Bermeo Fiestas 2019 rev

Page 1


2


BERMEOKOJAIAK2019

ALKATEAREN AGURRA Urte osoa itxaroten emon ostean badatozkuz 2019ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Bereziak dira bermeotarrontzako irailaren 7 eta 16 bitartean daukaguzan hamar egun eta hamar gauak; betiko moduan geure barru-barrutik daukagun onena atarateko prest gagoz topera disfrutau ahal izateko, eta zelan ez, mundu osoari erakusteko bermeotarrak betidanik euki dogun “dxaza” bizi-bizirik dagoela oraindino be. Guzti honengatik Bermeoko jaiak bost zentzumenakaz bizitzera gonbidatu gurako neuke mundu guztia; herritarrengandik hasi eta kanpotik bisitan etorri gura daben dan-danetaraino. Begidxek igiri badau zer ikusi eta! Gure jaiak bere kolore propioa daukie. Bermiotarrok mahoiak eta zapia jantziz, Kantauri itsasoa baino urdinago koloreztatuko dogu geure herria. Geure izaera, geure kolorea. Ño, iparretik zein hegotik usein gozotxue dator, ba! Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek euren usain propioa daukie. Itsasoko haizeak dakarzkun kresal usainak, gure mendi eta auzoetatik datozkun usainagaz bat egiten dau. Itsas-ondoan bizi garan baserritarrak eta mendiz inguratuta bizi garan itsastarrak gara gu eta hori jaietan be usaindu egiten da. Dana total gozo! Badago zer dastatu gure jaietan. Sukalki eguneko gisaduetatik hasi, Santa Eufemia eguneko talo eta bertoko produktuetatik pasa, eta ezin ahaztu, gure herriko txoko desberdinetan gozatu geinkezan produkturik onenakaz eginiko pintxo eta delizia gozoenak. Ez dago atxakiarik gosez ibilteko! … eztauela Bermiolakorik… Entzun adi! Edade guztietako publikoari zuzenduriko kontzertuez gain, gure jaiak badaukielako bere musika propioa be. Ez

dago gauza ederragorik kale zein mahai baten inguruan, jai giroan, bermeotarrok geure kanta herrikoiak abestuten entzutea baino! Agarra eskotik, bajadan guez eta! Alkarrenganako errespetuagaz eta desbardinen arteko inplikazinoagaz, jai giro bete-betean, batak besteari eskutik oratuta egiten doguz guk biribilketak eta arroskoak. Heldu gogor eskutik, sentindu alkarrenganako beroa eta disfrutau topera momentu berezietaz! Ikusteko, usaintzeko, dastatuteko, entzuteko eta ikututeko moduko jaiak daukaguz, bai; baina ezin geinke ahaztu hau guztia posible izan daiten bermeotar asko eta askoren beharra, inplikazinoa eta konpromisoa dagozala atzetik. Bihotz bihotzez eskerrak agertu gura deutsiedaz, beraz, adin eta perfil guztietarako moduko programa aberats hau ekintzaz jantzi eta dana aurrera eroaten lagunduten daben herriko talde eta bolondreseri. Ezin ahaztu, baita be, urte osoan zehar hau guztia prestatuten buru-belarri lanean dabiltzan arduradunak, teknikariak, laguntzaileak… Guztiori mila esker! Prepara mahonak eta atara zapidxek dana daku preparata topera disfruteteko eta! Gora Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak! Gora Bermio eta bermiotarrok! Jai zoriontsuak euki daiguzala! Aritz Abaroa Cantuariense Bermeoko Alkatea


LANTALDEA ARGITARATZAILEA Bermeoko Udala AZALA Bermeoko Jaiak 2019 “Badatoz!” Egilea: Aketz Zubia Mingolarra KOORDINAZINOA Bermeoko Udala- Kultura eta Hezkuntza Saila ESKER ONAK Esker beroenak liburu hau kaleratzen lagundu daben persona, empresa eta erakunde guztiei. LEGE GORDAILUA BI-1330-2019 Debekatuta dago liburu honetan argitaraturiko edozein eduki osorik edo partzialki errepoduzitzea, edozein dalarik baliabidea edo prozedura. Argitaratzekotan editorearen idatzizko eta berariazko baimena beharko da aldez aurretik. Baimenduta ez dagoen erabilera oro legeak ezartzen dauen moduan zigortuko da. Queda prohibida la reproducción total o parcial de cualquiera de los contenidos publicados en este libro, por cualquier medio o procedimiento. Para ello se deberá contar con la autorización previa, expresa y por escrito del editor. Toda forma de utilización no autorizada será perseguida con lo establecido en la ley.

4


BERMEOKOJAIAK2019

AURKIBIDEA BERMEOKO JAIETAKO ABESTIA · · · · · · · · · · · · · · · · · · 12 Egunaro egunaro kalien Musika: Xabi Aburruzaga / Hitzak: Iñaki Aurrekoetxea

LAGUNTZAK Itsasoko gizon handiak: Iñaki Garro

· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · 22

Bermeoko emakumeak eta itsasoa: Iñaki Garro

· · · · · · · · · · · · · 35

Ikastetxe baten sustraien bila: Josu Garamendi · · · · · · · · · · · · · · Gorpu bidaiariaren istorioa: Luis Sendino

52

· · · · · · · · · · · · · · · · · · 68

“La Isabelona” sí vino a Bermeo: Luis Sendino· · · · · · · · · · · · · · ·

75

Domin, Ana Lore ta Laura, hauxe bai kemena: Jose Muruaga · · · ·

81

JAI EGITARAUA · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · 85


6


BERMEOKOJAIAK2019


8


BERMEOKOJAIAK2019


10


BERMEOKOJAIAK2019


BERMEOKO JAIETAKO ABESTIA

EGUNARO EGUNARO KALIEN Musika: Xabi Aburruzaga Hitzak: Iñaki Aurrekoetxea Laminen puntetik zuzenien giruek berbiztu dauenien Mahoie jantzitte gonapien Lameran sartu da jente artien Irrintzi artien hor Xixili kendu dau galbanie zapidxe ipini Jai itsosuen jai baserridxen Egunaro egunaro kalien Gaztelugatxeko Doniene bedeinkatu gagizula lehorrien be Bermiotarra lagun artien Egunaro egunaro kalien Itsosue, lurre eta harridxe Bermion topa lekizu Euskal Herridxe Herri aske eta euskaldunien Egunaro egunaro kalien Atrakaizu txo batela! Portuan dala martxie Gaur libre dozu galtzie Xixili topakozu Andramaidxetan!

12

Izaro zaindari maitagarri Itsotxoridxek dinotsu hamengo barri nekien zantzurik ez danien Egunaro egunaro kalien Non ete Demiku, non Almike? Eguzkidxe Ogoñotik dabil kikuke Gaur bai Urdaibai! Gu bittartien Egunaro egunaro kalien Atrakaizu txo batela! Portuan dala martxie Gaur libre dozu galtzie Xixili topakozu Andramaidxetan! Alabatxi! Arrainek be etxerako Ordue dakoiela! Zer dinozu! On trankil! Xixiligaz jungo nai-eta! Atrakaizu txo batela! Portuan dala martxie Gaur libre dozu galtzie Xixili topakozu Andramaidxetan! ( bi)


BERMEOKOJAIAK2019


14


BERMEOKOJAIAK2019


16


BERMEOKOJAIAK2019


18


BERMEOKOJAIAK2019


20


BERMEOKOJAIAK2019


LAGUNTZAK

Itsasoko Gizon Handiak Iñaki Garro - Lamera Gane txokoa Jon Anasagasti Goikolea Bermeotarra, 1951ko otsailaren 3an jaioa, Merkataritza Ontzidiko kapitaina, Portugaleteko Ontzidi Zibileko GoiEskolan ikasia. Umetarik izan ebazan itsasoagazko harremanak eta baita zaletasuna. Aita “erriberako arotza” zan, hau da, itsasontziak egiten ebazan, eta baporen armazoi tartean jolasten eban Jonek. “SIEMPRE GALERNA” gaur egun Artza frontoia dagoan lekuan egin zan, han egoan aitaren untziola-eta. Geroago, “MARIA BEGOÑA” bapora egin eban moila barrian eta han be parte zan Jon, jolasten baino ez bada be. Aitatutako ikastetxean egin ebazan itsas ikasketak eta 1973ean, 22 urte eukazanean, Merkataritza Ontzidiko kapitain titulua atera eban eta Espainiako kapitainik gazteena bihurtu zan. Kapitain modura bere lehenengo itsasontzia “Almudena del mar” izan zan, 1977tik 1983ra. Harrezkero, hainbat itsasontzi ezberdinetan aritu zan, bai merkataritza ontzietan, “Supplies”etan, erremolkadoreetan eta abar. Horreez ganera, herrian be hainbat lan egin dauz, beti itsasoagaz lotutakoak , “Sea Spain” kontsignatarian, Bilboko portuan eta abar. Azken lan honetan erretiratu zan 2015ean, “Bilboko Portuko jardueren buru” postuan. “Queen Elizabeth II “ transatlantikoaren atrake lanetan partaide izan zan Jon Goikolea. 2008ko ekainean, Getxon izan zan itsasontzi hori bere azken bidaian. Hemendik Palm Jumeirah ugartera joan zan, Dubaira, han luxuzko hotel bihurtzeko.

22


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Juan Azkarate Araukua Bermeon jaioa, 1922an, hamaikatxo gudetako gizona. Ia oraindino ume zala, “txo” modura enbarkatu zan bapor batean eta 14 urte besterik ez eukazanean, gerra zibila hasi zan eta Juan Azkarate “Euzko Itsas Gudarostean” sartu zan. Hainbat itsasontzi “guda patrullera” bihurtu ziran, eta eurotariko batzuetan enbarkatu zan. BOU ARABA makailontzia gudaontzi bilakatu zan, eta Juan marmitoi edo kamarero lanetan hasi zan. Halan eta guztiz be, ametralladora laguntzaile lanean be ibili zan. Oraindino 15 urte egin barik, “gudari” egin zan. Handik urpeko ontzi batean enbarkatu zan eta gitxira “Jose Luis Diez” destruktore errepublikarrera eroan eben. Frantziako Bordelen hainbat agintarik Frankoren aldera egin eben eta ontzia Santanderrera itzuli zan. “Euskal Herria” ontzian enbarkatu zan Asturiasko frentean borrokatzeko eta handik Frantziara alde egin behar eban. Handik Bartzelonara eta barriro be Frantziara, baina oraingoan preso “Argeles sur mer”eko kontzentrazino gunean. Irunera alde egitea lortu eban, baina frankistek harrapatu eta Bilboko Larrinaga kartzelan amaitu eban. Gerra ostean barriro be bere jatorrira itzuli zan, eta itsas lanetara gainera. “Azkarate Hnos” itsasontziko armadore eta makinista, “Pesquera Bermeana de Túnidos” entrepresako partaide eta sortzailetariko bat, hiru atunontzigaz hasi zan, Bermeotarra bat, bi eta hiru izenekoak. 2002. urtera arte administrazino kontseiluko buru izan da entrepresa horretan. Gaur egun “Euzko Itsas Gudarosteko” bizirik dirauen bakarra dogu Juan Azkarate. Gizon apala, alkarrizketarako irekia, buru argia, eta euskaldun eta bermeotarra izatea harrotasunez daroana. Eskerrik zintzoenak Juan Azkarate Araukua gizon handiari.


24


BERMEOKOJAIAK2019


26


BERMEOKOJAIAK2019


28


BERMEOKOJAIAK2019


30


BERMEOKOJAIAK2019



BERMEOKOJAIAK2019


34


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

BERMEOKO EMAKUMEAK ETA ITSASOA Iñaki Garro - Lamera Gane txokoa

El txoko Lamera-Gane, lleva realizando desde el año 2007, los homenajes a la gente de mar, especialmente a nuestros arrantzales. Se dice que Bermeo visto por el alto de Sollube se parece a un cefalópodo, con todos sus tentáculos metidos al mar, tan es así, que el 90% de su gente está relacionada con el ambiente marino y no existe ningún puerto marino desconocido para nuestra gente. La relación de las mujeres bermeanas con la mar siempre fue muy intensa en el transcurso de su historia. Cabe destacar su capacidad organizativa, tanto a nivel económico y social, realizando el mantenimiento de artes de pesca (rederas), descarga, transporte y la venta de pescado (neskatillas), en la elaboración de pescado en fábricas de conserva, descargas y aprovisionamiento, tanto en barcos de pesca, cabotaje, etc. La mujer titulada marítimo pesquera, se enfrenta a la falta de oportunidades en el sector pesquero, a las dificultades de conciliación y a los estereotipos de género del sector marino. Las profesiones de la Marina Mercante estaban vetadas a las mujeres, ya que esas profesiones estaban ligadas de alguna forma al ejército. Es por esto que


LAGUNTZAK

la gestión administrativa portuaria estaba en manos de los militares en forma de Comandancias y Ayudantías de Marina, y las plazas de Prácticos portuarios estaban reservadas en su mayoría para oficiales de la armada, razón por la cual muchos marinos mercantes hacían la mili como oficiales para poder conseguir una plaza más fácilmente. En el año 78 se modifica el plan de estudios de las carreras de Náutica y se incorporan como carreras universitarias y las escuelas se convierten en Escuelas Superiores. Esta puede ser una de las causas de que la carrera se abriese a las mujeres en año 79. Este paso a la universidad genera 2 tipos de titulaciones. Titulaciones académicas: Diplomado/a de la Marina Civil, cursando hasta tercero y haciendo 90 días de prácticas de navegación como alumno/a. Licenciado/a de la Marina Civil. Ser Diplomado, cursar cuarto y quinto curso, realizar 375 días de navegación en prácticas como alumno/a (los 90 para la diplomatura computan), realizar una tesina y defender ante un tribunal.

Titulaciones profesionales: Piloto de Segunda Clase: Ser diplomado/a y realizar 365 días de navegación en prácticas como alumno/a (los 90 para la diplomatura también computan). Piloto de Primera Clase: Ser piloto de Segunda y realizar 450 días de navegación como oficial de cubierta. Capitán/a de la Marina Mercante: Ser licenciado/a, piloto de primera y realizar 500 días de navegación como oficial/a de cubierta. 36


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Domin Jorge

Domin Jorge

En el año 1979 al liberar el acceso de las mujeres a la carrera de La Marina Civil, la bermeana Domin Jorge Santísima Trinidad (Sotero Baltza), nacida el 5 de Marzo de 1961, hija de arrantzale, donde en casa siempre se hablaba de la pesca y el mar, se animó para cursar sus estudios relacionados con la mar. En 1979 se matricula en la Escuela de Portugalete/Bilbao para el curso 79-80. Eran una minoría de mujeres, pero al haber estudiado la rama de ciencias del bachillerato estaba acostumbrada a que las mujeres fueran minoría. Al principio se montó un poco de revuelo, pero la mayoría de sus compañeros venían de la educación pública y estaban acostumbrados a estudiar con mujeres, por lo que fue solo un efecto novedad. En 1982 después de finalizar el tercer curso embarcó como alumna de puente en el granelero “Ermua” de Naviera Vizcaína para realizar los 90 días obligatorios. Embarcó el día 21 de junio en el puerto de A Coruña para realizar la ruta de puertos del Mediterráneo español y Canadá. En 1983 después de finalizar el cuarto curso y aunque no existía obligación de realizar prácticas, se embarcó en el petrolero “Campodola” de CAMPSA, haciendo la ruta Bilbao puertos norte de Europa. En 1984, después de finalizar el quinto curso se embarcó en el granelero “Galea” de Naviera Galea para finalizar los 365 días de navegación obligatorios, con ruta de puertos españoles a Estados Unidos.


LAGUNTZAK

Una vez finalizadas las prácticas a principios de 1985, pasó la entrevista necesaria y se convirtió en la primera mujer Piloto de la Marina Mercante de Euskadi en el mes de mayo. Y en octubre de ese mismo año presentó su tesina, titulada Abordajes, ante el tribunal compuesto por varios profesores y se convirtió en la primera mujer licenciada de la Marina Civil de España Las frases que más le molestó en su formación fueron de un compañero de clase y su amigo (hijo de un profesor de la escuela) que le dijo: “La mujer y la sartén, en la cocina están bien” Tenían un profesor que no consideraba que las mujeres encajaran en los barcos. Al tiempo de sacar la licenciatura, le llamó para ofrecerle un puesto de responsabilidad en Salvamento Marítimo. Lo rechazó y no pudo entender porque era un buen puesto Estando navegando en prácticas uno de los oficiales le pidió que le cosiera la manga de la camisa y algún botón. Le respondió que hiciera lo mismo que haría si no estuviera a bordo. Creo que nunca le perdonó.

Domin Jorge farol berdean

Anécdotas más curiosas de sus singladuras: > Buque “Ermua” En uno de los viajes de A Coruña a Barcelona. Era muy novedoso lo de las mujeres embarcadas, así que Luis del Olmo le hizo una entrevista, cuando le preguntó si sus compañeros eran machistas, le dijo que sí. Uno de sus compañeros le dijo indignado por qué había dicho que eran machistas, a lo que les contestó que era verdad. 38


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

En otro viaje que realizó a Canadá desde Barcelona, al subir a la guardia de las 4 de la mañana, y estando en la mitad del Atlántico, donde llevaban varios cambios, el segundo oficial le comunica que llevaban un polizón a bordo. Estas situaciones son muy complejas. El polizón era chileno que había subido en Barcelona con la ropa del equipo de carga, a sabiendas que el destino del buque era canadiense, y que tenía su mujer e hijo allí, pero no conseguía permiso de entrada en Canadá, porque había sido miembro del Partido Comunista Chileno. Tuvo suerte, las autoridades canadienses aceptaron que le desembarcaran allí. > Buque “Campodola” Se embarcó el 10 de junio en Bilbao hasta finales de septiembre de 1983. Éste era unos de los petroleros más grandes de CAMPSA. Le llama la atención el parte meteorológico que recibe. Al salir de Bilbao recibe el parte que decía bancos de niebla. Nunca había visto usar el plural para describir al singular, lo que era un único banco de niebla. En este barco de vez en cuando solía hacer alguna escapada a su pueblo, a la vuelta regresaba con pimientos de Gernika y pasteles de arroz del Bar Eguzki. Estos últimos tenían una aceptación especial. Saliendo del puerto del Havre, fue la noche de las inundaciones del 26 de agosto. Las primeras noticias eran durísimas y los camareros que la escucharon no se atrevían a decirle nada. Al llegar a Bilbao los prácticos le mandaron un mensaje de que la familia estaba bien. > Buque “Galea” Se embarca en este buque el 29 de julio de 1984 en Tarragona y se desembarca 6 meses después. En el viaje a Houston, fue la primera vez que conoció a inmigrantes ilegales. Nada más atracar llegó una furgoneta con una cuadrilla de hondureños, que se dedicaban a rociar el polvo que soltaban al descargar la cuchara en la gabarra con Clinker, para no contaminar el aire. Uno de ellos llevaba allí 5 años. En el río Misisipi es el lugar que pasó del silencio absoluto al estruendo total en cuestión de segundos. Durante la noche no existe ningún ruido, pero cuando aparece el primer rayo de luz, las millones de chicharras que viven allí se activan todas juntas. De las navegaciones tiene bonitos recuerdos de la corriente del Golfo y el Mar de los Sargazos. Del primero, ese río corre dentro del agua y del segundo esa masa de algas flotante. En ellas aparte de las ballenas y delfines que son maravillosos, se descubre la espectacularidad de las tortugas. Un día observó cómo se formaba un frente frío, con todas las nubecillas unas detrás de otras (cumulonimbus, nubes de desarrollo vertical) que forman los frentes fríos, galernas y huracanes.


LAGUNTZAK

Ana Lore Benguria

Bermeana capitana de la Marina Mercante. Prácticas de alumna desde 1992 a 1993 en Naviera Elcano. Desde mayo de 2003 hasta diciembre de 2006, segunda y primera oficiala en la empresa “Tuna Reefer y Naviera Galdar”, buques frigoríficos. Desde diciembre de 2006 hasta octubre de 2007, capitana en Tuna Reefer Ltda., en el “Eguzkia”. Desde noviembre de 2007 a enero de 2008, segunda oficiala de Naviera Trasatlántica. Desde 2008 hasta el 10 de julio de 2008, tercera y segunda oficiala en Suardiaz S.L.D. Desde julio de 2008 hasta enero 2010, primera oficiala en Suardiaz S.L.D. Desde enero de 2010 controladora de Salvamento Marítimo. Sus anécdotas más curiosas son: Descargando en Irán, en Bandar Abbas, le dijeron que no saliese a cubierta, porque podía tener problemas. En el mundo musulmán no estaba bien visto que las mujeres estuvieran embarcadas a bordo. En algunas descargas, con 40 grados a la sombra, tenía que llevar pantalones largos y taparse el pelo (bastaba una simple gorra) para evitar problemas con el personal encargado en la descarga. Como estaba de primera de cubierta, tuvo que hacer su trabajo, vigilando la descarga. La gente que se dedicaba a estas tareas al principio paraban de trabajar y se ponían a bailar y hacer el tonto, pero con el tiempo se dieron cuenta que ella seguía haciendo su trabajo con lo que se relajaron, y al final de la descarga le trataban como uno más; pasaba desapercibida. En algunos puertos, lo que más le impresionó fue que “los camioneros que subían al barco, me pedían que me asomara a lado del atraque, para que sus esposas (dentro de la cabina de los camiones) pudieran verme, y así dar a conocer que las mujeres europeas trabajan igual que los hombres.”

Laura Fernandez Uribarri

46 años. Patrona de litoral, cursó sus primeros estudios en Lanzarote y terminó en la escuela Náutica de Bermeo. Trabajó durante 5 años en la Empresa Bilboko Gabarrak, SL, en la embarcación “Ibai Alai” que se dedica al transporte de pasajeros/as por vías navegables interiores. Hace el servicio de visitas guiadas en la ría de Bilbao. Después pasó a trabajar durante 3 años en la Empresa Hegaluze Zerbitzuak, SL, en la embarcación “Hegaluze”, realizando las rutas de Urdaibai.

40


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Actualmente está trabajando en Armintza como vigilante del captador de la boya de la energía de las olas. Su anécdota más curiosa durante los 8 años que realizó de patrona: Estando de patrona en Hegaluze, desde la oficina le comunican que una pareja joven había contratado los servicios para realizar un viaje a San Juan de Gaztelugatxe. Durante la travesía, el novio le comentaba que le hacía mucha ilusión visitar San Juan de Gaztelugatxe por mar. Hacía mucho calor y se anunciaba una galerna. En la mitad de la travesía tuvieron que regresar porque había levantado mucho viento y por seguridad había que regresar a puerto. El joven insistía que no quería regresar. Se le facilitó una alternativa, preservar en las cercanías de Ondartzape hasta que amaine la galerna. “Cuando llegamos paramos un rato y me pidió el novio que le dejase a solas con su novia, me fui a proa y al rato oí gritar a la chica de alegría Si quiero. Era una petición de boda.” El porcentaje de mujeres que trabajan en la mar en todo el mundo creo que no llega al 2%. Mi felicitación a estas mujeres que luchan por las inclemencias climatológicas y de convivencia en un trabajo hostil.

Laura Fernandez Uribarri realizando unas maniobras en el puente, foto cedida por Laura


42


BERMEOKOJAIAK2019


44


BERMEOKOJAIAK2019


46


BERMEOKOJAIAK2019


48


BERMEOKOJAIAK2019


50


BERMEOKOJAIAK2019


LAGUNTZAK

Ikastetxe baten sustraien bila Josu Garamendi

Antoniano Ikastetxeko ikasle ohiak irakasleei egindako Omenaldian

Mendeurrenak, urtebetetzeak eta urte batetik bestera egiten ditugun festak, aitzakiak dira garai bateko lagun eta ikaskideekin batu, umezaroko pasadizoak gogora ekartzeko eta azkenean ikerketen abiapuntu-iturri bihurtu. Eta pentsamendu horiek mugitu ninduten artikulutxoa idaztera. Batetik, ikasle ohiak Aita Juan Aristiri omenaldia egin nahi zien bere 50 urte Frantziskotar Komunitatearen zerbitzuan ibili zelako eta, era berean, “Antoniano Ikastetxea”n beste hamasei urte irakasle lanetan aritu zelako. Bermeoko Frantziskotarren hezkuntza lana oparoa izan da. Hasi 1915. urtean “Antoniatar Gaztedia” sortu zenetik eta 1967. urtean amaitu. Jarraian, “Antoniano Ikastetxea”ren (1919 –1974) lan eskerga etorriko zen. Tartean, “Antoniano Zinema” sortuko zan 1940ko azaroaren 24an, eta azkenik “Bermeoko Abesbatza” 1954. urtean jaioa zan, besteak beste. Izendatu ditudan Frantziskotarren gizarte-lanetatik, batekin geldituko naiz: hau da, Frantziskotar Irakasleei egindako Omenaldia, 2008ko apirilaren 19an. Omenaldi horretan, Antoniano Ikastetxean izandako irakasleei gogorapen berezia egin zitzaien, eta espresuki Aita Juan Aristiri 50 urte (1958ko irailetik 2008ko irailera) Bermeo herrira etorri zela beteko zituelako. Horretarako, “Antoniano Ikastetxe”ko ikasle ohien talde batek festa bazkaria antolatu zuen.

52


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Eguna etorri, eta lehen ekintza Frantziskotarren Komentuko Elizan, eta eguerdiko 12:30ean, Meza lagundua, bost frantziskotar mahaiaren erdian: Aita Juan Aristi (omenaldiaren buru), Aita Bitor Garamendi (lekeitiarra eta ikasle ohia), Aita Jose Mari Bilbao (Komentuko guardianoa), Aita Adrian Zabalgogeaskoa (Komentuko frailea) eta Aita Jose Manuel Uriagereka (bermeotarra eta ikasle ohia). Mezan organo-jotzailea Joseba Luzarraga (ikasle ohia) eta kantari solistak Jose Ramon Atutxa (ikasle ohia) eta Josu Zabalondo (ikasle ohia) izan ziran. Hau, beraz, goiz-eguerdiko ekintza nagusia.

Antoniano Ikastetxeko omenaldiaren meza-emaileak

Eguneko bigarren zatia ere ezinbestean, ona izan zen: ehun eta hamarren bat ikasle ohi, luzerazko mahaietan banaturik, bazkaria festa-giroan, algaraz eta ozenki berba eginez, Antoniano Ikastetxeko pasadizoak kontu-kontari. Eta gertatu be, nire mahaiko aldamenean nituen bazkari-kideak, Ikastetxeko azken kurtsoko (1973-1974) ikasle ohiekin aritu nintzen hitz egiten.

Aita Jose Galarraga, Aita Felix Jauregialzo eta Aita Patxi Agirre ikasleekin


LAGUNTZAK

Niri dagokidanez, ikasketa-hasiera Antoniano ikastetxean hasi bai (1954-1955), baina ez zen urte bat besterik igaroko eta nire gurasoek, fraileen iritziak entzun ondoren, Eskola Publikoetara, hau da, Calvo Sotelo Eskoletara -gaur egun, Jose Antonio Egia Musika Eskolako lokalak-, aldatu ninduten. Eta nire lehen urteetako ikasketak, fraileki joan aurretik, han pasatu nituen. Beraz, “Antoniano Ikastetxe”ko nire oroimenak gutxi dira, eta erabat galduak ditut. Bazkariaz eta edariez gozatu ondoren, bi ikasle ohi zaharrenek, Aurelio Telletxeak eta Juan Uriarte “Plus Ultra”k, Aita Juan Aristiri zuzenean, eta irakasle guztiei zabaltzeko nahiaz, irakasleek egindako lan eskergagatik, ikasle guztien izenean, opariak eman zizkioten jende aurrean. Eta jarraian, gitarrak laguntzaile, eta kantariei esker, festak jarraitu zuen iluntzera bitartean.

Aurelio Telletxeak eta Juan Uriarte ”Plus Ultra”k Aita Juan Aristiri eskainitako opariak

Horrela, Aita Juan Aristi Bermeora heldu zenetik 50 urte direla, aitzakiatzat hartuz, omenduak izan ziren baita, “Antoniano Ikastetxean” Frantziskotar Irakasle izandako guztiak ere. Eta bi arrazoi horiei esker, jarraian arituko nintzen Ikastetxe horren datak eta berriak nonahi aurkitzen eta pilatzen, zerbait idazteko asmoz. Baina, berehala oztopoak! Dirudienez, Komentu zaharretik eta Komentu berrira prestatu ziren dokumentazio kaxak eramateko, batzuk galdu edo desagertu egin ziren. Dena

54


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

den, zegoen ikastetxeko informazio kopuru ugaria, gehiena galdutzat eman behar dugu, Aita Juan Aristiren esanetan. Benetan penagarria! Horregatik, zuzenean Komentu Kronikako iturrietara joango nintzen buru belarri ea han sorrera eta jarraikako urteetan zehar informazio kopuru bat lortzen nuen: fraile-maisuen izenak eta erreferentziak, ikastetxeko urteko ekintza nabarienak eta urteko irteerak, argazkiak… Azken finean, ikastetxe bizi baten istorioak eta pasadizoen bila, eta bide batez, bere historia neurri batean ezagutu eta ezagutarazi. Eta horretan dihardut lanean! Jakin, beraz, Antoniano Ikastetxea sortu zela, aurtengo irailean 100 urte beteko direla. Nahiz eta ikastetxearen barne-funtzionamenduak soilik 55 urteko historia txikia izan zuen, baina historia oparoa. Eta artikulu honetan bakarrik ikastetxearen sorrera-iturriak eta lehen urteko informazioa, hau da, 1917. urtetik eta 1920. urtera bitartean doana kontatuko dizuet.

Antoniatar Gaztediaren eraikuntza

Antoniatar Gaztediaren eraikina eta Antoniano Ikastetxearena

Aita Jose Domingo Epelderen indar-dinamikari eta ausardiari esker, Antoniana izeneko etxea eraiki zen. Baina, inaugurazio garaian Kapitulu Probintzialak jarraitu zionez gero, eta Aita Jose Domingo Epelde Zarautzeko guardianoa izendatu zutenez, puntu batzuk airean gelditu ziren. Ez dakigu zehatz-mehatz Antoniana etxeak zenbateko balioa izan zuen, zeren eta kontuak ez daude hain argi, baina 25.000 edo 26.000 mila pezetako kostua ahal da kalkulatu. Erremusina edo limosnetatik batutako 10.000 pezeta pagatu ziren. Aita Goardiano barria etortzerakoan, 15.000 pezetako zorra gelditu zen eta


LAGUNTZAK

Frantziska Uriartek, Dorotea Alegriak eta Delfina Esquibelek diru hori hainbana aurreratu zuten %4an. Frantziskotarren Komunitatea diru-ezean egonez gero, zorra noren ardurapean egongo zen, ez zen argi gelditu. Horretarako, Andereño horiek dokumentu bat sinatu zuten, eta artxibategian datza, non deklaratzen baitute, kasu horretan, Komunitateari ez diotela ezer eskatuko. Baita, bestaldetik, zalantzan geratu zen “Antoniana” eraikinaren jabegoa norena ote zen, eta dokumentu berberean argiturik gelditu zen Frantziskotar Komunitateari dagokiola, baina, erabileraren botere-eskubidea “Antoniatar Gaztedia”ri dagokiola erakunde honek bizirik irauten duen bitartean”(1).

Antoniano Ikastetxearen lehen datak Komentu Kronikan 1919. urtean lehen hezkuntzako ume-eskolako bi maila ireki ziren. Bata nagusiena deritzona, Gaztediaren aretoan, eta legezkoa, artxibategian ziurtatzen denez; eta bestea, ume txikiena edo parbuloak deritzona, beheko solairuan, bakoitzean berrogeita hamar ume eta arautegia, erregelamendua. Antonianaren beheko solairu guztia Frantziskotar Komunitatearen dependentzietarako gelditu zen, baina Parbuloen Eskolarako eta antzeko helburuetarako hain probetxugarria izan zitekeela ikusirik, euren dependentzietara erretiratu ziren, eta beharrezko erreformak denbora desberdinetan egin zituzten 3.000 pezetako kostura heldu arte. Antoniana lur-zoruan jarritako eskolak bere diru-mukuruaren erdia Antonianako Batzordeari ematen dio diru-kapitala amortizatzeko. Baina erabat amortizatu ondoren, diru-mukuru osoak Frantziskotar Komunitateari dagozkio”(2).

1919-1920 Antoniano Ikastetxearen lehen urtea Antoniano Ikastetxearen eskolak fraileek eraiki zituzten, ez irabazien helburuari begira ari zirelako, semeen hezkuntzan interesaturik zeuden pertsona kezkatu eta motibatuei esker baizik. Eta hala Antoniatar Gaztediaren behe solairua eskoletarako egokitu ondoren, lehen hezkuntzako bi mailen eskolak ireki zituzten iraila aldera, lehen mailan Aita Felix Otxoa eta bigarren mailan Aita Jesus Uriarte maisu-arduradunak zirelarik. Antoniano Ikastetxearen irekieran Frantziskotarrek herriko maisuen oposizioa jasan behar izan zuten, gehien bat Aita Jesus Uriartek ez zuelako eskola irekierarako titulurik eduki. Baina, Higinio Bergara jaunaren laguntzaz, garai haietan Gernika inguruetako Lehen Hezkuntzako Begirale Ofizialari esker, 1920ko urtarrilaren 27an (1) Ikus “Bermeo komentuko Album historikoa”, bigarren tomoa 1918-1933 urteak. (2) Ikus “Bermeo komentuko Album historikoa”, bigarren tomoa 1918-1933 urteak.

56


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Aita Jesus Uriarte eta Aita Felix Otxoa 1919-1920 kurtsoko ikasleekin

Valladolid Unibertsitateko Erretoreak “nahikoa” titulua bidali zion, eta horrela ahal zuen Ikastetxearen irekiera baimendu. Garai haietako lokalak ez ziren luxuzkoak izan. Eskola-mahaiak Udaletxeari erremusinaz edo limosnaz eskatu zizkieten, zeren eta egoera hain txarrean zeudenez gero, alboko eskoletatik (antzinako komentuko lokaletatik) erretiraturik baitzeuden. Eskola ireki zen Antoniatar Gaztediaren Ekintza-Areto nagusian, eta eszenatoki nagusia txikien klasea izatera bihurtu zen eta areto handia helduei klasea emateko tokia. 1919ko urtarrilaren 22an eginiko ohiko batzarrean zer dioen irakurri besterik ez daukagu jakiteko Udaletxea ere ikastetxe berriaren ibilbidean inplikatu zela: Dokumentazio-gaiak amaitu ondoren, eta Lehendakaritzaren proposamenez honako hau erabaki zen: 1. Komentu ohian gordetako ikaskuntza-materiala Antoniatar Gaztediari prestatu, baina horren inbentarioa jasoz, Udaletxea bera material horren beharrean ez aurkitu arte”(3). Beranduago, jolasaldi-gunea - ekintza-areto nagusiko behe-zoruan zegoena eskolako txikienentzat egokitu zen, baina osasun-baldintza minimoak ez zituenez betetzen, Agintari Zibilen aginduz bertan bera gelditu zen. Inaugurazio egunetik eten gabe jarraitu du ikastetxeak martxan, etenalditxo batean izan ezik, hau da, Gernikako bonbardaketa egunetik (1937ko apirilaren 26a) eta hurrengo kurtsoko urtera arte umeen segurtasunagatik. (3) Ikus Bermeo Udaletxeko Akta Liburua 1919-1920, 54. espedientea, 5. orrialdea.


LAGUNTZAK

Antoniano Ikastetxeak ofizialki Ikastetxea izateko baldintzak 1959ko maiatzean hartu zituen, nahiz eta 1949ko irailaren 27an baieztapen probisionala lortu, 1945eko azaroaren 15eko Ministro Ordenaren agindua bete behar izan zuen. Datu horien guztien berri Aita Juan Aristik Frantziskotarren Barneko Aldizkarirako idatzi zuen Txostenetik aterata daude, hau da, Cantabria Franciscana deritzon aldizkaritik, eta “Bermeoko gure ikastetxea” izendapeneko artikulutxotik aterata, non argi eta garbi agertzen baita Antoniano Ikastetxearen hasiera urtetik eta 1960. urtera bitarteko datuak labur ematen dizkigula (4). Hasiera urteko maisuei buruz, hau da dakiguna: Aita Felix Otxoa, nafarra: “Eskolak irekitzerakoan, Aita Felix Otxoa 1919-1920 kurtsoko umeekin egon zen”(5). Eta besterik ez da ezer agertzen Komentu Kroniketan. Baina, dakiguna beste frantziskotar iturrietatik da: Erriberrin (Olite-Nafarroa) jaio zela; 1905. urtean abitua hartu zuela, 1906an erlijioso profesio sinplea egin zuela; 1909an profesio solemnea eta 1916an apaiz-ordena. Eta Bermeoko Antoniano Ikastetxean urte bat besterik ez zuela egin, dirudienez. 1919ko urtarrilaren 22an eginiko ohiko batzarrean zer dioen irakurri besterik ez daukagu jakiteko Udaletxea ere ikastetxe berriaren ibilbidean inplikatu zela: “Dokumentazio-gaiak amaitu ondoren, eta Lehendakaritzaren proposamenez honako hau erabaki zen: 1. Komentu ohian gordetako ikaskuntza-materiala Antoniatar Gaztediari prestatu, baina horren inbentarioa jasoz, Udaletxea bera material horren beharrean ez aurkitu arte”(6). Bestalde, eta Aita Jesus Uriarteri buruz, data gehiago dauzkagu: Barrutia auzoko (Arratzu) semea zen, 1895. urtean jaio zen. Zarautz komentuan abitua hartu zuen 1911n, irailaren 1ean; 1912ko irailaren 2an profesio sinplea egin zuen; eta 1915eko irailaren 3an profesio solemnea; 1919ko ekainaren 29an apaiz-ordena Iruñean hartu zuen. Eta 1919ko irailaren 16an Bermeora destinatua etorri zen eskolak irekitzeko, eta hor iraungo zuen arduradun nagusi bezala 25 urtez, hau da, 1945. urtera bitartean. Bermeoko komentura, beraz, 1919ko irailaren 16an destinatu zuten, eta jarraian hasiko zen eskolak emoten. Ez zen bakarrik eskola-lanetan aritu, zeren eta Komentuko Bikario edo Guardianoordezkoa ere sei urtean izendatua izan zen. Eta sermolaria ere izan zen, Bizkaiko kostaldeko eta barrualdeko hainbat herrietatik ibilitakoa. Bere bizitzako azkeneko 25 urteak Bilboko komentuan pasatu zituen apaiz ministerioan eta gestioetan. Gehiengo bat Bermeotik joaten zitzaion laguntza eske, eta horien erantzule zintzoa eta prestua izan zen. Eta 1972ko urtarrilaren 29an hil zen Bilbon 77 urte zituela. (4) Ikus ”Bermeo komentuko Album historikoa”, bigarren tomoa 1918-1933. (5) Ikus “Cantabria Franciscana” aldizkaria, 55-56 zenbakiak, Otsaila-Apirila 1961, 182-185 orrialdeak.

58


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Bestalde, “Antoniano Ikastetxe”ko barne-funtzionamenduari dagokionez, kurtso hasiera beti irailaren erdialdera izaten zen eta hurrengo uztailaren erdialdean amaitu. Frantziskotar Ikastetxea zenez, hezkuntza erlijiosoa zen helburuetatik nagusiena eskola-bizitzan. Erlijio-praktikak zeukaten lehentasuna bere barneko erregelamenduan azpimarratzen denez, eta diziplina zorrotza. Eguneko ordutegia astelehenetik eta ostirala bitartekoa zen erregelamenduak dioenez : “5. artikulua: klase orduak goizean hiru ordu eta arrastian beste hiru ordu lan-egunetan, egun batzuk erabiliz txangoak eta eskola-paseoak egiteko”. “Erregelamenduaren 1. artikulua: Ikastetxe honetan gazteek hartuko dituzten irakaskintzak moral kristau erlijioso gardenenetako printzipioetan oinarriturik egongo dira”. “2. artikulua: Ikastetxe honetako eskoletara datozen guztientzako diziplina berdina izango da”. “3. artikulua: Gaztiguak honetan dautza: klasean erretenitu, jolasaldira joan gabe gelditu, ezkutuko gaztigua, gela aurrean jaramon, ematen diren asignatura edo ikasgai bati buruz emandako azalpenaz lan berezia egin, gurasoei abisatu, eta azkenez, ikastetxetik bota”. “4. artikulua: Ikastetxe honetan ari diren gazteen diru-kostua desberdina izango da edadea eta ezagueren arabera, baina beti bi kuota hauen barruan: hiru eta 10 pezeta hilero”. “6. artikulua: Ikastetxe honetan sartzeko txertaketa edo birtxertaketa baldintza edadearen arabera eskatuko da, eta denbora guztian garbitasun egoera zorrotza eramatea, bai gorputzean, bai jantzietan, bai irakaskintzako objektu eta gaietan”.

Garai haietako eskuko arbela

“7. artikulua: Ikastetxe honetako ikasleei hezkuntza erlijioso, fisiko eta intelektualeko ekintzetan gogotsu plegatu daitezela eskatuko zaie”. Data: 1919ko abenduaren 9koa. Sinadura: Telesforo Uriarte (hau da, Aita Jesus Uriarte)

Antoniano Ikastetxearen kuadernoa


LAGUNTZAK

Ireki berria ikastetxea eta objektuen zerrenda egiterakoan, hauek ipintzen ziren: gurutze bat, zazpi mahai, aulki bat, irakaslearen mahaia, joare edo kanpanilla, erlojua, hiru arbel handi, konpasa, kartaboia eta eskuadra, erregelak, geografia atlasa, irakurtzeko liburuak (autore desberdinetakoak), asignatura desberdinen liburuak irakaskintzarako, kuadernoak, papera, lumak, tinta, greda eta esponja. 1919-1920 kurtsoko argazkiari erreparatuz, 64 ume agertzen dira bertan, eta horrek esan nahi du sei urtetik gorako 32 ume irakasleko edukiko zituztela maila bakoitzean. Horrela, ikastetxe bateko informazio tipia emoterakoan, gogora datozkigu umetan bizi izandako urteak, diziplina eta lasaitasunak, poztasunak eta porrotak, jolas-tokiak eta lagunak, eta abar luze bat. Hor gure barruan daramazkigu bizi izan ditugun esperientziak eta mamuak ikastetxe baten inguruan.

Antoniano Ikastetxeko ikasgelak, bere azken urteetan

1920-1921 kurtsoko ikasleak, Aita Jesus Uriarterekin eta Aita Jose Velascorekin

60


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019


62


BERMEOKOJAIAK2019


64


BERMEOKOJAIAK2019


66


BERMEOKOJAIAK2019


LAGUNTZAK

GORPU BIDAIARIAREN ISTORIOA Luis Sendino

Iazko jaietako liburuan esan neban Venancio Nardiz jauna Derion lurperatuta egon eitekeala, Bilbon hil zalako. Baina, egun batean, Aingeru Astuik modu adeitsuan, oker nengoala konturarazi, eta esan eustan orain dala denpora bat, museora etorri zirala bere lobak, eta besteak beste arauzko sable bat eta zeremonietako kasaka bat emon eutsiezala. Ez jatan geratu beste aukerarik, panteoi guztiak ikertzea baino, jakiteko non egon eitekean lurperatuta. Bermeoko hilerriko lurperatzeen erregistroa ikertu genduan eta Venancio jaunaren sarreran honako hau dino: “Nº de sepultura .Panteón. Fecha de inhumación 16-3-1940. Nombre Venancio Nardiz y Alegría. Edad (Bete barik). Clase de enterramiento.- Panteón. Observaciones.- Bronconeumonía. Atentzinoa deitzen dau zein arin hilobiratu eben. Bilbon hil zan martxoaren 15ean eta lur emon eutsien Bermeon, martxoaren 16an. Dokumentuetan topatu ahal izan genduan guztia horra arte heltzen da, baina ez euskun argitzen zein panteoitan egoan. Mendiluzera joan etorri asko egin ostean, Uriarte familiaren panteoian begiratzea bururatu jakun, bagenkialako bertan egoala hobiratuta Juana Uriarte, bere emaztea. Sorpresa ikaragarria izan zan. Bertan egoan Venancio jaunaren hilarria, eta bere buru-hazurra izan eitekeana! Egia esan, misterioa ez zan pentsatzen genduan besteko ikaragarria. Azken batean, aldaketea ez zan besterik, aurreko lozea gururatu eta bere emaztearen ondoan egotea baino. Gertaera honetaz baliatu gara, Venancio jaunaren ibilbidearen jarraipena egiteko. Gure heroia Juan Martin de Nardiz y Mezeta jaunaren eta Micaela Alegria Bengoechea andrearen semea izan zan. Bermeo urian jaio zan, 1871ko apirilaren 1ean eta Bilbon hil zan, 1940ko martxoaren 15ean. Bere ibilbide osoan zehar, armadako itsas gizona izan zan, tarte labur bat kenduta. Tarte labur horretan politikan ibili zan, aurrerago ikusiko dogun moduan.

68


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Venancio Nardiz jaunaren hilarria. Ganean, Juana Uriarte andrearen nitxoa dago.

Bere ibilbide militarra itsasoko guardian izaten hasi zan, Nautilus korbetan, Fernando Villamilen aginduetara. Karreraren hasierea ezin hobea izan zan bere formazinorako, Nautilusen ibilbideak Lurrean zehar ziralako, Amerikaren aurkikuntzaren IV. mendeurrena ospatzeko. Villamilek uste eban, ezaugarri horreek eukazan bidaia bat zala modurik onena itsasoko guardien formazinoa osotzeko. Ohitura hori Juan Sebastian Elkanogaz hasi, eta Armadan iraun eban ohiturea izan zan. Ibilbidea 1892an hasi zan eta 1894an amaitu zan. Aipatzekoa da, Esteban Letamendia Zabalaren heriotzea, 1893ko irailaren 26an. Kabo bigarrena zan eta maniobra bat egiten ibili zan bitartean, Hego Pazifikoan, ekaitza egoala, berga batetik jausi, kubiertaren kontra jo eta bizia galdu eban. Kubako gerran parte hartu eban, Reina Mercedes gurutzaontzian. Itsasontzi horrek galdaretan arazoa eukan eta bokalean edo bokanan hondoratzea eragin eben, Kubako Santiagoko kanala eragozteko, 1898ko uztailaren 4an. Bitxikeria bezala, esan behar da itsasontzi hori trofeo moduan, yankiek eroan ebela, eta ostatu bezala erabilia izan zala Annapolisen 1957ra arte. Ezagutzen dan bere hurrengo destinoa Mac-Mahón kanoiontzia izan zan, 1908ko azaroaren 21ean. (Izendapena, Itsasoko Aldizkari Ofizialean).


LAGUNTZAK

1918ko urriaren 17an, korbeta kapitain bezala Bustamante destruktorean aginduak emotera pasatu zan, Lehen Mundu Gerran Espainiako kostaldea jagon eta babesteko. Destino horretan egon zan 1920ko ekainaren 26ra arte. Artxibo Historikoan berak Venancio jaunak eskuz idatzitako gutun bat dago. Gutunak hauxe dino: Menbretea: “Sr. Ayudante de Ordenes de S. M. el Rey”. “Sr. Alcalde de Bermeo. Tengo el gusto de manifestarle que en el día de ayer hice entrega personalmente al Ministro de Instrucción pública con el ruego de que la despachara cuanto antes de la solicitud en petición de que se nombrara Delegado para los próximos exámenes de la Escuela de Náutica de esa, juntamente con los reglamentos que me envió para información. Dios guarde a V. m. a. Venancio de Nardiz. Abril 27/1916.” Laguntzaile kargua 1912an hartu eban. Horrek esan gura dau kargu horretan egon zala 1920ra arte; ikusi dogun moduan, Bustamante destruktorearen kargu egiten danera arte. 1921ean, politikan sartu-urten bat egin eban eta Kongresuan aulki bat lortu eban, Gernikako barrutiko ordezkari moduan, alderdi kontserbadoretik. Ez dira asko bere agerraldiak, edo nik behintzat ez dodaz aurkitu, baina, bat transkribatu gura dot, uste dodalako transkripzino horrek pertsonaia ondo definitzen dauela. Agerraldia 1921eko maiatzaren 18koa da: “No es una obligación de los Ayuntamientos construir escuelas, pues por su ineficacia se les quitó lo de pagar el sueldo a los maestros y por la misma razón se les debe liberar de esa obligación y sobre todo cuando hablamos de “escuelas nacionales” por lo que la única carga que se les debe asignar es el depositar el 1º de sus presupuestos para su entretenimiento.” Eskumeari inoz ez deutso txakur handi bat arduratu pertsona apalen heziketeak. Beste gauza bat izan da eurentzat goi-klaseen heziketea. Horreenak bai arduratu izan deutse: ikasketa onak izatea eta ikasketak amaitu ostean, egonaldi on bat Oxforden edo Yalen. Venancio jaunaren kasuan, bere jarrerea anbibalentea zan. Alde batetik, Nautika Eskolarako delegadu bat bialtzeko Ministerioaren aurrean presio talde moduan jokatu eban, eta bestetik, esaten eban eskola nazionalei ez jakiela ogerleko bat be emon behar.

70


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Alderdi politikoari jagokonez, onartu behar dogu Venancio jauna garailea zala. 1920ko hauteskundeetan, 9.606ko erroldea egoan, 6.968 boto emon ziran eta emon ziran 6.968 boto horreetatik, 4.101 izan ebazan. Gitxiago ezin zanez espero, 1923an Primo de Riveraren diktadurea babestu eban. Ez dakigu emondako zerbitzuen ordainetan, baina Bilboko itsas probintziako itsas komandante izendatua izan zan, ontzi kapitain mailarekin 1930ean (1-15)

Venancio Nardiz jaunaren izendapena. Madrilgo Gazeta. 129. zk., 1932-05-08 egunekoa

Baten batek itaundu ahal dau zergaitik erabilten dauen kontralmirante titulua. Errepublikak Armadearen eta Marinearen oneretxia lortzeko, erreserban egon ziran kideen karguak mailaz igon ebazan. Venancio Nardizen kasuan, 1932ko maiatzaren 8an, Madrilgo Gazetaren 129. zk.an kontralmirante mailara igon eben, goian ikusten dan moduan. Bermeo uriak Venancio Nardiz Bermeoko seme kutun izendatu eban 1924an, Madrilekin bitartekari lanak egitearren eta hainbat naufragiotan izandako parte hartzeagatik. Buelta dezente egin dodaz Artxibo Historikora eta ez dot aurkitu ezer aipagarririk Venancio jaunaren ganean, transkribatu dodan gutuna kenduta. Baina, badira paper-sorta batzuk bere emazte Juanita Uriarte andreari eskainita. 1951n, Gran Via hazten egon ziranean, erreklamazinoa aurkeztu eban bere finka bati eragiten eutsolako. Bestalde, Zabalak bere Bermeoko historian, Bermeoko ongile handienen artean sartu eban. Esaten dau 1.880.448 pezeta emon ebazala, eta beste jaubetza batzuk be bai.


LAGUNTZAK

Eta hau da gaur egunera arte esan ahal doguna Nardiz-Uriarte andra-gizonen ganean.

Kondekorazinoak eta sariak Maria Cristinaren plaka bi; itsas merituaren gurutze gorria, pentsioduna; militar merituaren gurutze gorri bi, euretariko bat pentsioduna; San Hermenegildo gurutzea; San Hermenegildo plakea; alkartearen dominea; Alfonso XIII dominea; Kubako dominea; ibilbide dominea; Frantziako ohore legioa; Carlos III, San Marino eta San Lazaro, italiarra; ezpatearen errege ordenaren komendadorea, Suediakoa eta zenbaki komendadorea, meritu zibilaren plakeagaz. Bibliografia 2012.- Alexander Ugalde, Cecilia Arrozarena, Félix Julio Alonso Lopez, Joseba Agirreazkuenaga. Patria y Libertad. Los vascos en las guerras de Independencia de Cuba. Txalaparta argitaletxea. Tafalla. 1895.- Villamil Fernando. Viaje de Circunvalación de la Corbeta Nautilus. Rivadeneiraren ondorengoak. Madril. 2013, Yuste Javier. Crucero Reina Mercedes, de la Armada Española a la Usa Navy. Ediciones Tombooktu. Madril. 1908.- Itsas Ministerioaren Aldizkari Ofiziala. 1932.- Madrilgo Gazeta, 129. zk. 1930.- Itsas Ministerioaren Egunkari Ofiziala. Diputatuen bilaketa historikoa, 1920-12-19. 2015.-Briongos Peñalba, Heliodoro. El problema salarial de los maestros de primera enseñanza en los debates parlamentarios (1900-1923) Burgos. Bermeoko Artxibo Historikoa. Bizkaiko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa.

72


BERMEOKOJAIAK2019


LAGUNTZAK

74


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

‘LA ISABELONA’ SÍ VINO A BERMEO Luis Sendino

En 1844, un grupo de bermeanos escribía, con permiso de la Diputación, una carta solicitando a la Reina Isabel II que aprovechando un viaje ya programado, se diera un garbeo por la Villa, y digo garbeo porque su Majestad fue muy garbosa y dicharachera. Con esta base y por no encontrar documentación de visita en ese año, afirmaba que la Reina no visitó Bermeo. Craso error El Archivo Histórico de Bermeo es un nido de arcanos y sorpresas, y que con el tiempo he aprendido que ante un supuesto descubrimiento, lo mejor es verlo con tantas prevenciones como sea posible y de alguna manera buscar contrastarlo con fuentes externas. Un par de años después encontré una serie de telegramas en que se ve claramente que la Reina estaba interesada en visitar la Villa. El primero dice así: Despacho Telegráfico. “Guetaria 22 de Agosto de 1865. (Como curiosidad, viene de Bilbao y tarda 8 minutos en ser despachado en Bermeo.) “Telegrama de ayer (El probo funcionario dice Hayer) mal comprendido Reyna desea viajar a Bermeo. Avisaré si marca día, probablemente en esta semana “hirá”.” Al día siguiente se envía al alcalde el siguiente telegrama:


LAGUNTZAK

Pero el más entrañable es el que transcribo a continuación: “Zarauz 2 de Agosto de 1865. El E.S. Caballerizo Mayor de S.M. Al Sr. Alcalde Constitucional de Bermeo. Habiendo determinado S.S.M.M. pasar a esa Villa el Sábado 26 de actual se servirá V. S. disponer que un carruaje de cuatro asientos de toda seguridad para que al desembarcar las personas Reales en ese Puerto, sean conducidos en aquel a la población y dos más si fuera posible de cuatro asientos para la alta servidumbre. Espero que me contestará enseguida manifestándome si lo podrá tener dispuesto.” “Bermeo 25 de Agosto El Encargado, A. Armendáriz Se aprecia que la reina viene acompañada por su esposo Francisco de Asís, alias la Paca por su orientación sexual. No sé cómo se las arreglaría la municipalidad para encontrar cuatro carruajes de cuatro asientos y para qué los necesitaba el séquito. Fue una reina que por su campechanía se hacía querer, pero como responsable del Estado era un verdadero desastre.

76


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Bermeo se movía bien en los entresijos del poder y “como acercamiento a la Reina el 10 de Octubre de 1839, día de su cumpleaños, el ayuntamiento repartió raciones de vino y pan a las tropas navales y tropa acantonada en su término, quemó en la plaza hachas y siete barriles de alquitrán, puso pabellón en la casa de la Villa, se corrieron vacas y hubo chupinazos y vino clarete.” Se ve que lo de pan y fieras lo han utilizado todos los gobernantes y no solo los romanos. No es de extrañar que la Reina fuera una persona voluble y antojadiza porque la educación que tuvo fue deplorable, sobre este aspecto tenemos el testimonio de Romanones que dice al respecto: “A los diez años Isabel resultaba atrasada, apenas sabía leer con rapidez, la forma de sus letra era la propia de las mujeres del pueblo, de aritmética solo sabía sumar siempre que los sumandos fueran sencillos, su ortografía pésima. Odiaba la lectura, sus únicos entretenimientos eran los juguetes y los perritos. Por haber estado exclusivamente en manos de los camaristas, ignoraba las normas del buen comer, su comportamiento en la mesa era deplorable y todas esas características, de algún modo, le han acompañado toda la vida.” Hemos de tener en cuenta que siendo muy niña su madre tiene que dejar la Regencia y pasar a Francia a causa de un pronunciamiento liberal. Es entonces cuando las personas encargadas de su educación ponen un poco de disciplina en su formación. Pero en otro cambio de gobierno vuelven a encargarse de su educación, si no las mismas personas, si los mismos métodos anteriores. De su madre durante la Regencia se decía: “La Regente es una dama casada en secreto y embarazada en público.” Es proclamada Reina en 1843, con tan solo trece años de edad. A los 16 años es obligada a casarse con su primo carnal Francisco de Asís Borbón, más conocido por La Paca. A Isabel cuando le notifican con quien debía contraer matrimonio exclamó: ¡Con la Paca no! ¡Con la Paca no! Entretanto el pueblo llano cantaba. “La Isabelona tan frescachona, Doña Paquita tan mariquita” Si me he entretenido con estas divagaciones para pintar un poco el personaje que se acercaba a Bermeo. Pues bien esta pareja había comenzado su reinado en ese año, desde 1833 al 1843 el poder había estado en manos de los regentes, primero su madre María Cristina y después D. Baldomero Espartero, el del Abrazo de Vergara. Comienza a reinar en 1843 al declararse su mayoría de edad a los 13 años. El panorama que se encuentra es realmente preocupante, una niña malcriada se hace cargo de un reino cargado de problemas. Un ejército sobredimensionado, sobre todo en mandos, hubo que absorber al ejército de las colonias, posteriormente la oficialidad del ejército carlista a los que se respetan los grados a los que se habían adherido al Convenio de Vergara. A todo esto se añaden dos Desamortizaciones, las luchas entre liberales más la intromisión de los generales deseosos de meter las narices en los asuntos del Gobierno.


LAGUNTZAK

En lo que atañe al Señorío de Vizcaya, la Diputación equipa un batallón para que intervenga en la Guerra de África (1858-1860). Algún día hablaremos de la actuación de los soldados vizcaínos, quede como curiosidad que eran los mejor equipados y pagados. El problema es que al ser el equipamiento muy elegante, era también el que más llamaba la atención de los tiradores de la morisma... Los reyes vinieron a Bermeo en dos ocasiones, en 1865 y en 1868, año en que se produce la Revolución que derriba la Monarquía Isabelina. Para el relato del primer viaje de las Augustas Personas vamos a seguir el relato de Zabala. Como siempre en estos casos, “Los reyes, al pisar el suelo vizcaíno, fueron recibidos con espontaneas muestras de amor y respeto allí donde se dejaron ver.” Como se ve en la época éramos un tanto pelotilleros, aunque los organizadores regios no se quedaban mancos. “A las diez de la mañana del 26 de Agosto llegaron al fondeadero de Machichaco 2 fragatas de guerra, y a las 10 ½ pusieron el pie en la Villa la Diputación General, los Gobernadores Civil y Militar y el Comandante de Marina.” Luego los arreglos que podíamos llamar de intendencia, los ramajes y la arena en el muelle para que no se torcieran los tacones regios y el perceptivo arco triunfal, “donde se leía la Villa de Bermeo a su Reina y Señora, por un lado y en el otro, Lealtad y amor”. Las calles llenas como en la bajada de Almike “y repletas de forasteros que habían venido hasta de 4 leguas”. A eso de las 12 ½ se dirigieron las dos fragatas hacia el oriente, y hallándose entre Ea y Elanchove desataron sus saludos a las Personas Reales con repetidos disparos de cañón.” Y aquí se armó la de Dios es Cristo. Las dos fragatas que habían hecho de rodrigón con la nave real comenzaron una serie de salvas que más que salvas parecían tracas valencianas por lo ruidosas y repetitivas. Pero donde se dio a conocer el espíritu jovial y festero de los bermeanos es cuando se acerca a Izaro el barco real. “Al remontar las lanchas la isla de Izaro, se incorporaron a las dos fragatas y al Isabel II en que venía la familia Soberana, prorrumpieron los tripulantes bermeanos en bulliciosos gritos de ovación, y retiradas las fragatas, la escolta corrió a cargo de las 60 o más embarcaciones marineras que surcaron el puerto. Las campanas repicaron en sus campanarios, los chupines y cohetes atronaron los aires, los vítores y las aclamaciones bailotearon en el aire al atracar y saltar la jira, fue recibida en el muelle por el Ayuntamiento Llevó la palabra el Gobernador Civil, quien a la monarca y personas soberanas ofreció, por todos, el homenaje de respeto y lealtad”. En verdad que si hoy llegara una comitiva semejante el recibimiento no diferiría demasiado, en ese aspecto Bermeo es un pueblo jacarandoso y jovial que recibe con los brazos abiertos a los forasteros. Sigue Zabala: “Concurrieron a la Iglesia de S. Francisco. Recibidos por el convento, se entonó solemne Te Deum, Salve y Antífona. A las 2 horas y ½ de permanencia 78


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

en el claustro, se dirigió la Monarca a la casa Consistorial, siendo saludada en la plaza por la muchedumbre. En la sala capitular abrió la reina un besamanos en que tomaron parte el ayuntamiento y el cabildo eclesiástico. Manifestó la soberana hallarse enteramente afectada con las sinceras demostraciones de respeto, adhesión, lealtad y amor recibido en la población, que serían para ella un perenne recuerdo de gratitud.” A las 6 ½ salen del ayuntamiento cansados de tanto chupín, gritos de adhesión y algún que otro irrintzi, que eran para ellos una repetición de otros gritos de adhesión y algunos otros irrintzis. Sigue Zabala un poco desmotivado y dice lo siguiente: “Nada quedó al poco tiempo, sumiéndose Bermeo enteramente en la normalidad y abandonándose a las miserias terrenales sin 1 promesa, sin siquiera 1 visita de la reina a la Iglesia juradera de Santa Eufemia.” Pero a fuer de agradecidos la Reina dio un donativo de 1.000 pesetas para el asilo y otras 1.500 para las familias necesitadas de Bermeo. Volvió la Reina a la Villa en 1868, pero ahora según Zabala no hubo ni arcos triunfales, ni vivas, ni arengas municipales. Estas fueron las últimas vacaciones en España, de Bermeo, con el golpe de estado de Prim el único viaje que hizo la Isabelona fue el del exilio. BIBLIOGRAFÍA.2. O1O.- Isabel Burdiel. Isabel II una biografía. Taurus, Madrid. 1. 983.-Carmen Llorca. Isabel II y su tiempo. Istmo, Madrid. 1. 868. Antonio Guzmán de León. Imprenta de José Zamora. Barcelona. 1.928.-Angel Zabala eta Otzamiz-Tremoya. Historia de Bermeo. Imprenta Gaubeca. Bermeo. 2. 007.- José Vilches García. Isabel II. Imágenes de una reina. Síntesis. Madrid


LAGUNTZAK

80


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

DOMIN, ANA LORE TA LAURA, HAUXE BAI KEMENA Jose Muruaga

Itsasoaren generoa femeninoa ei da gizonezkoek jarritakoa, baita izena; itsaso barea zein bortitza, maitale gizonezkoena andrazkoek lekurik, izan ez dabena. Mitologian Ulises, Itakara heldu ez zana historian Elkano, munduari bira ematen lehena piratak, gaizkileak ziranak, baina deutsegu miresmena Garfio, Nemo, Jack Sparrow eta beste asko, zinemak eman deuskuna. Ulisesen Penelopek, asmatu eban hitza da, “itxaropena” Elkanoren emaztea, nor zan ere aipatzen ez dana piratak be izaten ebezan, portu bakoitzean bat, izenik ez eukana zineman emakumearen papera, beti zan polita izatearena. Emakumeei utzi jatzue izaten, etxeko ia dena sukaldean beharrezko, emakumea ta sartena umeen zaintza zan zuena, baita ere nagusiena itsasotik datozenian, gizonen atsedena. Itsas kontuetan egon zarie, ezkutuko lanetan gizonen pare, lan gogor ta astunetan; fabriketan, portuan, sare konponketan baina debekatuta sarrera, baporeko “kasetan”. Baina zuek, Domin, Ana Lore ta Laura, hartu dozue lema erakutsi dozue, zuen gaitasuna; iparrerantz daroazue, aldarrikapena lortu daikegula, bardintasuna badozuela andrazkoak, indarra ta kemena nahiz eta bortitza izan, oraindik dogun galerna.


82


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019


84


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

A U A R A T I G E I JA


LAGUNTZAK

86


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2019 IRAILAK 1, DOMEKEA

ALMIKA AUZOKO JAIAK: UNTXI SUKALKI EGUNA 10:30ean Hasierako DUNBADEA, IKURRINA JASO eta BOLANDERAK JAURTI, txistu eta danbolin doinuekaz 11:00etan UNTXI SUKALKIRAKO KAZULEN IZENAK EMON Estropadak dagozan bitartean KONTXAKO ESTROPADAK ZUZENEAN txosnako telebista eta bozgorailuetatik


LAGUNTZAK

Goizean TRIKI POTEOA ELIZAGOIEN AHIZPAKAZ 13:00etan MEZA NAGUSIA Almikako elizan 13:30ean UNTXI SUKALKIRAKO KAZULAK AURKEZTU 14:00etan HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA 16:30etik 19:30era UMEENTZAKO PUZGARRIAK 17:30ean UNTXI SUKALKI TXAPELKETAKO SARIAK BANATU 18:00etan GIZA PROBA (4 gizon eta andra 2) Almikako “pisu libreko” harri nagusiagaz ordu erdian eta zaldi baten aurka beste ordu erdi 19:30ean LOS TXIKIS taldearen ekitaldia 21:30ean SUZIRIAK eta TRAKEA Almiketxu erretegiak lagunduta Antolatzailea: Almika auzoko Jai batzordea

88


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 6, BARIKUA 22:00etan “KORRONTZI DANTZAN II”, Alkartasuna dantza taldearen eta Korrontziren IKUSKIZUNA, Artza frontoian. Alkartasuna dantza taldeak antolatuta Sarrerea: 9 € (Salgai aurretiaz www.kutxabank.es eta Luma liburudendan) Ondoren DJ BETA BROTHERS txosnan, Txosna batzordeak antolatuta

IRAILAK 7, ZAPATUA 10:00etatik 14:00etara ORTUBE itsasontzia IKUSTEKO AUKEREA, Ortuberen lagunak taldeak antolatuta 10:00etatik aurrera GALEPER TIROKETEA (edonork hartu daike parte. Bazkideentzako sari bereziak egongo dira), Atxurran (Arranotegi auzoan), Bermeoko Ehiza eta Tiro alkarteak antolatuta 12:00etan VII. SALOME CAMPOS igeriketa trabesia portuan 12:00etan ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan, Txosna batzordeak antolatuta 15:00etan HERRI BAZKARIA txosnan,Txosna batzordeak antolatuta 17:00etan FUTBOL PARTIDA Bermeo – Gernika Ohorezko maila, Itxas-Gane futbol zelaian, Bermeo Futbol Taldeak antolatuta 17:30ean DANOK BAJADARA! ALMIKARA IGO, Ostikada Gazte Asanbladak kudeatuta eta Txosna batzordeak antolatuta


LAGUNTZAK

18:30ean BAJADIE Almikatik, Ostikada Gazte Asanbladak kudeatuta eta Txosna batzordeak antolatuta *Ez da ibilgailurik onartuko 19:30ean HAIZIEN BARRURE TOPA Erriberan (euria balitz Frantziskotarren arkupean), Itsosupeteko Itxaropena alkarteak antolatuta 19:30ean BERMEOTARRAK FANFARREAren KALEJIREA herriko kaleetan, Bermeotarrak Fanfarreak antolatuta 21:00etan IRRINTZI LEHIAKETEA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta 21:50ean XIXILI AURKEZTU, Goiko plazan 22:00etan ALKATEAREN PREGOIA, IKURRINA JASO eta DUNBADEA, Goiko plazan Ondoren BERMEOTARRAK FANFARREAgaz AURRESKUAK eta JAITSIEREA, Nardiz tar Jon eta Arresi kaleetatik San Migel eskaileretaraino 22:30ean EL GRAN WYOMING & LOS INSOLVENTESen KONTZERTUA Bermeoko Kafe Antzokian, Bermeoko Kafe Antzokiak antolatuta. Sarrerak: 12 € + gastuak aurretiaz / 16 € + gastuak leihatilan (geratzen bada) 23:00etan KONTZERTUA I LOVE 80 taldeagaz Lameran *Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko dau.

90


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 8, DOMEKEA ANDRA MARI EGUNA

ALMIKAKO JAIAK – ALMIKAKO ANDRA MARI EGUNA 08:00etan, 11:00etan eta 13:00etan: MEZAK Almikako Andra Mari elizan Goizean TRIKI- POTEOA ALMIKEKO IBILTARIA trikitixa taldeagaz eta Bermeoko musikariekaz 13:45ean TRIKI- ERROMERIA ELUSTONDO NEBA ARREBAKAZ Antolatzailea: Almikako Jai batzordea


LAGUNTZAK

10:00etan UDALBATZA Goiko plazan batuko da Alkate Soinua entzuteko. Ondoren Almikaratz joango dira BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSA, AIARAKO MUSIKA BANDEA, ALKARTASUNA DANTZA TALDEA, KANKINKABARA TXISTU TALDEA eta UDALBATZA, “Bermeo” pieza entzuten. Ibilbidea: Goiko plaza, Nardiz tar Jon, Arresi, San Frantzisko kalea, Askatasun bidea 11:45ean OHOREZKO AURRESKUA Udalbatzari ALKARTASUNA DANTZA TALDEAren eskutik, eta BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEAren EKITALDIA Almikan 13:00etan AIARAKO MUSIKA BANDEAren KONTZERTUA, Santa Maria elizan Programea: El Rey del Paso……………………….Ray Lombrette Medley Boleros II………………..…….Arr. J. Molina Alegria de Iruña………...………...Arr. Ginés Ramirez Polca Party…………………………Arr. Paul Murtha Free World Fantasy…………………..Jacob de Haan Pixar Movie Magic…………………..…Arr. M Brown A Tribute to Amy Winehouse……….Arr P. T. Schaars Latin Pop Special……………………Arr. M. Myokoin

92


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

13:00etan BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEAren KALEJIREA, Alde Zaharrean 13:30ean BARRUETA ARTE ELKARTEAren ERAKUSKETEA INAUGURATU, kofradi zaharrean, Barrueta Arte Elkarteak antolatuta 18:00etan ESKU PELOTA PARTIDU NAGUSIAK Artza frontoian, Artza pelota alkarteak antolatuta Sarrerak erosteko: Artza frontoiko leihatilan, irailaren 1etik aurrera Ordutegia: astean zehar 19:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 13:00etara 18:00etan UMEEN DANBORRADEA, AIARAKO MUSIKA BANDEAgaz, BUDEK alkarteak antolatuta Ibilbidea: Atalde, Intxausti, Goiko plaza (alardea), Arostegi eta Lamera (alardea) 18:30ean IDI PROBAK Almikako probalekuan, Mañuko Landa herri kirol taldeak antolatuta 21:00etan SABIN GUARESTIren KONTZERTU AKUSTIKOA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta


LAGUNTZAK

22:00etan SUZIRIAK ZARAGOZANA PIROTEKNIAGAZ, ronpeolaseko espigoian Ondoren SWINGTRONICS taldearen KONTZERTUA, Lameran OHARRA: Suziriak botaten diran lekuan, ronpeolaseko espigoi inguruan, ezin da ontzirik egon atrakatuta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Izotz fabrikaren aurreko aldean ezin da ibilgailurik aparkatu.

94


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 9, ASTELEHENA ARRANTZALE EGUNA ALMIKAKO JAIAK 13:00etan MEZEA Almikako Andra Mari elizan 14:30ean Almikako jaiak amaitu IKURRINA JAITSITA Antolatzailea: Almikako Jai batzordea 11:00etan MEZEA arrantzaleen omenez, Santa Eufemia elizan, Andekoko Lagunek antolatuta Ondoren KALEJIREA TXISTULARIekaz, LORA ESKAINTZEA eta AURRESKUA. BERMEOKO ITSAS ANDREI, BERMEOKO KAPITAIN GAZTEENARI eta BIZIRIK GERATZEN DAN EUSKO ITSAS GUDARI BAKARRARI OMENALDIA eta Santa Maria eta Santa Eufemia elizetako abesbatzagaz Arrantzaleen abestia abestuko da. Ondoren Bermeoko hegaluzea dastatuko da Portuzarrean, Lamera Gane Txokoak antolatuta.


LAGUNTZAK

Omenduak

Domin Jorge Santísima Trinidad Euskadiko merkataritzaontzietako lehenengo andrazko pilotua Espainiako merkataritzaontzidi zibileko lehenengo andrazko lizentziaduna

Ana Lore Benguria Gutierrez Merkataritzaontzietako kapitaina

Jon Anasagasti Goikolea Espainiako kapitainik gazteena, 1977an 22 urtegaz

Laura Fernandez Uribarri Itsasertzeko patroia

Juan Azkarate Araukua, 97 urte ‘Euzko Itsas Gudarosteko’ bizirik dagoan gudari bakarra

13:00etan EL DESPISTE, PATXARANGA eta INCANSABLES FANFARREAkaz eta TRIKILEKU TRIKITILARIakaz AURRESKUAK eta ZABALETAKOAK Goiko plazan 13:00etatik aurrera BOTILZARRA (alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuak txikitzeko programa) herrian zehar 13:30ean JAITSIERA FANFARREAkaz eta TRIKITILARIakaz Taraskari lorak eskaintzera Goiko plazatik San Frantzisko enparantzaraino

96


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

Arratsaldean EL DESPISTE, PATXARANGA eta INCANSABLES FANFARREAK eta TRIKILEKU TRIKITILARIAK ibiliko dira herrian 19:00etan MARIACHI IMPERIAL taldearen KONTZERTUA Lameran 20:00etan KALEJIREA DANBAYÁN batukada taldeagaz, Txosna batzordeak antolatuta 20:00etan MUSIKEA, Portuzarran, Portuko Sorgiñe alkarteak antolatuta 22:00etan URRATS taldearen ERROMERIA Lameran OHARRA: ez bota talko hautsik, osasunerako kaltegarria dalako, arazoak sortzen dauzalako arnasea hartzerakoan, jendea jausi egiten dalako eta gure kaleak garbi gura doguzalako.


LAGUNTZAK

IRAILAK 10, MARTITZENA ANDRA MARI HIRUGARRENA 11:00etan ITSASOKO EGUNA ronpeolaseko espigoian, Itsasoko Gurutze Gorriak antolatuta. Jokoak: paddle lasterketea, surfa, piragua lasterketea, bananea eta kukañea 13:00etan LOS CHIMBEROS taldearen KONTZERTUA, Lameran 18:00etan XLV. HERRI KIROLAK, Artza frontoian 21:00etan BERTSO SAIOA Artza frontoian, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta Bertsolariak: Onintza Enbeita (Bizkaiko txapelduna), Julio Soto (Nafarroako txapelduna), Iñaki Viñaspre (Arabako txapelduna), Sustrai Colina (Iparraldeko txapelduna) Beñat Gaztelumendi (Gipuzkoako txapelduna) eta Iker Uriarte bermeotarra Gai jartzailea: Amaia Agirre

98


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 11, EGUAZTENA 17:00etan MOLTO TXAPELKETEA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta 18:00etan XXXIX. BERMEO HIRIA ESKU PELOTA TXAPELKETEA, Artza frontoian, Artza pelota alkarteak antolatuta 18:00etan IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA ITZIAR GAMEIROren eskutik San Frantzisko enparantzan, Txosna batzordeak antolatuta 18:30ean IDI PROBAK Almikako probalekuan, Mañuko Landa herri kirol taldeak antolatuta eta ondoren, SARI BANAKETEA 19:00etan DIADA EGUNA (butifarrada…) txosnan, Txosna batzordeak antolatuta 20:00etan BERMEOKO PLAY-BACK ERRALDOIA UMEEN SAIOA (6 urtetik 14 urtera artekoentzat) eta ondoren NAGUSIEN SAIOA (15 urtetik aurrera) Lameran, MB2000 Zerbitzu Soziokulturalak antolatuta Izen-emotea: Gizarte eta Kultura Etxean, irailaren 2tik 6ra arte Oinarriak: www.bermeo.eus


LAGUNTZAK

IRAILAK 12, EGUENA 17:00etan TORTILLA TXAPELKETEA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta 17:30ean UMEENTZAKO ZIRKO TAILERRA Irakaskintza kalean Ondoren TXOKOLATADEA Irakaskintza kalean Haitz Nagusijje auzo alkarteak antolatuta. *Ekarri norbere edalontzia. Txokolatada jasangarria egingo dogu!!! *Zeliakoentzako be txokolatea egongo da 18:00etan ESKALADA TXOSNEROA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta 18:00etan ARRAUN TAILERRA txosnan, Bermeoko Arraun alkarteak antolatuta 19:30ean MIKROANTZERKIAK Alde Zaharrean Ordutegi eta lekuen informazioa eta sarrerak erosteko aukera: Kabidxen 21:00etan HERRIKO TALDEEN KONTZERTUAK: MAGNETICO GRUPO ROBOT, URGATZ eta ADDAR txosnan, Txosna batzordeak antolatuta 01:00ean DJ ITZALETAN SUA Txiriboga tabernan, Txosna batzordeak antolatuta

100


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 13, BARIKUA 14:00etan NAGUSIENTZAKO BAZKARIA Casinoan, Sancti Spiritus zaharren egoitzak antolatuta. Zuzeneko musika eta bestelako ekintzekaz alaituta egongo da. Edozein herritarrek hartu daike parte jai honetan. 15:30ean XIV. ALKARTASUN BATEL ESTROPADEA, portuan (Arrantzaleen kofradi ondoko kaian). Ondoren, SARI BANAKETEA eta LUNTXA Amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduak antolatuta 16:00etan CROSSFIT ERRALDOIA Burujabetasun zelaian. 6 urtetik gorakoentzat 18:00etan XXXIX. BERMEO HIRIA ESKU PELOTA TXAPELKETEA, Artza frontoian, Artza pelota alkarteak antolatuta 18:00etan MOZORRO EGUNA TXOSNAN – GAIA: PIRATAK UMEENTZAKO MAKILLAJE TAILERRA txosnan, Xixili gimnasia taldeak antolatuta 20:00etan MOZORRO EGUNA TXOSNAN KARAOKE- POTEOIBILTARIA eta MOZORRO TXAPELKETEA, Txosna batzordeak antolatuta


LAGUNTZAK

22:00etan OZHEN eta NøGEN taldeen KONTZERTUA, Lameran 23:00etatik aurrera TESTING (drogak kontsumitzeak dakartzan arriskuak txikitzeko programea), liburutegi ondoan Ondoren DJ BAIUCA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta *Gaueko tren zerbitzu berezia egongo da, orduro 23:00etatik 07:00etara (Bermeo - Gernika). Ordutegi zehatzak eta informazino gehiago www. euskotren.eus webgunean

102


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 14, ZAPATUA

XLIV. SUKALKI EGUNA - ELEIZALDE IKASTOLEAK ANTOLATUTA *Sukalki jasangarria, danokaz eta danontzat 11:00etan SUKALKI TXAPELKETArako IZEN-EMOTEA Talan 13:00etan SUKALKI TXAPELKETArako KAZULAK AURKEZTU Talan 17:00etan SUKALKI TXAPELKETAko SARIAK BANATU Talan 17:00etan KALEJIREA FANFARREAgaz San Migeleko eskaileretatik urtenda ronpeolaseraino, Bou Bizkaia Peñiek antolatuta 18:00etan FANFARREaren KALEJIREA Talan 18:00etan XXXVII. BERMEO URIA IKURRINA ESTROPADEA, Bermeo Arraun Alkarteak antolatuta Ondoren XXXVII. BERMEO URIA IKURRINA ESTROPADEAren SARIAK BANATU itsasoan 19:30ean FANFARREAgaz BAJADIE Talatik 21:00etan MUSIKEA, Portuko Sorgiñe alkarteak antolatuta Portuzarran 21:00etan ELS DIMONS DE MORELLA CORREFOCS, ibilbidea: Esparru, Zubiaur tar Kepa, Lamerarantz *Oharra: gorputzeko atal guztiak ondo babestuta eroan behar dira


LAGUNTZAK

21:30ean ELEKTROTXARANGAren kalejirea Alde zaharrean Alde Zaharra Bizirik alkarteak antolatuta 22:00etan OXABI taldearen ERROMERIA Lameran Ondoren AIR GUITAR TXAPELKETEA txosnan, Txosna batzordeak antolatuta Eta gero BAD SOUND SYSTEM txosnan, Txosna batzordeak antolatuta *Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko dau.

104


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 15, DOMEKEA BEGOÑAKO AMA GAZTELUGATXEKO SAN JUANEN URETAN TRONURATZEAREN LVI. URTEURRENA 11:00etan: urtekerea portutik itsasontziz Gaztelugatxerantz lorak eskaintzeko 12:00etan: mezea Gaztelugatxe aurreko monolitoan 12:30ean: omenaldia aitxe Adrianeri 13:00etan: lora eskaintzea Gaztelugatxe aurreko monolitoan Antolatzailea: CEVAS 09:30etik aurrera XXVI. EUSKAL ARTZAIN TXAKURREN ERAKUSTALDI MONOGRAFIKOA, Lameran 12:00etan GIMNASIA TAILERRA txosnan, Xixili gimnasia taldeak antolatuta 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara UMEENTZAT JOLAS PARKEA, Gonzalo Nardiz enparantzan, 2-10 urte bitarteko umeentzat 14:00etan TIO TERONEN SEMEAK taldearen FESTAMENTUA ikuskizuna, Lameran


LAGUNTZAK

18:00etan EUSKAL ARTZAIN TXAKURREN ERAKUSTALDIA Burujabetasun zelaian 18:00etan DANBORRADEA, AIARAKO MUSIKA BANDEAgaz, Gaztelugatxe taldeak antolatuta Ibilbidea: Atalde, Arresi, Doniene, Irakaskintza, Talaranzko, Bidebarrieta, Goiko plaza, Nardiz tar Jon, Arresi, Bizkaiko Jaurerria, Esparru, Zubiaur tar Kepa, Ispizua tar Segundo, San Frantzisko Atea eta Lamera. 19:00etan SALOI DANTZAK Dantza-Tara taldeagaz Erriberan 21:00etan ZINEA Goiko plazan, Txosna batzordeak antolatuta 21:30ean AIARAKO MUSIKA BANDAren KALEJIREA Santa Eufemia enparantzaraino eta bertan EKITALDIA

106


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

IRAILAK 16, ASTELEHENA SANTA EUFEMIA EGUNA 10:00etatik 15:00etara BASERRI GIROKO AZOKEA eta XXX. BIZKAIKO ARTZAI GAZTA TXAPELKETEA eta NEKAZARITZA MAKINERIA Lameran. VII. OILOEN ERAKUSKETEA, EUSKAL OILOAREN BIZKAIKO V. TXAPELKETEA, EOALAKek antolatuta eta BERMEOKO ABEREEN ERAKUSKETEA San Frantzisko enparantzan *OHARRA: Goizean Segundo Ispizua eta San Frantzisko kaleetako trafikoa zarratu egingo da 11:00etan MEZA NAGUSIA Santa Eufemia elizan 12:00etan UDALBATZA Goiko plazatik urtenda Arostegi kaletik joango da Santa Eufemia enparantzaraino AIARAKO MUSIKA BANDEak eta BERMEOKO TXISTULARIek lagunduta Ondoren UDALBATZA Santa Eufemia enparantzan batuko da BERMEOKO TXISTULARIen eskutik Alkate Soinua entzuteko. BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEAren EKITALDIA eta AIARAKO MUSIKA BANDEAren SAIOA


LAGUNTZAK

Jarraian BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEAren KALEJIREA Santa Eufemia enparantzatik Lamera eta Portuzarrera 12:00etatik aurrera ARREKATXUTXA taldeko TRIKITILARIAK azoka eta inguruan 13:00etan OMENALDIA Santa Eufemia enparantzan, GAZTELUKO AUZOKIDE ZAHARRENARI eta ALMIKETXU ERRETEGIARI Gaztelutarrek antolatuta Ondoren BALKOITIK BALKOIRA bertso saioa Bertsolariak: Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Jone Uria Santa Eufemia enparantzan Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta 14:00etan EUSKAL OILOAREN BIZKAIKO V. TXAPELKETEAren eta XXX. BIZKAIKO ARTZAI GAZTA TXAPELKETEAren SARIAK BANATU Lameran 18:00etan ESKU PELOTA PARTIDU NAGUSIAK Artza frontoian, Artza pelota alkarteak antolatuta Sarrerak erosteko: Artza frontoiko leihatilan, irailaren 10etik aurrera Ordutegia: astean zehar 19:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 13:00etara 19:00etan DANTZALDIA AIARAKO MUSIKA BANDEAgaz Lameran 21:30ean SUZKO ZEZENA Goiko plazan OHARRA: Suzko zezenean parte hartzera doanak, derrigorrez, kotoizko erropak eta burua estalita eroan behar dauz. Suzko zezena ikusten dagoanak be, ohar hau jarraitu beharko dau, bestela erreklamazinoak ez dira ontzat hartuko. Suzko zezenari bultzatzea debekatuta dago.

108


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019

22:00etan DOLUZKO IBILALDIA, AIARAKO MUSIKA BANDEAk lagunduta, XIXILI aurretik dala. Ibilbidea: Goiko plaza, Arostegi, Lamera, Benantzio Nardiz kaia. AZKEN AGURRA emon eta XIXILI erre egingo da Ondoren SUZIRIAK VALECEA PIROTEKNIAgaz, ronpeolaseko espigoian OHARRA: Suziriak botaten diran lekuan, ronpeolaseko espigoi inguruan, ezin da ontzirik egon atrakatuta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Izotz fabrikaren aurreko aldean ezin da ibilgailurik aparkatu. BARRUETA ARTE ELKARTEAREN ERAKUSKETEA Bermeoko margolarien erakusketea Kofradi zaharrean Egunero, irailaren 8tik 16ra Ordutegia: 12:00-14:00 eta 18:30-21:00 Antolatzaileak: Barrueta Arte Elkartea eta Bermeoko Udala *Programako ordutegi eta ekintzak aldatu egin ahal izango dira inongo aurretiko abisu barik.


110


BERMEOKOJAIAK2019


112


BERMEOKOJAIAK2019


114


BERMEOKOJAIAK2019


116


BERMEOKOJAIAK2019


118


BERMEOKOJAIAK2019


120


BERMEOKOJAIAK2019


122


BERMEOKOJAIAK2019


124


BERMEOKOJAIAK2019


126


BERMEOKOJAIAK2019


128


BERMEOKOJAIAK2019


130


BERMEOKOJAIAK2019


132


BERMEOKOJAIAK2019


LAGUNTZAK

134


LAGUNTZAK

BERMEOKOJAIAK2019



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.