Irun Festival Cine Arqueologico 2020

Page 6

XX FICAB

BIDASOKO XX. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA

Urteurrenetan, ohikoa da atzera begiratzea, oroitzapenak berpiztea eta hastapen zailak gogoratzea, lehen urteetako grina, ikus-entzuleen harrera itzela, zinemagileena, arkeologoena, epaimahaikideena... Bada, Irungo Udalari esker egin dugu bide hori, gure ekimena babestu eta hazten lagundu baitu. Orona Fundazioa ere funtsezkoa izan da gure hezkuntza saila sustatzeko, balore pedagogikoak bultzatzeko bere izena daraman saria sortuz. Eta Ikertze Fundazioak ikastetxeei filma baten proiektu pedagogikoa eskaintzen diegu. Aquariumarekin batera, berriz, urpeko arkeologiari erreparatzen diogu, eta Arkeolan Fundazioak, azkenik, zehaztasun zientifikoaren ekarpena egiten du. FICABen hogeigarren urteurrenak kultura eta arkeologia partekatzeko topaketa da, eta aurten bereziki, ospakizunerako jaialdia izatea nahi dugu. Bizi ditugun momentu zail hauetaz haratago, historiak irakatsi digu garrantzitsua dela lanean jarraitzea, sortzen segitzea. Horregatik, ikuspuntu garaikidetik begiratzen dion jaialdi honek ilusioz eta gogo biziz ari gara lanean, edizio hau ahaztezina izan dadin. Osasun eta

segurtasun neurri guztiak zehatz-mehatz beteko ditugu, bai Amaia Kultur Zentroan, baita Oiasso Museoan ere. 20 urte beteko ditugu, Zinemaldiaren edizio guztiei buruzko atzera begirako erakusketa bat eginda. 20 urte beteko ditugu, azken urte hauetako film irabazleen ziklo berezi bat emanda. 20 urte beteko ditugu, ONCErekin elkarlanean itsu diren ikus-entzuleentzako saio berezi bat antolatuta. 20 urte beteko ditugu, errealitate birtualeko dokumentalak eta ikasle gazteek latinez egindako filmak eskainita. 20 urte beteko ditugu, eta bidaiatzeko unea izango da, izan ere, film bakoitza ikasteko, gozatzeko, murgiltzeko eta eztabaidatzeko aukera paregabea izango da. Eskerrak emateko unea ere izango da, bihotz-bihotzez eskerrak emateko unea zinemaldi arkeologiko bat antolatzen tematu ziren guztiei. Ze… zinemaldi? Arkeologikoa. Baina existitzen al da horrelakorik? Bai, horixe! Eskerrak emateko unea da: urtero, azaroa iristean, gure aretoetara gerturatzen den publiko fidelari; beren lana erakusten diguten zientzialari eta zuzendariei; proiektuan sinetsi duten erakunde eta laguntzaileei; epaimahai bakoitzeko kide bakoitzari; eta, jakina, filmen aukeraketan, azpitituluetan, proiekzioetan eta eztabaidetan parte hartu duten guztiei, proiektu hau benetakoa izatea lortu baitute, eta, bereziki, Mertxe Urteagari eta Jaime Rodríguez Salísi. Larruak, Egiptoko koroa, Erromako soinekoa edo urpeko jantzia janzteko garaia da. Laster itzaliko da aretoko argia, eta duela milioika urte gure arbasoen bizitza nolakoa zen, piramideak nola eraiki ziren edo objektu baliotsuak zeramatzan itsasontzi bat nola hondoratu zen kontatzen diguten aurkikuntzetan murgilduko gara. Proiektorea pizteko garaia da, eta pantaila handian amets honek hazten jarraituko duela ikusteko garai da. Ospa dezagun XX. urteurren hau ahalik eta hobekien, zinema arkeologiko bikaina ikusiz. Zorionak!

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.