7 minute read

AGUR JESUSEN AMAREN EGIAZKO KONPOSITOREA

Aurreko urteko Jai Egitarauan esan nuen bezala, Hondarribiko ondare inmateriala berreskuratzeko gaiarekin jarraituz, gure Hiriarentzat hain maiteak diren egun hauetan Guadalupeko amaren Santutegiarekin lotura handia duen pasadizo bat proposatu nahiko nuke.

Agur Jesusen Amaren estreinaldiari buruz ari naiz. Abesti honen egile izan litekeenari buruz jaso dudan informazio guztiak aipatzen du konpositorea Felipe Gorriti (1839-1869) izan zela, baina badago Nemesio Otaño S.J. (1880-1956)1 zela dioenik ere, nire ustez oker badabil ere. Aldi berean, ia aditu guztiak bat datoz letraren egilea José Ignacio Arana S.J. (1838-1896) izan zela –olerki eta erlijio, historia eta literatura gaietako liburu askoren egilea, euskaraz nahiz gaztelaniaz-.

Advertisement

Tolosako Santa María Eliza Nagusiko musika Kaperaren artxibozaina den Ignacio Negredok idazten didanez:

“Agur Jesusen Amaren” musika F. Gorritirena da. Betidanik horrela onartua izan da. Eta horren adierazle argia da Berta Morenoren Doktorego Tesiaren datua. Inork ez du hitzik esan horren kontra. Egia da ez dugula aurkitu Felipe Gorritiren partitura “autografoa”. Baina, dauzkagun kopia guztietan bera agertzen da egiletzat.

Egia da, Berta Morenok, Felipe Gorritiri buruzko bere doktore tesian ez du zalantzarik adierazten duenean Gorritirena dela abesti horren letra, eta bere hitzetan gaur egun ere erlijio abesti ezagunenetako bat da2 ..

Done Aurelio Sagasetak, 1962tik Iruñako katedraleko kaperako kanonigoa eta maisua denak, konpositore eta musika gaian espezializatuak diren zenbait libururen idazlea denak, jakintzat ematen du, era berean, abestia Gorritirena dela; horri buruz hau dio: Nik orkestatu nuen zenbait ekitalditan: Musikaren Kapera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñako Orfeoia.

Nik, bestetik, oso kualifikatua den pertsona baten testigantza eman nahi nuke, arrazoi nahiko baitu hori esateko: hark zioen abesti honen egilea Juan María Mintegui Muxica zela (1842-1881), hau da, Hondarribiko parrokiako organista 1869ko abuztuaren 27tik zendu zen arte, 1881eko abenduaren 11n3. Testigantza José Joaquín Ollo (18161886) bikarioarena da; parrokoa izan zen gure Hirian instituzio kanonikoa4 jaso zuenetik, 1849ko otsailaren bukaeran, hil zen arte, 1886ko otsailaren 22an. Testigantza hori lagun batek duela urte batzuk utzi zidan eskuz idatzitako argitaratu gabeko liburutxo batean dago.

Liburutxo horri Ollo bikarioak Colección de noticias, canciones y oraciones de Nuestra Señora de Guadalupe – Ama Guadalupekoaren berri, kanta eta otoitzen bilduma izenburua jarri zion, eta Herriko Zaindariari buruzko berri historikoak, tradizioak eta prentsa zatiak eta otoitz, olerki eta abesti askoren hitzen kopia ditu; horien artean, nola ez, Aingeruen Erregiña eta Guadalupeko Salbea5 daude. Gaur egun galduta dauden abestien letra asko Aita Arana Jesuitak emanak dira.

Nabarmendu nahi nuke 184. orrialdean eta hurrengoetan kontatzen duen kronika: 1979ko uztailaren 2an Ama Guadalupekoaren gelatxoa inauguratu zen. Gosariaren ondoko esker oneko meza eta gero Jesus haurraren prozesioa egin zen –hari eskainita dago gelatxoa-…eta itzuli ginenean gazteek debozio eta grazia handiarekin agur-abesti hau kantatu zuten, Arana Aitaren konposizioa eta Mintegui organistaren musika dena, ondoren Agur Jesusen Amaren lau ahapaldiak kopiatzen ditu.

Kronika horren arabera, Ollo bikarioak argi eta garbi dio musika Juan María Minteguirena (haren parrokiako organistarena) eta hitzak José Ignacio Arana jesuitarenak (berarekin harreman handia zuen) direla. Ollo bikarioak eskaintzen dituen testigantzak, nire iritzi apalean, baimenduak eta erabat sinesgarriak dira, batez ere Santutegiarekin eta Guadalupeko Ama Birjinaren gaietan; gainera une hartan han zegoen lekuko baten testigantzak dira.

Haren izen handia egiaztatzeko nahikoa da parroko gisa aritu zen 37 urte etengabeetan izan zuen jarduna aztertzea. Berari zor zaio 1868ko urriaren 15ean6 inauguratu zen santutegiaren kanpandorrea, eta 1876ko abenduaren 31n atzeko zelaian inauguratu zen ahalik eta neurri handieneko gurutze handia (12 metro baino handiagoko altuera), 1936ko abuztuan eraitsi zena; halaber berak esanda altxatu zen gurutze handi horren inguruan 14 gurutzeko koroa edo Kalbarioa (gurutze handia 1878ko apirilaren 7an bedeinkatu zen eta gaur egun ez dago); era berean, hark eraginda eraiki zen 1879an Ama Birjinaren aipatutako gelatxoa, eta instalatu zen iturri bat Guadalupeko santutegiaren inguruetan “José Aundia”ren iturritik zetozen uretatik (iturria Santutegitik mila eta ehun metrora izanik) 7”, 1884ko abenduaren 8an bedeinkatua, etab.

1.- Argia. Eliz-abestiak. Jaungoiko-zaleren irarkolan. Amorebieta. 1925. 194 zb., 605 orr.. 2.- MORENO MORENO, Berta. Felipe Gorriti. Compositor, maestro de capilla y organista. Nafarroako Gobernuko Argitalpenen Funtsa. 2011. 226 orr. Felipe Gorritiren katalogoak eta kargatu daitekeen partitura (5 zk.) helbide honetan daude: : www.tolosasantamariakapera.eu. 3.- Hondarribiko Udal Artxiboa, A-1-192, 31 atz. orria, 1869ko abuztuaren 27ko akta. 4.- HUA, A-1-184, 59 atz. Orria, 1849ko otsailaren 28ko akta. 5.- Era berean 1866an Pedro Antonio Díaz Zamorano benefiziodunak argitaratutako FGuadalupeko Bederatziurrenaren liburutxoa sartzen du. 6.- HUA, A-1-190bis, .49 atz. orria, 1868ko martxoaren 4ko akta. 7.- HUA, A-1-197, 168 orria, 1884ko urriaren 22ko akta

Beste gai batzuen inguruan, Ollo bikarioa askotan aritu zen lankidetzan Udalarekin, adibidez berak erantzun zuen Pablo Gorosabel historiagileak Diccionario Histórico de Guipuzcoa7 izeneko bere lana egiteko Gipuzkoako Udal guztiei bidali zien galdetegia 1861ean. Gainera 1885eko urrian izendatu ziren hiru kideetako bat izan zen, Guadalupeko errepidea (1887ko martxoaren 13an eraikia)8 egiteko obren kontu guztiak eramateko udalbatzakoak ez ziren kide egoki eta karakterizatuz osatutako batzordea osatzeko.

Gainera esaten du 1876ko urriaren 15ean Zure jayotzez abestu zela, aipatutako Minteguik konposatua Francisco Artolaren letrarekin, santutegiaren bedeinkapena eta Ama Birjina parrokiatik eraiki berria zen gelatxora9 eramateko ekintza zirela eta. Irudia parrokiara 1873ko abuztuaren 31n jaitsi zen gerrate karlistako egoerengatik, eliza gotorleku eta kuartel bihurtu zuten eta.

Bada garaia jakiteko zein zen Mintegui ezezagun eta ahaztu hura. Zertzelada biografiko labur bat emango dut, gutxi esan daiteke eta bere ekintzei buruz, hau da, bizi izan zen 38 urte eskasetan gertatutakoez. Seguran jaio zen 1842ko urriaren 20an eta ez dakigu berari buruz besterik, Hondarribiko Udalak 1869an deitutako oposizioen emaitza jakin arte; oposizio haiek deitu ziren Miguel María Esnaola organistak -apaiza, kargua utzarazi zitzaiona Konstituzioaren zina egin nahi izan ez zuelako eta hiri honetako Soldatadun guztiek haren zina egin behar zutelako10- utzitako hutsunea betetzeko.

Aztertzaile Juan José Santesteban izendatu zen, eta hark proposatu zuen Claudio Otaegui maisua izendatzea bere aholkulari, kasu hartarako oso pertsona egokia eta azkarra zelako. Aurkeztu ziren sei izangaiei hamaika proba jarri zitzaizkien, eta 1869ko abuztuaren 27an, ikusita oposizio hura egin zutenen artean Juan María Mintegui jauna zela emaitza onena lortu zuen izangaia, Parrokia Elizako organista izendatu zuten, urteko 4650 ardi-larru errealekin, Kultu eta Kleroaren kontu-hartzailetzatik ordaintzekoak. Era berean erabaki zen aipatutako Minteguik Konstituzioaren zina egitea. Segur aski Minteguik larritasun ekonomiko handiak pasatzen zituen bere familia mantentzeko. Udal artxiboan badaude haren jatorrizko zenbait eskutitz, eta horietan kexu da baliabiderik ez duelako bere nahitaezko mantenurako, eta erregutzen du ordaindu behar zitzaion ordainsaria ematea, edo zatika ematea, seihilekoa bukatzean, etab.11 . 1872ko abuztuan Udalak erabaki zuen hilero ordaintzea betiere Kutxan soberako funtsak bazeuden. Eta hala, 1877tik aurrera Udal Kontu liburuetan jasota dago nahiko erregulartasun handiarekin 96,87 pezeta ordaintzen zitzaizkiola hilabetearen bukaeran12 .

Juan María Mintegui ab intestato hil zen bat-batean burmuineko atake batez 1881eko abenduaren 11n Kale Nagusiko bere etxean13. Margarita Segura Arretxerekin zegoen ezkonduta (Calahorra hirikoa) eta hiru seme-alaba izan zituzten, lehenengoa jaiotzerakoan hila.

Bukatzeko, esatea, ondorio moduan, Ollo bikarioak Agur Jesusen Ama abesti ezagunaren egiletasunaren testigantza bat eman besterik ez dudala egin, eta musika artean adituak direnek ikusiko dutela sinesgarria den. Ez dago zalantzarik iritzi bat eratzeko Minteguiren beste zenbait musika-lan ezagutu behar direla bere estiloaren eta egitura formal eta harmonikoaren azterketa konparatiboa egiteko. Pena da, baina haren abesti bakan batzuen letrak bakarrik ezagutzen ditugu, adibidez hauena: Zure zortzetik14,aipatutako Zure jaiotzez, eta partitura duen bakarra, Kredoa ezaguna; azken horren letrari buruz Ollo bikarioak hau dio: eman zizkiran On Claudio Otaegui Jaunak Guadalupeko videgurutzean Salvatore egunean egiten dan funcioan kantatzeko, lembizi berrogei Kredoak esanik.

Azterketa hori egin ahal izateko Kredoaren partitura transkribatzen dugu Ollo bikarioak jasotako letrarekin; partitura errazago ulertzeko konpasa egokitu dugu; jatorriz 2/2 edo Alla Capella izango litzateke, eta egokitzapenean gaur egun erabiliagoa den 2/4.

Fermin Olaskoaga

8.- HUA, E-1-I-6-6. 9.- HUA, A-1-198, 53 orria, 1885eko urriaren 25eko akta; 16 atz.orria, 1887ko otsailaren 20ko akta eta. 164 orria, 1887ko otsailaren 27ko akta. 10.- 65. Orrialdean artikulu luze bat sartzen du, “Una fiesta religiosa en Fuenterrabía” izenekoa, F-k sinatua eta Diego Valero inprimategi madrildarrak argitaratua; hor kontatzen dira Guadalupen aipatutako 1878ko apirilaren 7an, Jaungoikoaren Asentsioaren egunean egindako elizkizunak. Kronika bukatzen du hau esanez: Elizkizuna bukatu zen Artola jaunak konposatutako hitzak eta Mintegui jaun organistak musika jarritako olerki sakratu batekin… 11.- HUA, A-1-192, 26 orria, 1869ko uztailaren 21eko akta eta E-4-32-01.1869ko ekainaren 6an promulgatu zen Konstituzioa da. Konstituzioa

Isabel II.aren erregealdia bukatu zuen Behin-behineko Gobernuak promulgatu zuen. 12.- HUA, E-4-32-01 y A-1-192, 32 orria, 1869ko abuztuaren 27ko akta. Organista postu, txaranga edo musika banda zuzentzailea ere bazen: beharrezkoa izanik hilabete honetako hilaren 8, 9, 10 eta 11 egunetan ospatuko den Ama Guadalupekoa Ama Birjinaren jaietarako musikarien uniformetasunerako 21 txapela gorri jai horiek goratzeko…eskatzen dizut ematea hogeita bat txapela preziatu horiek. HUA, E-4-32-01 eta A-1-196,115 atz. orria, 1881eko irailaren 4ko akta. 13.- DEAH, 2382/003-01, fol. 54 atz., 76 zk.. 14.- Euskal-Erria, 01/01/1904, 409 orria.

This article is from: