enkarterri etorbideko garbiketa-maiztasuna 3 egunekoa izatetik 2 egunekoa izatera igaroko da. ·Urteko larunbat, igande eta jaiegun guztietako goizetan erdigune historikoko kaleak eta plazak garbituko dira, eta larunbat arratsaldetan, frontoia. Bi urterako kontratua egingo da, eta urtebetez luzatu ahal izango da. Aurrekontua, guztira, 1.208.953,20 €-koa da (gehi BEZa). Ba al zenekien 2018ko abenduaren 31n Balmasedako Udalak 894.854,17 €-ko zor bizia zeukala?

4 2018ko Kontu Orokorra onartu zen, talde guztien aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkako botoekin. Maiatzaren 9ko BAOn (87. zk.) argitaratutako kontu horretan ikus dezakegu bete egiten direla aurrekontu-egonkortasunaren, finantza-iraunkortasunaren eta gastu-arauaren oinarriak.

1 Aitor Larrinaga alkateak 152/2019 eta 243/2019 sententzien berri eman zuen. Lehenengoa ezetsi egin da eta Producciones y Construcciones Encartaciones enpresak 95/2019 Alkatetzaren Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoari zegokion. Bigarrena, berriz, Mª Jose Palacio Lópezek jarritako salaketari zegokion. Udala absolbitu egin dute. Sententziak ez dira irmoak. 2

EAJk 447/19 eta 483/19 Alkatetza Dekretuen berri emateko eskatu zuen. Lehenengoak ukatu egiten du aurreko Gobernu Taldeak hasitako espedienteari jarritako errekurtsoa, Hedegile kalea 11 helbidean (Clinexen egoitza) obra bat egin zelako lizentziarik gabe eta ez zuelako udal-araudia betetzen erdigune historikoko koloreei zegokienez. Bigarrenenean, obrarako lizentzia ematen da Félix de la Torre 2 helbidean irekiko den jolas-aretorako. Bi kasuetan, egungo Gobernu Taldeak indarrean dagoen legedia errespetatuz jardun du, negozio horren aurkako adierazpenak egin arren.

UDAL INFORMAZIOA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 10

UdalBerriak 10

17/9/19 13:24


IRAILAREN 5EKO OHIKO OSOKO BILKURA Besteak beste, hainbat mozio aurkeztu zituzten 1

2019ko uztailaren 29ko saioaren akta aho batez onartu zen.

1

Aho batez onartu zen, baita ere, apustu-etxeari buruz udal-taldeek aurkeztutako mozioa ere. Ezin zen besterik gertatu; ordezkaritza duten lau alderdi ados jarri baitira mozio hori osoko bilkuran aurkezteko. Foru plazan jolas-aretoa duen kafetegi bat irekitzeak agerian utzi du herritarrek jarduera mota horrekiko eta ausazko jolasek sor dezaketen adikzioarekiko duten kezka, bereziki talde ahulenetan, hala nola gazte eta haurren artean. Gertaera hori berresten duten datu bat da Euskal Herrian ludopatia gehien hazten ari den adin-taldea gazteena dela, hain zuzen ere, 18-25 urte artekoa. Ludopatia gaixotasun gisa katalogatuta dago; horrenbestez, osasun publikoko arazo garrantzitsu batez ari gara, eta administrazioek erreakzionatu egin beharko dute horren aurrean. Horregatik guztiagatik, Balmasedako Udaleko osoko bilkurak Gobernu Taldeari eskatzen dio hainbat ekintza gauzatzeko, bere eskumenen arloan: ·Batetik, haurrak, nerabeak eta gazteak sarri ibiltzen diren espazioen inguruan jolas-aretoei mugak ezartzeko aukera aztertzea, hala nola ikastetxeen, kultur-zentro edo gazte-zentroen inguruan. ·Sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta prestakuntza-kanpainak egiten jarraitzea, arestian aipatutako adin-tartean bereziki, ludopatia-arazoei aurrea hartzeko. ·Jokoarekin lotutako publizitatea mugatzea bide publikoan, balizko babesletzei uko eginez nahiz publizitate-euskarriak jartzeko hiriespazioetan. ·Jokoaren Euskal Behatokiari eskatzea egiten ari den ikerlanaren emaitzak, haren errealitatea ezagutzeko Euskadi mailan. ·Martxan dagoen ikerketaren ostean, Jokoaren Euskal Behatokiak proposatutako Ekintza Planaren ondoriozko udal-eskumeneko ekintza guztietan parte hartzea, adingabeak eta debekatuta dutenak jokoan aritzeko aukerarik ez izateko, jokoan oker aritzearekin lotutako arriskuak murrizteko, eta arriskuei eta adikzioei buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, bereziki hezkuntza-arloan.

2

CLI eta EH Bildu taldeek azken talde politiko horrek aurkeztutako mozioa onartu zuten, klima-aldaketaren aurka konpromiso zehatz batzuk hartzearekin lotuta. Alderdi Sozialista abstenitu egin zen eta PNVk aurkako botoa eman zuen. Larrialdi Klimatikoa da gure ongizaterako mehatxu handienetako bat, gure zibilizaziorako benetako erronka. Egungo egoerak eta joerak ez dute baikorrak izateko aukerarik ematen, eta are gutxiago pasibo izatekoa. Horren aurrean, Balmasedako Udalak Larrialdi Klimatikoko egoera aitortu du eta Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio egoera hori bera aitortzeko eta plan bat eta politikak martxan jartzeko 2040rako beharrezko deskarbonizazio-prozesuari aurrea hartu ahal izateko, egungo egoerari aurre egiteko asmoz eta etorriko diren ondorioetara egokitzeko neurri egokiak hartze aldera. Politika eraginkorrak garatuko dira: 8 hilabeteko epean diagnostiko ba egingo da klima-aldaketa eragiten duten udal-eskumeneko faktore guztiei buruz, eta prozesu parte-hartzaile bat jarriko da abian beharrezko plangintza osatzeko, beharrezko baliabide ekonomikoak bermatuz, eta hurbilketa bat egingo da Balmaseda Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legera egokitzeko.

UDAL INFORMAZIOA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 11

Udalak irailaren 27rako deitutako nazioarteko greba bultzatzen du eta herritar guztiak animatu nahi ditu greba horretan parte hartzera.

3

Pentsiodunen mugimendua kalean dago etengabe 2018ko urtarrilaren 15az geroztik. CLI eta EH Bildu taldeen bitartekaritzarekin, Balmasedako Pentsiodunen Taldeak mozio bat helarazi dio osoko bilkurari. Mozioa horretan Udalari eskatzen diote konpromiso bat hartzeko, beren eskaerak bultzatzen dituen adierazpen publiko baten bitartez. Eskaera horiek, besteak beste, honako alderdi hauetan zehatz daitezke: pentsioen sistema publikoa eta pentsio publiko duin, bidezko eta nahikoak defendatzea, gutxieneko soldata 1.200 euro eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, eta pentsioak automatikoki eta etengabe errebalorizatzea KPIaren arabera. 2010eko eta 2012ko lan-erreformak indargabetzea ere eskatzen da, prekarietatea biderkatu dutela uste izateagatik, mugimendu hori solidarioa eta belaunaldien arteko delako. Bestalde, herritarren Balmasedako Pentsiodunen mugimendu honek eskatu Mugimendua astelehenero du udaletxeko balkoian elkartzen da 12:00etan, udalepankarta bat jartzea denbotxearen aurrean. Edonork egin ra-eperik gabe, “Pensiones dezake bat haren aldarrikapen Públicas dignas. Pentsio publikoarekin, haien borroka Publiko Duinak “ lemapean. belaunaldien artekoa eta soliHerritarrei dei egin nahi darioa baita. diete, baita ere, borroka Irailaren 23rako martxa bat honetan parte hartu eta antolatu dute, Bilbotik irten bultza dezaten, bereziki eta urriaren 15ean Madrilera helduko dena, aldarrikapenak udazkenean antolatutako azpimarratzeko. mobilizazioetan. Halaber, eskatu nahi dute akordio hau Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari helarazteko. Mozioak CLI eta EH Bildu taldeen aldeko botoak eta Talde Sozialistaren eta EAJren abstentzioa lortu zituen.

4

Galdera-eskaerei dagokienez, EAJk7 eskaera eta 16 galdera aurkeztu zituen. Era berean, bertaratuek galderak egiteko aukera ere izan zuten.

Hurrengo ohiko osoko bilkura Ohiko osoko bilkurak hileko lehen ostegunean egiten dira (abuztuan izan ezik), 18:30ean, udaletxeko lehen solairuko osoko bilkuren aretoan. Ezohiko bilkurak 08:00etan egiten dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, osoko bilkuren bideo osoa ikus dezakezu Udalaren webgunean (www.Balmaseda.eus), bideoa editatu ondoren. UdalBerriak 11

17/9/19 13:24


Datozen merkataritza-ikastaroak Izena eman nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat odc@balmaseda.eus helbidera: 1. Birsortu zure erakusleihoa: -Pertzepzio bisuala eta espazioaren banaketa (2 ordu) -Erakusleihoa marka-irudi moduan (2 ordu) -Argia eta itxura erakusleihoan: sortu sakontasuna (2 ordu) (Aholkularitza pertsonalizatua tailerren zikloa osatzen dutenentzat) 2. Visual Thinking. Margotu erakusleihoa (2,5 ordu) 3. Merkataritzarako mindfulnessa: -Zer da merkataritzako mindfulnessa? (2 ordu) -Adimen emozionalaren garapena (2 ordu) -Komunikazio kontziente eta asertiboa (2 ordu) -Estresaren eta emozioen kudeaketa (2 ordu) -Bezeroen arretarekin lotutako egoeren ebazpena (4 ordu) -7 gako lanean zoriontsu izateko (4 ordu)

Balmadenda kanpainetan parte hartu nahi duzu? Jardueretan parte hartu nahi baduzu (adibidez, merkealdi-azoka), egiteko aukera duzu bazkide ez bazara ere. Informa zaitez telefono honetan: 946 800 738 (Juan Antonio –Andrade jostundegia).

Elkarwork Gunea

BADAKIZU ELKARWORK GUNEK EMAN DIEZAZUKEENA? Zure ideia enpresariala abiarazteko lokal bat behar baduzu baina laguntza behar baduzu zure lehenengo pausoetan. Elkarwork Gune aukera interesgarria izan daiteke.

Bulegoak alokatu ahalko dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona ekintzaileek edo enpresek: - Beren jarduerarekin hasten diren enpresa berriak. - Duela gutxi sortu diren enpresak (dagoeneko existitzen ziren enpresak, jarduera hasi zenetik eskaera aurkeztu arte 12 hilabete gehienez daramatenak negozioarekin). - Gune baten behar esporadikoa duten enpresak, beti ere ez badaude hilabete baino gehiago jarraian. Horren helburua honako hau da: normalean udalerrian lan egiten ez duten enpresek aldizka erabiltzeko lan gune bat sustatzea, udalerrian lan zehatz bat egin behar dutenerako. Bulegoak alokatzeko kostua 7,5€/m2/ hilabetekoa da. Bilkura-gelak alokatzea: 50 €/eguneko. 30€/egun erdia. 10€/ordua. Informazio gehiago: Balmasedako Elkarwork Guneri buruzko Ordenantza (2018/04/07ko BAO).

Elkarwork Gunearen helburua da Balmasedako enpresa-sarea sustatzen eta dibertsifikatzen duten ekimen ekonomikoak sortzen eta martxan jartzen laguntzea, udalerrian aberastasuna eta enplegua sortzeko. Zerbitzu honen oinarria honako hau da: aldi Prezio baxuak gogoko badituzu, joan zaitez baterako alokairu baten bidez, negozio urriaren 5ean Balmadendak antolatutako baten funtzionamendurako eremu fisikoa Beherapenen Azokaren edizio berrira. eta instalazio komunak eskaintzea. Elkarwork Gune Pío Bermejillo 38 helbidean dago, eta 120 m2-ko azalera du. Profesionaltasuneko Q Gainera, lau bulego, bilera-areto bat (12,76 jardunaldia ile-apainketa eta m2-koa) eta gune komun bat dauzka. estetikako sektoreetan Udalak ematen dituen zerbitzu komun guztien artean honako hauek daude: Irailaren 30ean, 14:30ean, Balmamantenua, garbiketa, kosedan Arau profesional honi buruzko munak eta fotokopiagailua informazioa eman nahi duen jardunaldia Badakizu Udalak dagoeneko hiru pertsona langaberen (kopiak ez daude barruan). egingo da. Bertan adierazitako balGuztiek dauzkate argiztatze-, kli- kontratazioa izapidetu duela liburutegi, artxibo eta kontadintzak betetzeak Bizkaiko ile-apainketa matizazio-, ur-, elektrizitateeta bilitate lanak egiteko? Hori Lanbideren 2019ko enplegua eta estetikako enpresei aukera emango die sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiari esker internet-azpiegiturak. bezeroen itxaropenetatik eta beharretatik posiblea izan da, eta Udalean lan egingo dute sei hilabeGaur egun, honako bulego hurbilago dauden berrikuntza-, arte. eta tez. Udalaren lan-eskaintzak ezagutu nahi badituzu eta hauek daude erabilgarri: kalitate-zerbitzuak emateko, aplikatzekoak eguneratuta egon nahi baduzu, jar ezazu arreta Balmadiren legezko baldintzak bete ostean. seda.eus-en Berriak atalean edo apunta zaitez Udalaren 1. bulegoa: 15,31 m2 Konpetentzia profesionalen eta enprelan-poltsan. (120€/hilero) sarialen gestioa, irudia eta hobekuntza 3. bulegoa: 7,49 m2 dira sakondu nahi diren gaietako batzuk. (60€/hilero) Lortu informazio gehiago 946 801 002 telefonoan edo odc@balmaseda.eus posta Tel.: 946 801 002 (Irene) maila: balelektronikoan. malan@balmaseda.eus

ENPLEGUA ETA MERKATARITZA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 12

UdalBerriak 12

17/9/19 13:24


Gimnasia erritmikoko kurtsoak eta igeriketa-ikastaroak

Agenda

Youtubeskolak: izen-emateak irailaren 30era arte, www.youtubeskolak.eus Gure Lurreko Merkatua: larunbatetan, 10:00-14:30, Martin Mendia kalean Gimnasia erritmikoko ikastaroa: astearte eta ostegunetan, 17:00-20:00, Errotarena kiroldegian Saxofoi kontzertu-konferentzia: irailaren 21ean, 19:30ean, Klaret Antzokian “Un ataúd para dos” antzezlana: irailaren 22an, 19:30ean, Klaret Antzokian “Las canciones de Luis Mariano”: irailaren 28an, 21:00etan, Klaret Antzokian “Larga lucha por la libertad” liburuaren aurkezpena: irailaren 29an, 19:00etan, Kultur Etxean Profesionaltasun estetikoaren/ile-apainketaren Q jardunaldia: irailaren 30ean, 14:30ean, Kultur Etxean Mendi Klubak Soriara Eskola Bidea proba-pilotua: eramaten zaitu irailaren 30etik urriaren 4ra 2019ko Ondare Jardunaldiak: Iberiar sistemako Moncayo urrian zehar (2.313 m) eta Cebollera mendia (2.147 m) bisitatuko dira. Mendian FrankensFest: urriaren 4an eta 5ean dastatzeko asteburu bat izango Organo-kontzertua: da, urriaren 5erako eta 6rako urriaren 4an, 20:00etan, San Severino parrokian antolatuta dagoena. Sistema Iberikora bidaia: Saskibaloian jokatu nahi urriaren 5ean eta 6an, Mendi Kluba Beherapenen Azoka: duzu? urriaren 5ean STEAM abentura proiektua: Animatu saskibaloian jokatzera! urriaren 5ean, 10:00-14:00, liburutegian 2014an edo beranduago jaio bazinen eta probatu nahi baduzu, Ezkontza-urteurrenen meza: urriaren 5ean, 12:00etan, San Severino parrokian jarri harremanetan Balmasedako Erretiratuen Klubeko urteko bazkaria: Saskibaloi Taldearekin: Telefono-zenbakia: 655 892 441 urriaren 5ean, 14:30ean, pilotalekuan Helbide elektronikoa: baloncesto- “The Gagfather” antzezlana: urriaren 5ean, 20:00etan, Klaret Antzokian balmaseda@gmail.com Facebook: Baloncesto Balmaseda Zaragozara bidaia: urriaren 13tik 15era, Erretiratuen Kluba Saskibaloi “Tomás Gogoratuz” kontzertua: Twitter: CB_Balmaseda Instagram: baloncesto_balmaseda urriaren 18an, 20:15ean, San Severino parrokian 75. urteurrena: Ordainketak Kiroldegian urriaren 20an Errubizko ezteien ospakizuna: azaroaren 23an, San Roke hotelean Aurtengo kurtsorako zure erronken artean kirol gehiago egitea badago eta Errotarena Kiroldegian izena ematea erabaki baduzu, esperientzia handiko profesionalen laguntzarekin zaletasun eta behar guztientzat pentsatutako ·Instalazioak ·Konponketak eskaintza anitzaz goza dezakezu. ·Aparatu sanitarioak Baina joateari utzi nahi diozunean, ·Sukalde eta komunetako konponketak... ez ahaztu Idazkaritzan baja eskaera betetzearekin, egiten ez baduzu Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA hileroko ordainketak helduko baitzaizkizu. Ikusi dugu pertsona askok ez dutela baja ematen, eta hortaz ezin dugu jakin nork erabaki duen kirol-jarduera uztea. Minutu batzuk besterik ez dira izango, eta arazoak ekidingo dituzu. Eta ogoratu NANa aurkeztea izena ematerakoan. Gimnasia erritmikoko klaseak asteartean eta ostegunean izango dira, 17:00etatik 20:00etara, eta urriaren 1ean hasiko dira Errotarena kiroldegian. Apunta zaitez albait arinen zure plaza ziurtatzeko. Hau klasiko bat da klaseak berriro hasten direnean. Igeriketan ikasi edo zure estiloa hobetu nahi baduzu, udal-igerilekuetan eskaintzen diren kurtsoetan izena eman ahal duzu. Kontsulta itzazu aukera guztiak 946 038 543 telefonoan.

KIROLA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 13

ENPLEGUA -Cambridgeko Unibertsitateko tituludun batek ingeles-klaseak eskaintzen ditu. 635 717 039. -Garbiketa-lanak egiten dituen neska; atariak, etxeak eta obra amaierak garbitzeko. 616508986. -Mugikortasun murriztua duten pertsonak zaintzen espezializatuta dagoen pertsona bat, gaueko ordutegian behar duenarentzat. Ospitaleko edo etxeko arreta. 616508986.

ALOKAIRUA -Pisu bila Balmasedan, 400 eta 500 €, epe luzerako. 600090168 -Garajeko partzela bat alokatzen da, Ateneo eraikinean (Magdalena pasealekua). 630713591.

SALMENTA -Correoseko zigilu berriak saltzen ditut, zigiluak itsastekorik gabeak, baita luxuzko probak ere. Bilduma osoa edo urte solteak. 1950etik 2018ra. Eguneratutako katalogoan baino % 30 merkeago. 670 046 608. -Pisua salgai Villasana de Menan (San Antonio plazan): 3 gela, bainugela eta komuna, sukaldea, egongela handia, bi balkoi (bat plazara begira), altzariz hornitua, horma-armairuak, kontsumo baxuko berogailua eta estufa tximiniarekin. Gas hargunea leihoraino.... 626834575 -Magefesa markako altzairu herdoilezinezko presio-eltzea eta sukalde arrunterako kafetera salgai (ez du balio indukziozko sukalderako). Dena 25 €-ren truke. 946800707. -Jaunartzeko soineko osoa salgai, El Corte Inglésen erosia. Prezioa adosteko. 946800707. -Artikulatutako oheak stocken. Ekonomikoak. 669811831 -Etxe adosatua saltzen da Villanueva de Mena herrian. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

UdalBerriak 13

17/9/19 13:24


Matrikula irekia Enkarterriko Euskaltegian

Informazio gehiago nahi baduzu Zallako Lusa Auzoaren 3. zenbakira jo dezakezu edo 946 670 902 telefonora deitu: Ikastaroak: -Maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) -Txandaka etortzeko aukera: goiz eta arratsaldez -HIzkuntza Eskakizunak (HAEE, Osakidetza...) -Tituluen egiaztatzea euskaltegian -Ordutegi guztiak/ Ikastaro trinkoak/Jardun bikoak -Autoikaskuntza: BOGA/ Xede berezietako taldeak (gurasoak, merkatariak, erretiratuak...) -Berbalagun proiektua

Balmasedak ilargira begiratzen du gizakia gure satelite naturalera iritsi zen 50. urteurrenean.

Orain merkeago eta ordainketa errezagoarekin. Beka eta diru-laguntzak ere badituzte, %100era arte.

KZgunea Kurtsoak: -Musika-aplikazioak zure Smartphonean: urriaren 1ean, 18etatik 20etara. -Hutsetik ikasi PCa, teklatua eta arratoia erabiltzen: urriaren 2tik 4ra, 18etatik 20etara. -Oinarrizko Internet. Ikasi nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen: urriaren 7tik 18ra, 18etatik 20etara. -Edertu argazkiak zure Smartphonean: urriaren 17an eta 18an, 16etatik 18etara. -Canva. Ikasi diseinatzen: urriaren 21ean eta 22an, 18etatik 20etara. -Sortu bideoak zure irudi gogokoenekin: urriaren 24an eta 25ean, 18etatik 20etara. -Libreoffice Writer. Sortu zure testudokumentuak: urriaren 28tik 31ra, 18etatik 20etara. Informazio gehiago nahi baduzu edo urrutiko kurtsoak ezagutu nahi badituzu, hurbil zaitez Martín Mendia 15 helbidera (lehengo hiltokia zegoen lekua) eta galdetu irakasleari. Irailean, ikasgela zabalik dago 10etatik 14etara, eta, urriko arratsaldeetan, 16etatik 20etara.

ZERBITZU BERRIAK Argi Arquitectura Argi Arkitekturak, Rubén Vadilloren zuzendaritzapean, Elkarwork Gunearen bulegoa lekualdatu du Magdalena pasealekuko 17. zenbakira. Zerbitzu bera eskaintzen dute, baina bulego handiago batean, irailaren 13ko inaugurazioan ikusi ahal izan genuen moduan.

Orrialde honetan azaldu nahi baduzu zure denda edo ostalaritza-establezimendu berria, idatzi honako helbide honetara: Nagore@balmaseda.eus.

Argi Arquitecturaren taldea bere bulegoaren aurrean.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

ATZEKOALDEA

EUSKERA -Udalberriak 231 copia.indd 14

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

UdalBerriak 14

17/9/19 13:24


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.