Agur Jesusen Amaren egiazko konpositorea Aurreko urteko Jai Egitarauan esan nuen bezala, Hondarribiko ondare inmateriala berreskuratzeko gaiarekin jarraituz, gure Hiriarentzat hain maiteak diren egun hauetan Guadalupeko amaren Santutegiarekin lotura handia duen pasadizo bat proposatu nahiko nuke. Agur Jesusen Amaren estreinaldiari buruz ari naiz. Abesti honen egile izan litekeenari buruz jaso dudan informazio guztiak aipatzen du konpositorea Felipe Gorriti (1839-1869) izan zela, baina badago Nemesio Otaño S.J. (1880-1956)1 zela dioenik ere, nire ustez oker badabil ere. Aldi berean, ia aditu guztiak bat datoz letraren egilea José Ignacio Arana S.J. (1838-1896) izan zela –olerki eta erlijio, historia eta literatura gaietako liburu askoren egilea, euskaraz nahiz gaztelaniaz-. Tolosako Santa María Eliza Nagusiko musika Kaperaren artxibozaina den Ignacio Negredok idazten didanez: “Agur Jesusen Amaren” musika F. Gorritirena da. Betidanik horrela onartua izan da. Eta horren adierazle argia da Berta Morenoren Doktorego Tesiaren datua. Inork ez du hitzik esan horren kontra. Egia da ez dugula aurkitu Felipe Gorritiren partitura “autografoa”. Baina, dauzkagun kopia guztietan bera agertzen da egiletzat. Egia da, Berta Morenok, Felipe Gorritiri buruzko bere doktore tesian ez du zalantzarik adierazten duenean Gorritirena dela abesti horren letra, eta bere hitzetan gaur egun ere erlijio abesti ezagunenetako bat da2.. Done Aurelio Sagasetak, 1962tik Iruñako katedraleko kaperako kanonigoa eta maisua denak, konpositore eta musika gaian espezializatuak diren zenbait libururen idazlea denak, jakintzat ematen du, era berean, abestia Gorritirena dela; horri buruz hau dio: Nik orkestatu nuen zenbait ekitalditan: Musikaren Kapera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñako Orfeoia. Nik, bestetik, oso kualifikatua den pertsona baten testigantza eman nahi nuke, arrazoi nahiko baitu hori esateko: hark zioen abesti honen egilea Juan María Mintegui Muxica zela (1842-1881), hau da, Hondarribiko parrokiako organista 1869ko abuztuaren 27tik zendu zen arte, 1881eko abenduaren 11n3. Testigantza José Joaquín Ollo (18161886) bikarioarena da; parrokoa izan zen gure Hirian instituzio kanonikoa4 jaso zuenetik, 1849ko otsailaren bukaeran, hil zen arte, 1886ko otsailaren 22an. Testigantza hori
lagun batek duela urte batzuk utzi zidan eskuz idatzitako argitaratu gabeko liburutxo batean dago. Liburutxo horri Ollo bikarioak Colección de noticias, canciones y oraciones de Nuestra Señora de Guadalupe – Ama Guadalupekoaren berri, kanta eta otoitzen bilduma izenburua jarri zion, eta Herriko Zaindariari buruzko berri historikoak, tradizioak eta prentsa zatiak eta otoitz, olerki eta abesti askoren hitzen kopia ditu; horien artean, nola ez, Aingeruen Erregiña eta Guadalupeko Salbea5 daude. Gaur egun galduta dauden abestien letra asko Aita Arana Jesuitak emanak dira. Nabarmendu nahi nuke 184. orrialdean eta hurrengoetan kontatzen duen kronika: 1979ko uztailaren 2an Ama Guadalupekoaren gelatxoa inauguratu zen. Gosariaren ondoko esker oneko meza eta gero Jesus haurraren prozesioa egin zen –hari eskainita dago gelatxoa-…eta itzuli ginenean gazteek debozio eta grazia handiarekin agur-abesti hau kantatu zuten, Arana Aitaren konposizioa eta Mintegui organistaren musika dena, ondoren Agur Jesusen Amaren lau ahapaldiak kopiatzen ditu. Kronika horren arabera, Ollo bikarioak argi eta garbi dio musika Juan María Minteguirena (haren parrokiako organistarena) eta hitzak José Ignacio Arana jesuitarenak (berarekin harreman handia zuen) direla. Ollo bikarioak eskaintzen dituen testigantzak, nire iritzi apalean, baimenduak eta erabat sinesgarriak dira, batez ere Santutegiarekin eta Guadalupeko Ama Birjinaren gaietan; gainera une hartan han zegoen lekuko baten testigantzak dira. Haren izen handia egiaztatzeko nahikoa da parroko gisa aritu zen 37 urte etengabeetan izan zuen jarduna aztertzea. Berari zor zaio 1868ko urriaren 15ean6 inauguratu zen santutegiaren kanpandorrea, eta 1876ko abenduaren 31n atzeko zelaian inauguratu zen ahalik eta neurri handieneko gurutze handia (12 metro baino handiagoko altuera), 1936ko abuztuan eraitsi zena; halaber berak esanda altxatu zen gurutze handi horren inguruan 14 gurutzeko koroa edo Kalbarioa (gurutze handia 1878ko apirilaren 7an bedeinkatu zen eta gaur egun ez dago); era berean, hark eraginda eraiki zen 1879an Ama Birjinaren aipatutako gelatxoa, eta instalatu zen iturri bat Guadalupeko santutegiaren inguruetan “José Aundia”ren iturritik zetozen uretatik (iturria Santutegitik mila eta ehun metrora izanik) 7”, 1884ko abenduaren 8an bedeinkatua, etab.
1.- Argia. Eliz-abestiak. Jaungoiko-zaleren irarkolan. Amorebieta. 1925. 194 zb., 605 orr.. 2.- M ORENO MORENO, Berta. Felipe Gorriti. Compositor, maestro de capilla y organista. Nafarroako Gobernuko Argitalpenen Funtsa. 2011. 226 orr. Felipe Gorritiren katalogoak eta kargatu daitekeen partitura (5 zk.) helbide honetan daude: : www.tolosasantamariakapera.eu. 3.- Hondarribiko Udal Artxiboa, A-1-192, 31 atz. orria, 1869ko abuztuaren 27ko akta. 4.- HUA, A-1-184, 59 atz. Orria, 1849ko otsailaren 28ko akta. 5.- E ra berean 1866an Pedro Antonio Díaz Zamorano benefiziodunak argitaratutako FGuadalupeko Bederatziurrenaren liburutxoa sartzen du. 6.- HUA, A-1-190bis, .49 atz. orria, 1868ko martxoaren 4ko akta. 7.- HUA, A-1-197, 168 orria, 1884ko urriaren 22ko akta
40 Hondarribiko JAIAK 2018ko IRAILA